BERTIZKO NATUR PARKEA INGURUMEN HEZKUNTZAKO … · 1. AUKERA: PARKEKO IZAKI BIZIDUNAK Helburuak...

13
Bertizko Natur Parkea, Ingurumen Hezkuntzako Jarduerak 2018 BERTIZKO NATUR PARKEA INGURUMEN HEZKUNTZAKO JARDUERA ESKEINTZA 2018 Izena ematea: Ikastetxeak Parkeko orri ofizialean egin behar dute erreserba. www.parquedebertiz.es Harremanetan jartzeko telefonoa eta posta elektronikoa: 948 592 421 eta [email protected] da.

Transcript of BERTIZKO NATUR PARKEA INGURUMEN HEZKUNTZAKO … · 1. AUKERA: PARKEKO IZAKI BIZIDUNAK Helburuak...

Page 1: BERTIZKO NATUR PARKEA INGURUMEN HEZKUNTZAKO … · 1. AUKERA: PARKEKO IZAKI BIZIDUNAK Helburuak Helburu nagusia izaki bizidunak zer diren, nola zaindu behar diren eta nola errespetatu

Bertizko Natur Parkea, Ingurumen Hezkuntzako Jarduerak 2018

BERTIZKO NATUR PARKEA

INGURUMEN HEZKUNTZAKO JARDUERA ESKEINTZA

2018

Izena ematea:

Ikastetxeak Parkeko orri ofizialean egin behar dute erreserba.

www.parquedebertiz.es

Harremanetan jartzeko telefonoa eta posta elektronikoa: 948 592 421 eta

[email protected] da.

Page 2: BERTIZKO NATUR PARKEA INGURUMEN HEZKUNTZAKO … · 1. AUKERA: PARKEKO IZAKI BIZIDUNAK Helburuak Helburu nagusia izaki bizidunak zer diren, nola zaindu behar diren eta nola errespetatu

Bertizko Natur Parkea, Ingurumen Hezkuntzako Jarduerak 2018

a. BISITA LIBREA.

Jolaserako jarduera (pisten jokua, maketaren azalpena eta Naturaren Interpretazio Zentrora bisita). Jarduera ordu batekoa da, astelehenetik igandera Lorategi Historiko – Artistikoaren ordutegian. Taldea, gehienez 60 ikasleetakoa izanen da eta taldea arduradurez lagunduta joan beharko du. Norentzat 3 eta 16 urte bitarteko eskola taldeentzat. Helburua

Jarduera honen helburua Lorategi Historiko – Artistikoaren aberastasun historikoa ezagutzea da eta bertako elementu eta landareak ezagutzea. Naturaren Interpretazio Zentroan, aurrerantzean NAZ, Parkeko natur balioak, kontserbatzeko kudeaketa ezagutzea eta Bertizko ekosistemaren funtzionamendua ezagutzea da helburua. Metodologia

Lorategi Historiko – Artistikoan ibilbide hau egiten da pisten bitartez bisitariaren interesa esnatzea bilatuz eta horrela tokiaren elementu eta espezie garrantzitsuenak identifikatzea lortuz. NAZ-ean bisitariari gonbidapena egiten zaio, naturguneak dituen ezaugarri nagusiak ezagutu ditzan, gure inguruko natur eta kultur balioekiko begirunezko jarrerak eraginez. Jarduera bukatzeko begiraleak Lorategi Historiko – Artistikoan egin diren pista joku guztiak zuzentzen ditu.

Page 3: BERTIZKO NATUR PARKEA INGURUMEN HEZKUNTZAKO … · 1. AUKERA: PARKEKO IZAKI BIZIDUNAK Helburuak Helburu nagusia izaki bizidunak zer diren, nola zaindu behar diren eta nola errespetatu

Bertizko Natur Parkea, Ingurumen Hezkuntzako Jarduerak 2018

b. INGURUMEN HEZKUNTZAKO PROGRAMA.

Hezkuntza maila desberdinetarako zuzenduta dagoen jarduera proposamena da, dagokien laguntzazko materialekin eta jardueraren garapena lortzeko erabili daitezkeenak. Iraupenaren arabera hauek eskeintzen dira:

1- 2 orduko jarduerak

- 10etatik 12etara eta 12etatik 14etara. Gosaria ordutegi honen kanpotik egiten da.

