Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua,...

16
Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea, 2018ko Zezeila. “Natxituko gaztetxuek gatoz agurtzera zuek, etxe honetako za(ha)r eta gazte dira oso zoriontsuek” “Natxituko gaztetxuek gatoz agurtzera zuek, etxe honetako za(ha)r eta gazte dira oso zoriontsuek” Kopla horregaz eta beste batzuekaz -batzuk lehengoak eta gehienak barriak- agurtu dabez Natxituan herriko etxe guzti-guztiak Santa Ageda bezpera egunean herritarrak. Badira 26 urte, modu barriztu honetan, txiki, gazte edo adinekoak nahastean koplak inprobisatuaz eta trikiti edo soinu handiaren laguntzagaz, falta barik ohiturari eusten jakola. Goiko kopla hori, talde lana izan da; argazkian agertzen diran neskatilen asmakizuna!

Transcript of Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua,...

Page 1: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea, 2018ko Zezeila. “Natxituko gaztetxuek

Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea, 2018ko Zezeila.

“Natxituko gaztetxuekgatoz agurtzera zuek,

etxe honetako za(ha)r eta gaztedira oso zoriontsuek”

etxe honetako za(ha)r eta gaztedira oso zoriontsuek”

etxe honetako za(ha)r eta gazte

“Natxituko gaztetxuekgatoz agurtzera zuek,

etxe honetako za(ha)r eta gaztedira oso zoriontsuek”

Kopla horregaz eta beste batzuekaz -batzuk lehengoak eta gehienak barriak- agurtu dabez Natxituan herriko etxe guzti-guztiak Santa Ageda

bezpera egunean herritarrak. Badira 26 urte, modu barriztu honetan, txiki, gazte edo adinekoak nahastean koplak inprobisatuaz eta trikiti edo soinu

handiaren laguntzagaz, falta barik ohiturari eusten jakola. Goiko kopla hori, talde lana izan da; argazkian agertzen diran neskatilen asmakizuna!

Page 2: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea, 2018ko Zezeila. “Natxituko gaztetxuek

2

UDA

LA:

FUN

TZIO

NA

MEN

DU

Aau

rkib

ide

a

Argitaratzailea: Lege Gordailua:

Diseinua:Maketazioa

eta inprimaketa:

Eako Udala BI-1519-2015IBEGRAFIK (Lorena Elizburu)

IBEGRAFIKwww.ibegrafi k.eus

AURKEZPENA 2

EUSKARA 3

TRAFIKOA 4

UHOLDEAK 5

HONDAKINAK 6

HIRIGINTZA 7

ALKARRIZKETA 8

LABURRAK 11

AURREKONTUAK 14

ARGAZKIEN TXOKOA 16

BARDINTASUNA 19

MARTIAK 8 20

UDALETXEADonibane enparantza, 248287, EA (Bizkaia) Telefonoa 946 27 52 27Fax 946 27 51 99

MEDIKUAEa: 94 627 51 35Lekeit io: 94 603 58 60

SOS DEIAKTel. : 112

TAXIATel. : 626 219 407

BIZKAIBUSTel. : 902 222 265

LORADI HAURRESKOLATel. : 94 627 50 63

HAIZEDER ESKOLATel. : 94 465 10 19

BUSTURIALDEKO GIZARTE ZERBITZUAK ETA EMAKUMEENTZAKO ZERBITZUA946 25 51 22

UR PARTZUERGOA946 25 73 33 (Gernika)

Negua benetan be negu trazarik gordine-nagaz agertu jakun honetan, UDALIEN ale honek bere aurkezpen orrialdea gure uda-lerrian sektore zabalena dan PENTSIO eta JUBILATUen mezuari emon gura deutso bi-dea. Zentzu honetan udalak bat egiten dau gure herriko biztanleria multzo horrek hasi-tako mobilizazio kanpainagaz.

PENTSINOEN MURRIZKETA

Azken urteotan, jubilatu eta pentsiodunok, dekretu bidez, urtero %0,25eko “igoera” izan dogu. Horrek, gure erosteko ahalmena gitxitu egin dau beste behin be, eta

ezinegona eta kezka gero eta nabarmena-goak dira. Emoten dau, bizitza duina izateko eskubidea ez dala botere publikoen ardura.

Guzti horren aurrean, gu geu mobilizau beharko gara KPI edo IPC dalakoa berres-kuratzeko. Europako Eskutitz Sozialak go-mendatzen dauanari jarraituaz, gitxieneko pentsio duinak ziurtatu eta bermatu!”

(Jon Larrinaga, BELETXE nagusien alkarte-ko lehendakaria)

Jon Larrinaga, como presidente de BELETXE nagusien alkartea hace un espe-cial llamamiento a los y las jubilad@s del municiopio a que se sumen a la campaña de reivindicaciones que desde la asociación están impulsando en la defensa de unas jubilaciones dignas y justas.

Page 3: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea, 2018ko Zezeila. “Natxituko gaztetxuek

3

euskararen kale neurketaBedarona, Ea eta Natxituako euskeraren kale erabilera neur-tu dabe UEMA, Soziolingusitika Klusterra eta Eako Udalak. Uda-barrian herriko boluntario talde bat ibili zan kalean erabiltzen zan hizkuntzaren datuak jasoten. Guztira 1621 alkarrizketa batu zi-ran. Entzundako alkarrizketetan zein hizkuntza erabilten eben ja-soteaz gainera, zein adinetakoak ziran, zein genero eta zein leku-tan ziran jaso zan.

