Berriatuko Udalaren aldizkaria 2. Alea, 2014ko udazkena.€¦ · Alea, 2014ko udazkena. 2 3 ZE...

9
Berriatuko Udalaren aldizkaria 2. Alea, 2014ko udazkena.

Transcript of Berriatuko Udalaren aldizkaria 2. Alea, 2014ko udazkena.€¦ · Alea, 2014ko udazkena. 2 3 ZE...

Page 1: Berriatuko Udalaren aldizkaria 2. Alea, 2014ko udazkena.€¦ · Alea, 2014ko udazkena. 2 3 ZE BARRI: 2.ALEA Inaugurazinoen hilabetea izan zan garagarri-la Berriatuan. Alde batetik,

Berriatuko Udalaren aldizkaria 2. Alea, 2014ko udazkena.

Page 2: Berriatuko Udalaren aldizkaria 2. Alea, 2014ko udazkena.€¦ · Alea, 2014ko udazkena. 2 3 ZE BARRI: 2.ALEA Inaugurazinoen hilabetea izan zan garagarri-la Berriatuan. Alde batetik,

2 3

ZE BARRI : 2 .ALEA

Inaugurazinoen hilabetea izan zan garagarri-la Berriatuan. Alde batetik, Txile Plaza inau-gurau zan Baztalotzako seme Kepa Bilbaoren omenez. Ekitaldi hunkigarria izan zan. Txile-ra orain dala 50 urte abade joandako Bilbao be bertan egon zan, baita Txileko beste ordezkari batzuk be. Inaugurazinoko zinta moztu aurre-tik zein ostean, hainbat ekintza egin ziran, bes-teak beste eleiz abesbatza eta musika eskolako musikariak ereserkiak kantauaz, bertoko dant-zariak, Txileko dantzariak, bertsolariak... On-doren, 150 bat lagun batu ziran Mendibarren frontoian, bazkaritan eta osteko erromerian.

Beste alde batetik, Antzubixetik Allerira doan oinezkoen bidea be jentearentzako zabal-du zan garagarrilaren 31n, San Inazio egunez. 70 bat lagunek egin eben Berriatuko plazan urten eta Ondarroarainoko ibilbidea; gehie-nak berriatuarrak izan baziran be, ondarru-tar batzuk be animau ziran inaugurazino eki-taldira. Ibilbidearen ostean, eguerdian San Inazio kaleko jai giroa aprobetxauaz, amaitut-zat emon zan ekitaldia. Bidearen zati bat be-hin-behinekoa dan arren, Antzubixe-Alleri oi-nezkoen bide zatia jentearentzat zabalik dago.

DENDA-BULEGOA ZABALTZEA:

ZE BARRIren 1. alean esandako moduan, anbula-torio barriaren sarrera ondoan informazino bu-legoa eta inguruko produktuen salmenta puntua martxan dago. Azken ikutuak falta badira be, da-goeneko hainbat produktu erosteko aukera dago, edo bisitan datozanentzako informazinoa emoten da bertan. Produkton izenagaz bataiatu da denda-bulego hau, bertoko produktu onak eta kalidade-koak eskuratu leitekezalako dendan bertan zein on line, Oizegin plataforman (www.oizegin.com).

AU

RK

IB

ID

EA

UDALAINAUGURAZIOAK

PLAN OROKORRA

AUZOETAKO JAIAKSAN PEDRO JAIAK,

AITXE KUTZ JAIAK ETA SENEGALDARREN EGUNA

Argitaratzailea: Lege Gordailua:

Diseinua:Maketazioa

eta inprimaketa:

Berriatuko Udala BI-1098-2014 IBEGRAFIK (Lorena Elizburu)

IBEGRAFIK www.ibegrafik.com

NAGUSIEN LOKALEKO OBRAK

ARGAZKIAK

ELKARRIZKETA / ERREPORTAJEA:

ALBISTE LABURRAK

KULTURAGENDA

3

3

5

68

10

15

14

4

BERRIATUKOFUTBOL TALDEA

ANTZUBIXE-ALLERI ETA TXILE PLAZAREN INAUGURAZIOAK

ANTXUBIXE-ALLERI

TXILEPLAZA

Page 3: Berriatuko Udalaren aldizkaria 2. Alea, 2014ko udazkena.€¦ · Alea, 2014ko udazkena. 2 3 ZE BARRI: 2.ALEA Inaugurazinoen hilabetea izan zan garagarri-la Berriatuan. Alde batetik,

4 5

UDALA: N AGUSIEN LOKA LEKO OBRAK UDALA: PLAN OROKORRA

Garagarrilaren 29ko osoko bilkuran emon jakon ha-sierako onarpena Berriatuko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari. Horren aurretik, hainbat herrita-rrez osotutako hirigintza mahaiari aurkeztu jakon. Hasiera batean, alegazinoetarako epea urriaren 15era arte egon da ipinita, baina ikusita jentea orain-dino kontsultak egiten dabilela, udalbatzak erabagi

dau alegazinoetarako epea urriaren 31ra arte luzat-zea. Interesauta dagozan herritarrak udaletxera eto-rri leikez dokumentua ikustera, edo bestela, www.berriatua.org webgunean laburpena dago ipinita. Gogoratu: alegazino epea urriaren 31n amaituko da.

Aspaldian ikusi dozuen lez, Urepel iturburutik Aitxe Kutz aurreko iturri-ra ura heltzeko arazoak dagoz; hodi barriak ipini dira ura baldintza one-netan ailegetako, baina desnibelak di-rela eta, instalazinoek airea hartzen dabe, eta ondorioz, batzuetan iturriak ez dau urik botaten. Iturburu beretik doa ura futbol zelaiko iturrira be, bai-

na hara arazo gitxiagogaz ailegetan da ura. Hori bai, lehen egoan bakte-riaren kontaminazino arazorik ez dago instalazino barriak ipini dirane-tik, eta iturri bietatik urteten dauen ura kalidade onekoa da, behintzat. Dana dala, aurrerantzean be beha-rrean jarraituko dogu ura baldint-zarik onenean eroateko iturrietara.

Jubilauen lokalean obretan da-bilz. Dakizuenez, medikuaren eta praktikantearen kontsultak eta itxarongela egozan lehen eraikin berean, baina anbulato-rio berria egin danez, orain li-bre geratu dira. Jubilauen lokala txiki geratuta egon da aspaldi-tik. Esate baterako, batzuetan txokolatadak egiteko medikua-ren itxarongela be erabilten eben, edo mahaiak kanpora atarata egiten ebezan, eta jen-te asko batzen daben ekintzak lokaletik kanpo egin behar iza-ten ebezan. Beraz, osasun-etxe barria egin dala aprobetxauta, lokala handituko jake eta dau-kiezan beharrizanetara egokitu.

NAGUSIEN LOKALEKO OBRAK PLAN OROKORRA

UREPELEKO URA

4 5

Page 4: Berriatuko Udalaren aldizkaria 2. Alea, 2014ko udazkena.€¦ · Alea, 2014ko udazkena. 2 3 ZE BARRI: 2.ALEA Inaugurazinoen hilabetea izan zan garagarri-la Berriatuan. Alde batetik,

6 7

ARGA ZKIAK: AUZOETAKO JAIAK

6 7

MADALENA

ASTERRIKA

MILLOI

Page 5: Berriatuko Udalaren aldizkaria 2. Alea, 2014ko udazkena.€¦ · Alea, 2014ko udazkena. 2 3 ZE BARRI: 2.ALEA Inaugurazinoen hilabetea izan zan garagarri-la Berriatuan. Alde batetik,

