Kontu kontaria 2012 urtarrila - Jose Arana

8
Sarrera Aupa lagunok !!! Irailaren 1ean 2011-12 ikasturte berriari ilusio, urduritasun eta pozez beteriko ongi-etorri beroa egin genion guraso, ikasle eta irakasleok. Hasierako urduritasun eta emozio kontrolaezinen ostean, lasaitasun giroa nagusitu zen berehala eta , egunerokotasuneko ekintzetan murgilduta, “Elkarbizitzarako”, “Norberaren ezagupenerako” eta “Komunikaziorako” lehen urratsak emateari ekin genion gogoz. Guztira 0-6 urte bitarteko 147 ikasle izango ditugu ikasturte honetan: sehaska gela 2, urtebeteko gela 2, bi urteko gela bi, 3 urteko gela bat, 4 urteko gela bi eta bost urteko gela 1. Ikasle horiekin guztiekin 10 irakaslek jardungo dute tutore lanak egiten eta beste hainbat laguntzaile izango dira lanean. Ingeleseko irakaslea ere gurekin izango da 4 eta 5 urteko ikasleak 3.hizkuntza honetan trebatzen.Ea denon artean ikasturte hau ahalik eta modu atseginenean aurrera eramatea lortzen dugun. Aurten kulturguneko ekintzak lehen aldiz Jose Aranan Aurten lehen aldiz antolatu dira Kulturguneko ekintzak Jose Aranan. Bilera bat antolatu zen Kulturguneko koordinatzailearekin. Bertan azaldu zigun zer egin izan den beste guneetan eta nola funtzionatzen duen Kulturguneak. Hainbat guraso bildu ginen bertan eta azalpena entzun ostean, guztion artean erabaki genuen beste gune batzuetan arrakasta izan duten 4 ekintza proposatzea aurtengo ikasturtean Jose Aranan egin ahal izateko. Guztiak haurrei begira. Antolatu diren tailerrak: TAILERRA DATAK ORDUTEGIA EGUNAK PREZIOA PANDERO Azaroak: 15, 17, 22, 24 eta 29an Abenduak: 1, 13 eta15ean 16:45-17:45 Astearte eta ostegunetan 18 € ARTELANAK Urtarrilak: 24, 26 eta 31 Otsailak: 2, 7, 9, 14 eta 16 16:45-17:45 Astearte eta ostegunetan 20 € EUSKAL DANTZAK Otsailak: 28 Martxoak : 1, 6, 8, 13, 15, 20 eta 22 16:45-17:45 Astearte eta ostegunetan 18 € PATINAJEA Maiatzak: 3, 8, 10, 15, 17, 22, 24 eta 29 16:45-17:45 Astearte eta ostegunetan 18 € Datozen tailerretan izena emateko, ikastolatik banatuko zaizkizuen orrietan izena eman eta bueltatu, ala Arizmendiko webgunean bertan eman dezakezue izena. http://www.arizmendi.eu/web/default.php helbidean. Guraso batzordetik ere parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. JOSE ARANA 2012ko urtarrila Kulturgunea Dakizuen bezala, beste gune batzuetan tailer motzen eskaintzarekin aurreko urteetan hasita geunden. Jose Arana gunean,aldiz, aurten izan da lehenengo urtea eta aipatzekoa da oso harrera ona izan dutela tailer hauek. Tailer hauek 8 orduko iraupena izaten dute eta helburua gunean aisialdiarekin harremanetan hastea da. 1. Hiruhilabetean Pandero ikastaro bat antolatu dugu eta oso pozik gaude izandako harrerarekin. Bi talde osatzeko aukera egon da: 5 urteko taldean 10 ikaslek eman dute izena eta 4 urtekoan,berriz,14 ikaslek. Tailer hau eman duten irakasleak Garazi Azkarate, Nahia Ceciaga, Itziar Arrizabalaga eta Ainhoa Errasti izan dira. Guraso eta Arizmendiko laginleentzat jarduerak: Dagoeneko 4. ikasturtea da Arizmendi ikastolako “Kulturgunea” proiektuak gurasoentzat hainbat ekintza antolatzen dituena. Ikasturte honetan lehengo hiruhilabetean 2 ikastaro izan dira. Ikastaroen amaieran gurasoek proposamenen bat egingo balute, ikastaro gehiago ere antola ditzakegu: Lehenengo ikastaroa sare sozialen ingurukoa izan da, kasu honetan Twitter-ekoa.4 ordutako ikastaroa izan da bi egunetan banatua, urriaren 24 eta 26an, hain zuzen ere. Ferixalekuko gunean izan da, 18:00tatik 20:00retarako ordutegian. Bertan Twitter sare soziala erabiltzen ikasi du 24 pertsonez osaturiko taldeak. Bigarren ikastaroa argazkilaritzaren ingurukoa izan da, 20 orduko ikastaroa. Azaroaren 2, 3, 9, 16, 17, 23, 24, 30 eta abenduaren 1 eta 14an izan da. Ikastaro hau ere Ferixalekuko gunean egin da 18:00etatik 20:00etara.15 partaidek parte hartu dute. Ekintza hauetaz gain, ikasturte osoan zehar, Arizmendi ikastolako guraso eta langileen antzerki taldea martxan dago irailetik. Bertan 9 partaide daude. Astean behin elkartzen dira eta ikasturtean zehar hainbat emanaldi eskaintzen dituzte. Nahi duena inguratu daiteke astelehenetan 18:30etatik 20:00etara Arimazubi guneko aretora eta animatu ezkero, talde honetan parte hartu ere bai. 1

