Hotsa aldizkaria

8
Xabier Paya, Onintza Enbei- ta eta Igor Elortza nor baino nor 5. orr. Hirugarren aldiko 9. zenbakia yEuskarazko Kazetaritzaren VI. Jardunaldiak Euskarazko kazetaritza, barrutik Mikel Reparaz (Radio Eukadi), Asier Azpilikueta (Berria) eta Amaia Usandizaga (ETB) || MANUEL CASTELLS uAvelino Amoedo, uni- bertsitateko irakasleari elkarrizketa. 4 uEuskal Herriko folklo- rearen dantza herrikoiei gainbegiratua 7 uIruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskal astea. 8 Teknologia berriek aldaketa ugari ekarri dute kazetaritzara. Eta eus- kal kazetaritzan ere ezin kontrako- rik gertatu. Horixe izan da aur- tengo Euskarazko Kazetaritzaren Jardunaldien gai markoa. Formatu, soporte eta lan egiteko modu be- rriek euskarazko kazetaritzari nola eragin dioten lehenengo pertsonan ezagutu nahi izan dugu, baita hu- rrengo urteetarako sortzen diren erronkak ere. Horretarako ekarri genituen unibertsitatera irrati, te- lebista, egunkari nahiz interneteko profesionalak. eta gainera...

description

Nafarroako Unibertsitateko Abarrots euskara taldearen aldizkaria

Transcript of Hotsa aldizkaria

Page 1: Hotsa aldizkaria

Xabier Paya, Onintza Enbei-

ta eta Igor Elortza nor baino

nor 5. orr.

Hirugarren aldiko 9. zenbakia

yEuskarazko Kazetaritzaren VI. Jardunaldiak

Euskarazko kazetaritza, barrutik

Mikel Reparaz (Radio Eukadi), Asier Azpilikueta (Berria) eta Amaia Usandizaga (ETB) || MANUEL CASTELLS

uAvelino Amoedo, uni-bertsitateko irakasleari elkarrizketa. 4

uEuskal Herriko folklo-rearen dantza herrikoiei gainbegiratua 7

uIruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskal astea. 8

Teknologia berriek aldaketa ugari ekarri dute kazetaritzara. Eta eus-kal kazetaritzan ere ezin kontrako-rik gertatu. Horixe izan da aur-tengo Euskarazko Kazetaritzaren

Jardunaldien gai markoa. Formatu, soporte eta lan egiteko modu be-rriek euskarazko kazetaritzari nola eragin dioten lehenengo pertsonan ezagutu nahi izan dugu, baita hu-

rrengo urteetarako sortzen diren erronkak ere. Horretarako ekarri genituen unibertsitatera irrati, te-lebista, egunkari nahiz interneteko profesionalak.

eta gainera...

Page 2: Hotsa aldizkaria

hotsa2

XXI. mendeko kazetaritzaBizitako esperientziaz jantzi zituzten kazetari euskaldunek Abarrotsek antolatutako Euskarazko Kazetaritzaren VI. Jardunaldiak

gogoeta egin zuten kazetari eus-kaldunek Abarrotsen jardunaldi hauetan. Internet, telebista, irrati eta prentsa idatziko hainbat pro-fesional izan ziren unibertsitatean, hain present dagoen etorkizunari neurria hartzeko.

malguago eta errazagoek hartu di-tuzte erredakzioetako mahai gai-nak. Eta horrek, noski, aldaketa eskatzen du. Aldaketa kazetaritza egiteko moduan, albisteak tratatze-ko eran, herritarrengana heltzeko bideetan. Bakoitzak bere arloan,

Aspaldi bukatu zen zinta magnetikoaren, faxaren, idazmakinaren edota edi-zio analogikoaren kazeta-

ritza. Aparatu pisutsu eta ekoizpen konplikatuen tokia hartu dute tek-nologia berriek. Lan egiteko modu

y Ikasle ohien mahai ingurua TESTUA: TAMARA FERRARI

Mikel Reparaz: “Multimediatik bakarmediara igaroko gara aurki”

