txostena ikt

Click here to load reader

  • date post

    26-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    234
  • download

    8

Embed Size (px)

description

ikt txostena

Transcript of txostena ikt

Txostena.

Txostena

Txostena

AURKIBIDEA31.Sarrera:

31.1. Tresna digitalak hezkuntza sisteman

31.1.1. Ingurune:

31.1.2. Matematika:

31.1.3. Hizkuntzak:

31.1.4 Plastika:

31.1.5. Musika eta Gorputz Hezkuntza

32.Ze tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetza moduan?

32.1.Argazkiak konpartitzeko plataformak

32.2.Bideoak partekatu

32.3.Blog-ak

32.4.Dokumentuak partekatzeko programak

32.5.Google zerbitzuak

32.6.Hasierako orrialde pertsonalizatuak

32.6.1.Bilatzaileen eskaintzak

32.6.2.Zerbitzu bereziak

32.7.Mapen aplikazioa

32.8.Markagailu sozialak

32.9.Podcasting:

32.10.RSS-ak:

32.11.Sare sozialak:

32.12.Wikiak:

33.Ondorioak:

1. Sarrera:Lankidetza, pertsona talde batek elkarrekin lan egitea da, helburu bera lortzeko, eta konpromisoa, koordinazioa eta komunikazio eraginkorra eskatzen ditu. Taldean lana burutzeko modu ezberdinak daude; bakoitzak funtzio bat har dezake (idazkaria, ikerlaria, dinamizatzailea...) eta funtzio horiek aldatzen joatea oso komenigarria da. Honez gain, lana taldekide guztiek batera egitean konpromiso bat sortzen da, denen artean egin beharreko zerbait delako, eta ez taldeko diren pertsona kopuruen arabera zatitu, bakoitzak etxean bere zatia egin eta ondoren elkartzea. Bakoitzak, trebeena den arloan, gehiago egin ahal du, baita beste kideekin eztabaidatu eta kooperazioan aritu ere; ideia ezberdin asko ateratzen dira, ideiak kontrastatzen dira eta besteak entzuten ikasten da, horrela lan osoagoa lortzen delarik. Baina honek ez du esan nahi bakarka ez dela lanik egin behar, norberak hartutako konpromisoa bete behar baitu.

Irakasgai hau hasi aurretik, ez genuen espero etorkizunean teknologiek izango duten garrantzia gure lanbidean. Bagenekien ordenagailuek gero eta indar handiagoa dutela egunak aurrera doazen heinean, baina ez genuen uste guk ikasketak bukatutakoan, hainbeste gauzekin topatuko ginela, arbela digital elkarreragileak, ikasleen ordenagailu pertsonalak... Garrantzitsua iruditzen zaigu aplikazio ezberdinak erabiltzen ikastea, ikasgela batean biziko ditugun egoera ezberdinei aurre egiten jakiteko.Web 2.0k, web estatikoak atzera uzten duen kontzeptu berria da. Hala ere, zaila egiten da adiera hau esplikatzea internet-en dabilen pertsona arrunt bati. Hortaz termino honi ondorengo deskribapena eman ahal zaio: Web 2.0 bezala pertsonak konpartitu eta sortzen laguntzeko web aplikazioa direla deritzogu. Egia da multzo guzti honetan web edukien sormena eta komunikazioa direla garrantzitsuenak eta web tresna hauek bidea erraztu egiten dutela sormena sustatzeko, izan ere hauek dira beren ezaugarri garrantzitsuenak:

- Gauza sinpleak egiten dituzte

- Partehartzea sustatzen dute

- Errazak dira erabiltzeko

Erraztasun honek jende gehiagok erabiltzea sustatu du eta edukien garapen emankorragoa izatea. Hainbatadibide daude Web 2.0erako web aplikazioei buruz eta ia pentsa daitekeen guztia egin daiteke hauekin. 1.1. Tresna digitalak hezkuntza sistemanTresna digitalak lagungarriak dira hezkuntza sistemarako, izan ere, arlo guztietan erabili daitezke:1.1.1. Ingurune:- Mapa kontzeptualak egiteko programa desberdinak erabili. -Golkoen, badien edo horrelako zerbaiten buruz ari garenean, adibideak jartzeko.-Fenomeno batzuk azaltzeko bideoak erabili-Bilaketa, horma irudi bat egiterakoan, marraztu beharrean, internetetik atera.1.1.2. Matematika:-Estatistika ematean diagramak egiteko programa desberdinak erabili.-Exel-a erabili grafikoak egiteko-Bideo jokoak, buruketei aurre egiteko, estrategiak lantzeko eta arazoei aurre egiteko1.1.3. Hizkuntzak:-Powerpoint-a erabili gai batzuen inguruan aurkezpenak egiteko- Ahozkotasuna lantzeko bideokonferentziak beste eskolekin1.1.4 Plastika:- arbel digitala, marrazteko, testura ezberdinak ikusteko, kontzeptu berriak transmititzeko-Photoshop, argazkiei aldaketak egiteko- Ereduak ikusteko ez zara mugitu behar, adibidez, kuadroak1.1.5. Musika eta Gorputz Hezkuntza- Grabatu, gero autoebaluazioa lantzeko2. Ze tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetza moduan?2.1. Argazkiak konpartitzeko plataformakWeb orrialde batzuk dira, argazki bilduma pertsonalak gordetzeko erabil ditzakegunak, ordenagailuan espaziorik okupatu gabe, eta gainera edozein momentu eta tokitan eskura ditzakegu, zerbaitetarako behar izanez gero.

Horretaz gain, aukera ematen dute beste zenbait gauzetarako. Adibidez argazki horiek konpartitzeko, organizatzeko eta editatzeko.

Aplikazio mota hauek erabiltzeko egin beharreko lehen gauza, izena ematea da. Hona hemen argazki hauek konpartitzeko indarrean dauden aplikazioak: Flickr, Favshare, Snapfish, Mi Album de fotos, Fotolog, Photoon web, Imageschip eta Imageshack. 2.2. Bideoak partekatu

Bideoak partekatzeko web guneak, bideoak igo, jaitsi eta ikusteko guneak dira. Erabiltzaileek bideoak igotzen dituzte eta, automatikoki, gainontzeko erabiltzaileek bideoak ikusi edo eskuratu ahal ditzakete.

Eskola testuinguruan ikas tresna oso erabilgarriak izan daitezke bideoak partekatzeko web guneak: ikasleen lanak edo burutako ekintzak, ikasleentzako lanerako materiala eta abar luze bat komunitatera zabaltzeko aukera ematen dute. Ikasleak agertzen diren bideoak igotzeko ezinbestekoa da ikasleen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzea.

Zerbitzu horietako batzuk Youtube, Blog.tv, Yahoo video, GoogleVideo eta Eyespot dira.

2.3. Blog-ak

Interneteko erabiltzaile batek, istorio edo artikuluak argitaratzeko erabiltzen duen web gunea da blog-a. Plataforma ezberdinak erabil ditzakegu blog bat sortzeko, baina ezagunenak Blogger eta Wordpress dira.

Hezkuntzari dagokionean, ikasleek beraien lana irakasleekin eta beste ikasleekin konpartitzeko erabili daiteke, edota besteek egindako lanetatik ikasteko. Horrela, egindako lanak sarean eskuragarri dituzte.

Plataforma bakoitzak bere pausoak ditu blog bat sortzeko, baina denak nahiko antzekoak dira. Lehenik eta behin, kontu bat ireki behar da, ondoren blog-ari izena eman, eta azkenik diseinua aukeratu. Hori egindakoan, artikuluak idazten hastea besterik ez da geratzen.

2.4. Dokumentuak partekatzeko programak

Dokumentuak flash moduan igotzeko programak dira. Programa honen bidez, pertsona batek bere dokumentua sortuko du, eta hauetako programa batera igoko du. Honela beste batek eskuragarri izango du sortutako dokumentu hori, eta honela partekatze prozesu bat jartzen da martxan.