8 9

ARGAZKIAK: SAN PEDRO JAIAK ETA SENEGALDARREN JAIA

8 9

SAN PEDROAK

IDI PROBAK

AITXE KUTZ

SENEGALDARREN EGUNA

Page 6: Berriatuko Udalaren aldizkaria 2. Alea, 2014ko udazkena.€¦ · Alea, 2014ko udazkena. 2 3 ZE BARRI: 2.ALEA Inaugurazinoen hilabetea izan zan garagarri-la Berriatuan. Alde batetik,

10 11

Martitzen arratsaldeko seirak. Berritxuko futbol zelaia. Entrenatzaileak, jokalariak, zuzendaritzako kideak... danak dagoz prest. Danak dagoz aulkietan jarrita. Ez, gaur ez dira ikusle, ezta zelaiko protago-nista be; gaur ez dago partidurik. Bulegoko mahaia-ren bueltan alkartu dira gaur, tertuliarako gogoz. Izan be, 19 urte dira Berritxuko Futbol Taldea sor-tu zanetik, eta badaukie zer kontau. Gauza batzuk asko aldatu dira horreetan urteetan, baina beste ba-tzuek bardin-bardin jarraitzen dabe: Mikel Gabiola eta Jose Agirretxea zuzendaritzan dagoz hasiera-ha-sieratik; lehenengoa, lehendakariorde, eta bigarrena, lehendakari. Eurekin batera batu dira gaur mahai biribilean Mikel Badiola ( jokalaria eta entrenatzai-lea), Iker Santos (entrenatzailea lehen eta orain), Imanol Aldazabal ( jokalari ohia eta kultura eta ki-rol zinegotzia) eta Asier Akarregi (entrenatzailea).

Orain dala hamarkada bi, futbol zelaiaren proiek-tua udalean onartuta egoan eta obrak be hasita. Mikel Gabiola egoan orduan kultura eta kirol zi-negotzi: “Niri, zinegotzi eta futbolzale moduan, tokau jatan talde bat martxan ipintea. Instalazino batzuk eginda egozanez, talde bat jarri behar zan martxan; obligazino hori sentidu neban nik”. Tal-dea osotzeko bost lagun behar ziran, eta Gabiolak lortu eban bost herritar inpliketea: bera, Jose Agi-rretxea, Rodolfo Bakeriza, Jabi Perez eta Jabi Argoi-

tia. “Anekdota lez, kontau behar dot Jose dala boto bategaz aukeratutako presidente bakarra”, dino Gabiolak, olgetan. Izan be, bost taldekideak nota-ritzara joan ziranean, eta notarioak presidentea nor izango zan itaundu, “Jose Agirretxea” esan ei eban Mikel Gabiolak. Harrezkero, batak lehenda-kari eta besteak lehendakariorde jarraitzen dabe.

Agirretxeak be badaukaz hasierako anekdotak go-goan. Lehendakari moduan, Bizkaiko Futbol Fede-raziora joan behar izan eban, baina ez ekian non egoan be. “Ezta federazinorik baegoan be”, dino.

Baina, anekdota gaziagoak be gogoratzen ditue. Futbol zelaiaren inaugurazioan, herritar batzuek basotik sagarrak bota zituen, ekitaldia zapuzteko asmoz. “Hasiera-hasierako futbolarien taldea On-darroakoek eta Berriatukoek osotu eben. Berria-tuarrak lau-bost ziran bakarrik, eta beste guztiak ondarrutarrak. Eta hori Berriatuan ez zan ondo ikusten”, gogoratu dau Mikel Gabiolak. “Baina, ho-lako inbertsino bat eginda, holako instalazinoak montauta, taldea martxan ipini beharra egoan, eta taldera etorri ziranekin ipini genduan martxan”, gehitu dau. Berriatuan futbolaren kulturarik ez egoteak be eragina euki eban hasierako oposizino horretan, Agirretxearen ustez. “Futbolaren kultu-rarik ez da egon, hemengoa zesta-punta izan da”.

