Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua,...

11
Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea, 2020ko Maiatza. Plaza hutsak izan dira gu- rean be Martxoaren erdi ingurutik paisaiaren era- kusleiho. “Etxean geratu zaitez”, agindu euskuen eta gu esanekoak; jai egi- teko, berbetan egoteko, jolaserako, egonean or- duak pasatzeko,… erdigu- neak hustu egin doguz etxealdiari aukera emo- naz. Gogor eta maltzur-maltzur eraso dausku koko ziztri- nak; sarriegi noraezean be jarri gaitu. Eskerrak he- rri txikiotan bizi garenok geure kabuz nasai ibil- tzearen ateak zabalik dau- kaguzan!. Eta holan eroan- garriago bihurtu jaku etxealdia. Aurrera egingo dogu, AUZOLANean. Edozein kasutan, tentuz ibiltzea aholkatzen daus- kue dalako koko hori ez ei da fidatzekoa eta. Egin daiegun kasu aditueri.

Transcript of Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua,...

Page 1: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea, 2020ko Maiatza. Plaza hutsak izan dira

Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea, 2020ko Maiatza.

Plaza hutsak izan dira gu-rean be Martxoaren erdi ingurutik paisaiaren era-kusleiho. “Etxean geratu zaitez”, agindu euskuen eta gu esanekoak; jai egi-teko, berbetan egoteko, jolaserako, egonean or-duak pasatzeko,… erdigu-neak hustu egin doguz etxealdiari aukera emo-naz.

Gogor eta maltzur-maltzur eraso dausku koko ziztri-nak; sarriegi noraezean be jarri gaitu. Eskerrak he-rri txikiotan bizi garenok geure kabuz nasai ibil-tzearen ateak zabalik dau-kaguzan!. Eta holan eroan-garriago bihurtu jaku etxealdia. Aurrera egingo dogu, AUZOLANean.

Edozein kasutan, tentuz ibiltzea aholkatzen daus-kue dalako koko hori ez ei da fidatzekoa eta. Egin daiegun kasu aditueri.

Page 2: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea, 2020ko Maiatza. Plaza hutsak izan dira

2

UDA

LA:

FUN

TZIO

NA

MEN

DU

Aau

rkib

ide

a

Argitaratzailea: Lege Gordailua:

Diseinua:Maketazioa

eta inprimaketa:

Eako Udala BI-1519-2015 IBEGRAFIK (Lorena Elizburu)

IBEGRAFIK www.diseinuetakomunikazioa.eus

SARRERA 2COVID-19 3UDARAKO PLANA 4AURREKONTUAK 5OBRAK 6LANGILEGOA 7HARRERIE-EUSKARALDIA 8HAIZEDER 9TRAFIKOA 10ALKARRIZKETA 12LABURRAK 13LAGUNETXEA 17ARGAZKIEN TXOKOA 18

UDALETXEA Donibane enparantza, 2 48287, EA (Bizkaia) Telefonoa 946 27 52 27 Fax 946 27 51 99

MEDIKUA Ea: 94 627 51 35 Lekeit io: 94 603 58 60

SOS DEIAK Tel . : 112

TAXIA Tel . : 626 219 407

BIZKAIBUS Tel . : 902 222 265

LORADI HAURRESKOLA Tel . : 94 627 50 63

HAIZEDER ESKOLA Tel . : 94 465 10 19

BUSTURIALDEKO GIZARTE ZERBITZUAK ETA EMAKUMEENTZAKO ZERBITZUA 946 25 51 22

UR PARTZUERGOA 946 25 73 33 (Gernika)

3

Covid-19

“Ez dira betiko garai onenak”, ez horixe!

Halan eta guzti be UDALIEN plazaratu egin da barriro be. Zezeilean tokatzen zan au-rrekoa, baina hauteskunde deialdia zala eta bertan behera geratu zan.

Oraingoan be antzekoa gertau da, baina epeak zaintzeko moduan gagoz, herritarro-ri komunikazio tresna honegaz hartu-emo-nean jartzeko.

Bestela ezin zan eta pandemia demoninoak hartu dau protagonismoa edukietan.

Hausnarketara jo behar dogu ezinbestean testuinguru honetan; gaixotasun honek be-gibistan itzi dauz mundu globalizatu honen hutsune soziosanitarioak, ekoizteko eta kon-tsumitzeko kudeaketa eta pertsonen arteko hartu-emonak. Oraindik geure artean eta geratzeko asmoz etorri jakun gaixoaldian adi egoteak abantailak ekarriko dauskuz hu-rreko etorkizunean zein luzaroagora. Aldake-ta sakonak eskatzeko ordua da eta aldi be-rean, loturak estutzekoa eta hartzen ari diran neurriak errespetatzekoa, UDALIEN irakurriz etxealdi/itxialdi honetan, esate baterako.

La proximidad de las elecciones impidió cuando estabamos en pleno diseño la salida de UDALIEN.

No podia ser de otro modo y la pandemia global que estamos soportando ha priorizado el prota-gonismo de esta nueva edición.

La crisis sociosanitaria, ecologica, de producción-consumo y de respeto hacia el medio ambiente nos debe llevar a repensar el actual sistema in-dividualista y de producción incontrolada de los poderes económicos y politicos.

Es hora de una exigencia de cambio tanto en el diseño de las políticas públicas como en los com-portamientos individuales.

Entretanto, UDALIEN puede ser una alternative interesante en esta fase de desescalada y atent@s: que el COVID 19 no nos pille con la guardia y las defensasas bajas.

SARRERA

1. Udal ikastaroetako ikasleek ez dabe ordainketarik egingo kla-sera bueltau arte. Halandabe, ikastaroek aurrera jarraitzen dabe modu birtualean. Era beran, udal ikastaroetako irakasleek solda-taren %100 kobretan jarraituko dabe.

2. Eako Udalak, babes neurriak beteteko, biserak banatuko dauz Natxitubea elkarteko kide guztien artean eta herriko autono-moen artean; langileak eta herriko jendea babesteko.

3. Udaleko tabernek (Eskolondo eta Bedaronako Herriko tabernak) ez dabe alokairurik ordaindu alarma egoerak ixtera behartutako egunetan.

4. Eako Udalak terrazak egokitzeko eta handitzeko proposamenak egin dauz, tabernariekaz alkarlanean. Era berean, ez da terrazen udal zerga ordainduko.

5. Eako Udalak tokiko ekonomia bultzatzeko bonoak aterako dauz. Horretarako, udalean erosiko dira bonoak 15 eurotan. Bono ho-rreek, ordea 20 euroko balioa eukiko dabe herriko saltokietan.

