BlastBeat! aldizkaria

16
BLASTBEAT ALDIZKARIA 1. zenbakia 2012ko abendua Erregeak bueltan dira! Black metala, emakumeen txokoa, euskal musika eta askoz gehiago

description

Metalaren munduko informazio guztia euskaraz.

Transcript of BlastBeat! aldizkaria

Page 1: BlastBeat! aldizkaria

BLASTBEATALDIZKARIA

1. zenbakia2012ko abendua

Erregeak bueltan dira!

Black metala, emakumeen txokoa, euskal musika eta askoz gehiago

Page 2: BlastBeat! aldizkaria

Mitch Lucker, in memoriam

Ezbeharrak jo du, beste behin, musikaren mundua. 28 urterekin joan zaigu

Mitch Lucker, Suicide Silence talde kaliforniarreko abeslari eta burua. Bizitza

osoa gelditzen zitzaion aurretik Riverside auzoko tatuajez beteriko mutilari. Hal-

loween ospatzera irten zen, baina ez zen sekula itzuli. Moto istripu batek era-

man zuen urriaren 31n, gauean, dirudienez, alkoholaren efektuenpean gidatzen

zihoala. Bere ibilgailuaren kontrola galtzean, bide ertzeko argi zutoin bat jo eta

lurrera erori zen Lucker. Berehala iritsi ziren zerbitzu medikuak, baina ezin izan

zuten ezer egin Luckerren biziaren alde. Ordu gutxiren buruan, Orange County

Medical Center-en zendu zen.

Bost urteko neskatila baten aita, honen amaren senarra, eta bere lagunen laguna.

Musikaren munduan ez da Luckerrentzat hitz txarrak dituen inor. Guztiak oroit-

zen dira haren ondoan igarotako momentu onez. Lagun ona eta mutil jatorra

zela adierazi dute hainbatek. Zuzeneko kontakturik izan ez arren, errespetua zio-

tela aitortu dute beste hainbestek. Guztiok gogoratzen ditugu hark eskainitako

kontzertu izugarriak, bideoklipetan betirako filmaturik gelditu diren momentu

gogoangarriak. Grabaturik utzi dituen hiru diskoak. Fisikoki joana den arren,

betirako izango baita gure inguruan. Laster arte, Mitch.

EDITORIALA

2

Page 3: BlastBeat! aldizkaria

BLASTBEATALDIZKARIA

Blastbeat aldizkaria © 2012-12Zuzendaria eta testuak: Aintzane Larranaga

Eskerrik beroenak hau posible egiten lagundu didazuenÁAlvaro Martin, Uxue Razkin, Joanes Segurola eta konpainiari

10

2012ko abendua

Emakumeak, gizonezkoen lurretan

2 Editoriala

4 Albiste laburrak

6 Erreportajea: Black metal, musikaren alderik ilunena

8 Elkarrizketa: Jari Mäenpää, Wintersun taldeko abeslaria

12 Erreportajea: Herriko burdina mundura zabalduz

14 Kronikak / Kritikak

15 Agenda: diskoak, kontzertuak, urtebetetzeak...

AURKIBIDEA

3

Page 4: BlastBeat! aldizkaria

4

Behemoth talde poloniarreko abeslaria kartzelara joan daiteke Biblia bat apurtzeagatik

Poloniako Auzitegi Gorenak bi urteko espetxe zigorra ezarri nahi dio Adam Darskiri

Carlos Herrero

Adam ‘Nergal’ Darski, Behemoth talde poloniarreko abeslaria, kartzelara joan daiteke, 2007an eskainitako kontzertu batean, “gezurren liburua” deitu ostean, Biblia bat apurtzeagatik. Poloniako Auzitegi Gorenak bi urteko kartzela zigorra eskatzen du Nergalentzat, blasfemia delituak egotziz.

Auzi honek bi Poloniak aurrez aurre jarri ditu: alde batetik, adierazpen askatasuna defendatuz, Nergalen alde egiten dutenak daude; bestetik, alderdirik kontserba-doreenek uste dute abeslariak katolikoen sentsibilitatea urratu duela. Oraindik ez dago argi noiz hartuko den azken erabakia.

Nolanahi ere, Europar batzordeak artista poloniarraren errugabetza defendatu du, haren ekintzak adierazteko askatasunaren barnean daudela argudiatuz.

Kaliforniako laukoteak ezin izango du kontzerturik eskaini animazio kon-painiaren esku dagoen lokal batean

Machine Head thrasher kaliforniarrek beste behin bertan behera utzi behar izan dute Orlandoko (Florida) House of Blues salan aurki eskaini behar zuten kontzertu bat. Arrazoia? Lokal hori Walt Disney Properties-en esku dago, Disney animazio konpainiaren barneko talde bat, alegia. Enpresa honek Machine Headi sarrera de-bekatu dio Orlandon duten lokaletako batera, haien ustez, taldeak ikonografia “bor-titza”, letra “iraultzaileak” eta, entzun ondo, “jarraitzaile zitalak” omen baititu. Ar-

razoi hauengatik, Disneyk laukotearen promotorea den Live Nation konpainiari presioa egin dio Machine Headen sarrera debekatu ahal izateko, baita lortu ere.

Machine Head bira estatubatuar bat bu-rutzen ari da All That Remains, Dethklok eta The Black Dahlia Murder taldeekin batera. Momentuz, ez dago ziur talde hauek Orlandon joko duten ala ez, bi-rako talde nagusia Machine Head izanik, ez bailuke zentzu handirik izango hauek gabe kontzertu bat esakintzeak.

Ez da lehen aldia Machine Headek Mick-ey Mouse eta Donald Ducken etxearekin liskarrak izaten dituena. Bost urte le-henago, 2007an, antzeko arrazoiengatik kontzertu bat bertan behera utzi behar izan zuten Anaheimen, Kalifornian. Kasu hartan, publikatu berria zen The Blackening diskoaren erlijoaren, ger-raren eta kontserbadoreen aurkako letrak izan ziren debekuaren pizgarri nagusiak.

Machine Head, berriro ere Disneyrekin liskarretan

Floor Jansenek hartu du Annete Olzonen lekukoa Nightwishen

Abeslari suediarrak taldea uztea erabaki ostean, boskote finlandiarrak Floor Jansen hautatu du ordezko gisa

Nightwish talde finlan-diarrak aldaketak izan ditu Estatu Batuetan bira egiten ari diren bitartean. Dirudienez, Anette Olzon abeslaria eta gainontzeko taldekideak akordio bat-era iritsi ostean, soprano suediarrak taldea uztea erabaki du duela aste gutxi. Taldeak ez du, or-dea, kontzertu bat bera ere bertan behera utziko; izan ere, jada badute ordezko bat. Floor Jansen da haren

aintzane larrañaga

Aintzane Larrañaga

izena, eta After Forever eta ReVamp taldeetako burua da.

