2.1 aldizkaria

13
Teknologia Tik-tak...pum! Ane Azkue GIZARTEA-EZAGUTZEN Aimar Bengoa. Sabin Aranzabal Amets Casal, Ane Azkue eta Itziar Caño HUHEZI LH2-T1 taldeko kideak 2.1 Hezkuntzaren erronkak eta funtzioak Elkarrizketa Eibarko emplegu zerbitzuko zuzendariari Krisi ekologikoa Itziar Caño Lpz de Sosoaga Gizarte aldaketak Atzo eta gaur Amets Casal Argazkiak: Itziar Caño GAUR EGUN, KALETIK BAZOAZ ETA PERTSONA BATI ORAINGO EGOERA EZBERDINEN INGURUAN GALDERA BAT EGIN EZKERO, ASKOK EZ LUKE JAKINGO ZER ERANTZUN. HAU KOMUNIKABIDEEN INFORMAZIO KONPLEXU ETA MANIPULATUAREN ERAGINAGATIK DA. EZ AL ZAUDE HORRETAZ NAZKATUTA? ESATEN DUTENAREN ERDIA ULERTZEAZ? HORI HORRELA BADA HAU DA ZURE ALDIZKARIA. BERTAN, PILPILEAN DAUDEN GAI EZBERDINAK LANDUKO DITUGU MODU ULERKOR BATEAN. IRITZI ARTIKULUAK, ELKARRIZKETAK ETA ERREPORTAIAK AURKITUKO DITUZU ETA AMAIERAN LABUR LABUR DENA GOGORATZEKO GAI HORIEN INGURUKO DENBORAPASA DIBERTIGARRIAK. ZERI HARI ZARA ITXAROTEN????? HASI IRAKURTZEN!!!!

description

Hezkuntzaren erronkak eta funtzioak

Transcript of 2.1 aldizkaria

Page 1: 2.1 aldizkaria

TeknologiaTik-tak...pum!Ane Azkue

GIZARTEA-EZAGUTZEN

Aimar Bengoa. Sabin Aranzabal Amets Casal, Ane AzkueetaItziar Caño

HUHEZILH2-T1 taldeko kideak

2.1

Hez

kunt

zare

n e

rro

nkak

eta

fun

tzio

ak

ElkarrizketaEibarko emplegu zerbitzuko zuzendariari

Krisi ekologikoaItziar Caño Lpz de Sosoaga

Gizarte aldaketakAtzo eta gaurAmets Casal

Argazkiak: Itziar Caño

! GAUR EGUN, KALETIK BAZOAZ ETA PERTSONA BATI ORAINGO EGOERA EZBERDINEN INGURUAN GALDERA BAT EGIN EZKERO, ASKOK EZ LUKE JAKINGO ZER ERANTZUN. HAU KOMUNIKABIDEEN INFORMAZIO KONPLEXU ETA MANIPULATUAREN ERAGINAGATIK DA. EZ AL ZAUDE HORRETAZ NAZKATUTA? ESATEN DUTENAREN ERDIA ULERTZEAZ? HORI HORRELA BADA HAU DA ZURE ALDIZKARIA. BERTAN, PILPILEAN DAUDEN GAI EZBERDINAK LANDUKO DITUGU MODU ULERKOR BATEAN.

IRITZI ARTIKULUAK, ELKARRIZKETAK ETA ERREPORTAIAK AURKITUKO DITUZU ETA AMAIERAN LABUR LABUR DENA GOGORATZEKO GAI HORIEN INGURUKO DENBORAPASA DIBERTIGARRIAK.

ZERI HARI ZARA ITXAROTEN????? HASI IRAKURTZEN!!!!