6. Dirulaguntza deialdia irekiko da herriko mikroenpresa eta auto-nomentzako. Udalak hedapen zabala egingo dau deialdia ireki-ten danean, beharrizana daukan edonork dirulaguntza eskatze-ko. 463/2020 Errege Dekretuaren 10. artikuluan zerrendatutako jarduera-eremuaren barruan dagozan mikroenpresa eta norbe-raren konturako langileek (ostalariek, tabernariek, landetxeek, ileapaindegiek…) 500 euroko dirulaguntza bakarra jasotzeko deialdia izango da.

COVID-19

COVID-19 koronabirusaren egoera eta bilakaerak eragindako egoerak arintzeko Eako Udalak hartutako neurriak:

- No se cobran los cursillos muni-cipales, y se mantiene el 100% del sueldo del profesorado.

- Se han repartido medidas de protección a las personas que trabajan en Ea

- Los restaurantes municipales no pagarán el alquiler del local mientras tengan que permane-cer cerrados.

- Se ha elavorado un cambio en las terrazas, junto a los hoste-leros.

- El ayuntamento de Ea sacará bonos de consumo local.

- Se abrirá el plazo de una sub-vención para establecimientos que hayan tenido que cerrar por el confinamiento

Se han tomado diferentes medidas ante la crisis del co-ronavirus:

• Biserak eta babeserako materiala: 3.500€

• Terrazen zerga ez kobratzea: 1.200€

• Ikastaroen kuotak ez kobratzea: 3.500€

• Denda bonoak: 1.500€

• Mugikortasun barrirako seinaletika: 3.000€

• Herriko mikroenpresa eta autonomoentzako dirulaguntza: 7.000€

Tokiko ekonomia bultzada emoteko neurri horreek 20 mila euroko inbertsinoa izango dabe. Holan banatuko da inbertsinoa:

Page 3: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea, 2020ko Maiatza. Plaza hutsak izan dira

Cada pueblo tiene su propia realidad y situa-ción, tanto en lo que se refiere a la emergencia sanitaria como a las costumbres sociológi-cas y veraniegas o a la vida estival. Nos encon-tramos ante un verano diferente donde tendre-mos que ir turnándonos en la playa (no estancias superiores a dos ho-ras) y disfrutar más del monte y de los rincones ocultos de nuestro pue-blo. Se contratará a una persona más para labo-res de limpieza y a Or-dorika para el desbroce de carreteras. Los aseos públicos estarán abier-tos en horario de 11.00 a 20.00 horas.Vamos a hacer frente a esta crisis sanitaria en-tre todas. En este senti-do queremos agradecer a la red de voluntariado creada en colaboración con la asociación Bele-txe y recordar que las necesidades de ayuda no han terminado con la desescalada.

Herri bakoitzak bere errealita-te eta egoera propioa du, bai osasun larrialdiari dagokionez, baita ere soziologia eta udara-ko ohitureri edo uda bizitzari jagokonez. Gure herrian uda-ran populazinoa dezente han-ditzen da eta distantzia soziala mantentzeko danok argi izan behar dogu udara ezbardin baten aurrean gagozala eta mendira paseo gehiago egin beharko dogula, eta hondar-tzako estantzia laburtu, buruko pare bat ordura, esaterako. Argi dagona zera da: guztiok zainduz egingo dogula aurrera, zaindu gaitezen danon artean. Zentzu honetan udaletik herritarrok orain arte izan dozuen jarrera txalotu nahi dogu, bolondres taldearen sorrera, tabernarien erabakia inork agindu aurretik euren es-tablezimentuak zarratzeko, alkarbanatu dozuezan bideoak, auzolanean egin dozuezan lanak…. Orain, beste etapa batzuk egitea tokatuko jaku: deseskalada arduraz egin, jarraitu jakituneri, alkarren laguntzan, bertoko eta hurreko negozio txikietan kontsumitu.

Udalak espazio publikoan COVID 19aren kutsadura ez hedatzeko segur-tasun eta garbitasun neurriak hartzen ari da, besteak beste garbitasun eta desinfekzio lanak eginez. Zerbitzu hau udaran indartu egingo dugu, beste langile bat kontratatuaz bagiletik irailera garbiketa lanetan. Komun publikoak zabalik egongo dira 11.00etatik 20.00 retarako ordutegian.

Osasun krisi honi aurre guztion artean egingo deutsagu, guztiok mugatu behar izan baitoguz gure nahi eta eskubideak COVID 19 birusaren kutsadura eteteko. Baina osasun krisiak are gehiago ekarri deusku indibidualismoko joerak alde batera utzi eta auzokideak egoera zaurgarrian dagozan herrita-rrak, nagusiak, zantzarako kontziliazino arazoak dituztenak laguntzera.

UDARAKO PLANA

Foru Aldundiko murrizketakBizkaiko Foru Aldundiak 2019ko likidazinoko soberakina, 26 miloi euro, udaleri ez emotea era-bagi dau. Horren ondorioz, Eako Udalak 19.000 euro gutxiago jasoko dauz. Ganera, oraindino Bizkaiko Foru Aldundiak erabagirik ofizialki hartu ez badau be, danak emoten dau Gipuzkoa-ko Foru Aldundiak egin dauan lez, izandako zerga-bilketa murrizketagaitik, udaleri 2020ko aurrekontuan berbea emondako diruaren %80a bakarrik emongo deutsiela; beraz, erabagi hori baieztauko balitz, Eako Udalak 150.000 euro gutxiago jasoko leukez ekitaldi honetan.

La Diputación Foral ha decidido no dar a los ayuntamientos el excedente de liquidación de 2019, 26 millones de euros, por lo que el Ayuntamiento de Ea percibirá 19.000 euros menos. Además, todo indica que tal como en Gipuzkoa, en Bizkaia la diputación haga unos ingresos a cuenta a los ayuntamientos del 80%, en caso del ayuntamiento de Ea eso supondría un ingreso inferior el 2020 de 150.000 €.

UDA

LA:

FUN

TZIO

NA

MEN

DU

A

4 5

udar

ako

plan

a Aurrekontuak

2020rako inbertsinoak

HERRIAN GOZATU

HERRI IRAUNKORRA

ZERBITZU OROKORRAK

PERTSONALA

HERRIAN BIZI- Eskolak: 41.000€- Gizarte Zerbitzuen Busturialdeko

Mankomunitatea: 35.000€- Desfibrilagailuak: 4.500€- Erabili barik gabe dagozan publikoen

erabileraren inguruko hausnarketa: 18.000 €- Herri-bideen mantenua: 24.000€- COVID 19: 20.000€

HERRI AKTIBOA- Ikastaroak: 2.500€- Landa garapena. Sozioekonomia: 8.300€- Bizisare, Busturialdeko garapen

iraunkorreko elkartea: 2.500€- Behargintza: 4.310€- Urremendi: 1.747€

- Alkateordea: 16.000€- Administrazino orokorra (idazkaria,

2 administrari, 2 operario, 2 garbitzaile): 337.489€

- Idazkari kontuhartzailearen kalteordaina: 16.800€

- Hondakinen kudeaketa: 102.200€- Argiztapena: 37.200€- Sentsibilizazino kanpaina: 1.500€- Enaden Begiak: 2.000€- Papelerako lurren ikasketa: 18.029€- Energia plana: 18.150 €

