Kontu Lepo 10. alea

36

description

Azpeitiko gaztetxeko fanzinea

Transcript of Kontu Lepo 10. alea

Page 1: Kontu Lepo 10. alea
Page 2: Kontu Lepo 10. alea
Page 3: Kontu Lepo 10. alea

San InazioPatroi eta santu izateko ez dela bizi gogo-

rra eta fededuna izan behar erakutsi digu

Loiolako Iñigok. Nahi dena egindakoan,

gogotik damutzea nahikoa dela baizik.

Zestoako Palestinako lagunak Sadaka elkarteko kide batekin hitz egin dugu,

beraien lanaren berri izateko eta emateko.

Kontulepo Azpeitiko gazte batzuen burugogorkeriaren ondorioa da. Azpeitiko gaztetxean

sorturiko ideia bati eutsiz, gai ezberdinez osatutako fanzine hau dugu emaitza. Izatez

zabala izanik, zuen aportazio, iradokizun edo kritikak bidali nahi izanez gero, gure helbi-

de elektronikoa erabili edo gaztetxera bertara azaldu dezakezue. Ikusi ahal izango

duzuen bezala, ez dago lizentziatura baten beharrik, ezta inolako ilustrazio edo espeziali-

zazio berezirik ere bertan parte hartu edo kolaborazioa eskeintzeko. Animatu proiektu

honetan parte hartzera, ateak zabalik dituzue.

[email protected] Urola hiribidea 6, Azpeitiko Gaztetxea

Islandian, krisiari aurre egiteko gai-

nontzeko herrialdeak ez bezala,

iraultza berri eta ezkutu bat ari dira

aurrera ateratzen.

Page 4: Kontu Lepo 10. alea

1

GURE ETXIE

Kontulepok 10 ale!!! Gezurra

badirudi ere, dagoeneko urte bat baino

gehiago daramagu proiektu honetan eta

dagoeneko 10 ale atera dira aurreko for-

matuko 3 eta gaztetxeko urtehurrenean

ateratako kontu lepo "flash" kontuan

hartu gabe. Haserako gogo berdinez.

eskerrak ematen dizkizuegu irakurle

zein babesa eman diguzuen guztioi eta

hemen ahal dugun bitartean behintzat

lanean jarraitzeko asmorik ez zaigula

falta adierazten dizuegu. Honekin ber-

tan parte hartu nahi izanez gero azaldu

besterik ez duzuela egin behar gogora-

razi nahi dizuegu, guztion konpromezua

beharrezkoa baita honelako proiektu

"alternatiboak" aurrera atera ahal izate-

ko.

Hasi dira Gazte Olinpiadak!!!

Urtarrilaren 29an hain zuzen, pala

txapelketarekin eman zitzaion hase-

ra gaztetxetik eginiko apustu berri

honi. 22 taldek izena eman bazuten

ere, 21ek hartu zuten parte eta giro

ikaragarria sortu zen Frontoi txiki

pilotalekuan. Hurrengoa, hil honen

amaieran 3X3 saskibaloi lehia izan-

go da Betharrametako kantxan,

ondoren guztiok gaztetxera joango

garelarik afaltzera. Indar berdinean

jarrai dezala.

Honekin batera, gazte diag-

nosia ere jorratzen hasiak gara.

Gazte mugimenduaren inguruko

lehen solasaldiak bere fruituak eman

zituen, izan ere, talde ezberdinen

komunikazio faltaz jabetuz hilean

Olinpiadek ikusmira handia sortzen dute

Page 5: Kontu Lepo 10. alea

behin biltzeko konpromezua hartu baitu-

gu. Dagoeneko Martxoaren 11an izango

den sistema patriarkatuaren inguruko

hausnarketa ere prestatzen hasiak

gara, baita 25ean izango ekologismia-

ren ingurukoa ere. Berriro ere hauetan

parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi

dizuegu, beharrezkoak zarete diagnosia

ahalik eta zabalena izateko.

Ikastaroek ere beren lekua

hartu dute azken hilabete honetan gure

etxean. Dantza afrikarraren ikastaroak

15 lagunetik gora biltzen ditu otsail

honen hasieratik gure etxeak, yembe

eta tinbalen soinuz lagunduta ikaraga-

rrizko martxa jartzen dute gazte hauek.

Bestalde, Stencil edo plantila ikastaroa

ere martxan da. Astelehenetan 21:00ak

aldera izango da artista bilakatzeko

aukera hau, izan ere, lehen ikasgairako

ikusi ahal izan genuen zer nolako lan

ikusgarriak egin daitezken honelako tek-

nikarekin. Animatu eta etorri ikastera!

Bilgune feministak antolatutako emaku-

meen bertso saioak berriz jendetza

bildu zuen gurean. Bertan Eneritz

Arzallus, Jone Uria, Onintza Enbeita,

Amaia Agirre, Eneritz Artetxe eta Eneritz

Eizmendi izan ziren bertsotan Nekane

zinkunegi errezildarraren gidaritzapean.

Bertan emakumeen egunerokotasuna-

rekin loturiko hainbat gai jorratu ziren

besteak beste.

Karnabalak ere gainean izanda, urte

honetan disfraz gau mugitua dugu gaz-

tetxean. Egun honek atzetik dakarren

ajeari aurre egiteko hainbat ekimen

antolatu ditugu, erronka, sari eta jolas

ezberdinekin. Afaltzera bertara joatera

gonbidatzen zaituztegu, ondoren hasiko

baitira antolatutako guztiak.

2

Pala txapelketako bi bikote

Page 6: Kontu Lepo 10. alea

Obedientzia, pobrezia eta kastitatea;

horiexek dira jesuiten hiru betebeharrak.

Horrez gain, aita santuari obedientzia

zor diote. Soldaduak dira, militarrak,

baina, beti ere armarik hatu gabe, jesu-

sen konpainiakoak baitira. Jesukristoren

20.000 soldadu inguru daude mundu

guztian barreiatuta, beraien ideiak

zabaldu eta “obedientzian,

pobrezian eta kastitatean”

bizitzen, beraien arauek dio-

tenaren arabera, beti ere.

Azpeitiko festa nagu-

sien izena daukan Inazio,

Iñigo, Iñaki, Ignatio edo dena

delakoak sortu zuen militar horien

konpainia. 1622an santu izateko egin

beharreko nahiko esfortzu egin zuela

bururatu zitzaion Gregorio XV aita san-

tuari, eta horri esker, “San” jarri zioten

bere izenaren aurretik. Azpeitiarrentzat

harro egoteko motibo zelakoan festa

egun izendatu zuten bere heriotzaren

urteurrena, uztailaren 31. Gipuzkoako

eta Bizkaiko patroi erebada ordutik.

Santu izatera iristeko egin zituen meri-

tuak zein diren ulertzeko, beharrezkoa

da bere bizia (gainetik bada ere) ezagut-

zea, nahiz eta, nahi bezala bizi ondoren,

guztiaz damutzea nahikoa dela esan

litekeen. Loiola dorretxean jaio zen

1491ko abenduaren 24an. Bere amaren

hamahirugarren haurra zen Iñigo (hala

jarri baitzioten bere etxekoek. Teoria bat-

zuek diotenez Eneko izenetik dator)., eta

berau jaiotzean jasan zuen sufrimendua-

ren ondorioz hil egin zen. Haurrak ama-

rik gabe, esnea behar eta Egibar base-

rriko etxekoandreak egin zituen inude

lanak haurtxoari bularra emanda.

Herri erdiaren nagusi ziren loio-

latarrak, eta herritarrek jasan behar iza-

ten zuten egoera horren ondorioak.

Neska azpeitiarrek ere gogor jasan

behar izaten zuten beraien zabarkeria.

