Aldizkaria 2013

28

description

Hirukideko DBH4. mailako ikasleek egindako aldizkaria

Transcript of Aldizkaria 2013

Page 1: Aldizkaria 2013
Page 2: Aldizkaria 2013

osune Mendizabal eta Saioa Sevillano,Hirukideko haurtzaindegiko bi

irakasleak, aurreko udaran Boliviara joan zirenherrialdea bisitatzera eta, batez ere, bertakohezkuntza indartzera. Bidaia honen ideia, Jesusen alaben ikaste-txeek banatzen duten Fasfi aldizkaritik aterazuten. Aldizkari honen atzean dagoen fun-dazioak herrialde pobreen hezkuntza in-dartzea du helburu. Beste fundazio etaGKE-etan ere bilatu zuten antzeko proiekturenbat, baina azkenean hau iruditu zitzaien au-kerarik aproposena. Gainera, irakasleek esko-lako mojekin harreman berezia zuten; izanere, Saioa orain dela 4 urte Mozambiken egonzen fundazio honen bitartez.Hurrengo orrialdean elkarrizketa luzeaagertzen den arren, aurrerapen gisa esandaiteke Saioa eta Josuneren ustez Boliviakojendea oso irekia eta eskuzabala dela, baitaumeak beti irribarrez eta muxuka daudela ere.

Hirukideko 2 irakasle Boliviara joan ziren udaranbertako hezkuntza sustatzera, fundazio baten bitartez

Bizi ez dugun pobrezia

Bolivia Hego Amerika erdialdeko herrialdebehartsuenetarikoa da eta bertako hainbattokitan marjinazioa eta atzerapen sozialanabarmenak dira. Gure neskak mendian

galduta zegoen herrixka batean egon ziren.Hango egoera, imajinatu dezakezuen

bezala, oso larria da. Kaleak asfaltatu gabedaude eta “kaosa” agerikoa da,

semafororik ez dagoelako eta bakoitzanahi duen modura ibiltzen delako.

Eraikinei dagokienez, eskola, eliza eta porlana ekoizten duen enpresa dira

egoera onean dauden bakarrak.

Saioaketa Josunek guztiak animatzen

dituzte honelako esperientzia ahaztezina bizitzera.

2

Page 3: Aldizkaria 2013

Nola deskribatuko zenukete Bolivia?Saioak: Egia esan, iritsitakoan ikusitako lehen gauzabertako egoera larria zen. Hau da, hiriko azpiegitura ezdago garatuta eta hiriburura joan ginen egunean,eraikin guztiak pilatuta eta ordenik gabe zeuden. Josunek: Eta gehienak txabolak ziren edota bukatugabeko eraikinak.Hara iristen zarenean, inpresio han-dia ematen du, gure herrialdearekin duen desberdinta-sunarengatik.

Zerekin egin zenuten topo? Saioak: Esan bezala, lehenengo inpresioa oso harri-garria da, baina jendearen eta batez ere, umeen hurbil-tasunarekin topo egin genuen. Hemen ez da berdinagertatzen, eta horregatik horixe da ahaztuko ez dugungauza.

Zer pentsatu zenuten bertara iristean?Saioa: Lehen pentsamendua, “zer da hau?” izan zen.Bertara iristea eta desberdintasunak ikusteak askomarkatzen zaitu eta benetan hunkigarria da. Nikbanekien honelako herrialdeek egoera zaila dutela,baina ez naiz inoiz nekatuko honelako bidaiak egiteneta jendea laguntzen. Josune: Pentsatu nuen lehenengo gauza, bertarazoazen arte hura zer den ez dakizula izan zen. Etabenetan hori egia da, hemendik badakizu hango egoera larria, txarra edo desberdina dela baina ezduzu bizitzen ikusten duzun arte. Saioak esan duenbezala, berriro joango nintzateke.

Hezkuntzari dagokionez, nolako desberdintasunakikusi dituzue? Josunek: Bolivian ez diote garrantzirik ematen umeenhezkuntzari, gainera gobernuak ez du dirurik eskain-tzen honetarako. Ez dago hainbeste laguntza berezirikarazoak dituzten pertsonentzat eta zentro batzukdaude emakume bortxatuentzat. Beste arazo batzuk,down sindromeko pertsonak adibidez, ez dira etxetikateratzen sozialki marjinatuak direla kontsideratutadaudelako. GKE eta fundazio asko dira diru-laguntzakematen dituztenak, baina arazo honi oso poliki aurreegiten ari zaio. Beraz, denei animoak ematen dizkiegugu bezala boluntario gisara joateko eta dakizun guztiaumeei transmititzeko.

Beraz, errepikatzeko modukoa da, ezta?Saioa: Dudarik gabe (hasperen egiten du). Hain da esperientzia polita non edozein hara joanda berebuelta ziurtatuta baitu. Nahiz eta bidaia pixka batgarestia izan, bertako egonaldiak merezi du, bertanbalore asko ikasten baitira.Josune: (irribarrez) Dudarik gabe joango nintzatekeelaberriz. Nire lehenengo esperientzia ez dut inoiz ahaz-tuko eta benetan asko ikasten duzu, bai baloreak,Saioak esan duen bezala, baita pertsonalki besteen-ganako maitasuna areagotzen.

3

Ane MovellanAida Rey

Page 4: Aldizkaria 2013

Chernobiletik UrrestillaraGure inguruan hainbat familiak urterohartzen dute atzerriko ume bat udara baterako, bi aldeentzako esperientziaaberasgarria bilatu nahian. Eta AmaiaArteaga Filosofia, Erlijio eta Herritarta-

suneko irakaslearena horietako bat izan da.Dagoeneko, pasa den udaran Valentin

Theresenco ume chernobiltarra hartu zuen“Chernobilen lagunak” izeneko GKE-renbitartez; ekainaren 24ean hain zuzen ere.

Izandako esperientziaz galdetzean, Amaiak dudarikgabe hitz batekin definitu zuen: gogorra.Hizkuntzaren zailtasunak ez zituen gauzak erraztu etadenok dakigu kultura desberdintasunak nabariakdirela herrialde hain desberdinen artean. Han bizidiren baldintzak ongi ez jakiteak zailtasunak gehitzenzizkion. Hango familia ukraniarrak nahiko pobreakizan ohi direla badakigu baina ume hau hona etorribezain pronto berarentzako luxuzko gauzak izan be-harko luketenak eskatzen hasi zen, interneta, psp-aeta abar. Amaiaren familiaren harridura nabaria izanzen, eta modu honetan hasi ziren egunerokogorabeherak, urrestallitarrek eskaini nahi ziotenamaitasuna eta goxotasuna baitziren.Bi hilabeteak azkenean luzeak egin ziren. Amaiak biseme ditu eta hirugarren bat gehitzeak gauzak zailduzituen, ukraniarra oso mugitua zela kontuan hartuz.Elkarren arteko komunikazioari dagokionez, berriz,hizkuntza ez zen oztopo handia izan; mimika askotanerabiltzen zuten eta udararen bukaeran gaztelera zeineuskara apur bat ulertzen zituen.Hori bai, Amaiak esan zigunez, azkenean Valentineklortu zuen familiaren girora ohitzea eta Ukraniaraitzultzeko garaian aireportuan malko batzuk isurizituen.

