Kontsejutik aldizkaria 10.alea

20
Alaitasuna errondailak urrezko ezteiak bete ditu aurten, eta ekimen ugari dituzte horren karietara zer berri? 2 ipuina 3 zer berri? 12 kale inkesta 14 elkarrizketa 16 erreportajea 18 udal taldeak KONTSEJUTIK 2014ko azaroa 10.alea LEGAZPIKO UDAL ALDIZKARIA BURUA BETI MARTXAN Memoria lantzeko tailerreko kideak ostegunero biltzen dira Gizarte Zentroan | Argazkia - Josu Altzelai El Ayuntamiento decidirá el proceso de peatonalización de la Kale Nagusia junto con las y los legazpiarras erreportajea

description

 

Transcript of Kontsejutik aldizkaria 10.alea

Page 1: Kontsejutik aldizkaria 10.alea

Alaitasuna errondailak urrezko ezteiak bete ditu aurten, eta ekimen ugari dituzte horren karietarazer berri?

2 ipuina 3zer berri? 12kale inkesta 14elkarrizketa 16erreportajea 18udal taldeak

KONTSEJUTIK2014ko azaroa 10.aleaLEGAZPIKO UDAL ALDIZKARIA

BURUA BETI MARTXAN

Memoria lantzeko tailerreko kideak ostegunero biltzen dira Gizarte Zentroan | Argazkia - Josu Altzelai

El Ayuntamiento decidirá el proceso de peatonalización de la Kale Nagusia junto con las y los legazpiarras

erreportajea

Page 2: Kontsejutik aldizkaria 10.alea

ipuina

Argitaratzailea: Legazpiko Udala • Kudeaketa: Legazpiko Udala eta Iametza Interaktiboa• Erredakzioa: Nekane Gonzalez Diseinua eta maketazioa: Creativos gh • Argazkiak: Josu Altzelai • Inprimatzailea: Gertu inprimategia • Banaketa: Legazpiko Udala

Pozik igaro dut mendetxo bat. Santa Maria izena jarri baitzidaten XIX. mendean, eta hala deitu izan didate harrezkero. Orain, gainera, are alaiago nago, ahizpatxo bat datorkidala entzun dut eta. Mende honen 30. hamarkadarekin batera, kale berria eraikitzen hasi dira etxe hauen beste aldean. Aurrerantzean, ez naiz bakarra izango... Zer? Legazpiar xelebre hauek ez dira, ba, ni ahizpa txikiarekin alderatzen hasi? “Kale Zaharra” omen naiz orain! Berria egin dutenez... Hau miseria! Herriko kalerik zaharrena naizela onartzen hasi beste erremediorik ez dut. Txarretik okerrera goaz.

“Badatoz! Badatoz! Kontuz!”. Jendearen oihu eta korrikak sumatzen ditut gainean. Zer demonio gertatuko ote da orain? “Faxistak! Faxistak!”, diote ahots asaldatuek. 36ko gerra piztu omen da. Eta horretan ere, neu erdi-erdian. Nire sorbalda minberen gainetik sartu dira erreketeak. Zer diren gauzak... Nafarroa kalea izena jarriko didate laster.

Aspaldion zahartuta nengoela sumatzen nuen. Nire asfaltozko hezur pitzatuek ezagun zuten nire adina. Gizakia banintz, fisioterapeuta, osteopata edo sendagile izen arrarodun horietakoren batengana joango nintzateke, baina... Zorte txarra, oraingoan ere! Eskerrak garai hauetako agintariek nire gorputza goitik behera berritzea erabaki duten. Soineko berria jantzi didate, eta ederki ematen dit, gainera! Herriko kalerik zaharrena izango naiz, baina inork ez luke hala denik esango. Gaztetuta sentitzen naiz. Hasierako garaietako etxe batzuk baino ez dira zutik geratzen: Etxaluze, Medikunea, Atxaparrokoa, Santxoneaaundi, Santxoneatxiki, Mantxolanea eta Ermentaria. Espero dut, aurrerantzean, neu zaindu nauten bezalaxe zaintzea horiek ere.

Zaindu? Zer diot zaindu? Esne-mamitan naukate eta! Orain, mendeetako bizi-ibilbidearen ostean, festak ospatu dituzte nirean. Festak, alajaina! 2014ko urriaren 24tik 26ko asteburuan neu izan naiz Legazpiko protagonista. Ez nuen sekula pentsatuko hala izan zitekeenik ere! Eta harro nago. Oso harro... Soineko berria jantzi didate, baina ile-apaindegitik pasa behar izan dut!

Bakarrik nago. Ez dago nire parekorik inguruan. Jendea joan-etorrian dabil, gurdien kirrinkek maiz ernegarazten naute eta haurren hotsek iratzartzen egunero. Bakanduta bizi naizenik ezin esan badezaket ere... galtzeko zorian dagoen espeziea izango al naiz? Zergatik naiz bakarra?

Martin, Lope, Ana, Anttoni... izen mordoxka entzuten dut egunean zehar, baina nik, antza, ez dut izenik; izana besterik ez: kale bat naiz. “Ez geratu kalearen erdian!”, “Kalearen hasieran bizi naiz”... hamaika horrelako esaten dituztelako dakit kalea naizela. Legazpiko kale bakarra.

XVIII. mendearen hasieran gaude, eta nire saihetsek dagoeneko ezin dute gehiago. Gainetik igarotzen zaizkit lau hankako, hanka biko zein gurpildunak. Euskal Herriko errepide nagusiaren zati bat omen naiz, Baionatik Gasteizera doana. Ondorioz, Urretxutik Oñatira doazenak ere, tipi-tapa, tipi-tapa, hemendik joaten dira. Sona handiko jendea ere pasatzen dela dirudi: “Gaztelako errege-erreginak! Gaztelako errege-erreginak!”, oihukatu baitzuen, duela lau ilargi, mukiak zintzilik zituen mutiko txapeldunak, eta soldaduz inguratuta igaro zen bikoteari erreberentzia modukoa egin zien mutikoaren amak.

Denda eta taberna zenbait ere baditut alde batean zein bestean, eta nik ez bezala, etxeek izen bereziak dituzte: Arrolategi, Gerranea, Ibarrategi, Beatakoa, Araozenea, Kantoikoa, Oiarbidenea, Damata, Etxaluze,t Medikunea, Atxaparrokoa, Santxoneaaundi, Santxoneatxiki, Mantxolanea, Ermentaria... Hau marka! Nik ere izena eduki nahi dut...

Duela hiru mende...

XX. mendean...

2014. urtean...

Gerranea ........(gaur egun apaizetxea dagoen lekuan)

Ibarrategi ....(gaur egun Garin okindegia dagoen lekuan)

Beatakoa ........(gaur egun Okela harategia dagoen lekuan)

Araozenea ......(gaur egun La Caixa dagoen lekuan)

Kantoikoa ......(gaur egun Arrano dagoen lekuan)

Oiarbidenea .(gaur egun Ontobeltz elkartea dagoen lekuan)

Damata .............(gaur egun Vela dagoen lekuan)

Kale zahar historiko hartatik etxe gutxi geratzen zaizkigu gaur egun:

Arrolategi ............ (Elizondo izenez ere ezaguna)Etxaluze ................ (Andres-Enea izenez ere ezaguna)Medikunea .............. (Euskaltegia)Atxaparrokoa ....... (Patxi taberna zegoen etxea)Santxoneaaundi .. (Alberdi jantzi denda dagoen etxea)Santxoneatxiki .. (Basabe janari denda zegoen etxea)Mantxolanea ......... (Vela etxetresna elektrikoen denda parean dagoen etxea)

Ermentaria ............ (Laga dagoen etxea)

Page 3: Kontsejutik aldizkaria 10.alea

Norbaitek gogoan al du aurtengo inauterietan zeinen dotore egon diren udaletxeko balkoiak? Benetan ikusgarri. Garaguneko kideak dira “errudunak”. Material birziklagarriekin egindako apaingarriekin txukun asko utzi zuten balkoia. Orain, berriz ere, helburu berari heldu diote, eta euren esku geratuko da Gabonetako apaingarriak diseinatu eta egiteko lana.

Urriaren 15ean hasi ziren lanean, eta Legazpiko zenbait jatetxetan erabilitako plastikozko ur botilak berrerabiltzen ari dira. Izugarrizko lana hartzen dute; eta ondorioz, behin eginda, apaingarriak urtero-urtero udaletxea edertzeko erabiltzea da helburua.

Nola edo hala, proiektu honi esker, Legazpiko Garaguneko kideen eta herritarren arteko parte-hartzea sustatzea bilatzen da; azken batean, beraien lanarekin, oso ekarpen polita egiten baitiote gure herriari. Bide beretik, herritarrak sentiberatzea ere bilatzen da, eta udalerrian funtsezkoak diren zenbait ekimen eta arlotan Garagunekoek duten parte-hartzea aintzat hartzea.

zer berri?

3

GARAGUNEKO KIDEEK EGINGO DITUZTE UDALETXEKOBALKOIRAKO GABONETAKO APAINGARRIAKDagoeneko lanean ari dira 15 lagun, eta plastikozko ur botilak berrerabiliko dituzte

Argazkia - Josu Altzelai

Urriaren 24tik 26ra bitarte, XX. Asteburu Mikologikoa izan da Legazpin. Aurten berrikuntzekin etorri da, egitarauan ez ezik, baita antolakuntzan ere. Izan ere, sortu berri den Beti Gazte Anikmazio Elkarteak antolatu du, Legazpiko Udalarekin eta Lekanazpi Elkartearekin batera. Guztien artean, egitarau oparoa antolatu dute. Irudian, igandean jarri zuten erakusketa eta herritarren dastaketa. Erakusketak iraun bitartean, ‘Upelgilearen Begia’ apustu jokoa izan zen, eta Igor Rojok eraman zuen saskia, berorren pisura gehien hurbildu zelako.

Del 24 al 26 de octubre, se celebró en Legazpi el XX. Fin de Semana Micológico, que este año ha venido cargado de novedades, no solo a nivel de programa, sino también en lo que a la organización se refiere, puesto que junto al Ayuntamiento de Legazpi y a la sociedad Lekanazpi, este año se ha encargado de la organización la asociación recién creada Beti Gazte Animakzio Elkartea. Entre todos, han organizado un amplio programa. En la foto, la exposición y la degustación celebradas el domingo. Mientras duró la exposición se realizó un juego, para ver quién acertaba o se acercaba más al peso de la cesta llena de setas. Fue Igor Rojo quien se llevó la magnífica cesta.

ASTEBURU MIKOLOGIKOAFIN DE SEMANA MICOLÓGICO

Argazkia - Josu Altzelai

Page 4: Kontsejutik aldizkaria 10.alea

Legazpin musika kultura handia dagoela esan beharrik ez dago. Askotariko eskola, talde eta musikariz josita baitago gure herria. Horregatik, ez da harritzekoa urte osoan udalerriko zeinahi txokotan musikaz gozatzeko aukera izatea. Alabaina, bada guztien gainetik nabarmendu beharreko hilabete bat: azaroa, alegia. Hilaren 22an Santa Zezilia eguna denez, egun horren jiran hamaika ekitaldi antolatzen dira, ‘Azaroan Musika’ izenpean. Herriko taldeekin elkarlanean antolatzen den zikloa da, eta Udalak ere zikloa osatzeko ekitaldiak antolatu izan ditu zuzenean. Urtero bezala, aurten ere, egitarau oparoa dugu.