Ean, lehenengoz egin da kale erabileraren neurketa; orain arte ezagutzaren datuak bakarrik

euki doguz. Gaur egun, ezagutza %77,7koa da (Eustat 2011); hogei urtean %90,6tik %77,7ra bajatu da gure herriko euskeraren ezagutza.

Kale erabilerako emoitza, os-tera, hau izan da: alkarrizketen %59,3a izan da euskaraz. Gizo-nezkoen artean gehiago egiten da andrazkoen artean baino (andrazkoek %57,7, eta gizonez-koek %61,6). Adinaren arabera haurrak eta helduek egiten dabe gehiena.(Haurrak % 74,6 eta hel-duak %56,6).

Inguruagaz konparetan badogu, Ea geografi koki dagoen moduan

dago euskeraren erabileran be; Gernika eta Lekeitio artean. Ger-nikan baino gehiago egiten da eta Lekeition baino gitxiago. Halanda-be, badago salbuespen bat: gaz-teen erabilera. Gazteen erabilera (%42,30) gure herrian, Lekeitiokoa eta Gernikakoa baino txikiagoa da (Gernika %54,2 eta Lekeitio %95,6), eta gure antzeko tamai-na eta ezagutza daukien UEMA-ko herriekaz konparetan badogu, “ranking”ean azkenak gara.

Beraz, gure herriko euskeraren etorkizunaren inguruan arduratu beharko ginateke.

HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA OROKORRA

HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, ADINAREN ARABERA

HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, HAURREN PRESENTZIAREN ERAGINA AZTERTZEKO SOLASKIDE-TALDEEN ARABERA

HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, SEXUAREN ARABERA

Udalerria Guztira Euskaraz GaztelaniazLagina Kop. % Kop. %

Ea 1.621 962 59,30% 659 40,70%

Generoa Lagina Euskaraz GaztelaniazKop. % Kop. %

Emakumezkoak 889 511 57,50% 378 42,50%Gizonezkoak 732 451 61,60% 281 38,40%

Adina Euskaraz GaztelaniazKop. % Kop. %

Haurrak 335 250 74,60% 85 25,40%Gazteak 52 22 42,30% 30 57,70%Helduak 955 541 56,60& 414 43,40%Adinekoak 279 149 53,40& 130 46,60%

Solaskidea Lagina Euskaraz GaztelaniazKop. % Kop. %

Haurren artean 75 39 52,00% 36 48,00%Nagusien artean 973 481 49,40% 492 50,60%Nahasian 573 442 77,10% 131 22,90%

Euskara jakin bai, baina ERABILI?

Page 4: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea, 2018ko Zezeila. “Natxituko gaztetxuek

UDA

LA:

FUN

TZIO

NA

MEN

DU

A

4

TRAFIKOA BARETZEKO PROIEKTUA ETA APARKALEKUAK

Udalak Eako herrigunean trafi koa baretzeko eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko proiektua aurrera eroateko asmoa dauka. Egitasmoak Bizkaiko Foru Aldundiak 2016an bialdutako aurre-proiektua dauka oinarri. Errei bakarra proposatzen da, apartadero bidez kotxeen joan-etorriak erre-gulatuaz, eta semaforizazino batez indartuak. Planteamentua, semaforo barik be funtzionatzeko moduan diseinatuta dago. Horrela, funtzionamentuaren eta beharren arabera erabagi leike semafo-roak beti martxan izan, urteko sasoi jakin batean bakarrik edota egunez bakarrik.

Trafi koa baretzeaz ganera, zeintzuk dira proiektuaren indarguneak eta planteamentuarekiko hobe-kuntzak?

Proiektuan agertzen diran hobekuntzek Herri Lagunkoian ateratako eskariak eta gaur egun existi-tzen diran muga arkitektonikoak gainditzea daukie helburu.

Udalaren asmoa, proiektua bi zatitan exekutatzea da; Donibane enparantzara artekoa uda aurretik eginaz, eta handik Bidebarri amaierara artekoa irailetik aurrera.

APARKALEKUAK: Proiektu honegaz udaletxe aurreko 3 aparkalekuak desagertu eta beste batzuk (ordutegi zehatz batean zamalanetarako) bideratuko dira. Badakigu herrian, berez, uda sasoian, parking arazoa dagoala. Horri begira, Altxikarren aparkaleku bat egokitzeko obra honekin batera exekutatzea planteatzen dogu, eta horri begira proiektu bat idazten gabiltza.

El Ayuntamiento de Ea pretende llevar a cabo las obras de calmado de tráfi co de la travesía de TR-034 con el objetivo de ordenar, resolver y/o acotar las problemá-ticas generadas por los puntos estrechos, la multiplicidad de interacciones entre vehículos, usos pro-pios de espacio pú-blico y tránsito pea-tonal. Asimismo se pretenden garantizar los fl ujos y movi-mientos peatonales, eliminando las barre-ras arquitectónicas y separando los es-pacios predominan-temente peatonales de los destinados al tráfi co rodado. Pre-tendemos ejecutar las actuaciones en dos fases, realizan-do la primera, hasta la plaza Donibane, antes de verano, y la segunda, hasta el tér-mino de Bidebarri a partir de septiembre.

