230 (2014ko martxoa)

download 230 (2014ko martxoa)

of 40

  • date post

    09-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    223
  • download

    4

Embed Size (px)

description

Itsasoko denboraleak: nola sortzen dira? Elkarrizketa TS fundicioneseko lau langilerekin.

Transcript of 230 (2014ko martxoa)

  • www.baleike.com

    BALEIKE230. ZENBAKIA. EURO BAT2014ko MARTXOA

    ZUM

    AIA

    KO

    HIL

    AB

    ETEK

    AR

    IA

    ITSASO GORRIADenboralez denborale eman dugu negua, bi alarma gorri tartean. Olatu ikaragarriak iritsi dira gure kostara, irudi ikusgarriak utzi dizkigute; baina, zer dakigu olatuez? Joseba Egaa meteorologoak azaldu digu nola sortzen diren eta nondik datozen itsasoko munstro zuriak.

    ElkarrizkEta: tS funficiOnESEkO lau langilErEn tEStigantza

  • TESTUA: ERREdAkzIOA ARGAzkIAk: ELHUYAR

    Juanjo Larraagaharategia

    Kalitatezko produktuak

    Gipuzkoako Okelaren

    Ziurtagiria: GI-OKELA

    ZUMAIABasadi auzategia, 4. Tel./Faxa: 943 860 621ZARAUTZSalegi kalea, 14. Tel./Faxa: 943 890 215

  • Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

    BALEIKE230A

    zA

    LA g

    . zab

    ale

    ta

    herri aldizkaria

    Foronda kultur etxea

    Odieta, 2

    tel.: 943 86 15 45

    e-maila: aldizkaria@baleike.com

    Argitaratzailea

    Baleike kultur elkartea

    e-maila: elkartea@baleike.com

    Administrazio batzordea: agustin zubimendi eta

    Xabier azkue.

    Erredakzio taldea: imanol azkue, ainara lozano

    lasa, aitor Manterola, Juan luis romatet,

    Miriam romatet, Peio romatet, arnaitz rubio, Jon

    Urbieta, izaskun Urbieta eta Gorka zabaleta

    Diseinua eta maketazioa: roberto Gutierrez

    Hizkuntz zuzenketa: imanol azkue

    Publizitatea

    tel. 943 86 15 45

    azubimendi@baleike.com

    Inprimategia

    antza inprimategia

    (lasarte-Oria)Tirada

    800 ale

    lege gordailua: SS-405/94

    iSSN: 1136-8594

    Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian

    adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

    26erreportajeaPATINATzAILEAk

    31ikerketaEUSkAL kULTURA zUMAIAN

    38bertso xortaJOxEAN GOGOAN

    5BAzkIdEEI GUTUNA

    6argazkitanINAUTERIAk

    9elkarrizketaTSko LANGILEAk

    NONdIk zATOz, MOBY dIck?

    14baleike +

  • 4 B A L E I k E 2 0 1 4 M A R T x O A

    BALE

    IkE

    +BA

    LEIk

    E +

    IRIT

    zIA

    PUBL

    IzIT

    ATEA

  • B A L E I k E 2 0 1 4 M A R T x O A 5

    Bazkideen datu berritzeaUrte berezia da 2014a Baleikeko kide, bazkide eta irakurleentzat, aurten aldizkariak 20 urte bete-ko baititu ekainean. Urteurren borobilak aukera emango digu ospatzeko, baina baita ere proiektua bera sendotzeko, zabaltzeko eta berritzeko. Aurre-rago emango ditugu xehetasunak, baina aurrera dezakegu uztailaren 5ean Baleike Eguna ospa-tuko dugula. Egun osoko jaia antolatuko dugu, herriko taldeekin elkarlanean. Ekainean ere izango da kultur egitarau berezia.

    Horrekin batera, gure eskaintza hobetzeko ari gara lanean. Horretarako, ezinbestekoa zaigu oina-rriak sendotzea. Bazkideak dira elkartearen zutabe garrantzitsuena, eta ezin aukera pasatzen utzi urtea joan eta urtea etorri Baleike babesten duzuen guz-tioi eskerrak eman gabe. Aurten berrikuntzak eta abantailak izango dira bazkideentzat eta bazkide berriak inguratzeko kanpaina egingo dugu.

