Galardi 22 - CAFeko euskara aldizkaria

8
2013-iraila 22. zenbakia Langileon identifikaziorako txapa-zenbakia eko euskara aldizkaria alardi g // Irungo euskara-ikasleak // Bi lankide mendizale // Mikel Oiartzabal 22

description

Argitaratzailea: GIZA BALIABIDEAK-CAF J.M. Iturriotz 26 - 20200 Beasain

Transcript of Galardi 22 - CAFeko euskara aldizkaria

Page 1: Galardi 22 - CAFeko euskara aldizkaria

2013

-ira

ila 2

2. z

enb

akia

Langileon identifikaziorako txapa-zenbakia

e k o e u s k a r a a l d i z k a r i a alardig

// Irungo euskara-ikasleak // Bi lankide mendizale // Mikel Oiartzabal

22

Page 2: Galardi 22 - CAFeko euskara aldizkaria

i ra i la | 22. zenbakia sarrera

2

Argitaratzailea: GIZA BALIABIDEAK-CAFJ.M. Iturriotz 26 - 20200 BeasainZuzendaria:JOXE [email protected] - 1095Diseinua eta Maketazioa: ACV MULTIMEDIA (Ordizia)Inprimategia: EGUZKI (Beasain)

22

Kontu bitxi bat dakargu oraingoan Galardira: CAFeko langileon identifikaziorako zenbakiaren nondik norakoa.

Ez-ohiko bestelakorik ere jaso dugu ordea, izan ere, jakina bada ere CAFeko langile askoren kirolzaletasunak munduan zehar arrastoa uzten duela, oraingoan kontu triste batek eraman gaitu Beasaingo bi lankiderengana, mendian taldekide zituzten hiru lagunen heriotza dela eta.

Kontu alaiagoak ditugu ohiko elkarrizketa atalean: Mikel Oiartzabal dugu solaskide, aurre-erretiroa hartuz CAFen lan egiteari utziko dionaren aitzakian. Euskaltzale amorratua nonnahi, enpresan euskararen erabilera handiagotzeko egindako hamaika ahaleginetako “errudun” dugu bera ere, gainontzeko guztien meritu bera lausotu beharrik gabe, noski.

Bestelakoan, gure lanaren eta Galardiren

muina den euskararen ingurukoez gatoz, nola ez. Gainera, hemendik aurrera, lehen baino ere leku handiagoa izango dute enpresaren Euskal Herriko bi lantokietako euskararen kontuek, honez gero Galardin ez baikara arituko enpresaren berezko funtsa den tren-fabrikazioari buruzko xehetasunetaz. Horretarako, sortu dute “Osinberde” aldizkaria.

Gu urtarrilean izango gara berriz ere. Urte berrirako Motibazio Kanpainarekin, CAFerako berezko Hiztegi Terminologikoarekin, Beasaingo lantegirako Plan Estrategikoarekin... Guztiak ere berri-berriak, estreinatzekoak. Bitartean, esku artean ditugunak ondo burutzen saiatuko gara: euskara-ikasleen kudeaketa, Talde Naturalak, Euskararen Egunaren ingurukoak, eta, egunero-egunerokoa dugun, eta horrexeagtik garrantzitsuena den Hizkuntza Politika Orokorraren baitako euskararen presentzia bazter guztietan bermatze-ahaleginean.

BEASAIN

IRUN

SAILA EUSKARA KOORDINATZAILEA

Giza Baliabideak

Errodajeak

III. Dibisioa

IV. Dibisioa

BiltegiaKalitateaIngeniaritza / TeknologiaPlangintza / ProzedurakInformatika

ErosketakKontabilitateaNazioarteko Proiektuak EsportazioaKanpo-zerbitzuakLABELACCOOESK

Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna)Gorka ACEBAL TRUEBASara URRETABIZKAIA GARRIDONerea ARANZADI SUDUPEEneko CAMPOS CALVILLOIñigo ZUBELDIA BEGIRISTAINKoldo BARRIOLA DORRONSOROAitziber ALUSTIZA URRETABIZKAIAJokin ARTOLA ARRETXEMikel OIARTZABAL ARTOLAAitziber ARIN URTEAGAAinara AMONDARAIN MARTINEZJaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESAPello OTEGI OTEGIIdoia ESNAOLA SARRIEGIJavier OSTOLAZA LASAMiren MADRAZO BASARTEAntton SAENZ AZPIAZUMaider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDOElena ARZALLUZ ALBIZURIImanol URRESTARAZU GARMENDIAAsier ZUBELDIA BEGIRISTAINJoanes MAIZA BOTANZArkaitz IZAGIRRE IBARGUEN

IRUNgo LantegiaELHUYAR

Olatz ALEGRIA AZURMENDIGoizargi ORUESAGASTI OTAÑOAitziber SALABERRIA ARREGI

Page 3: Galardi 22 - CAFeko euskara aldizkaria

labur

3

i ra i la | 22. zenbakia 22

XVI. Igartza Beka2013ko saria, Mikel Ayllon Corral, Arabako laudiotarrarentzat izan da. Irailaren 12an Beasaingo Igartza Jauregian eman zuten ezagutzera notizia, mahaiaren bueltan elkartzen diren Beasaingo udala, Elkar argitaletxea eta CAF enpresako ordezkariek. “Ez tiro egin anbulantziei” izenez aurkeztu du eleberri-proiektua eta ondo bidez, 2015ean izango dugu eskura liburua. Aurten ohikoa den baino jende gehiago aurkeztu da sarira, 25, hain zuzen ere.

Asiako liztorrakAzken aldian zeresan handia ematen ari den Asiako liztorra, “vespa velutina”, gure artean dugu dagoeneko. Beasaingo lantegiko bazter batean egindako habia ikus daiteke argazkian. Adituek diotenez, gure ingurura ez dakar mesede handirik, besteak beste, liztor hauek hemengo erlearen harrapari direnez, hauek betetzen duten funtzio polinikoa neurri kezkagarrian murriztu dezaketelako. Bioaniztasunaren aurkako mehatxutzat dute, asiar liztorra. CAFen irailean antzeman da eta irail-urrian, 1.200 eta 1.800 langile artean eduki omen ditzake habi batek.

INGUDEABi urte bete ditu dagoeneko INGUDEAk, Goierriko Lantegien Euskara Batzordeak. Une honetan 9 enpre-sek osatzen dute. Orain, bailarako gainontzeko enpre-sei bere burua ezagutzera eman eta elkarlenerako gonbitea egingo die. Horretarako, GOIEKIk industria alorreko bailarako 200dik gora enpresentzat urtero antolatzen duen ekitaldian, tarte bat izango du INGU-DEAK. Gainera, Euskararen Egunean izango da hori, abenduaren 3an. Bildutako enpresen ordezkariei azalpenak ahoz emateaz gain, eskuorri baten bidez jakinaraziko zaie bailarako Euskara Batzordearen izateko arrazoia.

ORKLIra bisitaIrailaren 18an, Ordiziako ORKLI Kooperatiba ikusi ahal izan genuen bertatik bertara. Dagoeneko ohitura bihurtu dugu Beasaingo Euskara Batzordeak urtero kanpoko enpresa baterako bisitalditxoa egitea. ORKLIk, berokuntzarako, etxeko ur berorako eta etxe-tresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen ditu. Horrelakoetan egiten dugun bezala, enpresak zer ekoizten duen ezagutu eta fabrikazio-prozesu osoan euskarak duen lekuaz jabetzea izan zen oraingoan ere, gure helburua. Aurreikusita bezala, Axier Lekuona Kontseilu Errektoreko partaideak hartu gintuen eta aldarterik onenean, haien Hizkuntza Politika Oroko-rraren nondik norakoak azaldu zizkigun, bai Bilera Aretoan mahaiaren bueltan elkarrizketan, eta baita ere ordea, bi eraikinetan zehar, bertatik bertara paisaia linguistikoa eta, ikustaraziz.

