GAZTETXOEN ASTEKARIA 817. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO ...

8
ASTEKO ASMAKIZUNA berria GAZTETXOEN ASTEKARIA 817. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO MARTXOAREN 2A Zure atzean da bizi baina elkar ezin ikusi, ikusten badu biluzik komun-ontzia poz-pozik. Zer da? m a n t a n g o r r i Erantzuna: ipurdia. Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburua, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela). EIDER EIBAR Oharra: Martxoaren 8a dela eta, MANTANGORRIren publikazio data egun bat atzeratuko da datorren astean. Beraz, martxoaren 10ean, igandea, izango duzue irakurgai.

Transcript of GAZTETXOEN ASTEKARIA 817. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO ...

Page 1: GAZTETXOEN ASTEKARIA 817. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO ...

ASTEKO ASMAKIZUNAberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA 817. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO MARTXOAREN 2A

Zure atzean da bizibaina elkar ezin ikusi,ikusten badu biluzik

komun-ontzia poz-pozik. Zer da?

m a n t a n g o r r i

Erantzuna: ipurdia.

Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburua, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).

EIDE

R EIBA

R

Oharra: Martxoaren 8a dela eta, MANTANGORRIren publikazio data egun bat atzeratuko da datorren astean. Beraz, martxoaren 10ean, igandea, izango duzue irakurgai.

Page 2: GAZTETXOEN ASTEKARIA 817. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO ...

m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2019KO MARTXOAREN 2A berria

ZORiON AGURRAK

Erle gelako Katixa eta Ina Murgiak 7 urte bete zituzten,

otsailaren 25an. Urduri egon dira beraien urtebetetze eguna

iristeko zain, eta, hura ospatzeko, gosari goxo-goxoa ekarri ziguten;

denok alai eta pozik ospatu genuen. Aunitz esker, Katixa eta Ina, eta

urte askotarako! Muxu potolo bat Erle gelakoen partez.

Zorionak, Laia! A ze bizkotxogoxoa prestatu zenuen zure 4 urte

ospatzeko!!!! Muxu handi-handi bat

etxeko guztien partez.

Aupa, Katixa eta Luken! Ezer bainolehen, zorionak zuen urtebetetzeagatik.

Gogoratzeko egunak izan dira zuen

urtebetetzean igaro ditugunak. 6 eta 3 urte

bete dituzue, denbora gutxi zuentzat, baina

zorion handia familia osoarentzat. Senide

guztien izenean, muxu handi bana. Irene

amama, Kandi aitite, Irati izeko eta

Mixu eta Xiba katuak.

Gure nexka pinpirinak bere

Lehendabiziko urtebetetzea ospatu

du. Eider AriztiaGarmendiak, eta aunitz urtezesan nahi diogu eta muxu pila-pila

igorri nahi dizkiogu bere lehengusu

guztiek. Aupa, Eider, segi gure artean

koxkortzen.

Zorionak, Ekai!! Dagoeneko 8 urte bete dituzu. Segi orain arte

bezain jatorra eta maitagarria

izaten. Muxu handi-handi bat

etxeko guztien partez.

Zorionak, Aner! 12 urteerraldoi maittia, ze azkar

pasatu diren. Muxu eta

besarkada erraldoiak

etxeko realzalerik

porrokatuenari. Ilargiraino

eta bueltan maite zaitugu,

potto! Etxeko guztien

partetik.

Kaixo, lagunok! Amets Azpilikueta naiz. 7 urte ditut, eta Alegian bizinaiz. Euskal Herrian mendi ugari daude, baita gure herriaren inguruan ere.

Haietako bi marraztu ditut. Ea gustatzen zaizuen nire lana.

Page 3: GAZTETXOEN ASTEKARIA 817. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO ...

m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2018KO MARTXOAREN 2A

Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.

Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Izaro Zinkunegi Barandiaran

Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x

ZU ERE ARTiSTA

Txikian handiZarautzen ospatuko dugu aurten Kilometroak jaia, Ni, Hi, Hura…

ikastola mundura! lelopean. Urriaren 6an izango da egun handia,

baina motorrak berotzen hasiak gara; joan den igandean

Kilometroak 19 txikia egin genuen herrian. Kalejira bat egin genuen

Iñurritzatik abiatuta, herriko trikitilari eta txistulariek lagunduta.

