Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 38. alea 2015eko ...

12
Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 38. alea 2015eko ABENDUA

Transcript of Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 38. alea 2015eko ...

Page 1: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 38. alea 2015eko ...

Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria38. alea 2015eko ABENDUA

Page 2: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 38. alea 2015eko ...

AURKIBIDEA

1 2 3 4 5 67 8 9 10 11 12 1314 15 16 17 18 19 2021 22 23 24 25 26 2728 29 30 31

1 2 34 5 6 7 8 9 1011 12 13 14 15 16 1718 19 20 21 22 23 2425 26 27 28 29 30 31

2

ETXEBARRI TXIKI 38. ALEA 2015EKO ABENDUA

94 426 70 05

UDALAAYUNTAMIENTO

E T X E B A R R I

94 426 70 00

1.- Eskolako jarduerak

- Durangoko astronomia gela.

- Zer ikasi dugu unibertsoari buruz?.

- Gure sumendia.

- Egunerokoak.

- 3. mailako ikasleak udaletxean.

2.- Aisialdia

- Hizki-zopa.

3.- Etxebarriko Ludotekak

4.- Euskarazko libururik irakurrienak etxebarrin

Page 3: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 38. alea 2015eko ...

3

Urriaren 27an eta 29an 5. mailako ikasleak Durangoko Astronomia ge-lara joan ginen. Oso egun polita eta dibertigarria izan zen eta asko ikasi genuen.Lehenengo egunean 5.A eta

5.B gelakoak eta bigarren egunean 5.C eta 5.D. gelakoak.

Eskolatik goizeko 9ak eta laurdenetan atera eta autobusera igo ginen. Bidaia ez zen oso luzea izan, ordu erdikoa, gutxi gorabehera. Durangora heldu ginenean gidaria galdu egin zen eta horregatik apur bat berandu heldu ginen. Hara heldu ginenean Esteban zegoen gure zain.

Bi gelak batera ezin ziren sartu, beraz gela bat barruan zegoen bitartean bestea kalean gelditu behar izan zen hurbil dagoen parke batean jolasten edo ondo ondoan dagoen arkupean.Bertara heldu eta ikusi genuen lehenengokoa eguzki-erloju

bat izan zen. Oso handia eta poli-ta, baina eguna hodeitsu zegoenez ezin izan genuen ikusi bere funtzio-namendua. Barrura sartu ginenean, Esteban prest zegoen hainbat eta hainbat gauza intesgarri guri azaltze-ko. Hango argazki handi batzuetako gizon zientzialariak nortzuk ziren esan zigun, hala nola Edmund Ha-lley, Galileo Galilei, Isaak Newton eta beste batzuk. Maketa batean Eguzkia, Ilargia eta Lurraren kokapen egokiarekin eklipse motak azaldu zizkigun, oso modu errazean. Oso interes-garria izan zen ikustea hango

baskula berezi batzuekin, gure pisua desberdina dela planeta desberdinetan eta Ilargian ere bai. Azkenik kupula baten azpian sartu ginen guztiak eta kupula horretan konstelazio guztiak ikusi ahal izan genituen. Esteban oso atsegina izan zen eta guk egin genizkion galdera guztiak erantzun zituen. Eguraldi kaskarra egon zenez ez ginen teilatura igo eta ezin izan ge-nuen ikusi hor dagoen teleskopioa, baina ez du axola hurrengo batean izango da!

Egileak: Kukullaga ikastetxeko 5. mailakoak

Page 4: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 38. alea 2015eko ...

4

ZER IKASI DUGU UNIBERTSOARI BURUZ ?

Kaixo lagunok gu 5.mailako ikasleak gara. Gaur gure planetari

buruz hitz egingo dugu. Kukullaga planeta Maribi Iturbe kalean

kokatuta dago. Gure taldeak (5ºC) 4.solairuan ikasten du, planeta

honetan denbora asko ematen dugu ikasten. Gure lehenengo gaia,

unibertsoari buruzkoa, oso dibertigarria eta interesgarria izan da , gai

honekin bezain ongi pasatzea espero dugu beste proiektuekin ere. Orain

unibertsoari buruzko gauzak azalduko dizkizuegu. Ba al dakizue nola sortu zen uni-

bertsoa? Nolakoa da gure galaxia? Nolakoa den gure planeta...? , Lasai orain jakingo duzue.

Unibertsoko sorrerari buruzko teoria ezagunena

da. Zientzalariek diotenez unibertsoko masa guz-

tia gune bakar batean bilduta zegoen, baina

duela 15.000.000.000 urte izugarrizko leher-

keta egon zen, Big Bang deiturikoa. Leher-

keta horren ondorioz planetak, galaxiak,

izarrak... sortu ziren. Gaur egun bi hipotesi

daude, bat unibertsoa hedatu egingo dela,

eta bigarrena unibertsoko masa guztia

berriro elkartuko dela.