www.hertell.net

Page 4: Galardi 22 - CAFeko euskara aldizkaria

Zenbat aldiz entzun behar izaten ote du CAFeko langileak “Zein da zure txapa?” edo “Idatzi zure txapa”, lanean ematen dituen urte guztietan zehar? Zenbatek daki ordea gaur egun, nondik datorren “txapa” eskatzeko ohitura hori? Hori argitzea du helburu, oraingo idatzi honek. Eskerrik asko, guzti hau ulertzeko baliagarria zaigun laguntza (eta aitzakia) eman digun Teknologia saileko Aritz Arantzegi lankideari: berak ekarri baitizkigu, baten faltan bi gainera, garai batean CAFen aritu ziren bi langileren txapak.

Beste hainbat lekutan gertatzen den bezalaxe, gure nortasuna adierazteko jaio orduko ditugun izen-abizenez gain, CAFerako zenbaki bat ere badugu izendatua, lanean hasten garen lehen egunetik bertatik, betirako izango duguna. Zenbaki horri “txapa-zenbakia” deitzen diogu gurean, eta hauxe arrazoia: garai batean CAFen lanean hasten zen langileari txapa puska bat ematen zitzaion, berari zegokion zenbakia grabatuta. 30 milimetroko diametroa zuen eta ertz batean zulo bat, txapa hori iltze

baten zintzilikatu ahal izateko: langilea lanera etortzen zenean, txapa, horretarako prestatuta zegoen lekuan utzi behar zuen zintzilikatuta eta lanetik etxera joaterakoan, txapa lekuz aldatu, lanetik alde egin zuela jakinarazten zuen lekura.

Gerora, antzeko zerbait egiten zen, baina ordurako erloju-kaxa baten paperezko txartel bat sartu eta ordua inprimatuta uzten zion txartela alde batetik bestera aldatuz. Gaur egun, plastikozko txartel kodifikatua darama norberak poltsikoan eta erloju digitalean hura pasatuz ematen du bakoitzak bere berri egunero-egunero.

1955era arte edo iraun zuen, laneko presentzia txapa bidez jakinarazteko moduak. Gaur egun ere ordea, esan bezala laneko presentzia kontrolatzeko orduko txapa haren ordez plastikozko txartel bat eramaten badugu ere, langile bakoitzari izendatzen zaion zenbakiari, “txapa-zenbakia” deitzen diogu CAFen.

4

Langilearen “txapa-zenbakia”

i ra i la | 22. zenbakia22 beasa in - i run

Page 5: Galardi 22 - CAFeko euskara aldizkaria

CAFeko eguneroko errealitatea, jarduerak eta pertsonak gertuagotik ezagutzeko bitartekoa izango dela aginduz sortu dute Osinberde aldizkaria. Irailean argitaratu da lehen zenbakia, ele bietan dago eta hizkuntza bakoitzean 12 orrialde ditu. Aldizkaria alde batetik euskaraz irakur daiteke segidan eta buelta eman eta beste aldetik hasiz gero, gaztelaniaz.

Lehen zenbaki honek, zenbatutako 9 gai jorratu ditu:

1.- Badator osinberde...

2.- CAF, egungo egoera

3.- Produktua hobetzeko eta estandarizatzeko saila

4.- Prestakuntza Plana, 2013-2014

5.- Esleipenak

6.- Industria jarduera

7.- Emaitzak

8.- CAF Taldearen albisteak

9.- CAF munduan: Brasil (elkarrizketa)

Aurreko ikasturtea bukatu bezain azkar, noizbait euskara ikasten ibili eta utzi zutenengana banan bana joanez hurbildu gintzaizkien Irungo Euskara Batzordekideok. Zergatik utzi zioten jakin nahi genuen, eta, betiere, uzteko arrazoia, pertsonala ez, baizik eta metodoaren deserosotasuna, ordutegia, irakaslea... edo zein izan zuten jakin nahi genuen.

Jarraitzeko interesa izan zezaketen langileengandik, norberak zituen zalantzak edo egin nahi izan zituzten iradokizunak jaso genituen.

