Mundua eta izaki bizidunak - edebe.com · Haien azterketa errazago egiteko, zientzialariek...

15

Transcript of Mundua eta izaki bizidunak - edebe.com · Haien azterketa errazago egiteko, zientzialariek...

Page 1: Mundua eta izaki bizidunak - edebe.com · Haien azterketa errazago egiteko, zientzialariek ezaugarri berak dituztenak multzokatzen dituzte. Hala, adibidez, landareak alde batetik
Page 2: Mundua eta izaki bizidunak - edebe.com · Haien azterketa errazago egiteko, zientzialariek ezaugarri berak dituztenak multzokatzen dituzte. Hala, adibidez, landareak alde batetik

Mundua eta izaki bizidunak1

2

Gozatu gure munduaz bideo honen bidez. Begiratu irudiko izaki bizidunei, ikaskideekin haiei buruz hitz egiteko.

http://www.youtube.com/watch?v=A3effmHwMNk&feature=related

Page 3: Mundua eta izaki bizidunak - edebe.com · Haien azterketa errazago egiteko, zientzialariek ezaugarri berak dituztenak multzokatzen dituzte. Hala, adibidez, landareak alde batetik

Ikasi Pixelekin

3

Entzun eta hitz eginNeure burua ezagutzen al dut?

Begiratu argazkiari, eta hitz egin ikaskideekin:

• Hiruretako zein da zure antzekoena? Zergatik? Arnasa hartu, elikatu eta amets egiten du,zuk bezala?

• Zuhaitzek arnasa hartzen dute? Eta mugitzen dira? Eta txakurrak?

Materia bizigabea

GURE MUNDUA

Gizakia

Bizidunak

Izaki bizidun taldeak

Page 4: Mundua eta izaki bizidunak - edebe.com · Haien azterketa errazago egiteko, zientzialariek ezaugarri berak dituztenak multzokatzen dituzte. Hala, adibidez, landareak alde batetik

4

GURE MUNDUA: Materia bizigabea eta izaki bizidunak

ZUHAITZAK

Ingurura begiratuta, zer ikusten duzu?

ERAIKINAK LURRA OBJEKTUAK

PERTSONAK

URAANIMALIAK

HIRI-ALTZARIAK

URA

ZUHAITZAKOBJEKTUAK LURRA

Materia bizigabeaBizirik ez duten elementu guztiak materia bizigabea dira. Jatorriaren arabera, hone-lakoa izan liteke:

• Naturala, naturatik datorrena; lurra edo egur zati bat, adibidez.

• Artifi ziala, pertsonek fabrikatua; pitxer bat edo banku bat, esate baterako.

Ikusten ditugun elementu guztiak bi multzotan sailka ditzakegu: materia bizigabea eta izaki bizidunak.

NATURALA

ARTIFIZIALA

Page 5: Mundua eta izaki bizidunak - edebe.com · Haien azterketa errazago egiteko, zientzialariek ezaugarri berak dituztenak multzokatzen dituzte. Hala, adibidez, landareak alde batetik

5

1

Naturan, materia bizigabea eta izaki bizidunak daude.

Izaki bizidunek hiru bizi-funtzio betetzen dituzte: nutrizio-, ugalketa- eta erlazio-funtzioak.

1. Esan elementu hauek izaki bizidunak ala materia bizigabea diren:

hirusta - pinua - txakurra - haurra - uhala - harria

a. Gehitu beste bost izaki bizidun eta materia bizigabeko beste bost elementu.

b. Azaldu zeren arabera multzokatu dituzun horrela.

c. Erkatu zure erantzunak ikaskideen erantzunekin.

2. Lotu jarduera hauek dagokien bizi-funtzioarekin:

Izaki bizidunakLandareak, animaliak eta pertsonak izaki bizidunak gara, hiru bizi-funtzio betetzen baititugu: nutri-zio-, ugalketa- eta erlazio-funtzioak.

Uga lke ta - fun tz ioa ren bidez, espezie bereko beste izaki bizidun batzuk jaiotzen dira.

Erlazio-funtzioaren bidez, gure inguruko estimuluak jaso, eta haiei erantzuten diegu.

Nutrizio-funtzioari esker, elikagaiak, ura, airea... bizitze-ko behar ditugun substantziak lortzen ditugu.

a. Jatea.

b. Igeri egitea.

c. Arnasa hartzea.

d. Norbaitekin hitz egitea.

e. Paseatzea.

f. Haur bat jaiotzea.

