aldizkaria 2013

16
J .A . M o g e l i k a sto l a M o g e l Is a si B H I 2012-2013 Ez da amets bat, gure nahia baizik

description

2013ko Mogel aldizkaria

Transcript of aldizkaria 2013

Page 1: aldizkaria 2013

J.A. Mogel ikastolaMogel Isasi BHI

2012-2013

Ez da amets bat,gure nahia baizik

Page 2: aldizkaria 2013

Autobusak

ZZuueekkiinn,, eegguunneerroo,, IIkk aassttoollaarraa bbiiddeeaann

Isasi, 10-behea361 Postakutxa

Tfnoa: 943 20 17 33Garajea: 943 17 34 99

Mobila: 608 67 66 59Faxa: 943 70 16 20

Calbeton, 6

Page 3: aldizkaria 2013

EditorialaEz da amets bat,gure nahia baizik

J.A. Mogel IkastolaMandiola balle 29943 70 19 58 - 943 20 84 [email protected]

Mogel Isasi BHIIsasi 37943 20 30 [email protected]

Euskararen herrian bizi garaeta Euskara dugu bide. Eus-karaz bizi nahi dugu jakinik,

gure altxorrik preziatuenak bizi-rik iraungo duela guk horrela bizinahi badugu.

Euskaraz, hazi, euskaraz hezi etaeuskaraz bizi.

Euskara bat da. Gure sustraiakerrotu nahi ditugu eta hori dela eta,gure ikasleekin bi urtetik hamaseirabitartean lanean dihardugu.

Euskararen herrian, euskaraz batgara.

Gure hizkuntzaren eta izatearenEtorkizuna gure eskuetan dago. Gure,irakasle bezala, Gure, guraso bezalaeta Gure, ikasle bezala.

Sinesten dugulako darraigu euskarazirakasten, euskarak herria osatzen due-lako, herriak geroa adierazten duelakoeta gure ikasleak, ondorengo herritarrakizanen direlako. Hizkuntzak bizirik diraugure eguneroko erreminta bada eta,

bere egunean, gure aurrekoengandik,‘arbasoengandik’, jaso genuena ezin ba,bazterrean laga, ahaztuta, museokooroigarri gisa.

Eguneratu, egokitu, eraldatu etaegungo heziketak eskatzen digunhorretara moldatuz Euskara eta eus-karaz jardun hezitzaile lanean.

Direnak direla, aurrera ekin, atzerabegiratu, behar duguna eutsi, man-tendu, indartu eta gainontzekoetangure adar guztiak sendotu.

Haurra nerabe bihurtu artean laneanaritu. Hasi Haur hezkuntzan haziz, segibidean Lehenean eta ondoren Derrigo-rrezko Bigarrenean, sendo eta indartsuproiektu berean, tinko garaiak eskatzenduen egokitzapenean eta metodologiaaurrerakoienean, guraso eta ikasleenharreman ezin hobean.

Hona gure erronka. Euskaraz hazi,euskaraz hezi, euskaraz bizi bi urtetikhamaseira.

Ez da amets bat, gure nahia baizik.

www.mogel.org

Page 4: aldizkaria 2013

4 2013ko urtarrila

Umearen heziketa oso-tasunean hartu beharda, afektu, harreman

eta ezaguera, denak batuta.Haurrari utzi behar zaio

maitasuna eta gorrotoaadierazten, beldurra, ziur-tasunik eza, poza eta arran-gura, baretasuna eta agresi-bitatea, onarpena etanegatibismoa….

Honetan, garrantzi bere-zia du jolasak, errealitateazjabetzeko, nork bere buruaezagutzeko eta norberakegiten duena besteak egitenduenera egokitzeko baliabi-de gisa.

Batzuetan helduak,beste batzuetan haurrak,ezin du onartu sentimenduhorietako batzuk aske adie-raztea eta orduan, inoizbaino gehiago, zera ulertubehar da: jolasa jardueraegoki eta onuragarria dela,haurraren nortasunarenadierazpen eta baieztapenadelako.

Haur Hezkuntzako lanaazken batean, norberarenafektibitatea ezagutu, onar-tu eta hezitzera bideratuta-ko lana da, eta baita beste-en afektibitatea ezagutu,onartu eta bi aldeak elka-rren artean moldatzea ere.

Irakasleak ikaslearenemozioak lantzen ditu, bereemozioak ezagutzen, onart-zen eta gobernatzen irakas-ten die, besteenak aitortu,

onartu eta norberaren bul-kadak besteen eskakizune-tara eta eskolak eskatzenduen disziplinara moldatzenirakasten die.

