Galardi 25 - CAFeko euskara aldizkaria

8
2014-iraila 25. zenbakia Euskotrenen gidatzeko mahaiek euskaraz egiten dute eko euskara aldizkaria alardi g // Beasaingo gogobetetze-inkesta // Irungo euskara-ikasleak // Edurne Gutierrez 25

description

ACVmultimedia

Transcript of Galardi 25 - CAFeko euskara aldizkaria

Page 1: Galardi 25 - CAFeko euskara aldizkaria

2014

-ira

ila 2

5. z

enb

akia

Euskotrenen gidatzeko mahaiek euskaraz egiten dute

e k o e u s k a r a a l d i z k a r i a alardig

// Beasaingo gogobetetze-inkesta // Irungo euskara-ikasleak // Edurne Gutierrez

25

Page 2: Galardi 25 - CAFeko euskara aldizkaria

i ra i la | 25. zenbakia sarrera

2

Argitaratzailea: GIZA BALIABIDEAK-CAFJ.M. Iturriotz 26 - 20200 BeasainZuzendaria:JOXE [email protected] - 1095Diseinua eta Maketazioa: ACV MULTIMEDIA (Ordizia)Inprimategia: EGUZKI (Beasain)

25

Zenbaki potolora heldu zaigu Galardi euskara aldizkaria: 25.a duzu esku artean. Oraintxe dira 8 urte, 2006ko udazkenean 1. zenbaki hura argitaratu eta Beasaingo eta Irungo langile guztiei eskura banatu geniela. Horretan segitzen dugu hiru hilabetean behin, hutsik egin gabe. “Igo zaitez euskararen trenera” zioen aurreneko zenbaki haren azalak. Lehenengo aldiz Beasaingo lantegi osoa aldi berean bere baitan hartuko zuen Hizkuntza Politikaren egitasmoa adostu izana eman genuen ezagutzera labur-labur eta baita lehen Euskara Batzordea zeinek osatzen genuen ere. Hori eta euskarak CAFen ordura arte izandako ibilbidea gogoratuz ekin genion.

Eta hemen gaude. 8 urteetan zehar 25 zenbakiren bidez CAFen euskara pixkanaka-pixkanaka hartzen doan lekuaren berri emanez, hori ahalbideratzen dutenei etengabe esker ona adierazten, honetan zuzenean lanean ari garenon ahaleginaz langileei iritzia eskatuz... Betiere, iparra dugun helburua gogoan: gure produktua den trenaren fabrikazio-prozesu osoaren eguneroko lana, euskaraz ere egiteko bideak zabaltzen.

Pertsonen arteko ahozko nahiz idatzizko komunikazioa euskaraz naturaltasunez bizi izateko kontzientzian eragiten dugu (euskara ikastera edo hobetzera bultzatuz, Talde Naturalen bidez, aldizkari hau akuilutzat erabiliz...), laguntza-tresnak eskaini (paisaia linguistikoa ele bietan, eguneroko ohiko idatzi erabilienak ere ele bietan, CAFen beharretara egokitutako Hiztegi Terminologikoa...) eta, guztia modu normalizatuan egiten saiatzen gara, tokian tokiko bi lantegietarako Plan Estrategikoak adostuz eta horiek gauzatzeko urteroko egitasmotara ekarriz.

Eta, hala, trenei ere euskaraz egiten erakutsi diegu. Gasteizko Tranbia izan zen lehenengoa eta Euskotrenen berriak hurrengoak. Horri buruzkoak eta bestelakoak zure jakinaren gainean jarriz osatu dugu oraingo zenbakia, dagoeneko hurrengorako gaiak gainezka ditugunean.

50. zenbakian zer izango dugun hizpide, ez dakigu. Baina, gure aldetik, 1. hartatik 25. honetara bizi dugun ilusioz eta ahaleginaz, ez izan zalantzarik. Hurrengo gogobetetze-inkestaren zain egon beharrik gabe, badakizue, zuen esanetara.