Nutrizio-f. Ugalketa-f. Erlazio-f.

… … …

Page 6: Mundua eta izaki bizidunak - edebe.com · Haien azterketa errazago egiteko, zientzialariek ezaugarri berak dituztenak multzokatzen dituzte. Hala, adibidez, landareak alde batetik

6

IZAKI BIZIDUN TALDEAK: Landareak eta animaliak

Ezaugarriak

• Ezin dira mugitu.

• Sustraia, zurtoina eta hostoak dituzte.

• Landare batzuek loreak dituzte, eta, gero, fruitu bihurtzen dira lore horiek.

• Landare gehienak hazietatik jaiotzen dira.

• Beren elikagaiak fabrikatzen dituzte ura, gatz mineralak eta eguzki-argia baliatuz.

Ezaugarriak

• Mugitu egiten dira.

• Batzuek barne-eskeletoa dute (ornodunak), eta beste batzuek ez (ornogabeak).

• Kumeak amaren sabeletik (bibipa-roak) edo arrautza batetik (obi-paroak) jaiotzen dira.

ANIMALIAK

LANDAREAK

Zertarako sailkatzen ditugu izaki bizidunak?

Izaki bizidunen espezie kopurua izugarria da, eta ezinezkoa da denak ezagutzea. Haien azterketa errazago egiteko, zientzialariek ezaugarri berak dituztenak multzokatzen dituzte.

Hala, adibidez, landareak alde batetik eta animaliak bestetik multzokatzen dituzte.

GIZAKIAK animalien taldekoak gara.

Zergatik?

Page 7: Mundua eta izaki bizidunak - edebe.com · Haien azterketa errazago egiteko, zientzialariek ezaugarri berak dituztenak multzokatzen dituzte. Hala, adibidez, landareak alde batetik

7

1

Izaki bizidunak, aztertzeko, ezaugarrien arabera multzokatzen dira. Bi multzorik handienak landareena eta animaliena dira.

Gizakiak animalien taldekoak gara.

3. Esan testu honetan aipatzen diren izaki bizidunak landareak ala animaliak diren:

4. Hitz egin zuen ustez gizakiok gainerako animalietatik bereizten gaituzten ezaugarriei buruz. Idatzi zerrenda batean zuen ondorioak.

GizakiaGizakiak animalien taldekoak gara, talde horretako ezaugarriak baititugu.

Ugaztunak gara, emaku-meek bularrak baitituzte esnea sortu eta haurrak elikatzeko.

Barne-eskeleto bat daukagu, gure gorputzari eusteko eta mugitu ahal izateko. Ornodunak gara.

Amaren sabeletik jaiotzen gara. Bibiparoak gara.

Iluntzen ari zuen Ana eta haren neba Paulo familiarekin parke naturaletik atera zirenean. Han paseatzen eta espezie askotako landare eta animaliei begira igaro zuten eguna.

Anari ederra iruditu zitzaion aintzira: nenufarrak ur gainean, eta ihiak eta zume handi bat ertzean. Igelak nenufarrez nenufar jauzika zebiltzan, eltxoak ehizatu nahian, jateko, eta burruntziak uretatik oso hurbil hegan zebiltzan.

Paulori basoa gustatu zitzaion: pinuak, legetxorrak eta txaraka-muluak. Erbi bat ikusi zuen lasterka, eta basurde-oinatzak ere bai, baina ez zuen basurderik ikusi. Haritz batetik, bi uso basati handi abiatu ziren hegan.

Page 8: Mundua eta izaki bizidunak - edebe.com · Haien azterketa errazago egiteko, zientzialariek ezaugarri berak dituztenak multzokatzen dituzte. Hala, adibidez, landareak alde batetik

8

GIZAKIAK: Adimena eta sentimenduak

Adimendunak gara. Pentsatu, entzun, ulertu, arazoei irtenbideak bilatu… egiten dugu. Hitzez, keinuka... adie-razten ditugu gauzak.

Gure inguruan zer gertatzen den ohartzen gara, eta poza, haserrea, tristura, bel-durra, ezustea… adierazten ditugu.

Gizakion ezaugarri batzuek animalietatik bereizten gaituzte.