Ez da lehen aldia Nightwish abeslaririk gabe gelditzen dena: 2004an, “End of An Era” DVD ikusgarrian agertzen den kontzertu bikain hura grabatu eta hurrengo egunean, Tarja Turunen soprano finlandiarra taldetik bota zutela jaki-narazi zuten Marco Hietala eta bere lagunek. Kasu hartan, handikeria eta berekoia izatea leporatu zizkioten abeslariari, eta gutun ireki baten bidez jakin zuen taldetik kanpo zegoela. Oraingoan, aldiz, arrazoiak bestelakoak izan

ALBISTE LABURRAK

Page 5: BlastBeat! aldizkaria

5

Floor Jansenek hartu du Annete Olzonen lekukoa Nightwishen

Abeslari suediarrak taldea uztea erabaki ostean, boskote finlandiarrak Floor Jansen hautatu du ordezko gisa

dira: Annete bera izan da taldean gustora sentitzen ez zena. Be-hin baino gehiagotan aipatu izan du Ol-zonek bere familia eta, bereziki, bere seme-alabak asko botatzen zituela faltan kontzer-tuak eskaintzera joaten zenean. Eszenatokitik negarrez ateratzen ere behin baino gehiago-tan ikusi izan dugu sue-diarra, eta orain famil-iarekin egon nahi duela adierazi du.

Orain Floor Jansen izango da finlandiar-ren buru, urte amaierara arte behintzat. Hortik aurrera, taldeak ez du zehaztu abeslari holandarrarekin jarraituko duten ala ez, momentuz, abian duten birarekin jarraitzeko soilik aukeratu baitute. Denb-orak esango du Jansen Nightwishen histo-riako hirugarren abeslaria izango ote den ala ez. Momentuz, metal sinfonikoaren errege-erreginek Imaginaerum World Tour zoragarriarekin jarraituko dute, udan jaialdi europarrei paso emanez.

Rammstein, beste behin geure artean

Talde alemaniarrak kontzertua eskainiko du apirilaren 19an BECen

Badirudi Euskal Herria gustoko dutela Rammstein taldeko kideek. Alemaniar-ren metal industrialez beteko da beste behin BEC, apirilaren 19an, zehazki. Made In Germany Tour-ek geldialdi bat izango du Bizkaiko hiriburuan, eta izen bereko diskoa aurkezteko parada izango dute Berlingo mutilek.

Bilbokoarekin batera, beste hamaika kontzertu eskainiko ditu seikoteak Europako hainbat herrialdetan, hala nola, Espainia, Portugal, Frantzia, Eslovakia, Italia eta Finlandian.

2011ko azaroan ekin zioten Made in Germany birari, eta harrezkero mundu guztia zeharkatu dute euren ikuskizun izugarria eskainiz. Izan ere, musika ez da Rammsteinen kontzertuetako elementu aipagarri bakarra: erabiltzen duten piroteknia, sua eta antzerki ukitua planeta osoan ezaguna da jada, eta asko dira musikaren zale amorratuak izan gabe, alemaniarren ikuskizunetara gerturatzen direnak. Ikusi behar oraingo honetan nola portatzen diren BECen.

aintzane larrañaga

Avenged Sevenfold taldeko kideak, bideojokoetan ere ikusgaiCall of Duty saga famatuaren azken atalean agertzen da talde kaliforniarra

aintzane larrañaga

Avenged Sevenfold talde kaliforniarrak bideo-jokoen mundura salto egin du Activision etxearen eskutik. Izan ere, konpainiaren azken lanean, Call of Duty saga famatuaren jarraipena den Black Ops IIn, Avenged Sevenfoldeko mutilak jokuko pertsonaia gisa irudikatuta agertzen dira. Agerpen hori jokoaren amaierako kredituetan ematen da, jokuko pertsonaia famatuenen aurrean kontzertu bat eskaintzen agertzen baitira Orange Countyko heavy metaleroak.

Call of Duty: Black Ops II azaroaren erdialdetik salgai dago, eta agerpen berezi horretaz gain, jokoaren soinu bandarako kantu bat ere konposatu du Avenged Sevenfoldek, “Carry On” abestia, zehazki. Nine

Inch Nails taldeko Trent Reznor ere aritu da Activisionekin elkarlanean, soinu bandaren zati handiena berak sortu baitu.

Ez da lehen aldia Avenged Sevenfold eta Activision konpainia lankidetzan aritzen direna; izan ere, Call of Duty sagako beste atal baterako, Call of The Dead-erako, hain zuzen, beste abesti bat sortu zuten, “Not Ready to Die” izenekoa.

ALBISTE LABURRAK

Page 6: BlastBeat! aldizkaria

Black metal: musikaren alderik ilunena

Polemika gehien sortu ohi duen generoetako bat da: blacka, metalaren al-derdirik muturrekoena, ezagunagoa da bere kideen ezohiko ekintzengatik musikagatik baino

6

eta oraindik ere penintsula eskandinaviar-rean du ospe gehien, batez ere Norvegian. Venom taldearen izen bereko diskoak jarri zion estiloari izena, nahiz eta taldea

bera ez den genero zehatz horren barnean kokatzen, eta metalaren barneko estilo ex-tremoenetakoa da, muturrekoenetakoa. Melodia gogor, azkar eta ilunak ahots gutural baxu nahiz altuekin konbinatzen dira orokorrean. Letrei dagokienez, kris-tautasunaren eta moralitatearen kritikak

izan ohi dira, baita gorrotoa, indarkeria, guduak eta abarri buruzkoak ere.

Estetikoki, begirada arrunt batez erreko-nozitzeko modukoak dira estilo honetako talde nahiz jarraitzaileak. Aurpegia edota gorputza zuriz, beltzez, eta, kasu batzue-tan, gorriz margotu ohi dute. Makilaia honen aitzindaria King Diamond izenez ezagunagoa den Kim Bendix Petersen danimarkarra izan zen, Mercyful Fate tal-deko abeslaria. Eszenatokira aurpegi osoa zuri beltzez margotuta irteten hasi zen 80ko hamarkadan, alderantziz margotuta-ko gurutze eta guzti, egun satanismoaren ikurtzat hartzen direnak.Janzkerari dagokionez, beste gauza guz-tietan bezala, beltza da kolore nagusia, pintxodun lepoko eta eskumuturrekoekin batera. Estilo bereko taldeen kamisetak oso ohikoak izaten dira, baita lehen aipa-tutako gurutze itzuliak.

Hau guztiaz gain, black metal mugimen-dua zerbaitegatik egin bada famatu mundu osoan, hori elizen erreketa izan da. Gener-oaren barneko pertsonaia ugarik aitortu

Aintzane Larrañaga

Ia ezinezkoa da zenbatzea munduan zen-bat genero musikal dauden. Bada musikan dena asmatuta dagoela dioenik ere, baina gehienek uste dute posible dela berrikunt-zak sartzen joatea. Egia da, ordea, gure bi-zitzei soinu banda jartzen dioten milioika taldeetako bakoitzari etiketa bat jartzea gero eta zailagoa dela.

Metala ez da salbuespen bat. Ez da musika estilo bat eta bakarra; ia kontaezina da bere barnean hartzen dituen azpigenero kopurua: thrash, vikingoa, folka, death, power, black, metalcore, deathcore, sin-fonikoa, gotikoa... Aldi berean, azpigen-ero bakoitzaren barnean beste aldaera batzuk sortzen dira, lehendik bazeuden estiloak elkarren artean nahasiz edo buel-ta emanez sortuak. Batzuk besteak baino ezagunagoak dira, eta batzuk fama hobea dute beste batzuk baino.

