Kontu-kontaria 2012-2013

4
1 KULTURGUNEA ELKARRIZKETA BIDEZ Aurten antzerki ikastarora apuntatzeko aukera izan dute 4-5 urte arteko umeek. Hiru talde osatu dira eta bakoitzak ipuin bana landu du. Beraiekin eta bere gurasoekin elkartu gara eta galdera batzuk egin dizkiegu eta hona hemen beraien iritzia. GURASOEI egindako galderak eta UMEEI egindakoak TUTOREA ORDEZKARIA ORDEZKOA 000J: IRATI GOROSTIZA NEREA MARTINEZ DE LA HIDALGA IÑIGO PAGALDAI 001J:MIREN SEGURA LANDER VILLAR HARITZ GOROSARRI 001K: ALAITZ MORRAS YULI VARGAS LEIRE VIGURI 002J: OLATZ ARRESE OLAIA IDIGORAS GARBIÑE GONZALEZ 002K: MIREN ARIETALEANIZBEASKOA SAIOA ESNAL MIREN ERAÑA 003J: ENERITZ URRUTIA AITOR URRUTIA AITOR GARZIA-ETXABE 004J: MIREN ARENAZA SONIA IGNACIO LOURDES RASO 005J: LIERNI ALTUNA PEDRO ETXANIZ ANDONI BENGOA 005K: ITZIAR GURTUBAI ASUN BADIOLA NATALIA MOYA 1 Zer iruditu zaizu kulturguneko ekintzen artean antzerkia eskaintzea? 2 Zer landu dute? 3 Zer moduz dago antolatuta? 1 Zein izan da aurkeztu duzun antzerkiaren izenburua? 2 Eta bete duzun papera? 3 Zer moduz pasatu duzu ikastaroan? 4 Hurrengo ikastarora apuntatzeko prest? BIDATZ 1 Oso Ondo. 2 Esku lanak eta antzeztu egin dute. 3 Ondo, hasieratik ezagutzen ditugulako datak eta ordutegiak. ENARA 1 Txanogorritxu eta otsoa. 2 Txerritxoa. 3 Ondo, oso gustora. 4 Bai, batuka egiteko prest U U R R T T E E B B E E R R R R I I O O N N ! ! ! ! ! ! 2012-2013 IKASTURTEKO GURASO ORDEZKARIEN PARTEZ... JOSEBE 1 Ondo, gainera horrelako ikastaroak ez dira antolatzen herrian. 2 Animaliak ezagutu eta karetak egin. 3 Ondo, notak eta guzti jaso dituzte. HAITZ 1 Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa. 2 Behia. 3 Ondo, 4 Printzipioz ez baina pentsatuko du. ARANTZAZU 1 Oso Ondo, jende aurrean lotsa galtzen duzulako eta gainera ondo pasatzen duzulako. 2 Gelatik kanpo lagunak egiten dituzu eta antzezten ikasten duzu. 3 Oso ondo, aukera ematen dizu egunak aukeratzeko eta beste ekintza batzuekin partekatzeko. JONE 1 Azeria eta Lehoia 2 Herritarra 3 Ondo 4 Seguruenik bai, baina pentsatu behar dut

description

Jose Arana guneko Abenduko kontu-kontaria

Transcript of Kontu-kontaria 2012-2013

Page 1: Kontu-kontaria 2012-2013

1

KULTURGUNEA ELKARRIZKETA BIDEZ

Aurten antzerki ikastarora apuntatzeko aukera izan dute 4-5 urte arteko umeek. Hiru talde osatu dira eta bakoitzak ipuin bana landu du. Beraiekin eta bere gurasoekin elkartu gara eta galdera batzuk egin dizkiegu eta hona hemen beraien iritzia.

GURASOEI egindako galderak eta UMEEI egindakoak

TUTOREA ORDEZKARIA ORDEZKOA 000J: IRATI GOROSTIZA NEREA MARTINEZ DE LA HIDALGA IÑIGO PAGALDAI 001J:MIREN SEGURA LANDER VILLAR HARITZ GOROSARRI 001K: ALAITZ MORRAS YULI VARGAS LEIRE VIGURI 002J: OLATZ ARRESE OLAIA IDIGORAS GARBIÑE GONZALEZ 002K: MIREN ARIETALEANIZBEASKOA

SAIOA ESNAL MIREN ERAÑA

003J: ENERITZ URRUTIA AITOR URRUTIA AITOR GARZIA-ETXABE

004J: MIREN ARENAZA SONIA IGNACIO LOURDES RASO 005J: LIERNI ALTUNA PEDRO ETXANIZ ANDONI BENGOA

005K: ITZIAR GURTUBAI ASUN BADIOLA NATALIA MOYA

1 Zer iruditu zaizu kulturguneko ekintzen artean antzerkia eskaintzea? 2 Zer landu dute? 3 Zer moduz dago antolatuta?

1 Zein izan da aurkeztu duzun antzerkiaren izenburua? 2 Eta bete duzun papera? 3 Zer moduz pasatu duzu ikastaroan? 4 Hurrengo ikastarora apuntatzeko prest?