Gerora, Irungo lantegian euskara ikasten/hobetzen hasi edo jarraitu nahiko luketenekin elkartu ginen irailean,

AEK-ko irakasleekin batera.

Azkenean, informazioa jasotzera etorritakoen artetik 24 langilek eman dute izena euskara-ikasturte berrirako: hutsetik hasiko direnei irakasle batek eman zizkien argibideak eta gainontzekoek idatzizko proba egin zuten, bakoitzari dagokion mailan ahalik eta ondoen eskaini nahi zaio eta, zerbitzua.

Hiru taldetan arituko dira eta azken hiru ikasturteetako parentesiaren ondoren, aurreagoko urteetako egoerara itzuli gara Irunen, euskara ikasten arituko direnen langile-kopuru eta ezagutza-mailaketari buruz. Astean bi egunez arituko dira, lanaldia bukatu ondoren.

5

i ra i la | 22. zenbakia 22beasa in - i run

OSINBERDE aldizkari berria

Euskara-ikasleak

EUSKARA-IKASLEAK 2008-2009 2009-2010 2010-2011 2011-2012 2012-2013 2013-2014

IRUNgo lantegia 24 19 4 3 4 24

Page 6: Galardi 22 - CAFeko euskara aldizkaria

6

i ra i la | 22. zenbakia22 beasa in

Gasherbrum I mendi-gailurra zuten helburu Pedro Gartziak eta Arkaitz Mendiak, Beasaingo lantegiko gure lankideek. Galardiren 15. zenbakian elkarrizketatu genuen Pedro, Everest igo izanaren aitzakian. Aurtengo uztailean, mendian zebiltzala, espedizioko 3 lagun hil zaizkie: Xevi Gómez, Álvaro Paredes eta Abel Alonso. Bertan bizi izandakoaz, giza harremanen ikuspegitik gogoeta labur bat egingo al diguten eske joan gatzaizkie. Bihotzez eskertzen diegu eskaini diguten jarrera.Ez-ohikoak diren ikaragarrizko gorabeherak bizi izan dituzte oraingo espedizioan. “Abiatzerako, Pakistaneko talibanek Nanga Parbat mendian kanpamendu batean zeuden 11 mendizale hil zituztela tiroz, jakin genuen. Hori inoiz gertatu gabea zen. Mendiaren berezko erronkek ematen dizkizun ez bezalako zalantzak eragin zizkigun horrek”, hasten da Pedro. Mendiko ekipamendua eta gorputzaren prestaketa ondo burutu ondoren, atseden egunak eginda, gora abiatzeko garaian, biek, beste 3 gehiagok bezalaxe, tripak nahastuta beherakoa izan zuten eta horrek gainontzekoekin gailurra egiteko aukera bertan behera utzi zien. Okerrena etortzeko zen artean, ordea… Espedizioko 5 kide ziren tontorra egitera joanak. 1.go kanpalekuan zegoen Arkaitz izan zen galdutakoen bila atera zenetako bat: “Xevire-kin hitz egin genuen eta Alvaro itsututa zegoela esan zigun; Xevi bera, hizkeraren arabera, oso gaizki antze-man genuen: komunikazio agoniakoa zuen, ahots edematua… Beldurra trans-mititzen zuen. Barruan sentimenduak nahasten zaizkizu; tentsioa duzu, baina aldi berean automatikoki bezala prestatzen hasten zara, haiei laguntzera joan behar duzula beste pentsamendurik gabe”, dio Arkaitzek. “Oinarrizko kanpamenduan geunde-la, xerpa batek esan zigun, gure taldekoek arazo handi bat zutela”, dio Pedrok.Arkaitzek segitzen du: “Gora gindoazela, gailurra egin gabe bueltan zetorren David Lopezekin egin genuen topo eta hark ez zekien ezer. Guk esandakoarekin lur jota geratu zen. Aurrera segitu genuen eta urrutira zerbait antzemanda, argazkia egin nuen, argazkia zoomarekin gerturatu eta Abel zela ezagutu genuen, arroparengatik. Hilda zegoen. Gailurreraino heldu gabeko bestea, Alfredo, behera egiteko beldurrez zegoela jakin genuen. Gerora, gainera, tripetako ezinarengatik geldi zegoen Pedro, gora zetorrela enteratu ginen!”.Hiru hilda, laugarren bat, Alfredo, behera bidean laguntza zain, eguraldia eta mendiaren egoera noiz hobetuko. Mariano Galván argentinarrak zera esan zion Arkaitzi: “Ni ondo nagok; hi geratu hemen”. Arkaitz hunkitu egin da hori kontatzean: “Ni jabetu nintzen ordurako ez nindoala plaze-rezko txangoan, zer aurkituko genuen ez genekienaren