Hilaren 1ean izan zen lehen kontzertua. “Blagovest Male Vocal Ensemble” taldearena, Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Jaialdian parte hartzen duen talde bielorrusiarrarena, hain zuzen. Hilaren 15ean, berriz, “Virgen del Villar Orfeoia” etorriko da Corellatik. Emanaldi hau, zehazki, Santikutz Abesbatzarekin egindako trukearen ondorioa da. Legazpiarrak han izan ziren, eta orain, buelta tokatzen da. Azaroaren 20an, berriz, Doinua Musika Eskolako ikasleek urteroko kalejira egingo dute, erdiguneko kaleetan zehar. Eta hilaren 21ean, ostirala, bertso jaialdia izango da Latxartegi aretoan, Unai Iturriaga, Onintza Enbeita, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbio bertsolariekin.

Santa Zezilia Kontzertua, bestalde, hilaren 29an izango da, larunbatarekin. Ohikoa den moduan, herriko taldeek eskainitako kontzertua izango da; hain justu, Santikutz Abesbatzak, Goiz Deia Txistulari Taldeak, Alaitasuna Errondailak eta Legazpi Musika Bandak. Emanaldi honen berezitasunaz jardun zuen Jesus Castillejok, Musika Bandaren zuzendariak, iaz aldizkari honetan: “Oso berezia da Santa Zezilia eguneko kontzertua. Musika talde guztiak batzen gara. Urteak daramatzagu elizan egiten, zinema aretoan dagoeneko kabitzen ez ginelako. Kanpoan bizi den jende asko egun horretan baino ez da etortzen jotzera”.

Eta urtero berezia izaten bada, aurten are gehiago. Izan ere, Errondailaren 50. urteurrena dela-eta, urte hauetan guztietan errondailan ibilitako pertsona denei (kide ohiei, alegia) egun horretarako dei egin baitzaie, elkartzeaz gainera, kontzertuan ere parte har dezaten.

Orioko BardoaZer diren paradoxak. Santa Zezilia Kontzertua azaroaren 29an izango da, aurreko zapatuan, hilak 22, Santa Zezilia eguna izanda. “Nolatan?”,

galdetuko du batek baino gehiagok. Bada horretarako pisuzko arrazoirik: Benito Lertxundi abeslari oriotarra izango da gurean, hilaren 22an. Kontzertua eskainiko du Urbeltz pilotalekuan, 22:00etatik aurrera. Lertxundi eta bere kideak euren ekimenez datoz Legazpira.

11 urte dira Lertxundik Legazpin azkenekoz jo zuenetik. 2003. urtean inauguratu zen Urbeltz pilotalekua, eta urte horretan jo zuen, hain zuzen, musikari oriotarrak gurean. Pilotalekua lepo bete zen. Aurki emango duen kontzertuak ere orduko arrakasta izatea espero dute, eta horretarako, Udaleko Merkataritza Batzordeak 15 sarrera bikoitz zozketatu ditu Ilintiko dendetan erosketak egin dituzten herritarren artean. Ekimen honekin, bidenabar, herriko dendetan merkataritza sustatzearen aldeko apustua egin nahi izan du Udaleko Merkataritza Batzordeak.

Zozketan saririk irabazi ez, baina kontzertura joan nahi duen edonork, bestalde, aurrez izango ditu sarrerak salgai, 20 euroren truke. Legazpin, esaterako, Kultura Sailean, Urbeltz tabernan eta Kukue tabernan. Zumarragan, berriz, Hiruki tabernan; eta Urretxun, HD tabernan. Eta baita Oñatiko Arkupe tabernan ere. Bertaratzen ibili nahi ez dutenentzat, Kutxabank bidez egongo dira eskuragarri. Eta aurretik erosteko aukerarik izan ez dutenek azaroaren 22an bertan erosi ahal izango dituzte, leihatilan, 22 euroren truke.

BENITOREN KONTZERTURAKO SARREREN IRABAZLEAKUdaleko Merkataritza Batzordeak 15 sarrera bikoitzen zozketa

egin zuen urriaren 24an, hilabete horretan Ilintiko dendetan erosketak egin zituzten pertsonen artean

1. Jose Cruz Zubeldia (Itziar Belardenda)2. Maria Jesus Otaegi (Sustrai)3. Juan Carlos Lanz (Sustrai)4. Amparo Lahidalga (Okela)5. Elvira Olabide (M&N)6. Uxue Isasa (Sustrai)7. Loren Andueza (M. Carmen frutategia)8. Miren Aran Azpeitia (Sustrai)

9. Juan Jose Zubillaga (Sustrai)10. Maria Ignazia Galarza (Sustrai)11. Luis Errasti (Algar)12. Maria Jesus Urkia (Sustrai)13. Isabel Lasagabaster (Algar)14. Coral Burcio (Sustrai)15. Jaione Larrea (Sustrai)

zer berri?AZAROA BETE MUSIKAEra askotako doinuak entzun ahal izango ditugu hilabete honetan zehar, Santa Zezilia eguna ardatz hartuta, ‘Azaroan Musika’ zikloaren baitan

4

Blagovest talde bieloerrusiarra | Legazpiko Udala

Benito Lertxundi | Legazpiko Udala

Page 5: Kontsejutik aldizkaria 10.alea

AZAROAN MUSIKA ZIKLOA 2014

5

D-Pintxos taldeak bere bigarren diskoa aurkeztu zuen urriaren 17an, Legazpiko Gaztetxean emandako kontzertu batean. Bi urteko isilunearen ostean etorri da disko berria: ‘Ahotsak’. Aurrenekoak, berriz, ‘Zazpiak bat’, Legazpiko Udalak herriko musika taldeentzat bideratutako diru laguntza programatik jaso zuen laguntza, eta arrakastaz arrakasta joan da aurkeztu zutenetik. Talde legazpiar honen musika udalerrira ez ezik, kanpora ere zabaldu dela esan beharrik ez da.

Hilabete ugaritako lana eskatu die disko berri honek, baina laguntza berezia izan dute bidean: herritar ugarik egin dizkiete abestien hitzak. Besteak beste, Agustin San Martin Txamar tabernariak, Eva Aztiria irakasleak eta Kepa Solana preso politiko ohiak. Nork bere bizipen edo iritzia azaltzeko aukera izan du, eta Ibon Sotil bertsolariak eman die guztiei forma. Hitzei doinua jartzeko lana, nola ez, D-Pintxoseko taldekideen bizkar geratu da. Estudioan ere hamaikatxo ordu igaro dituzte azken emaitza kaleratu aurretik.

Aurkezpen egunaz gero, ‘Ahotsak’ diskoa salgai dago herriko hainbat taberna eta saltokitan, 7 euroren truke.

PLAZAN DA D-PINTXOS TALDEAREN BIGARREN DISKOA‘Ahotsak’ du izena, urriaren 17an aurkeztu zuten, Gaztetxean, eta hainbat herritarrek idatzi dituzte abestien hitzak

Argazkia | Juanjo Garcia

“Doinua Musika Eskolako ikasleen kalejira”. 17:30etik aurrera,erdiguneko kaleetan.

azaroaosteguna20

BERTSO JAIALDIA: Unai Iturriaga, Onintza Enbeita, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbio. 22:00etan, Latxartegi Aretoan, Bertso-Olariak elkarteak sustaturik. Goierriko Hitzaren 10. urteurren ospakizun ekitaldia.

azaroaostirala21

Benito Lertxundi. 22:00etan, Urbeltz Pilotalekuan.

azaroalarunbata22

SANTA ZEZILIA KONTZERTUA: “Santikutz Abesbatza,Goiz Deia Txistulari Taldea, Alaitasuna Errondaila eta Legazpi Musika Banda”. 20:15ean,Legazpiko Parrokian.

azaroalarunbata29

“Blagovest Male VocalEnsemble” (Minsk-Bielorrusia). Santikutz Abesbatzak sustaturik. 20:00etan, Legazpiko Parrokian. Tolosako NazioartekoAbesbatzen jaialdian parte hartzen duen taldea.

azaroalarunbata01

OPERA DVDan:“Las bodas de Fígaro”, W.A. Mozart-ena. 1. zatia.18:30ean, Kultur Etxeko Areto Nagusian

azaroaasteazkena12

“Virgen del Villar Orfeoia (Core-lla)”, 20:00etan, Parrokian.Santikutz Abesbatzak sustaturik.

azaroalarunbata18

OPERA DVDan: “Las bodas de Fígaro”, W.A. Mozart-ena. 2. zatia.18:30ean, Kultur Etxeko Areto Nagusian.

azaroaasteazkena19

1. zatia 2. zatia

Page 6: Kontsejutik aldizkaria 10.alea

6

zer berri?

Este año, por primera vez, el Ayuntamiento de Legazpi, junto con algunas/os vecinas/os, comerciantes y bares de la zona, ha organizado diferentes actos en la Calle Vieja. Se han celebrado durante el fin de semana del 24 al 26 de octubre, donde el buen humor, el deporte, la música y el baile han sido los protagonistas en la calle recién renovada. En la imagen, numerosos legazpiarras bailando al ritmo del grupo Aiko.

Aurten, lehenengoz, Legazpiko Udalak, kale horretako eragileekin batera, festa antolatu du Kale Zaharrean. Bertako tabernariak, merkatariak eta bizilagun batzuk elkar hartuta aritu dira lanean. Urriaren 24tik 26rako asteburuan, umore ona, kirola, musika eta dantza izan dira nagusi soineko berriz jantzitako Kale Zaharrean. Irudian, legazpiar ugari dantzan, Aiko taldeak gidatuta.

FESTA, KALE ZAHARREANLA CALLE VIEJA, DE FIESTA

Argazkia - Josu Altzelai

Hondakinen Prebentziorako Nazioarteko Astearekin bat eginez (azaroaren 22tik 30era), Legazpiko Udalak herritarrek hondakin gutxiago sortzeko hainbat kanpaina jarriko ditu martxan. Alde batetik, plastikozko poltsen erabilera murrizteko kanpaina egingo du Udalak, eta horrez gain, etxeko ura edo iturriko ura gehiago kontsumitzeko kontzientziazio kanpaina bat ere prestatu du.

Plastikozko poltsen erabilera murrizteko kanpainan, merkatarien laguntzarekin zozketa berezi bat prestatu du Udalak. Hori dela eta, azaroaren 3tik 22ra poltsa edo jakiontzi berrerabilgarriekin erosketa egiten duten herritarrei erosketak egiteko 10 orgen zozketan parte hartzeko zenbakiak oparituko zaizkie. Kanpaina honen bitartez, eguneroko erosketetan gero eta plastikozko poltsa gutxiago erabiltzea, eta beraz, hondakin gutxiago sortzea lortu nahi du Legazpiko Udalak.

Plastikozko poltsen erabilera gutxitzeaz gainera, orain arte arraindegian egin bezala, herritarrak harategietan ere jakiontzi berrerabilgarriak erabiltzera animatu nahi ditu. Horretarako, harategietan erabiltzeko jakiontzi urdinak 0,5 euroren truke eskuragarri izango dira Albe burdindegian.