Hasierako estuasunak pasauta, diru bila, eta, batez be, entrenatzaile, laguntzaile eta abarren bila hasi ziran. “Prest dagoen jentea topetea suberte handia da. Ze, jokalariek eta entrenatzaileek gitxienez astean lau bat egunean etorri behar dabe, eta gero dagoz partiduak eta aste birik behin kanpora joan beharra... Konpromi-so handia da”, dino Agirretxeak. “Egia da Berriatuak holako futbol zelai bat eukitea luxu bat dala. Hau ur-teetan mantendu bada, izan da udalaren laguntasun handia egon dalako urtero-urtero maila ekonomikoan; eta, jente mailan, Ondarroatik etorri izan diralako jokalariak eta laguntzaileak. Urte batzuetan egon dira be-rriatuar askogaz osotutako taldeak, baina beste urte batzuetan herritar bat bera be ez da egon”, gehitu dau.

Mahaiaren bueltan jarrita dagozan guztiek da-kie futbol taldeko kide izatea konpromiso han-dia dana. Jokalariek entrenamentuetara etorri eta partiduak jokatzeaz ganera, urteko inskripzinoa ordaindu behar dabe. “Erropak, bidaiak, botiki-na, asegurua... hainbat gastu dagoz, eta 150 euroko inskripzinoak ez dau emoten hasteko be”. Horre-gaitik, babesle daukie Cikautxo, hasiera-hasieratik, eta udalak be laguntza emoten deutsie. Kide eta Laka-erdi be taldearen laguntzaileak dira. “Lor-tzen doguzan sarreretatik ordaintzen ditugu ur-teko gastuak, eta hurrengo urte hasierarako behar doguna apartetan dogu”, azaldu dabe. Sobretan dan dirua entrenatzaileen artean banantzen dabe.

Arlo honetan be aldatu dira gauzak. Futbol zelaian publizidadea ipinten dabenen kopurua asko baja-tu da, %70 inguru. “Lehen 30 baziran, orain dozena erdi”, zehaztu dabe

Funtzionamentua

Zailtasunak

ELK ARRIZKETA / ERREPORTAJEA: BERRIATUKO FUTBOL TALDEA

BERRIATUKO FUTBOL TALDEA

Agirretxeak dino berari buruko minik handie-na emoten deutsana zera izaten dala: taldea osotu behar dan momentuan ez eukitea jenterik. “Ho-rrek tripak be mobidu egiten deustaz”. Horregaz lotuta, momentu txarrak be pasau ditue. Batza-rrak egin izan ditue herrian, herriko gazteak batu-ta, taldea aurrera atarateko jentea topau nahian.

Entrenatzaileek argi daukie: “Hemen behar dana da herriko jentea inbolukretea”, dino Iker Santosek.

“Jose eta Mikel urte askoan dabilz beharrean futbol taldean, eta laguntasuna behar dabe, gero, geldiro-geldiro, erreleboa prestatzen joateko. Ze, honeek ez dira egongo hemen bizitza osorako”, gehitu dau.

Josek eta Mikelek inoiz pentsau dabe taldea iztea be, baina hori eginda, orain arte egindako lan guztia za-kutik hartzera joango litzateke. Orain dala urte ba-tzuk egin zituen herri batzarrak be. Futbol taldeko kideak joan ziran udaletxera jentearen inplikazino faltagaitik kezkatuta. Udalak, orduan, kartak bialdu zituan etxe guztietara, batzar bat deituaz. Alkatea, kultur zinegotzia eta beste hiru-lau lagun alkartu zi-ran bakarrik. “Frakasotzat hartu genduan, eta aste bi barrurako deitu beste batzar bat. Beste frakaso bat izan zan”, gogoratu dabe taldeko beteranoenek.

Baina, zailtasunak ez dagoz beharra egiteko edo konpromisoak hartzeko orduan bakarrik; jentea bazkide be ez da egiten. “35 euro da urteko baz-kidetza kuota, eta 42 bazkide dagoz bakarrik”.

Lehenengo urteak gogorrak izan ziran jokatzeko, hondarrezko zelaia eoalako. 2005ean, bedar artifiziala ipintzeaz batera, jauzi kualitatibo bat emon zan jokatzeko orduan.