Galaxiak izar multzo erraldoiak dira. Galaxiak formen edo neurrien arabera sailkatzen dira. Lau forma

daude: Irregularrak, kiribilak, barradunak eta eliptikoak. Gure galaxia Esne Bidea da eta forma kiribila du.

BIG BANG

GALAXIAK

Page 5: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 38. alea 2015eko ...

5

Lurra eguzkitik gertuen dagoen hirugarren planeta da. Gure planetan bizitza dago ura likido

egoeran egoteaz gain atmosferan oxigenoa dagoelako. Poloetan pixka bat zapaldutako esfera ba-

ten itxura du. Gasez, urez , metalez eta harkaitzez osaturik dago. Bi mugimendu mota ditu: Errota-

zioa mugimendua eta translazio mugimendua.

Errotazio mugimenduan Lurrak bere ardatzaren inguruan bira egiten du. Horretarako 24 ordu behar

ditu, eta eguna eta gaua bereizten ditu.

Translazio mugimenduan lurra eguzkiaren inguruan bira egiten du, 365 egun 6 ordu eta bederatzi

minutu ditu eta mugimendu honek urtaroak bereizten ditu. Lurraren satelite bakarra ilargia da.

Gaurkoz amaitu ditugu gure azalpenak, eta laster zuek ere izango duzue aukera planeta bat asmat-

zeko eta ondo pasatzeko.

LURRA GURE PLANETA

GURE PLANETA

Page 6: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 38. alea 2015eko ...

GURE SUMENDIA

MATERIALAK (sumendia egiteko): • Plastikozko botila bat • Egunkariak • Plastikozko plater bat • Pintzelak • Kola zuria • Margoak

MATERIALAK (erupzioa egiteko): • Ura• Xaboia • Kolorante gorria

(labaren kolorea emateko) • Bikarbonatoa • Ozpina

Botila ia-ia erditik moztu. Hori egin eta gero, pintzel batekin kola zuria bota botilaren beheko aldean eta itsatsi plastikozko plater batean.

Utzi lehortzen, 2 ordu gutxi gorabehera. Horren os-tean, egunkariekin txurrozko eraztunak egin, batzuk handiak eta beste batzuk txikiagoak. Gero txurroak, handienetik txikienera, itsasten joan bata bestearen gainean, botila inguruan.

Ondo itsatsita dagoenean, beste egunkari batekin tirak egin beharko dituzu. Tira horiek itsatsi behar dituzu, txurro txikienetik handienera.

Lehortu eta gero, margotuko duzu kolorezko ten-perak eta pintzelak erabiliz. Zuk nahi duzun kolorez margotu dezakezu, baina sumendien kolorea, nor-malean, iluna izaten da, erupzioaren ondorioz.

Azkenik, sumendi baten erupzioa sortuko duzu ura, xaboia, kolorantea, bikarbonatoa eta, azkenik, ozpi-na erabiliz.

1

3

5

6

Egileak: Ikastetxeko 6. C mailakoak

2

4

Page 7: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 38. alea 2015eko ...

7

Eguneroko maitea:

Eskolara nindoan egunero bezala eta Jonekin, gustatzen zaidan mu-tilarekin, egin nuen topo. Aurretik ez genuen inoiz hitz egin, baina goiz horretan ordua eskatu zidan. Nik barruan korapiloa neukan eta urduri samar zortziak zirela esan nion. Institutura iristean berriro ikusi nuen eta, nire lagunekin nengoela, niregana hurbildu eta egunen batean geratzeko proposatu zidan. Orduan, bat-batean, amaren ahotsa entzuten dut eta ni esnatzeko oihukatzen esaten ari da.

Institutura berandu noa eta estu eta larri nago. Ametsa egia izango balitz, alai egongo nintzateke. Institutura heldu naiz eta Jon beste neska batekin ikusi dut. Ni neska hori izango banintz oso pozik egongo nintzateke. Gainera, lehenengo orduan, mate dugu eta ez naiz batere ona horretan.

B.A. 2.DBHko ikaslea

EGUNEROKOAK

Eguneroko kuttuna:

Inoizko egunik hoberena bizi izan nuen Haloween festan. Nes-katorik ederrena ezagutu nuen eta burutik kendu ezinda nabil. Berarekin zerbait edukiko banu asko poztuko nintzateke. Estu eta larri nabil afaltzera joatea proposatzeko...

Oso polita da: begi distiratsuak, ile hori luzea... Hori gutxi izan-go balitz, oso barregarria eta jatorra da. Bere gurasoak Gor-beia igotzeko irteera bat antolatu dute eta ni gonbidatu naute. Momentuz gurasoei ez diet ezer esango zeren bestela arriskua dago nire arreba konturatzeko eta arreba konturatuko balitz Euskal Herriko pertsona guztiek jakingo lukete.

Bueno, bihar arte egunerokoa. Besarkada handi bat.

X.A. 2.DBHko ikaslea

Page 8: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 38. alea 2015eko ...

8

Beste egunean Udaletxera abiatu ginen eta Agurtzane ikusi genuen. Agurtzanek Udale-ko gauzak azaldu zituen eta zerbitzuetako panel bat erakutsi zigun. Eskaileretatik igo eta idazkaritzan 3 pertsona egon ziren in-formazioa emateko.

