18. aldizkaria

12
A U R K I B I D E A AGURRA 1.-Agurra. 2.-Inkesta. 3.-Txiki-Txoko. 4-5 Txiki-Txoko Txotxongiloa. 6-7-8-9 Lumaren Kilima. 10-Entretenigarriak. 11-Bermeoko Toponimia. 12-Asteburuko Agenda eta Esaera Zaharrak. Bermeon, 2010eko Apirilaren 16an 18. zenbakia Kaixo lagunok ¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡ Gu Ane Tuñez, Olatz Bengoetxea, Jadu Abba, Ander Bengoetxea, Iñigo Artabe eta Jon Carrasco gara. 18.garren aldizkaria hau argitaratu dugu eta espero dugu zuen gustukoa izatea. ERREDAKTOREAK 4 eta 5 urteko gelakoak Yarey Calzada 1go zikloa Kevin Hernández 1go zikloa Ibon Olondo 1go zikloa Iraia Langaray 2. zikloa Aaron Ortiz 2. zikloa Ane Rayo 2. zikloa Eider Uribarri 3. zikloa LAGUNTZAILEAK Joan den asteburuan Bizkaiko Batel txapelketa jokatu zen Sestaon. Zapatuan finalerako sailkapena izan eta domekan finala. Eskualdeko hiru taldek lortu zuten finalera heltzea: Bermeoko seniorrak, Mundakako kadeteak eta Elantxobeko jubenilak. Bermeoko seniorrek eta Mundakako kadeteek lortu zuten bandera etxera ekartzea. Bermeoko seniorrek irabazi dute Bermeoko seniorrek irabazi dute Bermeoko seniorrek irabazi dute Bermeoko seniorrek irabazi dute Bizkaiko Batel Txapelketa Bizkaiko Batel Txapelketa Bizkaiko Batel Txapelketa Bizkaiko Batel Txapelketa Busturialdeko Hitza

description

San Frantzisko aldizkariak

Transcript of 18. aldizkaria

Page 1: 18. aldizkaria

A

U

R

K

I

B

I

D

E

A

AGURRA

1.-Agurra.

2.-Inkesta.

3.-Txiki-Txoko.

4-5 Txiki-Txoko Txotxongiloa.

6-7-8-9 Lumaren Kilima.

10-Entretenigarriak.

11-Bermeoko Toponimia.

12-Asteburuko Agenda eta Esaera Zaharrak.

Bermeon, 2010eko Apirilaren 16an

18. zenbakia

Kaixo lagunok ¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡

Gu Ane Tuñez, Olatz

Bengoetxea, Jadu Abba,

Ander Bengoetxea, Iñigo

Artabe eta Jon Carrasco gara.

18.garren aldizkaria hau

argitaratu dugu eta espero

dugu zuen gustukoa izatea.

ERREDAKTOREAK

4 eta 5 urteko gelakoak

Yarey Calzada 1go zikloa

Kevin Hernández 1go zikloa

Ibon Olondo 1go zikloa

Iraia Langaray 2. zikloa

Aaron Ortiz 2. zikloa

Ane Rayo 2. zikloa

Eider Uribarri 3. zikloa

LAGUNTZAILEAK

Joan den asteburuan Bizkaiko Batel

txapelketa jokatu zen Sestaon. Zapatuan

finalerako sailkapena izan eta domekan

finala. Eskualdeko hiru taldek lortu zuten

finalera heltzea: Bermeoko seniorrak,

Mundakako kadeteak eta Elantxobeko

jubenilak.

Bermeoko seniorrek eta Mundakako

kadeteek lortu zuten bandera etxera

ekartzea.

Bermeoko seniorrek irabazi dute Bermeoko seniorrek irabazi dute Bermeoko seniorrek irabazi dute Bermeoko seniorrek irabazi dute Bizkaiko Batel TxapelketaBizkaiko Batel TxapelketaBizkaiko Batel TxapelketaBizkaiko Batel Txapelketa

Busturialdeko Hitza

Page 2: 18. aldizkaria

2

Hemen gaude oporretatik bueltan eta oporrei buruzko inkesta

hau prestatu dugu.