- Mantenua: 64.000€- Materiala: 53.000€- Komunikazinoa: 5.700€- Herri dinamizatzailea: 16.949€- Arkitektoa, aparejadorea eta

hirigintza lanak: 49.000€- Juridikoa: 24.800€

EUSKARAZ BIZI- UEMA: 5.400€- Euskerako ekintzak: 1.500€- Kontseilua: 1.000€- Euskera ikasteko dirulaguntzak: 5.600€- Hedabideak: 2.560 €

- Herriko lorak eta parkeen zaintza: 8.000€- Arratoiak hiltzeko kanpaina: 2.000€- Herri-bideen mantenua: 24.000€- Bardintasun planaren garapena: 6.000€- Kultur ekintzak: 20.500€- Kultur zerbitzuak: 30.000 €- Kirol Zerbitzuak (aerobik, pilates, gimnasia,

seitai, zumba…): 13.000€- Hezkuntza dirulaguntzak: 8.360€- Kultur diru laguntzak: 13.000€- Kirol dirulaguntzak: 3.000€- Dirulaguntza sozialak: 2.800€- Dirulaguntzak ONG: 7.509€

- Altxikar urbanizatu (goiko aldea): 70.000 €

- Kale Nagusian atsedenleku erosoa sortu: 25.410 €

- Organikorako birringailua: 1.573€

- Kanpo argiteria (Angelutxu, Frontoi ingurua eta Altxikar): 18.149€

- Goikobideko barandaua: 3.927€

- Herri-bideak asfaltatu: 46.783€

- Udal eraikinen mantenua: 20.000€

- Eguzki plakak instalatu: 180.000€

Zorra guztiz kitatu da: 32.836€

Page 4: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea, 2020ko Maiatza. Plaza hutsak izan dira

7 6

langilegoaob

rak

2019ko abenduan Burdinolan egindako lanei esker, batetik, tailerreko hormek eu-kien hezetasuna eta ur arazoak konpondu dira; eta bestetik, musealizazinoan lagun-du dabe, bisitetako moduko ibilbideak sortuta, ondarea sozializetako helburua-gaz. Horretarako, segurtasun baldintzeri lotutako neurri zehatzak hartu dira, eta ume, nagusi, zein helduek bisitau ahal daben espazioa egokitu. Ganera, bertan informazino panelak ipini dira, bisitariak historiaren eta ondarearen barri izan da-gien.

- Argiak: Haizeteen eraginez hainbat argi jauzi, eta arazo ugari izan dira herrian argiteri publikoaren faltagaitik. Esperi-mentu moduan, Olagortan hiru etxeta-ko argien kableak sartu dira lurpean. Urte honetan asmo horregaz jarraituz, Angelutxuko zonal-de batean kableak lurperatzeari ekingo deutsagu.

- Kale Nagusian erositako orubean berdeguneak eta Eako hirigune historikoa batuko dabezan gune bat sortu dogu, (hondartza izan ezik) ez baikenuen holakorik, eta, beraz, urritasun hori zuzendu gura izan dogu. Limoiondoa mantendu da. Kalearen parte da gune barria, eta ibaia bertan integrauko dau. Harrizko hormaren zati bat mantenduko da, eserleku bihurtuta. Beste horma guztia bota egin da, kalearen eta sortutako espazioaren artean iragazkortasun handiagoa bermatzeko asmoz.

EGINDAKO OBRA ETA LANAK

LANGILEGOA Udal gobernu taldea, udaleko zereginak berrantolatzen dabil:

Administrazino arloari jagokonez, 35 urtez udal idazkari ibili dan Teresa Uribe maiatzaren 26an aurrejubilatuko da eta irailean hasiko da udalean lanean Eneko Arrese idazkari barria. Bitartean, Nabarnizko idazkari dan Emilia Gonzalezek egingo dauz idazkari lanak. Bestalde, urtarri-laren hasieratik, administrari bi daukaguz; Joana Mendie-ta sartu zan zeregin horretara, eta asmoa holan barruko eta kanpoko lanak eraginkortasun gehiagoz egitea da.

Brigadako langileei jagokenez, orain arte Jose eta Garik zamarrak jasoten egiten ebezan lanak externalizatu az-pikontratatu? egingo dira, eta holan mantenu lanei eta herriko beharrei erantzun bizkorragoa eta hobea emon gura jake.

Garbiketako langileeri jagokenez, Haizederreko garbi-keta lanak egiteko, hemendik aurrera Ibarrangelu eta Elantxobeko udalen parte-hartzea eskatu dogu.

- Paper fabrikako lurretan, lurren ikerketa martxan dago.

- Baserri etxeen inbentarioa: Udala baserri etxeen inbenta-rioa egiteko lana martxan jartzekotan da. Horren ondorioz, baserrien ezaugarrien arabera, bi etxebizitza legeztatzeko aukera egongo da.

- Eguzki plaken proiektua. Gaur egun 5KWp dago insta-lauta Altxikarreko maldan. Udalaren asmoa 100 KWp-ra handitzea da, energia barriztagarrien bidez autohornikun-tzan gora egiteko asmoagaz.

- Aldaketa klimatikoari aurre egiteko plangintza kontratau dogu. Adituek urrirako proposamena idatzita izango dabe eta herritarrekaz partekatuko da. Gure herriak klima-alda-ketaren aurrean bereziki kaltebera egiten daben hainbat ezaugarri daukaz. Ahultasun horreeri erantzuteko eta arlo horretan eredugarri izateko beharrak justifiketan dau kon-promiso kolektibo bati ekitea; hau da, 20 urteko konpromi-soekaz Klima Aldaketara Egokitzeko Plana idaztea. Eskutar-tean eukiaz batera partekatuko dogu.

MARTXAN DIRAN LANAK- Se está realizando un análisis de la

tierra en la zona de la papelera.

- Se realizará un inventario de base-rris. Así, dependiendo de las carac-terísticas de cada caserío, habrá po-sibilidad de lelagizar dos viviendas por edificio.

- Se ampliará la zona de las placas so-lares de la ladera de Altxikar.

- Se está realizando un plan para hacer frente al cambio climático. Siendo nuestro pueblo una zona frágil frente al cambio climático, es imprescindible tomar conciencia y compromiso colectivo que se refleje en un plan de adecuación frente al cambio climático.

Los trabajos realizados en la Burdinola en diciembre de 2019 han terminado con los pronlemas de aguas y hu-medades y han ayudado en la musealización del lugar, facilitando el acceso para la toda la ciudadanía.