Udalak, Gipuzkoako Ur Kontsortzioa, Ekogune eta Sasietako Mankomunitatearekin batera, herriko jatetxeetan iturriko uraren kontsumoa bultzatzeko kanpaina jarriko du martxan. Kanpaina honek hiru helburu nagusi izango ditu, besteak beste, herrian daukagun uraren kalitatea bistaratzea, botilako ura kontsumitzeak sortzen dituen hondakinen inpaktua gutxitzea eta kontsumitzaileak kontsumo arduratsuago baterako bidean jarrera aldaketak bereganatzea. Horretarako, parte hartzeko interesa duten jatetxeen artean ur pitxerrak banatuko ditu Udalak, bezeroek eskatu beharrik gabe erabili ditzaten.

HONDAKINIK ONENA SORTZEN EZ DENA!Azaroan, hondakinak murrizteko kanpainak martxan jarriko dira Legazpin

Argazkia - Ekhiñe Muguruza

Page 7: Kontsejutik aldizkaria 10.alea

7

Este año el Encuentro Beldur Barik que tendrá lugar el próximo 29 de noviembre, contará con la implicación especial del área de Igualdad de la Mancomunidad Urola Garaia. Se han realizado diversas actividades para dar a conocer dicha cita y a pesar de que el evento principal tendrá lugar en Zumarraga-Urretxu, también se han realizado diversas actividades en Legazpi. La primera tuvo lugar el 13 de septiembre, donde además de pintar dos murales expresando la actitud Beldur Barik frente a la violencia sexista en el puente que da acceso a la estación de tren, también se convocó a los medios de comunicación para dar comienzo al programa y presentar las novedades de la edición de Beldur Barik 2014.

El 11 de octubre, se realizó un taller de autodefensa para chicas, en el polideportivo Bikuña. El taller tuvo dos sesiones: uno a la mañana y otro a la tarde. El objetivo era que las chicas fueran capaces de distinguir las situaciones de violencia sexista que viven tanto en la calle, como en los bares, en los grupos deportivos, en el trabajo, en la familia y en la pareja; y aprender las maneras en las que se les puede hacer frente.

También en octubre, el día 18 concretamente, se realizó la grabación del Lip Dub, para dar la bienvenida al Encuentro Beldur Barik. Comenzaron en Legazpi y finalizaron en Ezkio Itsaso. ¡Una experiencia genial!

El Encuentro Beldur Barik es, concretamente, un espacio para conocer a las ganadoras y los ganadores del concurso Beldur Barik. Aparte de eso, tiene el objetivo de acercar a las personas, grupos y movimientos que luchan contra la violencia sexista. Y también es un encuentro para valorar los discursos y la labor que los y las jóvenes realizan para hacer frente a la violencia sexista.

El programa Beldur Barik está organizado por Emakunde y EUDEL, en el marco de Berdinsarea. Hoy en día, impulsado por las diputaciones de Bizkaia, Gipuzkoa y Araba; con la colaboración del Departamento de Educación del Gobierno Vasco, EiTB y la Universidad del País Vasco (UPV/EHU).

El concurso y el encuentro, por otro lado, tomaron el nombre de la canción que compuso un grupo de chicas de Legazpi –posteriormente formarían el grupo feminista Matraka– y que fue interpretada por el grupo musical Eutsi: Beldur Barik!, la cual sugería la actitud que las jóvenes tenían que tener frente a la violencia sexista. Matraka, por su parte, en 2010 se hizo ganadora del concurso Beldur Barik! con el documental ‘Gure arten’.

EL ENCUENTRO BELDUR BARIK ESTE AÑO SE CELEBRARÁ EN UROLA GARAIA

Argazkia - Legazpiko Udala

Un mural, un taller de autodefensa para las chicas y la grabación del Lip Dub, ejes centrales de los actos que se han celebrado en Legazpi

El 25 de octubre se celebró el Subeltza Eguna, organizado por la Asociación Subeltza con la colaboración del Ayuntamiento, donde 8 de los grupos que ensayan en los locales de Bikuña ofrecieron un concierto en un frontón Urbeltz a rebosar. El precio de la entrada era de 5 euros, con el objetivo principal de ayudar a los grupos que salieron perjudicados en el robo realizado el día 3 de septiembre. En la foto, el cantante del grupo Estado Kritiko, en plena actuación.

Urriaren 25ean, Subeltza Elkarteak Subeltza Eguna antolatu zuen, Udalaren laguntzarekin, Legazpiko Urbeltz pilotalekuan. Bikuñako lokaletan entseatzen duten 8 taldek bi zatitan banatutako kontzertua eskaini zuten, eta pilotalekua lepo bete zen. Sarrerak 5 euro balio zuen, irailaren 3an lapurreta egin zieten taldeei laguntzeko helburu nagusiarekin. Irudian, Estado Kritiko taldeko abeslaria, kontzertu bete-betean.

SUBELTZA EGUNA

Argazkia - Josu Altzelai

Page 8: Kontsejutik aldizkaria 10.alea

8

La palabra ilusión es la que mejor define los comienzos de una rondalla que hoy en día es parte de la riqueza cultural de Legazpi. Aunque la guitarra de Iparragirre fuera muy conocida por estos entornos, “una rondalla en un pueblo sí que fue algo novedoso”, comenta Julián Armendáriz, miembro de la misma desde los comienzos. En aquellos principios la formaron 34 miembros, desde los 8-9 años hasta los 80. Y su difunto padre era el director.

Un recorrido de 50 años es mucho tiempo para llevar una rondalla en la misma dirección. “Sí que hemos tenido altibajos”, reconoce Armendáriz. “El mayor lo tuvimos hacia los 15 años de andadura, porque el personal mayor se iba muriendo (mi padre, entre otros), y las personas jóvenes se casaban o se iban a trabajar fuera; por lo que el altibajo fue motivado por un problema social digamos”. De todas formas, nunca dejaron de asistir a las citas anuales.

zer berri?50 AÑOS DE BUENA MÚSICALa Rondalla Alaitasuna cumple este año sus bodas de oro, con numerosos actos de celebración; entre otros, la fiesta con los excomponentes el 29 de noviembre

Cuando se creó la rondalla contaba con 23 años. Tras medio siglo, sigue en la agrupación, y por circunstancias ajenas a él, le ha tocado llevar las riendas justo en el momento del aniversario. Vive en Azpeitia, y los 25 kilometros de distancia los ha hecho con sol, lluvia, hielo e incluso nieve. Un apasionado de la música, explica claramente en qué se basa: “Una rondalla no es ni una orquestra ni una banda. Es un grupo de amigas/os a los que les gusta tocar instrumentos, sobre todo de cuerda, y cantar”. El camino no ha estado exento de sacrificios, pero no se arrepiente de nada. Nos ha contado su paso por la rondalla, a ritmo de habanera.

¿Desde cuándo formas parte de la Rondalla Alaitasuna?Desde sus comienzos. Pero no soy el único. El primo Miguel Mari Armendáriz, Jose Luis Vega y, aunque hoy en día por su trabajo no puede asistir mucho, Jose Antonio Yeregui también han estado presentes. Y de la familia Armendáriz hemos estado en la rondalla hasta 9 miembros, al mismo tiempo.

Vives en Azpeitia. ¿Como te arreglas para venir a ensayar a Legazpi?Antes mal, porque he sido comercial y me tocaba andar mucho por ahí. Conmigo viene otra chica de Azpeitia (Olatz) que tenía mucho gusanillo por tocar en la rondalla, y tras más de veinticinco años, es una más en el grupo.

¿Qué te aporta la rondalla?Musicalmente es una actividad que me llena. Si no me llenara, no podría hacer este sacrificio, puesto que no me incumbe solo a mí, sino también a mi familia. Como mínimo son 4 o 5 horas, por cada ensayo.

¿Y cómo lo ha llevado tu familia?Siempre bien, tanto la de Azpeitia, como la de Legazpi. Recuerdo desde el principio a mis dos hermanas haciendo el primer equipaje que tuvimos: midiendo a cada participante, confeccionando blusas y pantalones... A ellas también les pertenece, de algún modo, un trozo de este 50 aniversario. Y qué decir de nuestras familias... A fin de cuentas, la afición y las ganas superan todo tipo de sacrificio y creo que están contentas con lo que hemos logrado.

¿Y tú, cómo te sientes al ver que una agrupación en la que formas parte desde el principio ha cumplido 50 años? Es algo que veíamos como una meta muy lejana, pero ahora que ha llegado, nos parece que es algo normal. Para mí es un agrado. Ojalá que dentro de 25 años otras personas conmemoren el 75 aniversario.

De todos los actos que habéis organizado para este año, ¿hay alguno que especialmente te guste?Tanto el encuentro de rondallas como la fiesta con los ex miembros. Este último será muy emocionante, puesto que nos juntaremos con compañeras/os que no hemos visto en muchos años.

La opción de la jubilación ni la nombramos, ¿o qué?Yo creo que sí. Detrás tienen que venir otras personas y no tengo ningún inconveniente en eso. Yo ayudaré a la persona que coja las riendas. Y seguiré tocando la guitarra, la bandurria, el laúd o lo que sepa tocar hasta que pueda, hasta que el cuerpo aguante, porque la edad va para adelante... ¡y cada año cumplimos un año más! (risas).

¿Qué canción nombrarías como la más especial tanto para ti como para la rondalla?En mi viejo San Juan. Es, digamos, el estandarte de la rondalla. Todo el mundo nos la pide. Es un bolero, pero nosotros la planteamos en habanera. Y también tenemos otras preciosas como Xalbadorren heriotzean, Txoriak txori, Eperrak, etc.

JULIÁN ARMENDÁRIZ Miembro de la Rondalla Alaitasuna

Page 9: Kontsejutik aldizkaria 10.alea

9

El 25 aniversario también fue razón de reencuentro, donde realizaron una celebración con una cena en el Centro Social y un concierto por las calles. “El mérito no solo es nuestro, sino también de todas las personas que nos siguen fielmente, y sobre todo, de nuestras familias que son las que sufren todos nuestros vaivenes”, explica, “tenemos que reconocer que nos hemos sentido correspondidos”. Tras el aniversario comenzaron a moverse más, pero desafortunadamente falleció uno de los nexos más grandes que tenían: Jesús Gordoa.

Necesidad de un local apropiadoDurante muchos años han tenido un problema principal que era que carecían de un local de ensayo. “En el arranque, estuvimos en Padres de Familia, donde pudimos disfrutar de un aula, y es que mi padre también tuvo que ver con el comienzo de dicha escuela. Pero cuando nos tuvimos que marchar de allí, comenzó nuestra diáspora de allá para acá. Hemos pasado por unos seis o siete locales diferentes”, comenta Armendáriz. Hace 12 o 13 años se metieron en una asociación y hoy en día siguen en ella, puesto que es punto de reunión tanto de los miembros de la Rondalla como de sus seguidoras/es. “Ahora, el Ayuntamiento nos ha dado este local de Doinu Eder. Reúne las características necesarias y estamos muy contentas/os. Unos cuatro o cinco componentes viven fuera y vienen cada miércoles y viernes a ensayar, y tener un local así es ya un aliciente de partida”.