1-Nola pasatu duzue Aste Santuko oporrak?

Ondo: 9

Erdizka : 1

Txarto: 0

2-Nonbaitera joan al zarete oporretan?

Bai: 7

Ez: 3

Nora? Gijonera: 1 Castrora: 1 Kanaria Irletara: 1

Errioxara: 2 Asturiasera: 1 Palentziara: 1

Norekin? Familiarekin: 5

Lagunen gurasoekin: 2

3-Zer egin duzue oporretan?

Kirolak: 2 Mendira joan: 1

Dibertitu: 1 Lagunekin irten: 1

Jolastu: 1 Ezer berezirik ez:1

Denetarik: 2

4-Ikusi al duzue prozesioa?

Bai: 0

Ez: 10

6-Lanak izan dituzue oporretan?

Asko: 4

Nahiko: 5

Gutxi: 1

7-Irakurri al duzue zerbait?

Bai: 2

Ez: 8

Asko: 1

Nahiko:1

Zer? Liburuak(2)

8-Pozik etorri zara bueltan eskolara?

Asko: 2

Gutxi: 8

Page 3: 18. aldizkaria

Yarey Calzada 1go zikloa Kevin Hernández 1go zikloa

Ibon Olondo 1go zikloa

3

Page 4: 18. aldizkaria

4

Page 5: 18. aldizkaria

5

Page 6: 18. aldizkaria

6

Hemendik urrun herri txiki-txiki batean hiru neba-arreba zoriontsu bizi ziren. Ahizpa

handienak Laura zuen izena. Laurak hamar urte zituen, ile beltza zuen, beraren

ezpainak oso politak ziren, sudurra berriz txiki samarra zen, bere begiak urdinak ziren

eta belarriak ere txiki samarrak zituen. Gona urdin bat, niki urdin batekin eta zapata

zuri batzuekin janzten zituen beti.

Ahizpa txikienak Goizalde zuen izena: Goizaldek sei urte zituen, ilehoria zen, beraren

ezpainak oso politak ziren, sudur txikia zuen, begiak berriz urdin-berdexkak zituen eta

belarriak txikiak ziren ere. Soineko arrosa bat zeraman beti.

Neba txikienak Urtzi zuen izena: Urtzik bi urte zituen, ile marroia zuen, beraren

ezpainak oso politak ziren, sudur txikia zuen, begiak berde-marroixkak eta belarri

txikiak zituen. Koadrodun prakak, niki zuria eta zapata beltzak zeramatzan beti .

Ahizpa txikienaren antza zuen.

Hiru neba-arrebek amets bera egiten zuten beti: beste mundu bat ikusten zutela eta

munduaren bila joan nahi zutela baina hiru neba-arrebek ezinezkoa zela uste zuten.

Hala eta guztiz beraiek ez zuten nahi uko egin, uste zutelako egunen batean aurkituko

zutela beraien ametsetako mundu hori.

Beraien ametsetako munduan lau eguzki zeuden eta animaliak kolore guztietakoak

ziren. Han hiru herri bakarrik zeuden, herri batek Geugauzhan zuen izena, besteak

Txikirrun eta azkenak Uregauz.

Geugauzhan herrian gaztelu bat zegoen, han errege-erreginak bizi ziren.

Geugauzhanen ehun eta hiru pertsona bizi ziren. Bertako jendeak ezin zuen Txikirrun

eta Uregauz herrira pasatu ordaindu gabe. Herri horretan ez zegoenez diru askorik

ezin izaten zuten familiakoak eta lagunak

ikusi. Bertan barrakak zeuden eta ume

guztiak dohainik sartzen ziren barraketara.

Eskola bat ere zegoen eta etxe sorgindu

bat ere umeak bertara sartzeko.