Erraldoiak ere bidelagun izan genituen, eta malekoia dantzan jarri

zuten. Eta, ikastolako mamorruek ere giro aparta jarri zuten. Lege

Zaharren enparantzan ere lehertu zen festa; altxorraren bila

jolasean ibili ginen, herriko aisialdi taldeek lagunduta. Aurpegiak

margotuta, DJen abestiekin dantzan, jolasean... txikian handi izan

zen festa!

Errezilgo ikasleak,Ezamane baserrian

Errezilgo San Martin eskolako 4 eta 5 urteko ikasleak eta

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetakoak Ezamane

baserrira joan ginen otsailaren 8an. Hango Aloñak eta

Xabierrek ukuilua erakutsi ziguten; behiak, txahalak,

zezenak eta idiak ikusi genituen, eta txahal jaioberria

ikusteko zortea ere izan genuen. Ondoren, behiak nola

biltzen dituzten ikusi, eta esnekiak egitera joan ginen.

Ederrak jogurtak! Altxorraren bila jolasean hankak astindu

eta hamaiketako bikaina jan eta gero, tipi-tapa itzuli ginen

eskolara.

Aupa! Gu

Xuban,Eider,Afrika etaIbai gara,baztandarrak.

Gure ingurua

zaindu behar

dugula erraten

digute handiek,

eta guk

ikastolako

zuhaitz

landaketan parte

hartu dugu,

Baztan zuhaitzez

betea egoteko.

Hau da gure

gaztainondoa!!

Handia, ezta?

Muxuak!

Page 4: GAZTETXOEN ASTEKARIA 817. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO ...

m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2019KO MARTXOAREN 2A berria

MARRAZKIAK EiDER EiBAR IPUINA TXILIKU SUKALDE KONTUAK MUGARITZ JATETXEA

MILA BIDAIA MUNDUKO SUKALDEETARA

ORBURUAK

Baratze kardutik (Cynara ranunculus) eratorritako barazki horrek Afrika ipa-rraldean eta Europa hegoaldean omen du jatorria. Kontinente horietatikAmeriketara salto egin, eta Kalifornian barazki ofiziala izatera ere heldu zen.Bitxikeria horiez gain, negu amaierako barazki preziatu hori modu askotarapresta daiteke: gordinik, erregosita, egosita, hotz, epel, bero… Prestatzekomodu ezagunenetako bat urdaiazpikoarekin saltsan egitea da, baina, gaur,erregosita prestatuko ditugu.Orburuak garbitzean, hondakin asko dutela iruditzen zaigu, baina kanpo-

ko hostoak eta moztutako puntak ere erabil ditzakegu: beste barazkiekinegosita barazki purean, haiek egosteko erabilitako urarekin arroza eginez…

Osagaiakd 24 orburud Oliba olio birjinad 2 baratxuri aled Perrexilad Gatza

Nola egin:

1 Orburuak garbitu. Hiru hatz utzita, zurtoinamoztu. Kanpoko hostoak kentzen hasi,

hosto samurrenetara iritsi arte. Goialdea moz-tu, eta muinaren oinarria eta zurtoina zuritu. Uretansartu. Urperatuta mantenduko dituen tapaki edo pla-ter bat nahikoa izango da orburuak ez iluntzeko.

2 Perrexila eta baratxuri aleak txikitu, ontzitxiki batean jaso, eta olio zurrusta bat bota;nahasketak arina izan behar du, gero orburuengainetik isuriko baita.

3 Zartagina berotzen jarri olio pixka batekin. Or-buruak laurdenetan moztu, eta zartaginean jar-tzen joango gara, moztutako aldea beherantz. Aldeguztiak gorritutakoan, erretilu batera atera.

4 Zartagin zabal edo kazola zabal batean olio apurbat berotzen jarri, erretiluko orburuak jarri, erre ez daitezenerregosi, eta gatza bota. Bero daudenean, sua itzali etaprestatutako olioa isuri, orburuak maneatzeko. Prest!

