IKT eta HEZKUNTZA

Click here to load reader

  • date post

    22-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    221
  • download

    1

Embed Size (px)

description

Aldizkaria

Transcript of IKT eta HEZKUNTZA

  • *IKT ETA HEZKUNTZA Natalia Casanova, Ane Hernndez, Zurie Ledesma, Ainara Martn

  • HEZKUNTZA ETA TEKNOLOGIA *

  • *

  • *

  • IRAKASLERIAREN FORMAKUNTZA-KONPETENTZIAK*

  • Aipatu dugun bezala, Hezkuntza Administrazioak irakasleen formakuntza hobetzeko jarduerak antolatuko ditu, batez ere haien ezagutzak eta metodologiak eguneratzeko. Horrez gain, formakuntza espezifikoa egingo dute antolaketa eta zuzendaritzara bideratuta. Gainera, Berritzeguneak ere jardunaldiak antolatzen ditu eta ikaskuntzak maila pertsonalean ere lantzea gomendatzen dute.Gaur egun, prozesu honetan erantzukizuna, kalitatea, teknologia berriak eta atzerriko hizkuntza ezinbestekoak dira. Horrez gai, sexuen arteko berdintasuna eta indarkeriaren kontra egotea garrantzi handia dute. Etengabeko ikaskuntza ebaluatu behar da eta irakasleen parte hartzea funtsezkoa da. Baina ikaskuntza oztopoak ere baditu, esate baterako borondatezkoa izatea, informazio eza eta baliabide falta. Horregatik, derrigorrezkoa izan beharko luke eta baliabideak hobetu beharko lirateke.

    *

  • Formakuntzan landu beharreko arloak hurrengoak dira:*

  • IKT ETA HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK*

  • Badira programa, tresnak eta baliabide sinple ugari, nolabaiteko urritasuna duten pertsonentzako, ordenagailuaren erabilera errazten dutenak. Hauxe da hurrengo atalean azalduko dizueguna.

    IKUSMEN URRITASUNAK:ZOOMTEX, ZOOMTEX PLUS eta ZTwin: testuak handitzeko programak

    Kurtsore handiak

    Testutik ahotsara eraldatzen duten programak dira. ADIBIDEZ: VERT-PLUS. ETA CIBER 232

    Kalkulagailu hizlariak

    Pantailak handitzeko lupak

    Linea braille portatila: ikusmen urritasuna dutenek informazioa askoz eskuragarriagoa dute linea braille portatilari esker, modu azkar eta multisentsorialean jasotzen dute informazioa. Mezua ordenagailutik entzun daiteke eta baita irakurri ere irakurketa haptikari esker

    *

  • *

  • GARAPEN MOTOREAREN URRITASUNAK:

    ARASAAC: interneteko atari bat da, bertan baliabide grafikoak (piktogramak) eta materialak eskainitzen dira garapen motorean nolabaiteko zailtasunak dituztenentzat. Arasaac-ek erabilitako softwareak: Software que utiliza o soporta los pictogramas de ARASAAC:TICO e1.0, PROYECTO COMUNICA, RATN VIRTUAL, ESCRIBIR CON SMBOLOS 2000, CUBO DE IMGENES, In-TIC, PLAPHOONS, MESSENGER VISUAL, PictoSelector Plaphoons: sagua kontrolatzeko programa bat da.

    Dragon natural Speaking: programa bat da. Word ekin batera erabili daiteke, teklatua eta sagua erabili barik, soilik ahotsaren bitartez, testua edota nahi duguna idatzita azaltzen da Word dokumnetu gisa.

    Control del mouse mediante rdenes de voz: programa honek egiten duena zera da; mikrofono batez baliatuz, saguari aginduak bidaltzen dizkiogu.

    TotiPm: teklatuaren emuladorea da.