Page 7: 18. aldizkaria

Txikirrun herria txikiagoa zen, berrogeita hamar pertsona bakarrik bizi ziren. Bertan

zirku bat zegoen, azoka bat eta futbol zelai bat ere. Diru gehiago zegoenez han bizi

zirenak joan ahal izaten ziren Geugauzhanera eta Uregauzera. Han ez zegoen eskolarik eta

beste herrietara joaten ziren ikastera. Bertan lorategi handi bat zegoen eta animaliak

egoteko jolastoki handi bat.

Uregauz herririk handiena zen, hirurehun pertsona bizi ziren. Handiena zen baina gauza

gutxiago zeuden. Etxeek ez zuten kolore askorik eta bertako eskolan saguzarrak zeuden.

Sorgin baten herria zela zirudien, baina jendeari asko gustatzen zitzaion beraien herria.

Herriko kobazulo batean sorgin bat bizi zen , eta ez zegoen diru askorik.

Egun batean Laura, Goizalde eta Urtzi eskolatik itzuli zirenean askaria jatera joan ziren.

Laurak bokadiloa jan zuen, Goizaldek gaileta batzuk eta Urtzik fruta jan zuen.

Jan eta gero hizketan hasi ziren:

-Zertaz egin duzue amets?-galdetu zuen Laurak.

-Nire ametsean mundu bat ikusi dut.-erantzun zuen Urtzik.

-Ba nik ere amets berdina izan dut .-esan zuen Goizaldek.

-Nik ere izan nuen amets hori.-erantzun zuen Laurak.

-Uste duzue benetan existitzen dela mundu hori?-galdetu zuen Urtzik.

-Ez esan txorakeriarik.- erantzun zion Goizaldek.

Gaueko bederatziak heldu zirenean hiru neba-arrebak oherantz abiatu ziren. Hortzak

garbitu, txiza egin eta ohera joan ziren.

7

Page 8: 18. aldizkaria

Gau hartan amets berdina izan zuten. Goizeko hamarrak ziren eta igandea zen, ez

zegoen eskolarik. Laura jaiki egin zen eta gailetak kolakoarekin gosaltzen ari zen.

Amaitu zuenean Goizalderi eta Urtziri jaikitzeko esatera joan zen. Goizalde eta Urtzi

jaiki zirenean gosaltzera joan ziren eta gosaltzen zeuden bitartean ametsaz hizketan

hazi ziren:

-Ametsezko mundu hori existitzen dela uste dut.-esan zuen Laurak.

-Nik ere hori uste dut.-esan zuen Goizaldek.

-Existitzen dela esan dizuet.- esan zuen haserre Urtzik.

-Zer iruditzen munduaren bila joaten bagara?-galdetu zuen Laurak.

-Oso ondo dagoela iruditzen zaigu.-erantzun zuten Goizaldek eta Urtzik batera.

-Nola aurkituko dugu gure ametsetako mundu hori?-galdetu zuen Goizaldek.

-Ez dakit baina aurkituko dugula uste dut.-esan zuen Laurak.

Arratsaldean pelikula bat ikusten ari ziren bitartean gauza harrigarri bat gertatu

zen. Hiru neba-arreben etxea baso ikaragarri bat bihurtu zen eta Lauraren aurrean

mapa erdi bat erori zen. Laurak mapa erdia hartu zuen eta mapak zion bidetik aurrera

jarraitu zuten. Aurrerantz zihoazela eskeleto gizon itsusi batekin topo egin zuten.

Eskeleto gizon hori hondartzarantz zihoan eta derrigortu egin zien neba-arrebei

berarekin joaten. Hondartzara heldu zirenean eskeleto gizonak esan zien neba-arrebei:

-Ba ahal zatozte uretara?

-Ezin dugu, ez dugu bainujantzirik eta.-erantzun zuen Laurak.

-Nik utziko dizuet.-esan zuen eskeleto gizonak.

Hiru neba-arrebek bainujantzia jantzi zuten eta uretara abiatu ziren. Uretara sartu

zirenean behi urdin bat beraien arropetara hurbildu eta mapa kendu zien. Hiru neba–

arrebak eta eskeleto gizona uretatik irten zirenean arropa jantzi eta mapa hartzera

zihoanean mapa ez zegoela konturatu ziren eta behi urdina ikusi zuten maparekin eta

beraren atzetik korrika hazi ziren. Korrika zihoazela behi urdin hori sorgin baten

kobazuloan sartu zen.