- Taldea gehienez 60 ikaslekoa izanen da eta 3 irakasle gutxienez lagunduta joatea

gomendatzen da. (Begirale eta irakasle bat 20 ikaslerentzako).

- Jardueraren iraupen motza dela eta, taldea puntuala izateaz arduratuko da.

- Ez da bisitaren aurre eta ondotik egin beharreko lanik. Taldeari irteera baino lehen

orientazioren bat ematea gomendatzen da (izanen duen iraupena, jardueraren ezaugarriak,

naturgunea non kokatzen den…).

- Partehartzaile guztiak behar bezala identifikatuta etor daitezela gomendatzen da (izena

pegatina batetan idatzita) begiraleekin komunikazioa errazteko helburuarekin. Euriarentzako

zapata eta arropa egokiak ekartzea ere gomendatzen da, jardueraren zati bat kanpoan

egiten baita.

- Parkeko begirale taldeak taldearen eskuragarri jarriko ditu didaktiko – dibertimenduzko

jarduerak garatzeko behar diren material guztiak.

2- 4 orduko jarduerak.

- 10etatik 14etara. Gosaria jadueraren erdian egiten da.

- Taldea gehienez 60 ikaslekoa izanen da eta 3 irakasle gutxienez lagunduta joatea

gomendatzen da. (Begirale eta irakasle bat 20 ikaslerentzako).

- Bisita egin baino lehenago eta bisita egin eta ondotik egiteko lana dago. Horretarako

parkeko web orrian materiala eskuragarri dago.

- Partehartzaile guztiak behar bezala identifikatuta etor daitezela gomendatzen da (izena

pegatina batetan idatzita) begiraleekin komunikazioa errazteko helburuarekin. Euriarentzako

zapata eta arropa egokiak ekartzea gomendatzen da baita ere, jardueraren zati bat kanpoan

egiten baita.

- Parkeko begirale taldeak taldearen eskuragarri jarriko ditu didaktiko – dibertimenduzko

jarduerak garatzeko behar diren material guztiak. Landu beharreko fitxak ez ezik.

Page 4: BERTIZKO NATUR PARKEA INGURUMEN HEZKUNTZAKO … · 1. AUKERA: PARKEKO IZAKI BIZIDUNAK Helburuak Helburu nagusia izaki bizidunak zer diren, nola zaindu behar diren eta nola errespetatu

Bertizko Natur Parkea, Ingurumen Hezkuntzako Jarduerak 2018

Ingurumen hezkuntzako programa martxotik ekainera eta urria eta azaroan eskeintzen da.

Eta erreserba web orritik egiten da (www.parquedebertiz.es).

Ondotik Parkeak eskeintzen dituen jarduera desberdinak aurkitu daitezke, ingurumen

hezkuntzako programaren barruan eskola adin desberdinen arabera sailkatuak.

Page 5: BERTIZKO NATUR PARKEA INGURUMEN HEZKUNTZAKO … · 1. AUKERA: PARKEKO IZAKI BIZIDUNAK Helburuak Helburu nagusia izaki bizidunak zer diren, nola zaindu behar diren eta nola errespetatu

Bertizko Natur Parkea, Ingurumen Hezkuntzako Jarduerak 2018

Norentzat

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (3 – 8 urte bitartekoentzat)

1. AUKERA: PARKEKO IZAKI BIZIDUNAK

Helburuak

Helburu nagusia izaki bizidunak zer diren, nola zaindu behar diren eta nola errespetatu behar diren ikastea da. Horretarako eduki hauek landuko dira: 1-. Izaki bizidunak. 2-. Landareak. 3-. Landareen beharrak bizi ahal izateko. Bizitzeko toki bat, elikadura eta arnasketa. Landarearen zatiak: sustraiak, enborra eta hostoak. Hazi baten hazkundea. 4-. Etxeko landareak: gure zaintza behar duten izakiak. Landare basatiak, gure beharrik ez dutenak bizitzeko. 5-. Animali basatiak: Bizitzako gure zaintzarik behar ez duten izakiak. Etxeko animaliak: Bizitzeko gure beharrik ez duten izakiak. Talde bakoitzari dagokien ezaugarri nagusiak ezagutzea. 6-. Gure inguru hurbileko animali basatiak: Ziñurriak, txoriak, basurdeak, igelak, kattagorriak, izokina…etab.