Aisialdian ondo pasatzeko jar-duerak antola eta planifi ka ditzakegu: kirolen bat egitea, jolastea, eskulanak egitea, irakurtzea...

5. Idatzi, eta esan ikaskideei:

a. Zure adimena erakusten duten hiru ekintza.

b. Oso gustuko duzun zerbait adierazteko hiru modu.

c. Aisialdian ondo pasatzeko planifi katzen dituzun hiru jarduera.

6. Pentsa ezazu zorrozkailua behar duzula eta ez duzula aurkitzen; norbaitek hartu du zuri bai-menik eskatu gabe.

a. Nola sentituko zara? Nola jokatuko duzu?

b. Zure ustez, zer egin behar zuen ikaskide horrek? Zergatik?

c. Hausnartu, eta, guztion artean, erabaki zein den gainerakoei minik ez emateko jokabiderik egoki-ena.

Page 9: Mundua eta izaki bizidunak - edebe.com · Haien azterketa errazago egiteko, zientzialariek ezaugarri berak dituztenak multzokatzen dituzte. Hala, adibidez, landareak alde batetik

1GIZAKIAK: Geure burua zaintzen dugu

7. Badakizu pertsonok bizitza osoan zaindu behar dugula geure burua. Irakurri arretaz bi lagun hauen elkarrizketa. Zer jarrera ez dira onak osasunerako? Zer aholkatuko zenieke ohiturak hobetzeko? Idatzi.

A laguna. —Goiz oheratu eta goiz jaiki nahi izaten dut, goizero pixka batean lasterka ibiltzeko. Gero, dutxatu, jantzi, eta lanera joaten naiz.

B laguna. —Ez duzu gosaltzen?

A laguna. —Ez. Inoiz ez. Eguerdian, ogitarteko bat jaten dut, eta gauean, afaldu egiten dut. Ez naiz oso jatuna.

B laguna. —Bada, nik «egunean bost otordu» egiten ditut. Eta, berandu oheratzen naizen arren, goiz jaiki, dutxatu, eta behar bezala gosaltzen dut. Eta egun osorako joaten naiz lanera.

Pertsonok gaitasun asko ditugu. Haietako bat da gure osasunari mesede egiten dion guztiaz jabetzea. Geure burua zaintzen ikasi behar dugu, eta bizitza osoan zaindu.

Elika zaitez behar bezala.

Hartu atseden.

Kontrolatu zeure osasuna.

Egin kirola.

Zaindu higienea.

Hartu ohitura osasungarri hauek:

9

Page 10: Mundua eta izaki bizidunak - edebe.com · Haien azterketa errazago egiteko, zientzialariek ezaugarri berak dituztenak multzokatzen dituzte. Hala, adibidez, landareak alde batetik

8. Hautatu bost pertsona, familiakoak edo ezagunak. Bakoitzaren kasuan...

— Idatzi izena, adina eta bizitzako zer arotan dagoen.

— Deskribatu, labur, nolakoa den eta zertan ematen duen denbora gehiena.

9. Bizitzako aro bakoitzaren kasuan, azaldu gustuko duzun ezaugarri bat edo abantaila bat. Justifi katu zure erantzuna.

Nolakoa zinen Lehen Mailako Hezkuntzako 1. edo 2. mailan zeundenean? Zertan aldatu zara?

Bizitzan zehar, pertsonak aldatu egiten gara, hainbat aro igarotzen ditugu: haurtzaroa, nerabezaroa, gaz-taroa, helduaroa, zahartzaroa.

• 15 eta 25 urte bitartean.

• Poliki hazten gara.

• Ikasi egiten dugu, lanean hasi, dibertitu…

• 12 eta 15 urte bitartean.

• Hazi egiten gara, eta gure gorputzak gero eta heldu itxura handiagoa hartzen du. Mutilei, ilea ateratzen zaie gorputz-ean eta ahotsa aldatzen zaie. Neskei, bularrak handitzen zaizkie.

NERABEZAROA

GAZTAROAHAURTZAROA

• Jaiotzatik 12 urtera bitartean, gutxi gorabehera.

• Oinez eta hizketan ikasten dugu.

• Eskolara joaten gara, ikasi egiten dugu, dibertitu egiten gara, beste haur batzuekin erlazionatu…

• Gero eta helduen behar txikiagoa dugu..