A partir de este pro-yecto se eliminarán los 3 parkings exis-tentes frente al ayun-tamiento, y otros, se destinarán a carga y descarga en horarios determinados. Por tanto, estamos redac-tando un proyecto que albergue un par-king en condiciones, en Altxikar, con el objetivo de llevarlo a cabo antes de fi n de año.

a) Existitzen diran irisgarritasun arazoak kon-pontzen dira. Kurtziarako espaloi egoki bat zabalduaz, medikuaren kontsultatik udaletxe-rako eskilaren ordez ranpa bat eraikiaz, eta udaletxe eta San Juan Eleizan sartzeko da-gozan koskak desagertaraziaz; maila berean ipiniko baitira horrek eta errepideko asfaltoa.

b) Segurtasuna. Trafi koa baretzeko hainbat neu-rri planteatzen dira: asto bizkarrak, Donibane enparantzan errepideak berak hartzen daben kurba moduko hori eta sortzen diran oinezkoen ibilbideak. Horrez gain, egoteko gune seguruak sortzen dira bai udaletxe aurrean eta bai Txan-gurru aurrean. Gaur egungo errealitatea oinarri.

Asfalto kolore ezbardineko tratamentua emo-tea planteatzen da.

c) Oinezkoentzat lehentasuna. Proiektuak kolo-rez agertzen diran guneetan oinezkoei lehen-tasuna emoten die.

d) Proiektu honek ez dau ezer hipotekatzen. Izan be, eztabaida gehien sortu ahal dabena kotxearen parabrisa atzeko ikuspegitik Doni-bane Enparantzari eman nahi zaion tratamen-tua da. Planteatzen dana asfalto kolore ez-berdineko tratamentua izanik eta mobiliario mugikorra, horrek ez dau etorkizuneko beste edozein planteamentu hipotekatzen.

Trafi

koa

Page 5: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea, 2018ko Zezeila. “Natxituko gaztetxuek

5

UHOLDEAK EURITEAK

uholdeak

Urtarrilaren 11ko euriteak ezus-tean harrapatu ginduzan; ordu-betean metro koadroko litro pi-loa pilotu zan; batetik, errekak gainezka egin eban, eta beste-tik, Altxikar ingurutik, mendian behera ura abiadura eta indar handian bajatu zan. Uholdeak lagatako arrastoa (ura, basatza eta zikinkeria) garbitzen fi n ibili ziran udaleko beharginak eta au-zotarrak alkarlanean.

Aurrera begira, naturak eragin-dako kalteen ondorioak leun-tzeko, eta 2015ean URAgaz si-natutako hitzarmenaren harira, Eusko Jaurlaritzako URAk 2018.urteari begira bi aktuazino pro-posatzen dauz: bata, Goiketxe parean sedimentuak pilotzeko aparatu bat (herrigunera jaitsi ez daitezan, eta tunela bete ez dagien); eta bestetik, aparkaleku inguruan errekaren lehengoratze ekologikoa. Datozen egunetan batuko gara URAko ordezkarie-kaz, konbenientziaren arabera, beharrok programatu eta aurrera ekiteko.

Las y los trabajadores del Ayun-tamiento y los vecinos y vecinas se juntaron para limpiar las se-cuelas de las intensas lluvias del 11 de enero (barro, agua y por-quería).

Para mitigar las consecuencias de las riadas, URA colocará próxi-mamente un retenedor de sólidos en Goiketxe. Asímismo, plantean una actuación de revegetación en el cauce, frente al parking.

Page 6: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea, 2018ko Zezeila. “Natxituko gaztetxuek

6

hond

akin

gun

eak

Europak 2020rako hondakinen birziklapen-tasa batzuk ezarri dauz. Lege-gintzaldi hasieratik tasa horiek lortu nahirik, modurik egokiena hondakin-mota guztiak batzeko guneak egitea zala eta guneok non ezarri erabagi zan hondakinen lan-taldean batutako herritarren artean. Derrigorrezkoa zan eta da orain arteko itzikeriari aurre egitea. AURRERAPENAk be holan eskatzen dau. Natura ez kaltetzea lehenengo, eta hobetzea gero, POSIBLE DA!

Etxez etxe, aldizkarian eta bando bidez erabagia komunikatu ostean, gu-neotatik aparte gelditzen ziran edukiontziak (kontenedoreak) kendu egin dira. Norbait ezjakinean harrapatu baldin badau neurriak, sentitzen dogu; okerren bat akaso suertatu dalako izan da, baina hobetzen goaz eta danok goaz AURRERATZEN hondakinen gaia tratatzerakoan. Aurrerantzean, sortutako gune hauek izango dira gure hondakin guztiak lagateko leku, bolumen handiko trasteak barne. Bestalde, bakarrik bizi diran adinekoei edo ezinduei etxez etxeko zerbitzua eskaini zaie, eta herritarren kexuak entzun ostean, moldaketa batzuk be egin dira.

Orain artekoari begirada bat emoten bajako, herrian birziklajea asko igo dala ikusten da. Modu berean, konpostajea bultzatzen hasi ginanetik he-rrian jasotako errefusa kopuruak beherantza darrai. Hori dala eta, danoi eskerrak emon eta joera hau mantentzera animatzen zaituegu. Danok geu-re aldetik zeozertxu ipinita, errezago egingo dogu!!!

Oraindik asko hobetu geinke panorama. Hona hemen aholkuren batzuk, adituei kasu eginaz:

Europa ha impuesto unas tasas de reciclaje para el 2020. Con el ob-jetivo de lograrlos, en el grupo sectorial de re-siduos se decidió crear áreas de recogida com-pletas para todo tipo de residuos y donde ubi-carlos. Tras informar casa por casa, mediante revista y bando se han retirado los demás con-tenedores. A partir de ahora, estas áreas serán en las que debamos de-jar todos los residuos. A la gente mayor que vive sola o personas con problemas de movili-dad, se les ha ofrecido un servicio domiciliario para la recogida.