Metodologia

Lorategi Historiko – Artistikoa erabiltzen da ibilbide bat egiteko eta ikasleak estimulatzen dira behaketa eta ausnarketaren bitartez. Halaber, landutako kontzeptuak barneratzeko laguntzazko materiala erabiltzen da. Ikasleen interesa esnatzeko eta motibatzeko joku desberdinak erabiltzen dira ere.

Iraupena: 2 ordu.

2. AUKERA: ZABALA ETXEA GAZTE ATERPETXEKO HEZKUNTZA PROGRAMA

Helburuak

1. Natur Parkea ezagutu eta bertako natur eta kultur balioak ezagutzea. 2. Izaki bizidun batzuk identifikatzea: landareak, animaliak...eta beraien artean ezartzen diren

oinarrizko harreman batzuk ezagutzea. Baso zahar eta egur hilari lotutako kontzeptu eta espezieak.

3. Basoko erabilera tradizionalak eta egungoak ezagutzea. 4. Naturaz gozatzea errespetatzen ikasteko, dituen balioez jakitun izanez. 5. Elkarbizitzen ikastea eta taldean lanak egiten ikastea.

Iraupena: Programak bi eguneko iraupena dauka (ortzeguna eta ortzirala). Bi egunak Parkeko xenda desberdinetatik ( haurren adinari egokituak beti) hezkuntza jarduera bitartez garatzea proposatzen dira eta Parkeak duen begirale taldearekin. Dibertimenduzkoak diren jarduerak ere proposatzen dira, irakaslegoak garatu behar izango dituenak, parkeko langileak lagunduta beti eta bertako baliabidetaz baliatuz (jolastokia eta askaldegiko zonaldea, ikusentzunezko gela... proposatutako aisialdiko eta deskantsuko denboran bisitatzeko).

Page 6: BERTIZKO NATUR PARKEA INGURUMEN HEZKUNTZAKO … · 1. AUKERA: PARKEKO IZAKI BIZIDUNAK Helburuak Helburu nagusia izaki bizidunak zer diren, nola zaindu behar diren eta nola errespetatu

Bertizko Natur Parkea, Ingurumen Hezkuntzako Jarduerak 2018

Norentzako

Lehen Hezkuntzako Ikasleentzako (8 - 12 urte bitartekoak).

1. AUKERA: BERTIZ NATURGUNE BABESTUA

Helburuak

1. Bertiz zergatik dagoen babestua eta nola babesten den ulertzea. Araudi nagusiaren ezaugarri nagusiak ezagutzea.

2. Baso honen balioak ezagutu eta Bertizko landareri eta animali espezie nagusiak aztertzea.

3. Baso hontako erabilera historikoak ezagutzea: artzantza, karea eta ikatzaren prozesua ezagutzea.

4. “Hide” (hegazti behatoki bat) bat bisitatzea, Parkeko hegazti nagusienak identifikatzea, eta beraien bizi ziklo eta ohitura arruntenak ezagutzea.

Metodologia

Bertizko maketara bisita batekin hasten da. Naturgunearen barruan taldearen kokapena non dagoen ezagutzera ematen da. Ondoren basoan zehar bisita bat egiten da jardueran proposatutako helburuak lantzeko eta ikasitakoa esperimentatzeko.

Iraupena : 2 ordu

Page 7: BERTIZKO NATUR PARKEA INGURUMEN HEZKUNTZAKO … · 1. AUKERA: PARKEKO IZAKI BIZIDUNAK Helburuak Helburu nagusia izaki bizidunak zer diren, nola zaindu behar diren eta nola errespetatu

Bertizko Natur Parkea, Ingurumen Hezkuntzako Jarduerak 2018

2. AUKERA: BASOKO ERABILERA HISTORIKOAK

Helburuak

1. Baso honek aspaldian izan zituen erabilerak ezagutzea eta erabilera hauekin loturiko ofizioak (onura zuzenak):

a) Baserria: Natur inguruari loturiko bizimoduak (artzantza, mendi lanak, basoko produktuen ekoizpena eta baratzea, abentzaltza, erlezaintza...)

b) Txondorra edo kisulabea / karobia. 2. Gaur egun basoetan ematen diren erabilerak ezagutzea. 3. Naturguneraren kontserbazioa eta gaur egungo erabileretarako bi tresna ditugula

ulertaraztea: Habitat zuzentaraua eta Natur Parkeko araudia. Tresna hauek naturguneko kontserbazioa posible egiten dute (Bertizko kudeaketaren helburuak).