Inazioren anaia Pero apaiza zen, baina

dirudienez pare bat haur zeuzkan bere

abizenekin, baina, ongi ezkutatuta. Iñigo

ere ez zen atzean geratzen kontu horiei

dagokionean, txorta saioz txorta

saio, apustuz apustu eta mozko-

rrez mozkor ibiltzen baitzen

Hemezortzi urte inguru

zituela Gaztelara bidali zuten,

Arebalo herrira, Juan

Velazquez eta Maria

Velascoren etxera. Batzuk dio-

tenez, senar emazteek seme ala-

barik ez zeukatenez bat eskatu zieten

Loiolatarrei, berea balitz bezala hazteko;

aldiz, emaztearen morroi gisan joan zela

dioenik ere badago. Bertan gerlari izaten

ikasi zuen, ezpata ibiltzen, besteak

beste. Gonak altxatze kontuekin han afi-

zionatu zela gehienbat esan liteke,

hamaika urte pasa baitzituen bertan, noi-

zean behin Azpeitira bueltaren bat egite-

ra etortzen bazen ere, bertako neskei

“bixita” egitera, besteak beste.

Irakurtzeko zaletasuna hartu zuen ber-

tan. Garaiko heroien nobelak zituen gus-

tuko dirudienez.

Nafarroako Erreinua

Loiolatarra izanik, Oñaztarra zen, hau

da, Gaztelako Erreinuaren defendatzaile

sutsua. 1512an Nafarroako Erreinua

konkistatuta gelditu zenean (Nafarroa

Beherea beranduago erori zen), borro-

kak ez ziren amaitu, Iruña berriro hartze-

ko ahaleginak egin baitzituzten hainbat

Nafarrek (tartean Xabierko

Frantziskoren aita eta anai batzuk).

Gogor borrokatu zuen Gaztelako errege-

Inaxio gure patroi haundiya

3

Page 7: Kontu Lepo 10. alea

aren alde. Gudu batzuk irabazi zituen,

baina, 1521eko maiatzaren 20an hanka

artera inoiz joan ez zitzaion gauza bat

gerturatu zitzaion ziztu bizian: kanoi

bateko bala bat. Hanka bat hautsi eta

bestea zauritu egin zion horrek.

Jasandako operazioaren ondoren

Azpeitiko Loiolara bueltatu zen nahiga-

bea pasatzera.

Etxean sartuta, asper-asper

eginda, erlijioko liburu batzuk irakurri

zituen. Ordura arte egin zuen ia guztia-

ren izugarrikeriaz ohartu zen orduan.

Guztiaz damutzen hasi zen. Hanka

hobeto zeukanean (betirako hankamotz

geratu zen operazioaren ondoren), bere

buruari penitentzia ezartzea erabaki

zuen. Erromes joan zen, bere buruari

sufrimentua eraginez. Behartsu bizitzea

erabaki zuen. Errezatu eta latigoarekin

bere burua jotzea zen bere lana.

Herrialde katalanetako kobazulo batean

ere egon zen bizitzen, penitentzia

modura. Guzti horren ondoren, mundu

guztian ibili zen bueltaka, ematen zioten

eskupekoekin aurrera eginez. Urteak

pasa ondoren Parisa iritsi zen ikastera.

Besteak beste, Xabierko Frantzisko

ezagutu zuen. Agramondarra zen azke-

nengo hau, Nafarroako Erreinuaren

babeslea, eta bestea Oñaztarra zela

kontuan hartuta, haserako harremanak

ez ziren oso onak izan. Hala ere, erlijioa

oinarri hartuta lagun egin ziren eta

Iñigok, sortu berri zuen Jesusen

Konpainian izen ematera animatu zuen

gaztea.

Azpeitia jokorako kartarik gabe

Urte batzuk pasa zituzten ikasten bertan

konpainiako kideek. Peregrinazioan

Jerusalemera joatekoak ziren, baina,

lehenago Azpeitira joatea erabaki zuen

Loiolatarrak (garai hartan izena Iñigotik

Ignacio edo Ignatiora aldatzea erabaki

zuen, bere esanetan nazioartean erra-

zago ulertzeko). Madalena auzoko osa-

sun etxean egon zen denboraldi bat

pasatzen (hara joaten ziren behart-

suak). Herrian zegoela, ordea, errefor-

ma batzuk egiteko gogoa etorri zitzaion

nonbait. Jokoa arriskutsua da gizakia-

rentzat, galbiderako bidea da edono-

rentzat jesuiten sortzaileak zioenaren

arabera behintzat. Horregatik, Azpeitian

zeuden karta jokorako sorta guztiak

ibaira botarazi zizkien herritarrei. Herria

kartarik gabe gelditu zen Inaziok hala

zioelako.

Bere arrastoa herrian utzita

konpainiakoekin bildu zen Venezian.

Jerusalemera iristeko arazoak zeudela-

ko Erromara abiatu ziren. Han, Aita

Santuaren oniritziarekin apaiz bihurtu

ziren guztiak. Handik mundu guztira

zabaldu ziren jesuitak, beraien buru

Liolako San Ignazio zeukatela.

Urteekin indarra hartu zuten,

baina horrek, beste erreportaje batera-

ko lain ematen duela esan liteke…

Gaiari dagokionez, interesga-

rria da Koldo Izagirrek idatzitako eta

Joseba Tapiak musikatutako Loiolako

Porrusalda abestia. Guztia ongi baino

hobeto azaltzen baitu.

4

Page 8: Kontu Lepo 10. alea

Zestoako Palestinako lagunak Sadaka

elkarteko kide batekin hitz egiteko

aukera izan dugu, hauen nondik nor-

akoa eta hauen lanaren berri izateko.

1.- Nondik etorri zen palestinaren

aldeko mugimendu hau sorzeko

ideia?

Euskal Herriko lau herritan bideratuta

dagoen senidetza (Igorre, Arbizu, Alegi

eta Zestoa) indartzeko hainbat talde

osatu dira eskualde ezberdinetan, eta

gurea hauen artean kokatzen dugu.

2.-Nongo pertsonek osatzen duzue

talde hau?

Zestoa, Azpeiti eta Azkoitiarrak biltzen

gara oraingoz, baina esparrua zabaldu

asmoz. Zarautzeko hainbatek konpro-

mesua hartu berri dute eta Zumaiara

begira ere jarriak gara.

3.-Helburu zehatzekin hasi al zina-

ten, edo taldea lehenago etorri zen

hauek baino?

Berezko helburua arlo edo lanbide

ezberdinetako pertsonak brigadista

gisa bidaltzea izango litzateke, medi-

kuak, irakasleak, musikariak.... harre-

manak sendotu eta senidetza hori

indartzeko asmoz. Beste helburuetako

bat bailara harremana sendotzea litza-

teke, boikot kainpaina edo antzeko eki-

menak batera bideratu eta hauek indar

gahiagoz gauzatzeko asmoz.

4.- Lan horiekin hasita, batzuk gazte

bezala Palestinako egoera bizitzeko

aukera izan duzue… azaldu ahalik

eta motzen bizitakoa.

Egia esan gu izan ginanetik gauzak

asko aldatu dira, gehienbat herrialde

arabiar ezberdinetako altxamenduen

ondorioz.

Gu izan ginanean okupazioak ez zuen

entzundakoarekin zer ikusirik, ez zego-

en ia "chekpoint" edo kontrolik, kalee-

tan ez zen poliziarik ikusten. Al Fatah

alderdiak kontrolatutako polizia palesti-

narrak burutzen zuen lan zikina eta

okupazioak beste esparru batzuetan

hartu zuen indarra, ez hain ikusgarria

Palestinako lagunak

sadaka elkartea

5

Page 9: Kontu Lepo 10. alea

bai guztiz eraginkorra. Azpimarratzekoa

ere talde islamisten hedapena eta hone-

kin, talde ezkertiarren beherakada.

5.-Etsipena, edo borrokarako inda-

rra?

Pufff!!! Biak. Alde batetik Israelzentzu

guztietan duen indarraz jabetu behar

da, Estatu Bateuen laguntzaz gainera.

Baina bertako jendea ikusirik zerbait

egiteko gogoa ematen du, are gehiago

bizi duten zapalkuntzarekin amaitzeko

maila internazionaleko presioa ezinbes-

tekoa dela kontuan hartuz. Orain gutxi

ere NBEko estatu guztiek hango asen-

tamentuak kondenatu zituzten, baina

estatu batuek duten eskubide baten

bitartez bozketa betatu eta bertan behe-

ra gelditu zen.

6.-Gertura begira, zerbait buruan?