Page 2: 2.1 aldizkaria

2

MªAsun AmenabarEibarko enplegu zerbitzuko zuzendaria 3 Kaleak bete etxeak ustuzSabin Aranzabal 5

Atzo eta gaurAmets Casal 6 Noizbait bukatuko da gure burukomin hau?Aimar Bengoa 7

Tik-tak...PUN!Ane Azkue 8

Bizitzea merezi duen bizitza bizi!Itziar Caño Lpz de Sosoaga 9

Jasangarritasuna eskoletanEuskal Herriko eskoletan zer? 10

Mapa Kontzeptuala 11

GURUTZEGRAMA 12

Page 3: 2.1 aldizkaria

3

Zer da Lanbide?

Eusko Jaurlaritzak herritarron eskura jartzen duen euskal enplegu zerbitzua da. Bertan, lana bilatzeko orientabideak ematen ditugu.

Zerbitzu integrala dela esan daiteke, izan ere, eskatzailearekin batera egiten dugu lana bilatzeko prozesu osoan zehar, aholku ematen, orientatzen eta laguntzen, hainbat prestakuntza-ekintzaren bidez eta bere enpresa sortzeko sostengua eskaintzen. Gainrera, lanbide-profil bakoitzerako banakako planak diseinatzen ditugu.

Zenbat pertsonek dute izena emanda lanbiden?

2011 2012

Enplegu eskatzaileak

141.906 164.139

Langabezi tasa %13.4 %15.5

Lanbiden izena emanda duten pertsona kopurua bikoitza izan daiteke langabezi tasarekin alderatuz, izan ere, gure zerbitzua lanbide hobeagoa lortu nahi duten pertsonei ere zuzendua dago.

-Zuen zerbitzuek E.H.ko pertsona guztien beharrak asetzen dituzte, edo paper ofizialak edo beste ezaugarri batzuk kontutan izaten dituzue?

Atzerritar guztiek izena eman dezakete, etxebizitza edo lan agiriri ez dutenek ere, hala ere, hauek ezin dute lan egiteko zerbitzuetan esku hartu, bakarrik orientazioaz eta formazioaz baliatu daitezke.

-Ze pertsona motek erabiltzen dituzte zerbitzu hauek? Azken urteetan aldaketak egon al dira?

Gaur egun imigrante irregularrek Lanbiden izena emateko aukera handiagoa daukate, hori dela eta zerbitzu honetan parte hartzen duten pertsonen kopurua asko hasi da. Gertaera honen eragile bat, INEM izena ematearen aukera eza izan da.

MªAsun Amenábar Lan Harremanetan diplomatua da. 1978.urtean Eibarko Enplegu Institutu Nazionalean (EIN) hasi zen lanean eta urte batzuetan bertako zuzendari izendatu zuten. Gaur egun transferentzien eraginez EINetik Lanbidera pasa da eta 2011 urteaz geroztik zuzendari lanetan jarduten da.

MªAsun AmenabarEibarko enplegu zerbitzuko zuzendaria

LAN

GA

BE

ZIA

Elk

arri

zket

a

Euskal Herrikolangabezi kopurua:15.5% 2012ko Irailean.

Espainiako langabezi kopurua:25%

Lanbideko bulegoak:Gipuzkoa 15Bizkaia 20Araba 7

Argazkia: Itziar Caño

Page 4: 2.1 aldizkaria

4

-Ze motatako pertsonak dute erraztasun gehiago lana aurkitzerako orduan? Titulazioarengatik, edozein kontratu bilatzearen beharragatik, adinagatik?

Lana bilatzeko orduan hainbat eragilek hartzen dute parte, ez batek bakarrik. Formazioa garrantzitsua da beti eta adinak ere eragina du. Hala ere, sortzen diren lanbideak egoera txarrekoak dira.

-Ze lanbide mota da ohikoena gaur egunean? Eta kontratuen arloan?

EAEn 59.449 kontratu sinatu dira, aurreko urteko hile berean sinatutako kontratuen %16,6 gutxiago. Datu hauek aditzera ematen dute lan merkatuaren beherakada.