Apirilaren 10ean, Euskarazko ka-zetaritzaren VI jardunaldian, ikas-le ohien mahai-inguruaz gozatu ahal izan genuen Nafarroako Uni-bertsitateko giza zientzen eraiki-nean. Bertan jorratutako gaia “te-knologia berriak eta nire ibilbidea euskarazko kazetaritzan” izan zen. Hiru kazetari parte hartu zuten eta gerturatutako jendearekin jolasean aritu ziren. Kazetariak Mikel Repa-raz (Radio Euskadi), Asier Azpi-likueta (Berria) eta Amaia Usandi-

zaga (ETB) izan ziren. Ekitaldiaren helburuetako batzuk kazetarien es-perientzia gurera ekartzea eta haien ikuspegi, gogoeta eta analisiak en-tzule eta kazetaritzan interesatu-ta daudenei hurbiltzea izan ziren.

Landu zutenaren artean, tekno-logia berriaren aurretik nola egi-ten zuten lan izan zen. Abibidez, sakeleko telefonoa ez zegoenean bizitako esperientzia bitxiak kon-tatu zituzten eta baita ere Internet eta informazio digitalizatua egon aurretik nola lortzen zuten kalita-tezko berriak egitea esplikatu zigu-ten.Azkenik entzuleen galderak erant-zun eta hauekin gaiaren hainbat puntu eztabaidatu zituzten.

“Sakeleko telefonorik nahiz Internetik ga-beko garaiak gogora-

tu zituzten

Ezkerretik hasita, Mikel Reparaz, Asier Azpilikueta eta Amaia Usandizaga mahai inguruan. || MANUEL CASTELLS

Page 3: Hotsa aldizkaria

hotsa 3hotsay Joseba Etxarri Euskalkultura.com atariko zuzendaria

y Xabier Euzkitze ETBko aurkezlea

y Josemari Velez de Mendizabal Euskonews.com

“Euskal Etxeak zentzua dauka bere komunitatearen beharrei erantzuten badie”

Joseba Etxarri, Euskalkultura.com webguneko zuzendariaren aburuz, orain arte Euskal Etxeak norbera-ren euskal nortasuna munduan zehar gordetzeko modua baziren, teknologia berriek aldaketa ekarri dute, eta planteamendu berriak be-harko dira garai batean euskal emi-granteek sortutako elkarte hauek mantentzeko. “Oraindik diaspora eta emigran-teen arteko lotura egiten badugu

ere, jada ez da horrela”, dio Etxa-rrik. Garai batean Euskal Herritik alde egin zuten herritarrek izan dituzte ondorengoak, eta belau-naldi berri horiek dira orain Eus-kal Etxeen inguruan dabiltzanak. Etxarrik adierazten duenez, “esan daiteke bakoitzak bere erara bizi duela. Diasporan badago halako sentimendu bat denak batzen di-tuena, baina sentimendu hori anitza da”.

“Zer ez nuke emango atzera bueltatu eta audientzia daturik gabe lan egitearren!”

Xabier Euzkitzek oso gertutik bizi izan ditu telebistak azken urteotan emandako aldaketak. Teknologiak aukera berriak ematen ditu, forma-tu berriak sortu dira, eta Euzkitzek uste du Euskal Telebista, irudi al-detik, gainerako telebistekin lehiat-

zeko moduko mailara iritsi dela. Aro berri honek izan du, ordea, bestelako arpegi ez hain atsegina. Egindako lana audientzien arabera neurtzen dela, eta saio bat egin on-dorengo sentsazioa ere baldintzat-zen dutela dio kazetariak.

Eusko Ikaskuntzak sortu zuen Euskonews atari digitala 1998an euskal kulturarekin lotutako gaiak sareratzeko helburuarekin. Eusko-news.com atariak astero berritzen ditu bere edukiak kolaboratzaile sare sendoari esker. Euskararekin ere konpromiso sendoa dute, aste-

ro argitara emandako artikulueta-tik gutxienez batek euskaraz izan behar baitu jatorriz. Edonola ere, edukiak lau hizkuntzatara itzultzen dituzte. Horregatik uste du Jose Maria Velez de Mendizabal zuzen-dariak, teknologia berriek mesede egiten diotela euskarari.

