LASKORAIN IKASTOLA...izotzetan patinatzera bi egunetan. Orain Inauteriak prestatzen ari dira....

2
TOLOSAKO LASKORAIN IKASTOLA 2016ko urtarrilak 15, 5.zenbakia LASKORAINIKASTOLA ALDIZKARIA KAZKABARRAMARTXAN Eguberrietako oporretan aktibitate ugari izan ditu Kazkabarra aisialdi taldeak eta Inauteriei begira ere ez da motz gelditzen. Olentzeroren etorreran parte hartu zuten ikasleek eta 150 neska-mutil Txuri Urdinera joan ziren izotzetan patinatzera bi egunetan. Orain Inauteriak prestatzen ari dira. Konpartsako entsaioak hasi dira eta jostunak ere gogor ari dira mozorroak prestatzen. Egunero Urtarrilak 15 Urtarrilak 19 LH 1 eta 2. Igeriketa saioa BATX1. "Dock of the Bay" dokumentala Donostian BATX2. "La Casa de Bernarda Alba" antzerkia Donostian Urtarrilak 19 Urtarrilak 19 Urtarrilak 20 Urtarrilak 23 LH6. Gureaken "Ni zu =" egitasmora Haur danborradako entsaioa. 14:00etan Sakramentinoetan DBH2. Harremanak proiektua HH-LH. Ate irekiak saioa 11:00etan Sakramentinoetan Eguberrietan Merkatu Txikiak hogeigarren aldiz zabaldu ditu ateak. Aurten ere jende ugari gerturatu da erosketak egitera. Orotara, 14.000 eurotik gora lortu dira eta Ibarratik misio taldea eta Tolosaldea Sahararekin proiektuen artean banatuko da eskuratutako dirua. Era beran, Laskorain Ikastolaren partetik eskerrak eman nahi dizkiegu bertan parte hartu duten dendariei eta baita lanean aritu diren 150 lagunei. Guraso, ikasle, irakasle, erosle, merkatari? eskerrik asko hogeigarren Merkatu Txiki hau beste urte betez gauzatzeagatik. MERKATU TXIKIA Zaldunita bezperako danborradarako prestaketetan hasi gara dagoeneko. Asteartetan, entseguak, Sakramentinoetan egingo dira eguerdiko 14:00etan. Ostiraletan, berriz, Usabalen egingo dira ordu beran. Oraindik izena eman ez duten ikasleak apuntatzeko aukera dute. Datorren asteko entsegura azaltzearekin aski izango da. Animatu danbor soinuen artean ondo pasatzera! Ikusi gehiago hemen. DANBORRADA Urtero moduan, urtarrilean martxan jarriko da HH, LH eta DBHko matrikulazio kanpaina gure ikastolan. Urtarrilaren 25ean hasi eta otsailaren 5a bitarte, Laskorain Ikastolan ikasleak matrikulatzeko aukera izango da. Era beran, urtarrilaren 23an, goizeko 11:00etan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ate irekien jardunaldia egingo da Sakramentinoetan. Ondoren, urtarrilaren 25ean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ate irekin jardunaldiak egingo dira Usabal en. Honenbestez, informazioa eskuratu eta eraikin ezberdinak ezagutzeko aukera izango du Laskorain Ikastolan matrikulatzeko interesa duen orok. Era berean, urtarrilaren 27an, Konfiantzaren Pedagogiaren inguruko hitzaldia eskainiko du Beatriz Ezeizak, ikastolako orientazio taldeko arduradunak, Sakramentinoetan, 17:30etan. Ikasle berriak matrikulatzeko, idazkaritzako ateak zabalik izango dira ordutegi honetan: 9:00-13:00 / 15:00-18:00. Ostegun Gizen eta Ostiralen Mehean, 9:00-13:00. Bakarkako elkarrizketak eskatzeko aukera ere izango da. Hauexek kontakturako telefono zenbakiak: 943 697 127 eta 943 697 122. Ezagutu gaitzazu! LASKORAINEZAGUTU TXIKIENAKESPERIMENTAZIOAN Ikastolako txikienak, 1-2 urteko ikasle talde bat zentzumenak esperimentatzen aritu dira: ukitu, usaindu, dastatu, igurtzi... Irakasleek material bereziak ekarri zizkieten gelara eta beraiek bere kasa aritu ziren bere zentzumenak probatzen. Hau gozamena gure artistak txikiak! Ikusi gehiago hemen. agenda

Transcript of LASKORAIN IKASTOLA...izotzetan patinatzera bi egunetan. Orain Inauteriak prestatzen ari dira....

Page 1: LASKORAIN IKASTOLA...izotzetan patinatzera bi egunetan. Orain Inauteriak prestatzen ari dira. Konpartsako entsaioak hasi dira eta jostunak ere gogor ari dira mozorroak prestatzen.