description

kontu kontaria

Transcript of Kontu kontaria 2012 urtarrila - Jose Arana

Page 1: Kontu kontaria 2012 urtarrila - Jose Arana

Sarrera Aupa lagunok !!! Irailaren 1ean 2011-12 ikasturte berriari ilusio, urduritasun eta pozez beteriko ongi-etorri beroa egin genion guraso, ikasle eta irakasleok. Hasierako urduritasun eta emozio kontrolaezinen ostean, lasaitasun giroa nagusitu zen berehala eta , egunerokotasuneko ekintzetan murgilduta, “Elkarbizitzarako”, “Norberaren ezagupenerako” eta “Komunikaziorako” lehen urratsak emateari ekin genion gogoz. Guztira 0-6 urte bitarteko 147 ikasle izango ditugu ikasturte honetan: sehaska gela 2, urtebeteko gela 2, bi urteko gela bi, 3 urteko gela bat, 4 urteko gela bi eta bost urteko gela 1. Ikasle horiekin guztiekin 10 irakaslek jardungo dute tutore lanak egiten eta beste hainbat laguntzaile izango dira lanean. Ingeleseko irakaslea ere gurekin izango da 4 eta 5 urteko ikasleak 3.hizkuntza honetan trebatzen.Ea denon artean ikasturte hau ahalik eta modu atseginenean aurrera eramatea lortzen dugun.

Aurten kulturguneko ekintzak lehen aldiz Jose Aranan Aurten lehen aldiz antolatu dira Kulturguneko ekintzak Jose Aranan. Bilera bat antolatu zen Kulturguneko koordinatzailearekin. Bertan azaldu zigun zer egin izan den beste guneetan eta nola funtzionatzen duen Kulturguneak. Hainbat guraso bildu ginen bertan eta azalpena entzun ostean, guztion artean erabaki genuen beste gune batzuetan arrakasta izan duten 4 ekintza proposatzea aurtengo ikasturtean Jose Aranan egin ahal izateko. Guztiak haurrei begira.

Antolatu diren tailerrak:

TAILERRA DATAK ORDUTEGIA EGUNAK PREZIOA

PANDERO Azaroak: 15, 17, 22, 24 eta 29an Abenduak: 1, 13 eta15ean

16:45-17:45 Astearte eta ostegunetan

18 €

ARTELANAK Urtarrilak: 24, 26 eta 31 Otsailak: 2, 7, 9, 14 eta 16

16:45-17:45 Astearte eta ostegunetan

20 €

EUSKAL DANTZAK

Otsailak: 28 Martxoak : 1, 6, 8, 13, 15, 20 eta 22

16:45-17:45 Astearte eta ostegunetan

18 €

PATINAJEA Maiatzak: 3, 8, 10, 15, 17, 22, 24 eta 29

16:45-17:45 Astearte eta ostegunetan

18 €

Datozen tailerretan izena emateko, ikastolatik banatuko zaizkizuen orrietan izena eman eta bueltatu, ala Arizmendiko webgunean bertan eman dezakezue izena.

http://www.arizmendi.eu/web/default.php helbidean. Guraso batzordetik ere parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