NESKEN TALDEA 2005-2006

NAGUSIEN TALDEA 2006-2007

INAUGURAZIOKO PARTIDUA

Page 7: Berriatuko Udalaren aldizkaria 2. Alea, 2014ko udazkena.€¦ · Alea, 2014ko udazkena. 2 3 ZE BARRI: 2.ALEA Inaugurazinoen hilabetea izan zan garagarri-la Berriatuan. Alde batetik,

12 13

EL KARRIZKETA / ERREPORTAJEA: BERRIATUKO FUTBOL TALDEA

Zailtasunak beti egon dira, eta egon be egongo dira, gehiago edo gitxiago, danean lez. Baina, go-rabehera horreetatik aparte, gauza bat ikusten dau Jose Agirretxeak ona: aberastasuna. “Mundua za-baltzen da asko, jente asko ezagutzen dozu, eta ikasi egiten dozu; edozeinegaz ikasten dozu”. Hori da Agirretxearentzat gehien balio dauena. “Kirol arloan be satisfazino asko egoten da. Talde txikia da, eta galtzen dauenean ez deutsu horrenbesteko buruko minik emoten, baina irabazten dauenean emoten dauen poztasuna handia izaten da”, dino.

Entrenatzaileak be pozik dagoz Berriatuko tal-deko partaide izateaz. “Berriatuan, futbolean jo-katzeko dana daukazu: instalazinoak oso onak, material ona, lasaitasuna, ekipamentu osoa...”, zehaztu dabe. “30 kilometroan ez dozu Berria-tuak daukazan baino instalazino eta baliabide hobarik aurkituko”, esan dabe, ziurtasun osoz.

Lehenengo taldea sortu zanean, Federazinoan fidantza ordaindu behar izan zan, eta hori udalak ordaindu eban, Kultura batzordetik. Orduan, batzarra egin zan jokalarien gurasoekin, eta planteau zan gastuak eurek ordaindu behar zituela; dirua lortzen ahaleginduko zirela futbol taldekoak, baina eurek egin behar eutsiela aurre beste gastuei. Sasoi haretan, 25.000 pezeta ordaindu zituen.

Alde onak

Aurtengo denboraldiaGizarte aldaketa

2014-2015 denporaldian buru-belarri dabilz Berri-txu Futbol Taldekoak. Aurten, txikien talde bigaz hasi dabe ikasturtea: alebinekin eta benjamine-kin. Gazteen (bigarren mailan) eta nagusien (lu-rraldeko lehen mailan) talde bana be badaukiez martxan. “Orain dala urte bira arte ez dabe euki umerik, eta ondorioz, gurasorik bez laguntzeko. Eskolako umeen gurasoak euren kontura hasi dira berton gauzak antolatzen. Egun batean futbolean jokatu eben bertoko umeek beste herri batzueta-ko umeekin, eta gurasoek paella prestatu eben da-nentzako”. Gurasoen parte-hartzeagaz, uste dabe taldeak behar dauen bultzada eukiko dauela orain.

Nagusien taldeari jagokonez, partidu guztiak lehiatzea da helburu nagusia. “Partiduetara pres-tatuta joatea eta guztiak lehiatzea”, zehaztu dabe. Gogoratu dabe fitxajerik onena taldean dagoen blokeak jarraitzea dala; “urte askoan dagoz joka-lari batzuk eta talde bat daukie osotuta, eta hori oso bloke garrantzitsua da talde osoarentzat”.

Konpromiso falta arlo guztietara zabaltzen dala uste dabe. “Gizartea aldatu egin da, eta hori fut-bolean be igarten da”. Entrenatzaileek dinoenez, “lehen futbolean ebilzan umeak eta gazteak fut-bolerako bizi ziran, benetan sentitzen eben ki-rol hau”. Orain, urte osorako konpromiso bat lortzea, gero eta gaitzagoa dala igarri dabe. “As-kok esaten dabe entrenetan etorriko direla, bai-na partiduetara ez, asteburua libre nahi dabela-ko”. Beraz, entrenatzailearentzat, bere gustoko 20-22 laguneko talde bat osotzea oso gaitza da.