Metodologia

Bertizko maketara bisita batekin hasten da. Naturgunearen barruan taldearen kokapena non dagoen ezagutzera ematen da. Ondoren basoan zehar bisita bat egiten da jardueran proposatutako helburuak lantzeko eta ikasitakoa esperimentatzeko.

Iraupena: 2 ordu.

3. AUKERA: PARKEKO FAUNA ETA LANDARERIA

Helburuak

1. Naturgune honen natur balio nagusienak ezagutzea. a) Baso motak. b) Basoko hontako elementu bereziak: egur hila eta berari lotutako espezieak.

2. Parkeko fauna eta landare espezie nagusiak ezagutzea. c) Pagadia, hariztia eta ibai ertzeko landareria: espezie adierazgarrienak.

Landa paisaia. Mosaiko paisajistikoa eta fauna eta landare habitatak. Egur hila: biziz beteriko elementua. Erlazionatutako espezieak.

3. Balio hauek nola babesten ditugun urlertzea.

4. HIDE (hegazti behatokia) bat bisitatzea, eta Parkeko hegazti espezie

nagusienak identifikatzea. Bizi ziklo eta ohitura nagusienak ezagutzea.

Metodologia

Bertizko maketara bisita batekin hasten da. Naturgunearen barruan taldearen kokapena non dagoen ezagutzera ematen da. Ondoren basoan zehar bisita bat egiten da jardueran proposatutako helburuak lantzeko eta ikasitakoa esperimentatzeko.

Iraupena: 2 ordu.

Page 8: BERTIZKO NATUR PARKEA INGURUMEN HEZKUNTZAKO … · 1. AUKERA: PARKEKO IZAKI BIZIDUNAK Helburuak Helburu nagusia izaki bizidunak zer diren, nola zaindu behar diren eta nola errespetatu

Bertizko Natur Parkea, Ingurumen Hezkuntzako Jarduerak 2018

4 AUKERA: BIODIBERTSITATEAREN KONTSERBAZIOA ETA BASO KUDEAKETA.

Helburuak

Basoko kudeaketa integrala zer den, nola garatzen den eta biodibertsitatea mantentetzeko duen garrantzia ezagutzea. Horretarako honakoak lantzen dira:

- Bertizko hurbileko historia. - Bertizko paisaia eta klimaren ezaugarriak. - Baso kudeaketaren helburuak. Egurraren zertifikazioak. - Bertizko basoaren animaliak. Aztarnen identifikazioak. - Nafarroako basoetako aintzinako eta gaur egungo bizimodua: Egur ikatza eta kisu

edo karea. Aintzinako lanbideak. - Gaur egungo egurraren erabilerak. - Egur hila. Egur hilari lotutako animali eta landareak.

Metodologia

Ikaslegoaren interesa pizteko hezkuntza materiala eskeintzen da. Obserbazio eta perzepzioan oinarritutako bisita izango da, Bertizko Natur Parkeak dituen baliabideak erabilita: NAZ-a eta basoko xenda desberdinak. Bisita begiraleekin egingo da. Baliabide hauek ematen duten informazioarekin eta begiraleen azalpenekin, programarako prestatuak dauden fitxa desberdinak betetzen joango gara. Edukiak finkatzeko helburuarekin eta bisitari dibertimenduzko izaera bat emateko, joku desberdinak proposatzen dira ibilbidean zehar eginen direnak baliabide desberdinekin. Ibilbidea

Ikasleak bisita aipatzen diren baliabideekin egingo dute txandaka: 1. NAZ-era bisita (45 min.) 2. Lorategi botanikora bisita (15 min.) 3. Ibilbidea basoan zehar (2 ordu)

Iraupena: 4 ordu

Page 9: BERTIZKO NATUR PARKEA INGURUMEN HEZKUNTZAKO … · 1. AUKERA: PARKEKO IZAKI BIZIDUNAK Helburuak Helburu nagusia izaki bizidunak zer diren, nola zaindu behar diren eta nola errespetatu

Bertizko Natur Parkea, Ingurumen Hezkuntzako Jarduerak 2018

5. AUKERA: ZONALDEKO IKASTETXEENDAKO INGURUMEN HEZKUNTZA PROGRAMA

Norentzat

Nafarroako Kantauri Ibarretako ikastetxeentzako (Baztan, Bortziriak, Bertizarana, Malerreka, Urdazubi

eta Zugarramurdi).