Logikoki, enplegu mota oso erlazionatuta dago bailararen aktibitatearekin, industriala bada edo zerbitzu sektorekoa.  Deba beheko bailaran azkenaldian sortzen den enplegu

gehiena zerbitzuen sektoretik dator. Kontratu gehienak denbora zehatz baterako dira (%38,9).Emakumeen artean kontratuen erdia baino gehiago aldi baterako dira halaber gizonezkoen artean kontratu hauen portzentajea lautik batekoa da.  2012ko Irailean kontratuen %6,4 bakarrik izan ziren mugagabeak. Gipuzkoa mailan kontratu mugagabeen maila handiagoa izan da (Gipuzkoa %6,6/Bizkaia %5,9 eta Araban %5,7).

LAN

GA

BE

ZIA

Elk

arri

zket

aZER ONDORIOZTATZEN DUGU?

• Ikertzaileon ikuspegitik, Lanbidek hiritarrei ematen dien laguntza profesionala positiboki baloratua izan da. Gaur egungo gizarteak bizi duen egoerari irtenbideak proposatzen dizkio. Alde batetik, lana bilatzeko bideak bilatuz edo lanpostu hobeagoa lortzeko aukerak emanez.

• Larritzekoa da, Espainia eta Euskal Herriaren arteko langabezi tasa desberdintasuna. %10eko aldea potoloa da. Suposa dezakegu, Euskal Herria gainontzeko estatuarekiko egoera hobeagoan aurkitzen dela, industria kopurua altua delako eta atzerriko herrialdeekin kontaktu gehiago dutelako. Goraipatuko genuke, Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzarako (I+G+B) egiten ari diren saiakerak duen balioa aurrera jarraitzeko. Dena den, krisia nonahi nabarmena da eta enplegu eskatzaile kopuruak gora egin du urte batetik bestera.

Page 5: 2.1 aldizkaria

5

Gaur eguerdian, bazkal aurretik egunkaria hartu dut esku artean. Gehienetan bezala, titularrak irakurtzera mugatu naiz, baina batek harritu egin nau. Titularra, “La población en riesgo de pobreza creció un 27%” (Diario Vasco: 30/10/2012), bertan Espainiako datuak ageri dira eta Europako beste herrialdeekin konparatzen ditu datuak.         Testu honetan, Espainiar estatuko komunitate autonomoak ere alderatzen ditu eta Andaluzia eta Kanariar irlak direla pobrezia gehien jasaten dutenak ondorioztatzen du populazioaren %38-a baino gehiago. Alderantziz, Nafarroa dago hoberen gai honetan populazioaren %13,1 dago pobrezia egoeran eta Euskal Herrian berriz %16-a,  Nafarroaren ondoren hoberen kokaturik. Baina zergatik pobrezia hau? Zergatik ezberdintasun hau komunitate autonomoen artean?         Egoera okerrena bizi duten pertsonak hegoaldean bizi direla ondoriozta dezakegu emaitzek ala baitiote. Horren arrazoia, Espainiar krisia jasan zuen lehen sektorea eraikuntzarena izan zela izan daiteke, izan ere, hegoaldeko komunitate askok langile asko zituzten sektore horretan. Honez gain, bigarren sektore garrantzitsuenetarikoa lehen sektorea zen. Honek ere krisi sakona jasan du eta ondorioz pertsona asko kalean geratu dira.         Pertsona hauen arazo ez da bertan amaitzen. Lana galdu ondoren, beste lanpostu bat bilatzeko arazoak izaten dituzte ez baitaukate ikasketarik eta ezin dute beste langile batzuekin lehiatu lanpostu hori lortzeko.         Bestalde, iparraldeko egoera daukagu non ez den horrenbesteko arazorik egon. Esan daiteke, gure lurraldean adibidez ez dugula jasan horren beste pobrezia egoera, baina inoiz ezin dugu pentsa pertsona guztiak egoera ekonomiko onean bizi garela. Hemen ere badago jende asko pobrezian bizi dela langabezia dela medio.         Egoera larria da eta momentuz ez dauka amaiera zehatzik. Europan ere arazoa nahiko parekoa da populazioaren %17-a baitago pobrezia egoeran eta datu hau gorantz doa.         Errealitate hau ikusirik, estatuek honen aurrean ekintzak egin behar dutela argi dago eta lehentasuna eman beste arazo batzuen aurretik izan ere guztion eskubidea baita, jana edukitzea, etxebizitza eta … bizitza duin bat bizi al izateko. Hala ere, gobernuek ez diote lehentasunik eman