Garbitzen hartutako lanak merezi du…

Billy Zintzoa

Amak esan dio biedo hiru aldiz oherajoateko. Izarok ezdu gogorik. Amarenondoan eseritabada ere,

Kaliforniako herri txiki batean duoraindik burua.–Ez hadi astuna izan, hoa ohera;

bihar goiz jaiki behar dun.–Nor zen Hangtowneko zintzoa?Etsita, bestela ez dela ohera jo-

ango eta, amak hasperen egin dueta kontatu dio Hangtownen gau-zak aldatzen joan zirela pixkana-pixkana. Urrearekin aberastutakobatzuk joan egin ziren, baina bestebatzuk herrian bertan geratu zi-ren, etxe ederragoak egin zituz-ten, eta gainerako herri eta hirie-tan bezala bizi nahi zutela erabakizuten. Familiak osatu ziren, epai-tegia zabaldu zuten, zaintzaileakjarri zituzten, gaizkileak handikuxatu, eta herria lasaitu egin zen.

Jendea ez zen lehen baino zin-tzoagoa izango, baina harrapa-tzen zutena zigortu egiten zu-ten, eta denak ere zintzo itxurakegiten zituzten. Orduan, jende bati oso itsusia

iruditu zitzaion bere herriariHangtown, urkatuen herria, dei-tzea, eta eskatu zuten izen huraaldatzeko. Eta lortu zuten! Placer-ville jarri zioten. Urkatuen herriaizan ondoren urre-hondarren herribilakatu zen. Ville herria esatekobeste era bat da eta placer, berriz,urrea gordetzen duen leku hon-dartsua.Izaro begiak itxita dago amaren

altzoan duela burua.–Eta orain zoaz ohera, lo zaude

eta.

Page 5: GAZTETXOEN ASTEKARIA 817. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO ...

5berria LARUNBATA, 2019KO MARTXOAREN 2A m a n t a n g o r r i

–Eta Billy Zintzoa? Ez didazuesan nor zen herriko zintzoa.

Hasperen handia egin du amak.–William Toombs jauna Ingalate-

rran jaio zen, baina oso txikia zelaetorri zen Estatu Batuetara, gura-soekin batera. Gero Chicago alderajoan zen bizitzera eta baita han ez-kondu ere Frances M. Smith ande-rearekin. Urrearen kontuak entzunzituztenean, William Kaliforniarajoan zen Estatu Batuak alderikalde zeharkatuz, beste pertsonaaskok egin zuen moduan. Handikhilabete batzuetara Francesemaztea itsasoz joan zen SanFrantziskoraino eta Placervillen el-kartu ziren biak.

–Eta? Benetan lo hartuko dut ezbaduzu istorioa pixka bat bixiagokontatzen –kexatu da Izaro, orain-dik begiak itxirik dituela.

–Mehatxuka? –esan dio amak–.Zoaz ohera eta bake santua bion-tzat!

Hala ere, kontatzen jarraitu duamak:

–Meatzaritzako lanetan arituzen William hala moduzko suertea-rekin. Batzuetan urrepixka bat lortu etagehienetan aberaste-ko arrisku gutxirekin.Baina beste era bat zuen

gure Billy Zintzoak dirua lortzeko.Besteen diruak zaintzen zituen,eta haiek zaintzeagatik ordainduegiten zion jendeak.

–Banku bat jarri zuen?–Ez ez zuen banku bat jarri. Billyk

Frances bere emazteari ematenzizkion jasotako diru haiek etaFrancesek ondo gorde eta zain-tzen zituen. Esan ohi zen emaku-me hark hobeto zaintzen zitueladiruak norberak baino.

Begi bat ireki du Izarok. Haserresamar dagoela erakusten du begihorren keinuak.

–Orduan, Frances Zintzoa behar-ko luke izan, eta ez Billy Zintzoa –esan du, eta besterik gabe oherajoan da, ahozabalka.

Zenbait urtetan, Kaliforniako urrea ospetsuaizan zen. Hasieran, meatzari bakartiak aritzenziren urre bila; gero, urrea eskuratzea zaildu

zenean, konpainia handiagoak sortu, eta meatzezuloak sakonagoak egin zituzten. Azkenerako,amaitu egin zen Kaliforniako urrea.Gaur egun jende ugari bizi da Kalifornian, eta

punta-puntako industria dago han; esaterako, Sili-con Valley ibarrean daude munduko industriaelektroniko eta informatikorik garrantzitsuenak. Horrez gain, nekazaritza, eta, batik bat, fruta eta

barazkigintza dira Kaliforniako aberastasun itu-rriak: mahatsa, laranja, intxaurra, arana, mertxika,orburua, alberjinia…

Page 6: GAZTETXOEN ASTEKARIA 817. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO ...

m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2019KO MARTXOAREN 2A berria

DENBORA-PASAK

1.Margotu eta asmatu. Amaiurrek laguntxo bat du gelan;hitz egiten ez duen arren, oso maitea du. Zer den jakiteko,margotu forma bakoitza dagokion koloreaz.