Helburuak

Jardueraren helburua ingurumena eta ikaslegoaren arteko harremanean datza, ingurumenarekiko jarrera koherente eta positiboak sortaraziz. Bi bisita egingo dira: bat udazkenean eta bestea udaberrian. Bietan basoko bide xenda bat erabiliko dugu Kantauri Ibarretako berezkoak diren landareak ezagutzeko, hosto eta fruituak bilduko dira, ondotik taillerrak egiteko. Bisita hau berriz udaberrian egingo da eta basoan eman diren aldaketak aztertuko dira.

Metodologia

Udazkeneko bisita

Ibar hauetako espezie nagusienak identifikatuko dira basoan zehar egingo dugun itzulian. Bakoitzaren lagin bat hartuko da, fruitu desberdinenak, fruituen eta hazien sakabanatzeko eta ugaltzeko estrategiak aztertuko dira, etab. Bidea emanen da baita ere, joku eta bertze dinamiken bidez, urtaroko berezkoak diren sensazioak bizitzen; koloreak, usainak, zaporeak…etab. Basoan bizitako guztia tailerretan antolatu eta osatuko da: kanpoan bildutako materialaren sailkapena, espezie bakoitzari buruzko ezaugarrei buruzko fitxa errazak betezea…etab. Azkenik, itzulian bildutako hazi eta fruituekin mintegi txiki bat egingo dugu, taldeko partaide guztiak beraien ereintza egin dezaten. Ereintzaren ondotik, mintegi txiki hau ikastetxera eramango da, hurrengo hilabetetan behar duen ur eta argi zaintza emateko, eta horrela ikasleak zuzenean zuhaitzen ernamuintze eta hazkundea nola den ikusteko aukera izango dute.

Udaberriko bisita

Basoko itzulia bisita honetako jarduera nagusia izango da. Udazkeneko zonalde berdina bisitatuko dugu, urtaro desberdinen arteko ezberdintasunak ezartzeko, eta orduan ikasi ziren espezieen jarraipena egiteko. Dinamika eta joku berdintsuak jorratuko dira, Parkera egin zuten aurreko bisitarekin konparatzeko moduan.

Azkenik, zuhaitz edo zuhaixken birlandaketa loreontzi batetara egingo da taldeko partaide bakoitzak berarekin eraman dezan.

Iraupena: 4 ordu/eguneko (2 egun)

Page 10: BERTIZKO NATUR PARKEA INGURUMEN HEZKUNTZAKO … · 1. AUKERA: PARKEKO IZAKI BIZIDUNAK Helburuak Helburu nagusia izaki bizidunak zer diren, nola zaindu behar diren eta nola errespetatu

Bertizko Natur Parkea, Ingurumen Hezkuntzako Jarduerak 2018

Norentzako

Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako (13 - 16 urte bitartekoak).

1. AUKERA: BASOKO ERABILERA TRADIZIONALAK

Helburuak

Programa honen helburua ikaslegoak, landa eremuetako eta Bertizen testimonialak diren bizimodu tradizionalak baloratzea da, baita hauen kontserbazioaren garrantziaz (Kisulabea, Txondorra, Izkiñua, Markategiko borda…) jabetzea ere. Gainera, baskoko espezie nagusiak identifikatu eta ezagutzen dira.

Metodologia

Bertizko maketara bisita batekin hasten da. Naturgunearen barruan taldearen kokapena non dagoen ezagutzera ematen da. Ondoren basoan zehar bisita bat egiten da jardueran proposatutako helburuak lantzeko eta ikasitakoa esperimentatzeko.

Iraupena: 2 ordu.

Page 11: BERTIZKO NATUR PARKEA INGURUMEN HEZKUNTZAKO … · 1. AUKERA: PARKEKO IZAKI BIZIDUNAK Helburuak Helburu nagusia izaki bizidunak zer diren, nola zaindu behar diren eta nola errespetatu

Bertizko Natur Parkea, Ingurumen Hezkuntzako Jarduerak 2018

2. AUKERA: BIODIBERTSITATEAREN KONTSERBAZIOA ETA BASO KUDEAKETA.

Helburuak

Conocer qué significa y cómo se lleva a cabo la Gestión Forestal Integral del bosque y qué importancia tiene en la conservación de la biodiversidad. Para ello se trabajan: Basoko kudeaketa integrala zer den, nola garatzen den eta biodibertsitatea mantentetzeko duen garrantzia ezagutzea. Horretarako honakoak lantzen dira:

- Bertizko hurbileko historia. - Bertizko paisaia eta klimaren ezaugarriak. - Baso kudeaketaren helburuak. Egurraren zertifikazioak. - Bertizko basoaren animaliak. Aztarnen identifikazioak. - Nafarroako basoetako aintzinako eta gaur egungo bizimodua: Egur ikatza eta kisu edo

karea. Aintzinako lanbideak. - Gaur egungo egurraren erabilerak. - Egur hila. Egur hilari lotutako animali eta landareak.