Hauxe da norberarenidentitate eta autonomiariburuzko edukien lanketagidatu behar duen hezkunt-za planteamendua.

Emozioen gobernu eska-sak autoestimu txikia etaautokonzeptu pobrea sort-zen ditu, eta horiek, porta-

era osasun gaitzak etaazkenean porrota. Egoerahauetan, haurrak bereburuaz duen irudi horialdatzeko erantzunkizunadute eskolak eta familiakhainbat eratara, eta lehen-goa eta nagusia, arrakasta-ren itxaropena da :“zuklortuko duzu!”. Honelabakarrik lortuko da porro-tak eta irteerarik gabekofrustazioak sorturiko eskolajarrera aldatzea.

Gure umeen emozioak:

JOLASAREN GARRANTZIA

Page 5: aldizkaria 2013

5www.mogel.org

Ikastetxeko idatz prozesuari lotura emateneta hizkuntza trataera bateratua egiten

Page 6: aldizkaria 2013

6 2013ko urtarrila

2012ko ekainean,EskolakoAgenda 21 egitasmoagaratzeagatik, audito-

retza pasa ondoren, jaso du Eibarko MogelIsasi ikastetxeak Eskola Jasangarriaren ziur-tagiriaren izendapena Eusko Jaurlaritzareneskutik.

Mogel Isasi ikastetxeko ikasle, irakasleeta gurasoak 2003. urtetik ari dira buru-belarri Eskolako Agenda 21 egitasmoa lant-zen, ikasleen artean jasangarritasunarenaldeko heziketa bultzatzen, DebegesaGarapen Agentzia eta Ingurugelarenlaguntzarekin. Besteak beste, urte haue-tan guztietan honako gai hauek landudituzte: hondakinak, ura, Deba ibaia,energia, klima aldaketa, kontsumo iraun-korra eta mugikortasuna. Ikastetxeakbloga ere badu Interneten, gai hau lantze-ko.

Azpimarratzeakoa da, gainera, egitas-mo honen baitan Mogel Isasi ikastetxeakburutu dituen jarduera guztietan ikasleenpartaidetza aktiboa sustatzearen aldeegindako apustua.

Errekonozimendua hiru urterako da, etahiru urte hauek gainditu ondoren, erreko-nozimendua berritu egin beharko du ikas-tetxeak.

Zalantzarik gabe, errekonozimendu hauakuilu garrantzitsua da jasangarritasuna-ren aldeko lanean aurrera jarraitzeko.

Ez dugu ahaztu behar Eibarren lehenda-biziko ikastetxea dela ziurtagiri hau lort-zen duena.

Jaurlaritzan eman diren aldaketak dire-la eta oraindik jaso gabe “Eskola Jasanga-rriaren ziurtagiria”, laster batean izangodelakoan gaude.

‘Eskola jasangarriarenZIURTAGIRIA’

Page 7: aldizkaria 2013

7www.mogel.org

Euskararekin izan duzunHARREMANA

1.-Eskolan hasi aurretik , zein hizkuntzazen nagusi etxeko giroan? Nola hitz egitenzenuten, euskeraz, erderaz…?Jone Olabarri.- Gurasoekin euskeraz. Ama-marekin erderaz, berak ez zekielako euske-raz. Bestela, denekin euskeraz.Ander Romarate.- Beti euskeraz etxeko guz-tiekin.Iñigo Ruiz de Galarreta.- Eskolan hasi aurre-tik bi hizkuntzak erabiltzen genituen etxean,amarekin eta anaiarekin euskeraz hitz egitennuen eta aitarekin ia beti erderaz, berak eus-kera ez dakielako.

2.-Ildo horretatik jarraituz, nola gogorat-zen dituzu Lehen Hezkuntzako urte haiek?(irakasleak, jolas orduak, jangelakogiroa…)J.O.- Haur Hezkuntzan Sansaburun egon nint-zen, urte haiek gogoratzerakoan dena euske-raz egiten genuela garbi dut, baina 6. mailaraheltzerakoan gauzak aldatu ziren, hemendikaurrera erderara jotzen genuen sarritan,agian nolabaiteko nagusitasuna azaldu nahie-an edo.A.R.- Haur Hezkuntzan, Sansaburun ibili nint-zen eta han denak euskaldunak ziren. Ondo-ren Iturburun, giro oso euskalduna bizi nuen,bertan jokoak eta lehiaketak antolatzen zireneuskaraz hitz egitera motibatzeko.I.R.G.- Lehen hezkuntzako oroimenak betidira onak, Iturburun momento oso onak pasa-tu genituen eta beti gogoratzen ditugu lagu-nen artean. Irakasleekin harreman oso onagenuen eta ikasteaz aparte klasean ere osoondo pasatzen genuen. Gainera, Iturburundagoen jolastokia zoragarria da, eta bertan