JOSE ARANA 2012ko urtarrila

Kulturgunea Dakizuen bezala, beste gune batzuetan tailer motzen eskaintzarekin aurreko urteetan hasita geunden. Jose Arana gunean,aldiz, aurten izan da lehenengo urtea eta aipatzekoa da oso harrera ona izan dutela tailer hauek. Tailer hauek 8 orduko iraupena izaten dute eta helburua gunean aisialdiarekin harremanetan hastea da. 1. Hiruhilabetean Pandero ikastaro bat antolatu dugu eta oso pozik gaude izandako harrerarekin. Bi talde osatzeko aukera egon da: 5 urteko taldean 10 ikaslek eman dute izena eta 4 urtekoan,berriz,14 ikaslek. Tailer hau eman duten irakasleak Garazi Azkarate, Nahia Ceciaga, Itziar Arrizabalaga eta Ainhoa Errasti izan dira. Guraso eta Arizmendiko laginleentzat jarduerak: Dagoeneko 4. ikasturtea da Arizmendi ikastolako “Kulturgunea” proiektuak gurasoentzat hainbat ekintza antolatzen dituena. Ikasturte honetan lehengo hiruhilabetean 2 ikastaro izan dira. Ikastaroen amaieran gurasoek proposamenen bat egingo balute, ikastaro gehiago ere antola ditzakegu: Lehenengo ikastaroa sare sozialen ingurukoa izan da, kasu honetan Twitter-ekoa.4 ordutako ikastaroa izan da bi egunetan banatua, urriaren 24 eta 26an, hain zuzen ere. Ferixalekuko gunean izan da, 18:00tatik 20:00retarako ordutegian. Bertan Twitter sare soziala erabiltzen ikasi du 24 pertsonez osaturiko taldeak. Bigarren ikastaroa argazkilaritzaren ingurukoa izan da, 20 orduko ikastaroa. Azaroaren 2, 3, 9, 16, 17, 23, 24, 30 eta abenduaren 1 eta 14an izan da. Ikastaro hau ere Ferixalekuko gunean egin da 18:00etatik 20:00etara.15 partaidek parte hartu dute. Ekintza hauetaz gain, ikasturte osoan zehar, Arizmendi ikastolako guraso eta langileen antzerki taldea martxan dago irailetik. Bertan 9 partaide daude. Astean behin elkartzen dira eta ikasturtean zehar hainbat emanaldi eskaintzen dituzte. Nahi duena inguratu daiteke astelehenetan 18:30etatik 20:00etara Arimazubi guneko aretora eta animatu ezkero, talde honetan parte hartu ere bai.

1

Page 2: Kontu kontaria 2012 urtarrila - Jose Arana

Ikastolako Bizitza Olarte eta Basabeazpi , eraberrituta Haur Hezkuntzako beste bi gune berritu dira ikasturte honetan. Obra gehienak opor garaian eginda, Olarte (Arrasate) eta Basabeazpi (Aretxabaleta) prest zeuden ikasturte hasieran egitura berriarekin lanean hasteko. Haur Hezkuntzako proiektu berriari egoki erantzuteko asmoa dute eraberritze lan horiek. Proiektu horren ardatzetako batek dio haurraren erritmo eta interesguneak egokiago bideratzen direla espazio irekietan. Uribarri (Arrasate) ere iaz eraberritu zen, eta asmoa da gune guztiak horren ildotik egokitzea. 2011-12 ikasturteko datu batzuk Aurten, 3.087 ikasle ditu Arizmendi Ikastolak: HHn 885 (Arrasaten, 615; Eskoriatzan, 147 eta Aretxabaletan, 123), LMHn 1.017 (Arrasaten, 659 eta Eskoriatzan, 358), BHn 865 (Arrasaten, 555 eta Eskoriatzan, 310) eta LHn 120; gainera, Lanerako Prestakuntzan eta Formazio Iraunkorreko ikasleen kopurua 200 inguru izan ohi da. Langileak, berriz, 308 dira. Ikastolaren Eguna eta TAFYD krosa Urriaren 15ean ospatu zen Ikastolaren Eguna Arrasaten. Ferixalekuko gunean jarri ziren txosna, puzgarri eta aisialdirako gainerako instalazioak. Eguerdi partean, haur ugari hurbildu zen Argitxoren urtebetetzea ospatzera. Bestalde, Lanbide Heziketako ikasleek bigarrenez antolatu zuten gosari erraldoia Lehen Hezkuntzako txikientzat. Ikastolaren Egunaren bueltan egin ohi den Gaueko III. TAFYD Krosa bezperan egin zen parte-hartze handiarekin. Guraso Mintegian, aurten, hiru talde Hirugarren ikasturtea da, eta gero eta guraso gehiagok agertzen du Guraso Mintegian parte hartzeko interesa. Aurten, hiru talde osatu dira. Horietako bi Uribarrin (Arrasate) elkartzen dira eta hirugarrena Basabeazpin (Aretxabaleta). Bi atal izan ohi ditu mintegiak: teorikoa bata eta zalantzak argitzekoa bestea.Guztira bederatzi saio izango dira, hilean behin, larunbat goizetan. Kulturguneak antolatuta, mendi-irteerak Azaroaren 20an egin zen ikasturte honetako lehenengo mendi-irteera Arizmendi Ikastolako Lehen Hezkuntzako familiekin. Arantzazutik Urbiara joan ziren 107 lagun (ikasleak, monitoreak eta gurasoak). Ikasturtean zehar beste bost irteera egingo dituzte.