Y entre idas y venidas, la Rondalla Alaitasuna ha cumplido su 50 aniversario. Ciertamente es Eli Gordoa, la hija del fallecido Jesús, la encargada de dirigir al grupo, pero estando ella de baja, la celebración le ha pillado de lleno a Armendáriz realizando los trabajos de director. “Es un año muy-muy importante para nosotros. Recordamos nuestro aniversario en todos los actos que estamos

realizando e incluso en carnavales compusimos una canción para la celebración de la conmemoración. Está compuesta por Asier Iriondo sobre música que interpretamos”, comenta.

Según apunta Armendáriz, cualquier persona “que principalmente tenga ganas y gusto” puede participar en la rondalla. “Últimamente hemos tenido entradas de alumnas/os de la Musika Eskola, de un músico de grupo como es Sindo, y un trikitilari, Manolo, por lo que hemos tenido que adecuar algunas composiciones”.

Las puertas de esta rondalla que gracias a la ilusión ha llegado a cumplir sus bodas de oro están abiertas. Han escrito “no una sola página” sino un libro entero con notas musicales basadas en las vivencias personales. La Rondalla Alaitasuna ha cumplido una meta difícil de lograr. Esperemos que siga cumpliendo y conmemorando muchos más aniversarios. Zorionak!

La rondalla en Uharte Arakil (1967) | Rondalla Alaitasuna

ACTOS CONMEMORATIVOS DEL ANIVERSARIO

2014 está siendo un año de celebraciones para la rondalla y son numerosos los conciertos y las actividades que han realizado, están realizando y realizarán, antes de que finalice el año, a tal fin. “Serán unas 14 o 15 actuaciones, que para nosotras/os es mucho”, comenta Armendáriz.

“Empezamos con una visita a la Residencia de Zumarraga, porque allí está una persona allegada a la rondalla. Después estuvimos en Barakaldo y en Alsasua, y también salimos en carnavales, disfrazadas/os de mariachis. En fiestas de Santikutz solemos tocar todos los años, y hemos realizado diversas salidas, entre otras a Mutriku, a las fiestas de Eitzaga, de la estacion de Zumarraga-Urretxu, a Etxarri y a Llodio”, explica. Y como no, han participado en diversos actos realizados en Legazpi como la comida para mayores de 80 años, en las fiestas de Hegialde y en la despedida del anterior párroco. Las actuaciones más recientes son, por un lado, el concierto que ofreció Rogelio Botanz, donde la rondalla hizo de telonero y acompañó al cantante, y por otro, el encuentro de rondallas, donde junto a Alaitasuna actuaron las rondallas de Alsasua, Ordizia y Estella.

Y no nos podemos olvidar de un acto que será verdaderamente importante para la rondalla: la fiesta que realizarán con los excomponentes, que se celebrará el 29 de noviembre. “Teníamos pensado hacerlo el 22, coincidiendo con el día de Santa Cecilia, pero como viene el Bardo de Orio... (risas), lo hemos retrasado. Será el punto central de nuestro aniversario”, comenta.

Y para finalizar el año tocarán en la Residencia de Legazpi y, en diciembre, para los miembros de Buztintegi. Aparte de las actuaciones señaladas, este año tienen intención de publicar un libro donde recogerán todas las vivencias de estos 50 años y un CD con las canciones más importantes, “unas serán de hace casi 100 años, y otras de 10 años para acá”.

Page 10: Kontsejutik aldizkaria 10.alea

2013. urte erdialdean sortu zen Legazpin kontsumo taldea, Udaleko Nekazaritza Sailak bultzatuta. Interesdunekin eta ekoizleekin hainbat bilera egin ostean, talde handi bat osatu zen, eta proiektua aurrera ateratzeko asmoa argia izan zen abiaburutik bertatik. “Inguruko herrietako joerarekin alderatuta, hasiera bikaina izan zen gurean, eta urtebetetik gorako balantzea eginda ere, ekimenak arrakastatsua izaten jarraitzen du”, azaldu du Aitor Uribetxeberria nekazaritza arloko zinegotziak.

Kontsumo taldea, zehazki, herritar batzuen eta barazki edo bertako produktu ekologikoak ekoizten dituzten baserritarren arteko harremana sustatzeko eratu zen gunea da. Taldean sartuta dauden bi aldeek konpromisoa dute urte osoan zehar, astero-astero, sasoiko produktuz jositako saski baten trukea egiteko. Alegia, ekoizleek garaian garaiko produktu ekologikoak saltzen dizkiete hala nahi duten herritarrei. Era horretan, baserritarrek euren produktuak salduko dizutela bermatzen dute, eta herritarrek, aldiz, ziur dakite bertako kalitatezko produktuak eskuratuko dituztela beti.

Errezilgo Andeka Egiguren eta Telleriarteko San Miguel baserriko Gorka Iñurritegi ditugu, hain zuzen, kontsumitzaile legazpiarrak hornitzen dituzten bi ekoizleak. Egigurenek 25 pertsonako taldea dauka; Iñurritegik, berriz, 22koa.

Produktu guztiak ekologikoak dira. “Ekologikoa esaten dugunean, prebentzioa esan nahi dugu. Ez dugu inolako produktu kimikorik erabiltzen, nahiz eta horrek produktuak galtzeko arriskua areagotzen duen; horregatik landatzen dugu beti %20 gehiago, badaezpada ere”, azaldu du Iñurritegik.

Baserritarrek Biolurrek emandako taula batzuen arabera egiten dituzte landaketak, eta saski bakoitzean zer sartu ere dagoeneko finkatutako prezioen arabera erabakitzen dute. “Ahalik eta gardenen

jokatzen eta ahalik eta informazio gehien ematen ahalegintzen gara”, dio Iñurritegik. Landarea Zarautzen edo Azkoienen erosten dute, eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren (ENEEK) ziurtagiria eskuratzen ahalegintzen dira, derrigorra ez izanagatik, berme handia baita. Kontseilu horrek lur azterketak egiten dizkie, eta kontrolpean dute egiazki produktu kimikorik gabeko ekoizpena egiten dutela.

Legazpiko kontsumo taldeak ateak irekita dauzka produktu ekologikoak baratzetik zuzenean jaso nahi dituzten herritarrentzat, nahiz eta oraintxe ekimenean parte hartzen ari den jende kopuru handia aintzat hartuta, itxarote zerrendan sartuko liratekeen. Dena den, barazkiak jaso ezinagatik, bestelako produktuak erosteko aukera ere izango dute interesa dutenek, nahiz eta horretarako ezinbestekoa den maiztasun jakin bateko konpromisoa hartzea. Aukerak aukera, kalitatea, behintzat, bermatuta dago.

zer berri?

10

BASERRITIK SABELERADuela urtebete pasatxo sortu zen Legazpiko kontsumo taldea; hasiera eta jarraipen bikaina izan duen ekimena

Argazkiak - Ekhiñe MuguruzaArgazkiak - Josu Altzelai

PRODUKTUAK

Kontsumo taldeko kideek barazkiak ez ezik, bestelako produktu ekologiko ugari ere eskuratu eta dastatu ahal izaten dituzte. Hona hemen zerrenda: - Barazkiak (kuiatxoa, kuia, aza, aza gorria, Bruselako aza, azalorea, erremolatxa, zerba, babarruna, patata, tomatea, letxuga, arbia, porrua, baratxuri freskoa, alberjinia, leka, piperra, etab). - Oilaskoa - Txahal haragia - Untxia - Sagarra - Jogurtak - Esnea - Gazta - Ogia

Page 11: Kontsejutik aldizkaria 10.alea

11

LEGAZPIREN BILAKAERA, IRUDITAN

Legazpiko Udalak herriaren erradiografia modukoa izango den bideo birala osatzeko aspaldian buruan zuen ideia egia bihurtuko du. Udalerriari begirako hainbat ikuspuntu jasotzea da helburua; hala nola hirigintza arloan aspaldion izan diren aldaketa guztiak, legazpiarrek bultzatu eta gauzatutako hainbat ekimen eta legazpiarrak protagonista diren bestelako jarduerak.

Irailaz gero, udalerriko hamaika txoko arakatu dituzte, kamera sorbaldan hartuta: auzoak, plaza, eskolak, herritarrak, etab. Legazpiarrak beti prest azaldu dira beharrezkoak ziren lanak gauzatzeko, eta ondorioz, herritar, talde eta eragile bakoitzak bere apurra emanda osatutako bideoa dela esan genezake.

Orain, edizio lanetan ari dira, eta aurki, Udalaren webgunean jarriko dute ikusgai. Dagokionean, egingo diote beharrezko iragarpena Udalaren Komunikazio arlotik. Bertan, ziur dira herritar ororen interesekoa izango dela; azken batean, zertan aldatu garen, zer garen eta nora goazen ispilatzen duen lana baita. Legazpi, iruditan.

Udalerrian azken urteotan izan diren aldaketak jasotzeko asmoz, sare sozialetan zabalduko den bideo birala grabatu du Legazpiko Udalak

Ekonomialaria da ikasketaz, baina kalkulagailua utzi eta aitzurra hartu zuenetik gustura bizi da. Ingurukoek erokeriatzat hartu zuten, hasiera batean, bere erabakia, baina 31 urteko baserritar honek zuzen zebilela erakutsi die. 450 metrora duen baserriko lursailetik 22 kideko taldea hornitzen du barazkiz. Uda omen da sasoirik oparoena; apiril ingurua, berriz, urriena. Garaian daukanarekin osatzen ditu saskiak, eta aurrera begira ere honetan jarraitzeko asmoa dauka.

Nola sartu zinen ekimen honetan?Basherri Sarekoak eta Udalekoak proposamenaren berri ematera etorri zitzaizkidan, lursailak baditugulako eta lehenagotik ere babarrunak landuta genituelako; eta nola neu ere aurreko lanarekin oso gustura ez nenbilen... Onartu egin nuen. Iazko maiatzean hasi nintzen landaketekin.

Gustura?Dirutan lehengo erdirik ez dut irabazten, baina bizitza honetan dena ez da dirua. Etxean bertan egiten dut lan, gertu-gertuan izan dudan baina

sekula kasu handirik egin ez diodan mundu honi buruz asko ikasten ari naiz eta estresa zer den ere ia ahaztuta nago! (barreak). Oso gustura nabil, bai.

Zenbateko lur eremua duzu?5.000 m2 pasatxo. Eta 200 m2-ko berotegia. Pertsona batek eramateko asko da hori; batez ere, gurean aldapak besterik ez daudela kontuan izanda. Makinak sartu behar, eta askotan horrekin ere ezin, eta eskuz egin behar izaten dugu lan. Arabarrekin alderatuta, lan handia dugu guk, zentzu horretan!

22 pertsonako taldea hornitzen duzu. Ondo moldatzen zara?Kopuru horrekin bai. 25era ere handitzeko moduan. Baina 30 saski osatzeko, lursaila handitu beharko nuke.

Zer da gogorrena?Abuztuan, esaterako, denak oporretan daudenean, guk lana egin behar dugula. Gure lanaldia martxotik irailerakoa izaten da, batez ere. Udan, neguko landaketa egiten dugu; martxotik ekainera bitarte, aldiz, udakoa.