pertsona horiei, horren aldiz bankuak aurrera ateratzen gastatu dute zeukaten diru dena.

Gobernariek diote bankuak salbatuz gero lanpustuak sortzeko dirua egongo dela, baina hori ez da horrela izan. Bankuek ez dute diru hori lanpostuetarako erabili ez momentuz behintzat. Ez dut ulertzen nola eman daitekeen horren beste diru, Espainiar populazioarena, eta ez behartu horrekin lanpostuak bultzatzea. Lotsagarriena iruditzen zaidana zera da, baliabide ekonomikorik ez daukaten pertsona asko etxebizitza gabe geratu direla eta gainera ordaindu ezin duten sorrak dituztela. Honen zergatia, lanpostua zeukatenean erositako etxebizitzen hipotekak, bankuen laguntzaz,  gaur egun daukaten egoeran ezin dituztelako ordaindu da. Hori normala iruditzen zait baina lotsagarria iruditzen zaidana bankuek izan duten jarrera izan da  Pertsona hauek ezin dituzte bankuek eskatzen dizkieten egin beharrak bete, hori dela eta bankuek etxebizitzak kentzen dizkiete baliabiderik gabe kalean utziz.

Ez zait batere normala iruditzen bankuek populazioaren dirutza guztia jaso ondoren nola izan daitezkeen horrelako krudelak beraien bankuak salbatu dituzten pertsonekin. Lehenago esan bezala lotsagarria iruditzen zait. Egun bizi dugun egoera honetan hartu diren erabakiak ez direla batere egokiak deritzot. Langabezia eta honen ondorio den pobrezia lehenetsi egin beharko zuketen beste gai batzuen beharrean. Eman diren irtenbideak ez direla nahikoak iruditzen zait horretarako erabili den dirutza guztia ez delako herri xeheetako pertsonengana heldu eta bai banketxeetako dirudunengana. Pobrezia hau amaitzeko edo gutxitzeko, lanpostuak sortu behar direla argi dago eta ez dut ulertzen nola estatuak ez duen diru hori zuzenki horretarako erabili.

Amaitzeko esan beharra daukat bizi dugun errealitatea ez dela batere esperantzagarria eta uste dut hau aurrera eramateko era egokiena familia edo komunitatearen laguntzarekin dela, guztion laguntzarekin kalitate eskasarekin bizi diren pertsonei bizitzeko aukera duin bat emateko

asmoz.                                                                       

Kaleak bete etxeak ustuzSabin Aranzabal

PO

BR

EZI

A Ir

itzi

art

ikul

ua

Page 6: 2.1 aldizkaria

6

GIZ

AR

TE A

LDAK

ETAK

Iri

tzi a

rtik

ulua Atzo eta gaur

Amets Casal

Gaur egungo gizartean pentsatzen dudan bakoitzean, nire aitona amonak bizi izan ziren gizartean pentsatzen dut. Asko izan dira, 80 urte bitartean gizartean eman diren aldaketak. Nire amonak dio gaur egungo gizartea “inku-manku” dabilela eta ados nago. Garbi esan beharra dago, eman diren aldaketa batzuk gizakiaren ongizaterako oso positiboak izan direla, baina beste batzuk ordea, oso atzerakoiak eta negatiboak.