Amaiarekin berriketan hasi eta derrigorrezkoa iruditzenzaigu pasadizoren batez galdetzea. Hasieran zalantza egiten du, baina azkenean buruz botatzen dapistinara. Berak dio lokutorio batera joaten zirelaValentin-ek bere familiarekin hitz egin zezan baina mu-tikoak ez zuela nahi bere familiarekin hitz egin; bi hilabetetan zehar bakarrik lau aldiz hitz egin zuen.Bestalde, umeak beti zioen jaten geundela: gosaldu,hamaiketakoa, bazkaria, merienda eta afaria. Horre-gatik umeari gogorra egin zitzaion jatorduetara ohitzea.Behintzat, dakiguna da Amaia eta bere familiarenborondatea zein jarrera txalotzeko modukoak izanzirela. Eta honek, derrigorrez, norberak bere buruariholakorik egiteko gai izango litzatekeen galdetzera era-mango luke.

4

Page 5: Aldizkaria 2013

Tolosa eta India, uste baino gertuago

Nola okurritu zitzaizun Indiarajoateko ideia?Beti gustatu zait boluntario lanetan ibiltzeabaina zaila izaten da horrelako erantzuki-zuna hemezortzi urteko beherakoei es-kaintzen dienik aurkitzea. Abegin saiatunintzen, adibidez, baina ez zen posible izan.Beraz, udaran horrelako lan bat egin nahinuen eta Indiara bidaia antolatzen zuenLondreseko konpainia bat aurkitu nuenhamazazpi urtetik gorakoentzat zena. Niregurasoek ez zidaten konpainiaz ezerezagutu gabe joaten utzi eta beraz besteirtenbide bat aurkitu behar izan nuen. Badutlagun bat, Sara Villanueva, orain dela biurte joan zena eta bera joandako programaberaren bidez joan nintzen.

Kontaguzu pixka bat gehiago umeen inguruan.

Familian geundela slum-era joan ginen etabizitza ikusteko era aldatu zait izan genuenesperientzia dela eta. Haurrekin egon ginenGKE-ren eskola batean, haurrei irakurtzenirakatsiz eta beraiekin abesten. Denek osopozik ziruditen nahiz eta horrelako lekuziztrin batean bizi ziren. Izan ere, beraien irribarreek slumeko logela iluna argitzenzuen.

Udara guztia aurretik, laguntzekogogoa, lurralde exotiko zein

erakargarria, eta lagun bat alboan.Hirukideri iaz agur esan zion SaraSan Sebastian ikasle ohiak 2012koudaran maleta prestatu eta Miriam

Villanueva alboan izanik inoiz ahaztuko ez zuen esperientzian

murgildu zen.

Indian nolakoa zen zure egunerokoa?Bidaiak bi zati izan zituen. Lehena, familia

batean izan zen eta beraien bizitza egin genuenbi astez. Dena guztiz ezberdina da eta dugunzorteaz jabetzeko balio izan zigun. Horretaz gain,bertan ekintzak egin genituen (basamortuantourra gamelutan, Taj Mahal bisitatu, elefanteanibili...). Bigarren zatian ordea, boluntariotza lane-tan ibili ginen Himalaya aldetik, haurrekin jolas-

tuz, haiei irakatsiz eta haiez ikasiz.

5

María NavascuesMaría Prada

Page 6: Aldizkaria 2013

Aurten Hirukiden Sormena/Kreatibitatea, Esperimentazioa eta Gitarra tailerrak abiatu dituzte Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Astelehen eta asteazkenetan burutzen dituzte eta guhauek eskaintzen diren tokietara gerturatu gara arduradunekin eta partaideekin hitz egiteko.

Urtzirekin bukatu ondoren, hainbat umerekin hitzegin dugu eta ea gustura dauden aurtengo klasee-

tan galdetu diegu; ea zer moduzko irakaslea den Urtzi, ea nola lan egiten duten, ea kurtso amaieran edoerakustaldiren bat egiten duten… Umeek klase hauetan oso gustura daudela esan digute eta Urtzi oso tipojatorra dela. Erakustaldiarena ez dakite, beraien lehenengo urtea da eta. Ea azterketak egiten dituzten ere

galdetu diegu. Baiezkoa eman digute eta oso urduri egoten direla diote.

AUKERA UGARIGELAZ KANPO

Astelehenetan gitarraklaseak lantzen dira

5:15etik 6:15era. Informazio gehiago lortzeko Hirukide LHra jaitsi gara eta korridoreetatik alde batera eta bestera gabiltza klase horiek aurkitu nahian.

Bat-batean, melodia lasaia gure belarrietaraino iritsi da. Melodia zetorrengelako atea zabaldu eta burua azaldu dugu. Bertan ikusi dugu gitarra klaseak ematen ari

zirela eta atea guztiz zabaldu bezain laster ongietorria eman digute. Umeak taldetxotxikitan “ZORIONAK ZURI” melodia jotzen ari ziren. Haiekin batera Urtzi Arregi

irakaslea dago eta,aukera baliatuz, galdera sorta egin diogu.

1. Nola hasi zinen klase hauek ematen? -Lehendik banekien gitarra jotzen eta enteratunintzenez norbait behar zutela niri deitu zidaten.

2. Zein helbururekin ematen dituzu klasehauek?-Zerotik hasi ginen klase hauek ematen eta hau ezda akademiako musika klaseak bezalakoa; honaetortzen dira motibazio apur bat pizteko eta ondopasatzeko.

3. Lan hau borondatez egiten duzu ala beharra zegoelako?-Deitu egin zidaten eta orain berriro ikasten hasi naizdiru pixka bat lortzeko; egia esan, ez da batere gaizkietortzen.