1.- Zer pentsetan jatzu Jose Aranan antolatu berri dien kulturguneko ekintzak?

2.- Pandero ikastarua zer moduz?

Oihana Lazkano

1.- Ondo, badakigu zer egongo dan urtien ziher eta ondo. 2.- Oso ondo, Xabier oso pozik dabil. Badaki zein egunetan toketan jakon, gainera etxien kontetan dau zer egin dauien. Hartzen dau bere panderue etxien eta... oso ondo.

David Urrutia

1.- ba ondo. Egon zan batzarrien esplikau auien zelan beste gunietan eitten zan 4 eta 5 urtekuekin eta hemen sekule ez zala egin eta probetiarren zelan ikusten gauen eta ondo pentsetan jat. Beste alternatiba bat, bai herrixen dazen gauzei, bai parkiei, plaziei etab.. 2.- Enara gustora dabil, esaten dau hatzamarrien min eittentzela panderuen zuluen sartzen dauenien, baine gustora dabil.

Julen Zabala

1.- ba niretzako ordue zan ia zerbait egon zedin. 2.- Oso ondo. Araitz oso gustora dabil.

Eskerrik asko mantenu!!!!!!!!!!!!!! 2011ko azaroaren 3an, Haur Hezkuntzako Partaidetza Sozialak, gauzatzen ari garen proiektu pedagogiko berria izan zuen aztergai. Proiektu hau, gure ikastolako partaide askoren lanaren ondorioz ari gara aurrera eramaten; guraso, langile eta ikasleen gogobetetasun maila handia lortuz. Proiektuaren hasierako fase honetan, gure eraikuntzen birmoldaketa sakona eta estruktura ezberdinen eraketa eskatzen duen honetan, bereziki mantenuko talde osoak egin duen ahalegin izugarria goraipatu nahi dugu. Gure haurrek irailerako dena prest izan zezaten oporraldietan lanerako izandako prestutasuna TXALOTZEKOA izan da . Proiektuak eskatzen dituen behar eta moldaketei erantzuteko izan duten gaitasuna eta behin obrak bukatuta ere, hauek konpondu edo hobetzeko izan duten gogoa eta jarrera ezin hobea aitortu nahi diegu. Gauzak horrela, Partaidetza Sozialak, Arizmendi ikastolako Haur Hezkuntzako langile, guraso eta ikasleen izenean, ESKERRIK ASKO MANTENU!!!

2

Page 3: Kontu kontaria 2012 urtarrila - Jose Arana

Umeak egokitzapen garaia oso ondo eraman du. Nik ere nahiko ondo eraman dut, baina nire ustez oso luzea izan da. Egokitzapen garaiari garrantzia handiegia ematen zaiola uste dut Aldatuko nukeena egokitzapen garaiaren iraupena da. Horretaz gain, ume eta guraso guztiak barruan egonda, gelan jende gehiegi elkartzen dela iruditzen zait

Egokitzapena

Olaia eta Leire Ana eta Aner

Nola bizi izan duzue ( guraso eta haur) egokitzapen garaia?

Jose Aranatik... Almenera

1.- Zer moduz zabiltza Almenen?

2.- Zer da gehien gustatzen zaizuna?

3.- Lagun berririk egin duzu?

4.- Zer botatzen duzu faltan Jose Aranatik?

5.- Itzuliko al zinateke Jose Arana? ikastera edo bisitan?

6.- Zer esango zenieke datorren urtean Almenera joango direnei?

7.- Eta beraien gurasoei?

1.- Super ondo. 2.- Lantxoak egitea, hitzak ikastea eta irakurtzea. 3.- Bai, Aretxabaletakoak eta Arrasatekoak. 4.- Koltxonetak eta jolasteko gauza batzuk. 5.- Bisitan. 6.- Etorri lasai Almenera, baina etxeko lanak bidaltzen dituzte!!!!!!! 7.- Lasai, han oso ondo pasatzen dugu eta jende pila bat ezagutzen duzu.

1.- Ondo. 2.- Torrebaso txikira joatea lokatza artean ibiltzera. 3.- Bai Atxabaltakoak eta Eskoriatzakoak. 4.- Isilik gelditu da eta bere aitak zera esan dio: haginak!!! Jose Arana ikastolan bazeuden baina Almenen erori egin dira. 5.- Bisitan. 6.- Ongietorria emango diet. 7.- Lasai, ondo pasatzen dugu.