BIDATZ 1 Oso Ondo. 2 Esku lanak eta antzeztu egin dute. 3 Ondo, hasieratik ezagutzen ditugulako datak eta ordutegiak. ENARA 1 Txanogorritxu eta otsoa. 2 Txerritxoa. 3 Ondo, oso gustora. 4 Bai, batuka egiteko prest

UUUUUUUU RRRRRRRR TTTTTTTT EEEEEEEE BBBBBBBB EEEEEEEE RRRRRRRR RRRRRRRR IIIIIIII OOOOOOOO NNNNNNNN !!!!!!!! !!!!!!!! !!!!!!!!

2012-2013 IKASTURTEKO GURASO ORDEZKARIEN PARTEZ...

JOSEBE 1 Ondo, gainera horrelako ikastaroak ez dira antolatzen herrian. 2 Animaliak ezagutu eta karetak egin. 3 Ondo, notak eta guzti jaso dituzte. HAITZ 1 Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa. 2 Behia. 3 Ondo, 4 Printzipioz ez baina pentsatuko du.

ARANTZAZU 1 Oso Ondo, jende aurrean lotsa galtzen duzulako eta gainera ondo pasatzen duzulako. 2 Gelatik kanpo lagunak egiten dituzu eta antzezten ikasten duzu. 3 Oso ondo, aukera ematen dizu egunak aukeratzeko eta beste ekintza batzuekin partekatzeko. JONE 1 Azeria eta Lehoia 2 Herritarra 3 Ondo 4 Seguruenik bai, baina pentsatu behar dut

Page 2: Kontu-kontaria 2012-2013

2

Euskararen Eguna Txokolatea jaten

Gaztaia jana

Hostoekin jolasean

Pinu buruekin jolasean

Ezkurtxo Zarimutzen

Izenadubara irteera

Pirritx eta Porrotx

Olentzero

ARGAZKI BIDULMA

Page 3: Kontu-kontaria 2012-2013

3

1. HIRUHILABETEAN JOSE ARANA GUNEAN ANTOLATUTAKO EKINTZAK: Ohiko den bezala ikasturte honetan ere Jose Arana guneko 4 eta 5 urteko haurrentzat hainbat ekintza antolatuko ditugu. Ekintza hauei tailerrak deitzen dizkiegu. 8 orduko iraupena izaten dute. Jose Arana gunean 3 tailer antolatzeko proposamena luzatu genuen eta gurasoek beste proposamen bat egin ondoren 4 tailer antolatzea aurreikusten dugu: Antzerkia; Batuka; Pandero eta Patinjea. Antzerkiko tailerra bukatu da dagoneko eta bertan 3 talde izan genituen, guztira 30 ikaslek hartu zutelarik parte. Oso pozik aritu ziren. Batukako tailerra 2. hirhilabetean hasiko da eta bertan 18 ikaslek eman dute izena. Ea gustokoa duten. 2. Arizmendi ikastolako langile eta gurasoentzat ekintzak 2012-13 ikasturtean zehar hainbat ekintza antolatuko ditugu Arizmendiko guraso eta langileentzat. 1. hiruhilabetan 3 hauek antolatu ditugu: 1. Dakizuen bezala Arizmendi ikastolan guraso eta langileen

antzerkia taldea daukagu. Hauek ikasturtean zehar astero elkartzen dira Arimazubi guneko aretoan, entseguak egiteko eta ikasturtean zehar hainbat ekitaldi izaten dituzte. Ikasturte honetan goraipatzekoa da egiten ari diren lana, Nabarraldeko 500. urteurrena zela eta Asaba Zaharren Oihartzuna obra prestatu dute eta Amaia antzokian estreinatu zen azaroak 9an. Izugarrizko jende pila gerturatu zen Amaiara, 420, sarrera saldu genituen eta bertan egon zen jendeak oso gustura atera zen emanalditik. Orain gira txiki bat egin behar dute Asaba Zaharren Oihartzuna lanarekin. Dagoeneko Mutrikun ere taularatu zuten azaroaren 17an eta orain Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean taularatuko dute abenduan (oraindik data zehaztu gabe dago).

2. Poltsa eta eskuzorroak egiteko ikastaroa. Bertan Arizmendi ikastolako 11 guraso eta langilek hartu zuten parte eta oso gustura aritu ziren.Bakoitzak bere poltsa eta esku zorroa egin zuten eta balorazio oso ona egin zuten.