    Baina, lan horiek egin aurretik, dagoeneko bazkide zaretenen datuak berritzeko premia daukagu. Urteen poderioz gure datu basea zahar-kituta gelditu da, eta gaur egun ezinbestekoa zaigu datuak osatzea, sistema erabat informatizatu eta garai berrietara egokitzeko. Zerbitzu egokiagoa eta erosoagoa eskaintzeko modua izango da.

    Beraz, Baleikeko bazkideoi eskatzen dizue-gu hemen zehazten diren datuak ahal bezain pronto helaraztea, posta elektronikoko helbide honetara: azubimendi@baleike.com Izenburuan adierazi Baleike bazkidetza dela gaia.

    Behar ditugu datuak:

    IZENA:

    ABIZENAK:

    ZENBAT ZARETE ETXEAN:

    HELBIDEA:

    HERRIA:

    POSTA KUTXA:

    EMAILA:

    TELEFONOA:

    K/K ZENBAKIA + ERAKUNDEA:

    N.A.N.:

    Bide batez, norbaitek Baleikeko bazkide egin nahiko balu goian adierazitako datuak bidal ditza-ke aipatuta helbidera elektronikora.

    Mila esker zuen babesagatik eta laster jakina-raziko dizkizuegu 20. urteurrenaren harira presta-tzen ari garen proiektu eta ospakizunak.

    Xabier Azkue IbarbiaBaleike Kultur Elkarteko presidentea

  • 6 B A L E I k E 2 0 1 4 M A R T x O A

  • B A L E I k E 2 0 1 4 M A R T x O A 7

    TESTUA: ERREdAkzIOA ARGAzkIAk: ELHUYAR

    Aurten internet bidezko mozorro lehiaketa antolatu du Udalak, Ba-leike Kultur Elkartearen laguntza-rekin. Horretarako, lehenik Alon-degian Argazki Txokoa muntatu zen, parte hartu nahi zutenen erre-tratuak ateratzeko. Ehundik gora lehiakide izan dira, bi kategoriatan banatuta. Internet bidezko bozke-tako irabazleak ostiralean jakinara-ziko dira. Epai-mahaiaren saridu-nak, Mercury-Caballe bikotea eta Arabiar Gaua taldea izan ziren.

    inauterietako argazki txokoa

  • 8 B A L E I k E 2 0 1 4 M A R T x O A

    BALE

    IkE

    +PU

    BLIz

    ITAT

    EA tSkO langilEak

    PENA dA fAMILIA ARTEkO GATAzkA BATEAN LANGILEEk ORdAINTzEA ONdORIOAk

  • B A L E I k E 2 0 1 4 M A R T x O A 9

    tSkO langilEak

    PENA dA fAMILIA ARTEkO GATAzkA BATEAN LANGILEEk ORdAINTzEA ONdORIOAk

    2008an marka guztiak hautsi zituen TS Fundicionesek: 360 langile zituen eta sei milioi euroko irabaziak lortu zituen. Sei urte baino ez dira pasa eta enpresa likidatzeko bidean jarri dute jabeek; enpresan gelditzen ziren 156 langileak kale gorrian geldituko dira. Xabier Korta, Aritz Larraaga, Manuel Murillo eta Tomas Anton zumaiarrak dira horietako lau.

    ELkA

    RR

    IzkE

    TA

    TESTUA ETA ArgAzKIAK: gorKA zABALETA

    Bideoa

  • 10 B A L E I k E 2 0 1 4 M A R T x O A

    BALE

    IkE

    +

    Manuel Murillok 30 urte daramatza lanean enpresan. To-rreagan hasi nintzen 17 urte nituela eta orain 47 dauzkat. 30 urte hauetan fundizioko lana besterik ez dut egin. Ez dakit me-kanizatzen ere. Nora noa ni orain lan bila? Bi seme-alaba dauzkagu, 14 urteko mutikoa eta seiko nes-katoa. Tomas Antonek itsasoa utzi eta lehorrean lanean hastea eraba-ki zuen duela 17 urte. Orain 57 urte dauzkat. Itsasoan egindako urteei esker lan urteak murrizteko koefizientea daukat eta, nola edo hala, moldatuko naiz, baina lan-gile asko daude oso egoera larrian, seme-alaba txikiekin, ordaindu beharreko hipotekekin, eta lana aurkitzeko aukera eskasekin. Aritz Larraaga eta Xabier Korta gazteagoak dira. Larraagak 33 urte dauzka, eta 15 da-ramatza enpresan. Seme-alabarik ez daukat, baina hipoteka hilero ordaindu behar da. Xabier Korta duela hamar bat urte hasi zen lanean, ordurako enpresa TS zelarik. Urte onenak ezagutu genituen, 2008a sekulakoa izan zen, eta orain kale gorrian ikusten dugu geure burua. Nik soldeatzen badakit eta bide horretatik joko dut; ea ontziolan lana lortzen dudan.