4. Klase hauetan gitarraz gain instrumentu gehiago lantzen al dituzue?-Gitarra baino ez.

Haurren iritzia

6

Page 7: Aldizkaria 2013

Gitarra saioez ongi informatu ondorenEsperimentazio tailerrako antolatzaileazgaldetu dugu. Yon Gonzalez dela esandigute eta bera dagoen lekura eraman

gaituzte. Barruko patioan ikasleekin ekintza batzuk egiten ari da eta

berarengana hurreratu gara. Jardueragustura ikusi eta hura amaitutakoan

adeitasunez hartu gaitu.

Noren ideia izan zen tailer hau sortzea?-Txaro Etxeberriari bururatu zitzaion. Bere ustez, eta askoados ginen, gelaz kanpoko jarduerak beti berdinak dira: fut-bola,judoa, antzerkia... Eta ume batzuen zaletasunak ase-tzen ez genituela iruditu zitzaion.Horregatik, ume horieiaukera ezberdina eskaintzea pentsatu genuen.

Umeek nola egiten dute lan, taldeka, banaka edo nahiduten bezala?-Normalean taldetxo txikitan elkartzen dira, lauko taldeetanedo, horrela ideiak errezago etortzen zaizkie eta.

Ikusi dugunez, kamerarekin grabatu, argazkiak atera...Zer egiten duzu grabaketa edo argazki horiekin?-Eskolako webgunean blog bat sortu dugu eta bertan sartzenari gara, esperimentua zehazten duen albisteren batekin.

Zein izan da oraingoz egin duzuen esperimenturikzailena? -Zailena lehenengo egunean egin genuena izan zen.Postaletik oxigenoa atera genuen eta edalontzi bat bainogehiago lurrera erori ziren.

Esperimentu hauek kurtso bukaeran guraso edo gainontzeko ikasleei aurkeztea pentsatu al duzue?-Ez dakit zer egingo dugun, aurten hasi garenez kurtsoamaiera nola joango den oso ongi antolatu ez dugulako,baina ideia polita izango litzateke.

Raquel MateosLaida Perurena

7

Page 8: Aldizkaria 2013

Hirukidek azken urteetan gizakiaren adimen guztiei tokia emannahi izan dio, horrela guztiak garatu ahal izateko. Haien artean

badaude jendeak ezagutzen dituenak, esaterako: adimen linguis-tikoa, musikala, matematikoa... Baina badira hain zabalduak ez

direnak, baita erabat arrotzak egiten zaizkigunak ere.

Adimen musikalaAdimen musikala eskolan oso garatuadago. Musikariekin, soinuarekin eta errit-

moarekin pentsatzeko gai dira adimenmota hau dutenak. Adimen hau garatzeko

Hirukidek hainbat ekintza antolatu ditu,esaterako: Musika jaialdia, korua, Gabonkantak, Santa Agedako koplak... Ikasleek

garrantzi handia izan dute aurrez aipa-turiko ekintzetan eta beraiek gabe ezin

izango zen ezer egin.

Adimenetan zehar

Adimen linguistikoaAdimen linguistikoa da dudarik gabe garatuena. Adimen hauekgaratzeko eskolak hainbat ekintza burutu izan ditu. Ahozkoen artean,

mintzodromoa, hots, euskararen erabilera bultzatzeko klasean euskarazmintzatzean datzan ariketa. Bestalde, ingelesez mintzatzeko, bi irakasleetortzen dira kanpotik, eta ordubetez ikasleekin hitz egiten dute. Ahozko

lehiaketa batean ere parte hartu izan du Hirukidek. Eta zertan datzalehiaketa hau? Ba testuak jariotasunez irakurtzeko gai diren ikasleek

irratian grabatzen dute eta lehiaketara bidaltzen da grabaketa. Ez da erraza, presioa nabaria da.

Beste hainbeste gertatzen da irratiarekin. Irratian, ikasleek beren irratsaioak grabatu eta Goiko Irratian emititzen dituzte, FMko 107.0-an.

Idazketari dagokionez, euskaran Uxola Sariak izeneko lehiaketarabidaltzen ditu eskolak ikasleen olerki eta narrazioak.

Ikusentzunezko lengoaiaz, aldiz, DBHko 4.mailako ikasleek urtero pelikula baten gidoia idatzi eta filmatu egiten dute.

Azkenik, Elkartrukeak betidanik egin izan dira Hirukiden. Gehienak Poloniara, baina baita Ingalaterra eta Frantziara ere. Eta ingelesezidazteaz ari bagara, Ingalaterrako eskola batekin ikasleek emailak

elkarri bidaltzeari ekin dio eskolak.

idaia!

8

Imanol AntaAsier Azcolain

Page 9: Aldizkaria 2013

MatematikoaMatematikoariaskok gorroto diote.

Dirudienez, ikasleaskori ez zaio zenbakiekinlan egitea gustatzen. Baina eskolak, matematika sustatu nahiean, argazkilehiaketa batean parte hartuzuen duela urte batzuk. Ikasleek matematikarekinzerikusia zuen zerbaiti argazkia atera behar zioten (irudi

geometrikoak ia bere osotasunean) eta lehiaketara aurkeztu. Bestalde, Euskadi mailako Olimpiada Matematikoetara

ere aurkeztu izan da.

Adimen kinestesikoa ere lantzen saiatu daHirukide. Hau ikasleek oro har gustuko dute, ikaske-tak alde batera uzten baitituzte momentu batez, eta jo-lasean ibili. Baina ez dute hain gustuko Zazpi Bideetaraedo Berazubira joaten direnean. Eta are gutxiago, hainfamatua den Course Navette froga, “pi” izenez ezagunagoa dena. Eskolak, dibertsioz landu nahi izan duadimen hau, eta kulturarekin nahastuta, zer da herri-kirolak baino hobea? Esan eta egin, herri-kirol jardunaldietara joaten dira urtero Hirukideko ikasleak.

TranszendentalaTranszendentala, izenez arraroa da, baina

bere baitan balore garrantzitsu batzuk

hartzen ditu. Bertan sartzen dira, esaterako,

konbibentziak, Uzturre gerontologikoko

esperientzia... Bertan bizikidetza eta

elkarbanatasuna sakontasun handiz

lantzen dira, ikaleek bizitzako baloreak

ikas ditzaten, Hirukidek uste baitu

egungo gizartean garrantzi handia

dutela.

9

Page 10: Aldizkaria 2013

Adimen bisual-espaziala

Adimen bisual-espaziala, gutxien

erabilienetarikoa da eskolan. Horretarako,

marrazketako klaseak ematen dira, bertan

poligonoak eta bistak marrazten dira.