3. Picasa ikastaroa; hiruhilkabete bakoitzean IKT.ekin zerikusi

duten ikastaro batzuk antolatzen ditugu. Lehen ikastaroa picasaren ingurukoa izan da. Argazkiak nola pasa lainora, nola egin bideoak argazkiekin, kolage-ak, lagunekin nola partekatu… 21 pertsonek eman zuten izena eta Ferixaleku gunean dagoen informatikako gelan izan zen. Jendea oso pozik gelditu zen Juan Arbuluk egindako lanarekin.

4. Sukaldaritza ikastaroa: Abenduak 10, 11, 17 eta 18an Lanbide heziketako sukaldean sukaldaritzako ikastaro bat izan genuen. Bertan 13 gurasok eman zuten izen eta egia esan oso giro politean ibili ziren lanean. Irakaslea Arizmendi ikastolako Lanbide Heziketa irakaslea den Iñaki Olaldek eman zuen ikastaroa. Bertan Gabonetan menu goxo eta ekonomikoak egiteko hainbat ideia jaso zituzten: Txokolatezko kroketak, bakailaoa, Orlyak, Ikastaroa bukatzean bertan landutako errezetak biali genien ikastaroan parte hartu zuten Arizmendiko guraso eta langileei. Hurrengo ikasturtean ea berriro horrelako zerbait antolatzeko gai garen.

Kulturguneko Ekintzak

Page 4: Kontu-kontaria 2012-2013

4

Logotipoa aldatu du Ikastolak Iazko ikasturtean, Arizmendi Ikastolak markaren inguruko hausnarketa sendoa egin zuen, eta atera zuen ondorio nagusiena izan zen beste etapa bati hasteko moduan dagoela Ikastola, besteak beste, dagoeneko ezaguna delako bailaran. Horregatik, aurrerantzean logotipo berria izango du. Ikastolaren izaera mantenduz –koloreak, haritzaren hostoa, Arizmendiren A letra– gaurkotuta agertzen dira osagai horiek logotipoan: letra xehea eta borobila, kolore biziagoak… Nobedaderik handiena da ikastolaren I letra gehitu dela, izaerari indarra emateko. Logotipoa lelo batekin batera osatu da: zeurea, geurea, denona, ikastola. Zeure hitzak erreferentzia egiten dio norbanakoari; geure hitzak, kolektiboari eta denonak, berriz, adierazi nahi du gizarte osora zabalik dagoen ikastola dela. Aurten ere, First Lego League txapelketara First Lego League nazioarteko txapelketan arituko dira hirugarrenez DBHko ikasleak. Txapelketa honetako lehen kanporaketa, EAEkoa, abenduan izango da. Hiru talde joango dira, eta bakoitzak hainbat misio beteko dituen robota aurkeztu beharko du. Ikerlanekin lankidetzan hiru urte daramatza Ikastolak egitasmo honen bueltan. Azken urtean MUrekin ere bai. Lego Etxeak antolatzen duen mundu mailako txapelketa honetan teknologiako laugarren mailako ikasleak dira protagonista. Asaba Zaharren Oihartzuna antzezpena Azaroaren 9an Amaia Antzokian Arizmendi Ikastolako antzerki taldeak Asaba Zaharraren Oihartzuna lana aurkeztu zuen. Arizmendik Nafarroako konkistaren bostehungarren urteurrena aprobetxatu zuen ekimena egiteko, izan ere, ikastola izanik euskal kultura eta historiaren transmititzaile ere bada. Ikastolaren ekimena izan bazen ere, herriko hainbat kultur taldek ere parte hartu zuten antzezpenean, hala nola, Arrasateko gaiteroak, Txikitxu-Arrostaitz dantza-taldeak eta Goikobalu-Arizmendi abesbatzak. Polonian batxilergoko ikasleak Batxilergoko 2. mailako sei ikasle Poloniara izan ziren urrian, astebetez, kooperatibismoaren inguruko truke baten. Beste bost naziotako –Ingalaterra, Hungaria, Eslovakia, Txekia eta Polonia– ikaslerekin batera kooperatibismoaren esperientziak elkartrukatu zituzten. Horretarako ikasleek bideo bat egin zuten hemengo kooperatiba esperientziaren berri emanez.

Ikastolako bizitza

Margotze lanak Ikastolan Gabonetako oporraldia eta gero itxura berriarekin aurkituko zenuten gure ikastola. Abenduaren 26 eta 27an auzolanean aritu gara hainbat guraso eta irakasle, giro ezin hobean, gure ikastolako hormak margotzen. Hemendik eskertu nahi ditugu opor egun hauetan lan eder hau egitera animatu diren gurasoak. Eskerrik asko danoi!