    Egoera bertsuan daude TSko gainerako langileak. Ba-tzuk, oso larri. ELA sindikatura etorri zaizkigu lankideak,

    malkotan, mesedez ea lagun-tzaren bat ematerik ba ote genuen, dirurik gabe zeudela eta, azaldu du Tomas Anto-nek. Jendea oso estu dago. Borroka oso luzea izan da, urtetik urtera sarrerak mu-rrizten joan dira. Batzuk gu-rasoen etxean daude bizitzen. Badaude familiak seme-alabak dituztenak, hipotekak ordain-tzeko eta biak langabezian, gaineratu du Aritz Larraagak.

    Egoera muturrekoa da eta langileak ez daude burua makur-tzeko prest. Enpresa itxi egingo da, baina guk borrokatzen jarraituko dugu. Epaiketara eramango ditugu argitu dadin zein den honen guztiaren erruduna. Ez dira erantzukizu-nak argitu gabe joango, aurreratu du Antonek. Pena da familien arteko botere borrokaren ondorioak langileok or-daintzea, osatu du Manuel Murillok. Izan ere, langileek garbi dute hori dela enpresa hondoratzea esplikatzen duen giltza.

    Jaurlaritzak behartu zituen bi enpresak bat egitera, baina hasieratik ez ziren ondo konpondu

  • B A L E I k E 2 0 1 4 M A R T x O A 11

    ELkA

    RR

    IzkE

    TA

    gogoz kontrako ezkontzaTS Fundiciones 1993an sortu zen, Zumaiako Torreaga eta Zestoako Sorazu fundizioak bat eginda. Biak oso egoera la-rrian zeuden, bakarka ez zuten etorkizunik, eta Eusko Jaur-laritzaren diru-laguntzak bultzatuta bat egin zuten. Jaur-laritzak behartu zituen bat egitera, baina hasieratik ez ziren ondo konpondu, dio Larraagak. Behartutako ezkontza izan zen. Torreagatik zetozen aizpuruatarrek lortu zuten kontro-la eta hori sorazutarrei ez zitzaien batere gustatu. Minduta, TSri konpetentzia egingo zion enpresa bat sortu zuen Sora-zuk: WEC. Sektore berberean. Lantokiak Itziarren eta Agu-rainen ireki zituen, krisi bete-betean. Lantokietan sekulako inbertsioa egin zuen, baina urte eta erdi itxita eduki zituen, martxan jarri gabe. Haizea alde noiz jarri zain gelditu zen Sorazu, langileen ustez.

    TS Fundicionesek lantoki berria eraiki zuen Arroa Behean, 2008an, 14 mi-lioi euroko inbertsioa eginda. Lantoki oso mo-dernoa. 2008an bertan sekula baino gehiago fak-turatu zuen enpresak. Sei milioi euroko irabaziak aitortu zituen enpresa zu-zendaritzak. Gero krisi ekonomikoa etorri zen. Lana jaitsi egin zen, baina eusteko moduan zeudela uste dut langileek. Eoli-koa krisian sartu zen, bai-na guk lana bageneukan. Arazoa ez da hori izan. Arazo guztien abiapuntua gero etorri zen, 2012an, dio Xabier Kortak.

    Aizpuruatarrek eta sorazuta-rrek TS kontsolatzeko sorrera-tik izan duten borroka horretan egoera irauli egin zen 2012an. Hor badago akziodun talde txiki bat boterea alde batetik bestera pasarazi duena. Aizpuruatar ba-tzuk, orejatarrak Guk haiekin hitz egin dugunean erabakiaren gaineko azalpenak eskatzeko, esan digute anbizio handiko in-dustria plana aurkeztu ziela Sorazuk, Europan lehiatzeko hel-buruarekin. Inbertsioak egingo zirela eta lana ekarriko zuela. Gero demostratuta da dena gezurra zela. TSren kontrola hartu orduko, enpresa galbidean nahita jarri dutela uste dut