- Gitxiago edo tajuz kontsumitu. Kotsumoak berez ez dakar aurrerapena!

- Askotan, BERRERABILI egin ahal doguz botaten doguzan maikina bat gauza.

- Hondakin organikoak KONPOSTATU. Errez-erreza da. Zalantzaren bat badaukazue galdetu udaletxean.

- Hondakinak EZ BOTA DANAK NAHASTEAN; sailkatu eta tokaten dan ontzira bota!

- Errespetatu hondakinguneak! EZ BOTA LURRERA EZER!

- Hondakin handiak (boluminosoak) hilabete bakotxeko lehenengo eguaztenetan edo Muruetaganeko GARBIGUNEra zuzenean!

HONDAKINAK SAILKATUZ, BERE LEKURA

Page 7: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea, 2018ko Zezeila. “Natxituko gaztetxuek

7

hirigintzaETXEBIZITZA BATZORDEKO BARRIAK

Etxebizitzaren eskari eta eskaintzen inguruko inkestetako emoitzekaz, batetik, alokairuaren eskari eta eskaintzaren arteko konpatibilidadeak ezagutzeko, udaletxeko administraria ipini da interesdunekaz hartu-emonean. Bestetik, inkestak bete zenduezanen artean, askok etxea erosteko interesa zenduela ikusita, udal gobernu taldeak herrian daukan lursaila saltzeko erabagia hartu dau. Etxebizitza koopera-tiba bati saldu gura deutso lursaila, zuon bizi proiektua herrian egin nahi duzuenoi horretarako aukera emonaz, eta horrela, etxebizitza duin bat eraikitzeko moduan izan zaitezen.

Atendiendo a las respuestas de las encuestas sobre necesidad de vivienda, por una parte, el ayunta-miento se ha puesto en contacto con los que pretendían alquilar para ver si existen compatibilidades entre demanda y oferta. Por otra parte, viendo que muchas de vosotras tienen interés en comprar vivienda, el equipo de gobierno a decidido vender la parcela municial a una cooperativa de vivienda para que así podaís construir una vivienda digna.

POTZU SEPTIKOEN HUSTEA

Herriko saneamendu sareak hobekuntza eta zabal-kunde nabarmena egin dau azken urteotan, izan be, Bedaronako Eleizalden obra garrantzitsuak egin dira kolektore orokorra eraikitzeko eta herriaren erdigune-ko etxe guztiei bertara konektatzeko aukera emoteko. Beraz, gaur egunean saneamendu sarea eraikita dago hiru herriguneetan: Natxituko Eleizalden, Eako kas-koan eta Bedaronako Eleizalden. Halandabe, orain-dino, herrian barrena, gainontzeko auzo eta baserri gehienek “potzu septikoekaz” funtzionetan dabe. Potzu septikoak hustea norbere ardura bada be, uda-lak beharrok errezteko eskura daukazan bitartekoak ipintea erabagi dau; horretarako, Busturialdeko Ur Partzuergoagaz adostu dau herriko potzu septikoeta-ko ur lohiak partzuergoak kudeatzen dabezan arazte-gietara eroatea, eta ur lohien garraio enpresa batekin ipini da hartu-emonean hondakinok bertara eroate-ko. Horrek, zuok zeuon kabuz egiten dozuen huste eta tratamentu kostuak nabarmen gitxituko dauz.

Zehatzago esanda, udalak egiten deutsuen eskaintza hau da: aldiro kamioi zisterna bat pasetea, eta harek sei potzu septiko hustea bidai bakotxeko. Udalak bi-dai horrek koordinatu ahal izateko interesauta baza-goz, bete ostean dagoan informazino taula hau:

IZEN-ABIZENAK:

HELBIDEA:

POTZU SEPTIKOAREN BOLUMENA:

ZENBATERO HUSTEN DAN:

Page 8: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea, 2018ko Zezeila. “Natxituko gaztetxuek

8

Zer dauka Chiapasek holako alkartasun ospea sortzeko?

Hainbat arrazoi dagoz Chiapasek, eta batez be, zapa-tismoak hainbeste arreta bizteko. Utopikoa emoten daben burruka duin bat urteetan bizirik mantentzea lortu dabe. Gobernuaren azpijoko danei (estrategia politiko, militar, ekonomiko, mediatiko eta modu guztietakoei) bizi irautea lortu dabe erresistentziaren bitartez. Ganera, gobernutik guztiz autonomoa dan sistema bat eraiki dabe, euren osasun, hezkuntza eta produkzino sistema autonomoekaz eta euren gobernu propioagaz.

Dagoan txirotasun ekonomikoan bizi irautea gitxi balitz, gobernu mexikarraren erasoei erresistitzea eta sistema autonomo bat antolatzea be lortu dabe, eurek esaten daben moduan “behetik eta ezkerretik”. Ez dabe euren sistema, idealtzat ezta modelotzat saltzen; euren akatsetatik ikasten ahalegintzen dira. Ez dau-kiez kartzelak, konponketan eta akordioan oinarritzen diran legeak baino (esaterako, nik zu erasotu bazaitut eta hanka bat apurtzen badeutsut, zu osatu arte nik landu beharko dot zure ortua).

Urte luzetan esklabu, fi nkeroen menpe bizitzen egon ziran. Eta gobernu mexikarrak zapaldu baino ez eba-zan egiten. Muturreko pobrezian bizi ziran, gaixota-sun sendagarriez eta goseagaz hiltzen. Horren au-rrean, 1994. urteko urtarrilaren 1ean altxamentua egin eben buru berokiz tapauta, eurek esaten daben modu-

ra “aurpegia tapau dogu, azkenean eurek gu ikustea lortu daigun”.