Euskal Herria Palestina Sarea taldean

ere sartuak gara eta Apirilaren 2an

Euskal Herria Palestina eguna antolat-

zen hasiak gara. Data horri begira ere

hainbat ekimen egingo dira, Zestoa

anaituta dagoen herrialdeko alkateak

Zestoan bertan emango duen hitzaldia

eta Amaia Agirretxek Azpeitiko gaztet-

xean emango duena besteak beste.

Udara aldera ere eskualdeko talde bat

bideratzeko asmoa dugu Palestinara

bidaltzeko, lehen aipatutako arlo ezber-

dinetako pertsonekin eta abar.

7.-Edonork esango luke Euskal

Herrian orok defendatzen duela

Palestinar herrialdearen askapena…

Alde batetik poztekoa da baina Israeli

aurre egitea oso zaila da. Gure ingu-

ruan uste baino esparru gehiago ukitzen

ditu indar honek, produktu, politikari,

artista.... eta horien aurkako borroka

indartzea lortu behar dugu.

8.-Zer egin dezake jendeak esparru

honetan laguntzeko?

Alde batetik elkartasuna adierazi eta

antolatzen diren ekimenekin bat egin

eta parte hartzea izango litzateke. Hau

konplementatzeko bertara joan edota

lehen aipatutako boikotari ekitea.

9.-Mila esker arretagatik eta bukatu

nahi duzuna esaten.

Jendeari bai gure taldean sartu edota

udaran Palestinara bidaiatzeko gonbi-

dapena alde batetik, eta datozen ekint-

zetan parte hartzekoa bestetik, bai apiri-

laren 2ko egunera baita aurretik izango

6

Page 10: Kontu Lepo 10. alea

7

Kontsumismo etengabean sartuta dagoen gizarte honetan, etengabe ari

gara gauza berriak erosi, erabili eta zakarretara botatzen. Behin eta berriz jazotzen

den prozesu honetan ordea zabo-

rra ari gara sortzen. Gero eta hon-

dakin gehiago sortzen dela jakina

da, eta guzti honekin zer egiten

den ere bai. Hondakinak urteetan

zabortegietara eraman izan dira

bertan lurperatzeko eta orain

erraustegiak hasi dira eraikitzen

han eta hemen, sortutako zaborra

lurperatu ordez erretzeko.

Herrialde pobre asko Asian eta

Afrikan, estatu-zabortegi ere bila-

katu dira, zabor elektronikoa ber-

tara eramaten baitute. Bertan,

ahal den moduan aparatuei metal

baliotsuak kentzen zaizkie,

kobrea esaterako, eta ondoren erre egiten dituzte inolako kontrolik gabe. Produktu

hauek erretzean askatzen dituzten osagai toxikoak direla eta, bertako langileengan

eta ingurugiroan kalte larriak eragiten dira.

Ditxososko zaborra herrialde garatuetako zein garatze bidean daudenen

arazo nagusienetakoa bihurtu da iada, zaborra alfronbra azpian ezkutatzen ari

gara, begi bistan ez izan ezkero ez balitz existituko bezala.

Posible al da zaborrik gabeko mundu bat? Galdera hau egingo zioten ziu-

rrenik beraien buruari, “Zero zabor”, ingelesez “Zero waste”, filosofia aldarrikatzen

hasi ziren lehen pertsonek.

Zero zabor kontzeptuak edo filosofiak, lurperatu eta erretzen den zaborra

pixkanaka murrizten joatea du helburu zerora iritsi arte, prozesuan zehar, pauso

bakoitzean, neurri desberdinak hartuz. Hau da, materiala produzitzen den pausotik

hasi, kontsumitu eta baztertzen den arte.

Filosofia honek 70. hamarkadan Japoniako industrian erabili zen “Zero

hutsune” eta ipar-ameriketan erabili zen “birziklatze osoa” modeloetan du bere

oinarria. Paul Palmer delako kimikalari Kaliforniarrak erabili omen zuen lehendabi-

zi termino hau, berak Zero Waste Systems enpresa antolatu zuen, orduan sortu

berria zen elektronikaren industriako hondakinak birziklatzeko asmoz. Ideia nego-

zioetarako sortu zen eta gaur egun oraindik Zero Waste aldarrikatzen duten hain-

bat konpania handi ba omen daude, nahiz eta ekologismotik edo kutsaduraren kri-

tika erradikaletik urrun egon.

ZERO ZABOR

Page 11: Kontu Lepo 10. alea

8

2000. urtean geroztik hasi zen gaur egun Zero waste bezela ezagutzen den mugi-

mendua zorroztu eta mamitzen, birziklatze soiletik haratago joaten.

Zero Zabor plana

Lehen esan bezala, Zero zabor plan batek materialen zirkuitoko pauso desberdine-

tan neurri desberdinak ezartzea du xede, alde batetik sortzen ditugun hondakin

kopurua eta beraien toxikotasuna deuseztuz eta bestetik baztertzen den oro zirkui-

tu produktibo batera edo naturara itzuliz modu seguru batean.

Modu honetan, neurri desberdinak hartzen dira produkzio garbiari dagoz-

kionak, produkzio prozesuan erabiltzen diren osagai toxikoen murrizketa, gaur

egun aprobetxatzerik ez dagoen produktuen diseinatze berri bat eta bizitza balio-

garri motza duten, nahiz berrerabili, konpondu edota berziklatu ezin diren ontzi eta

produktuen ordezkatzea. Guzti honen atzean dagoen ideia honakoa da, produzit-

zen dugun oro berriro erabilgarria izan behar du eta aprobetxatu ezin daitekena, ez

litzateke ekoitzi behar.

Aldaketa guzti hau sustatze aldera, produktuen ekoizleak, beraien produk-

tuaren bizi – ziklo guztian zehar, baztertua izan eta gero ere bai, eragiten dituzten

inpaktu guztien arduradun izatea bultzatzen du zero zabor filosofiak. Honez gain,

beste hainbat neurri bultzatzen dira, materialen bereizketa jatorrian, etxebizitza eta

establezimenduetan konpostatzea, erabilitako produktuen berrerabilketarako

mekanismoak ezartzea, trukea, salerosketa, konponketa, dohaintza ... material

lehorren birziklatzea, material organikoaren konpostatzea lurrari kendutako osa-

gaiak berriro bueltan emateko.

Neurri guzti hauek elkartuta, zirkuitu bat sortzen da baztertutako materia-

laren errekuperazioan eragina duena, kontsumoaren razionalizaziora garamatza-

na, produktuak produzitu eta diseinatzeko modu berri batera. Zentzu honetan egin-

dako pauso bakoitzak lurperatu edo erretzen den zabor kopurua murrizten du, eta

oinarri sendoago bat eraikitzen du Zero zabor plan bat finkatu eta aurrera jarrai

dezan.

Hainbat herri eta hirietan hasiak dira iada zaborren kudeaketan zero zabor

kontzeptuarekin lan egiten, nahiz eta desberdintasunak eduki beraien artean tokian

tokiko kultura, politika edota ekonomia dela eta. Hala ere guztiek, jarraitzen dituz-

te Zero Zabor proposamenak finkatzen dituen oinarrizko puntuak. Hauek izango

lirateke herrialdeetako batzuk, Canberra (Australia), San Francisco, Berkeley,

Seattle (Estatu Batuak), Columbia Britaniarra (Kanada), Kovalam (India),

Kamikatsu (Japonia), Candon, Capiz, Pilar, Sorsogon, San Isidro (Filipinak),

Palarikovo (Eslobakia). Inguruan ere sortu dira kontzeptu honen arira helburu

honen alde lan egiten diharduten taldeak, Usurbil, Zarautz, Orio, Oñati edota

Zumaian esaterako. Gipuzkoa mailan Gipuzkoa Zero Zabor erakundea ere sortu

da dagoeneko bere web orri eta guzti.

Page 12: Kontu Lepo 10. alea

Urtarrilaren 29an Iruñeako Errotxapea auzoko gaztetxe zaharra okupatu

zuten ehunka gaztek. Hala ere, urrengo egunean berttan dozenaka poliziak oku-

patu berria zen gaztetxea desalojatu zuen, inogo oinarri judizialik gabe.