Hasieran, errazenetik hasten dira,

poligonoak marrazten. Zirkuluak marraztuta,

eta hainbat puntu markatzen poligonoak

lortzen dituzte. Hauek bukatutakoan, bis-

tekin hasten da. Hasieran, figura bat eman

eta honen aurre, goi eta ezker bistak atera

behar dituzte bakarrik, baina ondoren alde-

rantzizkoa egiten, aurre, goi eta ezker bistak

eman eta figura atera. Teknika hau ondo

menperatu ostean marrazketa ordenagai-

lura pasatzen da eta bertan, figura 3D-an

nola egiten diren ikasten dute.

Adimen interpertsonalari Adimen interpertsonalari dagokionez, eskolan hainbat jardueraegiten dira adimen hau garatzeko. Lehenengoa, lehen aipatutako kon-

bibentziak dira. Bertan besteez hitz egiten da eta beraiekin elkarbizitzenikasten da. Adimen iterpertsonalak hori erakutsi nahi du eta eskolak kon-

bibentziak erabiltzen ditu horretarako. Beste adibide bat tutoretza saioetanegiten diren elkarrizketak izaten dira. Bertan besteak nola tratatu eta be-raiekin nola elkarbizi ikasten da. Azkenekoa, etika eta herritartasuna dira;izan ere, bertan gizarte-harremanak hobetzen saiatzeko proposamenak

ematen dira, denok bizi garen eremuan derrigorrez besteekin tratatu behardugula ohartuta.

Adimen intrapertsonalakAdimen intrapertsonalak ere, adimen iter-pertsonalak eman diren arloetan ematen dira. Konbibentzietan ere

adimen hauek garatu egiten dira, bakoitzak bere buruaz hausnartzen du, etabere sentimenduak adierazten dizkie beste gelakideei. Beste adibide bat ere erli-

jioa izan daiteke, bakoitzak bere sinesmena aztertzen baitu. Bestalde, tutore-tzan nor-beraren indarrak, ahultasunak, sentimenduak, beldurrak eta, bereziki autoestima

tratatzen da. Horretarako irakasleak hainbat fitxa banatzen ditu eta bakoitzakgalderak erantzuten ditu gai honen inguruan. Gaiaz sakontzeko pe-

likulak eta bideoak ere erabiltzen dira.

10

Page 11: Aldizkaria 2013

11

Page 12: Aldizkaria 2013

H i r u k id e n , 2 0 0 3 - 2 0 0 5 k o u r t e a n s o r t u z e n K i r i k i ñ oi z e n e k o a i s i a l d i t a l d e a , u m e a k a d i n a r e n a r a b e r a

K o x k o r r a k , B i z k o r r a k e t a H e ld u a k t a l d e e t a n b a n a t u t ad i t u e n a . B e r t a n , e l k a r b i z i t z a , p a r t e k a t z e a e t a b e g i r u n e a

b e z a l a k o b a l o r e a k l a n t z e n d i t u z t e j o l a s a k , d i n a m i k a a t s e g i n a k e t a g o g o e t a r e n b i t a r t e z .

H o r i d e n a a u r r e r a e r a m a t e k o 4 7 b e g i r a l e d a u d e , h a ud a , 1 2 - 1 3 e t a p a b a k o i t z e k o . H a u e k o s t i r a l e r o 2 o r d u z

b i l t z e n d i r a e t a l a r u n b a t e a n e g i n b e h a r d i t u z t e n e k in t z a k p r e s t a t z e n d i t u z t e . H o r r e t a z a p a r t e , u r t e a n

z e h a r b e s t e l a k o e k i n t z a k e r e b u r u t ze n d i t u z t e : h a l a n o l a , k a n p a l d i a k .

NNoo llaa iizzaann bbeeggii rraa lleeaaBegiralea izan baino lehen, Iturraldeeskolan ikastaro bat egin behar da.Ikastaroak 200 ordu teoriko eta 150ordu praktiko dauzka. Azkenik,bukaeran titulua lortzeko lan bat

entregatu behar da. Ikastaroko saioakdagokion gaian adituak diren

lagunek ematen dituzte, eta horien arteanbadaude Hirukideko irakasleak direnak.

Urtero Kir ik iñok begirale berr iak hartzen ditu eta hautagaiak Batxi lergokoikasleak izaten di ra. Gehienei umeak gustatzen zaizkie eta beraiekin erlaz io batsortzeko eta haiengandik zerba it ikasteko asmoz sartzen di ra talde honetan.Aisialdi talde honek helburu didaktikoa ere badu. Hor i dela eta,egindako dinamiken bidez, Helduaken gehienbat , biz itzan edo etorkizunean oinarr itutako

gaiak sakontzen di ra. Hala ere, begiraleek prestatur iko ekintzak ondo ateratzekoumeen laguntza beharrezkoa da; hau da, umeek ez baldin badute gogor ik jar tzen

ekintza hor iek ez di ra behar bezala aterako.

Iñauterietako konpartsa prestatzeko, mozorroa botazioaren bidez aukeratzen dute eta komisio

taldea sortzen da. Hauek mozorroaren diseinuaegiten dute eta beste talde batek plataforma (karroza) diseinatu eta egiten du. Azkenik, denon

artean umeei dantza erakusten diete.

II nn aa uu tt ee rr ii aa kk pp rr ee ss tt aa tt uu

12

BBIIHHOOTTZZAARREENN ZZAATT II BBAATT

EEkk iinnttzzeenn hhee llbbuurruuaa

Page 13: Aldizkaria 2013

UUrr tt

ee eettaa

kkooeess

kkaarrmmeennttuuaa ee ttaa hhaass iibbeerrrriiaarreennggo oggooaa

- Zer da gehien gustatzen zaizuna Kirikiñotik?Eta gutxiena?

Gehien gustatzen zaidana da umeengandikikasitako edo edukitako esperientziak eta be-giraleekin izandako momentu onak. Gutxiengustatzen zaidana da umeek jarrera egokia ezedukitzea.

-Nolako harremana duzu zure umeekin?

Harreman ona dut umeekin eta horretan nikKirikiñon edukitako esperientziak edobizipenak kontatzeak laguntzen du.

-Pozik zaude orain arte egindako lanarekin?

Bai; ez naiz denbora asko beraiekin izanbaina baietz esan dezaket. Horibai, guztizpozik egoteko, gu saiatzeaz gain umeen la-guntza ere behar dugu.

-Zer da gehien gustatzen zaizuna Kirikiñotik?Eta gutxiena?

Gehien gustatzen zaidana giroa izandaiteke, bai gazteekin baita begirale taldeansortzen den giro berezi hori. Oso ondo pasatzendugula ezin da ukatu eta era honetan errazagoaeta politagoa egiten zaigu edozer ekintzarenatzean dagoen lana gogoz burutzea.