Black metala da planetako musika gen-erorik polemikoenetako bat. 1980ko hamarkadan sortu zen Europa iparraldean,

ERREPORTAJEA

King Diamond abeslari danimarkarra. andrew api

Page 7: BlastBeat! aldizkaria

7

Dar

k Fu

nera

l bla

ck m

etal

tald

e su

edia

rra.

Ca

rl

os a

gu

ila

r

Iluntasunean argi izpiak sartzeko nahia

Black metalaren arrakasta ikusita, 1990. urte ingu-ruan unblack metal izeneko mugimendua sortu zen Eskandinavian.

Funtsean, aurretik black metal taldeentzat aipatutako ezaugarri oso oso antzekoak ditu: margo zuri-belt-zak, melodia astunak, ahots guturalak... aldaketatxo batekin: kristautasunaren apologia egiten duten le-trak dituzte. Satanen aurkako metala ere deitu izan zaio genero honi, eta abesti gehienek satanismoaren aurkako letrak izaten dituzte, eta sarritan Bibliako pasarteak ere erabili izan dira.

dute kristautasunari dioten amorru eta gorrotoa, eta erlijio hori desegin asmoz, Norvegian batez ere, elizak erretzeari ekin zioten askok. Kasurik ezagunena Varg Vikernesena dugu.

1973ko otsailean Bergen hirian (Norve-gia) jaio zen Kristian Vikernes, geroago Varg izena jarri ziona bere buruari (nor-vegiarrez nahiz suedieraz, “otsoa”). Izan ere, kristautasunaren aurkako ideiak zitu-en Vikernesek, eta bere izenak “Kristaua” esan nahi zuela ohartu zenean, beste izen bat behar zuela erabaki zuen.

1990ean Burzum proiektua sortu zuen, taldeko kide bakarra zelarik. Bi urte ger-oago publikatu zuen bere lehen diska, Øystein Aarseth Euronymous -en lagunt-zarekin. Honek disketxe bat eta diskoden-da bat zituen Bergenen, eta bertan saltzen zituen Burzumen diskoak. Gainera, May-hmen taldeko kidea zen, eta 1993an Varg Vikernes gonbidatu zuen euren lan bat-erako baxua jotzera.

Euronymousen dendak arrakasta nahikoa ez zuela ikusita, Vikernesek hedabi-deei jakinarazi zien Norvegian kixkalita agertzen ziren eliza asko berak eta bere

lagunek erretzen zituztela, eta kristau-tasunari zuzendutako adierazpen ez oso politak egin zituen nonahi. Honek izu-garrizko sona eman zion black metalari, eta hedabideek bertako kideak sataniko eta gaizkiletzat kontsideratzen zituzten. Prentsak eskainitako informaziotik abia-tuta, poliziak Vikernes atxilotu zuen eli-zen erreketa zela eta, baina laster atera zen kalera, ez baitzegoen froga garbirik.

Kristautasuna ez zen, ordea, Vikernesek gorroto zuen gauza bakarra. Laguna izan arren, pixkanaka Euronymousekin zuen harremana hozten joan zen. Eroa eta leloa zela adierazi zuen behin baino gehiagotan, black metalak hartu zuen ospea aprobetxa-tu beharrean, bere diskodenda itxi bait-zuen. Gainera, mugimentu hartako burua izan nahia egozten zion, harroputz deituz. Azkenean, euren arteko harremana erabat eten zen.

Hau ikusita, Euronymous Vikernesen aur-

ERREPORTAJEA

Hau bezalako argazki ugari topa ditzakegu True Norwegian Black Metal liburuan. peter Beste

ka konspiratzen hasi zen, eta azken hau hil eta torturatuko lukela esan zien hainbat laguni. Vikernes honetan ohartu zenean, 1993ko abuztuan, bere lagun ohiaren etxe-ra joan zen, hitz egin eta gauzak konpondu asmoz. Baina haren etxera iristean, giroa ez zen Vikernesek espero bezalakoa: Eu-ronymousek sukaldeko labana bat hartu eta bere aurkaria zaztatzeko saiakera egin zuen, huts egin zuena. Aukeraz baliatuz, Vikernesek labana es-kutik kendu eta Euronymousi sartu zion behin baino gehiagotan, ondoren etxetik ihes eginez. Poliziak berehala atxilotu zuen, eta 21 urteko kartzela zigorra ezarri zioten hilketagatik eta elizen erreketaga-tik. 16 urte geroago, 2009an, libre utzi zuten.

Harrezkero eskaini dituen elkarrizketetan, ez dela Euronymous hiltzeaz damutzen aitortu du; izan ere, bere hitzetan, bere burua babesteko egin zuen, bestela bera hilko baitzen. Gainera, “tipo arriskutsua” zela aipatu du sarritan, jende gehiago hil eta torturatu omen baitzuen berarekin lehia hura izan aurretik.

Askok egin zuenagatik erotzat jotzen du-ten arren, egia da Varg Vikernes black

metalaren barruko pertsonaiarik gar-rantzitsuenetako bat dela Burzumi esker. Genero bereko talderik garrantzitsuenen artean dira, baita ere, Mayhem, Immor-tal, Emperor, Darkthrone, Celtic Frost, Dark Funeral eta Gorgoroth.

Gai honi buruz gehiago jakin nahi izan-ez gero, mota guztietako material ugari

dago edonoren eskura, besteak beste, li-buruak eta dokumentalak. Proposamenak behar izanez gero, honako hauek dira, gure ustez, black metalari buruzko bil-duma interesgarrienak:

Kristautasuna errotamatar dejeneratu eta dekadente batzuk sortu zuten inperioaren azken aroan, opresio tresna gisa erabiltzeko, eta era horretara tratatu beharko litzateke”. -Varg Vikernes

True Norwegian Black Metal (2008): Norvegiako black metal eszena islatzen duten argazkiz betetako 208 orrialde ditu liburu honek. Peter Beste argazkilari es-tatubatuarrak eginiko lana da, eta mota guztietako irudiak topa ditzakegu ber-tan.

Black Metal Satanica (2008): Mats Lun-dberg zinemagilearen dokumental hau black metalari buruz aritzen da bere oso-tasunean, eszenako musikagile garrantz-itsuenekin elkarrizketak eginez.

Metal, A Headbanger’s Journey (2005): Sam Dunn antropologoaren dokumental honetan, zati bat eskaintzen zaio Nor-vegiako eszena black-ari. Interesgarri bezain harrigarria.

Page 8: BlastBeat! aldizkaria

G: Zer moduz sentitzen zara hainbeste urte eta gero eszenara itzuli ostean?

E: Plazer bat da berriro saltsa honetan sartzea; izan ere, denbora asko daramat etxean sartuta pantailaren aurrean, ia urte eta erdi diskoari azken ukituak eman eta nahasketak egiten. Lan hori guztia eta gero, izugarrizko gogoa daukat zuzene-koak ematen hasteko.

G: Zortzi urte pasatu dira Wintersun al-buma publikatu zenetik. Nolatan pasatu duzue hainbeste denbora album berria pr-estatzen?