bila genbiltzala, eta berak ikusi zuen ni urduri nengoela. Horrek asko lasaitu ninduen. Bakar-bakarrik, 2. kanpale-kuan nengoela, bera aurrera nola zihoan grabatzen aritu nintzen. Kanpinetara sartu eta hildako lagunen gauzak biltzen hasi nintzenean jabetu nintzen errealitateaz; baten txanoa, bestearen txirula… Neure burua grabatu nuen eta orain ikusi eta zeharo jota nengoela ikusten dut.” “Eguraldiak hobera egin zuenean jaitsi ginen 1.go kanpa-lekura Alfredo eta hirurok: Pedro ikusi nuenean, niretzat ikaragarria izan zen! A zer nolako besarkada eman genion elkarri!”, gogoratzen du Arkaitzek.Espedizio bereko hiru lagunen heriotza, bere gordinean nahikoa ez eta, gerora ere egoera latzak bizitzeko zeuden oraindik. Behin txekiar bati laguntzea tokatu zitzaion Arkaitzi: “Lehendik zegoen sokatik zintzilikatu eta nonbait hark hutsegin, erori eta zuloan trabatuta geratu zen. Nik lagundu nion ateratzen. Bartzelonan, etxera bidean, telefonoz jakin genuen txekiar hura ere hil egin zela, gerora!”

Pedrok laburbiltzen du: “Esperien-tzia txarra izan dugu. Tentsio handia. Mendira bidean jarri aurre-tik, etxera bueltatzeko zalantzaz ekin genion, talibanen esku hildako mendizaleen berri izan genuenean; bide berean poloniar bat hil zen; tripetako ondoeza; geureetako hiru hil, beste batzuek ere bai (guztira 30 hil dira); bueltan gentozela, nahitaez zeharkatu behar genuen erreka handituta zetorren elurrak urtzearen ondorioz eta hura zeharkatzean uretara erori zen argentinarrari bizia salbatu zion porter batek, motxilatik heldu eta

airean atereaz errekatik; aurreikusitako abioirik ez genue-la izango itzuleran…”Baina Arkaitzek hitz egin du gehien. Pedro isilago egon da, jabetu da eta, Arkaitz barrenak husten ari zela. Berriz ere itzuliko direnaren zalantzarik ez dugu. Badakigu, aspertu-ta daudela “arrisku” hori hartzeaz galdetzen diegunoz: “Aurrena, gustatu egin behar zaizu, eta gero, joan” (Pedro); “Nik asko ikasi dut” (Arkaitz); “Semea kotxe-istripuz hiltzen zaion gurasoak ez al du gehiago kotxerik hartzen?” (Pedro); “Lanean hasi eta artean beherakoaz, berriz ere bizitakoak gogoratzea tokatu zait” (Arkaitz).Ostiral bateko arratsaldeko 14:00ak. Arkaitzek arratsalde-ko txandari ekin behar dio, dagoeneko soinean daraman laneko arroparekin; Pedrok bukatu du gaurko lanaldia. Ordubete egon gara beraiekin. Plazerra da pertsona haue-kin kontu-kontari aritzea. Gaur triste, oso triste aritu dira; baina inondik ere, ez dira horrelakoak eguneroko bizitzan. Espedizioan zehar momentu atseginak bizi izan dituztela eta sortutako harremanak sendoak izan direla aipatzen dute biek. Seguru asko, bizitza, beste edozeinek baino gehiago estimatzen dutelako. Pedro, zure e-maila?... “Pedro punto com!” erantzun du, sano asko barre eginez…

