IKT sintesiak
date post
27-Mar-2016Category
Documents
view
225download
3
Embed Size (px)
description
Transcript of IKT sintesiak
2012-2013
DONOSTIAKO IRAKASLEEN UNIBERTSITATE ESKOLA
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak
Miranda Herreros, Saioa
Morn Lasa, Ainhoa
Muriel Ters, Marta
Navais Bereziartu, Marina
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
2
AURKIBIDEA
1. Eskola eta IKT-ak ............................................................................ 3
2. Konpetentzia Digitalak ................................................................. 10
3. Lankidetza Ikaskuntza................................................................... 12
4. Gela eta IKT-ak ............................................................................. 17
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
3
1. Eskola eta IKT-ak Zer dira eta zertarako balio dute Informazio eta Komunikazio Teknologiek eskola testuinguruan?
1. INFORMAZIOAREN, TEKNOLOGIEN ETA HEZKUNTZAREN GIZARTEA
1.1.Gizarte informalari buruzko diskurtsoak
XX.mendeko azken laurdenean, ordenagailuak agertzeak, eguneroko zerbitzuen
eskaera zabaltzeak, errekurtso naturalen galtzearen kontzientziatzeak eta informazioa
zabaltzeko modu berrien agerpenak, besteak beste, 3. iraultza industriala ekarri zuten
herrialde garatuetan. Informazioaren digitalizazioa, egungo iraultza handia dela esan
liteke, prozesu soziologiko, politiko, ekonomiko eta kulturaletan oinarritzen dena,
globalizazioan eta mundializazioan.
Informazio gizartea zertan datzan ulertu ahal izateko, ematen diren diskurtsoak asko
dira: merkantilista, kritiko-politikoa, teknozentrista eta apokaliptikoa
1.2.Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek gizartean eta kulturan dituzten
efektu positiboak eta negatiboak
Teknologia digitalen efektu positiboak:
Komunikazioa erraztea
Zerbitzuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzea
Informazioa eskuragarriago bihurtzea
Aktibitate produktiboa erraztea: kultura eta talde sozial ezberdinen arteko harremana bultzatzen da.
Teknologia digitalen efektu negatiboak:
Teknologiarekiko menpekotasuna
Ebakidura digitala ematen da, izan ere, ezberdintasun kulturalen eta ekonomikoen nagusitzea; izan ere, lurralde guztiek ez dituzte ez garapen ez aukera berdinak.
Pribatutasunaren galera eta kontrolaren areagotzea
1.3.Omnipresentzia teknologikoa dela eta, hezkuntzaren alorrean sortu diren
arazoak
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
4
Gaur egun, alfabetizazio teknologikoa beharrezkoa da, gizarte esparru guztietan
baitago teknologia. Horrek, imigrante digitalei, hau da, teknologia digitalak jaio eta
gero ezagutu dituztenei, esfortzu gehigarri bat eginaraztea eskatzen die eta alor
honetan formazioa eza nabari da.
1.4.Hezkuntzak teknologia digitalaren agerpenaren aurrean dituen erronkak.
Teknologia berrien integrazioa eskola eta kultura sistemetan
Irakaskuntza helburuak eta metodoak berregituratzea eta ikasle eta
irakasleentzat rol berriak
Formazio-prozesuen garapena izango da garrantzitsuena, edonork ikasten
ikasteko, jasoko duen informazioa sailkatzeko, lan prestakuntza eta gure
gizartean teknologia berrien presentziaren kontzientzia hartzeko gai izan dadin.
Telekomunikazioa
Teknologia digitalak inposatutako eskakizun soziolaboralak errebisatzea eta
birplantzeatzea: Langileak teknologia berrien erabilerarako prestatu, sare
telematikoen sorrera)
Hezkuntza ez-formalerako ekintzak gauzatzea: alfabetazio teknologikoa
garapen sozial eta erkidegorako
2. HEZKUNTZA-TEKNOLOGIAREN ERAIKUNTZA DISZIPLINA PEDAGOGIKO GISA,
XX.MENDEAN ZEHAR
2.1.Hezkuntza-teknologiaren eraikuntza disziplina pedagogiko gisa XX.mendean
zehar
Disziplina gisa ezagutzen den hezkuntza teknologiaren garapena ageri da ondorengo
koadro honetan:
Disziplinaren sustraiak Iparramerikako formazio militarra 40ko hamarkadan.
50ko eta 60ko hamarkadak Audiobisualen eta konduktismoaren eragina
70eko hamarkada Irakaskuntzaren diseinu eta ebaluaketarako ikuskera tekno-arrazionala
80ko eta 90eko hamarkadak Irakaskuntzaren inguruko perspektiba teknokrataren krisia eta teknologia digitalen aplikazioen interesa
XXI.mendearen hasiera Eklektizismo teorikoa eta tesi postmodernoen eragina
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
5
2.2.Irakaskuntza teknologiaren birkontzeptualizazioa, gizarte-zientzien
multidisziplinan eta kritikan oinarrituz
Hezkuntza teknologiaren eremuan erlazioa eta inter-erlazioa dira
informazioaren teknologia, komunikazioa eta hezkuntzaren arteko harremanak.
Hezkuntza Teknologia espazio intelektual pedagokiko gisa birkontzeptualizatu
behar da. Ikerketa helburuak lau izango dira: informazio eta komunikazio teknologiak.