Para poner solución a los apagones sufridos por los fuertes vientos vividos este año, se han sote-rrado el cableado del alumbrado público de tres casas en Olagorta. Se seguirá trabajando en este sentido, soterrando las luces de una parte de Angelutxu.

Se ha realizado una intervención en el solar adquirido por el Ayuntamiento de Ea, para ampliar las zonas verdes de Ea, ya que hasta el momento solo contabamos con la pla-ya. La nueva zona verde se integra con la Kale Nagusia, creando una zona abierta entre la calle y el río.

Page 5: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea, 2020ko Maiatza. Plaza hutsak izan dira

9

Haizeder

8

Har

rerie

-Eus

kara

ldia

Euskaraldia euskera uler-tzen dogun euskal hiz-tunon ahozko hizkun-tza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztieta-ra zabaldua eta denboran mugatua. Lehen edizinoa 2018an izan genduan eta itzelezko arrakasta euki eban.

Aurten, Euskaraldiaren bigarren edizinoa izango dogu, eta oraingoan, en-titateei be ariketan parte hartzeko gonbitea egiten deutsegu, euren eremue-tan hizkuntza ohiturak al-datzeko pausoak emote-ko, eta entitateko kideen parte-hartzea bultzatu eta babesteko. Entitateen ize-na emoteko epea zabaldik dago, beraz ekin dagiogun izen emoteari Euskaraldi-ko webgunean!

Aurtengo edizinoa udaz-kenean izango da. Egon adi Euskara batzordeko deialdiei, eta batu zaitez Euskaraldira!

“Milaka dira egunero sorterria atzean itxi, eta lurra eta itsasoa zehar-katzen dabenak bizi hobe baten bila…”, ho-lan hasten zan orain dala urtebete herrita-rroi laguntza eskatzeko zabaldutako eskuorria. Urtebete igaro da Adil, Karima eta Islam (aita, ama eta 4 urteko alaba), Alhucemaseko familia (Rif), gure herri-ra bizitza duin bat hasteko gogoz heldu ziranetik. Eta urtebete Harrerien ibilbidea hasi zanetik.

Harrerie urtebetez lanean ibili da eta familia horren bidelagun izan da, oinarrizko beharrizanak asetzetik, egunerokotasunean sortzen diran arazoetan aholkuak eskaintzera; babes sozial eta emozionala emoten ahalegintzetik, inongo dependentziarik bako bidea egiteko baliabideak eskaintzera arte. Baina hori ez zan posible izango herritarron lan eta borondate barik; ezinbes-tekoa izan da jendearen babesa.

Harreriek, eta Adilek, Karimak eta Islamek eskerrak emon gura deutsiez herritarrei. Bakotxak beran neurrian eta ahal izan daben moduan jarri dau eta beran aletxoa: janari eta oinarrizko gauzak emonaz, biltegirako lokalak itxiz, etxea konponduz eta hornituz, lana eskainiz, eskolako gestinoetan lagunduz eta abar luze bat. Guztion ahaleginagatik familia horrek bere bidea egitea lortu dau, eta gure artean, herrian, beste familia bat daukagu.

Harreriek hemendik aurrera be lanean jarraituko dau. Egoe-ra larrian edo baztertze arriskuan dagoan edozeini (herritarra izan zein beste lekuren bastetik etorritakoa) babesa, aholkuak, laguntza eta euren bidea egiteko baliabideak eskainiz. Danok daukagu bizitza duin bat izateko eskubidea, eta danon artean, lortuko dogu!

HARRERIE

Adil, Karima e Islam llegaron a Ea hace un año en busca de una vida digna y en ese momento comenzó el recorrido de Harrerie.

Durante todo este año Harrerie a acompañado a la familia procedente de Rif asesorándoles, ayudándoles y ofreciéndoles recursos para que pudieran emprender su propio camino sin ninguna dependencia.

Harrerie y la familia quiere agradecer a todas/os las/os ciudadanas/os que han apoyado y ayudado durante este año, porque todo esto no sería posible sin ellas/os.

Todas/os merecemos una vida digna y entre todas/os lo conseguiremos.

Irudi arrunt baterako gonbidapena egiten dot hurrengo le-rrootan; irudi arrunta, baina plataformako partaideon senti-pena irudikatzeko baliagarria izango dana. Imajinau, irakurle, sasoian gozanez, eskuan hazi batzuk daukazuzela ereiteko prest. Imajinau eizu, orain, zelan haziak eskutik askatu ez eta hirugarren eguna heldu orduko hazia usteltzen hasia dan. Zertarako balio dau hazi horrek lur ongarritan lotan lagaten ez badozu? HAZIA ez da eskuan ernatzen, ez eta airean be, ja-kina, ezta? Proiektua gauzatuko dan balekoa daukagu, baina aspaldion ez dogu igarteko moduko aurrerapenik ikusi. Zen-bat balio dau baleko batek? Ekintzen beste ez, seguru asko. Horretara noa.

Gure haziak badauka non hazi: Natxituko tontorraren maga-la. Haizederren baitan lur zati paregabea dauka helduleku aberats, gosez dago, eta gu, gurasook, be bai. Gosez zergaitik? Gosez hiru haizedertarrek datorren urtean eskola itxi eta bospasei urtegaz kilometro pilaketa han-dien joan-etorria eukiko dabelako Ea, Elantxobe edota Ibarrangelu ez dan beste nonbaitera bidean. Haziok jadanik ez dira gure herrietan ernatuko; itsasoaren begi-bistatik ihesean dagoan beste non-baitera joango dira. Gure urrunera beharbada ez, umeenera bai, ez doguz nagusiok eta umeek ha-mar pausotan distantzia berbera ibilten eta. Imajinetan dozu non geratuko jakon ikasketa eremua ume horreei? Lekutan! Galdetu irakurle, 7, 8, 9, 10, 11 urteko umeei zer dan holan egunean-egu-nean ibiltea. Haizedertarrok prest gagoz, datozenak prest eta irrikaz dagoz, herria prest dago LEHEN HEZKUNTZA jasoteko, herritarrak prest dagoz (eskerrik asko, beste behin be, bideoa egiteko azaldu dozuen erabateko prestutasuna, hau da hau herri jatorra daukoguna!).

Noren zain gagoz? Pandemiak hor nonbait dirau, baina lehengaiak ez dira desagertu, zer gara ba? Lehengaia, ezta? Nork zarratu dauz bulegoak? Umeen hezkuntza eta ongizatea, begitu biak zelan batu jakuzan bulegoaren atarian. Tok, tok, ekintzak behar eta gura doguz. Herriak saretu eta eraiki. Tik tak tik tak, tok tok tok, tik tak tik tak, tok tok tok, berandu baino lehen, mesedez, HASI. Eskerrik asko.