BEASAIN

IRUN

SAILA EUSKARA KOORDINATZAILEAGiza Baliabideak

Errodajeak

III. Dibisioa

IV. Dibisioa

BiltegiaKalitateaIngeniaritza / TeknologiaPlangintza / ProzedurakInformatika

ErosketakKontabilitateaNazioarteko Proiektuak EsportazioaKanpo-zerbitzuakLABELACCOOESK

Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna)Gorka ACEBAL TRUEBALorena ELENO MARTINNerea ARANZADI SUDUPEEneko CAMPOS CALVILLOIñigo ZUBELDIA BEGIRISTAINIzaskun SUSO MORATOAitziber ALUSTIZA URRETABIZKAIAIraitz IPARRAGIRRE AGIRREAitziber ARIN URTEAGAAinara AMONDARAIN MARTINEZJaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESAPello OTEGI OTEGIIdoia ESNAOLA SARRIEGIJavier OSTOLAZA LASAMiren MADRAZO BASARTEAntton SAENZ AZPIAZUMaider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDOElena ARZALLUZ ALBIZURIImanol URRESTARAZU GARMENDIAAsier ZUBELDIA BEGIRISTAINJoanes MAIZA BOTANZArkaitz IZAGIRRE IBARGUEN

IRUNgo LantegiaELHUYAR

Olatz ALEGRIA AZURMENDIAitziber SALABERRIA ARREGI Irati BEREAU BALEZTENA

Page 3: Galardi 25 - CAFeko euskara aldizkaria

labur

3

i ra i la | 25. zenbakia 25

XVII. Igartza Beka

Aurtengo saria, Unai Villena Camarero, 34 urteko elgoibartarrarentzat izan da. Irailaren 12an Beasaingo Igartza Jauregian, urteroko ekitaldian eman zuten ezagutzera Beasaingo Udala, Elkar argitaletxea eta CAF enpresa ordezkatzen dutenek. “Hauts haietatik” izeneko eleberri proiektua aurkeztu eta berea aukeratu dute epaimahaia osatu duten Uxue Alberdi, Igor Estankona eta Danele Sarriugartek, aurkeztutako 22 proiekturen artean.

IRIZAR enpresara bisita

Irailaren 16ean, Ormaiztegiko IRIZAR Kooperatiban izan ginen Beasaingo Euskara Batzordeko kide batzuk. Beste enpresa batzuk euskararen baitan zer egiten ari diren ezagutzea helburu, dagoeneko 6 enpresa bisitatu ditugu urtean behingo irteeren bidez. Autobusak fabrikatzen dituen enpresako Kontseilu Errektoreko kide bat eta Euskara Batzordeko hainbat partaide izan genituen gure egonaldian: aurrena, mahaiaren bueltan azalpenak emanez eta ondoren tailerrean autobusen fabrikazio lineak erakutsiz.

Talde Naturalak

Elhuyar Aholkularitzak gidatuta, aurtengorako Beasaingo eta Irungo lantegietako aurreikusitako Eman BostEkoa prozesuetako lehenengoa, Beasaingo Giza Baliabideetan osatu genuen, ekainetik uztailera bitartean. Parte hartu zuten 11 laguneko taldean, hainbat arlotan lan egiten duen jendea zegoen, hala nola, formazioan, ingurumenean, prebentzioan, klinikan, administrazioan edo nazioartean, adibidez.

CAF Hiztegi Terminologikoa papereanEnpresaren Atari Korporatiboan dagoeneko erabilgarri dugun Hiztegi berria, paperera ere ekarri nahi izan dugu. Beasaingo eta Irungo lantegietan ahalik eta jende gehienari erosoak zaizkion lekutan kokatu ditugu, edozein momentutan eskuragarri izateko moduan.