Gaztetxea urtarrilaren 29an okupatu bazuten ere, bi egun lehenago,

27ko greba egunaren arira, 200 lagun inguruk Iruñeako alde zaharreko eraikin

bat okupatu zuten sindikatuek deitutako manifestazioaren ostean. Behin barruan,

asanblada eta bazkaria burutu zituzten. Okupatutako etxebizitzak espekulazio

inmobiliarioaren jomugan zeranatzan azken urteak, huts-hutsik. Jabe berriek,

berriz, luxuzko etxebizitzak egiteko asmoa dute bertan, noiz eta gazteentzat etxe-

bizitza bat ortzea ia-ia ezinezkoa denean. Hau salatzea zuen helburu greba egu-

neko okupazioak.

Okupazioen eta krisiaren erantzuleen interpelazio dinamikarekin jarrai-

tuz, larunbatean, urtarrilaren 29an, goizeko 12etan manifestazioa abiatu zuten

ehunka gaztek Gaztelu Plazatik, “zuen krisia ez dugu guk ordainduko!” lemape-

an.

9

Gazte mugimendua gaztetxe eske Iruñean

Page 13: Kontu Lepo 10. alea

Manifestazioaren amaieran, “herri 1, gaztetxe 1!” edota “Euskal Jai bizi-

rik!” bezalako ohiuen artean, manifestariek Errotxapea auzoko gaztetxe zaharra

okupatu zuten, “Irule” gaztetxea hain zuzen ere. Eraikinean sartu eta bereala,

"No pagaremos vuestra crisis ni mantendremos vuestro sistema. Gure alternati-

bak sortzen. Beste planak ditugu!!" pankarta erraldoia eskegi zuten teilatutik.

Arratsaldean, eraikina garbitu eta asanblada burutu ondoren, momentu oro gaz-

tetxean egotea erabaki zuten.

Urrengo egunean, goizean goizetik gaztetxeari bizia emateaz arduratu

ziren gazteak. Goizean, haurrentzako jolasak burutu ziren eta arratsaldean,

berriz, masaje tailerra eta kantautore baten kontzertua.

Afariaren ondoren, ordea, 100 polizia inguruk gztetxea hartu zuten ate

nagusitik nahiz teilatutik sartuz. Barruan 45 gazte zeuden, momentu artan asan-

blada burutzen ari baitziren. Gazteek eraikina desalojatzeko epailearen agindu

udizialik ba ote zuten galdetzean, poliziek entzungor egin eta gazteak identifikat-

zeari ekin zioten. Ondoren, guztiak eraikinetik kanporatu zituzten.

Ez dira garairik gozoenak Iruñerriko gazte mugimenduarentzat.

Dozenaka sarekada jasan dituzte azken hiru urteetan. Azkena, Iruñeako udalt-

zaingoak burutu zuen

15 gazte atxilotuz, zer

eta San Ferminetako

txupinazoan ikurriña

erraldoi bat eskegitzea-

gatik. Hala ere, erasoak

eraso, gazte mugimen-

duak lanean darrai,

Gaztetxea lortzeko

azken saiakera honek

erakusten duen bezala.

10

Page 14: Kontu Lepo 10. alea

islandia

Azken hamarkada honen erdi inguruan

europar zein ipar amerikaren kapital

mailak azkunde ikaragarria izan zuen,

eta Islandia ez zen atzean gelditu.

Garapen ekonomiko honek 2008an

mundu bizi maila altuena izatera era-

man zuen 300.000 biztanle eskaseko

irla hau. Askoren esanetan diru elektro-

nikoan eta prestamo txikietan oinarritu-

tako aberastasun hau ordea herrialde-

ak (biztanleak) zohorpetzeko estrategia

bat besterik ez zen, beranduago bur-

buila finantziero bezala ezagutuko

zena. Garatutako beste herrialdeek ez

bezala, neurri ofizialei uko egin eta

iraultza berri zein ezkutatu bat burutzen

ari da bertan, ezagutu dezagun apur

bat sakonduz.

Egoera ekonomiko eta politikoa

80. hamarkadan, “lokomotora” izeneko

egunkaria ideia neoliberaistak herrialde-

an sartzen hasi zen, bertan empresa pri-

batuen subkontratazioak gastu publikoe-

tatik, edotata hainbat enpresa pribatizat-

zearen aldeko apustu edo propaganda

eginten zituelarik besteak beste.

Etorkizunean lehen ministro izango ziren

Oddsson eta Haarde egunkariko erre-

dakzioaren aholkularitzako kide ziren.

1994an, europar Batasunaren hurbiltze-

an neoliberalismoa guztiz sartzen hasiko

zen irlan, honek kapital, produktu zein

11

Islandia 300.000 biztanleko herrialdea da eta munduko abe-

ratsenetakoa dela esan liteke. Krisiari aurre egiteko gainont-

zeko herrialdeak ez bezala, iraultza berri eta ezkutu bat ari

dira aurrera ateratzen.

Page 15: Kontu Lepo 10. alea

langileen mugimenduen murritzea eza-

batzen baitzuen.

1998an, banketxe nagusiak pribatizatu

ziren, arlo hau 3 bankuren biran ibiliko

zelarik; Landsbanki, Kaupthing eta

Glitnir. Diru publikoz finantziatutako

presa hidroelektriko eta aluminio enpre-

sa erraldoiek kanpo kapital ugari ekarri-

ko zuten irlara.

Milurteko berrian neoliberalismoa guztiz

asentatu zen irlan. Aberatsen ondasun

eta errenta zergak murriztu (ezabatu)

zituzten eta irla paradisu fiskal berri bila-

katzear zegoen. Bankeroek ordea hone-

kin ez zuten nahikoa. Beraien bankue-

tan kreditua erraldoiak eskatzen hasi

ziren euren bankuetan akzioak eroste-

ko, honela beraien akzioen kotizazioa

tiroa bezala igoz. Hau disimulatzeko

beste paradisu fiskalak erabiltzen zituz-

ten

Tinglatu honek hainbat ondorio ekarri

zituen, esaterako 2006an bizi izan zuten

mini-krisia. Irlan ordea txoko finantzie-

roa beroegi zegoen, eta ezin kontrako

biderik hartu. Bankuek antzeko estrate-

giak erabili zituzten buelta emateko, bri-

tainia handia zein herbeheretako banku

zein inbertsorekin.

Mundu mailako "krak"aren ondorioak

2008an, Lehman Brothers erori zen, 2

aste beranduago eroriko ziren

Islandiako bankuak.

2005etik Banku zentraleko gobernatzai-

lea zen Davíð Oddssonek, egoeraz

jabetuta, Króna euroarekin berdintzea

erabaki zuen, eta honela inoiz ezagutu

den kapitalaren ospa egite azkarrena

gauzatu zen (ongi informatutako honen

lau lagunena noski). Izan ere, Oddson,

gobernatzaile postu hori lortu aurretik

ere boterea ukitzen denbora gehien

pasa izan duen pertsona izan da; lehen

Eskubian, herritarrak lurrak okupatzen. Goian, asanbladako irudi bat eta urrengo orrian, herrita-

rrek eraikitako etxebizitzak.

12

Page 16: Kontu Lepo 10. alea

313

ministroa izan zen 1991 eta 2004. urte-

etan, eta kanpo-harremanetako minis-

tro eta Reikiavikeko alkate ia 10 urtetan

zehar.

Kontuak kontu, ordu batzuetan Krona

plomoaren gisa hondoratu zen (70K/€

tik 190K/€ izatera). Ordu batzuk beran-

duago burtsak, bonoek eta etxebizitzen

prezioek eta, honekin, herritarrek paira-

tuko zituzten ondorioak. Bankuen

erreskatea, zorren ordainketa zergeta-

tik, interesen gorakada, krónare hondo-

ratzearen ondorioak.... zor publiko eta

pribatuak guztira irlako barne produktu

gordina bikoizten zuen.

Protestak

Esan beharra dago ez zela jendearen

bapateko erantzunik egon. Islandesek

ez zekiten protestatzen; Islandiako

azken manifestaldia 1949an OTANen

aurka buruturikoa izan zen. Hörður

Torfasson, artista, idazle eta herri mugi-

mendu baten buruak haseran proteste-

tan 15 lagun besterik ez zirela gogorat-

zen du, jendeak zertan zebiltzan gal-

detzen zielarik handik pasatzean.