E: Arrazoi bat baino gehiago daude, baina agian nagusiena orkestazioak izan dira. Hauek ongi prestatu ahal izateko ordena-gailuaren aurrean denbora izugarri eman dut, programa eta material berriak pro-batzen, azken emaitza ahalik eta onena izan zedin. Hasieran ez nuen espero hain

Denboraren aurkako borroka!

konplikatua izango zenik, baina azkenean luzatu egin da prozesu guztia. Kontuan hartu behar da disko guztia neure kontura grabatu dudala, soinu eta ekipazio guztia erabiltzen ikasi ostean. Instrumentu ezber-din guztientzat konposatu behar izan dut musika, eta ia 40 instrumentu ezberdin daude guztira diskoan zehar. 3 urte pasatu ditut orkestazioen kontuarekin soilik.

Honetaz gain, nire etxean aldaketak egin behar izan nituen, eta horrek ere atzera-penak ekarri zituen. Momentu batzuetan pentsatzen nuen disko hau sorginduta-edo zegoela eta ez nuela sekula amaituko.

G: Atzerapenak atzerapen, zaletuek sekula ez dizute huts egin eta beti egon dira hor, animoak ematen, ia 8 urtez zuen berririk apenas izan arren.

E: Sinestezina da, zoragarria da honela-ko fan fidelak izatea. Lehen diskoa atera ondoren, kontzertu eta elkarrizketa asko eman genituen, baina 2007tik aurrera ara-

zo asko izan ditut maila pertsonalean, eta ezin izan dut gehiegi hitz egin zaletuekin. Hala ere, milaka e-mail jaso ditut urte hau-etan zehar, animoak emanez, eta horrek asko balio du niretzat. Hemendik aurrera askoz libreago egongo naiz, eta nirekin komunikatzeko zailtasunak urriagoak izango dira.

G: Lan berriari dagokionez, zergatik ba-natu duzue bi zatitan? Oso desberdinak al dira?

E: Beno, aldaketak badaude bi zatien ar-tean, baina guztiek badute gidoi amanko-mun bat. Arrazoi nagusia taldea bizirik mantentzea da, disko bat kaleratzetik be-stea publikatzera tarte handiegia ez dadin pasa. Bestalde, albuma lantzen ari nint-zela, segituan konturatu nintzen ezinez-koa zela material guztia disko bakarrean sartzea; beraz, bi zatiko pack bat sortzea hobe izango zela erabaki nuen.

G: Time I izugarrizko superprodukzioa da,

8

Zortzi urte igaro dira Wintersun taldeak izen bereko debuta publikatu zuenetik. Orain, gorabehera ugariren ostean, Time I lanarekin datoz Jari Mäenpää eta bere mutilak. Bi albumez osatutako lanaren lehen zatia da esku artean duguna, urteko diskorik onenen artean postu pribilegiatu bat erreserbatua duen lana. Taldearen sortzaile Jari Mäenpäärekin hitz egin dugu.

ELKARRIZKETA: JARI MAENPAA

Jorge del Amo · rAfAbAsA

Page 9: BlastBeat! aldizkaria

9

argazkia: Caroline traitler

“Momentu batzuetan pentsatzen nuen

disko hau sorginduta edo zegoela eta ez nuela

sekula amaituko!!”

orkestra askorekin. Soinu banda bat dirudi zati askotan. Zer deritzozu?

E: Nire asmoa soinu esperientzia ahaztezin bat sortzea zen, soinu banda bat bailitzan. Dinamikoa izatea nahi nuen, entzun ordu-ko burua lehertzen dizuten lan horietakoa, baina, noski, nire estiloan egina. Sekula ez naiz akademia edo musika eskola batera joan, beraz, guztia nire erara eginda dago, ohikoa baino apur bat desberdinagoa iza-nik. Riff bakoitzak bere izaera dauka disko honetan; beraz, orokorrean, soinu berezia lortu dudala uste dut.

G: Ahots aldetik ere asko hobetu zara. Er-registro ugari erabiltzen dituzu diskoan zehar...

E: Lehen diskoa grabatu nuenean ez nekien nola entrenatu nire ahotsa. Egiten nuen bakarra estudioan sartu eta zuzenean abesten hastea izaten zen. Orain, aldiz, aurretik beroketak egiten ditut, eta urteetan zehar ariketa asko egin ditut, batez ere, ahots garbiak lantzeko. Orain errazagoa egiten zait begiak itxi eta abesti bakoitzean sartzea, ahotsa modulatzea. Guztia prakti-

karekin lortzen da azkenean. Sekula baino hobeto daukat ahotsa, eta orain badakit abesten, lehen ez nekiena.

Gainera, nire taldekide ohiak, Ensiferume-ko Sami Hinkka eta Markus Toivonen, diskoarekin zer moduz ote nenbilen jakin asmoz, nigana etorri ziren bisitan. Koru batzuk egiteko jendearen laguntza be-harko nuela komentatu nien, eta haiez gain, Mathias Nygard, Olli Vänskä, Jukka Pekka Miettinen (hirurak Turisas taldeko kideak) eta Heri Joensen (Tyr) gonbidatu nituen nire estudiora. Guztiak prest agertu ziren diskoaren grabazioekin laguntzeko, eta “Sons of Winter and Stars” abestiko azken koruak haien laguntzaz grabatu nituen. Ohore bat izan da maila horretako artistekin lan egitea.

G: Aurreko diskoarekin alderatuz, abia-dura lasaiagoa da eta tarte gehiago ematen diezu pasarte sinfonikoei...

E: Hala da, bai, baina luzeagoa denez, abiadura apur bat kendu eta intentsitate gehiago eman nahi izan diot. Emozio eta anbientazio gehiago ditu Wintersun dis-

koak baino, zehaztasun eta detaile gehiago ditu. Hala ere, Time II albumean abiadura handiko pare bat kantu sartuko ditut, The Way of The Fire eta Storm izenekoak. Bonbo bikoitza eta blastbeat azkarrak izango dira bi kantu horietan, intentsitatea galdu gabe, betiere.

G: Diskoaren azalari dagokionez, hasieran beste bertsio bat filtratu zen, baina azken bertsioa desberdina izan da...

E: Lehenengo azal hura Anthony Clark-sonen bozeto bat zen, baina ez zen azken bertsioa, ez baitzituen nik buruan neuzkan ideia guztiak plasmatzen, xehetasun bat-zuk falta zitzaizkion. Gainera, lana bi za-titan banatzea erabakitzean, bi azal behar genituela ohartu ginen. Orduan ezagutu nuen Cameron Grey artista. Hasieratik gustatu zitzaizkidan bere lanak, eta gure

azala hark egin behar zuela erabaki nuen. Izugarri gustatu zait azken emaitza, lan bi-kaina egin du Greyk eta hasieratik neuzkan ideiak oso ongi irudikatu dituela deritzot.

G: Lehenengo diskoan, bateria kenduta, instrumentu guztiak zuk grabatu zenituen; orain, aldiz, Kai Hahto-z gain (bateria),

Teemu Mantysaari (gitarra) eta Jukka Ko-skinen (baxua) izan dituzu alboan. Ben-etako talde bat al zarete orain?

E: Bai, orain talde bat gara. Musika guztia nik sortzen dut, eta material gehiena ere nik grabatzen dut, baina nire kideek lan izugarria egin dute. Hasieran nire bakarka-ko proiektu gisa sortu bazen ere, 2005etik aurrera hasi zen talde izaera hartzen, eta beti hala ikusi izan dut harrezkero. Oso erlazio ona dugu geure artean, eta ongi pa-satzen dugu musika egiten.

