Izaki Bizidunak

7

Click here to load reader

Transcript of Izaki Bizidunak

Page 1: Izaki Bizidunak

1

IZAKI BIZIDUNAK

Izaki bizidun guztiak zelulea izeneko egitura mikroskopiko batzuez osotuta dagoz. Zelulek hiru bizi funtzino euren kontura egiteko gaitasuna daukie.

Zelulen bizi funtzinoak Nutrizinoaren bidez, biziteko behar dabezan ura eta elikagaiak lortzen dabez ingurutik, eta hondakinak kanporatzen dabez.

Erlazino funtzinoaren bidez, inguruan gertatzen diran aldaketei antzemoten deutsie eta horreen arabera erantzuten dabe.

Ugalketearen bidez, zatitu egiten dira.

Zelulen atalak Mintza zelulea inguratzen dauan geruzea da.

Nukleoa zelulearen garuna da.

Organuloak era askotakoak izan daitekez, batzuk elikagaiak digeritzen dabez, eta beste batzuk hondakinak botaten

dabez.

Zitoplasmea mintzaren eta nukleoaren artean dagoan substantzia da.

Page 2: Izaki Bizidunak

2

Landara zelula askok klorofila izeneko substantzia bat daukie zitoplasman. Klorofileari esker, landareak kolore berdea dauka.

Lurreko izaki bizidun guztiok, oinarrizko osagai berbera daukagu: zelulea. Zelula bakarrez osotutako organizmoei zelulabakar daitzen jake, eta modu antolatuan behar egiten daben zelula bik edo gehiagokosotutakoek, zelulaniztun daukie izena.

Organizmo zelulabakar

Organismo zelulabakar izakirik bakunenak dira, mikroskopio bidez baino ezin daitekez ikesi; hainbat ingurutan bizi daitekez; uretan edo lehorrean; batzuk mogidu egiten dira, flagero izeneko egitura luzanga batzuen bidez. Zelulabakarrak dira, bakterioak eta hainbat onddo nahiz alga mota.

Page 3: Izaki Bizidunak

3

Organizmo zelulaniztuak Izaki zelulaniztuak zelula batez baino gehiagoz osotuta dagoz. Organizmoak bizi funtzinoak bete daizan, batu eta modu koordinatuan behar egiten dabe. Organismo zelulaniztun begi hutsez ikusezinak dira, mikroskopioak edo lupak erabili beharra dago. Beste batzuk, inongo tresnarik erabili barik ikusi daitekez.

Izaki zelulaniztuen antolaketea Izaki bizidun zeluluniztunetan, ehunak, organoak, sistemak eta aparatuaksortzen dabez. Hainbat motatako zelulek ehunak sortzen dabez.

Muskulu ehuna, mogimenduaz arduratzen da.

Nerbio ehuna, estimuluak jasoteaz eta horreei erantzuteaz arduratzen da.

Ehun epiteliala, organismoen gainazala estaltzen arduratzen dana da.

Hazur ehuna, eskeletoari sendotasuna emoten deutso.

Mota guztietako ehunek organoak sortzen dabez. Funtzino berbera beteteko behar egiten daben organoek aparatuak eta sistemak osotzen dabez.

Page 4: Izaki Bizidunak

4

Izaki bizidunen sailkapena Bost talde edo erreinu handitan sailkatzen dira:animalien erreinua, landaren erreinua, onddoen erreinua, protistuen erreinua eta moneroen erreinua.

Animalien erreinua

Animaliak izaki bizidun zelulaniztunak dira, bezte izaki bizidun batzuez elikatzen dira, eta lekuz aldatzeko ahalmena daukie. Animalia ornodunak eta ornobakoak bereizten dira.

Animalia ornodunek barruko eskrletoa eta bikarrazurra daukiez, euren gorputzari formea emateko eta barruko organoak babesteko. Bost taldetan banatzen dira: arrainak, anfibioak, narrastiak, hegaztiak eta ugaztunak.

Page 5: Izaki Bizidunak

5

Animalia ornobakoak ez dauki ez barruko eskeletorik ez bizkarrazurrik. Askok oskolez edo maskorrez babestuta daukie gorputza. Ornobako ugari dago, baina honangoak dira ezagunenak: astropodoak, moluskuak, ekinodermatuak, anelidoak, knidarioak eta poriferoak.

Landaren erreinua andarak izaki bizidun zelulaniztuak dira, euren elikagaia sortzeko ahalmena daukie, eta, mogitzeko ahalmena ere badaukien arren, ezinezkoa jake lekuz aldatzea,

lurzoruari lotuta bizi diralako. Landara fanerogamoak eta kriptogamoak lorarik badaukien ala ez kontuan hartuta.

Lorak daukizan landarak edo landara fanerogamoak (adibidez, larrosondoa) hazien bidez ugaltzen dira.

Lorarik ez daukien landarek edo landara kriptogamoek (adibidez, iratzeak) ez dauki ez lorarik.

Page 6: Izaki Bizidunak

6

Onddoen erreinua

Onddoak izaki bizidun zelulabakar zein zelulaniztunak dira, beste izaki bizidunen hondakinez elikatzen dira eta, mogitzeko ahalmena badaukien arren, ezinezkoa jake lekuz

aldatzea, lurzoruari lotuta bizi diralako.

Onddo zelulabakarrak, legamiak

Onddo zelulaniztunak dira, perretxikoak

Protistuen erreinua

Protistuen erreinua izaki zelulabakarrez nahiz zelulaniztunez osotuta dago. Elikakatzeko moduaren arabera, algak eta protozooak bereizten dira.

Algek elikagaia sortzeko ahalmena daukie, eta gehienak uretan bizi dira

Page 7: Izaki Bizidunak

7

Protozooak beste izaki bizidun batzuez elikatzen dira, eta batzuk parasitoak dira, beste organismo baten barruan eta berari itsatsita bizi dira, eta organismo haren elikagaiz elikatzen dira.

Moneroen erreinua

Moneroak izaki bizidun zelulabakarrak dira, eta Lurreko ia inguru guztietan bizi dira. Bakterioak sartzen dira erreinua.