Urtarrilaren 22rako ordea, 2.000 bat

pertsonek poliziari aurre egin zien par-

lamentu aurrean, arraultza, pintura eta

zapatak jaurtiz. Irudia benetan arriga-

rria izan zen, polizia urduri, egoera ezin

gestionaturik…. 60 urte ziren karga

polizialik egon ez zela.

Manifestaldien jarraipenek indarrak bilt-

zen jarraitzen zuten, gazte anarkista

batek parlamentuan zintzilikaturiko

bandera nazionala Bónus supermerka-

tu kateko ikurraren ordez ere alderatu

zuen. Egun bat baino gehiago pasa

zuen politikariak konturatu ziren arte,

orduan manifestaltzaileak terrorista

gisa salatzen hasi ziren. Islandian

Iraultza hasia zen.

Europar Batasunak bertan sartzeko

gonbidapena luzatuko zion, hori bai,

zorrak ordaindu beharko zituen, baina

jendearen presioa ikusirik erreferen-

dum bat gauzatzea erabaki zen.

Herriaren erantzuna garbia zen, EZ!

Page 17: Kontu Lepo 10. alea

14

Europar proiektua bertan behera geldi-

tu zen.

Kaos honen erdian, iada 10.000 pert-

sonatik gora biltzen ziren parlamentu

aurrean eta gobernu kide guztiak dimi-

titu egin behar izan zuten koalizio

ezkertiar batek hartuz hauen lekua

(SDA sozialdemokratak eta verdeak

osatzen zuten).

Iraultza

Bankuen zorrak nazionalizatzearen

inguruan (britainia eta holandako

gobernuek eskatuta) erreferenduma

burutu zen eta berriro herritarren erant-

zuna garbia izan zen; %93ak ezetza

bozkatu zuen. NDI (nazioarteko Diru

Funtsak) laguntza guztiak moztu zituen

herrialdean eta europar batasunak

honen bateratzea alde batera utzi

zuen.

Gobernuak krisiaren erantzuleak

zigortzeko inbestigazioak jarri ditu

martxan, eta beste inon ez bezala,

hainbat bankero atxilotu eta alde egini-

koengan astxilotze agindua luzatu dio

Interpolari.

Demokrazia zuzenean oinarrituko da

irla, hainbat neurri ezberdinen bitartez

edonork izango du ahotsa.

Diru publikoen "lapurreta" berriro ez

gauzatzeko neurriak hartuko ditu eta

eskularru zuriko lapurrak atxilotzeko

legeak sortzear daude.

Islandia informazio eta adierazpen

askatasunerako bunker bilakatu nahi

dute, non wikileaks bezalako guneak

askatasun osoa bermatua izango luke-

ten.

Pausoka

Orain gutxi, hauteskunde munizipaleta-

rako "The best Party" alderdia osatu

zuten artista, musikari, idazle eta kultur

arloko hainbat pertsonek. Reykjavíken

aurkeztu ziren (funtsesko lekua, irlako

biztanleriaren %60arekin) eta beraien

programan politikari tradizionalen

papelaz burlatzen ziren, edozer gauza

sinatuz "bete beharrik ez dugu izango

eta" argudioarekin. Batzuen esanetan

"best Party"ren jatorria 80. hamarkadan

hiriburuko autobus geltokian biltzen

ziren punky eta Rockeroetan dago.

Garai haietan herrialdea itxi eta kont-

serbadorea zen eta mugimendu horre-

tatik atera ziren artista sortzileenak.

Gezurra badirudi ere, Best Partyak

hauteskuneak irabazi zituen!!! Honek

politikari arrunten sinesgarritasun falta

erakusten zuen, herrialdearen aldaketa

grinaren erdian.

Page 18: Kontu Lepo 10. alea

15

Azken asteotan bi proiektu komunikatibo berriren berri izan dugu. Alde

batetik, Zumaiako Gaztetxekoek “Galerna” aldizkaria eta web orria estreinatu

dituzte eta Araban, berriz, “patatero” gazteek gazteiraultza.tk web orria sortu dute.

Zumaiako gazteek azaldu zutenez, “Galerna Zumaiako gazte mugimenduaren

proiektu komunikatiboa izango da. Azken aldian egindako hausnarketetan, gazte

mugimenduak Zumaian komunikazioari dagokionez hutsune bat zuela ondoriozta-

tu zuten”, eta orri erantzutera dator “Galerna”. Aurreratu dutenez, “indartsu, itsasal-

detik, gorri-gorri, erabat lehortutako inguruak kresalaz ferekatu eta inguruok lehor-

tu dituztenen aurpegietan latza izango da Galerna”.

Aldizkaria hiru hilabetean behin argitaratzeko asmoa dute, nahiz eta San

Telmoetarako ale berezi bat aterako duten. Web orria, berriz, eguneratuta manten-

duko dute. Oraingoz zenbait hutsune baditu ere, datozen egunetan edukiz betet-

zen joango direla aurreratu dute (http://www.galernasarean.info). Gainera, web

orrian paperezko edizioa ere zintzilikatu dute (http://galernasarean.info/paperez-

koa/). Aldizkarian, krisia kapitalistaren inguruko hausnarketa eta inkestak, gaztet-

xeko kronikak, sexualitate askatzailearen inguruko artikuluak…. aurkitu daitezke.

Arabako gazte mugimendutik, berriz, gazteiraultza.tk web orria aurkeztu

dute. Euren filosofia ingelesezko esaldi batean laburbildu dute: “Dont hate the

media, become the media”. Helburutzat, berriz, gazte kontzientziaren berpizkun-

deari “ekarpena egitea” eta gazteriaren “tresna” izatea dituela azaldu dute. Web

orriaren aurkezpen gisan, youtuben pare bat bideo eskegi dituzte,

“gazteiraultza.info” jarrita ikus daitezkeenak. Horietako bat, nahiko orijinala: pertso-

naia historiko desberdinek gazteriaren inguruan zuten ikuspegia erakusten du

(“Homero: gaztaroan jakintza eskasa da” edota Pinochet-ena: “gazteriak gustoko

du sua piztea, ondoren suhiltzaileei deitzeko”, adibidez).

Albiste pozgarria benetan bi proiektu komunikatibo hauena. Ea proiektu

hauen ibilbidea luzea den, eta bidean ikusten garen….

Gazte proiektu komunikatibo

berriak martxan!

Page 19: Kontu Lepo 10. alea

16

Page 20: Kontu Lepo 10. alea

Kale hauek dira txori hilen eta haize txistulariaren

eremu negu hitsetan.

Kale hauek dira, inoren hanka arrastorik euren baitan

gordetzen ez duten hormigoi zatia.

Euriak busti ditzan erregu eta

makurtuz otoitzean betiere.

Kale hauek ere, zure igarobide,

eta nire kultuko txoko

zure egunerokotasun eta nire antsietatearen

isla.

Ez dakit nola

ezkutatzen duzun

tristezia.

Itsaso zakarra bada

zure barrenak astintzen

haserre.

Itsaso harroa bada

iseka gaiztoan

oldartuz zugana.

Ez dakit nola

egiten diozun aurre

malkoen ejertzitoari.

Urdin. Ezohiko.

17

Page 21: Kontu Lepo 10. alea

Agian burdin goria bezala

forjatu zintuzten

barrez egin zeniezaion

arratsari guda.

Ez nintzateke harrituko ere

itxurakeria hutsa dela

esango bazenit.

Ia nahiago nuke.

Arrats honetan burumakur dira

zuhaitzen adar indargeak

eta kontrataturik egiten dute maitasuna

autoen bozina hotsek fabriketako sirenekin

koloretako ke ugariek daramatzatelarik

infinituzko orgasmora

industria plazerretara.

Eta zigarro bat piztuko dute

eguzki hilaren argitara etzan daitezen deskantsuan

zure izendatu eta, amatasunez nirekotu ditudan

kale hauetako asfalto pitzatuan.

Soilik desio dut ez ditzala harrapa

barnean dabilkizun itsaso zakar honek.

Suntsituko lituzke, esperientziaz diot.

18

Page 22: Kontu Lepo 10. alea

Aurreko atalean Santa Kruz egoera nahi-

ko larrian utzi genuen: soldadu libera-

len menpe, nortzuk Kanpazarreko pla-

zarantz zihoazen, apaiza fusilatzeko asmoz.