EKINTZAK

Page 6: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea, 2020ko Maiatza. Plaza hutsak izan dira

10

trafi

koa

11

trafikoa

El ayuntamiento de Ea ha esta-do trabajando en la regulación del tráfico teniendo en cuenta dos factores, las encuestas reco-gidas durante los últimos meses y la situación creada por la CO-VID19. En base a esto, se han to-mado las siguientes decisiones de cara a los meses de junio, ju-lio, agosto y septiembre:

Trafikoa arautzeko Eako Udalak 2020ko udari begira hartutako neurriak azalduko dira datozen lerroetan. Neurrion atzean arra-zoi nagusi bi dagoz: batetik, uda-sasoian ibilgailuen gorakadak sortzen dabezan trafiko eta aparkaleku arazoei aurre egiteko asmoa; bestetik, COVID-19 gaixotasunaren aurrean pertsonen arteko tarte edo distantziak mantentzen laguntzeko ahalegi-na. Egoera berezi honetan bestela mahaigaineratuko ez ziran behin-behineko neurriak hartu behar izan doguz, baina beti be trafikoa eta aparkalekua arautzeko herritarreri luzatu jaken gal-detegiaren emoitzak kontuan hartuta.

Beraz, babes-neurriak bermatu eta oinezkoeri lehentasuna emo-teko honeek dira bagiletik irailera (biak barne) Eako herrigunean indarrean egongo diran behin-behineko neurriak.

Orain arte lez, neurriok beteten dirala ikuskatuko da eta ez-beteteen aurrean jagokozan neurriak hartuko dira.

Lerro honeen azpian ikusi leitekez urtarrilean eta zezeilean zehar herritarren artean egindako inkesten emoitzak. Guztira 80 bat inkesta batu dira, trafikoaren erregulazinoa arautzeko kontu-tan hartzen ari diranak. Era berean, orrialdeotan, udako trafikoa zelan arautuko dan azaltzeko planoa dago.

TRAFIKOARI BURUZKO INKESTAREN EMOITZAKCOVID GABE

Ea er

reka

Ea e

rreka

BI-3481

BI-3481

BI-3481 BI-3481

BI-3481

BI-3481

Goiko bidea

Kale

Nagu

sia

Jesu

sen k

alea

Portu

solo

Kale Barr

iaAritz

aka

lea

Altxikar kalea

Altxikar kalea

Kurtzia

Denda Donib

Bidebarri kalea

Bidebarri

kalea

kalea

kaleaane

kalea

kalea

Ean COVID-19aren hedapena ekidin nahi dugu denok babesteko. Horretarako komeni da gomendio hauek jarraitzea:

En Ea queremos frenar la expansión del COVID-19, por el bien de la ciudadanía. Para ello, es conveniente seguir las siguientes indicaciones:

Herriguneko kaleak oso estuak direnez, espazio publikoa moldatu dugu pertsonen arteko distantzia mantendu ahal izateko. Hori dela eta ekainaren 1etik irailaren 15era:

Dado que las calles de nuestro municipio son muy estrechas, hemos adecuado el espacio público para poder complir con la distancia social. Por lo cual desde el 1 de junio hasta el 15 de septiembre:

Pertsonen arteko distantzia gorde (2 m)

Eskuak garbitu (kalean ere gel banagailuak jarri ditugu, erabili itzazue)

Maskarilla eraman

Mantener la distancia social (2 m)

Lavarse las manos (hemos dispuesto dispensadores de gel también en la calle, usadlos)

Llevar mascarilla

Kale komertzialetan ezingo da aparkatu. Garajetara joateko eta zamalanetarako soilik pasatu ahal izango da kaleotatik.

Herriko aparkalekuak honako hauek izango dira:· Udaletxe atzekoa, baimendutako

ibilgailuentzat (egoiliarrak)· Papelerako eta Altxikarreko

aparkalekuak (denontzat)

Zubietan, oinezkoak inorekin ez gurutzatzeko, noranzko bakarra markatu dogu (gurpildun aulkientzat izan ezik)

No se podrá aparcar en las vías comerciales. Únicamente se podrá acceder a dichas calles para entrar y salir de los garajes y para labores de carga y descarga.

Los aparcamientos serán los siguientes:· Parking que está detrás del Ayuntamiento,

para vehículos autorizados (residentes)· Aparcamientos de la Papelera

y de Altxikar (públicos)

Para evitar que las y los peatones se crucen en los puentes, estos serán de una única dirección (excepto para las sillas de ruedas)

Baimendutako IbilgailuakVehículos

Autorizados

Leku 22 plazas

Eako Udala Donibane Plaza, 2, 48287 Ea, Bizkaia | 946 275 227 | [email protected] | www.eakoudala.net

Aparkatzea debekatuaProhibido estacionar

Baimendutakoak bakarrikExcepto Autorizados

Altxikar kaleko norabideakSentido circulación calle Altxikar

Zama LanakCarga y descarga

Page 7: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea, 2020ko Maiatza. Plaza hutsak izan dira

13

laburrak

12

alka

rriz

keta

ALKARTASUNEZKO MASKARAGINTZA

Larrialdietan pertsonen makaluneak age-rian geratzen jakuz hainbestetan: egoera gatxak, beharrizanak, etorkizunera begi-rako zalantzak… baina alkarrekiko hurrera-tzeak be nabarmendu egiten dira.

Martiaren erdi ingurutik harrezkeroko aldi luze honek be halako asko eta asko itxi deusku; MASKARAGINTZA, adibidez. Herri-tik eta herritarrentzako, norberarentzako eta ezagunentzako edo ezagunentzako, ezela-ko peajerik barik, dakigunetik onena eskai-niz. Alkartasunak eta laguntza txiki-handiak emoten dauan gozamenaren truke.

Eskerrik asko, Karima, Alizia, Mamen, Ma-rije, Ana, …

BOLONDRES TALDEAMartian bertan, BELETXE eta UDALAren eragi-nez BOLONDRES taldea sortu zan Bedaronan, Ean edo Natxituan egon ahal ziran premina batzuk boluntarioki bete ahal izateko; norbe-raren etxetik –dana dalakoagaitik- mobitzeko zailtasunak daukazenei laguntzeko: botikara joan, medikuarengana, errekaduak egin…

Askok beran kontura (familia, auzokide edo lagunen bitartez) bete izan dauz zailtasun horreek; eta beste batzuk, barriz, estimatu eta erabili egin izan dau zerbitzu modu hau.

Egoera beran gordintasunean, eta oraingoz arindu bada be, talde hau prest eta martxan dago. Hurrengo telefono honeetan izango dabe herritarrak beronen barri.

“NATXITUKO BERRIA”Ez da izan martiaren erditik honanzko asma-kizuna. Lehenagotik datorren watxap taldea da; 60 lagunek osatzen dabena; Natxituko zenbait konturen plaza edo merkatua da, baina azken 2 hilabete eta erdian bizi-bizi ibili dana.