Jarraitzeko asmorik bai?Bai, bai. Baina dibertsifikatu beharra dago. Sagar zukua egitearena pasa zait burutik, baina asko esplotatutako arloa denez... Arrautza ekologikoak ekoizteko aukera aztertzen ari naiz orain. Eta datorren urteari begira, beste berotegi bat ere jarriko dugu.

GORKA IÑURRITEGI San Miel kontsumo taldeko ekoizle legazpiarra

Argazkiak - Josu Altzelai

Page 12: Kontsejutik aldizkaria 10.alea

12

Kale inkestaLa calle Nafarroa se nos ha presentado remodelada; la calle Aizkorri, está en camino. Son cambios notorios que obviamente no han pasado desapercibidos para las y las legazpiarras. Kontsejutik ha salido a la calle a recoger las impresiones particulares de 6 vecinas/os. ¿Qué opinión les merecerán dichos cambios?

1) Nafarroa kaleko lanak amaitu berri dituzte. Zer itxura hartzen diozu inguruneari orain?2) Lehen zegoen egoerarekin alderatuta, zer abantaila eta desabantaila ikusten dizkiozu?3) Kale horretan egingo zenuke beste aldaketarik?4) Aizkorri kalea ere berritzen ari dira. Oinezkoek eta bidegorriak izango dute hor lehentasuna, nahiz eta autoak ere igaroko diren, abiadura motelean. Ideia ona iruditzen zaizu?5) Udalak hainbat lan egin ditu azken urteotan mugikortasun iraunkorra eta irisgarritasuna bermatzeko. Bide onetik doala esango zenuke?6) Ikusten al duzu bestelako aldaketa edo obraren premiarik herrian?

1) Estéticamente y mirando el diseño creo que ha quedado muy bonita. Me parece que el hecho de que sea peatonal es muy útil para el pueblo.

2) Desventajas, supongo, que para los que vivan ahí: el acceso a los garajes, por ejemplo, no sé como lo tendrán. Y las mejoras son evidentes: la peatonalización es una mejoría para todas/os, las farolas de ahora aportan más luz, etc.

3) No sé si la zona será propicia para ello, pero unos bancos no estarían mal.

4) En principio, me parece bien. Me parece que es bueno tanto para los niños y las niñas como para las personas mayores.

5) Sí, sí. Estoy satisfecho con lo que están haciendo. Toda esta zona del Ayuntamiento ha quedado muy bien. Y la nueva rotonda creo que la han hecho bien, para que la gente no vaya tan rápido. Me ha gustado mucho también cómo han quedado los jardines donde irá la Musika Eskola.

6) Creo que con el clima que tenemos aquí nos vendría muy bien alguna zona de juego cubierta. Y el mismo parque de detrás de la iglesia está en bastante mal estado. Se han ido quitando algunos columpios, y no se han vuelto a poner. Así como el de la ikastola me parece que está muy bien, éste no. Creo que es una cosa en la que hay que invertir, porque se utiliza diariamente. Se nota que soy padre, ¿verdad? (risas). Y en la parte superior del ascensor la barandilla no está cerrada del todo y con la altura considerable que hay existe riesgo de que alguien se caiga.

AITOR PEREZ DE LEZETA LEIUN

1) Oinezkoentzako jartzea oso ideia ona izan da. Estetikoki ere gustatu zait.

2) Abantaila? Lasaitasun handia dagoela orain ibiltzeko; beraz, konforme nago.

3) Kale hori, berez, oso ondo geratu da, baina inguruan bizi naiz, eta aparkaleku gabezia sumatzen dut.

4) Autoak poliki ibiltzearena ondo iruditzen zait. Bestalde, uste dut bizikletek toki handia kentzen digutela oinezkooi, baina jakina, horiek ere joan beharko dute nonbaitetik! Kale horretan denontzat tokia izango da (barreak).

5) Ahalik eta traba eta oztopo gehiago kendu, orduan eta hobeto! Ez gara horretaz konturatzen, inguruan makuludun edo elbarriren bat tokatzen zaigun arte.

6) Iruditzen zait aparkaleku gehiegi kendu dituztela; batez ere, Kale Nagusian. Autoa ezinbestean behar duenak gero aparkatu ezinean ibili beharra ere... Nire semeek, aspaldi honetan, oso-oso urrun aparkatu behar izaten dute lanetik bueltan. Garajerik ez duenarentzat arazoa da hori. Ez dakit zein litzatekeen irtenbidea: egoiliarrentzat guneak jarri edo TAO, ez dakit... Bestelakoan, ez naiz egin beharrekoei asko erreparatzen dieten horietakoa. Egin ondoren ikusten dut egokia den ala ez.

ROSA MARI ELORTZA SALAZAR

1) Muy bien. Las obras han sido largas, porque siempre son largas. Todas/os sabemos lo que conlleva meterte en una obra. Pero el resultado me ha encantado.

2) Mejoría mucha y desventajas ninguna.

3) A mí me gusta que haya mucha luz y algunas flores y plantas.

4) Esa calle me va a tocar a mí (risas) y me parece que va a quedar muy bien. En mi opinión hay que mirar un poco por la persona que va andando y por ahí pasan muchos niños y niñas y muchas personas mayores.

5) A mi modo de ver, sí. Yo también me voy haciendo mayor y creo que de ese modo se le hace todo más fácil a la persona mayor. Me ha gustado cómo ha quedado Laubide y los jardines de Agirre-Etxeberri. Estoy muy contenta.

6) Yo voy a mi zona (risas). Arreglaría la calle de detrás del Txepetxa, porque está fatal. Al terminar las escaleras de la linternería de Celorrio, te puedes romper la crisma. Es necesario arreglarlo.

PALOMA BELINCHÓN DÍAZ

Page 13: Kontsejutik aldizkaria 10.alea

13

1) Acaban de finalizar los trabajos de remodelación de la calle Nafarroa. ¿Qué te parece el resultado?2) Si lo comparas con la situación que presentaba antes, ¿qué mejorías y desventajas encuentras?3) ¿Crees que queda algún cambio por hacer en dicha calle?4) También han comenzado con el acondicionamiento de la calle Aizkorri, donde el peatón y el carril bici tendrán prioridad y donde los vehículos tendrán que circular a una velocidad reducida. ¿Te parece buena idea? 5) El Ayuntamiento ha realizado durante los últimos años numerosas reformas para garantizar la accestibilidad y la movilidad sostenible. ¿Crees que va por buen camino?6) ¿Observas alguna otra necesidad de mejora?

1) Oso itxura polita. Umeekin-eta egoteko askoz ere hobeto dago orain; lasaiago egon gaitezke.

2) Desabantailak, beharbada, bizilagunentzat. Orain, litekeena da jende gehiago ibiltzea, eta beraz, zarata handiagoa ateratzea. Beste guztiontzat, berriz, abantailak baino ez ditut ikusten. Merkatarientzat ere ona izan da aldaketa. Bizi handiagoa eman dio inguruneari.

3) Ondo ikusten dut.

4) Bai. Kalearen erditik joan beharrean, saihesbidea erabiltzeko aukera hautatu beharko genuke. Erdigunean zenbat eta kotxe gutxiago, orduan eta hobeto!

5) Herritarrentzako positiboa da hori, eta hala doan bitartean, bide onetik joango da. Merkataritzari bizia ematea, umeekin lasai egoteko guneak edukitzea... horiek bultzatu behar dira. Auto gutxiago egoteak asko laguntzen du horretan.

6) Nik nire gremioari begiratuko diot (barreak)... Umeak ditudanez, estalitako parke bat eskatuko nuke, hemen beharrezkoa baita. Bestalde, lehendik ditugun jolastokiak hobetzea, zorua-eta oso izorratuta daudelako. Ez dut berririk egiteko eskatuko, baina komenigarria litzateke gutxienez lehengoak konpontzea.

NEREA ALARCIA COBO1) Ondo geratu da. Gustura nago.

2) Hobekuntza sumatu dut. Erabilerari begira hobeto dago. Guk, gainera, tabernako terraza jar dezakegu. Alderdi txarrak? Ba, ez dakit zer-nolako konstruktorea izan dugun, baina obrak oso luze jo du. Obra publikoetan, askotan, merkeenari ematen zaio lana, eta gero arazoak etortzen dira. Batzuetan, merkea garesti ateratzen da. Hor ibili dira, arketak kendu, arketak jarri, berriz kendu, jarri... bueltaka!

3) Usain arazoak ditugu, oraindik ere. Beti izan dira usain txarrak hor, eta hala segitzen dugu. Ari dira konpondu nahian... ikusiko dugu. Zuhaitzak jartzekotan ere baziren, baina ez dakit zertan geratuko den kontua.

4) Ondo. Oinezkoei begiratzea ondo dago. Baina ikusten dut jendeak aparkatzeko arazoak dituela. Nik garajea daukat alokatuta, eta ez dut hainbeste sumatzen; baina inguruan arazo hori ikusten dut. Dena den, argi dago dena ezin dela. Amak esaten duen bezala: “Putz eta zurrut batera ezin egin!”.

5) Bai. Poliki-poliki gauzak egiten ari dira, eta hori ondo dago.

6) Ni kalean bizi naiz, eta ez naiz asko joaten auzoetara. Ez dakit han nola ibiliko diren, baina erdigunean obra asko egin dituzte, egiten ari dira eta jarraituko omen dute. Kale Nagusia ere konpontzera doaz eta!

AGUSTIN SAN MARTIN TELLERIA

1) Kristoren aldaketa egin dute, hoberantz. Ama aulki gurpildunean daukagunez, guretzat alde handia izan da. Garai batean, gurasoen etxetik atera, eta ezin ibili geratzen ginen; trabak edonon. Orain, berriz, batera eta bestera zuzen, oztoporik gabe, ibiltzeko moduan gaude.

2) Guretzat denak abantailak izan direnez, ez ditugu desabantailak ikusten. Obrek beren denbora hartuko zuten, jakina, baina geneukan beharra ase zaigunez, ez diogu horri erreparatzen. Obrek denbora bat behar izaten dute beti, eta pasatu egin behar dira. Emaitza ona izatea da kontua. Eta gu oso gustura gaude.

3) Eserleku batzuk, beharbada. Egoeraren arabera, esertzeko premia izaten da askotan, eta behar hori asetzea ez legoke gaizki. Berdeguneak ere gustukoak ditugu, baina kale horretan ez dago tokirik. Bestelakoan, primeran dago.

4) Bai, horixe! Oinezkoentzako prestatutako guneak behar ditugu, eta bide hori hartu du Udalak. Ondo ari da.

5) Bai, bai. Giroa total aldatzen dela esango nuke. Errepideek eta autoek erlazioa moztu egiten dute. Obra joera honek jendearen arteko lotura dakar. Errazagoa da espaloiaren alde batekoak bestekoekin elkartzea. Gertutasuna eta lasaitasuna ematen du horrek; bidean geratzeko aukera duzu, eta geratu egiten zara. Azkenaldian egindako obrek egoteko egokitasuna ekarri dutela uste dut.

6) Guk aulki gurpilduna bultzaka eraman behar dugunez, aldapak oso gogorrak egiten zaizkigu. Laboral Kutxako aldapa, esaterako. Baina Legazpi mendian dago, eta horren aurka ezin ezer egin! Gauza batzuk onartu egin behar dira. Dena den, aulkiarekin ibiltzeko toki asko dago herrian. Etxetik atera eta Mirandaolaraino joan gaitezke, inolako oztoporik gabe. Azken urteotan kristoren aldaketa sumatu dugu herri antolaketan, eta horri begira, oso eskertuta gaude.