Arazo hori ez da Berritxuko Futbol Taldea-ren arazoa bakarrik: “Gizarte-arazoa da, gero eta egoistagoak garelako”. Gizartea aldatu egin da, “txarrera”. “Hemendik urte batzueta-ra, gazte horreek helduak diranean, esan kon-promisoa hartzeko talde bati laguntzeko”, dino Jose Agirretxea taldeko lehendakariak.

Mikel Badiolak dino inoiz pasau izan jako-la zapatuan partidu ona jokatu, astelehene-rako entrenamentu polita prestatu, eta entre-namentura joan eta bost jokalari falta direla konturatu. “Eta, ganera, zapatuan ondo jokatu da-benak igual... Horrek animoak asko bajatzen ditu”.

Gaur egun futbol zelaia dagoen lursaila alboko baserriarena zan, eta justu-justu egin zan futbol zelaia orain dagoen lekuan, ze interesak egozan lursail horretan etxebizitzak eraikitzeko. Azkenean, udalak erosi zituan futbol zelaia egiteko. Halandabe, ez zan errez egon: lursailon jabeak bost loba ziren, terrenoa herentzian jaso ebenak. Udalak eurekin berba egin eban, eta hiru prest egozan saltzeko, baina beste biek ez eben nahi. Eta hor ibili ziran...

FUTBOLARI ONAK: Iagoba Arrasate gaur egungo Realeko entrenatzailea hemendik urtendakoa da. Baita Bilbao Athleticen dagoen Iban Urkiza prestatzaile fisikoa eta Xabier Irureta Eibarko atezaina be. Azken hori Berriatuko taldean egon zan jokatzen 8 urtetik 18 urtera arte. 2 A mailan jokatu eban Jon Anderrek be. Gero, herritarra da Ansotegi be, baina futbol zelai honetan ez dau jokatu, ze hau martxan ipini ebenean Eibarren jokatzen eban.

NESKEN TALDEA: lau urtean egon zan martxan. Ondarroako taldea zan, eta hasieran Ondarroako kiroldegian jokatzen eben. Eta zelaian jokatzeko adina ailegau jakenean, hona etorri ziran jokatzera. Oso urte onak izan ziran. Maila handiko taldea izan zan. Gero, 18-19 urtera ailegau ziranean, ikastera joan ziran eta taldea desagertu egin zan.

BENJAMINAK

ALEBINAK

GAZTEAK

NAGUSIAK

Botón

Page 8: Berriatuko Udalaren aldizkaria 2. Alea, 2014ko udazkena.€¦ · Alea, 2014ko udazkena. 2 3 ZE BARRI: 2.ALEA Inaugurazinoen hilabetea izan zan garagarri-la Berriatuan. Alde batetik,

14 15

Herri ikastetxean be hasi da 2014-2015 ikasturte barria, 112 ume-gaz, eta beharrizanei erantzu-teko, gela moduan egokitu da eskolako patio aldera da-goen aterpearen zati bat, behar dan moduan zarratu-ta eta behar diran instalazi-noak jarrita. Gogoratu, azken urteotan, eskolan sartzen dan ume kopurua goraka doala, eta ikasturte honen amaieran, eskola handitzeko lanei ekiteko asmoa dagoela, eskolak dau-kan arazoari behin betiko urtenbidea emoteko. Datu mo-duan, hona hemen azken 10 urteetan eskolan matrikulau dan ume kopurua.

Saneamentu sarea oso-tzeko obrak hor jarraitzen dabe herriko hainbat leku-tan. Momentuz, zulo handi batzuk egin ditue puntu batzuetan, herriko ur ziki-nak batuko dituan instala-zinoak lurpetik pasau ahal izateko Errenterira arte. Lanen nondik norakoak azal-tzen dituan informazino panela Aitxekutz aurreran dago ipinita.