Gutxien gustatzen zaidana, dudarik gabe,Belaguan 15 egun pasa ostean etxera iritsi, sofanbota eta dena isiltasunean dagoela konturatzea.

-Nolako harremana duzu zure umeekin?

Zaila da definitzen, harreman berezia etaestua sortzen da. Oso polita izaten da taldeautzita ere, urteak pasata taldean egondako gaztebat gerturatu eta bere gorabeherak kontatzen diz-kizunean. Sortutakoaren zerbait oraindik geratzendela erakusten du horrek.

-Zuen aisialdia didaktikoa dela uste duzue? Nolako gauzak egiten dituzue?

Bai, dudarik gabe. Arlo pertsonalean ezingonuke ulertu taldea helburu hezitzailerik gabe.Batzuk modu naturalean lantzen dira, elkarbi-zitzen, partekatzen, errespetatzen… Bestebatzuetan, aldiz, jolas eta dinamikez baliatzengara taldearengan kezkak eta gogoetaksortzeko.

-Nola lortzen duzue gehiena ondo ateratzea?

Gogoa eta ilusioak mugituta egiten direngauzetan normalean gauzak ondo ateratzendira. Baina ezin dugu ahaztu ekintza guztienatzetik ordu asko daudela.

IvanAsenjo

Claudia FiriscecMartin Lopetegi

13

AllendeIñurrita

Page 14: Aldizkaria 2013

KKaazziiaa

Maria NavascuesMaria PradaAlba SomozaLaura PereiraAinhoa TorresLeyanis MustelierMaitane Agirre

Julen San Martin Paula CastroJone GalanAsier AzcolainJoseba IraolaImanol Anta

14

Page 15: Aldizkaria 2013

II

aauu tt iiee ttaann

Aida ReyAida ReyAne MovellanAne MovellanMartin LopeteguiMartin LopeteguiClaudia FiriscecClaudia FiriscecRui LiuRui LiuAlexandra PintoAlexandra PintoJone LacunzaJone Lacunza

Ainara Goenaga Laida Perurena Raquel Mateos Iker Garcia Jon Lekuona

15

Page 16: Aldizkaria 2013

Larunbat goizean eskolan?...

ENTRENATZAILEAKHirukideko hainbat ikasle larunbat goizetan entrenatzaile

moduan ibiltzen dira 10 urte inguruko umeei kirolak irakasten.Honako hauek dira entrenatatzaile batzuk: Iker Garcia, Elixabete

Garmendia eta Miren Berasategi. Ikerrek 10 urteko mutilak entrenatzen ditu, Elixabetek eta Mirenek, ordea, 9 urteko

neskak. Eta hirurek txikitatik izan dute kirola gogoko.

Iker Garcia Hirukideko alebin mutilen multikirol entrenatzailea

“Umeen partidek nire haurtzaroa “Umeen partidek nire haurtzaroa gogorarazten didate”gogorarazten didate”-Lehenik eta behin jakin behar duguna da zerk bultzatuzintuen entrenatzaile izatera.-Txikitatik hartzen dut parte gelaz kanpoko ekintzetan etabeti oso gustuko izan ditut, nire lagunekin joaten nintze-lako eta oso momentu onak gogorarazten dizkidalako.Gainera, gogoan dut partidak irabazten genitueneansentitzen nuen zirrara eta poza. Beraz, nire ustez be-raiek ere ondo pasatzeko aukera izan behar dute,nik izan nuen antzera.

-Txikia zinenean zein zen gustukoen zenuenkirola?-Egia esan txikia nintzenean oso gustuko nuen fut-bola baina urteak joan ahala geroz eta gehiago gus-tatzen zait eskubaloia. Gaur egun eskubaloianjokatzen dut eta umeak entrenatzen ditut, nahiz etabatzuetan futbolean jokatzean datzan entrenamendua.

-Ondo pasatzen duzu beraiekin?-Bai, egia esan oso gustura egoten naiz beraiekin, umeak osogustuko ditudalako. Esperientzia berriak bizitzen ditut eta askotan barre egiten dut haien ondoan.Gainera, oso zirraragarria egiten zait nire umeak jolasten ikustea, izaten dituzten erreakzioak,haserreak, irribarreak eta tristurak. Oso gogoko dut partidak bizitzeko duten modua, nire haur-tzaroa gogorarazten didalako. Hala ere, beti erakusten diet ez dutela oso konpetitiboak izanbehar, ezin dutelako beti irabazi, eta politena partidak jolasteko aukera izatea delako. Azkenfinean, partidaz gozatzea da garrantzitsuena..

16

Page 17: Aldizkaria 2013

Elixabete Garmendia Miren Berasategi

Hirukideko alebin nesken entrenatzaileak

-Zenbatgarren urtea duzue entrenatzaile moduan?-Hau gure bigarren urtea da.

-Gustuko duzue zuen lana, ezta?-Egia esan, entrenatzaile moduan lan egiten hasi ginenean ez genuen uste horrelakoa izango zenik. Oso dibertigarria da eta umeengandik ere gauza berriugari ikasten ditugu.

-Txikitan jokatzen al zenuten?-Bai, biok jokatzen genuen eta oso gustuko genuen.Orain Elixabetek futbolean jokatzen du Tolosa C.F. taldean eta nik (Mirenek) saskibaloian jokatzendut Tolosako TAKEn.

-Denborarik ba al duzue denetarako?-Azterketa garaia denean ez dugu denbora denetarako, baina Vicenteri esaten diogu eta berakulertzen gaitu. Holakoetan, beste entrenatzaile batzuk joaten dira gure umeak entrenatzera.

-Azkenik, gomendatuko al zenukete esperientzia?-Bai, uste baino maitasun handiagoa hartzen zaizkie umeei eta esperientzia paregabea da. Gaineraumeei aukera handi bat eskaintzen diezu kiroletan aritzen ikas dezaten.

10 urteko mutil batzuekin elkartu eta hauxe da kirolaz galdetutakoan erantzun digutena-Kaixo mutilak!-Kaixo!-Gustura etortzen al zarete entrenatzera?-Bai! Oso gustuko dugu futbolean jokatzea,eta oso dibertigarria da.-Eta, entrenatzaileei buruz, zer esangozenigukete?-Oso adeitsuak direla gurekin eta nahiz etabatzuetan buila egin beharra izan, badakigu azkenean gure onerako dela, guk hobetzeko. Oso dibertigarriak izaten dira entrenamen-duak beraien ondoan!