Programa hauek dira: Scribd, issue eta slideshore.

Programa hauek hainbat zerbitzu eta aukera ematen dizkigute:

Lana bakarka zein taldeka egiteko aukera dago.

Pribatutasuna edo publikotasuna

Dokumentuak partekatzeko aukera, blog, sare sozial eta e-maila bezalako kontuetan.

Inprimatzeko aukera

Zerbitzu hauetara dokumentuak igotzeko lehenik eta behin gure dokumentuak PDF bezala gorde behar dira eta ondoren igo. Programa hauei esker Excelen egindako taulak, word-eko dokumentuak, irudiak etab. inongo aldaketarik jasan gabe igo daitezke.2.5. Google zerbitzuak

Googlelibros:

Googlek, aplikazio honen bitartez, liburu zein aldizkari batzuk eskaneatzen ditu eta testu bihurtzen ditu, ondoren denontzako eskuragarri

Google akademikoa:

Aplikazio honek, gai desberdinen inguruko bibliografia espezializatua orrialde berdinetik eta modu erraz batean aurkitzeko aukera ematen du.

Googledocs eta kalkulu orriak:

Doakoa den programa honek, sarearen bitartez dokumentuak sortzeko aukera ematen du, taldean kolaboratzeko aukera ematen duelarik.

Googletalks:

Googletalks berehalako mezuak elkarbanatzeko zerbitzua da.

Googlealerts:

Googlek aukera ematen du, zenbait gairen inguruan informazioa jasotzeko. Horretarako erabiltzaileak interesatzen zaizkion gaiak aukeratzeko ahalmena du eta baita aplikazio hau interesatzen zaion edo ez aukeratzeko eskubidea.2.6. Hasierako orrialde pertsonalizatuak

Hasierako orrialde pertsonalizatuak, web 2.0 bitartez sortutako orrialde oso erabilgarriak dira. Izan ere orrialde berdin batean pertsona bakoitzari interesgarria iruditzen zaion informazioa gorde daiteke: albisteaki, eguraldia, posta elektronikoa, hiztegiak, jolasak eta beste mota askotako gauzak. Gainera, bakoitzaren gustura diseinatu daitezke, hau da, irudi eta forma pertsonalak izan ditzakete.

Hezkuntzari dagokionez, ikasleak modu erabilgarri batean diseinatu dezake bere hasiera orria, horrela esploratzailea irekitzen duen bakoitzean, interesgarriak eta beharrezkoak diren aplikazioak agertuko zaizkio; esaterako, G.A.U.R., Ekasi, moodle, korreoa, ikasgai batean beharrezkoa duen materiala, zereginen lista

Leihatila berean informazio asko daukagunez, hasierako orriak beste orrialdeak baino motelago kargatzen dira. Baina, hala ere, informazio horiek guztiak leihatila desberdinetan irekiko balira askoz gehiago itxaron behar da kargatzeko.2.6.1.Bilatzaileen eskaintzakGooglek, windoslive-ek eta Yahook zerbitzu hau eskaintzen dute beraien bilatzaileen orrietan:

Googlek bere hasierako orrialdearen goian eskuin aldean duen lotura baten bidez: iGoogleBertan, leihoak gehitu daitezke, edukiak gaiaren arabera organizatzeko. Gai ezberdinak aukeratzeko aukera ematen dago, estetikoki politagoa izan dadin. Moduluak gehitzeko aukera ere ematen du, menuan aadirgadgets sakatuta.

Windoslive-ek hasierako orrialdearen goian eskuin aldean jartzen duen Pginapersonalizada-ren bitartez.

Opciones enlazetik koloreak eta zutabeak konfiguratzeko aukera ematen du. Agregarcontenido sakatuz gero, moduluak gehitzeko aukera dago eta opcionesavanzadas aukeratuz gero, feeds-en helbideak eta gadgets-ak gehitu daitezke. Yahook orrialdearen goialdean eskuin aldean lotura baten bidez: My Yahoo.Myyahook ere,