LASKORAIN IKASTOLA - Lucidpress · UXOLA SARIAK Urtero bezala, banatu dira Tolosako Udalak...

2
TOLOSAKO LASKORAIN IKASTOLA 2016ko ekainak 10, 23.zenbakia LASKORAINIKASTOLA ALDIZKARIA LH 2 LEABURURA ?Goazen mendira!? gaiaren baitan, LH 2ko ikasle eta irakasleak, hori bera egin zuten. Motxilak hartu eta mendira joan ziren pasa den ostiralean. Tolosatik Leaburura joan ziren oinez, eta ondoren buelta berriz ere ikastolara. Bidean naturako elementuak, landare, zuhaitz eta animaliak behatu zituzten. Leaburun ogitartekoa jan, jolasean ibili eta lasai lasai itzuli ziren Tolosara. Eguraldi zoragarria lagun, egun pasa ederra egin zuten gure neska - mutilek. Ikusi argazkiak hemen. UXOLASARIAK Urtero bezala, banatu dira Tolosako Udalak antolatutako Uxola literatur lehiaketako sariak eta irabazleen artean Ikastolako ikasle batzuk izan ziren: LH 4ko Peru Ezeiza prosan (2.a), LH 5eko Oier Gastesi olerkian (2.a), DBH 2ko Yaiza Fernandez (1.a) eta Txomin Iztueta (2.a) prosan eta DBH 3ko Nadin Husein prosan (1.a). Ikusi argazkiak hemen. Urtero moduan, Inmakulada Lanbide Ikastolako ikasleek gonbidapena luzatu digute euren ikastolan txotxongilo emanaldiaz gozatzeko. Jakina, HH 3, 4 eta 5 eko haurrak pozik joan dira ikuskizunera. Imnakuladako ikasleek, irudimen handiarekin sortutako istorioak, eurak egindako txotxongilo eta eszenatokiak erabiliz plazaratu dute euren lana. Istorio dibertigarri eta ederrak ikus-entzuteko aukera izan dute, beraz, gure haurrek. Eskerrik asko gonbidapenagatik eta hurrengo urtean ere, nahi izanez gero, hantxe izango gara! Argazkiak hemen. TXOTXONGILOAKINMAKULADAN LH 1eko ikasleak Ekogunean izan ziren aurreko astean. Bertan, bi tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten. Batetik, ?Artoterapian? eta bestetitk, ?Barazkien ginkanan?. Ondoren, bertako haur parke ederrean jolastu zuten ikasleek. Ezberdina eta berezia; primerako eguna igaro zuten. Ikusi argazkiak hemen. LH 1 EKOGUNERA Sekulako arrakasta izan du aurten Errigora kanpainak. Inoiz baino jende gehiagok eskatu ditu Nafarroako kontserbak. 322 eskaera egin dira Ikastolan, iazko kopurua bikoiztuz. Ikusi gure biltegiko argazkiak hemen. ERRIGORARENARRAKASTA Ekainak 12 Ekainak 17 Ekainak 21 IKASTOLAREN EGUNA BATX2. Ikasle eta irakasleen bazkaria DBH. Ikasturte amaierako irteerak Ekainak 14 Ekainak 15 LH1 17:30ean eta LH2 18:30ean LH6 18:00etan eta LH4 19:00etan agenda GURASO BILERAK. Hurrengo ikasturterako antolamendua (Datorren ikasturtean maila horietan izango diren ikasleen gurasoentzako dira bilerak)

Transcript of LASKORAIN IKASTOLA - Lucidpress · UXOLA SARIAK Urtero bezala, banatu dira Tolosako Udalak...

  • TOLOSAKO LASKORAIN IKASTOLA2016ko ekainak 10, 23.zenbakia

    LASKORAIN IKASTOLA ALDIZKARIA

    LH 2 LEABURURA?Goazen mendira!? gaiaren baitan, LH 2ko ikasle eta irakasleak, hori bera egin zuten. Motxilak hartu eta mendira joan ziren pasa den ostiralean. Tolosatik Leaburura joan ziren oinez, eta

    ondoren buelta berriz ere ikastolara. Bidean naturako elementuak, landare, zuhaitz eta animaliak behatu zituzten. Leaburun ogitartekoa jan, jolasean ibil i eta lasai lasai itzuli ziren Tolosara. Eguraldi zoragarria lagun, egun pasa ederra egin zuten gure neska - mutilek. Ikusi argazkiak hemen.

    UXOLA SARIAKUrtero bezala, banatu dira Tolosako Udalak antolatutako Uxola literatur lehiaketako sariak eta irabazleen artean Ikastolako ikasle batzuk izan ziren: LH 4ko Peru Ezeiza prosan (2.a), LH

    5eko Oier Gastesi olerkian (2.a), DBH 2ko Yaiza Fernandez (1.a) eta Txomin Iztueta (2.a) prosan eta DBH 3ko Nadin Husein prosan (1.a). Ikusi argazkiak hemen.