Gizarte aldaketak momentu oro ematen hari dira azkartasun handiarekin. Joseba Azkarragak dioenez1, alderdi soziokulturalean etengabeko aurrerakuntza zientifikoak ematen hari dira. Informazio eta komunikazio teknologien alorrean ere, egunero sortzen dira material eta baliabide berriak. Komunikabide sareetan eman diren aurrerakuntzen ondorioz, munduan zehar kultura ezberdinak zabaltzen joan dira. Kultura batzuk gailenduz, adibidez, Estatu Batuetako kultura. Baliabide teknologiko aurreratuagoak dituzte eta horrek eragin du, munduan dauden beste kultura eta hizkuntz batzuetatik gailentzea, eremu geografiko ezberdinetan homogeneotasun egoerak sortuz. Komunikabideak eta internet bidezko sareak eragin dute, gizakion balioak aldatzea eta askotan Amerikarren balioak barneratzea, bai hizkuntzaren alorrean eta baita gastronomikoki ere.

Ildo beretik, aurrerapen teknologikoak harreman sozial berriak sortu ditu, adibidez, facebook edo tuenti bezalako sare sozialetatik eraikitzen dituztenak hain zuzen ere. Nire aitona amonaren garaian, baserriei edozer berri komunikatu nahi ziotenean izara txuri bat hezeegiten zuten arbola altuenean edo sua pizten zuten. Modu horretan, alboko baserritarrak baserrira gerturatzen ziren eta mahi baten inguruan, garia noiz batu behar zuten, seme-alaba noiz jaio behar zen edo behiak noiz ernaldu behar ziren

moduko eztabaidak transmititzen ziren bata besteei. Baserritarren artean harreman sendoak eraikitzen zituzten, laguntzan eta solidaritatean oinarrituta. Gaur egun berriz, zer nolako erabilera

ematen diogu gure komunikazioari? Non geratu da aurrez aurreko giza harreman eta balioak?

Alderdi soziokulturala alde batera utziz, bizirauteko betidanik erreparatu beharko diogun alderi sozioekonomikoa aipatu nahiko nuke. Orain dela laurogei urte baserritarrak kalera jaisten ziren bildotsak, gazta, oiloak, txerriak, etab saltzera. Lortzen zuten dirua, baserrietan jateko beharrezkoa zuten elikagaietan inbertitzen zuten, baina geroztik gauzak asko aldatu dira. Industrializazio garaia etorri zen, eta horrekin batera beste gizarte mota baten beharra. Estatuak eta hezkuntzak lan munduan lan egiteko beharrezkoak zituzten subjektuak sortzen hasi ziren. Baserrietatik jaitsi eta estatuak hezkuntzaren bidez ematen zieten prestakuntza teknikoari esker fabriketan lan egiten hasi ziren. Hezkuntzak gizaki industrialak sortzeko funtzioa hartu zuen estatuaren aginduarekin. Industrian lan egiten zuten gizakiak, maila ekonomiko altuagoa izatea lortu zuten, bertan eskuratzen zuten soldatari esker. Gaur egungo egoera oso ezberdina da. Momentu honetan, pobrezia egoera oso latza jasaten hari du gizarteak. Krisi finantziero baten ondorioz, 1.700.000 familietako kide guztiak langabezia egoeran daude.

Alderdi politikoari dagokionez, esan beharra dago betidanik izan duela garrantzia politikaren jardunak gizakion bizitzetan. Azkenengo urteetan hainbat aldaketa eman dira alor honetan. Irastorzaren hitzei erreparatuz2,historian eman den aurrerapauso garrantzitsuenetarikoa politikaren demokratizazioaren sendotzea izan da. 1939-1975 urte bitartean Euskal Herriak Frankoren diktadura bizi behar izan zuen. Urte