,baita ezagutzara eta kulturara sarbidea irakaskuntza kontestuetan (eskolaritatea,
irakaskuntza ez formala, informala, bertaratze beharrik ez duen irakaskuntza eta goi-
mailako irakaskuntza)
2.3.Irakaskuntza Teknologia Espainian. Iturria eta garapena
Espainiara Ley General de Educacin-ekin (1979) iritsi zen teknologia
hezkuntzara. Garai berean, UNED sortu zen (Universidad Nacional de Educacin a
Distancia). 80ko hamarkadan, Atenea eta Mercurio izeneko irakaskuntza programak
sortu ziren non ordenagailuak erabiltzen hasten dira hezkuntzan.
Hainbat eta hainbat dira hezkuntza teknologien inguruan burutzen ari diren
lanak, horien artean, formazio saioak, Canpus Birtualak eta Internet irakaskuntza
presentzialean.
3. MARCO ESTRATGICO DE EUSKADI ANTE LA SOCIEDAD DE LA
INFORMACIN EN LA ESCUELA.
Daniel Losada Iglesias. Didctica y Organizacin Escolar. Escuela Universitaria de
Magisterio de Donostia-San Sebastian.
XX. mendetik hona, gizartean aldaketa asko izan dira, bain,a azken urteotan,
aldaketa horiek bereziki nabarmenak izan dira, nagusiena informazio eta komunikazio
teknologiek hartu duten balorea izanik.
Aipatutako baliabideak, eskola ingurunean sartzeko abiapuntua Europan hasi
zen 1994an Bangemann informearekin eta ordutik Europa mailan hainbat ekimen jarri
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
6
dira martxan: Europa la vanguardia de la comunicacin (1996); Estrategia Lisboa
(1999); eEurope (2000); Elearning eContenidos (2000); eta Iniciativa 2010 (2005).
Europa mailan, eEuropa (2000) proiektua zegoela Espainian Plan Info XXI (2000)
proiektua jarri zen martxan. Ondoren, beste ekimen batzuk sortu ziren, baina, Espainia
mailan, Comision Soto (2003); Educacin.es (2004); [email protected] (2005); LOE (2006);
[email protected]; eta Eskola 2.0 (2009-2013)-rekin egin zen aurrera.
Europa zein Espainia mailan informazio eta komunikazio gizartea eraikitzen ari
zirenez, Euskadin ere horrelako gizartea eraikitzeko beharra zegoen. Horretarako,
ondorengo proiektuak sortu ziren: Iniciativa 2000 tres (1999); Plan premia (2000-
2004); PESI (2002); Plan premia II (2004tik aurrera); Dekretua 175/2007 (2007); Premia
III (2009); PESI II (2010); Modelo de madurez tecnolgica de centro educativo (2010);
ESKOLA 2.0 (2010) eta Garatu plana (2010).
Proiektu guztien funtsa IKT-ak hezkuntza eremuan sartzea da, hau da, tresna
berri hauek eskolan sartu eta ikasteko eta irakasteko baliabide bihurtzea.
4. Escuela 2.0: algo ms que una etiqueta? Notas para una discusin educativa.
Juana M Sancho Gil. Universidad de Barcelona
XX. mendetik, hezkuntza tresna desberdinez hornitzeko saiakera egin da, baina,
ez dute espero zen arrakasta izan, izan ere, hezkuntzak autonomia, politika, ekonomia
eta teknologia falta du. Hutsune horiek, hezkuntzaren garapena oztopatzen dute,
eskaini zitezkeen alderdi sinboliko eta antolatzaile egokiak lortzea eragozten delarik.
2.0 mundua, informazioaren mundua da. Izan ere, informazioa eskuratzea
edo sartzea, hau da, informazioa besteei eskaintzea oso erreza da eta erabiltzaile
bakoitzak bere informazioarekiko kontrol osoa du. Gainera informazioa hau eraldatzen
joaten da. 2.0 munduarekin hertsiki dago lotua Eskola 2.0 plana.
Hezkuntzaren aldaketa ekarriko duten baliabide hauen garrantziaz jabetuta,
politikari askok beren diskurtsoak apaintzeko erabili dute Eskola 2.0ren plana. Dena
dela, diskurtso horietan plan horren kanpoko itxura soilik aipatu da, planaren oinarriak
lantzea alde batera utziz: zer eduki landu, irakasleak nola prestatu
IKTak Lehen Hezkuntzan - Sintesiak 2012-2013
7
5. DE TECNOLOGAS DE LA INFORMACIN Y LA COMUNICACIN A RECURSOS
EDUCATIVOS (Juana M Sancho Gil)
IKT-ak ezinbesteko hezkuntza baliabideak bihurtu dira azken urteotan.
Ondorioz, interesen egituraren, sinboloen esanahien eta komunitatearen berezko
izatearen aldaketa gertatu da. Teknologia hauek bizitzako alderdi asko eraldatu
dituztela bistakoa da, baina aldaketa hauek ez dira beti onerako izan.
Aldaketa hauek hezkuntza ere izan dute eraginik. IKT-ak arlo honetan
sartzearen zailtasun nagusiena irakaskuntza motan aurkitzen da, hau da,
irakaslearengan zentraturiko irakaskuntzan. Arazo honetatik abiatuz, nazioarteko
organismo ezberdinek, ikasleria ezagutzen gizarterako hezi behar dela adierazi dute,
horretarako irakasle, prestatu eta osatuak egon behar direla azpimarratuz.
Prestakuntza honen beharrak IKT-en inguruan hutsune pedagogikoa egotea
ekarri du, izan ere, irakasle askok ez dituzte behar bezala erabiltzen