Berdea1 Horia4Gorria3Laranja2

Urdin Argia6Urdin iluna5

2. Itzalak. Aiurrek gustuko duarropak kendu eta zelaian jolastea;gaur ere hala dabil, eguzkipean.Itzalhauetatikzein daAiurrena?

A B

C D

E F

Page 7: GAZTETXOEN ASTEKARIA 817. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO ...

m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2019KO MARTXOAREN 2A

1

Erantzunak: 1.-Arrain bat da. 2.- F.3.- 1-C, 2-D, 3-F, 4-E, 5-A eta 6-B.

A

B ikotrega

C

D etakazig

E

F

2

3

4

5 edertasun

6 agertoki

3.Atzekoz aurrera.Hitzak eskuinetik ezkerrera idazteauste baino zailagoa da. Lotubikoteak.

gizakate

nusatrede

lehendakari

bizkortasun

nusatrokzib

irakadnehel

airekaruxti

itxurakeria

Esperimentu gehiago: Zientzia haurrentzat segundo

gutxian liburuan, Jean Potter (Elhuyar, 2012).

Itsasontzi hondoratuaNola flotatzen dute itsasontziek?

Zer egin

1 Egin alboakdituen itsasontzibat aluminio paperbatekin.

2 Egin pilota bat beste paperarekin.

3 Bete plastikozko katiluak iturriko urez, katiluaren hirulaurden inguru bete arte.

4 Jarri aluminiozko pieza bakoitza katilu batean. Zein geratuda ur gainean? Zergatik?

Zer gertatzen da?

Itsasontzi formako alumunio papera urgainean geratu da, eta pilota formakoahondoratu egin da. Objektuek flotatzekoorduan, dentsitatea eta formagarrantzitsuak dira. Objektu bat ur gaineangeratuko da baldin eta desplazatzen duen urkantitateak objektuaren pisu bera badu. Objektua hondoratuegingo da desplazatzen duen ur kantitateak objektuak bainopisu txikiagoa badu. Objektuaren formak eragina dudesplazatzen duen ur kantitatean. Dentsitatea da objektubatek bere bolumenarekin alderatuta edo betetzen duenespazioarekin alderatuta daukan pisuaren neurria. Objektubatek beste batek baino dentsitate handiagoa badu bolumenbera izanik, pisu handiagoa izango du. Urak baino dentsitatetxikiagoa duten objektuek flotatu egingo dute.

ESPERIMENTUA

MATERIALA

d Neurri bereko 2 aluminio paperd Iturriko urad Plastikozko 2 katilu

Page 8: GAZTETXOEN ASTEKARIA 817. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO ...

ma n t a n g o r r iberria

Emozioak

Txoko Txiki Kuttuna» da hile-ro-hilero iRRiA aldizkaria osa-tzen duten ataletako bat. Biorriko atal honetan, Miren

Agur Meabe idazleak haurrentzakoolerki eta igarkizunak sortzen ditu.Eider Eibar ilustratzaileak, berriz,kolorea jartzen die idazlearen hitzei.

Hona hemen emakumeari* eskaini-tako azken alean kaleratutako olerkiparegabeetako bat! Gehiago nahi iza-nez gero, martxoko iRRiAn topatukodituzue.

Irakurri eta gozatu!!

Neskatxoaren galdera

Neska txikiak galdetu dio amari:

–Ama! Zer da emakume izatea?

–Ilargia lepoan lan egitea.

Neska txikiak galdetu dio amonari:

–Amona! Zer da emakume izatea?

–Eguzkiaren legera mundua zain-tzea.

Neska txikiak galdetu dio izebari:

–Izeba! Zer da emakume izatea?

–Izarretan saltoka borrokatzea.

Neska txikiak galdetu dio ispiluari:

–Ei, zu! Zer da emakume izatea?

–Nahi duzuna izateko aske bihur-tzea.IRRIEN LAGUNAK

GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2019KO MARTXOAREN 2A