    *

  • WEB 2.0*

  • Web 2.0 euskal edukiak :

    Web 2.0 terminoari egokitzen diren euskal zerbitzu eta tresnak oraindik urriak izanik, gero eta gehiago azaltzen ari dira. Adibidez:

    *

    Tresna orokorrakEuskal baliokideak

    Blogger blogak.com Facebook.comGoogleTeacher Tube. ComTuentiTwitterYouTube Mundua.com, Blogari.net, Nire blog.comGeraGairtezen.comElebilaIkastube.comZugaz.comZutagu.netEuskaltube

  • *

  • ESKOLA 2.0Eskola 2.0 Programak, hezkuntzan, IKT berrien erabilera bultzatzen du. Nolabait esan dezakegu, gure ikasgelen digitalizazioaren aldeko apostua dela. Programa honen helburuak, honako hauek dira:*

  • *

  • *

  • IKASYS*

  • *

  • *

  • *

  • *ELKARRIZKETAIKT-en inguruko galdetegia, Berri Otxoa izeneko eskola bateko irakasle bati egin diogu. Irakasle horrek, teknologien inguruko informazioa eta iritzi pertsonala jakinaraziko digu.

    Ze garrantzia ematen diezue IKT-ei zuen eskolan? Zure ustez IKT-ak eskolan integratuta daude?

    Azken bost urteetan, eskolak IKT-ei izugarrizko garrantzia eman die. Urtetik urtera berrikuntzak nabariak dira eta eskolan integratzen saiatzen gara. Gainera, ikastetxe honetako talde pedagogikoak IKT-en onuretan sinesten du eta irakaslerian, hori sustatzen saiatzen da. Horretarako, ikastetxeak denbora eta dirua behar du, baita irakasleen ahalegina ere. Nire ustez, IKT-ak eskoletan nahiko integratuak daude.

    Badago irakasleentzako formakuntza horren inguruan?

    Bai, ikastaroak eta formakuntzak ugariak izan dira. Hasiera batean, ikastetxeko zuzendariak eskola 2.0 proiektuaren inguruko bilera bat antolatu zuen, informazioa eskaintzeko. Bilera horretan, etorkizun hurbil batean eskolak jasango zituen berrikuntzak aipatu zituen. Eskolan arbela digitala eta eramangarriak jarriz zituzten. Beste berrikuntzen artean, ikasys programa(txanela lantzeko), eta educamos plataforma (irakasleek baliabideak elkartrukatzeko eta notak jartzeko ) aipa dezaket. Berritzeguneko talde batek IKT-en inguruko informazioa eskaini eta irakasleak horretan trebatzen saiatu zen.

    Badago eskolan teknologia berrietan trebatuta dauden irakasleak?

    Bai. Eskolako irakasle batzuen lana, IKT arloa lantzean datza.

    Badago baliabide teknologikoez arduratzen den norbait?

    Noski, informatika ikasketak burutu dituzten bi irakasle. Batek, lanaldi osoa eta besteak, lanaldi erdia. Baita ere, ziklo ezberdinetako zenbait irakasle ( baina ez modu profesional batean).

  • *Zuen ustez adin batetik aurrera irakasleek zailagoa dute teknologia berriekin hastea?

    Bai, berria den edozein gauza asko kostatzen zaie. IKT horietako gauza bat da. Zenbait kasutan, ikasteko zailtasunak baino, teknologia berriei beldurra diete. Beste zenbait kasutan, hasiera batean behintzat, alferkeriaren kontua izan daitekeela uste dut. Oro har, irakasle gazteenak, teknologiekin hobeto moldatzen direla pentsatzen dut., jakina denetarik egon daiteke.

    Ze nolako teknologia erabiltzen duzue eskolan?

    Arbel digitalak, proiektoreak, ordenagailu eramangarriak programa hezitzaileak eta plataforma anitzak, gehienbat.

    Noiz hasten zarete ikasleak teknologian trebatzen?

    Azken bolada honetan, txikitatik. Gaur egun, teknologiak duen garrantzia ikusita, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik.

    Ikasleengan zenbat sustatzen duzue teknologien erabilera?

    Egia esanda, ikasleengan, teknologien erabilera gero eta gehiago sustatzen da. Azken bolada honetan, teknologien erabilera erabat bultzatzen da.