Baina zorte apur bat izan zuen Manuelek,

bidean ofizial liberal batek ikusi eta ezagutu

baitzuen.

- Zertan ari zarete, alproja madarika-

tuok? Hau Santa Kruz apaiza duk, honek fusi-

latu aurretik epaiketa eta zarata pixka bat ate-

ratzea merezi dik, hau kolpe ederra izango duk

karlistentzat! Eraman ezazue presoa

Aramaiora!

Eta han jaitsi zuten apaiza herrira. Epaiketa

egunean bertan egin zioten, eta ez zen sorpre-

sarik egon: fusilamendua. Ejekuzioa hurrengo

egunerako utzi zuten, autoritate liberal eza-

gun batzuek bertaratu behar baitzuten hura

ikustera, eta Santa Kruzek gaua udaletxeko

alkatearen bulegoan eman zuen giltzapean.

Liberalek festan eta parrandan eman zuten

gau hura: Santa Kruz ezaguna zen, eta segu-

ruenik Hernialdeko apaiza paretik kentzea

eskarmentu ederra izango zen mendira botat-

zekotan zeuden karlistentzat. Apaizaren “pre-

sondegia” zaintzen, soldadu andaluziar bat

jarri zuten, euskaldunez ez baitziren fio.

Santa Kruz ez zegoen ordea bere fusilamen-

duaren ordua iritsiko zain egotekotan. Preso

zegoen gela hura udaletxeko laugarren pisuan

zegoen, metro askoko jauzia zegoen… Baina

leihoa zen apaizak zuen ihesbide bakarra.

- Hi, aizak – esan zuen Santa Kruzek

bere zaindariari zuzenduta -, irekiko al didak

balkoiko atea? Itotzen ari nauk hemen

barruan!

Soldaduak ez zuen arazorik ikusi. Azken

batean, nork usteko zuen laugarren pisu bate-

tik ihes egiterik zegoenik?

- Eskerrik asko gazte. Orain, agian

konpromisoan jarri haut. Norbait etorri eta

balkoiko atea irekita utzi didakeela ikusiz

gero… Hoberena, hi itzul adi heure lekura, eta

norbait inguratuz gero eman kolpe bat lurrean

edo eztul egin eta nik atea itxiko diat, konfor-

me?

Horrela, Santa Kruz balkoira irten zen, eta

zaindariari bizkarra emanez, gerrikoa barandi-

llara lotu zuen disimulu handiz.

- Ufff, askoz hobeto nagok, aire fres-

koak on egin zidak. Badakik eh, norbait etorriz

gero, eztula entzun nahi diat.

- Ez zegok arazorik motel, egon hadi

lasai – erantzun zion soldadu liberalak.

Eta noski, honek beste aldera begiratu

bezain pronto, apaiza barandillaren beste

aldera pasa eta jauzi egin zuen. Gerrikoaren

laguntzaz, lurrera onik iristea lortu zuen, eta

korrika ihesari eman zion, zaindaria asaldatua-

ren oihuen artean. Eta agian esango du nor-

baitek, “oi dek fantasmadie, lau pixu zinturoi

batekin?”. Ba bai, baina ez gaur egun adornu

moduan ibiltzen diren gerriko surfer ziztrin

horietako batekin, baizik eta erderaz “faja”

bezala ezagutzen diren horietako batekin.

Pilotarienak bezalakoak, baina luzeagoak.

Gerriko eta deribatuak alde batera utzita,

non demontre dabil Santa Kruz? Aramaioko

soldadu eta mikelete guztiak bere bila ari dira,

txakurrez lagundurik. Ba apaiza errekan sartu

zaigu leporaino, ertzetan hasten dira landare

batzuen artean. Bertan egongo da 24 orduz,

eta ez da irtengo bere inguruan zakurren

zaunkak entzutea usten dion arte. Hainbeste

SANTA KRUZ APAIZEN PASAIZUEKHirugarren atala

19

Page 23: Kontu Lepo 10. alea

orduren ostean, ordea, lur jota zegoen, eta

oinez egiteko gai ere ez zen.

Ezkutatuta zegoen lekutik gertu, herritar

bat pasa zen oinez. Santa Kruzek ezin zuen

luzaroan han ezkutatuta jarraitu, eta deitzea

erabaki zion. Nor zen azaldu ostean, baserrita-

rrak laguntza ematea erabaki zuen, eta bere

lagun baten baserrira eraman zuen, berean

gordetzeko beldur baitzen, errepresaliak zire-

la eta. Laguna ere, ordea ez zen ausartu apai-

za etxean hartzen, eta hirugarren aramaiotar

baten etxera eraman zuten.

Baserrian sartzea arriskutsuegia zen, eta

Gantzaga mendian kokatzen zen kobazulo

batetan sartu ezkutatu zuten. Ohe bat presta-

tu eta kobazuloa bizitoki bilakatu zuten.

Egunero igotzen zioten janaria, Santa Kruz

bera zaintzeaz gain, ihesaren ondorioz nahiko

ahul baitzegoen osasunez.

Por tzierto, mendizaleontzat, Santa Kruz

ezkutatuta egon zen kobazuloa bizi da orain-

dio. Aramaioko mendietan, ekialdera ematen

duen paretan kokatzen da. Apaizaren jarrait-

zaileren batek bertan kristalezko kaxa handi

bat ezarri du, non Manuelen argazki bat, libu-

ruren bat eta gutun batzuk dauden ikusgai…

Tipo honen memoria ez da itzali erraza.

Hau dena gertatzen den bitartean, Santa

Kruzen gizonak ihes egitea lortu dute. Urbiara

heldu dira, non artzain familia batek babesa

eman dien. Lur jota daude beren buruzagia

falta zaielako, eta borroka ustekotan daude…

Aramaioko mezulari bat iritsi zen egunerarte.

- Santa Kruzek ihes egin dik!

Gantzagako kobazulo batean zegok salbu,

baina oraindik nahiko ahul! Oraingoz ezin dik

borrokarekin jarraitu, baina emazkiozue pare

bat hilabete eta berriro mendian izango duk.

Manuelen gizonak, pozez zoratzen, Urbia

utzi eta Goizuetara jaitsi ziren, bertako libera-

lekin tiroketa bat egitera, “ospakizun”

moduan. Ondoren, Aritxulegi mendira, armak

ezkutatu, Bidasoako muga zeharkatu eta

berriro Iparraldean ziren, salbu. Gustura zeu-

den, ziur baitzeuden Santa Kruzek osasuna

berreskuratu bezain pronto, berriro

Gipuzkoako mendietan barrena izango zirela,

liberalak borrokatzen. Eta halaxe izango zen.

20

Mikeleteak.

Page 24: Kontu Lepo 10. alea

Krisi ekonomikoa eta sistema kapitalistaren inguruko azterketa egiterako-

an, kontuan hartu behar ditugu bere izaera patriarkala, lanaren banaketa sexuala

eta izkutuko ekonomia.

Enpresa eta banketxeek etekin ikaragarriak iragartzen zituzten bitartean,

prekarietatea zabaldu egin da, etxebizitza eskubidea urratu da, emakumeen kon-

trako diskriminazioa indartu da. Krisi sozial orokor baten aurrean gaude. Gero eta

sektore sozial gehiagok pairatzen ditugu krisi honen ondorioak.

Tamalez, emakumeok inposatzen dizkiguten funtzioen ondorioz, krisi

honen ondorio larrienak pairatzen ditugu. Hiru emakumetik batek ezkutuko lan

merkatuan dihardu eta sektore feminizatuak balorazio sozial eta ekonomiko txikia-

goa dute. Bestalde, emakume pentsiodunen ia erdia pobrezia egoeran bizi da.

Pentsioen eta lan merkatuaren arloan PNV-PSOE-PP, CCOO-UGT-k

babestu dituzten erreformek, emakumeentzako “prekarietate handiagoa” ekarriko

dute, hau da, lanean eta gizarte eskubideen arloan atzerapena argia izango da.

Emakumeok, beste eredu ekonomiko, sozial eta politikoa lortzeko, borro-

katzen ari gara, gizarte arlo guztietan, egungo ereduaren aldaketa sakonak lortu

arte. Balio feministetan eraiki nahi dugu gure herria, emakumeon partehartzeare-

kin eta mugimendu feministaren proposamenak kontutan hartuz.