G: Berriro zuzenekoetara itzuliko zarete aurki. Nola eramango dituzue kantu ber-riak zuzenekoetara?

Garbi dago grabatuta eraman beharko dugula orkestazio guztia. Hasieran teklatua jotzen duen norbait kontratatzea pentsatzen genuenn, baina hamar pert-sona izanda ere ezinezkoa izango litza-teke. Hasteko, pare bat kontzertu txiki eskainiko ditugu sala txikietan. Izugarria izango da, mota horretako lekuetan behin bakarrik jo baitugu, eta hori jada aspaldi izan zen. Geroago, Europan hasiko gara biran, Heidenfest jaialdiaren parte izango baikara. Sekulako gogoa dut material ber-ria zuzenean aurkeztu eta jendearen er-reakzioak ikusteko, ea nola gozatzen du-ten kantu berriekin. Honen ostean, lehen aldiz Estatu Batuetan eta Kanadan izango gara, Eluveitie eta Varg taldeekin batera. Ez dakigu han zer nolako jarraitzaileak ditugun, beraz, lur amerikarra zapaltzeko irrikitan gaude. Apirilean, gainera, berriro itzuliko gara Estatu Batuetara, geure bira propioa egiteko. Udari begira, Europako jaialdi askotan izatea espero dugu, baina ikusiko dugu... Momentuz hauek dira gure planak, baina agendan tartea ireki behar diogu Time II, disko honen jarraipena izango denari. Oraindik ez gara hasi albu-maren nahasketekin, beraz, lan luzea dugu aurretik. Beste bi urtetan, behintzat, oku-patuta izango nauzue.

ELKARRIZKETA: JARI MAENPAA

Time I urriaren 19tik kalean dago, Nucle-ar Blast disketxe alemaniarraren eskutik, eta formatu bat baino gehiagotan esku-ratu daiteke. Informazio gehiago www.wintersun.fi webgunean.

Page 10: BlastBeat! aldizkaria

10

ERREPORTAJEA

Emakumeak, gizonezkoen lurretan Metala eta rock gogorra beti lotu izan dira gizonezko handikote eta motozaleekin. Harley Davidson handiak hartuta, autobidean ziztu bizian ibiltzen diren mutil ile luzedunekin. Estereotipoak baztertuz, gero eta emakume gehiago sartu dira eszenan azken urteetan, oraindik ere gutxiengoa izan arren, gitarra hotsak gizonezkoentzat esklusiboak ez direla erakutsiz.

aintzane larrañaga

Heavy metalaren hastapenetatik gaur egungo egoerara arte, genero horretako talde gehien gehienak euren osotasunean gizonezkoez osatuta egon dira. Ema-kumeak hasieran ez zuen parte hartzen musika estilo horretan, mutil gaiztoen gen-erotzat hartzen baitzen, euren maskulini-tatea adierazteko tresna izanik askorentzat (hor ditugu, besteak beste, Manowar, Accept eta Ju-das Priest). New Wave of Brit-ish Heavy Metal zeritzon mugi-mendutik sortu zen, 1980ko hamarkadan, emakumeez soilik osatutako lehen tal-dea: Girlschool. Britainia Handiko laukoteak sekulako bultzada eman zion ema-kumezkoak metalean duen paperari. Garai berean, Alemanian, Doro Pesch abeslariak ere, Warlock tal-dean lehenbizi eta bakarka geroago, asko indartu zuen emakumearen rola heavy metalean. Aitzindari hauei esker, egun oso ohikoa da edozein taldetan neskak topatzea, oraindik ere gutxiengoa diren arren (zaletuen artean, %10 inguru dira emakumeak).

Gaur egun, emakume gehien ikusi ohi diren generoak (betiere, metalaren barnean), sin-fonikoA eta gotikoa dira, era horretako talde askotan emakume ahotsa izaten baita nagusi. Herbeheretan dute jaioterria ahots gozoko frontwoman askok; esaterako, Si-mone Simons, Sharon den Adel, Anneke Van Giersbergen, Floor Jansen eta Char-lotte Wessels tulipen herrialdetik datoz. Munduko beste hainbat txokotan jaiotako emakumeak ere saiatzen dira taula gain-era igo eta gitarra eta bateria hots gogorrei ukitu suabe eta melodikoa jartzen. Horien artean ditugu, adibidez, Cristina Scabbia italiarra (Lacuna Coil), Liv Kristine norve-giarra (Theater of Tragedy, Leaves’ Eyes), Amanda Somerville estatubatuarra (Epica, Avantasia, Trillium, Aina), Elyze Ryd sue-diarra (Amaranthe, Kamelot), Anna “Aya” Stefanowicz poloniarra (UnSun) eta Zu-beroa Aznarez euskalduna (Diabulus in Musica).

Beste arlo batzuetan ere, Heavy metalean, esaterako, jada ohikoa da emakumeak topatzea. Kobra Paige, Kobra and The Lotus talde kanadarreko abeslaria, az-ken urtean ospe handia irabazten ari da, eszenatoki gainean erakusten duen indar-ragatik eta, noski, edozein gizonezkore-nari inbidia sortzeko moduko ahotsagatik. Antzeko kasua dugu Crucified

Barbara tal- de suediar-

rarena. Lau emakumez osatutako taldea da, eta jadanik hirugarren lana kalean du-telarik, ohorezko lekua irabazi dute metal munduan.

Orain arte gizonek guztiz dominatu dituz-ten arloetan ere, emakumearen presentzia gero eta normalagoa bihurtzen hasi da. Ahots goxoko neska otzanaren itxura apal batean utzi eta alderik basati eta gogor-rena erakusten digute gero eta emakume gehiagok. Hasierako shocka gainditu os-tean, planeta osoko metal jarraitzaileak olatu berri honetara igo dira, eta zenbait taldek, gainera, sekulako arrakasta lortu dute.

Emakumeen artean ahots guturalen era-bileran aitzindaria saBina Classen ale-maniarra izan zen. 1981ean batu zen Andy Classen bere senarraren Holy Mo-ses tHrasH metal taldera, eta hamaika disko kaleratu ditu hauekin. Bide berri bat ireki zuen emakumeentzat, ordurarte inor ez baitzen ahots estilo hori erabiltzen saiatu publikoki, eta honen ildotik jarraitu

Simone Simons (Epica), Sabina Classen (Holy Moses) eta Alissa White-Gluz (The Agonist). artxiboa

Jaialdi berezia, emakumeentzat

Bada Belgikan gero eta arrakas-ta handiagoa lortzen ari den musika jaialdi bat: Metal Fe-male Voices Festival du izena, eta urrian ospatu ohi da. Beste jaialdietatik bereizten duena, bertan aritzen diten talde guztietako abeslariak emakumeak direla da. Hogei talde inguru biltzen dira urtero, eta genero desberdinetako musika entzun daiteke ber-tan. Aurtengo edizioan -hamargarrena-, esaterako, Epica eta Lacuna Coilen melodia sinfoniko-gotikoak, Arkonaren metal pagano errusiarra, eta Arch Enemyren death metal melodikoa.

dute mundu guztiko hainbat neskak. Egun, Angela Gossow da, ziurrenik, ahots gutur-alak lantzen dituzten emakumeen artean ezagun eta arrakastatsuena. Alemaniarra, Sa-bina Classen bezala, deatH metalaren irudi aktiboenetako bat da Arch Enemy talde sue-diarreko abeslaria.Arlo berdintsuan, death melodikoan, alegia,

Alissa White-Gluz kanadarra aurki dezakegu. The Agonist taldeko bu-

rua da, eta maisuki lantzen ditu ahots guturalak. Baina badu An-gela Gossowk ez duen berezi-tasun bat: guturalez gain, ahots garbiak ere menperatzen ditu. Izugarrizko gaitasuna dauka ahots guturaletatik garbietara bat-batean pasatzeko. Ikusi

gabe, bere musika entzun soilik egiten dutenen arte-an, oso ohikoa da taldeak bi abeslari dituela pent-satzea, ez baitu pertsona bera ematen. Ezustekoa eszenatoki gaineko pano-rama ikustean iristen da,

Alissak ahozabalik uzten baititu guztiak.