Page 4: Galardi 25 - CAFeko euskara aldizkaria

Euskotren enpresarentzat CAFek egindako EMU S-900 tren elektrikoak euskaraz gidatzen dituzte hala erabakitzen duten makinistek. Aginte-mahaiaren eta gidariaren arteko komunikazioa gaztelaniaz ala euskaraz izan, botoi bat sakatzearekin aukeratzen dute.

Kontua ez da berria ordea. Duela 6 urte Egoitz Lizaso ingeniariari egin genion elkarrizketan (Galardi 6), Bruselako proiektuan pantaila bi hizkuntzetan erabili beharra zela eta, CAF taldeko Traintic-ek (gaur egun CAFPA), PLCa (COSMOSa) ele bietan

garatu izana aipatu zigun, gero oinarri hartatik abiatu eta egokitzapenak eginez euskarazkoa moldatu eta Gasteizko Tranbiarako eskaini geniolarik Euskotreni. Euskotrenek onartu eta Gasteizko Tranbiak izan zuen lehenengo aldiz, aginte-mahaia edo pupitrea

euskaraz.

Harrez gero, Euskotrenek, aipatutako tren elektriko berrietan ere teknologia hori itsasi zuen eta dagoeneko 3 urte baino gehiagoz dabiltza Euskal Herriko kostaldean 30 tren euskaraz. Gainera, aurki beste 28 tren gehiago fabrikatuko ditugu bezero berarentzat.

Euskotrenen euskaraz bidaiatzen dute

beasa in - i runi ra i la | 25. zenbakia

4

25

Page 5: Galardi 25 - CAFeko euskara aldizkaria

Gogobetetze-inkesta Beasaingo lantegian

beasa in

Aurreko Galardin Irungo inkestaren berri ematen genuen bezalaxe, oraingoan Beasaingo lantegian egindakoak eman dizkigun ondorioen laburpena duzue hau.

Duela bi urte egin genuenaren aldean, ia-ia arlo guztietan hobetu egin da langileen pertzepzioa, enpresan euskararen inguruan egiten ari garenari buruz! Adibidez, “zer” egiten dugun gehiago ezagutaraztea lortu dugu nabarmen, eta garrantzitsuena:

Euskara norberaren lan ingurunean zabaltzearen premia inor gutxik jartzen du zalantzan dagoeneko.

Oraindik, ordea, bada non hobetua Euskara Batzordekideok egindako lana edo Euskara Planaren baitan orokorrean egiten den lana nahikoa iruditzen zaienen kopurua igotzeko.

Guk akuilutzat hartzen ditugu ekarpen horiek eta, ikaragarri estimatzen dugu inkesta betetzekoa borondatea izan duten guztien jarrera, eta, bereziki, zerbait idatziz gauza zehatzak adierazi dizkiguten langileen balio erantsia. Zalantzarik ez izan: horiek gogoan ari gara dagoeneko.

5

i ra i la | 25. zenbakia 25

1-Euskara zabaltzea beharrezkoa dela iruditzen zait

%1

Ados nago

Ez nago ados

Ez dakit, erantzun gabe

%99

2-Euskara Batzordeak edo Euskara Planaren baitan egiten den lanarekin...

%12 %1 %86

3-Euskara bultzatzeko lantegian egiten den lanari buruzko informazioa jasotzen dut eta honako hauek

ezagutzen ditut:

Eusk

ara

Bat

zord

ea

Eusk

ara

Bat

zord

eko

kide

ak

Azp

ibat

zord

eak

Zure

Sai

leko

Eus

kara

Koo

rdin

atza

ilea

CA

Feko

Eus

kara

Tek

nika

ria

Tald

e N

atur

alak

Eusk

ara

ikas

teko

mat

riku

la o

rdai

ndua

Eusk

ara

Gel

a du

gula

CA

Feko

Ter

min

olog

ia h

izte

gi b

erri

a

Erab

ilera

-neu

rket

ak e

ta e

mai

tzak

Gal

ardi

ald

izka

ria

Bik

ain

Ziur

tagi

ria

lort

u iz

ana

%0%20

%40

%60

%80

%100 %97 %73 %21 %91 %71 %75 %76 %48 %82 %77 %100 %80

BAIEZ

Ados nago

Ez nago ados

Ez dakit, erantzun gabe

%10%20%30%40

%100

Eusk

araz

eta

gaz

tela

niaz

be

rdin

egi

n da

iteke

Egitu

ra e

ta a

ntol

akun

tzan

inte

grat

uta

Nire

lan

tres

na d

a

Nire

ard

urad

un z

uzen

ak b

ultz

atze

n du

Enpr

esa

Bat

zord

eak

bul

tzat

zen

du

Nik

bul

tzat

zen

dut

Ule

rgar

ria d

a do

k.

eta

ohar

reta

n

%50%60%70%80%90

4-CAF-Beasaingo lantegian euskara:

Page 6: Galardi 25 - CAFeko euskara aldizkaria

Duela urtebete, Irungo lantegian euskara ikasten ibili ziren langile-kopuruaren zenbakiak eman genituen hemen, azken hiru urteetan izandako ikasleen gutxitzeak kezkatuta, arrazoien bila aritu eta egoera lehenera bideratzea lortu genuela jakinaraziz.

Ba, orain da garaia esateko, 2013-2014 ikasturtea oso ondo joan dela eta dagoeneko, aldizkari hau argitaratzen dugunerako, 2014-2015eko ikasturtea martxan izango dugula. Iaz bezalaxe, ezagutzaren arabera sailkatutako 3 taldetan izango ditugu 17 langile, ohi bezala, AEK-ko irakasleekin.

Argazkietan, pasa den ikasturteko ikasle eta irakasleak. Eta, aurtengoak, berriz, hauek dira:

A1Xabi Basterra

Miguel Ángel Hernández

Jon Ander Sáez

Fernando Barrero

Francisco Javier Villegas

Paco Gil

Juan Granado

A2-B1Ander Pagola

Javier Oreja

Jon García

Santiago Portero

B2-C1Blas BlancoPatxi PérezIñaki Leceta

Iñaki SorondoJosé Antonio Arrieta

Arkaitz García

Euskara-ikasleak

i runi ra i la | 25. zenbakia

6

25

Page 7: Galardi 25 - CAFeko euskara aldizkaria

elkarr izketaedurne gutierrez jauregi

7

i ra i la | 25. zenbakia 25

Ordiziarra da Edurne. 34 urte ditu eta 11 daramatza CAFen lanean Beasaingo lantegian. Oraintxe 6 urte, tailerrean lanean hasi zen lehen emakumezkoa den Maixa Olano elkarrizketatu genuen hemen (Galardi 7). Berarekin, nahitaez izan genuen hizpide ordurako 12 urte zeramatzanak hasieran gizonezkoen eremua zen langintzan emakumezkoa “onartzeak” zenbat lan eta denbora eman zuen. Eta dozena-erdi bat urtera, Maixak bizi izandako esperientziarekin dagoeneko zerikusi gutxi duen beste aldarte baten aritu izan da eta ari da Edurne, begi-bistakoa denez.

Nola gogoratzen duzu CAFen lanean hasi izana?

Goierriko Lanbide Eskolan eraikuntza metalikoak ikasketak egin eta praktikak CAFen egin nituen. Soldatzaile homologazioa lortu eta enpresan kontra-tua egitea, dena segidan izan zen. IV. Dibisioan, aluminiozko kaxak soldatzen aritu nintzen.

Orain, ordea, bogien akaberan, muntatze-lanetan ari zara...

Bai, kaxak soldatzen lan-karga jaitsi zenean, logis-tikan aritu nintzen. Handik III. Dibisiora etorri nintzen eta 10 urte daramatzat bogieak muntatzen. Gainera, gogoan dut orduan Erromako bogiekin hasi nintzela eta oraintxe bertan, eskari berria dela eta, bogie berdinekin ari naiz.