hauetan zehar herritarren eskubideak mugatuak izan ziren. 1975. urtean Francoren heriotzarekin gizakion eskubideak indar gehiago hartzen joan ziren eta diktadurarekin inposatutako ideiak desintegratzen, herritarren askatasunak indarra hartzen zuen bitartean. Euskararen erabilera adibidez, Franko garaian debekatuta zegoen. Herritarrek ez zuten Euskal Herriko hizkuntza erabiltzeko eskubidea. Urte hauetan, euskal kultura eta hizkuntza mantentzen laguntzen zuten testuinguru garrantzitsuak baserriak izan ziren. Demokraziaren etorrerarekin, euskal hizkuntza eta kultura aldarrikatzeko eskubidea bereganatu zuten herritarrek. Geroztik, politikaren alorrean hartu diren erabakiak demokraziaren izenean idatzi dira, gizakion eskubideak modu justuagoan bermatuz.

Azkenik, aipatu nahiko nuke gizarte aldaketa guztiak bizi izan dituen pertsona baten hitzak. Bere bizipen guztiak laburbiltzeko adierazi zidan, oso garrantzitsua dela gizartean bizitzeko solidario izatea eta gizakion elkartasuna baloi bezala edukitzea. Honetaz gain, Mahatma Gandhik3 behin idatzi zuen bezalako esaldi interesgarri bat aipatu zidan, zera esaten zuena: izan zu gizartean ikusi nahi duzun aldaketa. Uste dut guzti honekin pertsona honek, bi balio garrantzitsu transmititu nahi izan zidala, hain zuzen ere, solidario izatea eta elkartasuna baloratzea. Bizi garen garai indibidualistan, balio hauek ez dira asko sentitzen eta entzuten gure inguruan eta oso baliogarriak dira guztion ongizatera. Hau jakinda kontutan eduki ditzagun balioen garrantzia eta ez ditzagun ahaztu urteetan eta mendeetan zehar.

1Azkarraga, J (2010). Hezkuntza, desafio sistemikoen aurrean. Mondragon Unibertsitatea (HUHEZI), LANKI Ikertegia.2Irastorza, J (2012). Gure gizartearen ezaugarria. “Hezkuntza erronkak eta funtzioak” ikasgaiko  hitzaldia.  Eskoriatza:  HUHEZI  (MU).3http://www.literato.es/autor/mahatma_gandhi/

Page 7: 2.1 aldizkaria

7

Gaur ere, beste egun bat bezala, etxe azpiko tabernara joan naiz kafe bat hartzera. Ez dago jende asko, ez dakit zergaitik izango den. Kafe bat eskatu, egunkaria hartu eta utzik dagoen mahai batera joan naiz irakurtzera. Kafea ekarri bitartean egunkaria ikuskatzen hasi naiz eta betiko albisteatk ageri dira, errealak galdu, langabezia eta krisi ekonomikoa, gaur egungo burukomin handiena. Horrek pentsatzeko asko ematen dit. Zer gertatu da gure inguruan horrelako krisi ekonomiko batean erortzeko? Bapatean artikulu interesgarri bat aurkitu dut eta irakurtzen hasi naiz.

2008an hasi zen krisialdi ekonomikoa, krisi honek mundu osoan izan du eragina, batipat herrialde garatuenetan. Gobernua, sistema kapitalista batean dago oinarrituta, hau da, herrialdearen zentrua kapitalaren inguruan dago, baina honek eragin txar bat dakar, 50 urtetik behin krisialdi bat egon daiteke. Zuek esango duzue aurrekoak ez direla horrelakoak izan eta horretan Arrazola emango dizuet, oraingoa hain gogoorra izatearen kausa burbuila inmobilioaren eztanda da.