As I Lay Dying eta Suicide Silence bezalako “gizon-taldeek” dominatzen dute egungo metalCore eszena. Horiek, eta In This Mo-ment kalifoniarrek, Maria Brink ikusgarria buru dutela. Genero honetan ohikoa den bezala, ahots garbiak gutural nahiz garrax-iekin konbinatzen ditu Brink ilehoriak, tal-deari ukitu bereizgarria emanez. HardCorean ere, Walls of Jerichoko Candace Kucsulain aurki dezakegu, punketik hurbil dagoen es-tilo honen buru.

Metal paganoa derit-zonean, emakumeen artean, abeslaririk ezagunena Maria “Masha Scream” Arkhipova errusiarra dugu, zalantzarik gabe. Arkona tal-deko liderrak bere herrialdeko istorio tradizionalak maisu-ki kontatzen dizkigu, edozein mutil bel-

Page 11: BlastBeat! aldizkaria

11

Elkarrizketa: Audrey Dujardin, argazkilaria:

“Inork ez nau kontratatzen nire gorputzagatik, nire

lanengatik baizik!”

Gauza gutxi daude munduan Audrey Dujardin frantziar-estatubatuarrak egin ez dituenak. Kazetari gisa hasi zen lanean, baina azkenean, argazkilari, aurkezle, abeslari, hizkuntza iraka-sle, erreportari... lanetan dabil, musika gogorraren munduan emakumearen pa-pera indartuz.

G: Noiz ohartu zinen argazkilaritza hobby bat baino gehiago zela zuretzat?

E: Hasieran irrati esatari eta errepor-tari lanetan ibili nintzen. Tarteka, or-dea, kontzertuetara kronikak egitera bidaltzen nindutenean, argazkiak ater-atzeko ere eskatzen zidaten. Orduan, material ona erosi eta praktikatzen hasi nintzen, nire lana ahalik eta egokien egin ahal izateko. Izugarri argazkilari txarra nintzen, baina hainbat liburu irakurri nituen, egunero praktikatzen nuen, eta egiten nuena webgune batean publikatzen hasi nintzen. Orduan, talde batzuk nirekin kontaktuan jarri ziren, nire lana gustatzen zitzaiela-eta, eta Tu-risas taldeak DVD bat grabatzeko kon-tratatu ninduen. Orduan erabaki nuen argazkilaria izan nahi nuela.

G: Material ona izatea beharrezkoa al da argazki onak ateratzeko? Diru asko izatea nahikoa ote da hartualdi onak harrapatzeko?

E: Askotan esan ohi dut, “ez erosi Fer-rari bat ez baldin badakizu nola erabili”. Jakina garrantzitsua dela material ona izatea, arazo ugari saihestuko baitituzu: argazkien zarata, irudien kalitatea ona izango da... Baina ez badakizu nola era-bili, ez du ezertarako balio. Niri izugar-

rizko amorrua ematen dit zuzenekoeta-ra joan eta sekulako kamerak dituzten ongi jantzitako neskatoak ikusteak. Ez dute ideiarik argazkiak ateratzeko, ez dakite taldeak zer egingo duen hur-rengo abestian... baina euren itxura ona aprobetxatzen dute nahi duten guztia lortzeko. Musika bizi egin behar duzu argazki onak ateratzeko, eta atera aur-retik, zure buruan argazkia ikusi.

G: Musikaren munduaz gain, gustat-uko al litzaizuke beste arloren batean jardutea?

E: Ez dut uste gai izango nintzate-keenik; arlo honetan aritzeko ikasi dut, eta egiten dudanak bizia ematen dit, nire oxigenoa da. Ezingo nuke bizi egiten dudana egin gabe, maite dut nire lana.

G: Gizonek agintzen duten industria bateko parte zara. Ez daude emakume asko zure lanbidean...

E: Hasi aurretik banekien edozein mu-tilek baino hamar aldiz lan gehiago eta gogorrago egin beharko nuela orain lor-tu dudan errespetu maila lortzeko. Egun ez dut horretan asko pentsatzen, ulertzen dut joko hau eta badakit jendea nolakoa den, baina orain inork ez ninduke kon-tratatuko nire itxura fisikoagatik, ilehori lirain bat izateagatik, nire lanengatik baizik. Blind Guardian taldeko kideak nire Municheko etxera etorri zirenean argazki sesio bat egiteko, nire portfolio-ari begirada bat bota zioten aurrez, zer-nolako lanak egiten ditudan jakin ahal izateko. Nire talentuagatik hautatzen nau jendeak, ez itxuragatik.

argazkia: audrey dujardin

Emakumeak, gizonezkoen lurretan Metala eta rock gogorra beti lotu izan dira gizonezko handikote eta motozaleekin. Harley Davidson handiak hartuta, autobidean ziztu bizian ibiltzen diren mutil ile luzedunekin. Estereotipoak baztertuz, gero eta emakume gehiago sartu dira eszenan azken urteetan, oraindik ere gutxiengoa izan arren, gitarra hotsak gizonezkoentzat esklusiboak ez direla erakutsiz.

ERREPORTAJEA

Jaialdi berezia, emakumeentzat

Bada Belgikan gero eta arrakas-ta handiagoa lortzen ari den musika jaialdi bat: Metal Fe-male Voices Festival du izena, eta urrian ospatu ohi da. Beste jaialdietatik bereizten duena, bertan aritzen diten talde guztietako abeslariak emakumeak direla da. Hogei talde inguru biltzen dira urtero, eta genero desberdinetako musika entzun daiteke ber-tan. Aurtengo edizioan -hamargarrena-, esaterako, Epica eta Lacuna Coilen melodia sinfoniko-gotikoak, Arkonaren metal pagano errusiarra, eta Arch Enemyren death metal melodikoa.

durtzeko moduko ahots indartsuarekin. Honen alderik goxoena ere ikus dezakegu, “Slavsya Rus” bezalako abestietan, baina guturalak dira nagusi Masha Screa-men ahotsean.

BlaCk metalak ere badu errepresentazio femeninoa, Astarte greziarrari esker. Hirukote hau neskaz osatuta dago eta ez dute zertan inbidia izan Norvegiako trve black metal deritzon olatuari, generoko talde gar-rantzitsua bihurtu baitira azken urteotan.