Gehiengoarentzatikastetxearen helbururiknagusiena (beste batzuenartean), heziketa etaprestakuntza akademikoaizango litzateke.Gure eskolari dagokionez,euskara bera ikas-irakastekotresna bat izatetik, ikastekohelburu bat izatera heltzen da.Honetaz gain, mailaz mailahedatu ezkero, denok dakiguegungo lan giroan, euskaraerabiltzeko gaitasunak duengarrantzia eta ildo beretik,euskara dela batzen gaituena,giza harremanetan erabiltzekoaeta, are gehiago, euskalnortasuna ematen diguna.Horrela ba, gure hizkuntzaardatz izanik, prestatu dugudatorren elkarrizketaikastetxeko hiru ikasle ohiezagunenetarikoei: Iñigo Ruizde Galarreta (atlétik-ekofutbolaria), Jone Olabarri(Ipurterre sariduna) etaAnder Romarate ( paralimpiarigerilaria).

Page 8: aldizkaria 2013

8 2013ko urtarrila

kirol ezberdin asko egin daitezke. Gehienjolasten genuena futbola zen eta Iturburukofutbol partiduak ez ditut inoiz ahaztuko,momentu oso onak izan ziren niretzako.

3.-Eta eskola barrutik kanpo, lagunekinadibidez, zein hizkuntzatan moldatzenzineten?J.O.- Txikitan erderaz egiten genuen bainagero, koadrilan besteak erabiltzen edo egitenzutena jarraituz; ostera, ikastolakoekin eus-keraz aritzen ginen.I.R.G- Eskolatik kanpo lagunen artean betierabiltzen genuen euskera, guztiok ikastola-koak ginen eta euskeraz ondo moldatzenginen.

4.-Bigarren Hezkuntzara igarotzerakoan,aldaketarik nabaritu zenuen euskararenerabilpenean? Sasoi horretako lagun arte-an, baita kirol artekoan ere, zein hizkunt-za zen nagusi?J.O.- DBH hasterakoan hemengo “jaun etajabe “ginela uste genuen eta honekin bateraerderara erraz jotzen genuen. ·3. mailan,berriz, euskarakiko ikuspegia aldatu zitzaigunerabilera sendotuz. Uste dut, mutilek gehia-go erabiltzen zutela. Ondoren, politikaideiak zirela eta, euskararekiko jarrera erealdatuz joan zen.A.R.- DBHn giro euskalduna zegoen bainaerderarako joera ere ematen zen. Lagunekin,ordea, beti euskeraz saiatzen ginen. Garaihonen amaieran euskararekiko konzientziazbatera hizkuntza honen erabilera ere sendotuzen.I.R.G- Bigarren hezkuntzara igarotzean gurearteko harremanean ez zen aldaketa handiriknabaritu, gure artean gehien erabiltzen zenhizkuntza euskera zen, bai ikastolan bai kanpo-an. Kirolari dagokionez, etapa honetan edukinituen entrenatzaile batzuek ere euskerarenerabilpena bultzatzen zuten eta taldekide bat-zuen artean ere euskera erabiltzen genuen.

5.-Batxillergoan eta ondorengo ikaskete-tan, nola gogoratzen duzu euskararen era-bileraren bilakaera?

J.O.- Batxilergoan, Giza Zientzietakoaegiten ari naiz eta hizkuntzari dagokionez,euskaraz moldatu zarenekin berdinjarraitzen dugu baina, kanpoko edo erdal girokokoekin gutxiago. Hauetariko batzukkonturatu dira euskeraren garrantziaz etaeurek eskatzen digute euskara erabiltzea.Behin, Batxillergoa amaituz, Pedagogiaegiteko asmoa dut eta ibilbide berdinajarraitzea espero dut.A.R.- Institutoan euskeraz egiten jarraitudugu baina erabilera beste ikastetxeeta-tik etorritakoen arabera izaten da.I.R.G- Batxilergoa egitera Bilbora joanbehar izan nuen eta bertan aldaketanabaritu nuen euskeraren erabilpenean,bertako jendeak, ikastolarekin konparatuzeuskera gutxi erabiltzen zuen eta bazeu-den euskera ez zekitenak. Hala ere, Deredukoen artean euskeraz hitz egitensaiatzen ginen.