TOLOSAKO LASKORAIN IKASTOLA2016ko urtarrilak 15, 5.zenbakia

LASKORAIN IKASTOLA ALDIZKARIA

KAZKABARRA MARTXANEguberrietako oporretan aktibitate ugari izan ditu Kazkabarra aisialdi taldeak eta Inauteriei begira ere ez da motz gelditzen. Olentzeroren etorreran parte hartu zuten ikasleek eta 150 neska-mutil Txuri Urdinera joan ziren

izotzetan patinatzera bi egunetan. Orain Inauteriak prestatzen ari dira. Konpartsako entsaioak hasi dira eta jostunak ere gogor ari dira mozorroak prestatzen.

Egunero

Urtarrilak 15

Urtarrilak 19

LH 1 eta 2. Igeriketa saioa

BATX1. "Dock of the Bay" dokumentala Donostian

BATX2. "La Casa de Bernarda Alba" antzerkia Donostian

Urtarrilak 19

Urtarrilak 19

Urtarrilak 20

Urtarrilak 23

LH6. Gureaken "Ni zu =" egitasmora

Haur danborradako entsaioa. 14:00etan Sakramentinoetan

DBH2. Harremanak proiektua

HH-LH. Ate irekiak saioa 11:00etan Sakramentinoetan

Eguberrietan Merkatu Txikiak hogeigarren aldiz zabaldu ditu ateak. Aurten ere jende ugari gerturatu da erosketak egitera. Orotara, 14.000 eurotik gora lortu dira eta Ibarratik misio taldea eta Tolosaldea

Sahararekin proiektuen artean banatuko da eskuratutako dirua. Era beran, Laskorain Ikastolaren partetik eskerrak eman nahi dizkiegu bertan parte hartu duten dendariei eta baita lanean aritu diren 150 lagunei. Guraso, ikasle, irakasle, erosle, merkatari? eskerrik asko hogeigarren Merkatu Txiki hau beste urte betez gauzatzeagatik.

MERKATU TXIKIAZaldunita bezperako danborradarako prestaketetan hasi gara dagoeneko. Asteartetan, entseguak, Sakramentinoetan egingo dira eguerdiko 14:00etan. Ostiraletan, berriz, Usabalen egingo dira ordu beran. Oraindik izena eman ez

duten ikasleak apuntatzeko aukera dute. Datorren asteko entsegura azaltzearekin aski izango da. Animatu danbor soinuen artean ondo pasatzera! Ikusi gehiago hemen.

DANBORRADA

Urtero moduan, urtarrilean martxan jarriko da HH, LH eta DBHko matrikulazio kanpaina gure ikastolan. Urtarrilaren 25ean hasi eta otsailaren 5a bitarte, Laskorain Ikastolan ikasleak matrikulatzeko aukera izango da. Era beran, urtarri laren 23an, goizeko 11:00etan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ate irekien jardunaldia egingo da Sakrament inoetan. Ondoren, urtarri laren 25ean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ate irekin jardunaldiak egingo dira Usabalen. Honenbestez, informazioa eskuratu eta eraikin ezberdinak ezagutzeko aukera izango du Laskorain Ikastolan matrikulatzeko interesa duen orok. Era berean, urtarri laren 27an, Konf iantzaren Pedagogiaren inguruko hitzaldia eskainiko du Beatriz Ezeizak, ikastolako orientazio taldeko arduradunak, Sakrament inoetan, 17:30etan.

Ikasle berriak matrikulatzeko, idazkaritzako ateak zabalik izango dira ordutegi honetan: 9:00-13:00 / 15:00-18:00. Ostegun Gizen eta Ostiralen Mehean, 9:00-13:00.

Bakarkako elkarrizketak eskatzeko aukera ere izango da. Hauexek kontakturako telefono zenbakiak: 943 697 127 eta 943 697 122. Ezagutu gaitzazu!

LASKORAIN EZAGUTU

TXIKIENAK ESPERIMENTAZIOANIkastolako txikienak, 1-2 urteko ikasle talde bat zentzumenak esperimentatzen aritu dira: ukitu, usaindu, dastatu, igurtzi... Irakasleek material bereziak ekarri zizkieten gelara eta beraiek

bere kasa aritu ziren bere zentzumenak probatzen. Hau gozamena gure artistak txikiak! Ikusi gehiago hemen.

agenda

Page 2: LASKORAIN IKASTOLA...izotzetan patinatzera bi egunetan. Orain Inauteriak prestatzen ari dira. Konpartsako entsaioak hasi dira eta jostunak ere gogor ari dira mozorroak prestatzen.