Eta denbora guzti honetan, eguneroko lanean, emakumea izateak baldintzatu zaitu zerbaitetan?

Ez, ez! Goierri garaitik normaltasun osoz eraman dut hori. Goierri Eskolan batxilerrean neska bakarra nintzen; IV. Dibisioko egituretan lanean neska baka-rra eta bogietara etorri nintzenean ere, lehenengo emakumezkoa nintzen hemen. Beharbada nire izae-ragatik edo, baina ez naute inoiz deseroso sentiarazi. Gehienez ere, anekdotak dira, pentsatzen jarriko banintz...

Adibidez?

Ba, gogoan dut nola, egituretan lanean ari nintze-nean, pieza bat txatar-edukiontzira arrastaka eraman nuela eta, lankideak esan zidan: “Oso ondo, Edurne, baina hurrengoan garabia erabili horreta-rako”. Nik naturaltasun osoz egin nuena, berak seguru asko, zerbait demostratu nahian edo egin nuela pentsatuko zuen... Edo, hori bai, Irungo lante-gian ari nintzen baten, haizezko pistolarekin nenbile-la, gizonezko batzuk niri begira topatu nituen! Haientzat, lehenengo emakumea nintzen buzoarekin tailerrean lanean.

Zure lanari buruz zerbait esan nahi baduzu...

Oso erraz moldatzen naiz edozein lanetara. Gainera gaur egun, emakumezkoa izateagatik egin ezinezko zailtasunik duen lanik ez dago. Niri, egiten dudan lana asko gustatzen zait. Ordutegia ere oso ona da...

Euskara. Zein da zure lan-hizkuntza?

Ama-hizkuntza gaztelania badut ere, ikasketa guztiak, ikastolatik Goierrira bitarteko denak, euska-raz egin nituen. Kaleko giroa ere, Ordizian, euskaraz bizi izan dut beti eta CAFen lanean hasi nintzenean, hasiera-hasierako bi lankideek euskaraz ez bazeki-ten ere, orokorrean, hein handi batean ni euskaraz bizi naiz lanean ere!

Beraz, lankideek ere badute zerikusia horretan...

Irunen aritu nintzenean, han erdal giroa izango zutela pentsatuz joan eta ezusteko ederra izan nuen: mundu guztiak euskaraz egiten zidan. Eta Beasainen ere, gero eta gehiago dira euskaraz naturaltasun osoz bizi dutenak eguneroko lana. Badugu lankide bat euskara ikasi berri duena, eta harrez gero erabat euskaraz egiten du! Bai, kontzientzia hori, jarrera hori, bada gure inguruan.

Eta idatzizkorik erabiltzea tokatzen zaizu?

Ohiko lan-bonuez eta bestelakoez gain, Euskotrene-ko planillak ere, adibidez, euskaraz ere bazeuden.

Page 8: Galardi 25 - CAFeko euskara aldizkaria

24

Aurr

eko

lehi

aket

aren

irab

azle

ak

Nekazaritza-turismoko baserri batean asteburu bat bi lagunentzat. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.

I z e n - a b i z e n a k :

Saila/Departamendua:

1) Zein proiektutan itsatsi genuen lehenengo aldiz aginte-mahaia euskaraz?

Erantzun zuzena eman zutenen arteko zozketa bidez aukeratutako irabazleak:

JOSE LUIS RUIZIII. Dibisioa – Beasain

lehiaketa ! ! !

Erromako Metroa Gasteizko Tranbia EMU S-900

2) CAFeko Hiztegi Terminologikoan jasota ditugun hainbat hitz dituzu hemen. Aurkitu gurutzegraman, gaztelaniazko horiek euskaraz nola erabiltzen ditugun CAFen.

JOSE ANTONIO MORENO Irun

25

1. Quinquenio 2. Antigüedad

3. Norma4. Guarda

5. Emergencia 6. Venta