    Zenbat denbora ematen duzue horretan? Zein irakasgaitan txertatuago daude teknologiak?

    Alde batetik, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik aurrera, ikasleek IKT deitzen den arlo bat dute eta horretan, informatika gelara doaz. Beste alde batetik, ikasys programaren bitartez, arlo guztiak lantzen dira. Egia esanda, IKT-a arlo guztietan nahiko txertatuta dagoela esango nuke.

    Teknologien berriekiko ze nolako jarrera izan dute irakasleek?

    Denetarik. Irakasle askok, teknologia berriak ongi onartu dituzte eta berrikuntzekin gustura daude. Beste irakasle batzuentzat, buruhauste handia izan da, baina pixkanaka- pixkanaka hobetu moldatzen hasi dira.

  • *Zeintzuk dira arazo ohikoenak?

    Ikasleei begira, ordenagailuekin oso motibatuak daude eta ariketak eskatzen duena egin beharrean, jolasten ibiltzen dira, jostailu bat bezala. Irakasleei dagokionez, prestakuntza falta. Irakasleak, zenbaitetan, blokeatu egiten dira. Irakasleek sentimendu ezberdinak dituzte: beldurra, ezjakintasuna, urduritasuna Ikasleak, aldiz, trebeagoak dira eta teknologia era egoki baten erabili dutenean, emaitzak oso positiboak izan dira.

    Ze nolako onurak ekarri dituzte teknologiek irakasle eta ikasleengan?

    Ikasleentzako oso motibagarria izan da eta irakaskuntzarako beste metodologia bat jarraitzeko aukera eskaini digu. Bestalde, premia bereziak dituzten ikasleentzako egokitzapenak prestatzeko lana errazten du, bakoitzak bere erritmoa jarraituz.Gainera, ordenagailuan aritzen direnean, ariketen zuzenketa eta indartze positiboa berehala jasotzen dute eta hori oso motibagarria izaten da.Ikasgeletan, lan giro, lasaitasuna, isiltasuna ... lortzen laguntzen dute. Askotan, teknologien erabilerak, ariketetan arreta mantentzea ahalbidetzen du.

    Zein izan da gurasoen jarrera arlo honetan?

    Gurasoen jarrera oso positiboa izan da, eurek gaur egun teknologiak garrantzi handi duela uste dutelako eta bilera batean, berrikuntza guztien berri eman eta horrekin gustura azaldu ziren.

    Baduzue eskolan, ikasleentzako eta irakasleentzako beste plataforma edo programarik?

    Bai, irakasleek, adibidez, etwinning delakoa dute. Europako ikastetxeen elkarte da. Parte hartzen duten herrialdeetako irakasleek izena ematen dute eta horrela, etwinning web orrialdean azaltzen diren tresnak erabili ahal izango dituzte. Honen bitartez, irakasleek birtualki elkar ezagutu ahal izango dute, ideiak zein proiektuak elkar banatu, taldeak osatu, baita web orrialdeak burutuko dituen proiektuetan zein batzar didaktikoetan parte hartu ere. Nik dakidanez, irakasleen artean arrakasta handia izan du.Ikasleek, e-ikastola dute. Hortxe, irakasleek lanak eta etxerako lanak zintzilikatzen dituzte. Plataforma honetan aritzeko, ikastolako web orrialdean sartu behar dira eta ikasleek euren pasahitza sartu.Ikastolako web orrialdean, gurasoentzat zuzendutako atal bat dago, Gurasoen gune eta ikastetxe birtuala izenekoa. Irakasleek atal berezi horretan, gurasoentzako informazioa eta berriak idazten dituzte.

  • BIBLIOGRAFIAHEZKUNTZA ETA ESKOLA

    CASANOVA CORREA, J. Desafos a la formacin inicial del profesorado: buenas prcticas educativas en el contexto de la innovacin con TIC. Challenges to the preservice teacher education: good educational practices in the context of the innovation with ICT [ sarean] pdf. [Puerto del Real (Cdiz): Revista Latinoamer