Usabal 2620.400 Tolosa

[email protected]

943 697127

943697122

LASKORAIN IKASTOLA ALDIZKARIA 2016ko urtarrilak 15, 5.zenbakia

www.laskorainikastola.eus

KOLDO JAUREGI?EMAITZA IKUSITA, MERKATU TXIKIAK MEREZI DU"Aurten Laskorain Ikastolako Merkatu Txikiak 20 urte bete ditu. Urte guzti hauetan guraso, irakasle eta ikasle asko aritu da lanean Gabonetan eta aurreko egunetan behar zen guztia prestatzen. Arropa, jostailuak, altzariak, l iburuak? biltzeak eta antolatzeak lan handia ematen du. Denen motore, arima eta bihotza Koldo Jauregi irakasle ohia izan da urte hauetan.

Nola sortu zen duela 20 urte Merkatu Txikia egiteko ideia?

Ikasleekin Etikan eta Tutoritzan baloreak lantzen ari ginen eta gelatik kanpora begira zerbait egitea pentsatu genuen. Gabonak garai egokia iruditu zitzaigun eta hala hasi ginen. Horrekin batera gurasoei galdekizuna bidali zitzaien zein balore landu nahi zituzten galdezka eta ziklo bakoitzean balore batzuk atera ziren: errespetoa, elkartasuna, birziklapena, berrerabilpena?

Norengana jo zenuten martxan jartzeko?

Hasieran batzuk nahi zuten Gobernuz Kanpoko Erakunde bat sortu ikastolan bertan eta laguntza zuzenean bideratzea Hirugarren Munduko herrialde bati. Baina horrek lan handia suposatzen zuen eta pentsatu genuen hobea zela herrian zeuden GKE-ekin lan egitea. Talde askoren eskaerak izan ditugu, baina gehienbat Emaus Fundazioa eta Tolosaldea Sahararekin elkartearekin aritu gara lanean urte hauetan, eta azken urteotan Ibarratik Misio Taldearekin ere bai. Emausekin gizarte integrazioa landu dugu eta beste biekin herri behartsuekiko elkartasuna.

Zein izaten da ikasleen lana?

Batxilergoko ikasleak Gabonen aurretik dendaz denda pasatzen dira material eske eta gero jasotzera. Eta Merkatu Txikiko txandatan ere parte hartzen dute guraso eta irakasleekin batera. Azkenaldian Saharako taldeko kide batzuk ere aritzen dira gurekin. Leloa ere ikasleek aukeratzen dute, DBH 3tik gorakoek. Bi urtez behin aldatu egiten da. Gaia ikastolan lantzen dute eta kontzientziazioa lortzen saiatzen gara. Arropa markei garrantzi handia ematen diete eta horrela ikusten dute bigarren eskuko gauzak ere erabil daitezkeela.

Dendarien laguntza ere handia da.

Bai, ikastolako familiek emandako bigarren eskuko gauzez aparte, herriko dendariak ere oso ondo portatzen dira. Urtero 150 denda inguruk ematen dute gauza asko. Ez dira moda-modakoak izaten, baina bai berriak. Urteren batean itxi zen Donostiako denda batek ere gauza asko eman zizkigun. Eskertzekoa da laguntza hori.

Nolako emaitzak izan dira urte hauetan?

Oso onak eta urtero handitzen joan dira. Urte askotan janari bilketa ere egin izan da Sahararen alde 1.000 kg helburu bezala jarrita eta lortzen da. Orain beste garai batean egiten dute kanpaina hori. Eta

behin, hasierako urteetan, Emaus fundazioak karpa jarri zuen Trianguloan jasotako altzari eta gauzekin etxeko gela guztiak osatuz, erakusketa modura. Horrekin kontsumoa gutxitu, gauzak berrerabili eta birziklatu egin behar direla adierazi nahi genuen.

Eta sobratzen den generoarekin zer egiten da?

Hasieran Lopez-Mendizabal pasealekuko lokal batean hasi ginen Merkatu Txikia egiten, baina txiki gelditu zitzaigun eta Udal Gizarte Zerbitzukoekin hitz eginda lortu genuen Kultur Etxea. Leku zentrikoa, handia eta oso egokia da eginkizun horretarako. Anekdota ugari gertatuko ziren urte hauetan. Bai, dirua azaldu izan da arropetan, lapurretak gertatu dira, ordaindu ezinik epeka ordaindu izan dutenak ere badira? Bezero batzuk urtero azaltzen dira, baita beste herrietatik ere..

Zein da urte hauetako balantzea?

Oso ona. Nahikoa generoa ez genuela osatuko uste genuen, baina hasieratik oso erantzun ona izan da. Orain horrelako asko egiten dira, baina hasi ginenean oso merkatu txiki gutxi zegoen. Lana ematen du eta lan egiteko jendea biltzea kosta egiten da, baina emaitza ikusita merezi du.

Koldo Jauregi, Merkatu txikiko arduraduna