Etxe Pintxoko fatxadako pinturak ikusgarri dagoz, azkenengo hileetan pinturok berreskuratzeko beha-rrak egiten ibili ostean. Fatxadako lanak egin aurretik, teilatua barriztau eben jabeek, eta ostean, Bizkaiko Foru Aldundiak beregain hartu eta egin ditu pinturak berreskuratzeko lanak. Zorionak honetan inplikauta ibili diran guztiei. Merezi izan dau.

Aurten be garagarrilean eta abuztuko lehenengo as-tean Karraspioko hondartzara joateko autobus zer-bitzua egon da. Hona hemen egun bakoitzean zenbat bidaiari ibili dan:

AL BISTE LABURRAK

AGENDA

B A D A K I Z U ?

Herri ikastetxea

Hondartzarako Autobusa

Saneamendu sarea

Etxe PintxoKULTURAGENDA

14 15

Zemendiak 7

Azaro Fest garagardo jaia + txarriki jana San Martinen omenez.

Zemendiak 25

Berriatuko desanexinoaren 31. urteurrena. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna.

Zemendiak 15

Ondarearen Europako Jardunaldien errepikapena. Lekoia Bekoa baserrira bisita herriko jentearentzat. Aurrez izena emon behar da udaletxean.

Urrian zehar

Ondarearen Europako Jardunaldiak Bizkaian.

Urriak 23

Txirrindulari profesionalekin mahai ingurua bideo gelan.

Zemendiak 29

Berritxuarren eguna. Herri bazkaria, herriko taldeen parte hartzea, kantaldia, erromeria eta abar..

Zemendiak 28

Berriatuko argazki zaharren liburu aurkezpena.

Zemendiak 23

Goizean Berritxuko Errege Bideko kross-a. Arratsaldean zesta txapelketako finalak, Luis Bilbao memoriala.

Abenduak 3

Euskararen eguna.Abenduak 5

Antzerki emanaldia frontoian: Koka Kola eta Barea.Abenduaren 19tik aurrera

Gabon egitaraua.

Urriak 18

Ondarearen Europako Jardunaldiak Berriatuan. Lekoia Bekoa baserrian. Aurrez izena emon behar da udaletxean.

Bi Berritxuar izan dira Bizkaiko bertsolari txapeldun historian. Zeintzuk eta zein urtetan? Erantzuna emateko bidali mezu bat [email protected] helbidera edo deitu telefonoz udaletxera (94-613 70 30). Erantzuna emoteko azken eguna: 2014ko abenduaren 19a.

Asmatzaileen artean lagun birentzako

afaria zozketauko da herriko edozein

tabernatan.

URTEA UME KOPURUA 2005 42

2006 51

2007 56

2008 75

2009 82

2010 91

2011 94

2012 99

2013 106

2014 112

EGUNA KOPURUA

Uztailak 15 34

Uztailak 16 51

Uztailak 17 15

Uztailak 22 38

Uztailak 23 45

Uztailak 24 10

Uztailak 30 0

Abuztuak 5 21

Abuztuak 6 16

Abuztuak 7 18

GUZTIRA 248

-1. aleko erantzuna: ARRAIKUA etxeko teilatupean dago “txakur buru” hau (ikusi argazkia). Asmatzaile bakarra egon da: Iñaki Mendizabal Elordi. Beretzako lagun birentzako afaria herriko taberna batean. Zorionak!

Page 9: Berriatuko Udalaren aldizkaria 2. Alea, 2014ko udazkena.€¦ · Alea, 2014ko udazkena. 2 3 ZE BARRI: 2.ALEA Inaugurazinoen hilabetea izan zan garagarri-la Berriatuan. Alde batetik,

BERRIATUA ELIZATEKO UDALAHerriko Plaza, 1

Tfnoa.: 94 613 70 30 Faxa: 94 613 70 27 www.berriatua.org