SORKUNDE MADINA BIDEGAIN

Las calles Nafarroa y Aizkorri, en boca de las y los legazpiarras

Page 14: Kontsejutik aldizkaria 10.alea

La cita es cada jueves, de 15:30 a 16:30 y de 16:45 a 17:45; en la primera planta del Centro Social. Se reúnen casi cincuenta personas bajo la dirección de cuatro maestras jubiladas (Mª Jose San Vicente, Nieves Guillén, Arantxa Azkoitia y Clara Pérez), para realizar un taller de memoria. Todas mujeres; solo un hombre. Silencio, dibujos, matemáticas, risas y buen humor. “De todo un poco”. Una mezcla que gracias al trabajo voluntario de las monitoras se produce cada semana. ¿Quién dijo que aprender es cosa de jóvenes? Mª Jose San Vicente nos ha explicado lo erróneo de ese pensamiento.

¿Desde cuándo realizáis el taller?Desde hace 4 años. Antes venía una psicóloga, pero con los recortes, la Diputación prescindió de ella. Entonces, la directiva se puso en contacto con las maestras que nos habíamos jubilado. Siempre ha habido 4 monitoras. El primer año, las otras tres que siguen hoy en día y Juanita Aseginolaza. Tras el primer año, cuando Juanita lo dejó, entré yo.

¿Cómo os distribuís para dar las clases?Nos arreglamos muy bien. Si una o dos faltan, están las otras dos o tres restantes. Así cada una puede hacer lo que tenga previsto, sin que su opción altere al grupo. Tenemos dos grupos: el primero de 21 personas y el segundo de 25.

¿En qué se basa el taller?Cuando empezamos, no sabíamos ni lo que es un taller de memoria ni lo que hacía la psicóloga en el taller. Nos lo planteamos un poco como si fuera la escuela. Del Ayuntamiento nos pasaron diversos materiales: crucigramas, sopas de letras, juegos de memoria... Y nosotras lo hemos ido adaptando a las necesidades. Hemos ido incluyendo algo de matemáticas, unas pequeñas lecturas con sus respectivas preguntas... Hoy, por ejemplo, les hemos puesto un plano de una vivienda, para que diferenciaran las estancias, el número de

habitaciones, etc. Son cosas facilitas, pero muy útiles. También les hacemos pintar. En Navidades, por ejemplo, el año pasado hicimos una estrella y ya estamos pensando en lo que podemos hacer este año.

¿Cuáles son los objetivos?Que tengan la mente en marcha. Cuando vienen se suele crear aquí un silencio... ¡que se puede oír hasta el vuelo de la mosca! (risas). Si entienden bien el ejercicio y les gusta, todo resuelto. Y por otra parte, también es objetivo el que se relacionen entre ellas, porque crean grupitos y está muy bien. ¡Ellas contentas y nosotras más!

¿Todas las personas tienen las mismas necesidades?Sí, porque la necesidad primordial es relacionarse y activar la mente. Intentamos atender personalmente a cada una y todas terminan realizando el mismo trabajo. Paso a paso, vamos mejorando. Hace un año realizamos ejercicios en el ordenador, y todas intentaron hacerlo lo mejor posible. Nos adecuamos a sus necesidades, porque nuestro objetivo es que estén a gusto.

¿Las personas que vienen qué edad tienen?Pues hemos estado mirando un poco las fichas y son de entre 65 y 85 años. Más jóvenes tampoco es normal que vengan, porque a esa edad cada cual puede realizar diferentes ejercicios en su casa. Y por arriba... hasta que uno o una quiera o se vea capaz. De todas formas, ahora mismo, tenemos bastante gente... Hoy hemos tenido que añadir una mesa mas, ¡imagínate!

¿Hay personas que se apuntaron hace 4 años cuando empezasteis y aún siguen?Sí, sí. La mayoría. Aquí no damos informes, ni hay exámenes... Y se lo pasan bien. Al final de curso hacemos una chocolatada a la que nos invita el Centro Social.

elkarrizketa“La cuestión es que mantengan la mente activa, y sobre todo, que lo pasen bien y que hagan las cosas con alegría”

Mª JOSE SAN VICENTE - MONITORA DEL TALLER DE MEMORIA

14

Argazkia - Josu Altzelai

Page 15: Kontsejutik aldizkaria 10.alea

15

¿Les notáis alguna mejoría? ¿Es perceptible?Sí. Sobre todo en cuanto a la comunicación. Ellas mismas comentan lo que van mejorando día a día. Y están tan encantadas... ¡que ni se les pasa por la cabeza dejar de venir! La cuestión es que mantengan la mente activa, y sobre todo, que lo pasen bien y que hagan las cosas con alegría.

¿Quién os provee de material?El Ayuntamiento y el Centro Social. Hacemos un pedido de todo lo que necesitamos y nos lo traen.

Vosotras trabajáis aquí como voluntarias. ¿Personalmente, qué experiencia es? Muy enriquecedora. Además es nuestra profesión y nos gusta mucho.

¿Y qué diferencia existe entre los niños y las niñas de la escuela y las personas mayores? ¡Con los niños y las niñas era otra historia! A ellos había que prepararles y enseñarles para la vida. Las personas mayores tienen ya experiencia de la vida, y lo que queremos transmitirles es que mantengan las ganas de vivir y de seguir creciendo, compartiendo vivencias, lo que nos lleva al enriquecimiento mutuo. Son muy cariñosas y agradecidas, y cuando nos ven por la calle nos saludan y cada jueves nos dan las gracias.

¿Cómo llevas lo de la jubilación?Pues ahora muy bien. El primer año lo pase fatal. Me apunté a la Escuela de la Experiencia y me ayudó mucho. Ahora, me siento una privilegiada. He tenido un trabajo que me ha encantado y he cumplido una etapa de mi vida. Con este taller y con mis nietos estoy encantada.

A punto de cumplir 80 años, Juana Mari Oricain es una de las participantes del taller. Está encantada con todo lo que hacen allí. No es el único taller al que asiste, puesto que también ha acudido a la EPA (Educación de Personas Adultas), donde ha estado a punto de terminar la ESO, aunque su único objetivo era aprender más. No pierde una sesión del taller por nada del mundo. Hasta con escayola se presenta: “Me caí en agosto y así estoy”.

¿Por qué te apuntaste al taller?Más que nada por tener aplicada la mente y trabajarla un poco.

¿Cuánto tiempo llevas?Muchos años, desde antes de que comenzara este grupo. Serán más o menos unos ocho años.

¿Ves que los objetivos por los que te apuntaste se están cumpliendo?Sí. Veo que tengo la mente activa. No es que hagamos cosas difíciles, pero se nota.

¿En qué lo notas?Hombre, estoy a punto de cumplir 80 años y se me olvidan algunas cosas, pero tengo ilusión de hacer y aprender más, y este taller me ayuda en eso.

¿Qué es lo que más te gusta del taller?Prácticamente todo. Me gusta hacer crucigramas, leer libros, las matemáticas... Antes de que comenzara esta segunda tanda del taller de memoria, estuve haciendo la ESO. No la terminé porque tuve que dejar el inglés. Había gente que quería estudiar inglés, porque les interesaba sacar el título, y yo con aquello no podía. Me apunté para aprender más cosas y tener más cultura general; la verdad es que no me interesaba el título, y entonces, me quedé sin terminarla, por el inglés.

Eso sí que es mérito...Bueno... a mí me gusta mucho estudiar. Siempre pienso que si en su día hubiera tenido oportunidad de estudiar como la habéis tenido vosotros/as... Es una pena.

Bueno, el taller puede ser una vía de escape. ¿Qué ambiente tenéis entre los compañeros y las compañeras?Solo viene un hombre; todas las demás somos mujeres. Y el ambiente es muy-muy bueno.

¿Y qué tal con las monitoras?Muy bien. Nos dan toda la confianza del mundo. Son muy majas.

¿Tienes intención de seguir?Sí. Mientras pueda, sí. Aunque ahora estoy con el brazo escayolado, también vengo. Menos mal que vivo cerca.

¿Animarías a la gente para que se apunte al taller?Sí, sí... por supuesto.

¿Qué les dirías?¡No os quedéis en casa que aquí lo pasamos muy bien! No es nada difícil, no hay que ponerse nerviosa, que para el final todas nos conocemos. ¡Animaos!

JUANA MARI ORICAINParticipante del taller de memoria

Argazkia - Josu Altzelai

Page 16: Kontsejutik aldizkaria 10.alea

Urrun ikusten zen asmoa egia bihurtzear dago; izan ere, 2008an sinatutako Mugikortasun Planaren baitan jasotako hainbat egokitze prozesuren artean handienetako bat, Kale Nagusia oinezkoentzat bihurtzea alegia, aurrera doa.

Udalak, dena den, herritarren partaidetza bilatu nahi du prozesuaren nondik norakoak erabakitzeko. Horretarako, hainbat bilera egin, eta parte hartzeko hainbat bide ezarriko dituela iragarri du.

Irailetik urtea amaitu arteko Agenda 21 Foro guztietan, esaterako, gai horixe landuko dute. Bilerara bereziki gonbidatuta daude Kale Nagusiko bizilagunak, kultur eta kirol elkarteak (askotan Kale nagusian ekitaldiak egiten dituztelako), eta azken batean, proposamenak egin nahi dituen edozein herritar.

Eskola Agenda 21eko ikasleek, bestalde, “Bizitzeko Herria” dute aurtengo gaia, eta gaiarekin lotutako proposamenak aurkeztu behar dizkiote Udalari.

2015ean gauzatuko da obraOrain arte egindako foroetan hainbat kolektibok egindako proposamenetatik ondorioak atera, eta irizpideak zehaztuko dituzte. Irizpide horiek kontuan hartuta, Udalak proposamen bat edo gehiago landuko ditu; eta abenduaren 4ko Foroan aurkeztuko dizkie herritarrei proposamen horiek.

Aurreikuspenen arabera eta proposamen horiek kontuan hartuta, 2015eko urtarrilerako proiektua idatzita egongo da, eta 2015. urtean zehar gauzatuko da obra.

erreportajea

16

LEGAZPIKO ERDIGUNEAN, OINEZKale Nagusia oinezkoentzat egokitzeko prozesuaren nondik norakoak herritarrekin batera erabakiko ditu Udalak

Lanbroa belar denda Kale Nagusiaren beheko zatian dago. Kloti Osinaldek urteak daramatza saltokiaren gidari lanetan. Azaldu digunez, prozesu honen baitan kale osoa oinezkoentzat bihurtzea litzateke egokiena, bi zatien artean berez dagoen bereizketa gehiago handitu ez dadin. Bide batez, espaloia handitzea eta inguruan itzal eta eserlekuak jartzea beharrezkoa iruditzen zaio.

Zer iruditzen zaizu Udalak Kale Nagusia oinezkoentzat egokitzeko duen asmoa?Printzipioz, ideia ona. Batez, ere kalea berritzearena. Kale Zaharra nola geratu den ikusita, iruditzen zait Kale Nagusian ere gauza bera egitea merezi duela.