“Teknologia berriek kalte baino mesede gehiago egiten diote euskal hizkuntzari”

Page 4: Hotsa aldizkaria

“Zerbitzu publikorako ahalmena behar du izan irrati esatari batek”

hotsa4

Avelino Amoedo, irakaslea eta Komunikazioan Doktorea

Irratia soinua eta denbora da; hori ongi daki Kominika-zioko Fakultatean ikasten duen edonork. Irrati-difu-sioaz hitz egiten dugunean, elektromagenetikoak diren onden bidez egindako soi-nuen eta irudien igortze pu-blikoaren inguruan ari gara.Aski ezaguna dugu, bestalde, gure fakultatean Irratigintza irakasten duen euskaldun bat: Avelino Amoedo “Pru-ducción Radiofónica”-ko irakaslea da eta Komunika-zioan Doktorea. Berarekin irratigintzari buruz solastu gara. TESTUA: AMAIA OIARTZUN

- Nola aldatu da irratia mundu ho-netan sartu zinenetik?-Egia esan ez da asko aldatu. Ni duela hogei urte hasi nintzen Unibertsita-tean, eta gaur egun jarraitzen duten tendentziak zeuden garai horretan; hala nola, programazioa bloke haun-dietan bereizten zen (magazinak, in-formatiboak…) eta egun informazio-ak duen jarrantzia, lehen ere bazuen. Beraz, informazioari bultzada bat eman zaiola esan dezakegu.Bestetik, aldatu dena irrati taldeen konposizioa izan da. Lehen momen-tutik SER katea indarrez hasi zen, eta poliki-poliki beste batzuek ere pro-gramazioan toki bat egiten joan dira.Gainera, Irrati publiko autonomikoen

sorreraren 25. urteurrena bete dugu, eta jaio zirenetik, asko gogortu dira. Irrati musikalaren inguruan arit-zen bagara, honen entzulegoa, irrati “generalista” edo orokorrena baino haundiagoa bihurtu da.Gure fakultateko irratiari dagokionez, 1999an martxan jarri zen, eta geroz-tik, programazio proiektu ezberdinak egon dira, eredu ezberdinei jarraituz, baina beti, ikaslearen parte hartzeari moldatua - Irratigintzaren munduan euskaraz dagoen eskaintza egokia da? Eta gure fakultatean?- Beno, beti gehiago edo gutxiago egon daiteke. Egokia… ez dakit, hori gizartearen beharren arabera izan-

Page 5: Hotsa aldizkaria

hotsa 5hotsago litzateke. Gizarteak esan behar du zer nahi duen. Ez dakit komunikazio kontua den, nik uste gizabanakoen beharretara moldatu behar dugula beti.Euskaraz dugun garrantzitsueneta-rikoak Euskadi Irratia da, eta honen aurrekari bat Loiolan eta Donostian zegon Herri Irratia izan zela argi dago. Ondoren, Bilbon eta Gasteizen ere ezarri zuten.Bestalde, indartsuak dira euskarare-kiko, irrati emisora txikiak, lokalak; izan ere programa asko egiten baiti-tuzte euskaraz. Iparraldean eta Nafa-rroan ere baditugu asko.Gure irradian, 98.3an, programa aunitz egin dira euskaraz. Bertako langile plantilla txikia da, eta kola-borazio ezberdinak izan ditugu. Eus-kararen koordinatzailea Nagore Gil dugu. Argi dugu gizartearen zati ga-rrantzitsua dela euskara, kultura eta egunerokotasunaren adierazle da. Egunero erabiltzen dugun hizkuntza bizia da, eta hori, unibertsitatetik, gar-bi dugu. - Zer behar du irrati esatari batek bere lana ongi betetzeko?- Batez ere zerbitzu publikorako ahal-mena, interesa, entzulegoari eta in-guratzen zaituenari errespetua, eta zintzotasuna. Informazioa gustukoa izan beharko duzu, eta batez ere, gure unibertsitatean ikasitako baloreak kontutan hartzea. Avelino Amoedok 1986-96 urte bi-tarteko Euskadiko irratiaren egitura aztertu zuen publikatutako liburu honetan “Estructura de la radio en el País Vasco 1986-96”, izan ere, denbo-ra honetan egungo irratien egitura in-formatiboak finkatu baitziren ekono-mikoki eta administratiboki. Bestalde, gure irakasle honek, “Irratia Euskal Herrian” ere idatzi du Auñamendi Entziklopediarako, eta azkenik, EIT-Bren 25. urteurrenarako edukieraren koordinatzailea izan da: “EITB 1982-2007: hegaldi kronika”.