AM AIUR

SANCHO

AITOR

BRAVO

1.- Ondo. 2.- Kolunpioak. 3.- Bai, Atxabaltakoak eta Arrasatekoak. 4.- Motorrak patioan ibiltzeko. 5.- Bisitan. 6.- Etorri gurekin ikastera. 7.-Trankil egoteko, oso ondo pasatzen dugulako.

JUNE URZELAI

1.- Ondo. 2.- Parkeak. 3.- Bai, Atxabaltakoak eta Arrasatekoak. 4.- Koltxonetak. 5.- Bisitan. 6.- Ondo dagoela. 7.-Trankil egoteko eta ondo dagoela.

NAROA

PETRALANDA

Ez zaigu batere gogorra egin. Umeak behar izan duen denbora hartu dugu; gure kasuan ia lau asteko egokitzapena izan da.

Egokia iruditu zaigu, ondo

Hasieran gogorra egiten da haurra ikastolan uztea, baina zegoen giroa ikusita erraza izan da.Haurra gustora zegoenez, gu ere lasaiago.Oso pozik bizi izan dugu hirurok. Gure ustez egokitzapena poliki joan zen. Haur bakoitzaren erritmoaren arabera, ondo egokitzen direnei azkartu egin beharko litzaieke egokitzapena.

Zerbait aldatuko zenuke?

Lander eta Ane

3

Page 4: Kontu kontaria 2012 urtarrila - Jose Arana

EKINTZAK ARGAZKITAN

EZKURTXO

Urtero legez, urriko 3. larunbatean, Ezkurtxorekin batera Eskoriatzako elizate desberdinak bisitatu eta ezagutzen ditugu. Aurten Gellaora egin genuen irteera eta bertan arratsalde paregabea igaro genuen.

GAZTAINA JANA Azaroa erdialdera, Roberto eta Vicente Kortazarri esker, gaztaina erreak probatu ahal izan genituen Ikastolako patioan. MILA ESKER bioi, horrelako egunetan beti laguntzeko prest egotearren.

EUSKARAREN EGUNA Euskararen egunean, euskaraz bizitzeko nahia adierazi eta kanporatu genuen; baita euskararen zapore gozoa dastatu ere; txokolatezkoa, alegia.

GABON KANTAK Abenduaren 20an Almeneko 1go mailakoak Gabon kantak abestera etorri ziren

PIRRITX ETA PORROTX Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek “Zazpikoloroa” beraien ikuskizun berria antzeztu zuten Eskoriatzako Kiroldegian azaroaren 27an. Ume guztiak aho zabalik egon ziren beraiei begira.

OLENTZEROREN BISITA Abenduaren 21ean Olentzeroren bisita jaso genuen. Umeen aurpegietara begiratu besterik ez zegoen egun honek beraientzat daukan misterioaz ohartzeko.

BASABEAZPIKO LAGUNAK BISITAN Aretxabaletako Basabeazpi guneko 5 urteko laguntxoak bisitan etorri zitzaizkigun. Oinez egin zuten Aretxabaletatik Eskoriatzarainoko ibilbidea. Jose Arana gunea eta bertako laguntxoak ezagutzeko irrikitan zeudela jakinarazi ziguten eta primeran ibili ziren gure artean. Beraien gunea ezagutzera joateko gonbidapena luzatu ziguten eta baita joan ere. 5 urteko gelakoak ez zuten aukera hori galtzerik nahi izan eta Basabeazpira joan ziren bisitan. Oso esperientzia polita izan zen beraientzat.

ANTZERKIA ETA DINOSAURUAK Abenduaren 16an 5 urtekoak Almenera joan ziren Izenadubakoek eskainitako antzerkia ikusi eta, bide batez, lehenengo mailakoak lantzen ari diren Dinosauruen gaia gertutik ezagutzera.

Hurrengo hilabeteetan ere ez gara ekintza faltan ibiliko. Horra hor aipamen labur bat:

• Ostegun gizen egunean “urdelardero” eguna ospatuko dugu. • Ondoren Iñauterietan murgilduko gara. • Aiton-amonen egunaz disfrutatzeko aukera ere izango dugu apirila

inguruan. • Maiatzeko lehenengo domekan mendira Aitzorrotz eguna ospatzera. • Ferixiak ez digu hutsik egingo ekaineko lehenengo zapatuan. • Ikasturte amaierako irteerak ere egingo ditugu. • Ikasturte bukaerako jaialdiarekin esango diogu agur 2011-12 ikasturteari.