Esperientzia latza mendian

Page 7: Galardi 22 - CAFeko euskara aldizkaria

elkarr izketamikel oiartzabal artola

7

i ra i la | 22. zenbakia 22

Alegian jaioa, 60 urte bete ditu eta aurre-erretiroa hartu eta CAF utzi baino lehen egon nahi izan dugu berarekin. Beasaingo lantegian aritu da 33 urtez trenen akaberako probetan ingeniari-lanetan. Guretzat ordea, denbora honetan guztian enpresan euskarak izan duen bilakaeraren lekukorik garrantzitsuena da gaur egun, Mikel. 1980ean CAFen euskarak zuen presentzia handiagotzeko eragiten hasi zen. 1995ean, IV. Dibisioan ekindako lehen Euskara Plan hartan partaide, orain, enpresa osoko Euskara Batzordean ari zen bere saileko gainontzeko bi ordezkariekin batera. Datozen urteetarako Euskararen Plan Estrategikoa zehazten eman ditu, hain zuzen ere, CAFen euskararekiko azken ahaleginak.

Mikel, Tolosaldean txikitan, Arrasaten ingeniaritza- ikasketak, Markina-Xemeingo Eskola Laboralean (Lea-Artibai) irakasle, eta Beasainera etorri hintzen lanera 1980ean...CAFen lanean hasi nintzenean, segituan jabetu ninduan jendea lanean ia erabat gaztelaniaz bizi zela. Nik ikasketak eta, gaztelaniaz egin nitian, baina Markina-Xemeingo Eskola Laboralean irakasle aritutako 4 urteetan, adibidez, nahiz eta hala araututa ez egon, hainbat gai euskaraz lantzen genitian naturaltasun osoz.

Eta Goierri “euskaldunaren” topikoa...IV. Dibisioko langile euskaldunen harremanetarako hizkera informaleko hizkuntza euskara zuan. Langile eta arduradunen artean euskararekiko kontzientzia nabarmena, baina praktikan, “Fabrika Handia”ren lan-hizkuntza gaztelania zuan, eta ez bileretan bakarrik...

1995az geroztikoak dokumentuz ondo jasoa diagu. Ordura artekoaz esan iezaguk zerbait.Hori duk. 1980-1992 artean, garai hartako enpresa-hitzarmenen bitartez ziurtatuta zeudean euskalduntze-alfabetatze ikastaroak, Euskara Batzordea ere bazuan eta... Baina, 1992an enpresan euskararen egoeraren azterketa egin zitean eta bideragarritasun txostenean bildu halako “argazki” bat; adibidez, CAFeko langileen % 40ak euskaraz bazekian eta % 3,42a erdizka, baina ulertzeko moduan zuan. Bideragarritasun handieneko gunetzat IV. Dibisioko akaberako lantegiak ematen zian. 259 langile, erdiak euskaldunak, arduradunen artean 28 lagunetik 22k bazekitean euskaraz... Euskararen erabilera areagotzeko mikro-plangintza burutu genian, gerora Beasaingo Abiadura Handiko Euskara (BAHE) deituko geniona.

Hor zeudek oraingo egoeraren oinarriak?Enpresaren Zuzendaritzak, ordungo Euskara Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritzak “Lantokian euskara sustatzeko Plana” adostu zitean. IV. Dibisioan euskara azpibatzordea sortu genian, langileen arteko inkesta egin eta, azkenik, komunikazio zirkuluak deitu genizkion taldeak osatu, guztia Elhuyar Aholkularitzako teknikarien gidaritzapean. Euskalduntze eta alfabetatze taldeak lantegian bertan, lehen hiztegia sortu... Ikaragarrizko lana egin zian IV. Dibisioko jendeak, ikaragarrizkoa. Jarrera aurrena, parte-hartze konprometitua hurrena... Eta erabakitakoa betetzen hasi eta bai, emaitzak agerikoak izan zituan...