Martxoaren 8an, emakumeok prekarietatearen aurka gure aldarriak egite-

ko kaleak okupatu nahi ditugu beste behin. Gure eskubide urraketa ikusarazi eta

aldaketa eragin nahi dugu.

Baxe Nafarroako Izpura herrian izan dira joan zen urrian Segi gazte mugi-

menduaren aurkako polizi operazioaren ihesiz Ipar Euskal Herrira joan ziren 8 gaz-

teak. Atxilotuak izateko eta euroaginduaren bidez espainaratuak izaiteko arriskuan

izan arren, 8 gazte horiek prentsaurreko bat burutu zuten eta itxialdian egon dira

astebetean.

Euskal Herriko gazteria pairatzen ari den errepresio bortitz eta etengabe-

aren isla da kasu hori. Gazteak, independentistak eta sozialistak izatearen zorra

ordaintzen ari dira herritar asko eta asko. Zortzi gazte horiek polizia engainatu eta

ihes egitea lortu zutelako ez dute torturarik jasan beharrik izan. Ihes egin ahal iza-

teagatik zortekoak direla esan liteke, baina, horrek ez du esan nahi pozik egoteko

moduko egoeran gaudenik. Negargarria da horrela ibili behar izatea, eta

Euroaginduaren mehatxupean egotea.

martxoak 8.

Prekarietateari abordaia!!!

izpurako itxialdia

21

Page 25: Kontu Lepo 10. alea

30 urte. Honako aldizkaritxo hau irakurtzen duzuen gehienok, oraindik

urrun ikusten dituzue 30 urte. Orain dela 30 urte, Euskal Herria nolakoa zen ez

zarete gogoratzen, nola gogoratu? Oraindik jaio gabeak zineten eta.

Jolasten, ikasten, triste, parrandan, ligatzen, haserre, dantzan... pasa ditu-

zuen egun eta momentuek osatzen dute zuen bizitza. Bada Euskal Herrian zuek

jaio zinetenetik pasatako egun eta momentu horiek espetxe barruko hoztasuna

sentituz bizi izan dituenik. Zornotzako “Gatza” eta Aramaioko “Elurtxuri” euskal

preso politikoek 31 eta 30 urte hurrenez hurren, bizi erdia baio gehiago espetxean

pasa dituzte. 31 urte sakabanatuta, 30 urte mendekuaren jo puntuan, 31 urte preso

baldintza gogorretan.

Apirila eta maiatzean hurrenez hurren libre geratzekoak dira. Ongi etorria

emateko irrikaz gaude. Baina badira beste hainbat esukal preso politiko bizi arte-

raino zigortuak izan direnak. Jaun Karlos Arruti “Paterra” dugu adibiderik gertuko-

ena. Azpeitiar preso politikoak orain dela bi urte amaitu zuen ezarri zioten zigorra

20 urte espetxean eginez. Beste 10 urtez luzatu zioten zigorra ordea. 22 urte betet-

zear dago espetxean eta Paterrak ere aurrez aipatutako biek bezala, 30 urte

espetxean ezagutzea nahi dute batzuek. Injustizia horiekin amaitzea nahi dugu,

mendekuan oinarritutako krudelkeria horiekin amaitzea nahi dugu. Aski da! esaten

dugu.

Dagozkien eskubideen jabe izan behar dutelako: Zigorra betea duten pre-

soak eta larriki gaixorik diren presoak kalera! PATERRA ASKATU!

Urruntasuna hautsiz, etenik gabeko elkartasuna

Mehatxu horri aurre eginez aurpegia erakutsi eta non dauden eta non

egongo diren jakinarazi die frantziar eta espainiar estatuei. Badakite Hego Euskal

Herrira pasatzen badira torturatuak eta espetxeratuak izango direla seguruenik.

Zortzi gazte hauen bizimodua eta militantzia erabat publikoak izan dira.

Halere, espainiar estatuak gazte independentisten aurka indarrean duen errepre-

sio uholdeak lan publiko hau kriminalizatzea eta ideien jazarpena ditu helburu.

Euroagindua gizabanako ororen oinarrizko eskubideak larriki urratzen

dituen neurria izaki, naziotasunaren gainetik dagoen kontu bat da, eta honela adie-

razi dute azken hilabeteetan Euroaginduaren aurka eraturiko Babes Taldeko eragi-

le eta herritar ugarik. Bertan aurkitzen dira, besteak beste, Frantziako Alderdi

Sozialistako zenbait auzapez. Euroaginduaren aurkako talde honek bere babesa

adierazi die Izpurako itxialdian aurkitzen diren zortzi gazteei.

Ezin aipatu gabe utzi Beñat Lizeaga zumaiarra. Zortzi lagun horietako bat

da bera, eta eskualdekoa dela kontuan hartuta, elkartasuna adierazi nahi diegu

Azpeititik berari eta bere familiako eta lagunei, gainontzeko zazpi lagiunei bezala-

xe. Eskualdekoa izanik herritarok gogor dalatu behar dugu egoera penagarri hau

eta kalera atera beharra daukagu horretarako!!!

22

Page 26: Kontu Lepo 10. alea

Gipuzkoa Zero Zabor

“Zero zabor” filosofiaren inguruan zerbait esplikatu ondoren, gipuzkoa mailan dago-

en taldeari begira jarriko gara. Webgune berria dute eta gauzak pixkanaka ari dira

jartzen. Hala ere nahiko informazio badago bertan, alde batetik eguneratuta dago-

en albisteen zerrenda daukagu, bertan egun Zubietako errauste plantaren arira

albiste dexente dago, baita “gure politikariek” botatako perla batzuk ere. Bestalde

Martxoaren 20 an Zubietan egingo den FLASH MOB –ari buruz ere badago infor-

mazio zein bideo ugari, batzuk promozio gisa eta beste batzuk dantza nola egin

behar den ederki erakusten dutenak. Egin bisita, merezi du ta !

http://www.gipuzkoazz.com

Ekaitzaldi bloga

Euskal musikak bere txoko bat aurkitu du blog honetan. “Ekaitzaldi” izena du berak

eta euskal musikarentzat erakuslehio dotorea egin du blogari honek. Talde ezagun

nahiz ez ahin ezagunen diskoen berri ematen digute web-orri honetan. Musika

mota askotariko taldea aurki ditzazkegu bertan, punk doinuetik hasi eta euskal kla-

sikoetatik pasa eta tango-raino. Egia esan musika anitztasun handia dago, eta edo-

nork aurki dezake bere gustuko diskoren baten berri. Gainera zenbait kantu berta-

tik ti-ta batean entzun daitezke. Beste batzuk aldin lotura dute jarrita internetik des-

kargatu ahal izateko. Benetan lan politta dago egin da blog honetan, zorionak blo-

gariari eta segi dezala hortan guk eskertuko diogu eta ! Bejondeikela !

http://ekaitzaldi.blogspot.com

Sikario ekonomiko baten aitorpena

John Perkins idazle, ekonomialari eta aktibista Estatu Batuetarrak orain dela urte

batzuk idatzitako liburuaren arira eta ondoren “Zeitgeist” erakundearen bideo

batean galdera batzuen arira kontatutakoaren bideo bat ekarriko dugu gogora.

Bideoan azaltzen dituen gauzen inguruan liburu bat ere aterata dauka “sikario

ekonomiko baten aitorpena” izenekoa. Izan ere gure John “yankiak” gaztetan ez

zuen gaur egun duen lanbidea, Estatu Batuetako gobernuko inteligentzia zerbit-

zuko langile bat izan zen. Bideoan kontatzen du nola egiten zuten lan eta nola

aprobatxatzen ziren lurralde txiroetatik bertako baliabideen kontrola edukitzeko,

zorpetze estrategia baten bidez. Gaur egun beste liburu bat ere idatzia du

Perkins-ek “Imperio Amerikarraren sekretu ezkutua”izenekoa.

Google => Bideoak => “john perkins spanish subtitles zeitgeist”

23

Page 27: Kontu Lepo 10. alea

24

Page 28: Kontu Lepo 10. alea

Balada irlandar baten izena hartzen duen Ken Loachen

film honek 1920ko Irlandara garamatza. Damian

O`Donovan gaztea medikua da eta praktikak egiteko

asmoa du Londresen baina Britainiar tropen bidegabeke-

riak ikusita etxean geratzea erabakitzen du.