4

Page 5: Kontu kontaria 2012 urtarrila - Jose Arana

1. Zenbat urte Eskoriatzara etortzen, ezta? Porrotx: Kutxi kutxi Marilutxi, ba bai, ni Porrotx naiz eta datorren urtean Pailazo Taldea sortu genuenetik ba... 25 urte beteko ditugu. Ez dakit, nik, nik, nik badakizu jaioberritako gauzak ez ditudala gogoratzen, baina nik gogoan daukadana, gogoan daukadana da, betidanik gabiltzala hemen gure ikuskizun berriaren aurkezpena eginez eta... hemen gaude maite zaituztegulako eta zuen maitasuna ere gertu gertu sentitzen dugulako, beraz horrela izan da orain arte eta izan dadila aurrerantzean ere. Oso lagunak izan garelako. 2. Eta lehen aldiz etorri zinetenean Porrotxek ba al zeukan biboterik? Porrotx: Porrotx bibotearekin jaio zan. Jo jo jo... ah ze gauza bitxia. Bai.. Porrotx jaio zenean ba.. Joxe Marik eman zion beretik eta urteak pasa ahala Porrotxek bere nortasuna hartu du eta nortasuna hartzen joan den neurrian Porrotx hasi zaio Joxe Mariri ematen. Adibidez: Porrotxek musuak banatu, piropoak bota, besarkadak eman, eta berak ere ba musuak jaso, besarkadak jaso, piropoak... Joxe Mari begira geratzen zitzaion eta esaten zuen: Katxiporreta, bibotedun honek a ze maitasun pila jasotzen duen eta orduan Joxe Mari hasi zitzaion berari kopiatzen eta Joxe Mari ere ba orain lehen baino goxoago eta piropozale handiagoa da eta bueno ba bai betidanik izan du Porrotxek bibotea eta Joxe Mari, Porrotxek hala nahi duelako ere, ba bibotearekin bizi da. Abuztuan bakarrik hartzen ditu oporrak biboteak eta Joxe Mari ere bibote gabe dabil hilabete horretan. Musuek beste zapore bat dute horrelaeta. 3. Eta aurten zein gai lantzen duzue? Porrotx: Badakizu guk koloretako mundua nahi dugula landare, alimalia, herri kultura eta hizkuntza pila batekin. Guretzat mundua puzle handi bat da, baina puzlea irudikatzen dugu pieza txiki txiki txikiz osatuta, pieza pila batekin osatuta, ze handitasunak badauka arriskua: ba handimandiak eta menpekoak izatearena. Guk mundua, esan bezela. puzlea izatea nahi dugu baina pieza txikiz osatuta, errespetuan oinarrituta eta eskuzabaltasunean eta auzolanean. Guk, euskaldunok, puzle honetako pieza txiki bat izan nahi dugu. Eta guretik eman nahi diogu kolorea muduari, euskaratik, auzolanetik, elkartasunetik eta hortan ari gara. Horregatik aurtengoan Zazpikoloroa du izenburua ikuskizunak eta Zazpikoloroa da urtero jaiotzen zaigun hegaztia. Hegazti koloretsua, mundu

honi kolorea ematen diona. Belekoi ere izango da tartean, berekoia dalako eta belea, beltza dalako. Eta mundua beretzat nahi du eta zuribeltz bihurtu, baina hor izango gara gu ere, eta gurekin Zazpikoloroa. Zazpi koloretako hegaztia. Loroa piratena ere badelako, elkartasunaren ikur. 4. Familia handitzen joan da. Jarraituko al du handitzen? Porrotx: Bai, begira, orain etorri zaigu Porrotxin Arrasatetik. Porrotxin... gure Beñat Barrutia, Arrasateko nire anaia txikia, Porrotxin. Familia handitzen ari zaigu eta herri guzti guztietan. Herri txikia gara, hizkuntza minorizatua dugu eta hala ere, ba, oso emankorrak gara, auzolanetik, irudimenetik, lagun pilo bat dugu eta horrela izan nahi dugu hemen eta kanpoan. Aupa Euskal Herria eta gora Euskal Irria. 5. Pupu eta Lore joaten al dira ikastolara? Porrotx: Bai horixe... Pupu eta Lore... ikastolara oraindik ez dira hasi txiki txikiak direlako, titia ematen diegu, baita nik ere zazpi kolore, zazpi zerealekin eta maitatasunez. Baina hasiko dira, nola ez, ikastolan. Haien kabuz moldatzen ikasiko dute... haiek ikasiko dute...Pirritx etorri hona. Pirritx: gero gaztetxera joango direla... Porrotx: bai ikastolan ikasiko dute haien moduz moldatzen eta bizitzari baikortasunez eta maitasunez aurre egiten. Munduan egoten eta munduan eragiten, koloretako munduaren bila. Pirritx: Porrotx, ze ondo ikasi duzun amona Joxefinaren diskurtsoa eh? Porrotx: Euskal kurrikulumean hazi eta heziko ditugu Pupu eta Lore eta ikastolan zoriontsu izango dira gainera, ju ju ju!! Pirritx: noski baietz!! 6. Eta gurasook izan al gaitezke Irrien Klubeko bazkide?. Pirritx: edonor izan daiteke! aiton amonak ere bai eta izeba osabak. Porrotx: zer da umorea?. Pirritx: umorea bizimodu bat da Porrotx. Porrotx: bai, bizitzan egoteko modu bat. Ez da txiste merke bat edo algara handi bat. Umorea