Bertso baten bitartez abiatu zan (Iñaki Gon-zalo, eskerrik asko) eta haren ondotik bes-te ehun bat bertso 16 pertsona ezbardinek osotutakoak ITXIALDIAren alderdiak umorez landuaz. Ostean, errezetak, Natxituko historia eta istorioak, denbora pasagarriak, kontzer-tu laburrak, ABERRI EGUNA, sasi-garbitzeko makinaren (desbrozagailuaren) manejurako oharrak, norberak sortutako ipuinak, maska-ragintzari buruzkoak, eretxi trukaketak… Eze-lako aurretiazko gidoi-rik barik, bat-batean, herritarren ekarpen iturri bihurtu da eta na-txituarren pozgarri, be-netan be, NATXITUKO BERRIA.

TERE URIBE ZALLO

(GERNIKA, 1959)

Goizero, orduak jo aurretik normalean, Gernikatik Eara bidea egin ohi izan dau Terek bere beharrera; Maiatzaren 26an azkenengoz. Baina aurrerantzean be ez dauz ahaz-tuko udalerrian eginiko ezagunak eta lagunak. Joango dan arren, milaka historia, kontu eta bizipen beragaz eroango dauz jubilazinoa hartzerako honetan.

Epe motzera atseden hartzea lehenengo eta helburu bakarra;

urte luzeak pasatu dira lehenengoz 1984ko bagilaren 15ean etorri

nintzanetik.

Gernikako karmelitakaz (gaur egun San Fidel ikastola) egin nebazan oinarrizko ikasketak, ondoren institutuan eta karrera Deustuko jesuiten unibertsitatean; han Zuzenbide lizentziatura amaitu eta Zuzenbide Autonomikoan masterra.

Udal plaza zan zure helburua?.Ez. Hasieran epaitegirako asmoak ebiltzazan nire buruan, baina ez eben asko iraun; hemengo idazkariaren heriotz bortitzak postua hutsik itzi eban eta holan urte batzuetan lankide izan neban Karlos Lauzirikagaz heldu nintzan honaino.

Lehenengo, aste erdiz Ispasterren egoten nintzan, beste erdia hemen eginaz.

Urte batzuetara oposaketak gainditu eta oso-osoko dedikazinoz gaur arte berton.

Zelan gogoratzen dozuz lehen pauso horreek?.Gogoan iltzatuta daukadaz. 7:30ak aldera heldu ginan; niretzat betiko taberna lez geratu jatan Txangurru Eduarditok gobernatzen eban; ordu horretarako zabalik egoan eta ezin dot ahaztu solisombra usaina, gure urduritasunagaz nahastuta. Handik, Jose Gorroño eta Lauraren dendara, udal egoitzako obrak zirala eta udal beharrak eta zereginak bertan egiten ziran eta. Josu Aretxabaleta zan alkatea eta “han venido dos jovencitos muy amables, que apenas saben escribir a máquina con dos dedos” esan ei eutsan gugaitik. Herria, inoiz egona izan arren, gitxi ezagutzen neban; oso polita iruditu jatan.

Lehenengo urteetako idazmakinareen tikli-taklak, kalko eta guzti neure-neure lez egin dodaz, nahiz eta une honetan guztiz ezezagun badira be!

Eta gero?Gustura egon naiz, herri dotore honetan; lehenengo Josu eta Jose ezagutu nebazan alkate lez; tarteka aitaren rola be hartzen eben “que fumas demasiado” eta holakoak. Eta gero Jose Ramon, Asier, Juan

Luis eta Iratxe ezagutu dodaz. Une larriren bat edo beste be hor geratu jataz; Altxikarreko luiziaren momentuak adibidez (hildakoaren arrebari besarkada), eta profesionalki, gero dana dotore urtean arren, HAIZEDER eskolaren finantzaketa uneak. Baina larrialdietatik be badago zer ikasi!.

Zer daroazu zugaz herri honetatik?Herritarrakaz ondo moldatu izanaren oroitzapena, ezagun piloa eta arlo pertsonalean lagun minak be bai; ezagutu, enpatizatu eta intimatzerainokoak.

Eta etorkizuna?.Gernikan, neure etxean. Nekazino puntuagaz heldu naz jubilazino unera eta udazkenera bitartean atseden hartzea baino ez daukat besterik buruan. Oraingoz ez naz planak egiten jarri; horretarako etorriko da negua.

Eguneroko pasealdia neure ritmoan, nobelak irakurri (beraz, literatura mota guztiz aldatu), museoak asko gustatzen jataz eta hor be bilatuko dot beste ihesbide bat eta kitto!.

Azterketa tartean daukan terrenorik ez dot zapaldu gura; pianoari hautsak kentzea be badabil buruan, artearen historian murgildu... baina distantziagaz ikusten dodaz horrelakoak.

Hasi barritan, orduko idazki gazte taldeak zera uste genduan: urte batzuetan gogorra izango zala baina gerora nasaitasuna helduko zala; ez da horrela gertatu ze etenbako aldaketak eta barritasunak tentsinoan euki gaitue eta.Eta argazkian aurrez-aurre daukazunarentzako mezurik?Animo eta animo. Herri polit baterako norabidean jarri dala.

Besarkada bat, Tere.

Page 8: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea, 2020ko Maiatza. Plaza hutsak izan dira

14

labu

rrak

15

laburrak

LAGUN ETXEAra, aurrez aurre ezin eta Bideo bitartez

Beste UDALIEN baten agertu izan da LAGUN ETXEAra erromes joateko ekimena: bertsoak, kantuak, kontuak… motibo modura hartuz hango egoiliarrakaz denbora apur bat emon.

Azkenaldian, barriz, eta horretarako zirala, mundua bera be oso-osorik astindu dauan gaixo zital honek bideak moztu erromesaldia-ri! baina ez horraitino irudimenari.

Eta holan, bideotxu pertsonalizau bat prestau dau taldeak han bizi diran pertsonari zuzen-duta, ordu erdiko emonalditxu bat; hau da, Mahoma ezinean balebil mendira joateko, mu-gitu bedi mendia bera Mahomarengana. Hau be, sail honetan agertzen diran beste ekimen batzuen modura, herritarrak herritarrantzako!

KUTXABANK –ren bulegoan leherketa

Maitzaren 13tik 14rako gaberdian gure udalerriko kutxazaina erasotu egin eben eta leherketaren ondorioz, bulegoaren ga-neko etxeak kez bête ziran inguru guztia-ren modura. Zorionez, larrialdia bai baina kalte pertsonalik ez zan suertatu. Udalak erasoarekiko eta ondorengo sutearekiko gaitzespen komunikatua atara eban, bizi-laguneri alkartasuna adierazoz eta behar eben laguntasuna eskainiz.