17

Zer diote umeek?

Paula CastroJone Galan

Page 18: Aldizkaria 2013

Marta Poloniatik etorri den gazte batda. Donostian ari da zuzenbidea ikasten, berelehenengo urtean, hain zuzen. Donostiaraetortzea erabaki zuen mutil laguna hemengoazelako, hemen egonda zegoelako eta EuskalHerria gustatu egin zitzaiolako.

Bere lana eskolan kurtso desberdine-tako ikasleekin hitz egitea da. Hasieran, etorrizenean, berak espero zuen gazteekin lanegitea irakasle moduko baten postuan, bainaaukera hau izan eta hura onartu zuen. Berelana eskolan normalean speaking klaseak (in-gelesa lantzeko klaseak) prestatu eta egiteada. 5-6 pertsonako taldeekin hitz egiten du,batxilergoko 1. maila eta DBHko 1. mailakoenartekoak (12-17 urte).

Bere klaseetan ingelesa praktikanjartzen da. Gazteei klase hasieran Poloniakopowerpoint bat erakusten die bertako ohiturakikusteko eta jarraitzeko Londres eta Parisbezalako hiri batzuen aurkezpenak egiten dituohiturak konparatzeko eta gazteek irudiakdeskribatzeko.

Gure ustez, ikasleentzat oso erabilga-rria da esperientzia hau, bertatik bertara ikasiegiten dugulako; egia esan, ez diogu aurkakokonturik aurkitzen ekintza berri honi eta ikasleguztiek eskertzen dutelakoan gaude.

Esaterako, Martak haur eta gazteakoporrei buruz ingelesez mintzatzera ani-matzen ditu, edo gogoko hiriei buruz, eta on-doren amankomunean jartzen dituzte taldekoguztiek beraien iritziak. Horretaz gain, gelanlantzen ari diren gauzak bere saioekin lotzensaiatzen da modu atseginean.

Berak dioenez, oso gustuko duirakasle postuan lan egitea eta esperientziaberri bat dela esaten du, oso gustura dagoe-lako gazteekin lan egiten. Gainera, gurekin lanegitean berak ere ikasi egiten duela dio, etaberarentzat oso baliotsua da beste herrialdebateko gaztetxoekin harremanak sortzea.

Jone LacunzaAlba Somoza

18

Marta talde txikiekin aritzen da,ikasleek gehiago hitz egin dezaten.

Page 19: Aldizkaria 2013

Maite Ulazia ingelesa irakasleak proiektu honen

dinamika azaldu digu. Izan ere, eskolan egiten ari garen

beste ekintzetako bat da eta honetan datza:

Ingalaterrako hainbat eskoletako gazteekin elkarri

korreo elektronikoak bidaltzea. Lehen Ingalaterrako

ikastetxeekin egiten ziren elkartrukeak eta oraindik

Hirukidek harremanetan jarraitzen du baten batekin; horri

esker proiektu hau abaian jarri du eskolak.

Hasiera batean, 30 haur ingeles eta Hirukideko DBHko

1. mailako beste 30ek parte hartuko dute proiektu honetan.

Hala ere, Maitek eta beste irakasle batzuek haur gehiagok

parte hartzea nahi dute, maila osoa ekintza honetan bilduta

ikusteko eta denek bere ingelesa maila hobetzeko.

Azkenik, esan beharra dago lehen kontaktua postaz

bidalitako gutunen bidez izan dela, froga moduan hain

zuzen ere. Eta hurrengo pausua elkarri emailak bidaltzea

izango litzateke. Dirudienez, ikasleek oso gustura hartu dute

eskolak eskainitako ekimena.

19

Eskutitzak ingelesez... eta Lehen Hezkuntzan Eliza KiljanekEliza Kiljanekpoloniarra dabil umeekin

Page 20: Aldizkaria 2013

MUSIKOTERAPIA20

irukide-haurtzaindegirairitsi eta Isabel Otegiz

galdetu genuen idazkaritzan.Bigarren solairura

eraman gintuzten, gela irekieta han ikusi genituen 30 ume

gutxi gorabehera, lurreaneserita, guri itxaroten, hain zuzen.

Hiru irakasle zeuden beraiekin, etaumeei agindu zieten guri

musikoterapia saioa egiteko. Denok ezzuten egin, batzuk nekatuta zeudeneta; beste batzuk, aldiz, gogo gabe

zeuden, baina gehienak guri er-akusteko irrikaz zeuden. Saioa hasi

zen, musika azkar samarra jarri zuteneta musika hori entzunda umeek

ulertu zuten korrika hasi behar zutelaeta hala egin zuten. Minutu pare bategon ziren gelan zehar korrika eta,

bat-batean, doinua aldatu zen. Orain-goan musika lasaia, eta umeek osopausu mantsoan joan behar zutela

jakin zuten.

Hiruzpalau minutu pasa ondoren musika berriroaldatu zen eta instrumentuekin jo behar zuten.Batzuei marakak eman zizkieten, beste batzueidanbor txikiak, eta besteei panderoak. Musikajotzen oso alai ikusi genituen, bakoitzak beremusika tresna joaz. Musika jotzeaz aspertu

zirenean, irakasleek kolore desberdineko zapiakbanatu zizkieten umeei. Bi irakaslek zapi luze bathartu eta balantzaka hasi ziren, bien artean umebat barruan zegoelarik, besteek zapia mugitzen

zeuden bitartean. Gutxi gorabehera bost ume ibiliziren balantzaka zapi barruan. Eta azkenik,

umeek esfortzu handi bat egin ondoren, musikaoso lasai eta mantsoa jarri zuten umeak

erlaxatzeko eta deskantsatzeko helburuarekin.

H

Page 21: Aldizkaria 2013

21

1. Zertan datza musikoterapiakosaioa?

• Musikoterapiako saioa doinu etaerritmo desberdinekin gorputza

mugitzeko ariketak egitean datza.

2. Zein helbururekin eginda dago?

• Beraien gorputza erlaxa-tzeko, mugimendua lantzeko, beraien

sentimenduak adierazteko,

3. Umeak gustura al daude?

• Bai, batzuei izugarri gustatzen zaiebaina beste batzuei berriz ez hainbeste.Ez zaienei gustatzen ez zaie behartzenegitera; hau dau, nahi dutenek egiten

dute.

4. Musikoterapiakosaioak ematea zaila al da?

• Ez dira zailak, zaila dena guztiekegitea da, denok ez baitute egiten.

5. Zenbat irakasle daudeumeekin? Nahikoa dela uste al

duzue?