Gerora enpresa osora zabaltzeko baliagarriak gertatuko zituan metodologia eta baliabideak errotu zenituzten. Bere garaian eman zuan enpresako zuzendaritzaren aldaketak, aire freskoa eta garbia eragin zian euskararen normalizaziorako bidean. Hiru-lau urtetan berealdiko inbertsioa izan zuan; alde batetik CAFek eta Eusko Jaurlaritzak jarritako dirua, eta bestetik, zenbat jendek inbertitu zian bere denbora lanordutik kanpo eta... Gero, egitura bera sendotu eta baliagarria zena beste sai letara zabaltzen hasi z i tuan, komunikazio-zirkuluak, euskara ikastaroak... Sailez sail. Eta azkenik, 2006an lantegi osorako gaur egungo Euskara Batzordearen egitura, baliabideak... enpresa osorako Hizkuntza Politika Orokorra adosterainoko bidea. Hori guztia nik adina badakik (barre egiten du).

Teknizismoak aipatu ondoren, nola ikusten duk, orain, 33 urte hauen ibilbidearen ondoren, euskararen lekua CAFen?Noranzko bidea markatuta zagok. Ibili egin behar diagu. Norberak bidea hartu eta eginez aurrera jo behar dik. Egindakoari heldu eta normalizazio-bideari urratsak urrats, pittinka-pittinka aurrera. Paper artean nenbilela, juxtu, duela 10 urte hizpide izan genuenaz, testu hau topatu diat: “...Baina gure aukera duk: euskaraz bizi nahi badugu, gure aldetik ere ahalegin txiki bat egin beharko diagu, eta oker gaudek enpresaren esku uztearekin nahikoa dela pentsatzen badugu.”

Beraz, etorkizuna?Baikortasunez ikusten diat. Lehengai ona jasotzen ari gaituk. Aitzakiarik gabeko gazteria zetorkiguk maila guztietan. Ikasketak euskaraz eginda. Nahiz eta zenbait arlotan ezkorra izateko arrazoirik ez falta, beti jardunean, beti lanean segitu beharra zagok.

Aurrez hi bezalako askori esker egindako bidetik, duela 30 urte baino errazago diagu...Eta harrokeriarik gabe, norberak bere buruari zor diolako, baina, gainontzeko guztiei ere lanean euskaraz bizitzearen aukera zabalduz lanean zintzo ari zareten guztion ahalegina eskertzen diat nik orain eta hemen.

Ba, barkatuko digu elkarrizketa baten azken hitzak elkarrizketatzailearenak izatea, baina aditza gaizki jokatu du “zareten” horretan: orain eta hemen Mikelen urtetako lana eskertzea tokatzen zaigu guri. Eta nola ez, CAFetik kanpo ere, orain artean bezalaxe, izango dugu non topo egina. Luzaroan izan dadila. Eskerrik asko, Mikel!

Jokin, Mikel eta Aitziber IV. Dibisioko Euskara Batzordekideak

Page 8: Galardi 22 - CAFeko euskara aldizkaria

21

Aurr

eko

lehi

aket

aren

irab

azle

ak

Nekazaritza-turismoko baserri batean asteburu bat bi lagunentzat. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.

I z e n - a b i z e n a k :

Saila/Departamendua:

1) Ze neurritako diametroa zuen CAFeko langilea zenbakiz identifikatzen zuen txapak?

Erantzun zuzena eman zutenen arteko zozketa bidez aukeratutako irabazleak:

GASPAR IMAZBulego Teknikoa – Beasain

lehiaketa ! ! !

120 mm 60 mm 30 mm

2) CAFek duela 80 urte, 1934an argitaratutako katalogo-liburutik hartu ditugu hainbat tren-ibilgailuren ondoko argazkiak. Izendatu argazki bakoitza, dagokion zenbakiarekin.

FELIX MARTINIrun

22

1. Ura garraiatzeko bagoia 2. Lastoa eultzitzekoa

3. Korreo departamendua duena4. Kaxak garraiatzeko plataforma

5. Iraulki-bagoia 6. Kaiola-bagoia