Beste alde batetik komunikatu horretan, azken asteetan jestioetan ari zirala udale-tik Kutxabank-ek zerbitzua ohi danez es-kaini egian.

KASINAK AldebasterrenBaserrien hustuketak gure mota edo be-lardien eustea arriskuan ipini eban orain urte batzuk eta harrezkero albo herrie-tatiketorritako behitegiei esker lortu da dalako euste hori. Baina aurtengo neguan arraza barri bateko behien presentzia izan dabe Natxituko Aldebasterren: Asturiesko ekialdeko kasina arrazako ganadua. Mendi behia da izatez; oso mantsoa eta Asturies osoan zabalduta egonik honaino Zornotza-ko Belatxikietatik ekarri ebezan.

BASOGINTZA AHOLKULARITZA

Azken urteotan, pinus radiata krisi latzean sartu da; ganera, Xingola Marroia eta Xingo-la Gorria deituriko gaixotasunek eragindako kalteek larritu egin dabe krisi hori.

BIZISARE elkartetik aintzindari izateko bokazinoa dozuen eta eukaliptua landa-tzea ez dan beste aukera bat aurkitu gura dozuen jabeengana zuzentzen gara, tal-de-aholkularitza eskainiaz eta zuen lursai-letan Naturarekiko Hurbileko Basogintza edota Kontserbazino Basoak garatzeko au-kera luzatuaz, kostuak gitxituko dauazan dinamika kolektiboa mahai ganean jarriaz.

Aholkularitza saiakera horrek hiru fase izango dauz: gaur eguneko baso-egoera-ren azterketa eta alternatiben aurkezpena, baso-aternatibetan aurrera egiteko gogoa dozuen baso-lurren jabeen identifikatzea eta talde-aholkularitza emotea. Intere-sa dozuen lur jabeek, landaketa egin gura dozuen partzela identifikau eta udaletxea-ri horren barri emon. Udazkenean, zuokin hartu-emonean jarriko gara.

Desde BIZISARE se ofrece asesoría para las per-sonas que quieran optar por alternativas a la hora de plantar árboles, ofreciendo asesoría para la plantación de bosques autóctonos y de con-servación. Esta asesoría tendrá tres fases: análisis de la situación actual y presentación de alterna-tivas, identificación de las personas que quieran dar el paso al cambio y, por último, la asesoría para dar este cambio.

SAN ISIDRO eguna be bertan behera

“Behin eukiko baserritarrori laguntzeko santu bat eta ezin zelebrau”! Gitxi asko urtero egin izan da maiatzaren 15ean San Isidro eguna; baserritarren patroiaren urteroko eguna.

Covid 19a heldu dan arte.

Lehenago Natxituan, santuaren irudia eleizan danen ikusgarri ipintzen zan egun horretan, eta gehitu egiten jakozan arto eta gari landa-retxuak. Misterioa da zelan agertu zan irudia eleizan: gaba baten, inork be ez ekiala. Eta -dinoe- Bitor sakristau, danbolinteru, bizargin eta tenoreak honako kanta hau asmatu ebala santuaren omenez:

SAN ISIDRORENGANA GOAZEN BERAGANA

EGUN POZGARRI ON BAT BERAK EMON DAIGULA

LARREKO BIARGINEN NAGUSI IZAN ZARA GORDE LANGILEAREN BEDAR TA LOREAK

GOIZEAN GOIZETIKAN LANEAN NABIL NI SAN ISIDRORI OTOITZA EGITERA NOA NI

SAN ISIDRORI ERREGU EGITERA NOA NI URTE UGARI ON BAT BERAK EMON

DAIGULA

Eako udala gure baserrien errolda (inbenta-rioa) osotzen ari da; bakotxaren ezaugarriak eta abar jasotzen, besteak beste, adibidez, GERNIKA-MARKINAko PTParen 59. artiku-luan agertzen diran baldintzak beteaz bizitza bi eraikitzeko aukerak aztertzeko.

Horretarako, hau da, BASERRIEN UDAL INBENTARIOA osotze bidean banan-banan ikuskatuko ditu eraikinok Jaime Longa Go-rroño arkitektariak.

Zeregin hau, aldiz aurretik abisatuta eta Maiatzaren 27tik Ekainaren 9a bitartean bu-rutuko da.

Danon harrera abegitsua jasotzea espero da eta, zer esanik ez!, COVID 19a dala eta beha-rrezko diran neurriak hartuta.

El ayuntamiento de Ea va a elaborar un inventario municipal de nuestros caserios; para ello se visi-tarán todos ellos por parte de Jaime Longa Go-rroño-Arquitecto, entre el 27 de Mayo y el 11 de Junio.

Este trabajo servirá entre otras cuestiones para analizar la posibilidad de dos viviendas en los ca-seríos del municipio.

Previamente se comunicará a los interesados e inte-resadas y la visita se realizará de acuerdo con las nor-mas de seguridad señaladas a causa del COVID 19.

BASERRIEN UDAL INBENTARIOA

Page 9: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea, 2020ko Maiatza. Plaza hutsak izan dira

16

labu

rrak

LEHENENGO GEREZIONDO saila Angelutxun

Asko egin eta egiten da berba aspaldion bertoko basoeri buruz; baso autoktonoeri buruz, baso mistoeri buruz. Azken 60 ur-teetan egin izan dan basogintzari buruzko teoriak aldatzen dabilz. Harizti, gaztainadi, gurbizi basoeri, artadieri eta abarren on-dotik edo, danetariko basoen alternatiba batez be pinua izan zan lehenengo, eta ge-rotxuago, eukaliptua; gure baserrietako jar-duera motak aldatzen hasi ziranean, edo husten hasi ziranean. Berba egin izan da eta bestelako entsegu batzuk be egin dira, baina Angelutxun hartu dabena barri-ba-rria dogu: GEREZIONDOAk osotuta hornitu dabe oraintsu arte mota bat zana.

etxEAn kultur programazinoaGure herrian beti izan da kultur mobimen-tu handia. Erakusketak, tailerrak, hitzaldiak, musika, literatura… gure herriko kaleetan izaten dira urte guztian zehar. Konfina-mendua heldu zanean, argi izan genduan gure herriko kultura sorkuntza ezin gendu-la eten. Horregatik bururatu jakun etxEAn kultur programazinoa plazaratzea. Sortzaile apart asko daukaguz herrian: margolariak, eskulanak egiten dabezanak, abeslariak, zi-negileak… danetarik daukagu gurean! Hori baliatuz eta kulturak gure egunerokotasu-nean daukan balioa mahai ganean jarriz ekin geuntsan etxEAn online kultur pro-gramazinoari. Auzolanean egina, herriko jende askoren parte hartzeagaz, 5 astetako programazinoa aurrera atera dogu konfina-mendu egunak arintzeko. Eskerrik asko par-te hartu dozuen guztioi eta programazinoa jarraitu dozuenoi. Izan be, hori da kultura; hartu-emona, danon artean sortzen dana.