Bertsotan blai! TESTUA: ANE OTAMENDI

Urtero bezala, aurten ere, Nafa-rroako Unibertsitateak bertsolari apartak bildu zituen maiatzaren 7an arkitektura eraikineko aretoan. Arratsaldeko zazpiak eta erdi ingu-ruan, Onintza Enbeitia, Xabi Paya, Igor Elortza eta Julio Soto bertso-lariak aretoko atetik sartu ziren, han elkartu ginen berrogeita hamar pertsonei emanaldi ezin hobea es-kaintzeko prest.Bertso-saioari Igor Elortzak eman zion hasiera. Aurkezleak agindu bezala, denboran atzera egin eta Pe-dro Otaño bailitzan bota zituen au-rreneko bertsoak. Igorri Onintzak jarraitu zion bere ahots finarekin. Honek ere beste bertsolari ospet-su bat antzeztu zuen bere agurre-ko bertsoan (bere berraitona den “Urretxindorra”) eta Xabiri pasa zion hitza, Txirrita antzeztu zuena. Bertso aparta bota ondoren, Juliok eman zion amaiera lehenengo txan-da honi, Paulo Igantziren paperean. Doinu lasaiarekin eman zioten ha-siera ekitaldiari, baina doinu lasai horiei, doinu dibertigarri batzuek hartu zieten txanda. Bertso saioaren unerik onenetako bat, laugarren txandarekin iritsi zen. Igorri irakas-le gogor bat izatea tokatu zitzaion, eta Xabiri berriz, bekario xinple eta jator bat. Bi bertsolariak aretotik bueltaka hasi ziren, azterketa bat zaintzen egongo balira bezala, eta ikus-entzunezkoak ikasletzat har-tuz, beraiei buruzko bertsoak botat-zen hasi ziren. Aretoa algara hutsa bihurtu zen orduan.Bertsolariek lan ederra egin zuten asteazken hartan, eta aretora hurbil-tzeko aukera izan genuenok, ordu eta erdi ezin hobe bat pasa genuen beraiekin. Ez galdu aukera eta hur-bil zaitez hurrengoan zu ere!

Taberna eta sagardotegi

aitzen ginen gehiengotan,

batzutan triste xamarrik eta

bestetan berriz gogotan,

orain Nafarroan “uni” bat dago

ta daude ikasi asmotan,

ta hori gutxi balitz enteratu naiz

hasi direla bertsotan.

Beraz Peio Mari Otaño naizhaserako agurretan,bere herritik urruti joanaetzena bizi izan bueltan,baina bertsoak jartzen zekienbihotzez eta benetan,ea ba gaur zen kantatzen dudanAmeriketatik bueltan.

Igor

Elo

rtza

Julio

Sot

o

Paya aurreko bertso saio batetan || CASTELLS

Page 6: Hotsa aldizkaria

hotsa6

kiko dantzak ere aipatu behar dira non gizon eta emakumeek zapi edota eskuen bitartez loturik dant-zatzen duten. Gainera, borroka-rako dantzak ere badira, makilez, arkuez zein ezpatez aurrez aurre jarrita dantzatzen direnak. Bizkaian, Markinan zehazki, Arretxinagakoa oso ezaguna zen eta aingeruen arteko borroka is-latzen zuen, bukaeran, San Migel Arlanjelua azaltzen zelarik iraba-zle gisa. Lekeition San Pedro edo San Paulo egunean dantzatzen den Kaixarrankak ospe handia du eta arrantzaleei zor dio bere jatorria. Saliñ-saliñak ere Bizkaiko itsasal-dean du bere historia nagusia. Ei-barren Mandiola auzokoek soka dantzan aritzen omen dira. La-purdiko ihauterietan Maska dant-za, kaskarrot martxa, Marmutxa, Makil dantza, Xinplea, Zapatain dantza, jauziak, polkak eta Soka dantza aurki ditzakegu. Lapurdiko Donibane-Lohitzunen kaskarotan aritzen ziren, emakumezko arra-in saltzaileek otarrekin dantzatzen

Zazpi lurralde alpargata gaineanTxistu, danbolin nahiz trikiti doinuek dantzan jartzen gaituzte euskaldunok. Atzera botako dugu begirada dantzen jatorria ezagutzeko TESTUA: NAROA GALARZA

badu bere edukia. Euskal He-rriko dantza tradizionalak neka-zari zein arrantzaleei, jaiegunei e t a egun jakin batzuei lo-t u - rik azaltzen dira. Beraz,

herrietan dute euren jatorria. Euskal dant-za ugari daude Euskal Herri osoan zehar za-balduak, ezpata dant-za eta agurra adibidez.