6.-Egungo lan giroan, futbolean edo ige-riketan, eraginik izan al du euskarazhitz egiteko ahalmenak? A.R.- Ni lau urtekin hasi nintzen igerike-tan eta gure irakasleak dena euskeraz egi-ten ziguten, gero, nagusien taldera pasat-zerakoan gauza bera gertatzen zen. DBHko bigarren mailan nengoela hasi nint-zen igeriketa konpetitiboan, Espainiakotxapelketan parte hartu nuen; ondorennere marken progresioa hobetuz joan zen. 2010ean, munduko txapelketan (Holan-dan) ibili ondoren, Londreseko Olinpiade-

Page 9: aldizkaria 2013

9www.mogel.org

tan finkatu nuen nere hurrengo helburua.Tartean ere, Berlinen egon naiz behinbaino gehiagotan. Olinpiadetan 7.a galditunintzen eta 8.a erreleboetan.Donostiako taldean parte hartzean euske-raren erabilera gutxiagotzen da, taldearenerdiak erderaz aritzen dira.Espainiako Selekzioan, euskara erabiltzenzuen bakarra ni nintzen nahiz eta bosteuskaldunek parte hartu. Hau delaeta,antolatzen ziren elkarrizketa guztiaknik “jaten nituen”, (EITB, Euskadi Irratia,Onda Vasca… emisora gehienak). “Berria”egunkarian ere agertu nintzen.I.R.G.- Gaur egun taldekide batzuen arte-an euskera erabiltzen jarraitzen dugu, etabeste batzuekin erderaz. Euskal komuni-kabideekin (telebista, irratia, egunka-ria...) gauzak egiteko ere oso baliagarriaizan da euskara menperatzea.

7.- Euskararen balioa dela eta, zerbaitgomendatuko zenieke oraingo DBHkoikasleei?J.O.- Ez lagatzeko kanpoko eragin erdal-dun horri gure joera aldatzen. Saiatzekogure bidetik. Adibidez, teknologia eta saresozialetan gehiago egin beharko genukee-la, nik euskaraz dut jarrita baina, berez,gutxi erabiltzen dira. Dena den, oso abe-ratsa izango litzateke euskara zabaltzeko.A.R.- Gomendatuko nuke euskeraz jarrait-zea nahiz eta pentsatu ezertarako ezduela balioko, alderantziz gertatu zait:elkarrizketetarako tresna derrigorrezkoa

bihurtzen da, hau da, giro laboralean edolan giroan ezinbestekoa bihurtzen da.I.R.G.- Gaur egungo DBH-ko ikasleei eus-kera erabiltzea garrantzitsua dela esangonieke, eta ahal duten neurrian euskeraerabiltzen jarraitzeko. Gainera gaur egunhemen lan munduan euskera menperatzeaezinbestekoa dela.

8.- Ipurterre saria jaso ondoren Iturbu-run egon zinen, nola joan zen hitzaldiaematea?J.O.- Bertako ikasleei zuzendu nintzeneuskal giroa zaindu eta bultzatu beharraazpimarratuz. Nola ligatzen zuten galdetunien, euskeraz ala erderaz eta… eurak ezzutela ligatzen erantzun zidaten.

9.-Orain ebakuntza izan duzu, nolazaude? Noiz arte iraungo du etxeanegon beharra?A.R.- Etxean daramat hilabete eta orain-dik beste hilabete falta zait. Gero, berriroBartzelonara noa, operatzera eta hiruhilabete jasan beharko ditut ondo osatze-ko. Dena amaitzen denean berriro hasibeharko dut entrenamenduekin.Batxilergoa amaitu behar dut eta nereasmoa IVEF egitea izango litzateke.I.R.G.- Egunero hobekuntza nabaritzendut, gero eta hobeto nago, orain pixkana-ka pixkanaka muletak kentzen eta ibiltzenhasi naiz.Lan gogorra daukat aurretikbaina gogo askorekin nago eta ondo erre-kuperatzeko gogoarekin.

Page 10: aldizkaria 2013

10 2013ko urtarrila

IRTEERA SEIGARREN MAILAKOENDAKO

Azaroaren 10ean, 6.mailakoakSantimamiñeko kobazuloa eta Gernikaezagutzera joan ginen. A ze ondopasatu genuen!

AGENDA 21 Gu ere ingurugiroarekiko arduratsujokatzen saiatzen gara eta birziklatzerajoaten gara sarri, papera, plastikoa…ganoraz erabiltzen saiatzen gara.

AHOTSAK.COM BISITANLanean ari ginela, Ahotsak.com-eko Idoiaeta Haizeak bideo grabaketatxo bat eginziguten euren web orrian txertatzekoasmoz.