Bere anaia, Teddy, eta beste zenbait nekazarirekin batera

gerrilla bat sortzen du herritarren independentzia grina

kontrolatzeko britainiarrek bidalitako "black and tans" derit-

zonen aurka. Hauek baserriak errez eta aurre egiten

ausartzen direnak hilez beldurra zabaltzen dute herrian

eta, beraz, herritarrak gustora hartzen dute gerrillaren

sorrera. Hala ere, badaude diruzale batzuk ere, nahiz eta

O`Donovan anaiak txikitatik ezagutu, traizionatu egiten dituztenak.

Geroago, akordio bat sinatzen du Britainiak Irlandarekin armak utz ditzaten.

Horretarako, eskatzen duten autonomiaren zati ematen zaie baina oraindik

Britainiako Koroaren barne. Honek asaldatuak bi taldetan zatitzen ditu, akordioa

onartzen dutenak eta independentzia osoa nahi dutenak. Bi anaiak iritzi desberdi-

nekoak dira eta gatazka honegatik badirudi odol berekoak direla ere ahaztu egiten

dutela.

“The wind that shakes the barley” filmak oso ondo islatzen du Irlandaren egoera

gerra zibila hasi aurretik, IRAren sorrera eragin zuena. Horrez gain, musika bikai-

nak girotzen du eta bazter ederrak ere agertzen dira, beraz, edozeinentzat gomen-

dagarria da.

The wind that shakes the barley

25

Joseba Sarrionandiak 1997an kaleratu zuen liburu hau,

zazpi urtez berau idazten egon eta gero. Ezin esan dezake-

gu nobela bat denik, ezta narrazio liburu bat ere. Poesia ere

ez. Baina nolabait hiru forma horiek bat egiten dute entsegu

honetan, maisutasunez.

Izan ere, “Hitzen Ondoeza” hiztegi bat dugu, idazleak alfabe-

tikoki ordenatu eta azaldu dizkigun hitzen multzoa. Berak

dioen lez, hitz askok euren esanahia galdu, desitxuratu,

aldatu, … dute, eta esanahi berri baten jabe egiten ditu, hitz

bakoitzaren inguruko bere hausnarketa luzatuz irakurleari.

Hitzen Ondoeza - Joseba Sarrionandia

Page 29: Kontu Lepo 10. alea

Azpeitiyen zergatik

ligatzen da gutxi

hemen gertatzen dena

bada nahiko bitxi

alkar ezautu gabe

zenbat aurreiritzi

"kontua ta zikiña"

alde batea utzi

Xabier Arregi

HIL HONTAN JASO DITUGUN

BERTSO ONENAK

26

Azpeitian zergaitik

ligatzen da gutxi

neri aitak etzidan

hortan erakutxi

nik ordagoa bota

zuk atea itxi

azpeitira kupido

etzaigu iritxi!

Mattin Astigarraga

Azpeitiyen zergatik

ligatzen da gutxi

ez baidigu inorrek

hortan erakutsi

asteburu batean

sortea eduki

eta barau aldia

pixkateako utzi

Pello Arrue

Page 30: Kontu Lepo 10. alea

27

Baratzako ogarriak eta baratza berria egiteko pausoak

Kaixobaratzeko porruak zale guztioi. Hasi aurretik esan beharra dago tipu-

la landatzeko garaia ere gainean dugula eta hasi egin behar dela urte berriarekin;

uzta berria ere hasi baitzaigu.

Hilabete honetan baratzako ongarriez hitz egingo dugu. Izan ere, atera

nahi bada lehedabizi egin beharrekoa lurra ongi prestatzea baita.

Baratza berriak:

Baratza berriak lan dezentea eskatzen du: Lehendabizi erabili nahi dugn

zatia garbituko dugu; belar, sasi, ota edo zuhaixkak kenduko ditugu erdiko atxurra

ibilita.

Lurraren azalerako bost eta hamar zentimetro bitarteko geruza kenduko

dugu, belarra kendu behar denean. Zati hori belarraren sustraiz betetakoa da,

Ondoren Atxur handia hartu eta lurra harrotzeari ekingo diogu, lurzorutik 30 eta 40

zentimetro bitartean. Hori izaten da lanik latzena, lurra oso gogorra egoten baita.

Behin harri handienak kenduta lur kozkorrak geratzen dira.

Page 31: Kontu Lepo 10. alea

28

Lur horren kalitatea normalean ez da oso ona izaten, eta ondu egin behar

izaten da. Hasteko ximaurra bota (aukeran hobe asko baldin bada), eta erdiko

atxurrarekin lurra xehe-xehe geratu arte nahastu behar da. Ximaurrarekin batera

errautsa ere bota daiteke, hau da, erretako egurrarenhautsa eta egur puska txikiak.

Lurra hauts honekin nahaste3n badugu, hezetasuna mantentzen lagunduko dio

eta ongarri oso ona da. Baratza egiterako ongi etortzen da lehenago ongarri ezber-

dinak botatzea lurraren kalitatea hobetzeko eta uzta hobeagoa ateratzeko. Lurra

prest dagoenean, garaiko barazkiak landatu eta zaindu behar dira.

Zerbait landatu eta jasotakoan berriro ximaurra bota behar da, gutxiago,

beti ere. Beste zerbait landatzerakoan gogoratu baratzeko soberakin guztiak barat-

zan bertan hustea komeni dela. Izan ere, usteldu eta konpost bihurtzen da, eta

hori, ongarri oso ona da.

Page 32: Kontu Lepo 10. alea

29

Page 33: Kontu Lepo 10. alea

Aitona hilzorian omen zegoen, eta ohetik

begiak ireki, eta hor hasten da hizketan:

— Maria, hemen al zaude?

— Bai, bai, hemen nago. Hemen nago.

— Andres, hemen al zaude?

— Bai, hementxe nago aitona, hementxe

nago.

— Xabier, hemen al zaude?

— Bai, lasai aitona, hemen nago. Hemen

gaude denak.

— Denak hemen al zaudete?

— Bai, bai, zure ondoan, hemen gaude

denak.

— Eta denak hemen baldin bazaudete,

zer egiten du pasilloko argiak piztuta

Gehitxo moxkortu ziñen

esgintze iñ tzendun

...

Erantzun punttue ta bialdu:

[email protected]

bota bertsueesaera zahar bazuk

30

Esaera zahar batzuk:

-Ez gehiegi hitz egin ez baduzu nahi

huts egin

-Txapelik handienak ere ez du buru

hutsik betetzen

-Ordaintzeko azkena, hartzeko lehena

-Gaizki esanak barkatu eta ongi esa-

nak gogoan hartu

Arratsaldero zerri beira eote zeate?

Mujeres y homres y bizerbeza

Erantzune

Page 34: Kontu Lepo 10. alea

31

Page 35: Kontu Lepo 10. alea

32

lore sortie...

ta ximaurre

Espainiar txakurrei ihes egitea lortu eta iparraldean agertu dira lau hilabete geroa-

go zortzi gazte. Segikoak deirelako beraien atzetik dabil espainiarren gobernua.

Izpuran aste osoko itxialdia egitea erabaki zuten zortziek, publikoki non zeuden eta

non egongo ziren esan eta gero. Euskal gazteria pairatzen ari den errepresioaren

adibide bat baino ez da honakoa. Gogotik animatu nahi ditugu zortzirak. Aupa zuek

eta eutsi tinko!!!

Lapatxekoa da hondakin organikoekin konposta egiteko erramintak dituen zabor-

tegi bakarra Gipuzkoa osoan, eta jasozten denaren %40 ez da kospost izatera

iristen, zabortegira botatzen da Diputazioaren arduragabekeriagatik. Usurbilen,

Henanin eta Oiartzunen atez ate biltzen dituzte zabor guztiak organikorik alferrik

gal ez dadin, eta beste zenbait herritan bostgarren edukiontziak ere jarri dira kon-

posterako balio duten produktuak jasotzeko. Argi dago iruzurretan ari dela

Diputazioa eta erraustegiaren aldeko apustu nazkagarriarekin segitzen duela.

Page 36: Kontu Lepo 10. alea