Baina fi nkeroen menpetik ihes egin eta altxamentua burutu arte, 10 urte luzez egon ziran antolatzen. Eta antolakuntza urte horreetan, andrazko zapatistak konturatu ziran, fi nkeroen erasoetatik ihes egin arren, euren antolamentuko gizonezko indigenen erasoak ja-saten jarraitzen ebela. Holan, andrazkoak antolatzen hasi ziran eta hortxe jaio zan “andrazkoen lege iraul-tzailea” deitutakoa. Hasiera batean gizon zapatistei ez eutsien grazia handirik egin lege horrek (“a ellos no les gusta muy mucho” esaten eben). Halandabe, denboragaz gizonak konbenzidu ebezan; lege hori zi-legizkoa zala, eta iraultza duin bat egiteko, beharrez-koa zala andrazkoek eta gizonezkoek eskubide bardi-nak eukitea. Horregatik, lege horrek gizon eta andren oniritzia jaso eban, eta onartu eta mugimentu zapatis-taren proiektu politikoaren parte izatera pasatu zan. Andrazkoen burruka hau da gehien liluratzen nauen gauzetariko bat.

Zergaitik joan zinan Chiapasera?

Nire kasuan, kasualidadea izan zan Chiapasera joa-tea. Lagun batek Mexikora bidaiatu gura eban, eta bi-dai horren barruan komunidade zapatistetan Giza Es-kubideen Begirale moduan brigada bat egiteko asmoa eukan. Ni bere planera akoplau nintzan, zapatismoari buruz asko jakin barik.

Harrez geroztik, beste bi bider joan naz. Bigarrenez joan

Irat

i Biz

karr

a A

zurm

endi

Chi

apas

en

aurpegia tapau dogu, azkenean eurek gu ikustea lortu daigun

Edartasun naturala itzela da Mexikoko Chiapasen.

Biztanle gehienak nekazaritzara edo ganaderitzara lotuta dagoz; batzuetan, egoera kaskarretan.

Eako udalak urtea asko daroaz atzerriko laguntza proiektuak diruz laguntzen eta IRATI BIZKARRA AZURMENDI pediatra natxituarrak halako bat aurkeztu eban, Chiapaserako alkartasun moduan.

Herrialdea: MéxicoHiriburua: Tuxtla GutiérrezBiztanleria: 4.796.580Azalera: 73.289 km²

Chiapas Mexiko hego-ekialdeko estatu federala da. Ekialdean Guatemalarekin du muga, mendebaldean Oaxacarekin, iparraldean Tabascorekin, hegoaldean Ozeano Barearekin eta ipar-mendebaldean Veracruzekin.

Page 9: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea, 2018ko Zezeila. “Natxituko gaztetxuek

9

nintzanean, EZLNk antolatu eban seminario batetara; eta azkenengoan, uda honetan, Eako Udalak diruz lagundu daben klinika zapatistara. Pediatriako larrialdiei buruzko tailer bat prestau genduan bertako osasun promotoreekaz.

Noiztik, nork edo zerk eraginda daukazu/e lotura Chiapasegaz?

2014an Chiapasetik bueltau nintza-nean TxiapasEKIN platarformako asanblada batera joan nintzan egin-dako brigadaren txostena entrege-tako. Hasiera batean, txostena en-tregatzea baino ez zan nire asmoa, baina asanblada haretan platafor-mara engantxau nintzan eta orduz geroztik bertan jarraitzen dot.

Plataforma 1995ean sortu zan. Eta ez dau diru instituzionalagaz behar egiten. Helburuen artean daukaz, dagoan zetio informatiboa apur-tzea eta han pasetan dana hemen zabaltzea. Horretarako gauza ez-bardinak egiten dira: berbaldiak, aldizkaria, erasoak salatzeko kon-tzentrazinoak… eta batez be, briga-disten formakuntza tailerrak. Ten-tsinoan dagozan komunidateetara brigadistak joaten diranean, zapa-

tisten kontrako eraso kopurua mu-rriztu egiten da, begiraleen presen-tzia hutsagatik. Eta zeozer pasetan bada, brigadistek dokumentau egi-ten dabe eta Giza Eskubideen Zen-trora ekarten dabe informazinoa.

Bestalde, orain dala urte gutxi Lul-maltik Gobernuz Kanpoko Erakun-dea (GKE, edo ONGa) sortu eben plataformako kide batzuk, eta Eako Udalak jadanik 3 urtez parte hartu dau proiektu ezbardinetan Lumal-tikegaz: lehenengo urtean, komuni-dade zapatista baterako eskolaren eraikuntzarako; bigarren urtean, klinika zapatista baten materiale-rako; eta azken urtean, andrazkoen zitologiak egiteko materiala eroste-ko. Azken hori, batezbe, polita be-gitandu jatan, izan be, andrazkoen osasuna ahaztuago dago beti, eta zitologiak egiten ikasi dabezan osa-sun promotoreak andrazkoak izan dira. Andrazkoak eurek dira proiek-tu honen motore.

Zelan planteatzen dozue alkartasuna?

Bizipen pertsonalari jagokonez, al-kartasuna ikasketa aukera bat izan da. Herri zapatisten kultura, histo-

ria eta bizimodua oso urrun gera-tzen da gure egunerokotasunetik, baina harekaz izandako alkarbizi-tzan ikasitakoak norbere prozesu-rako baliagarri bilakatzen dira.