EIBAR ZATARRA… BAI ZERA!

Ekintzak Ekintzak Berr

Page 11: aldizkaria 2013

11

NAZIOARTEKO EUSKARAREN EGUNAAurtengo Euskararen Eguna ere berezia izanda guretzako, egunean zehar hainbatekitaldi burutu ditugu. Ospakizunak bukatuta, EUSKARAZ BIZITZEAgelditzen zaigu.

EUSKARAREN EGUNEAN BISITASansaburuko umeak egun inportante honiberea ematen, Toribio Etxeberriarenjaiotetxe parera joan ginen.

IRLANDAR TALDEA IKASTOLANUrrian, J.A.Mogel Ikastolan bisitaberezi-berezi bat izan genuen. Hain zuzenere, irlandar kultura eta musika zabaltzenduen gazte talde batena, CRAOBH PHIARAISizenekoa.

OTEIZA OINARRI, ERAKUSKETA5 urtekoak Oteiza eredu hartuz, irudimenaederto lantzen dugu klariona erabiliaz.Erakusketa polita egin genuen Argatxakosarreran.

riak Berriak Ekintzak

www.mogel.org

Page 12: aldizkaria 2013

12 2013ko urtarrila

Ekintzak Ekintzak Berr

FRANTZIARA BIDAIACarcassonne, Toulouse, Pau eta Landakbisitatu genituen.

GABONETAKO JAIALDIAAzken urteetan bezala gela guztiek partehartu zuten Gabon jaialdian.

SAN ANDRESAKSan Andresak ohi bezala ospatu genituentaloa eginez eta herri kirolak egiten.

BAKAILU LEHIAKETASan Andres aurretik egoten den bakailaulehiaketan parte hartu genuen ohi denbezala.

IKAS BIDAIA LANZAROTENAzken urteetan Lanzarotera goaz, esparruludikoa, kulturala eta kirola uztartzen ditu-gularik. Kultur mailan irlako berezitasunakikasten ditugu: “Timanfaya” sumendia, “LosJameos del agua”, “La cueva de los verdes”,“La Graciosa” irla...Kirolean senderismoa egiten dugu “Risco deFamara” igotzen “Valle de las mil palme-ras”-tik hasi eta “Famarako handartzara”jaitsiaz, “La Graciosa” irlan uretako ekintzakeginez...

Esparru ludikoan hoteleko hiru igerilekutan bainatuz, “Puero Carmen”-eko dis-kotekak ezagutuz... Bizitza guztirako esperientzia ahaztezina.

Page 13: aldizkaria 2013

13www.mogel.org

riak Berriak EkintzakIHAUTERIAKUrtero legez, Ihauteriko kalejiran parte hartuzuten gure ikastetxeko ikasleek EuskalIhauteriko pertsonaiak Eibarko hiritarreierakustarazten.

ARRATERA IRTEERAIraileko azken ostiralean aisialdi etaharremantzeko ekintza gisara Arratera igotzendugu. Batzuk bizikletaz eta gehienok oinez,Sta Gurutzen hamarretakoa egin eta Kalamuaribuelta emanez Arrateraino iristeko.

DELEGATUAKAldiro zuzendaritza ikasleen delegatuekinelkartzen ikastetxeko gai ezberdinak aztertueta adosteko.

IKASLEAK LANEANLan kooperatiboetan ikasleak bere kabuz lane-an ari dira

Page 14: aldizkaria 2013

IKASTOLAeskaintza

EUSKARA

KALITATEA

MULTIKULTURALITATEA

ESKOLAZKANPOKOEKINTZAK

ELEANIZTASUNA

INGURUMENA

HERRIAREKINHARREMANANAK

TEKNOLOGIAaurten, LIBURU DIGITALA

MOGEL ISASIeskaintza

EUSKARA TEKNOLOGIABERRIAK

ELEANIZTASUNA

KALITATEA

INGURUMENA

FRANTZIARA BIDAIA

IKAS BIDAIA

ESKOLA 2.0

KIROLA

Page 15: aldizkaria 2013

• Elikadura etaostalaritzarakomerkatalinstalazioak

• Aire egokitua

Tel:

943 78 90 46Faxa:

943 78 90 68Berraondokoa Pol.Ind.7.zenb20690 [email protected]

INSTALAZIOA

eta

MANTENUA

30

San Agustin, 2-4, E lokala • 20600 EIBARTel. 943 821 850 • Faxa: 943 208 [email protected]

www.viajespremier.net

Page 16: aldizkaria 2013