    Urtero moduan, Inmakulada Lanbide Ikastolako ikasleek gonbidapena luzatu digute euren ikastolan txotxongilo emanaldiaz gozatzeko. Jakina, HH 3, 4 eta 5 eko haurrak

    pozik joan dira ikuskizunera. Imnakuladako ikasleek, irudimen handiarekin sortutako istorioak, eurak egindako txotxongilo eta eszenatokiak erabiliz plazaratu dute euren lana. Istorio dibertigarri eta ederrak ikus-entzuteko aukera izan dute, beraz, gure haurrek. Eskerrik asko gonbidapenagatik eta hurrengo urtean ere, nahi izanez gero, hantxe izango gara! Argazkiak hemen.

    TXOTXONGILOAK INMAKULADANLH 1eko ikasleak Ekogunean izan ziren aurreko astean. Bertan, bi tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten. Batetik, ?Artoterapian? eta bestetitk, ?Barazkien ginkanan?. Ondoren, bertako haur parke

    ederrean jolastu zuten ikasleek. Ezberdina eta berezia; primerako eguna igaro zuten. Ikusi argazkiak hemen.

    LH 1 EKOGUNERA

    Sekulako arrakasta izan du aurten Errigora kanpainak. Inoiz baino jende gehiagok eskatu ditu Nafarroako kontserbak. 322 eskaera egin dira Ikastolan, iazko kopurua bikoiztuz.

    Ikusi gure biltegiko argazkiak hemen.

    ERRIGORAREN ARRAKASTA

    Ekainak 12

    Ekainak 17

    Ekainak 21

    IKASTOLAREN EGUNA

    BATX2. Ikasle eta irakasleen bazkaria

    DBH. Ikasturte amaierako irteerak

    Ekainak 14

    Ekainak 15

    LH1 17:30ean eta LH2 18:30ean

    LH6 18:00etan eta LH4 19:00etan

    agen

    da GURASO BILERAK. Hurrengo ikasturterako antolamendua

    (Datorren ikasturtean maila horietan izango diren ikasleen gurasoentzako dira bilerak)

    http://laskorainikastola.eus/node/5152http://laskorainikastola.eus/node/5163http://laskorainikastola.eus/node/5155http://laskorainikastola.eus/node/5164http://laskorainikastola.eus/node/5173

  • Usabal 2620.400 Tolosa

    [email protected]

    943 697127

    943697122

    LASKORAIN IKASTOLA ALDIZKARIA 2016ko ekainak 10, 23. zenbakia

    www.laskorainikastola.eus

    MUGIKORRAK KONGOREN ALDEDBH 3ko ikasleak gizarte mota desberdinak aztertu dituzte Gizarte gaian eta Kongoren aldeko mugikorren bilketa ari dira burutzen, Alboan GKE eta Ikastolen Elkartearekin batera. Mugikorrak egiteko zenbait material Kongoko meategietatik ateratzen dituzte, mafia batzuen mende dauden haurrak erabiliz lanerako. Mugikorrak jasotzeko igande honetan, Ikastolaren

    Egunean, kutxa batzuk izango dira.

    KONTSUMO ARDURATSUAREN KARTEL LEHIAKETA

    Kontsumo arduratsua izanik aurtengo Agenda 21eko gaia, kartel lehiaketa bat antolatu genuen. LH 3. zikloan Garazi Elizegi eta LH 2. zikloko Aratz Urkola eta Maddi Etxeberria izan dira sarituak. Ikusi kartelak hemen.

    1.300 lagun elkartuko gara igandean Ikastolaren Eguneko bazkarian. Prestakizunak aurrera doaz. Ekitaldiz betetako egitaraua duzue hemen. Ondo pasako dugu!

    Ikusi prestakizunetako argazkiak hemen.

    IKASTOLAREN EGUNA

    EUSKERAZ BIZITIK UZTURRERAGure ingurua ezagutzeko helburuarekin, DBH ko ikasleak Uzturre eta inguruko txokoak eta herriak ezagutzera irten ziren astelehenean. Gertutik gertura dauden parajeak bisitatu zituzten

    ibilaldi atsegin eta osasungarri bat eginez. Era berean, 3.ebaluazio amaiera izanik, ikasleei irteera baliagarria egin zitzaien indarrak berritu eta azken txanpari indartsu aurre egiteko. DBH 1ekoak Urkizura, DBH 2koak Leaburura, DBH 3 koak Uzturreko ur jauzira eta DBH 4 koak Uzturrera joan ziren. Ikusi argazkiak hemen.

    http://laskorainikastola.eus/node/5165http://laskorainikastola.eus/node/5176http://laskorainikastola.eus/node/5162