Ezpata dantza Bizkaiko eskualde bateko dantza zen. Agurra, berriz, soka-

dantzaren zati bat zen zenbait festetan. Hainbat herritako pa-

troien ospakizunak eta kristau-tasunari loturiko jaietan

dantzari euskaldunek ere lan handia

zuten. E u s k a l -

dunok b a -

d i t u -gu hainbat ohitura

ere dantza batzuk dantzatze-rakoan, arin-arina, adibidez, fandangoaren ostean dantzat-zen da. Agurra, sueltoa, kale-jirak, San Juan dantzak, Agin-tariarena edo ikurrin dantza ere ohizko dantzak dira Euskal Herrian. Azken hau, ikuski-zun hasieran egiten da dant-zariak aurkezten direlako eta bukaeran ikurrina pasatzen da dantzari guztien gainetik. Hala ere, badira beste mila dantza ere; sardiñera, zortziko txikia, sorgin dantza, etab. Inguru ire-

Euskal Herriko folklorea-ren zati garrantzitsu dira herri-kirolak, bertsolarit-za eta euskal dantzak. Mu-

sika aldetik ere, euskal kulturak

“Gerra Zibilagatik errefuxiatutako eus-kaldun askok dantza

taldeak sortu zituzten

“ Kristautasunari lo-tutako jaietan lan

handia izaten zuten dantzariek

Page 7: Hotsa aldizkaria

hotsa 7hotsa

dute Lantz herrian, zortziko dant-zatzen da ihauterietan. Nafarroan ingurutxo dantza ikus dezakegu eta honek badu aldaera bat Ttun ttun izenekoa Erronkarin sortua. Zuberoan, ohizkoa da Makil dant-za eta bralea ere ikus dezakegu.

Gorabeherak historian

XIX. mendetik XX.erako pausoan, Euskal Dantzak galtzear zeuden. Arazo honen aurrean, mugimendu erromantikoak eta, ostera, naziona-

lismoak, ohitura hauek berreskurat-zeko ahaleginak egin zituzten. Hala ere, euskal dantzak berreskuratu ahala, aldaketak egin ziren jatorri-zko koreografiatan. Esan beharra dago, dantza tradizionalak ez due-la egitura sendorik eta, ondorioz, irakasleek ez dute formazio handi-rik jasotzen.

Diotenez, Gerra Zibilaren ondo-rioz Iparraldean errefuxiatu ziren Gipuzkoar eta Bizkaitar gudari-dantzariek dantza taldeak sortu

zituzten. Hauek, euskaldunak bat-zeko ideian oinarriturik ezpata dantza eta agurra erakutsi zituzten. Gerraostean ere dantza taldeak aza-leratzen hasi ziren. Hala nola, le-henengoa, Bilbon sortu zen 1945.urtean “Dindirri” izenarekin. Eta 1948.urtean, Donostian, “Goizaldi” dantza taldea. Talde hauen ikuski-zunek ospe handia izan zuten. Beste hainbat dantza talde ere sortu ziren eta euren artean lagunduz, elkar in-dartu ziren erakunde baten beharra ikusteraino. Horrela, Euskal Dant-zarien Biltzarra fundatu zen 1965.urtean. Eta, beranduago, Dantzari Aldizkaria.

Txistularien lana ere azpimarra-garria da Euskal Dantzaren garape-nean. Izan ere, ohiko euskal dantzak musika tresnen laguntzaz dantzatzen baitira; txistua, danbolina, trikitixa, panderoa eta albokaz. Euren lana da kanta eta soinu zaharrak berresku-ratzea eta euren doinuekin herriko jaietan jardutea dantzariek dantzatu ahal ditzaten. Laburki esanda, eus-kal folklorea zaintzea denon lana da, baita herritarrona ere.