La vida cultural siempre ha sido una característi-ca de nuestro pueblo. Por esta razón, con la lle-ga-da del confinamiento, se nos ocurrió la idea de hacer una programación cultural online. Gra-cias a todas las personas que han participado y a todos los que habéis disfrutado de la programa-ción. Al fin y al cabo, eso es cultura, una creación conjunta. MERKATU TXIKI EDO

IBILTARIAK

BERTOKO AZOKAk orain 8 urte hasi zanetik udan egiten dan nekazal AZOKAtik haruntzago beste proiektu batzuk be ga-ratu izan dauz: ERRIGORA, BEDAROKELA, HIRUHILABETERIK BEHINgo azokatxua, ORASKA adibidez.

Herri txikiotan, ohiturik gagoz okinaren, arrain saltzailearen, fruta saltzailearen eta abarren bozina entzuten, eta ITXIALDI buelta honetan bertoko baserritarraren produktuak saltzen dauazan furgonetaren itxaronaldia be egin izan dogu ORASKA eta BIZKAIGANEko ekoizkinak erosi ahal izateko, eguenero. Hainbat baserritar joaten izan dira (gehienetan andrak) esne zein baserriko beste produktu osasuntsu eta naturalak saltzeko; orain, ITXIALDIAren buelta honek “etxerik etxeko” mugikorta-suna (mobilidadea) barriro ekarriko ete dau ba? Ondo etorriak bertoko kontsumoa eta osasungarria bultzatzeko saiakerak! 17

Lagun EtxeaLAGUN ETXEAn POZA NAGUSI

Une honetan, LAGUN ETXEA “gune garbi-gar-bia”, kutsatu bakoa. Holako erresidentziatan gertatukoagaz alderatuta OSO POZIK senti-tzen gara eta satisfazinoa da nagusi. Martiaren 12an hasita itxialdiak buruko mina be ekarri izan dau tarteka; eta zelan ez, urduritasuna erakundean, zoritxarreko COVID 19ak.

Lehenengo egunetatik bertatik euki gendua-zan maskara zein guanteak, Osakidetzatik zein herritik doan jasotakoak. Maiatzaren 18an tes-tatu gintuen danok (egoiliarrak, beharginak eta arduradunak) eta frogen emoitzak ezin ho-beak izan ziran; DAN-DANOK, “NEGATIBO”ata-ra dogu. Hauxe poza!, behingoz, ZEROA nota-rik altuena!

Hartu-emonak, eta batez be, kanpokoekaz hartu-emonak izan dira bi hile luze honeetan zailtasunik handiena euki dabenak: argazkiak, telefono deiak, watxapa eta bideo-deieri kea atara behar izan deutsegu, kontaktu fisikoa-ren faltan. Musika, egunkaria, youtube, DJ bat... lagun minak izan doguz. Egoitzak atze-

ko aldean daukan lorategian eguzkitan egon diranak, turista kolore eta guzti.

Herriko jendea be ondo-ondoan sentidu dabe; herriko osagilea, desinfektatze zere-ginetan udal beharginak, maskarak egiten ibili diranak.

Sentsazino bikotxa da maiatzaren amaieran daukaguna: ez dirala une nasaiak izan, baina ahaleginak eta estutasunek eragindako lan erraldoiaren neurrikoak izan dira emoitzak.

Beharginen egunkizuna be ez da makala izan; zoriontzekoa da euren profesionaltasuna eta eskaini daben aparteko borondatea, lortu do-guzan emoitzak lortzeko orduan.

Harrotasuna -ez harrokeria- darie Mai Loliren berberi; lanean asmatu izanaren asebetete ikaragarria.

Holan eta guzti be, ez da olgetan ibilteko sa-soia eta kontu handiz jarraitu behar dogu au-rrera begira be.

Page 10: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea, 2020ko Maiatza. Plaza hutsak izan dira

18

arga

zkie

n tx

okoa

Taloak eg iteko ta i lerra Natx ituko

bo latok ian AZEMENDIAK 23

19MARTIAREN 8an e lkarretaratzea EAKO PLAZAN

Olentzero eta Mar i Doming i EAN

ABENDUAREN 6AN

Tx itx iburduntz i ZEZEILAK 23 NATXITUKO BOLATOKIAN

Neguko mareak URTARRILEAN EAN

Ipu in konta lar ia Natx itun ZEZEILAK 1

Inauter iak

ZEZEILAK 22 EAN

Santa Ageda kantuan

NATXITUN ZEZEILAK 4

etxEAN argazk i leh iaketako i rud i batzuk

Haizeder 10 urte bazkar ia ZEZEILAK 1 NATXITUKO BOLATOKIAN

Hirosh ima Nagasak i erakusketa eta

G lad i s dokumenta la

ABENDUAREN 20an ESKOLONDON

Page 11: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 24. alea, 2020ko Maiatza. Plaza hutsak izan dira

Jaiak, udaldia, kultur emonaldiak...

Uda garaian kultur ekitaldiek gure kaleak hartzen dabez, danon gozamenerako. Uda honetan, oste-ra, kultura beste modu batean kontsumitzera ohi-tu beharko gara. Modu xumeago batean, etxetik edo, kalean bada, era oso murriztuan.

Covid-19aren krisiak herriko hainbat ekitaldiren ospakizuna eragozten deusku. Hartu beharreko neurriak bete ezingo direlako da hori. Udalekuak, Txipiroi Extreme, Txipiroi Swim, Eako jaiak eta Bedaronako jaiak dira, besteak beste, beraien eki-taldiak bertan behera geldituko dirala jakinarazi dabenak. Eskolondo eraikina bera be, Eako kultur-gune handiena, itxita egongo da, egoerak ahalbi-detu arte.

Honek kulturaren kontsumoan daukan eragina ar-gia da, eta Eako Udalak ahaleginak egingo dauz kulturak gure herrian presentzia gal ez dagian. Horregatik, era sinbolikoan bada be, udaletik gure agendetan markautako egunak era xumean ospa-tzen ahaleginduko gara.

Badakigu baita be kultur talde eta sortzaileentza-ko momentu latzak dirala. Hori dala eta, dei za-bala egiten deutsagu kultur eragile guztieri egoe-ra hobetzeko proposamenak udalera ekartzeko. Gure ateak beti zabalik eukiko dozuez.

Varias fechas señaladas en nuestro calendario han can-celado ya sus actos: los Udalekus, Txipiroi extreme, Txi-piroi Swim, Eak Jaiak y Bedaronako Jaiak entre otros. Además, el edificio de Eskolondo también permanecerá cerrado. Somos conscientes del impacto que esto su-pone para las asociaciones culturales así como para las personas, por lo que trabajaremos para que, en la medi-da de lo posible, la cultura no desaparezca de nuestras calles.