10

BIZITZAKO AROAK

Page 11: Mundua eta izaki bizidunak - edebe.com · Haien azterketa errazago egiteko, zientzialariek ezaugarri berak dituztenak multzokatzen dituzte. Hala, adibidez, landareak alde batetik

Hauek dira pertsonen bizitzako aroak: haurtzaroa, nerabezaroa, gaztaroa, helduaroa eta zahartzaroa.

10. Zer da biografi a bat? Begiratu hiztegian, eta idatzi defi nizioa. Ondoren, bilatu Interneten per-tsona famatu baten biografi a (pintorea, idazlea, aktorea…).

a. Idatzi haren bizitzako gertaerarik nabarmenenak.

b. Kalkulatu gaur egun zenbat urte dituen, edo hiltzean zenbat zituen, eta idatzi zer aro bizi izan dituen.

Webgune hauek baliagarriak izango zaizkizu, agian:

11. Elkarrizketatu senitarteko bat —adinekoa, ahal bada—, eta idatzi haren biografi a. Hau da ja -rraitu beharreko prozesua:

1. Prestatu galderak: Noiz jaio zen? Non? Zer gertaera edo oroitzapen iruditzen zaizkio garrantzit-suenak? Zer ikasi zuen? Zertan egin zuen lan lehenik?…

2. Galdetu, eta idatzi erantzunak. Ez ahaztu gertaera bakoitza noizkoa den galdetzea, denboraren arabera ordenatu ahal izateko.

3. Ordenatu oharrak zaharrenetik berrienera, eta... prest zaude biografi a idazteko!

— Zein da haren bizitzako gertaerarik garrantzitsuena? Zein arotan gertatu zen?

• 25 eta 65 urte bitartean, gutxi gorabehera.

• Hazteari uzten diogu.

• Gure seme-alabak jaiotzen dira, eta familia bat osatzen dugu.

• Gure denboraren zati handi bat lanean ematen dugu.

HELDUAROA

• 65 urtetik au -rrera.

• B i z i t a k o u r t e e t a k o eskarmentuak j a k i n d u r i a ematen digu.

• Ez dugu lanik egiten, eta gustuko dugun ho-rretan eta familiarekin igaro dezakegu denbora.

ZAHARTZAROA

http://www1.euskadi.net/harluxethttp://eu.wikipedia.org/

11

1

Page 12: Mundua eta izaki bizidunak - edebe.com · Haien azterketa errazago egiteko, zientzialariek ezaugarri berak dituztenak multzokatzen dituzte. Hala, adibidez, landareak alde batetik

12

IKASITAKOA BERRIKUSI

12. Konparatu eskema hau 3. orrialdekoarekin. Kopiatu zure koadernoan, eta osatu falta den informazioa.

Pentsatu unitate honetan landutako gaiei buruz, eta idatzi galdera hauen erantzunak biltzen dituen esaldi bat:

— Zein da ikasi duzun gauzarik interesgarriena? Eta deigarriena?

— Zein izan da ulertzen zailena? Zergatik? Nola lortu duzu ulertzea?

— Gizaki gisa, zer egin dezakezu gure mundua zaintzen laguntzeko?

Hausnartu

ANIMALIAK

• Tokiz aldatzen dira.

Eta?

GURE MUNDUA

IZAKI BIZIDUNAKMATERIA BIZIGABEA

BIZI-FUNTZIOAK

Zein?NATURALA Eta?

IZAKI BIZIDUN TALDEAK

LANDAREAK

Ezaugarriak?

GIZAKIAK

Ezaugarri bereizgarriak? Bizitzako aroak?

Page 13: Mundua eta izaki bizidunak - edebe.com · Haien azterketa errazago egiteko, zientzialariek ezaugarri berak dituztenak multzokatzen dituzte. Hala, adibidez, landareak alde batetik

13

Zerk bereizten gaitu?Animalien taldeko beste espezie guztietatik zer ezaugarrik bereizten gaituen ikertu nahi dugu. Horretarako, informazioa eta irudiak bilatuko ditugu Interneten.

1. Lantalde txikiak osatuko ditugu.

2. Dakizkigun gizakion ezaugarriak idatziko ditugu:

— Ugaztunak gara. — Sentimenduak adierazten ditugu.

— Eskeletoa dugu; ornodunak gara. — Oinez mugitzen gara tokiz.

— Adimendunak gara, eta elkarrekin komunikatzen gara. — Planifi katu eta antolatu egiten gara.