da baikortasunez bizitzari begiratzea eta bertan modu alai batean eta esan bezela elkartasunean aurrera egitea. Guk betik diogu bizitzan urteak betetzea bezain inportantea abenturak bizitzea dala. Pirritx: bai Irriaren Laguneko kide eta bazkide izan zaitezke 0tik 200 bitarte.

PIRRITX ETA PORROTXPIRRITX ETA PORROTXPIRRITX ETA PORROTXPIRRITX ETA PORROTXI ELKARRIZKETAI ELKARRIZKETAI ELKARRIZKETAI ELKARRIZKETA

Porrotx: horixe, umoreak eta irriak ez du adin mugarik eta horrela dio Zazpikoloroko irri eginez kantuak ere. Bueno lagunok, musu handi bat Ikastolako lagun guztientzat. Pirritx: Maite zaituztegu. Porrotx: Pilla pilla, patata tortilla, letxuga tomate nozilla eta porru patata tortilla. Pirritx: Porrotx garbi jan behar dugula... garbi! Porrotx: Ekoko..logikoa...bueno ba, aio lagunok, maite zaituztegu !! Pirrtix: Irri !

Elkarrizketa hau entzun nahi izan ezkero,

www.arizmendi.eu helbidean/ikasturteko ikus-

entzunezkoak atalean/ “Porrotxi elkarrizketa Jose

Aranatik” klikatu

5

Page 6: Kontu kontaria 2012 urtarrila - Jose Arana

1- Zer da aurtengo Ezkurtxoko txangotik gehien gustatu zaizuna?

2- Eta zer gutxien?

GORKA ELKOROBARRUTIA Gehien Tiratxinatan jolastea baina denbora gutxi egon ginen. Gutxien soka-saltoka.

UNAX PEREZ Gehien Tiratxinak Gutxien margotzea gero txapak egiteko.

EIDER IPARRAGIRRE Niri gehixen Txokolatia jatia. Gutxien soka-saltoka.

EÑAUT ETXEBARRIETA

Gehixen tiratxinaka jolastia.

Gutxien soka-saltoka

1. Zer izan da Ezkurtxoko txangotik gehien gustatu zaizuna?

2. Zer gutxien?

3. Zer mantenduko zenuke?

4. Zer hobetu?

GORKA ARRESE 1. Niretzat gustukuena Apotzatik Gellaorako ibilbidea, pasiua izan da. 2. Gutxien igual lekua bera. Igual ez zan oso aproposa. 3. Mantenduko neuke dana. Taldeko funtzionamendua, batera danok elkartzearena, ideia bera oso ona da. 4. Niretzat ez dau ezer hobetzekoik.Dana oso ondo dau.

SANTI IPARRAGIRRE 1. Niretzat gustukuena anbientia.Batera juatiena, ume guztixak elkarrekin… 2. Gutxien gustau jatena biajia bera. Autobusian juatiana, organizaziño aldetik… zein juan lehenengo , zein gero… 3. Eitten dien aktibidade danak mantenduko nittuzke. 4. Igual nahiz da zaila izen apur bat talde sentimentue sortzeko edo… konpetitibitate puntu bat eukittie aktibidadiek ez legoke txarto. Baina badakit horri mugak jartzie ez dala bapebe erraza.

6

Page 7: Kontu kontaria 2012 urtarrila - Jose Arana

Solidarioak Jose Aranan !!!