Emakume guztiak, ordea, ez dira ahotsa jartzera soi-lik mugatzen. Badira hainbat eta hainbat neska in-strumentuak eskuartean hartu eta eszenatokiari su ematera irteten direnak. Hor ditugu, besteak beste, Karin Axelsson, Sonic Syndicate suediarren baxua;

Angela Gossow. artxiboa

Meri Tadic, Eluveitie folk taldeko biolinjolea; Emmi Silvenoinen, Ensiferum vikingo finlandiar-ren teklatua; eta Doris Yeh, Chthonic taiwandarren baxua. Arazo nagusia egun sexismoa da musikari hauentzat. Bistan da talentua ez zaiela falta, baina oraindik ere bada eszenan euren itxuragatik soilik daudela pent-satzen duenik. Ikusi besterik ez dago aldizkarien azaletarako egiten dituzten argazkiak zer-nolakoak izaten diren. Hala ere, gaur egun dituz-ten baliabideak eta onarpen soziala duela hogei urte baino askoz hobeak direla ikusita, ziur aski etorkizun oparoa izango du emakumeak. Metala gizonezkoena? Nork esan du hori?

Page 12: BlastBeat! aldizkaria

12

ERREPORTAJEA

Herriko burdina mundura zabalduz

Gojira1996an sortu zuten Baionako Joseph eta Mario Duplantier anaiek death metal talde hau. 1999an, baina, izenez aldatu behar izan zuten, izenaren eskubideekin arazoak baitzituzten. Aukera berria izen berbera izan zen, baina japonieraz, horixe baita Gojira. Geure mugen barruan ez dira guztiz ezezagunak, baina bereziki nazioartean sekulako ospea lortu dute azken urteetan. Gainera, abestien hitzen ezohikotasunak jendearen arreta deitu ohi du; izan ere, kantu gehienek espiritualtasuna eta ingurumenaren babesa izaten dituzte hizpide, eta diskoen azaletan ere hori islatu ohi da.

Iparraldeko laukoteak 2003an publikatutako The Link diskoa izan da taldearen arrakastaren gako nagusienetakoa. Honi esker, Europan zehar ospe handia lortu du Baionako laukoteak, eta hainbat talderekin elkarlanean aritzeko parada izan dute, besteak beste, Cavalera Conspiracy, Apocalyptica, Manimal eta Klone. Gaur egun, mundu osoan du oihartzuna Gojirak; ikusi besterik ez dago zenbat kontzertu eskaini dituzten azken urteetan.

Lamb of God, Machine Head, Trivium, Job For A Cowboy, Behemoth, Beneath the Massacre, Metallica... Gojiraren alboan izan diren talde batzuk baino ez dira. Eta zerrenda hazten doa egunetik egunera. Batek daki noraino iritsiko den Baionako laukotea.

Talderik entzutetsuenak eta ospetsuenak nazioartekoak diren arren, gure mugen barruan ere baditugu munduan zehar izen handia hartzen ari diren musikariak. Euren herrialdean hain ezagunak izan ez arren, hainbat txokotan miretsiak diren taldeak ditugu, besteak beste, Su Ta Gar, Gojira, Diabulus in Musica eta Rise to Fall.

Su Ta Gar

Gojira baionarrek ospe handia lortu dute nazioarteko eszenan. metal Hammer

Eibarko laukotean urteak daramatza errepidean. Talde hau euskal metalaren erreferentzia da, eta hogei urte baino gehiagoren oste-an, indarrez betetako lan berriak plazaratzen jarraitzen dute Aitor Gorosabel eta bere mutilek. Azkena, “Ametsak Pilatzen”, 2011n pub-likatu zuten, eta bira arrakastatsu batean murgilduta daude harrezkero, Londresera ere eramango dituena gutxi barru. Euren ibilbideko lanik garrantzitsuena “Jaiotze Basatia” da, 1992koa. Bertan biltzen dira Euskal Herriko heavy meta-laren piezarik aipagarrienak, hala nola, Jo Ta Ke, Mari, eta David eta Goliath.

Argazkiak: musikazBlai.Com

aintzane larrañaga

Page 13: BlastBeat! aldizkaria

13

ERREPORTAJEA

Herriko burdina mundura zabalduzTalderik entzutetsuenak eta ospetsuenak nazioartekoak diren arren, gure mugen barruan ere baditugu munduan zehar izen handia hartzen ari diren musikariak. Euren herrialdean hain ezagunak izan ez arren, hainbat txokotan miretsiak diren taldeak ditugu, besteak beste, Su Ta Gar, Gojira, Diabulus in Musica eta Rise to Fall.

Gojira baionarrek ospe handia lortu dute nazioarteko eszenan. metal Hammer

Rise to Fall

Diabulus in Musica

Sopela eta Bilbotik datoz Rise to Fall osatzen duten bost mutilak. 2006an ekin zioten bideari, suediar influent-ziak dituen metal melodikoa joz, eta etengabeko igoera izan dute harrezkero. 2008an grabatu zuten “Restore the Balance” lehen diskoa Bilbon, Danimarkan masterizatu zena geroago. Disarmonia Mundi talde italiarreko sortzaile den Ettore Rigottik entzun zituenean, izugarri gustatu zitzaien bizkaitarren musika, eta Coroner Re-cords disketxera eraman ostean, 2010ean, mundu osoan editatu zen “Restore the Balance”.

Arrakasta neurrigabea lortu zuten disko honi esker, Amon Amarth bezalako taldeekin eta BBK Live jaialdian jotzeko aukera izanik. Gainera, Japoniar bira egiteko parada ere izan dute harrezkero.

Aurten ikusi du argia “Defying the Gods” bigarren lanak, eta jada kontzertu ugari eskaintzen dabil boskote melodikoa.

Elkarlana, arrakasta lortzeko giltza

Iruñan sortu zen metal sinfonikoa lantzen duen boskote hau, eta gure herrian estilo hau oso ezaguna ez den arren, generoko talde garrantzitsuenekin lankidetzan aritu da Diabulus in Musica mundu osoan zehar. Bi disko dituzte kalean, “Secrets” eta “The Wanderer”, eta hirugarren bat bidean, 2013an publikatuko dena “Itzalen Sua” izenpean.

Zuberoa Aznarezen ahots goxoa gutural gogorrekin konbinatzen du Diabulus in Musicak, batez ere Europa iparraldean oso estimatua den genero gotiko/sinfonikoa maisuki landuz. Epica, Tarja Turunen, Therion, Theatre of Tragedy, eta abarrekin kontzertuak eskaini dituzte dagoeneko, eta hirugarren urtez jarraian jo dute Belgikako Metal Female Voices Fest jaialdi erraldoian. Azkeneko edizioan, gainera, sari eta guzti itzuli dira etxera, bideorik onena izendatu baitute iaz estreinatu zuten “Sceneries of Hope”.

2011n sortu zen Metal for the Crew elkartea Bilbon, Euskal Herriko taldeei bultzada emate-ko asmoz. Hauek anto-latutako lehen ekitaldia “Back From the Death” izan zen, Death taldeko abeslari eta gitarrajole zen Chuck Schuldinerri omenaldia egin asmoz. Abenduan ospatu zen, lehenik Zarautzen eta gero Bilbon, eta bertan,

Euskal Herriko nahiz Espainiako hainbat musikarik aipatutako taldearen bertsioak jo zituzten. Elkartea ezagutara eraman

zuen lehen ekitaldia izan zen, eta izandako arrakas-ta ikusita, aurrerantzean ere lanean jarraituko du-tela aipatu zuten.