Zein dira, zure ustez, kontuan hartu beharreko ezaugarriak?Ba, hasteko, badakigu goiko zatia seguru izango dela oinezkoentzat egokitutakoa. Baina behekoa? Ez dakit erabaki duten. Nire ustez, dagoeneko bereizketa handia dago bi zatien artean, eta horregatik, beheko zati hau oinezkoentzat bihurtu ezean, are gehiago bereiziko direla iruditzen zait. Lehen, danborrada, erraldoiak, Olentzero, etab. hemendik pasatzen ziren. Orain hori ere ez. Bestalde, soilik goiko zatia egokituz gero oinezkoentzat, beldur naiz beheko zati

hau aparkaleku huts ez ote den izango... Horregatik, Kale Nagusi osoari tratamendu bera ematea gustatuko litzaidake; alegia, guztia bihurtzea oinezkoentzat. Besterik da hemendik Serenaren aldapara bitarte autoak pasatu ahal izatea, baina aparkatzeko aukerarik ez nuke utziko; soilik zamalanetarako.

Herritarren iritzia aintzat hartzeko asmoz, parte-hartze prozesu bat hasi du Udalak. Egokia iruditzen zaizu?Bai, jendearen iritzia baliagarria bada, egokia iruditzen zait bakoitzak berea adieraztea.

Zuk parte hartu al duzu orain arte egindako bileraren batean?Bai, merkatarientzat egindako bilerara joan nintzen, eta zuri esaten ari natzaizuna azaldu nuen han ere.

Merkataria zaren heinean, zer abantaila eta zer desabantaila ikusten dizkiozu kale osoa oinezkoentzat bihurtzeari?Abantailak? Ingurunea egokitzeko aukera dagoela. Behin txukuntzen hasita, gure inguru honetan itzal batzuk jartzea ondo legoke. Izan ere, udan, gorri-gorri geratzen da! Beraz, espaloia handituz gero, jendearentzat pasealeku polita izan liteke; ahal dela, eserleku batzuk jarrita. Era horretan, kalearen zati honetan ere antola litezke haurrentzako jolasak edo bestelako ekintza batzuk. Eta desabantailak? Ba, oinezkoentzat bihurtutako toki batzuetan entzun dut autoei sarbidea ixtean, jende gutxiago pasatzen dela. Kotxetik ere erakusleihoak ikus daitezkeela, eta era horretan, ezinezkoa dela... Dena den, gure kasuan, beti daukagu autoren bat, ez bada furgoneta!, erakusleihoaren aurrean, beraz... (barreak). Inguru honetan gauden merkatariei erreparatuta, argi dago bezero esklusiboak datozela, ez pasieran doazela zerbait erostea bururatzen zaienak.

Prozesu hau, hain zuzen, udalerrian irisgarritasuna eta iraunkortasuna bermatzeko Udalak 2008an onartutako planaren baitako beste pauso bat da. Zer inpresio duzu?Oso positiboa. Herriari beste ukitu bat ikusten diot. Polita geratzen ari dela uste dut. Herriaren sarrera, adibidez, asko aldatu da biribilgune berria egin dutenetik eta Patrizioren txaleteko hormak ireki dituztenetik.

Argazkia - Josu Altzelai

KLOTI OSINALDELanbroa belar dendaren jabea

Page 17: Kontsejutik aldizkaria 10.alea

17

2008. urteko Mugikortasun Plana dela tarteko, herriko bide eta gune asko hobetu eta egokitu dira dagoeneko: bidegorriak, Laubide eta Nafarroa kaleak oinezkoentzat bihurtzea, Junetorri autobusa, igogailua, Patrizio Etxeberria kaleko lanak, Osasun Zentroaren inguruan egindakoak...

Horri buruzko informazio guztia eskuragarri dago helbide honetan: http://www.legazpiko-udala.info/eu/udala/udalak-sustatutako-planak/mugikortasun-plana

Online ForoaAurrez aurreko foroez gainera, Udalaren webgune berrian, Agenda 21eko Online Foroa dago erabilgarri. Webgunearen sarrera orrian bertan doa, eta herritarrek euren iritzia emateko aukera daukate, aldez aurretik autentifikazioa eginda.

Zehazki, bilera bakoitza egin baino astebete lehenago, bertan aztertuko den gaiari buruzko galdera bat egingo dute Online Foroan; ondoren, sarean jasotako ekarpenak bildu eta Forora eramango dituzte. Taldean eztabaidatu ondoren, webgunean bertan ikusi eta irakur daitekeen akta batean jasoko dituzte emaitzak. Era horretan, Forora joan ezin duten pertsonek ere euren iritzia eman ahal izango dute.

Udaletik deia egin dute bitarteko berri honen bidez nork bere ekarpenak bidaltzeko, herritarren parte-hartzea benetan funtsezkoa baita.

Kale Nagusia oinezkoentzat egokitzeak eragina izango du, oro har, herritar guztiengan; baina bereziki, kalean bertan bizi edo lan egiten dutenengan. Kontsejutik aldizkariak bizilagun eta merkatari bana elkarrizketatu ditu, euren iritziak pisu nabarmena duela aintzat hartuta.

Kale Nagusiaren goiko aldean bizi da Agreda. Garbi dauka goitik behera egingo zukeela oinezkoentzat, eta baita zer itxura emango liokeen ere. Aparkaleku gabezia ikusten du arazo nagusitzat, eta hainbat proposamen egin ditu. Foroan parte hartu du, eta beharrezkoa iruditzen zaio jendeak bere iritzia ematea.

Zer iruditzen zaizu Udalak Kale Nagusia oinezkoentzat egokitzeko duen asmoa?Ondo iruditzen zait. Baina hor bada zalantza txiki bat: dena izango da oinezkoentzat ala soilik farmazia pareraino?

Zuk zer nahi zenuke?Ni kale osoa egitearen aldekoa naiz; bestela, erdipurdi geratuko litzatekeela uste baitut. Ekintza eta bizitasun guztia, gainera, goiko zatian geratzen da, eta nahiz eta ni inguru honetan bizi, amorrua ematen dit. Iruditzen zait beheko zatia utzita dagoela.

Utzita? Zergatik?Uste dut jende gutxiago joaten dela behealdera. Ziur asko, tabernarik ez egoteak min handia egin dio. Tira, Gasparrenean badute taberna pakistandarrek, baina ez du mugimendu handirik sortzen.

Herritarren iritzia aintzat hartzeko asmoz, parte-hartze prozesu bat hasi du Udalak. Egokia iruditzen zaizu? Bai, oso ondo. Zalantza ugari argitu daitezkeela uste dut. Prozesua bera antolatu dutenei ere zenbait gauza ‘airean’ geratuko zitzaizkiela iruditzen zait, eta horregatik, bertan bizi garenok kontuan hartzeko moduko ekarpenak egin ditzakegula; eurenaz gain, beste ikuspuntu bat eman dezakegu.

Zuk parte hartu al duzu orain arte egindako bileraren batean?Bai. Foroan parte hartu nuen, eta oso itxura ona hartu nion. Jendeak

pentsatzen duena jakitea garrantzitsua da. Galdera batzuk egin zizkiguten: ea kale osoa edo erdia bihurtuko genukeen oinezkoentzat, ea zer itxura emango geniokeen; alegia, modernoa ala errustikoa... Jende askok parte hartu zuen, eta oso ondo iruditu zitzaidan.

Eta zuk, zer itxura emango zenioke?Kalea dena bat egingo nuke, eta aldamen batean espaloia markatu; Patrizio Etxeberrian bezala. Eta iturri bat ere jarriko nuke. Dena den, garbi daukat gerora mantentze lan handirik eskatzen ez duen obra egingo nukeela; praktikoak izan behar dugu.

Zer abantaila eta zer desabantaila ikusten dizkiozu kalea oinezkoentzat bihurtzeari?Oraintxe bertan, badugu lasai egoteko toki handi eta bikain bat: plaza. Baina Kale Nagusia ere oinezkoentzat jarriko balute, kristorena litzateke! Izan ere, Laubideren kasua dugu adibide. Bere garaian, nik jendeari galdetu nion, eta asko kontra zeuden. Egin dute eta begira... Zeinen ederra geratu den! Hemen ere gauza bera egin beharko lukete. Eta desabantailarik handiena aparkaleku gabezia da.

Ez dago aparkatzeko tokirik Legazpin?Foroan alkateak komentatu zuen musika eskola atzealdean aparkaleku handi bat dagoela, geltoki inguruan ere beste aparkaleku bat egin dutela... Ez nago ziur, baina Kale Nagusia oinezkoentzat bihurtuz gero, 60 aparkaleku inguru kenduko dituztela esango nuke. Eta, beraz, arazo larria izango dugu aparkalekuarekin. Nire ustez, leku gehiago prestatu beharko lirateke aparkalekutarako. Nola? Beste nonbait tokia bilatuta. Bestalde, orain lurpeko aparkalekua erdi hutsik egoten dela kontuan hartuta, proposatuko nuke aparkalekuaren erdia-edo Kale Nagusiko bizilagunentzat gordetzea eta erraztasunak ematea aparkatzeko. Edo beste aukera bat: garai batean, lokal komertzialak etxebizitza bihurtzeko aukera eman zen bezala, Patrizio Etxeberria edo Plazaola kaleetan dauden lokal komertzialak garaje bihurtzeko aukera ematea. Kale Nagusian inolako garajerik ez dagoela kontuan hartuta, bestelako bideak bilatu behar direla iruditzen zait.

Oinezkoentzat bihurtuko balitz, autoei sarbidea debekatuko zenieke, erabat?Oro har, bai. Soilik baimena emango nieke zamalanetarako eta ezinduren bat eramateko edo kasu bereziren baterako. Laubiden egiten duten bezala.

Merkatariei onura ekarriko diela uste duzu?Ni ziur nago baietz. Ezagutzen dut Laubideko merkatari baten kasua. Ez zuen nahi kalea oinezkoentzat bihurtzea, eta orain oso-oso pozik dago. Jendea lasai ibiltzen da kalean, eta lasai ibiliz gero, aukera gehiago dago erakusleihoak ikusteko eta dendetara edo tabernetara sartzeko.

JOSETXO AGREDAKale Nagusiko bizilaguna

Argazkia - Josu Altzelai

Page 18: Kontsejutik aldizkaria 10.alea

Baliabideak herritarron esku!

Legegintzaldia amaierara iristen ari da, baina gure lanak ez du etenik. Urte bukaera honetan udal aurrekontuak ditugu gure hurrengo helburu nagusi. Herritar asko dago beharrean, eta berauei laguntzea izan behar du udal aurrekontu hauen ardatzak. Hori delako administrazio publikoaren funtzio nagusia: gizartean gutxien dutenen aldeko baliabideen birbanaketa.

Horrekin batera, pertsonentzako izango den Legazpi egiteko nahi horretan dihardugu. Kale Nagusia da herritarrontzat berreskuratu nahi dugun hurrengo gunea. Parte-hartze prozesua martxa onean doa, eta denon artean erabakiko dugu zer motatako Kale Nagusia nahi dugun.