Plataformari jagokonez, interna-zionalismoaren ikuspuntu batetik beste herri batzuek aurrera eroaten dabezan burrukak eta prozesuak babestea eta zabaltzea daukagu helburu. Batez be, brigadistentzako formakuntza tailerrak emonaz, eta hitzaldi eta bestelako bitartekoen bitartez informazinoa zabalduaz.

Eta Lumaltik GKE bat dan hei-nean, proiektuak aurrera eroaten dauz garapenerako lankidetzaren ikuspegi batetik.

Zelan gauzatzen da alkartasun programa?

1995etik Chiapasen dagoen Fray Bartolomé de las Casas Giza Es-kubideen Zentruak, lurralde zapa-tistetan begirale zibilen brigadak antolatzen dauz. Brigada honeek gobernu autonomo zapatistagaz koordinauta antolatzen dira. Txia-pasEKIN plataformak formakun-tza tailerrak emoten dauz brigada

alkarrizketa

Page 10: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea, 2018ko Zezeila. “Natxituko gaztetxuek

10

egitera joateko interesauta dago-zanentzako, eta horregaz, tailerra jaso izanaren akreditazino gutuna lortzen dabe bertaratutakoek. Ur-teko edozein sasoitan joan leiteke.

Bestalde Lumaltik GKEk, Euskal Herriko instituzinoen eta norba-nakoen alkartasun ekonomikoa-ren laguntzagaz, autonomia indi-gena bultzatzen daben proiektuak gauzatzen dauz; batez be, hez-kuntza eta osasun arlokoak.

Zer erakutsi eta zer ikasten da holako programa baten?

Brigadistak hamabost egunez egoten dira komunitateetan, han-go jendearen egunerokotasunagaz alkarbizitzen. Hareen kulturara hurreratzen garen heinean, men-dez mende mantendu dabezan hainbat gizarte-antolatze elemen-tu ulertzea ahalbidetzen deusku: gizarte-kohesinoa lantzeko era, parte-hartze politikorako dinami-kak etab. Hareen kulturatik ikas-teaz ganera, barne ikasketa handi bat egiten da.

Erakutsi dogunari buruz berba egiterakoan, gitxi dala esango neuke. Erakutsi baino, hareen prozesua laguntzen dogula esan leiteke, babes morala emoten eta euren burruka munduan zehar za-baltzen.

Zeintzuk dira inguru horretan dagozan arazo nagusienak?

Nekazari zapatistak erasotzeko, gobernuak armatutako paramili-tarrak. Horregaz lotuta be, mul-tinazionalak eta makroproiektuak agertzen dira. Gobernu mexikar eta multinazionalen intereserako nekazariei lurrak kendu eta ga-tazka sozial larriak sortzen dabez. Narkotrafi koa, zorionez, ez dago hain zabalduta Chiapasen.

Han badaukazue presentzia, baina hemendik zer egin gein-ke? Badago ezer egiterik?

Egin leitekeen lehenengo gauza informazinoa bilatzea da. Mu-gimentu zapatistara hurreratu eta hareen dinamika eta plantea-

menduak ulertzen ahalegintzea. Edozeinek parte hartu leike bai Chiapasen egiten diran brigade-tan, baita Euskal Herrian bertan antolatzen diran ekimenetan be.

Askotan planteatzen dana: hemen be badago non lagundu, haraino joaten ibili beharrean. Hara joa-tearen alde on bat, hemen paira-tzen doguzan antzeko arazoei eu-rek emon deutsiezan urtenbideak ezagutzea da. Kultura bakotxak biziraupenerako tresna ezbardi-nak daukaz eta arazoak zehazki bardinak ez izan arren, badagoz gauza asko ikasi eta aplikatu lei-tekezanak.

Beste ezer gehitzeko?

Bai, lehen esatea ahaztu jat kafe zapatista goxo-goxo eta ekologi-koa be saltzen dogula… badaez-pada, nonork erosi gura badau…Ir

ati B

izka

rra

Azu

rmen

di C

hiap

asen

Page 11: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea, 2018ko Zezeila. “Natxituko gaztetxuek

ZUNTZ OPTIKOA NATXITUAN

Laster etorriko dan udabarrirako Na-txituko Elexalden zuntz optikoa izan-go dabe. Urtarrila eta zezeila tartean kobrezko hariaren ordez zuntza jar-tzen dihardue, eta laster baten zer-bitzu arinago eta hobeagoa izango dabe, beraz. Antza, 2020rako Telefo-nica enpresak orain arteko kobre ins-talakuntzak kendu eta zuntzezkoez horniduko dauz.

HERRI KIROLAK

Ezagutzen argaz-kiotako herritarrak?

Harriari tiraka, Emi-lio Azumendi. Eus-kal Herriko kintto-peko txapelduna izan zan 1965ean, Munitibarko proba-lekuan.

Bigarren argazkian, Emilio erdian, eta bere ezkerretara, orain bi urte zendu zan bere anaia Iña-ki Azumendi; azken hori be kirolaria, korrikan edo bizi-kletan lehenengo, eta gerora, aizkora jokoan urte luzez..

BEHARGIN BARRI BAT UDALERA

Itzela da azken bi legealdietan uda-laren ahalegina bere langile taldea indartzeko. Alde batetik beharrizan barriak (eskola, Eskolondo, udal-dia…), eta bestetik, halabeharrezko zaharbarritzea. Udal langilegoaren argazkia asko aldatu da. Azkena, gehienbat garbitasunari lotutakoa izan da; Begoña Bilbao, iaz sortutako lan boltsatik, hain zuzen be.