Burbuila inmobiliarioaren eztandaren arrazoia maileguen alanolako banaketan datza. 2000 urtean, etxebizitza propio bat izateko grinak gora egin zuen et ahorren haurrean bankuak maileguak inongo bermerik gabe ematen hasi ziren, baita beraien artean ere. Honek, eragin negatibo bat ekarri zuen, etxebizitzen balioa maileguen azpitik geratzea eta horrek, jendeak maileguak ez itzultzea ekarri zuen. Horren eraginez banku askok galera handiak izan zituzten, batzuk porrot ere egin zuten eta horregatik familiei maileguen dirua moztu zieten.

Krisialdi honek eragin oso larriak ekarri ditu gizartean, lehenengoa eta nabarmenena langabezia izan da. Langabeziaz gain soldaten izozketa ere etorri zen eta honek herritarren erosteko ahalmena gutxiatzea ekarri zuen, inflazioak berean jarraitzen zuelako. Jendea kale gorrian ikusi zen, zorrak ordaindu ezinik aurrezki gabe geratu zen eta inpotentzia honen eraginez jendea buruaz beste egiten hasi zen.

Langabeziaz gain, beste eragin batzuk utzi ditu, horain kapitalaren banaketa lehen baino

txarragoa da, dagoen kapitala esku gutxiren batzutan dago banatua. Krisiaren eragina gehienbat gutxi zutenek jasan dute eta horren ondorioz, gutxi zutenek orain gutxiago dute eta asko zutenei aldiz ez die horrenbeste eragin. Honek erreflexio sakon bat dakar, ez al gara denok kontsumismoaren garretan erori? Benetan behar al ditugu horrenbeste gauza? Aurrerago sakonduko dut gaia.

Honi aurre egiteko, gobernuak ez ditu neurri oso egokiak hartu. Gobernua sistema salbatzean zentratu da herritarren ongizatea albo batera utzita, baina, estatuaren betebeharra ez al da herriaren ongizatea bermatzea? Nik baiezkoa emango nuke. Estatuak, lehenik eta behin egin beharko lukeena sistemaren aldaketa sakon bat da, hau da, kapitalari garrantzia osoa kendu eta gizabanakoaren ongizatean zentratu. Horretarako gobernuak esku hartze sakona izan behar du balore jakin batzuen transmisioan, lehenik eta behin autosufizienteak ez garela ohartu behar gara. Bizitzeko behar duguna baino gehiago erosten ohitu gara kontsumismo ikaragarri batean sartuz, baina pentsatzen hasita benetan behar al ditugu erositako gauza guzti horiek? Lehen bakoitzak jostailu bat zuen eta elkarrekin trukatzen zuten baina horain aldiz bakoitzak bere jostailua dauka eta benetan behar duela uste du. Balore horien transmisioak benetan behar dugunari egin behar dio erreferentzia.

Laburbilduz eta ikusitako guztia ondorioztatuz esan dezakegu sistema kapitalista honen aldaketan egon daitekela soluzioa, horretarako estatuak balore jakin batzuk transmititu beharko lituzke eta zein da horretarako tresnarik aproposena? Hezkuntza, mozketak jasan dituen sistema, atera zuek zuen ondorioak.

Kafea amaitu dut, artikulua ere baina noiz amaituko da jende askoren buruko min hau?

Noizbait bukatuko da gure burukomin hau?Aimar Bengoa

KR

ISI E

KO

NO

MIK

OA

Irit

zi a

rtik

ulua

Page 8: 2.1 aldizkaria

8

Tik-tak …

Eserita nagoela, erlojua entzuten dut. Tik-tak, tik-tak … Nire mahai gainean utzi dut eta niri begira dabil. Zer ote nahi du? Beti presaka dabil! Erloju madarikatua … Zergatik ez da isiltzen? Eguna bukatuko da bai, baina mundua ez gizon! Ala bai?

Egia esango dut. Kolore eta forma askotako erlojuak ditut, morea, urdina, zuria, berdea, karratua, borobila… Egunaren arabera bat erabiltzen dut. Gustukoak ditut. Moralak esaten dit guztiak ez ditudala behar, gainera politikoki zuzenagoa da. Baina denda batean begira nagoenean… Orduan bai… Erloju berria behar dut! Ditudanak jada ez dira oraingo berri hauek bezala.