Agirre Etxeberri musika eskolarentzat egokitzeko proiektua ere lantzen ari gara. Gure lan guztiak helburu bakarra duelako: dauzkagun baliabideak herritarren esku ipini nahi ditugu. Horretarako baitaude erakunde publikoak eta horiek sortutako tresnak.

Horregatik salatu nahi dugu, ozen, erakunde publikoek behinola sortu zuten tresna garrantzitsuenetako bat nola jarri duten PNV, PSOE, PP eta CCOOk beraien lagun batzuen eskuetan. Herritarrona zen Kutxabank beraien lagunen esku utzi dute, eta horren bitartez, irabaziak pribatizatu. Izan ere, Bildu gezurretan ari zela ziotenak biluzik geratu dira lapurreta egin eta hurrengo egunean Kutxabankeko buruak berak pribatizatuko dela onartu duenean.

Izan ere, herritarrei hitza ukatzen esperientzia asko dute batzuk. Azaroaren bederatziko Kataluniako galdeketa alternatiboaren aurka jotzeko Espainiako Gobernuak hartutako erabakiak erakusten digu gobernu horrek duen jarrera antidemokratikoa. Bere etorkizuna erabakitzeko eskubide demokratikoa aldarrikatzen duen gizartearen aurrean, mehatxua eta debekua dira Madrilek azaltzen dituen argudio bakarrak. Honen aurrean, Kataluniako herriari gure babes osoa azaldu nahi diogu.

Aurrera begira ere badugu lanik. Legegintzaldi hau amaitzera doa, eta hurrengoa prestatzen hasi nahi dugu. Horretarako, EH Bilduk herritarrekin batera egin nahi du etorkizunaren diseinua. Eta hori da eskaini eta eskatzen dizueguna. Denok batera adostu dezagun etorkizuneko Legazpik nolakoa izan behar duen.

EH

BIL

DU

EA

J -

PN

V

ZERGA-ORDENANTZAK 2015

Udal gobernuaren hitzetan 2015rako Zerga-ordenantzak, orokorrean, kongelatuak geratzen dira. Bai, orokorrean kongelatuak 2011- 2014 urte bitarteko igoeren ondoren. Udal hauteskundeen gerturatzearen ondorio izango ote da?.Si se analiza la evolución de las tasas desde el año 2011 al 2014, nos encontramos con que BILDU ha aplicado unos incrementos muy superiores al IPC de esos años en los impuestos de mayor repercusión económica, con una clara estrategia de recaudación.Así, nos encontramos con los siguientes incrementos: - IBI Residencial 5,28% - IBI Industrial y terciario + 23,87% - Impuesto de vehículos IVTM - 09 a 12 CV + 8,28% - 12 a 14 CV + 7,24% - 16 a 20 CV + 12,38% - ICIO (construcciones y obras) +11,11% - Basuras +24,07% - Impuesto de Actividades Económicas - En 2013, el incremento más bajo propuesto por BILDU fue del 4,59%. - El resto de tasas también han sido ligeramente superiores al IPCGobernu taldeak Legazpik, bere moduko beste herriekin alderatuz, zerga eta tasa baxuagoak dituela argudiatzen du behin eta berriz. Bainan gure herriko industria eta merkataritza jardueraren egoera ikusirik, baita ere familiena, EAJri ez dio argudio hau balio.EAJk aurkeztutako proposamenetatik bi besterik ez ditu onartu Bilduk: IBI industriala eta hirugarren sektoreko IBIa kongelatzea eta h zerga-salbuespena aldatzea bai, bainan gainontzekoak ez, tartean behin-behineko enplegua sortzeari eta zerbitzu-publikoak mateari hobariak eta gainordainak gutxitzearen proposamena.Respecto a nuestra propuesta de bonificar también la creación de empleo eventual, se han negado argumentando que ellos sólo promueven empleo fijo y de calidad. Un nuevo ejemplo de incoherencia: UGGASA, cuya presidencia ostenta Bildu, ha bonificado la creación de empleo por un periodo de 6 meses.Tras una evidente sequía inversora, el último tramo de la legislatura se nos presenta “sorprendentemente” activo en obras e inversiones. Tras la aplicación a lo largo del periodo 2011-14 de incrementos muy superiores al IPC de esos años en los impuestos de mayor repercusión económica, plantean ahora la congelación de las ordenanzas fiscales. ¿Qué será lo siguiente?

¡Y acusan a la oposición de estar en campaña!

udal taldeak

18

Page 19: Kontsejutik aldizkaria 10.alea

PSE-

EE (P

SOE)

Bilduko udal-gobernuak ez dio denbora nahikoa eskaini herriko ekonomia bultzatzeko politikei. Hurrengo hauteskundeei begira, bere apustua “porlana” da, gobernu emankorra dela erakusteko asmoz; baina, egia esan, indar handia eztabaidetan galdu dute.Los concejales socialistas hemos realizado propuestas fiscales para apoyar el empleo social y aumentar la bonificación del impuesto de vehículos ecológicos. Iniciativas rechazadas por la mayoría supuestamente “ecologista y social” de Bildu. Es la misma “mayoría” que planteaba subir un 9% del IBI industrial, que desde el PSE-EE hemos conseguido paralizar y mantenerlo congelado para no poner en riesgo el empleo. Por otra parte, hemos pedido contemplar más exenciones en el recargo del 50% del IBI a segundas viviendas vacías, dado el alto número de reclamaciones presentadas en 2014.Bildu ha tirado 3 años de gestión municipal “a la basura”. Un tiempo durante el cual no han elaborado proyectos de calado para facilitar la reactivación económica y creación de empleo. Lo que sí han hecho es eliminar iniciativas emprendedoras como “Legazpi BAI”. Mientras tanto, se ha recibido la triste noticia del cierre de la empresa SFP (antigua Irimo). Ante la falta de proyectos estratégicos, sólo apuestan a última hora por la “inversión en cemento”, tan criticada por ellos en otros foros, para lavarse la cara para las próximas elecciones. Está bien que se haga una apuesta por la renovación de aceras y calles, cuyos proyectos emanan del Plan de Movilidad y Accesibilidad de legislaturas anteriores. Pero como los malos estudiantes, llegan tarde al final del curso. Y, ¿para los barrios qué?.- La peatonalización de Kale Nafarroa ha terminado con varios meses de retraso y desfase presupuestario.- La reforma de la Cuesta de la Serena fue presupuestada y fijada como prioritaria en enero de 2013. Ha comenzado este octubre.- La nueva acera en Urtatza 40-51 fue presupuestada en 2013, pero ha sido ejecutada con un año de retraso. Las mejoras en este barrio van a una clamorosa lentitud.- La Rehabilitación del chalet de Agirre-Etxeberri para ubicar Musika Eskola está presupuestada para el año 2014, pero de la que, incluso a día de hoy, no hay ni proyecto definido.- La nueva rotonda de la Industrialdea está mejor que la anterior. Sin embargo, después de tantos años de espera, la Diputación bien podría haberla ejecutado mejor. Hay dificultades de maniobrabilidad para los camiones y no da continuidad al bidegorri que viene desde Zumarraga. Además, una descoordinación entre Diputación y Ayuntamiento ha supuesto un sobrecoste por haber reabierto una zanja en la nueva acera construida hace tan sólo unos meses.

Inmersos en pleno curso político, la actividad de las distintas formaciones políticas pone la mirada en las próximas citas electorales. Sin embargo, los estudios de opinión muestran que la mayoría ciudadana está cada vez más lejos de la política, lo cual resulta comprensible a la vista de la información de la actualidad diaria. Sin embargo esta lejanía contrasta con la creciente dependencia que mostramos respecto de los servicios que ofrece la Administración pública.

En una encuesta realizada en la sociedad vasca, preguntando acerca del modelo de sociedad en la que les gustaría vivir, la mayoría (60%), se mostró partidaria de que los poderes públicos sean los encargados de garantizar el bienestar de la ciudadanía. Frente a ellos un 12% defendía que cada persona sea responsable de su propio bienestar. Otro 15% apostaba por un modelo participativo y de colaboración cívica. De estos resultados puede desprenderse que la “visión social” es la mayoritaria. Sin embargo, si ahondamos en esta visión, cabe preguntarse si no subyace una postura individualista, que considera la persona como demandante de derechos, confundiendo muchas veces necesidades con aspiraciones.

La capacidad de hacer y cooperar en sociedad han hecho posible una sociedad organizada y participativa. Tradiciones como el trabajo en “auzolan” son buena muestra de ello. Valores que quizás desde la Administración no se ha sabido reconocer y potenciar.

Centrándonos en Legazpi, justo es reconocer el alto nivel de asociacionismo y participación en distintos ámbitos. Hace ya más de 12 años que el ayuntamiento comenzó a promover, en el ámbito de Agenda 21, acciones de participación ciudadana, siendo uno de los municipios pioneros en esta dinámica y que en esta legislatura ha dado un paso atrás con la imposición por parte del equipo de gobierno del sistema puerta a puerta, en contra de la voluntad mayoritaria de los legazpiarras.

Además el gobierno local debe de ser quien lidere, con la colaboración de las entidades de cada sector, la orientación del desarrollo socioeconómico del municipio. También en este ámbito el gobierno legazpiarra merece un rotundo suspenso al haber echado por tierra todas las dinámicas de desarrollo que se habían generado en el ámbito socioeconómico (industrias, turismo…).

19

Page 20: Kontsejutik aldizkaria 10.alea

LEGAZPIKO UDALA TEL. 943 737 030 www.legazpikoudala.info [email protected]

gogoratzen?

- Kontsejutik aldizkari osoa PDFan eskuratu ahal izango duzu hemen. Zure sakelako telefonoarekin eskaneatu kodea, eta PDFa irekiko zaizu.- Aquí puedes descargar la revista Kontsejutik en formato PDF. Para ello escanea este código con tu móvil.

Bidali zure argazki zaharrak [email protected] helbide elektronikora.Envía tus fotos antiguas al correo electrónico [email protected]

Kale Zaharreko bizilagunen topaketaDuela 7 urte izan zen, 2007. urtean. Ezin konta ahala bizilagun bildu ziren hitzordura. Kale Zaharreko; alegia, Nafarroa kaleko bizilagunek bazkaria antolatu zuten, euren arteko lokarriak sendotzeko asmoz. Egun paregabea igaro zuten. Argazkia dugu horren lekuko. Aurpegi ezagun ugari; tartean, dagoeneko gure albotik joandako zenbaitenak. Bazkari eta ospakizun artean, kaleko bi adineko omendu zituzten.

Aurten kale horretan aurrenekoz festak izan direla kontuan hartuta; beharbada, argazkikoak urtero jaiak antolatzera animatuko dira...

El encuentro entre las vecinas y los vecinos de la Kale ZaharraFue hace 7 años. En 2007. La cita congregó a un sinfín de vecinas/os. Y es que organizaron una comida, para reforzar los lazos entre todos los vecinos y todas las vecinas de la calle. Fue un día estupendo, tenemos a la foto de testigo. Muchas caras conocidas; entre ellas, de personas que ya no están con nosotros/as. Entre comida y celebración, homenajearon a dos personas mayores de dicha calle.

Teniendo en cuenta que este año por primera vez se han celebrado unas fiestas en la Kale Zaharra o Nafarroa kalea... quién sabe... puede que las personas fotografiadas se animen a organizar las fiestas cada año...