Gero CIMEra joan ginen eta hor geundela, ordenagailu gelara sartu ginen. Azaldu ziguten CIMEN egiten diren hainbat gauza: jaietako kartelak, Etxebarriko jaialdiak antolatu, antzerkiak, dantzaldiak ,…

Ondoren, alkatearen bulegora joan ginen eta guztiak sartzeko txikia zenez, areto nagusira joan ginen. Han galde-rak egin genizkion. 25 galdera.

Azkenean, udaltzaingora joan ginen eta udaltzain batek dena azaldu zigun. Is-pilu bat zegoen, oso dibertigarria. Gero kalabozoan sartu ginen.

Bukatzeko, Herriko Plazan hamaiketakoa jan genuen.

3.MAILAKO IKASLEAK UDALETXEAN

Egileak: Kukullaga ikastetxeko 3. mailakoak

Page 9: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 38. alea 2015eko ...

H I Z K I - Z O P A

Egileak: Kukullaga ikastetxeko 6.B mailakoak

DORA...

CRISTINA...

MIKEL...

LUCIA...

JORGE...

IGOR...

EDUARDO...

XABIER...

JOAQUÍN...

JUAN JOSÉ...

EUSKAL HERRIKO ARTISTAK

Bila itzazu Euskal Herriko hamar artisten abizenak. Horretarako hementxe dauzkazue artisten izenak:

U W G M A O B A L B U

X D Ñ T I J L Y Z P E

E G O H X Y E B R A H

S O C T W O Q A I Y M

A S T V E P D R U A T

L U C A R I N I T R R

A H E S L W Z S Y R S

Z I G L E S I A S A Y

A M I R Ñ N M X V C I

R X O B D P L O U A T

T A L L E V O N P L X

B P F H J K I G E G A

9

Page 10: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 38. alea 2015eko ...

Kaixo lagunok, Ludotekako umeak gara;

Zuengana jotzen dugu, aurten Ludotekan egin ditugun jarduerak zuekin partekatzeko.

Hilabete hauetan zehar hainbat jolas egiteaz gain, kide berri asko ezagutu ditugu eta la-

gun-minak egin gara. Alde batetik, Ludotekan

daukagun mahai jolas askorekin aritu gara,

eta txokoan gozatu ere, baina kontatuko di-

zuegu egin ditugun beste hainbat gauza ere.

Esaterako, Halloweeneko festa eta mozorro

prestaketa, euskal mitologiaren pertsonaia

ezberdinak ezagutu ditugu eta mural handi

bat egin dugu gure Ludotekak apaintzeko.

Gainera, aurten Kidetxokoek (2.mailatik

4. mailara), egun berezi bat dugu hilean

behin, non jarduera bereziak egiten ditugun, adibidez, taile-

rrak, janari izugarriaren prestaketa… Hurrengoa, abendua-

ren 18an izango dugu eta ziur aski sorpresaren bat izango

dugu.

10

Page 11: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 38. alea 2015eko ...

11

Izenburua: Otsoa eta zazpi antxumeak. Argitaletxea: Ttarttalo, 1996.

Izenburua: Bizipoza.Egilea: Uxue Alberdi. Argitaletxea: Elkar, 2014.

Izenburua: Rita eta alkimistaren ametsa.Egilea: Mikel Valverde. Argitaletxea: Elkar, 2013.

Izenburua: Sugaar.Egilea: Ramón Olasagasti. Argitaletxea: Elkar, 2014.

Izenburua: Ingelesen hilerria. Egilea: José María Mendiloa.Argitaletxea: Giltza, 2005.

Izenburua: Hilketa Liburutegi Nazionalean.Egilea: Luisa Villar. Argitaletxea: Ibaizabal, 2011.

Izenburua: Oparia.Egilea: Anabel Montrull. Argitaletxea: Miniland, 2008.

Izenburua: Surika taldea eta zenbakiak.Egilea: Stephen Gulbis. Argitaletxea: Ibaizabal, 2013.

Izenburua: Stilton dut izena.Egilea: Jerónimo Stilton. Argitaletxea: Destino, 2009.

Izenburua: Maddi eta euskal piratak.Egilea: Fernando Morillo. Argitaletxea: Gaumin, 2014.

Izenburua: Maitez eta minez.Egilea: Antón Kazabon. Argitaletxea: Ekin, 2008.

Izenburua: Bihotz nahasiak.Egilea: Fernando Morillo. Argitaletxea: Ibaizabal, 2001.

Page 12: Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 38. alea 2015eko ...

ALDIZKARIAN PARTE HARTU GURA BADUZUE...

Deitu edo jarri zaitez harremanetan:

*CEIP Kukullaga HLHI: 94 440 83 10*Udal Euskara Zerbitzuan: 94 426 70 05 [email protected]

ETXEBARRIKOINSTITUTUACEIP KUKULLAGA HLHI