• Normalean bi irakasle egoten dira. Gaur,zuek etorri zaretelako, bi klaseak elkartuegin ditugu, baina bestela bi geletanegoten dira sakabanatuta. 17 ume

egoten dira geletan, bi irakaslerekin;irakaslea eta laguntzailea, kasu hone-

tan praktikatan dagoen 17 urteko neskabat. Horrez gain, moja bat ere laguntzenari da.

• Nik uste dut baietz, ondo moldatzen garabi irakasleak.

6. Nola bururatu zitzaizuen saiohoriek sortzea edo egitea?

• Musika gustatzen zaielako,batez ere, gauza desberdinak egitea.Hau umeentzat ona da, erlaxatu egitendirelako eta 2 urterekin uste dugu onadela erlaxatuta egotea.

7. Zenbat denbora irauten dumusikoterapiako saio batek?

• 30 minutu irauten du gutxigorabehera.

Iker Garci

a;)

Ainara Goe

naga:)

“Musikoterapiakumeei sentimenduakadierazten laguntzendie, eta hori ona da”

Page 22: Aldizkaria 2013

Mezu-kateatuak izeneko ekimenaren helburua jendea

inguruko errealitateaz ohartzea eta hari eragitea da

Mezu-kateatuak iaz sortu zen e-kintza da eta bere helburua jendea erreali-tateaz ohartaraztea eta egoera okerrakzuzentzeko ekintzetara pasatzea da. Iaz hi-labetero eta aurten bi hilabetean behin, ar-duradun talde batek gai bat aukeratu etahorren inguruan irudia, gogoetarako testuaeta ekintza bat proposatzen du. Ondoren,Eskolapioen Andaluzia eta Euskal Herrikoeskoletara bidaltzen dute eta bertako ardu-radunek jasotzen dute. Tolosako ardu-radunak Luis Elizetxea (BigarrenHezkuntzan), Inma Ezeizabarrena (Haur etaLehen Hezkuntzan) eta Edurne Arricibita(Fraternitateetan) dira. Hala ere, martxotikaurrera batxilergoko bi ikaslek ere ardurahori hartu dute, ikasleen artean mezulariakizendatzeko asmotan.

Hiru arduradun hauek bospaseimezulari dituzte eta horiei ahoz nahiz idatzizazaltzen diete dagokion gaia eta ekintza.Aldi berean, mezulari horiek beraien mezu-lariak izendatu behar dituzte eta horiei jaso-tako informazioa pasa. Azken hauek eremezulariak izendatuko dituzte, eta horrelaamaigabea izan daitekeen katea sortzen da.

Landutako testuek hilabetebakoitzean gai konkretu bati buruz hitzegiten dute eta gehienek gaur egungizartean gehien entzuten diren gaiak dira;hala nola, pobrezia, etxe kaleratzeak, etorki-nen egoera, murrizketak... Adibide moduan,banatutako lehen testuan zioen munduanjende askok egunero bizitzeko 1€ baino ezduela, eta testuaren proposamena zen,ahalegintzeko proba hori egiten.

Jendea saiatu zen baina hemenegun bat euro bakarrarekin igarotzea de-safio handia da eta jendeak ez zuen lortuedo ozta-ozta bete zuen.

LeloaMezu-kateatuek badute lelo bat

horrela dioena: “Jende txiki askok, lekutxikietan, gauza txikiak egiten, munduaalda dezakete”, eta azken finean hori damezu-kateatuen helburua; gu erreali-tateaz ohartzea eta gauza txikiak egitenhastea besteen alde eta horrela guztionartean mundua hobera eramatea.

Ekintza hau hainbat eskolek egitendute: Bilbo, Cordoba, Granada, Iruñea,Sevilla, Tafalla, Tolosa, Valencia, Gasteizeta Zaragoza esaterako. Baina proiektuhonen helburua da egunetik egunera geroeta ikastetxe gehiago inplikatzea eta ho-rrela gero eta jende gehiagok jasotzeamezuak... Artikulu hau irakurri baduzu,hurrengoa zeu izan zaitezke!

22

JON LEKUONAJULEN SAN MARTIN

Page 23: Aldizkaria 2013

Gabon hauetan proposatutako ekintzaopariekin zuzen-zuzeneko lotura zuen, eta

helburua dirua egoki erabiltzea zen. Gaztelerazko izenburuak “Regalos que teconsumen” oso era argian azaltzen zuen

esanahi bikoitza. Alde batetik, oparitan jendeak askotan diru asko gastatzen du.

Bestetik, opariak erosteak esfortzu handiaeskatzen du, baita denbora asko erabiltzeaere. Hori dela eta, holakoxea zen proposamena: aurtengo opariak egiteko aurreikusitako diru

kopurua behartsuenen aldeko erakunderenbati ematea, eta zuri oparirik egingo zizunari zure oparietan gastatu beharrekoarekin gauza bera egiteko eskatzea.

INTERESGARRIA INTERESGARRIA BENETANBENETAN

Mezu-kateatuak ekintza berri baina oso interesgarria da, helburua jendea erreali-tateaz ohartaraztea baita, eta hori oso

egokia iruditzen zaigu.

Mezulari moduan DBHko 4. mailatikaurrerako ikasleak aritzeko ekintza apro-

posa litzateke eta jendeak askoikasiko luke. Gainera, seguruenikparte hartu nahiko lukeen jende

dezente legoke. Honen guztiarenbidez, ikasleek gogoeta egiteko

aukera ona izango lukete.

Mezu kateatuak ekimenaren ezaugarrigarrantzitsua lan boluntarioa eskatzenduela da, eta horrek aberastu egiten

du jarduera. Guk jendea gonbidatzendugu ekintza hau egitera, pertsona gisahazten laguntzen duelako eta jende

gehiagorekin batera ekintza des-berdina egiteko aukera eskaintzen

duelako.

MARIAMARIAARRETXEAARRETXEA

MezulariaZein da zure eginbeharra mezulari gisa?

Prozesua honela doa: Luis Elizetxeak testu bat banatzendit hilabete horretako gaia azaltzeko. Azalpen horien ondoren dagokion ekintza azaltzen dit, eta noski, testuarekinzer ikusia du. Eta hori guztia kontatu ondoren, nik neure mezulariei kontatzen diet.Zenbat mezulari dituzu zuk?

Mezulari bakoitzak 3 edo 4 mezulari ditu; momentu honetan bi ditut eta hirugarren baten bila nabil.Zein da zure iritzia mezu-kateatuen inguruan?