Metodologia

Ikaslegoaren interesa pizteko hezkuntza materiala eskeintzen da. Obserbazio eta perzepzioan oinarritutako bisita izango da, Bertizko Natur Parkeak dituen baliabideak erabilita: NAZ-a eta basoko xenda desberdinak. Bisita begiraleekin egingo da. Baliabide hauek ematen duten informazioarekin eta begiraleen azalpenekin, programarako prestatuak dauden fitxa desberdinak betetzen joango gara. Edukiak finkatzeko helburuarekin eta bisitari dibertimenduzko izaera bat emateko, joku desberdinak porposatzen dira ibilbidean zehar eginen direnak baliabide desberdinekin. Ibilbidea

Ikasleak bisita aipatzen diren baliabideekin egingo dute txandaka: 1. NAZ-era bisita (45 min.) 2. Lorategi botanikora bisita (15 min.) 3. Ibilbidea basoan zehar (2 ordu)

Iraupena: 4 ordu

Page 12: BERTIZKO NATUR PARKEA INGURUMEN HEZKUNTZAKO … · 1. AUKERA: PARKEKO IZAKI BIZIDUNAK Helburuak Helburu nagusia izaki bizidunak zer diren, nola zaindu behar diren eta nola errespetatu

Bertizko Natur Parkea, Ingurumen Hezkuntzako Jarduerak 2018

3. AUKERA: PARKEKO FAUNA ETA LANDARERIA

Helburuak

1. Naturgune honen natur balio nagusienak ezagutzea. d) Baso motak. e) Baso hontako elementu bereziak: egur hila eta berari lotutako espezieak.

2. Parkeko fauna eta landare espezie nagusiak ezagutzea. f) Pagadia, hariztia eta ibai ertzeko landareria: espezie adierazgarrienak.

Landa paisaia. Mosaiko paisajistikoa eta fauna eta landare habitatak. Egur hila: biziz beteriko elementua. Erlazionatutako espezieak.

3. Balio hauek nola babesten ditugun urlertzea.

4. HIDE (hegazti behatokia) bat bisitatzea, eta Parkeko hegazti espezie

nagusienak identifikatzea. Bizi ziklo eta ohitura nagusienak ezagutzea.

Metodologia

Bertizko maketara bisita batekin hasten da. Naturgunearen barruan taldearen kokapena non dagoen ezagutzera ematen da. Ondoren basoan zehar bisita bat egiten da jardueran proposatutako helburuak lantzeko eta ikasitakoa esperimentatzeko.

Iraupena: 2 ordu.

Page 13: BERTIZKO NATUR PARKEA INGURUMEN HEZKUNTZAKO … · 1. AUKERA: PARKEKO IZAKI BIZIDUNAK Helburuak Helburu nagusia izaki bizidunak zer diren, nola zaindu behar diren eta nola errespetatu

Bertizko Natur Parkea, Ingurumen Hezkuntzako Jarduerak 2018

Norentzat

Natura Ingurumenarekin harremana duen Lanbide Heziketako ikasleentzako

Helburuak

Programak ondoko jomugak ditu: - Natur Parkeko alderdi nagusienak ezagutzea (historia, zonifikazioa, araudia, landare eta animali adierazgarrienak…). - Modulo hauek ematen duten formakuntzari, Ingurumen Heziketan trebakuntza gehigarri bat eskeintzea.

Metodologia

- Talderaren aurkezpena. - Bisitaren garapenaren azalpena taldeari (iraupena, ibilbidea, jarduerak, helburuak…). - NAZ-era bisita, erakuskeraren edukien azalpena. - Basoari bisita, ibilbidean dinamika desberdinak landuko dira edukiekin harremana dutenak. - Bisitaren balorazioa. - Taldeari agurra.