Barritasun guztietan legez, honetan be moldaketa prozesu baten murgil-duta beraz, baina, seguru! herritarren mesederako.

11

laburrak

ORTUGINTZA MULEIN

Beste saiakera barri bat ikusi geinke ortua-riak ekoizteko Natxitu-ko Mulein, Olagortara bidean. Kandela bat amataterakoan beste bat piztu behar ei da, eta Bingen De la Torre gaztea (beran aitita, An-gelutxuko Irustiagakoa zan) animatu da txan-dari eusten, lehendik egoan azpiegitura apro-betxatuz. Modu eko-logikoan/naturalean ekingo deutso ortuari freskoak lantzen.

TRITURATZAILEA HERRITARREN

ESKUHerriko edonork erabiltzeko makinatxua da berau.

Zuhaitz edo zuhaixka adar meheak xehetzeko propio herritarren esku egongo da udal beharginei deitu eta gero; eurek azalduko deu-tse eskatzaileari non edota zelan hartu eta zelan erabili. Konposta egiteko, organi-koari nahastu behar jakon gai sikua (egituratzailea, edo “estructurante”, gaztela-niaz), apropos-aproposa!

Page 12: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea, 2018ko Zezeila. “Natxituko gaztetxuek

12

labu

rrak

GABONETAKO MUS TXAPELKETA

Udaldian, Bedaronako edo Natxituko jaietan mus arina deritzon formulazi-noan jokatu izan dira mus txapelke-tak; bereziki ospetsua, Bedaronako San Inazio jaietakoa. Ean be, atxaki bategaz edo besteagaz, sarri samar egin izan dira.

Barri hau ostera, negualdiko opor an-tzeko sasoian etorriko jaku. Aurten, Natxituko bolatokian (abenduaren 30ean), eta datorren urteko data be-retsuan, Bedaronan. Iniziatiba barri honetan, TXAPELDUN Olabe eta Kipulas; eta IRABAZLE, barriz, herri arteko giroa.

PLASTIKOZKO TAPOI BATZEAZerbitzu publikoak hoberantz egiten ari dirala sinestu behar, baina oraindik norbanakoaren borondateak, alkarla-nak eta auzolanek ez dabe galdu gaurkotasunik. Eta hórre-la, barriro be, era ordenatuago baten, plastikozko tapoiak batzeari ekingo jako Bedaronan, Ean eta Natxituan. Eliz-peetan, eskolan, Natxituko bolatokian eta Bedaronako txo-koan eukiko doguz herritarrok aparteko kutxak.

BA AL ZENEKIAN?Gure udalerriak, 2016an, 845 biztan-le eukazan; 427 gizonezko eta 418 andrazko

2017an, 836 biztanle eukazan; 424 gizonezko eta 412 andrazko

Gure herriko langabetuak, 2016an, 19 andrazko eta 20 gizonezko ziran

2017an, 18 andrazko eta 16 gizonezko ziran

Gure herrian, 2016an, RGI dalakoa kobratzen ebenak 10 andrazko eta 7 gizonezko

2017an, RGI dalakoa kobratzen ebenak 8 andrazko eta 9 gizonezko

OHZ/IBIaren emoitzakGorabehera batzuk sortu ebazan OHZ edo IBI zerga sortu eban Eako Udalak, herrian bigarren etxebizitza daukan edo herrian erroldatuta ez dagoan etxejabeentzako, Bizkaiko beste udal askotan legez.

2017ko zergaren gainkargaren batuketa honen emoitza 16.500€-koa izan da, eta “inpagoa” danetara ez da %1ra heldu; oso baxua, beraz, “inpagoen” kopurua.

Diru-sarrera hori herri jabetzadun eraikinetan erabiliko da; efi kazia energetikoaren mesedetan, eta batez be, etxe ho-rietako ongizate kalidadearen alde.

“ESKOLONDOKO WATXAPA”Dagoaneko badira ia 200 txiokide talde honetara arri-matuak. Herriko eta udaleko barriak modu arin eta labu-rrean herritarren artean banatzeko teknologiak eskain-tzen deuskun bitartekari honetaz baliatzen hasi gara. Tentuz ibiltekoa izan daiteke, baina komunikazino modu honeri be etekina atara gura deutsagu herritarrakaz ko-muniketako orduan.

Parte izan gura badozu, udal web orrian aurkituko dozuz azalpenak, eta ostantzean, 649354834ra deituta azaldu-ko deutsue zelan moldatu.

Page 13: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea, 2018ko Zezeila. “Natxituko gaztetxuek

herrian lan eta

bizi

13

laburrak

ERMINTXON ESPELEO LANAKJoan dan urtarrilaren 28an, ADES ESPELEOLOGIA ELKARTEkoak Natxituan ibili ziran barriro be. Lehendik, bertoko baserritarrak emondako informazinoei segika eta oraingoan Ermintxo lurmuturrean hiru kobazulo miatzen ibili bezala, haitzuloan esplorazinoa egiteaz gainera, arlo guztietako informazinoa jaso eben: hidrologikoa, biologi-koa, klimatikoa… Lea-Artibai eta Urdaibai eskualdeetako leize eta kobazuloen katalogoan jasota geratu dagian, ikerlarien esku. Honako irudi honetan ikusi zeinkie Natxi-tuko inguru horretako kobazuloetako bat. (Oier Gorosabel Larrañaga)

GABON LOTERIALoteriak aldekoak edo aurkakoak daukaz. Makina bat esa-mes zabaltzen diran arren, oraindino aldeko asko eta asko daukaz zorteari tiraka ibilte horrek.