3. Gutxienez gizakion hiru ezaugarri dituzten hiru animalia bilatuko ditugu.

4. Animalia horien izenak bilatzailean idatzi, eta gehien gustatzen zaizkigun irudiak inprimatuko ditugu. Adibidez:

5. Hautatutako animalien gaineko informazioa bilatuko dugu «Google» bilatzailean edo liburuetan:

— Itxura fi sikoa — Bizimodua — Mugitzeko modua

— Elikadura — Ugalketa — Ezaugarri bereziak

6. Animalia bakoitzari buruz lortutako informazioa gizakion ezaugarriekin konparatuko dugu, alderik nabarmenenak zein diren ikusteko.

7. Horma-irudi batean, hautatutako animalia eta gizakia konparatuko ditugu, eta, azkenik, gure ondorioak ikaskideei azalduko dizkiegu.

www.google.es/imghp?hl=eu&tab=li

INFORMAZIOA BILATU ETA KONPARATU 1

Page 14: Mundua eta izaki bizidunak - edebe.com · Haien azterketa errazago egiteko, zientzialariek ezaugarri berak dituztenak multzokatzen dituzte. Hala, adibidez, landareak alde batetik

14

ATAZA INTEGRATUA OINARRIZKO GAITASUNAK ETA ASKOTARIKO ADIMENAK

Erretratuak analizatu

Cornelis van der Geest, Anthony van Dyck-ek 1620an pintatua.

Haurra abesten, txirula batekin, Frans Halsek 1623an pintatua.

Lastozko kapela duen neska, Auguste Renoirrek 1884an pintatua.

Museo batean izan gara, eta, bereziki, hiru koadro hauetan jarri dugu arreta, pertsonen bizitzako hiru aro erakusten baitituzte.

1 Hiruko taldetan, hautatu koadro hauetako bat.

a. Idatzi erretratuko pertsonaren deskribapen labur bat: haurra, gaztea edo adinekoa den; zer ko -loretako ilea duen; zer jantzi dituen…

b. Bilatu pintoreari buruzko informazioa, eta bildu haren datuak fi txa batean: jaiotza- eta heriotza-data eta -tokia. Erantsi haren erretratua edo gustuko duzuen hark egindako beste erretratu bat.

Interneten begiratu dezakezu, webgune honetan sartuz eta bilatzailean pintorearen izena idatziz:

— Aurkeztu zuen ikaskideei, eta hitz egin erretratuetako hiru pertsonengan sumatzen diren aldaketa fi sikoez: haurra, gaztea eta adinekoa.

— Pentsa ezazue nolakoak izango liratekeen koadroetako pertsonaiak bizitzako beste aro batzuetan, eta hitz egin elkarrekin horretaz.

• Adinekoa haurra zenean.

• Gaztea adinekoa denean.

• Haurra heldua denean.

http://eu.wikipedia.org/

Page 15: Mundua eta izaki bizidunak - edebe.com · Haien azterketa errazago egiteko, zientzialariek ezaugarri berak dituztenak multzokatzen dituzte. Hala, adibidez, landareak alde batetik

15

2

3

4

Egin zeure erretratua argibide hauei jarraituz:

1. URRATSA

Hartu aurpegia ondo ikusten zaizun argazki bat, eredutzat erabiltzeko.

2. URRATSA

Egin krokisa 10 15 cm-ko kartoi mehe zuri batean.

Lehenik, marraztu aurpegiaren forma; gero, sudurra, begi-bekainak, ahoa, belarriak. Azkenik, ilea.

3. URRATSA

Amaitzeko, markatu itzalak arkatzez, edo koloreztatu pixka bat erretratua.

Zure erretratua egin

Ikasgelako orla egin

Egin ikaskideen orla bat.

— Bildu zuen erretratu eta deskribapenen fitxak.

— Ordenatu, alfabetikoki, abizenaren arabera, eta itsatsi kartoi mehe batean edo pakete-paperean.

— Zintzilikatu orla ikasgelan.

Zure fitxa pertsonala egin. Itsatsi zure erretratua kartoi mehe batean, eta idatzi deskribapen labur bat alboan, ereduko informazioa emanez.

Zure erretratua

• Izen-abizenak

• Ezaugarri fisikoak: ilearen kolorea, begiena; garaiera; pisua…

• Zaletasunak: etxean, eskolan…

http://media.academyart.edu/freeclass/