8

Page 9: 18. aldizkaria

Goizalde, Laura eta Urtzi barrura sartu ziren. Urtzi mapa hartzen saiatu zen baina

bera txikia zenez eta ez zenez heltzen aurrerantz erori zen. Sorginak zarata hura

entzuterakoan umeak han zeudela konturatu zen . Behi urdinari esan zion umeak

harrapatzeko eta sotora eramateko. Behiak sorgin maltzurrari kasu egin zion eta sotora

eraman eta kaxa batean sartu zituen hiru neba-arrebak, eta giltzaz itxi zuen kaxa.

Iluntzean sagutxo batek galdetu zien:

-Nahi al duzue laguntzea?

-Bai, bai mesedez!!!!- erantzun zuen Laurak.

-Zer egin behar dut laguntzeko?-galdetu zuen berriro sagutxoak.

-Giltza kendu behar diozu behi urdin horri eta ireki gu gauden kaxa hau.-erantzun zuen

Laurak.

Saguak atea ireki zuen eta behia eta sorgina lo zeudenez Urtzik mapa kendu zion

behiari. Hiru neba-arrebek aurrera jarraitu zuten eta aurrerantz zihoazela errusiar

mendi batera heldu ziren eta aurrera pasatzeko montatu egin behar ziren eta montatu

egin ziren. Bat-batean errusiar mendia mugitzen hazi zen baina pailazo bat agertu zen

eta errusiar mendiari torloju bat kendu zion. Hiru neba-arrebek horra heltzen hari ziren

eta heldu zirenean hegan irten ziren eta sarrera batera heldu ziren. Sarreran hau

zekarren:

Neba-arrebek ez zioten kartelari kasurik egin eta sartu egin ziren. Aurrera zihoazela

zulo handi bat ikusi zuten eta konturatu gabe erori egin ziren. Baina ez ziren leku txar

batera erori, han zegoen ametsetako mundua! Bakoitzak herri baten bizi behar zuen eta

gizon-emazte bat emango zietela esan zien sarrerako gizon zaharrak. Aukeratzeko eman

zizkieten hiru gizon-emakume , eta errege-erreginak ziren eta bakoitza herri batean

bizi zen. Urtzik Geugauzhan herria aukeratu behar zuen han Irati printzesa zegoelako

Baina beste bi ahizpekin gatzagoa zen, Txikirrun eta Uregauz herriek printzea

zeukatelako. Txikirruneko printzeak Time zuen izena

eta Uregauzekoak Tome. Laurari eta Goizalderi Time

gustatzen zitzaien baina bestea ez zen hain itsusia ,

horrela ba, batek Tome aukeratu behar zuen.

Azkenean Laurak pentsatu zuen nagusiagoa zenez

Timekin geratzea . Gizon horrek esan zien hiru ordu

barru joango zirela beraien

etxe berrietara bokadilo bat

jatera. Pasatu zirenean hiru

orduak bakoitza bere etxe

berrira joan zen. Eta hortik

aurrera hiru neba-arrebek gizon

-emaztea izan zituzten. Orain

lehen baino hobeago bizi dira

eta errege-erreginak dira.

9

Page 10: 18. aldizkaria

10

GAIA:Jostailuak

ARAUAK: 10 jostailu aurkitu ditzakezu goitik behera eta ezkerretik

eskuinera.

P I L O T A O A R B

A R A G I Z B B I A

N O K Z O R A I A P

P U Z L E A H O R O

I E F G Z K O I E R

N L P M N E N A I A

A U T O A T R E N A

N G K E M A I K B K

K O P A T I N A K O

K A M I O I A Z R K

Iraia Longaray 2.Zikloa

Txiki, txiki,txikia,

umeak txiki jaio dira,

txiki, txiki, txikia,

denak txiki jaio dira.

Ane Rayo 2.zikloa

Eskolara hazi den umeak

diotso amari:

-Ama, idazten ikasi dut!