Hona hemen, adibidez, gure udalerrian Gabonetarako sal-dutako kopuruak:

ERMINTXOn, 14.600€

BELELETXEn, 6.000€

AINHOA dendan, 3.000€

ALOÑA dendan, 800€

EHIZTARIAK, 4.600€

MATXANGO ALKARTEAN, 3.600

ESKOLONDO Tabernan, 1.300

Kopuru horri norbanako modura erositakoa gehitu ezkero, 40€ pertsonako baino gehiago.

Bada, horraitino, zerbait, dana herritarren artean ez bazan zabaldu be!

Jonathan Zabala (Bedarona)

686 282 255

Page 14: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea, 2018ko Zezeila. “Natxituko gaztetxuek

14

aurr

ekon

tuak 2018KO AURREKONTUAK

Udalak 964.712€-ko udal aurrekontua onartu eban abenduko Osoko Bilkuran. Udal taldearen esanetan zerbitzuak hobetzeko helburua daukien aurrekontuak dira. Besteak beste, dagozan udal ekipamentu eta azpiegitura barriei aurre egiteko beste garbitzaile bat kontratatu da; be-raz, Eako Udalak 2 operario eta 2 garbitzaile izango dauz aurrerantzean.

PERTSONALA

- Alkatea: 16.000€

- Administrazino Orokorra (idazkaria, administraria, 2 operario eta 2 gar-bitzaile): 250.000€

ZERBITZU OROKORRAK

- Mantenu gastuak: 64.000€

- Materialak: 53.000€

- Komunikazinoa: 5.000€

- Herri dinamizatzailea: 16.940€

- Arkitektoa, aparejadorea eta hirigin-tza lanak: 30.342€

- Juridikoa: 30.000€

Herritarrei zabalik dagozan batzor-deak kontuan hartuz, honeek dira gastuak:

HERRI AKTIBOA (23.057€)

- Ortugintza ikastaroak: 2.000€

- Egurraren mahai sektoriala: 2.000€

- Turismoa: 200€

- Landa Garapena. Garapen ekonomikoa: 8.300€

- BIZISARE: 4.500€

- Behargintza: 4.310 €

- URREMENDI: 1.747€

HERRIAN BIZI (80.500€)

- Eskolak: 41.000€

- Gizarte Zerbitzuak Busturialdeko Mankomunitatea: 35.000€

- Desfi briladoreak: 4.500€

EUSKERAZ BIZI (11.356€)

- UEMA: 5.200€

- Euskera ekintzak: 1.600€

- Kontseilua: 1.000€

- Euskera ikasteko diru-laguntzak: 1.000€

- Hedabideak: 2.556€

HERRI IRAUNKORRA (117.152 €)

- Hondakinak kudeatzea: 88.200€

- Argiztapena: 27.452€

- Sentsibilizazino kanpaina: 1.500€

Page 15: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea, 2018ko Zezeila. “Natxituko gaztetxuek

15

aurrekontuakHERRIAN GOZATU (110.332€)

- Herriko lorak eta parkeen zaintza: 4.000€

- Jaiak: 15.000€

- Gazte plana: 1.500€

- Ea, Natxitua Ameriketan liburua: 5.000€

- Txipiroi Swim: 500€

- Berdintasun plana: 12.000€

- Kultur ikastaroak (gitarra, ingelesa, antzerkia): 6.452€

- Kirol zerbitzuak (aerobik, pilates, gimnasia, seitai, zumba): 10.958€

- Hezkuntza diru-laguntzak: 8.360€

- Ikastaroetarako diru-laguntzak: 14.500€

- Udaleku irekiak: 4.500€

- Poesia egunak: 4.000€

- Txipiroi Xtreme: 1.200€

- Natxituko txirrindulari lasterketa: 3.500€

- Olentzero: 200€

- Dantza Taldea: 900€

- Diru-laguntzak GKE/ONG: 6.752€

- Arratoiak hiltzeko kanpaina: 2.000€

2017ko ekitaldian udalak 160.000€ ingurutako sobe-rakina izan dau; laster egingo da beronen inkorpo-razinoa 2018ko ekitaldira. Hortik 22.000€-k badau-kie dagoeneko nora joa. Herritarrek aurrekontuen aurkezpenetan zabaldutako parte hartzean eginda-ko ekarpenak jaso dira Bedaronan, Ean eta Natxi-tuan, eta bozketa bidez erabagi da ondoko jardue-retara bideratzea: 8.500€, Natxituko frontoi ingurua egokitzeko; 12.000€, Bedaronako txokoko leihoak barritzeko; eta 1.500€, hondakinak ondo sailkatzeko kanpainarako.

2018RAKO INBERTSINOAK- Eako trabesiaren hobetze beha-

rrak; eta trafi koa baretzekoak: 53.000€

- Bedaronako txokoko leihoen ba-rritzea: 4.959€

- Herri bideak asfaltatzea: 31.000€

- Konpostetako estrukturantearen gordailua: 5.100€

- LED argiak: 9.500€

- Mapa digitala: 3.300€

- Frontoi ondoan haizeaz babeste-ko polikarbonatoa: 1.409€

Page 16: Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea ... taldeak/Aldizkaria/UDA… · Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 18. alea, 2018ko Zezeila. “Natxituko gaztetxuek

TxarakIE i rakur le txokoa , EaEuskararen ka le erab i leraren

datuen aurkezpena , Ean

arga

zkie

n tx

okoa

Inuzente eguneko afar ia , BedaronanOlentzero Natx ituan

16

Gabonetako Mus txape ldunak