San Lorentzoko dantzak Iruñean. || DANTZAN.COM

Doinu gozoen kateakJone bakarlariak Kateak izeneko bere diskoa aurkeztu zuen Nafarroako Unibertsitatean

Askatasuna, galdutako laguna eta amaren maitasuna izan zituen Jonek hizpide, kitarra eskuan, unibertsita-teko hainbat euskaldunen aurrean. Imanol Goikoetxea sakandarra izan zuen lagun formatu txikiko kont-zertu honetan. Eta formatu txikian izanagatik ere, estridentzia handien beharrik gabe, bere egin zuen Jonek Zientzien Eraikineko ekitaldi are-toa. Kateak diskoko kantuak aurkeztu bazituen ere, bere ibilbide laburrean eman du ezagutara beste lanen bat

ere. 2004. urtean Estutasuna izene-ko kantua grabatu zuen Martxaundi 4 bildumarako, eta urtebete geroago etorri zen bere lehen lana, sei kan-tuz osatutakoa. Kateak diskoa, be-raz, azken honen jarraipena da.Hamaika kantuz osatutako azken bilduma hori Bonbereneako estu-dioan grabatu du Jonek, eta Karlos Osinaga “Txap” arduratu da gra-bazioaz. Gainerako taldekideak Karlos Aranzegi (bateria), Imanol Goikoetxea (kitarra) eta Joni Ubeda (baxua) dira.

Page 8: Hotsa aldizkaria

Pasa den apirilean III. Eus-kal Kultur Astea ospatu zen Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean. Aitzi-

netik duela hiru urte arte jardunal-di solteak ospatzen ziren Eskolan, baina astebetean orokortutako jar-dunaldiak geroz eta famatuagoak bihurtzen ari dira urtez urte.

Hizkuntza Eskolaren irakasle donostiarra den Ainhoa Aranburuk Euskal Aste hau antolatu zuen, eta antolatutakoen artean hitzaldiak egon ziren (bederatzi euskaraz eta bat erdaraz), zinea euskaraz eta lehenengo mailako bertso saio bat Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Xabier Paya Bizkaiko Txape-lketaren irabazlearekin.

Euskara ez da gramatika hutsa

“Opari bat da” du izena ekitaldi honek, eta galdetzen badiogu Ain-hoari zergatik antolatzaileek jarri zioten izen hau ekitaldiari berak esango dio: “Irakasleek Euskal Aste hau opari bat bezala ikusten dugu-lako ikasleentzat, adierazi nahi die-gulako euskara ez dela gramatika eta ikastea bakarrik, baita dibert-sioa eta gozamena ere”.

Ainhoa Aranbururen hitzetan “helburua ez da ikasleek dena ulert-zea ekitaldietan, baizik eta gozat-zea. Egin nahi duguna da ikasleari

euskara gerturatu, ez leku batera joan eta saioak ikusi, baizik eta gure etxera ekarri, gure eskolara ekarri”. Aste hau, orduan, ez dago euskaraz dakien jendeari zuzenduta, ez eus-kaldun zaharrari, ez berriari, beste euskaldun bereziei, ikasten ari di-renei, aunitz direla Nafarroako hi-riburuan. “Aste honekin eta kurtso ororekin euskara normalizatu nahi dugu ikasleen artean, lotsa gal deza-tela, kolpetik ezin delako hizkuntza bat ikasi; pixkanaka-pixkanaka egin behar da lana”.

23an, asteazkena, zine ikustal-di bat egin zen Olite zine aretoan, eta honen garrantzitsuena Ain-hoarentzat izan zen ikasleek esfort-zua egin zutela zinea ikusteko, “ez baitago ohiturarik zinea euskaraz ikusteko, ez dagoelako euskarazko pelikularik”.

Azken finean kontuan hartu be-har dena da aste honekin euskara kaleratu egiten dutela Ainhoa Aran-buruk eta Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko beste irakasleek, eta ho-rrek bere garrantzia du Iruñean.

8hotsa

Gero eta famatuago den opariaHirugarren urtez, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak euskal kultura gerturatu du ikasgeletara Euskal Kultur Astean TESTUA: ALVARO GARRITZ

Euskal asteko bertso saioa. || IRUÑEKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA

Euskara dibertsioa ere badela adierazte-ko erabili dute “opari

bat da” leloa