-Eta zer idatzi duzu

alabatxo maitea?

-Ez dakit,ama oraindik ez

dut irakurtzen ikasi!

Aaron Ortiz 2.zikloa

Page 11: 18. aldizkaria

http://www.bermeo.org/toponimia/ 11

Sanfrantsizko portalean dagoen zabalgunea da. Beste izen batzuk ere hartzen ditu: Beko

Plazie, goian, harresi barruan dagoen plazatik bereizteko; eta Taraska, bertan dagoen

irudiagatik. Erabileran, banaketa generazionala ikus daiteke, hiztunek izen guztiak ezagutu

arren, zaharrenek Portale esaten diote nagusiki; gazteenek, Taraska.

Nabaria da plaza honetan, Taraska esaten zaion iturria.

Portalerekin batera, kasinoaren aurretik portalera arte, hau da Santa Mariña eta Portale

arteko kalea ere Prantzisko Deuna Atea kalea izenpean dago.

AHOZKOA “Portalé”

“Portalié”

“Beko plasié”

“Fráiletako plasié”

“Taráska”

“Taráskan áurrie”

“Taráskako plasié”

“Taráska portalekó”

Page 12: 18. aldizkaria

“Kiku bat (e)in ta juen”

Nonora bisitaldi txiki bat egiten

dogunean, “kiku bet (e)in dogula”

Barikua, 16

Ipuin kontalaria:4 urtetik gorako umeentzat. Ines Bengoa “Kamishabi”, liburutegian

arratsaldeko 6:00etan.

Eskolarteko euskal pilota txapelketa:Umetxoak “E1”. Zeanuri-Abadiño, Ortuella-Lea Artibai,

Bermeo– Atxondo, Durango– Portugalete, Mungia– Orozko, Gernika– Zornotza.

Gaztetxoak “B1”. Abadiño– Arrigorriaga, Dima– gorre, Bermeo–Atxondo, PreviasA–Bilbao,

Mungia-Muskiz, Lemoa– Previas B. Artza frontoian arratsaldeko 6:30ean.

Zapatua, 17

Eskubaloia:Gizonezko kadeteak. Urdaibai ET. Jesuitas. Areneko kiroldegian goizeko 11:30ean.

Futbol 5:Bermeo- Freunde A, Areneko kiroldegian arratsaldeko 5:00etan.

Saskibaloia:Bermeo S.B.T.2- Askorri Portu bat L2. Areneko kiroldegian 6:00etan.

Eskolarteko euskal pilota txapelketa: Umetxoak D1, D2 eta D3. Galdakao-Bakio; BermeoD1-

Gernika, BermeoD3-BermeoD2. Artza frontoian arratsaldeko 4:30ean.

Kontzertua:Ibilaldia 2010-en alde “Ken Zazpi” Bermeoko Kafe Antzokian gaueko 10:00etan.

Sarrerak: Aurretiaz salgai ibilaldiko dendan. Antolatzaileak: Ibilaldia 2010 eta Kultura,

Gazteria eta Hezkuntza Saila.

Kontzertua:Eureka Hot Iv+Three Tumbitas+Crapulesque, Hermanuetako kapilan gaueko

10:00etan Sarrera :3€. Antolatzailea:Nuntxaku Kultura Elkartea.

Domeka 18

Motorren III. Ginkana: Portutik, goizeko 9:30ean. Antolatzailea: Izaro Bikers.

Mendi irteera: Zuriain: Antolatzailea Sollube 707 mendizale taldea.

Apirila euritsu,

urte ogitsu. 8

Lily la princesa Hada

-Alemania-Animazioa

-Zuzendariak: Ansgar

N i e b u h r , A l a n

Simpson, eta Zhi-Jian

Xu.

Shutter Island

-AEB-Thrilerra

-Aktoreak:Leonardo

D iCapr io , Marc

Ruffalo, Ben Kingsley

-Zuzendaria:Martin

Scorsese.

12

“Itsosupeteko berbetie”liburuxkatik hartuta