Gure ikastolan Aratzi languntzeko plastikozko tapoiak biltzen ari gara. Dagoeneko 5 tonelada tapoi bildu ditugu denon artean eta eskerrak eman nahi genizkizueke laguntzen ari zareten guztioi . Tapoi hauek Arrasateko lantegi batean pilatzen dira Bizkaiko enpresa bati saltzeko. Tonelada bakoitzarengatik, 210 € ordaintzen dute. Plastikozko tapoi hauek umeendako jostailuak egiteko erabiltzen dira, lego piezak egiteko, hain zuzen ere. Lortzen den diruak Aratzendako bainugela egokitzen lagunduko du, baina oraindik tapoi gehiago behar dugu amets hori bete ahal izateko.

Animo !! Pausoz pauso denon artean lortuko dugu !!

PAUSOZ PAUSO …… GELDITU BARIK

Ba al dakizu zer adierazi

nahi diguten Ikastola

aurrean jarri dizkiguten

oinek?

Ikastolarako bidea errepide

ertzetik beharrean zubitik

egitea da, hain zuzen ere, oinek

aholkatu nahi digutena.

Jarraitu pausoz pauso biderik

egokienari, okerreko bidetik

joan ezkero, ondorioak larriak

izan daitezke eta.

7

Page 8: Kontu kontaria 2012 urtarrila - Jose Arana

Guraso batzordea 2011-12

Tutorea Ordezkaria Ordezkoa 000J: MIREN SEGURA LANDER VILLAR HARITZ GOROSARRI 001J: OLATZ ARRESE OLAIA IDIGORAS GARBIÑE GONZALEZ 001K: MIREN ARIETALEANIZBEASKOA

SAIOA ESNAL MIREN ERAÑA

002J: IRATI GOROSTIZA JULEN ZABALA JOSE LUIS MAQUEDA 002K: JAIONE OIANGUREN JOSE MARI ZUBILLAGA ANDONI ZEZIAGA 003J: MIREN ARENAZA SONIA IGNACIO LOURDES RASO 004J: LIERNI ALTUNA PEDRO ETXANIZ ANDONI BENGOA 004K: ITZIAR GURTUBAI ASUN BADIOLA NATALIA MOYA 005J: ALAITZ MORRAS ANA USANDIZAGA OIHANA LARRINGAN

GURASO ORDEZKARI/ORDEZKO ETA GURASO BATZORDEAREN ZEREGINAK Guraso batzordearen zeregin nagusiak honakoak dira, besteak beste:

• Ekintza desberdinetarako behar den laguntza planifikatu, lotu eta ondorengo balorazioak egin. Behar den kasuetan hobekuntzak proposatu eta ezarri.

• Guneari eragiten dioten hainbat gairen inguruko informazioa jaso, hausnarketa egin eta momentu batzuetan hainbat erabaki hartu.Kasu batzuetan zenbait proposamen Partaidetza Sozialera bideratu, bertan azter dezaten.

• Partaidetza Sozialetik datorren informazioa jaso eta aztertu: ikasleen emaitza akademikoak, gogobetetasun inkesten emaitzak ( aurten egingo ez den arren) ...

• Gunean ikasturtean zehar ager daitezkeen iradokizunak aztertu. • Kontu-kontari aldizkaria argitaratu ( lan hau ordezkoek egitea erabaki zen joan den ikasturtean. Hala

ere, ez dago zertan lan hau ordezkoen taldera murriztu. Guraso Batzordetik kanpo dagoen edonork har dezake parte aldizkariaren elaborazioan).

Guraso ordezkarien zeregina:

• Guraso ordezkariak Ikastola eta gurasoen arteko bitartekari lana egingo du: bere gelako gurasoek edozein zalantza, kezka,gora-behera, iradokizun ... helaraziz gero, jaso eta dagokion lekura bideratzeko ardura hartuko du.

• Parte-hartzea bultzatzeko ahaleginak egingo ditu • Guraso Batzordeko bileretan parte hartuko du eta honi dagozkion zereginetan parte hartze zuzena

izango du. Guraso ordezkoen zeregina: Ordezkoak, aldiz, Kontu-kontariaren elaborazioan zuzen-zuzenean parte hartzeaz gain, ordezkariak bere lana bete ezin duen kasuetan, izenak dioen bezala, ordezkatu egingo du. Guraso Batzordeetara joateko aukera ere zabalik dauka, bileretarako konbokatoriak ordezkariei ezezik, ordezkoei ere bidaltzen zaizkie eta.

EDOZEIN ZALANTZA,

KEZKA … REN

AURREAN JO GUGANA

LASAI !!!

Kontu-kontariaren egileak: Haritz Gorosarri,

Garbiñe Gonzalez, Miren Eraña, Andoni Zeziaga,

Jose Luis Maqueda, Lourdes Raso, Andoni Bengoa,

Natalia Moya , Oihana Larringan, Olatz Arrese eta

Miren Segura

8