Nire iritzia positiboa da; izan ere ekintza honekin gaur egungo errealitateazjendea ohartzea lortzen dugu, eta ekintza hauekin jendea besteenegoeraz ohartzea lortzen da.

23

Kazetarien iritzia

Page 24: Aldizkaria 2013

Manos Vivas !!!24

ZZeerr ddaa??

EEgg ii ttaassmmooaaPPaarrttaa iiddeeaakk

Page 25: Aldizkaria 2013

25

Manos Vivas

Maitane AgirreAlexandra Pinto

PPeerr ttssoonnaa iiaakk

Gazte eta agureen arteko elkarlana oso

Gazte eta agureen arteko elkarlana oso

aberatsa dela aitortzen dute bi aldeek

aberatsa dela aitortzen dute bi aldeek

Page 26: Aldizkaria 2013

KAZETARI TALDEAHirukiden kazetari talde bat sortua da eta bertan DBHko 3. eta 4. eta

batxilergoko 1. mailako ikasle batzuek hartzen dute parte. Jorratzen dituztengaiak Goiko Irratian grabatu, bideokameraz grabatu eta blog batean

zintzilikatu edota idatzi egiten dute blog berean argitaratzeko. Kazetari taldeakirakasle batzuen laguntza jasotzen du eta,dirudienez, oso gustura egiten dute

lan. Honetaz guztiaz gehiago jakiteko, talde honetako bi kiderekin hitz egindugu: Julen San Martin eta Aida Rey.

1. Zer egiten duzue kazetari taldean?

Julen San Martin: Astero gaiezberdinez hitz egiten dugu irratian etagrabatu egiten ditugu.

Aida Rey: Kazetari taldea, Tolosako jar-duera nagusietara joaten gara informaziobila. Horrez gain, web orri bat dugu eta bertanguk egindako informazioa azaltzen da:http://www.kazetarimoduan.tumblr.com/

2. Noiz grabatzen duzue?

Julen San Martin: Astelehenetan pa-tioko garaian, goizeko 11:00etan.

Aida Rey: Gehienetan klasez kanpo,besteetan klase orduetan eta patio garaianere grabatzen dugu.

3. Zenbatek hartzen duzue parte?

Biak: 9-10 pertsonak gutxi gorabeherabaina urtetik urtera aldatu egiten da.

4. Zeintzuek hartzen duzue parte?

Biak: batetik ikasleak daude eta bestetikirakasleak. Ikasleak: Aida Rey, Maria Prada,Imanol Anta, Asier Azcolain, Ander Etxebe-rria, Paula Castro, Maialen Zubizarreta, Ainhoa Sanz, Leire Azkue... Eta irakaslealdetik: Iker Galartza eta Nekane Garayalde.

26

Kazetari taldeko Imanol Anta, Asier Azkolain, Julen San Martin, Maria Prada, Aida Rey eta Ainhoa Sanz

Page 27: Aldizkaria 2013

5. Zertaz hitz egiten duzue?

Julen San Martin: Hainbat gai ezberdindaude, adibidez: tolosaldea, ingurugiroa,musika etab...

Aida Rey: Astero gai desberdinez hitzegiten dugu. Nik ,adibidez, gehienbatTolosaren inguruan hitz egiten dut.

6.Zenbat talde daude?

-Biak: bost talde

7.Nola antolatzen duzue lana?

Biak: Talde bakoitzak bere gaia du eta ezda aldatzen baina astero berri ezberdinakematen dira, hau da, asteko berriak.

8.Zenbat denbora ematen duzue jarduera honetan?

Julen San Martin: Oraingoz astele-heneko patio garai osoa eta lehengo urteantekniko izaten ikasteko ostegun arratsaldee-tan egoten ginen Iker Galartzarekin.

Aida Rey: Irratian 10-15 minitu egotengara astero, baina grabatu aurretik prestatubehar da.

9.Irratiaz gain zerbait egiten duzue?

Julen San Martin: Eskolak hainbat blogditu guk egindako lana kanporatzeko;adibidez, Titirijai eta Abesbatza lehiaketariburuz.

Aida Rey: Tolosako ekintza desberdinetarajoaten gara. Adibidez, Topic-era joaten garaaskotan.

10.Gustura egiten duzue lana?

Julen San Martin: Bai, esperientzi osopolita da eta gustura egiten dugu.

Aida Rey: Bai, oso gustura egiten dugulan, lan hau gure gustukoa delako etagainera hizkuntza dezente lantzen dugu.

11.Zer erakusten dizuete kazetaritzairakasleek?

Biak: Teknika kontuak erabiltzen etahizkuntza aberastasuna lortzea hitzegiterakoan.

12. Noiz sortu zen talde hau?

Julen San Martin: Orain dela urte batsortu zen.

Aida Rey: Talde hau lehengo urteko Titirijai aurkezpenaren ondorioz sortu zen.Topic-ekoek esan ziguten interesatuakzeudela gure ikastetxean kazetari talde batsortzeko.

13. Nork aukeratu zituen partaideak?

Julen San Martin: Nekanek aukeratuzituen taldeak.

Aida Rey: Niri, Nekanek esan zidankazetari talde batean parte hartzekoasmorik neukan ala ez, eta nik lan haugustukoa dudanez, baietz esan nuen.

Laura PereiraAinhoa Torres

27

Page 28: Aldizkaria 2013

7 8586 1

3149 6 5 35 2 1 7

6573 1924 1

J H P F P O D C V G B N H Y U J M K O LR D O P H C V R T U I O L K J Z X C V KT E I D L Ñ J O K I N F G E V G R J L ÑU R U I F G P Ñ L K H Y T R A S D V F GI Y Y C D F G H G H E V F R Ñ L K M J WF U T E O Q W E R T Y U T C D E R F V YD I R D D N E R T Y U X F F R O K I H TG O E S U D C F R G O A S D F G H J K LF P W Y F G J H E T F F S T Z X C V B NS S A A Q W E R T Y F A I D G U F M D DK M G E F G H J K L Ñ P U Q W E R A T YL Q I I D F H Y R E D T L D D F E I S WD W J O I U Y T R K C U F E Y H D T F FE E O U V F G T Y U O J K L A F T E D EV R D M A M A I A N P O I U J T G H A AI T E A J D F T G H J U H F R S E A D YB Y M R D F G T E R T G U R U T Z D R TY Z N G D H J U S E R T Y U I O P K L GT X B E M A G E N T A C A C A S D E B AG C V N D F G H J K L Ñ P O I U Y T R E

NOR DIRA??

SUDOKUA

HIRUKIDEKO IRAKASLEEN IZENAK

7 ALDEAK