Elkarte hau Radio Eu-skadiko kazetari Dani Álvarez, Koldo Gilen Mu-nitxa, El Titus eta Andoni Bassmanek kudeatzen dute, beste hainbaten la-guntzarekin.

Argazkiak: musifotA.com

Argazkia: natalia deeme

Argazkiak: musikazBlai.Com

Argazkia: gorka Bizar

Page 14: BlastBeat! aldizkaria

14

BEGIRADA KRITIKOA

Devin Townsend Project“Epicloud”InsideOut Music, 2012

Iratzartzerik bortitzena

Sekulako kritika onak jaso zituen “The Powerless Rise” lana kaleratu zutenetik bi urte eta erdi igaro direnean, beste disko izugarri batekin datoz As I Lay Dying kaliforniarrak. San Diegoko boskoteak “Awakened” honekin argi utzi nahi du metalcorearen arloan ez dutela parekorik. 12 kantuk osatzen dute disko berria, eta irailaren amaiera-urriaren hasieratik dago eskuragai.

Ekainean aurkeztu ziguten “Cauterize”, lehen single-a eta diskoko lehen abestia, eta garbi utzi zuten ze ildo jarraituko zuen lan honek. Tim Lambesis abeslariaren garraxi batekin hasten da, abiadura handi-arekin jarraituz. Lan osoan zehar mantentzen da abiadura, arnasa hartzeko tarterik ere ez baitu uzten “Awakened”ek. Disko osoan zehar, Josh Gilbert baxuaren ahots garbiak nabarmenagoak dira aurreko

As I Lay Dying“Awakened”Metal Blade Records, 2012

H.I.M.“XX: Two Decades of Love Metal”Sony Records, 2012

Hogei urte metala eta maitasuna konbinatzen

Azken asteetako agerpen erakargarrienei begirada bat bota diegu beste behin. Hil honetan, As I Lay Dying, HIM eta Devin Townsend Projecten azken lanak ekarri ditugu geurera, eta hona hemen gure ondorioak. AintzAne LArrAnAgA

Finlandiako infernuko maiestateak bueltan dira, musikaren munduan eginiko hogei urteak ahalik eta ondoen biltzen saiatzen den konpilazio honekin. Bi hamarkadetan zehar, Ville Valo eta konpainiak pub-likatu dituetn zazpi diskoetatik jasotako 19 kantu aurki ditzakegu, baita KEren “Strange World” abes-tiaren bertsio bat ere. Ez dira falta “Join Me In Death”, “The Funeral of Hearts” eta “Your Sweet 666” bezalako klasikoak, taldearen historian zeresan gehiena eman duten abestiak baitira.

Iada taldearen zaletuak direnentzat, ez du ia berrikuntzarik aportatzen disko honek, baina boskotea eza-gutu berri eta gehiago sakondu nahi dutenentzat bilduma ona izan daiteke, H.I.M.en etapa guztietako abestiak biltzen baitira, berrienetatik hastapenetakoetara. Love Metalaren munduan sartzeko aukera par-egabea edonorentzat, finlandiar melankoliko eta ilun hauen unibertsoan murgiltzeko.

Material berria prestatu bitartean jendearen ahotan egoteko aukera ona izan daiteke disko hau; izan ere, “Tears on Tape” lan berria 2013ko martxoa-apirila alderako prest egotea espero dute Ville Valoren mutilek. Ea zer nolako soinua aurkezten diguten oraingoan.

SailkaezinaBai, sailkaezina. Ez zait beste hitzik bururatzen Devin Townsend jaunaren lanei buruz hitz egitean. Zent-zurik onenean, noski. Abeslari eta gitarrajole kanadarrak Devin Townsend Project izenpean argitaratzen duen bostgarren lana dugu Epicloud, eta aurreko diskoekin bezala, ahozabalik uzteko moduko nahasketa aurkezten digu Townsendek, etiketatzeko ia ezinezkoa den lana baita. Adituenen ustez, metal progresi-boa omen da, baina ia genero guztietatik edaten du zerbait.

Berriro ere Anneke van Giersbergen abeslari holandarraren laguntza izan du koruak egiteko. “Lucky Animals” da diskoko lehen singlea, aurreko laneko “Juular” singlearekin zerikusirik ez duena. Aurrekoa iluna eta fantastikoa bazen, hau alaia eta infantila dela esan dezakegu; are gehiago, bideoklipa iku-siz gero, Townsend berak koreografia asmatu baitio! Gizon honen bersatilitatea agerian uzten duen beste adibide bat baino ez da. Gainontzean, aurreko ataletan baino korte labur eta alaiagoak ditu “Epicloud”ek. Townsend jaunaren eskuetatik sortutako beste lan zoragarri bat, behin baino gehiagotan entzuteko modukoa.

lanetan baino, zenbait kortetan protagonismo handia hartzen duelarik. Melodia erakargarriz beteriko 40 minutu ditugu eskuartean, metalcorea maite duen edo-norentzat, baita generoan barneratzea nahi dutenentzat ere. Estilo honen historia liburuetan ziur agertuko den lana da “Awakened”, As I Lay Dying podiumaren gorenean kokatzen duena.

Puntuazioa

9 10

Puntuazioa

7 10

Puntuazioa

8 10

Page 15: BlastBeat! aldizkaria

15

Diskoak eta DVDak Abenduak 5 - Yngwie Malmsteen - Spellbound

Abenduak 7 - Vanderbuyst - Flying Dutchmen

Abenduak 7 - Paganizer - Carve; Stillborn Revelations and Revel

Abenduak 10 - Metallica - Quebec Magnetic (DVD)

Abenduak 17 - Mors Principium Est - ...and Death Said Live

KontzertuakSteve Vai - Santana 27, Bilbo - Abenduak 15

Helloween - Santana 27, Bilbo - Martxoak 2

UFO - Rockstar Live, Barakaldo - Martxoak 9

Zenobia - Kafe Antzokia, Donostia - Martxoak 9

Stratovarius - Rockstar Live - Apirilak 7

Rammstein - BEC, Barakaldo - Apirilak 19

UrtebetetzeakAbenduak 3 - Ozzy Osbourne (64)

Abenduak 7 - Niklas Kvarforth (29)

Abenduak 8 - Corey Taylor (39) / Marty Friedman (50)

Abenduak 11 - Nikki Sixx (54)

Abenduak 13 - Mark Morton (40)

Abenduak 15 - Mark Jansen (34)

Abenduak 23 - Jari Mäenpää (35)

Abenduak 24 - Ian “Lemmy“ Kilmister (67)

Eskaneatu QR kode hau zure mugikorrarekin informazio

gehiago jasotzeko!

AGENDA

Eta datorren zenbakian...• 2013ko nobedadeak• Elkarrizketak: Heri Joensen, Turisas, Trivium...• Erreportaje bereziak• Kritikak... eta askoz gehiago!!

Page 16: BlastBeat! aldizkaria