Beldurra galdu dut horrelakoa naizela onartzeari. Zergatik ez ba? Komunikabideek, iragarkiek eta gizarteak besteak beste, kontsumitzera behartzen naute. Askotan nire erabakiak beraienak egiten dituzte. Beraiek eskua luzatu eta nik poltsikotik dirua atera. Behartzen nautela pentsatzea, erosoagoa da. Behin entzun nuen, teknologia berrikuntzei esker, nonbait agortzen ez ziren bonbillak salmentan jarri zituztela. Sekulako arrakasta izan omen zuten. Baina denbora gutxira merkatutik kendu zituzten. Zergatik?

Etxe bat erosi berri dut. Dena txukuntzen ari gara. Eta hara non telebista erostera joan eta 10 urteko bizitza teknikoa duela esaten digute.

Barkatu? Ondo entzun dut? 10 urtetan telebista puskatuko zaidala? Antza denez, telebistak, ordenagailuak eta beste milaka teknologia, iraupen zehatz baterako programatuak daude. Zaharkitze programatua esaten zaio. Gauzak puskatuko ez balira, ez genuke gehiago erosteko beharra izango. Zeren truk?

Bada bideo bat La Historia de Las Cosas2 deritzona. Annie Leonard-ek dioenez, planeta finituan gure ekoizpena lineala da, hau da, naturatik erabiltzen ditugun baliabideak hartu eta hartu egiten ditugu, baina ez ditugu modu berean bueltatzen. Gainera, ez diogu planetari bere kabuz errekuperatzen uzten eta gure ustiapena, hori baino azkarragoa da. Horri gauzak nahita puska daitezen gehitzen badiogu, akabo. Baina niri bost! Nik nire erlojua nahi dut.

Ignorantzia “chill out” bat da. Zenbat eta gutxiago entzun hobe. Zure globoa besterik ez duzu ikusten, eroso zaude zure eserlekuan eta bizitza ederra da. Ez da berria, egoera larriak gertutik bizi ez ditugun bitartean neurririk ez hartzea. Duela urtebete, argazki hau erakutsi zidaten. Egia da, egun batzuk horren inguruan pentsatu izan nuela, nire burua aldatzeko saiakera egin nuela, baina egun batzuk… Tik-tak labur bat nire bizitzan. Nire etxea urpean gelditzen ez den bitartean…

Tik-tak, tik-tak … Agian nire erlojua zerbait esaten saiatzen ari da. Agian berak ere egunak zenbatuak ditu. Nik bai, eta antza denez planetak ere bai. Agian tik-tak baten ondoren beste zerbait etorriko da.

Tik-tak...PUN!Ane Azkue

TEK

NO

LOG

IA Ir

itzi

art

ikul

ua

“Nire etxea urpean gelditzen ez den bitartean…”

Argazkiak: Itziar Caño

Page 9: 2.1 aldizkaria

9

Itziar Caño naiz, 20 urteko neska euskalduna eta Zigoitia aldean bizi dena. Nire gurasoak eta hauen aurrekoak ere hemen bizi izan dira, hortaz, inguruko bazter guztiak istoriaz eta oroitzapen politez beterik daude. Etxeondoan daukadan mendixkan amama ibiltzen zen gaztetan behiekin, herrian daukagun eskola zaharrean aitona ibiltzen zen liburuak lapurtzen eta mendiartean dauden harrimultzoak birraitonak eta bere kideak egin zituzten gerra garaian hain maitatua zen haien lurra eta herria babesteko.

Aurrekoan aitita etorri zitzaidan etxera larrituta, Fracking hitzaren esanahia jakin behar zuela, ez zuela ulertzen zer zen baina gure mendi eta ibaiak suntsituko zituela zioen. Barre egin nuen... “lasai aitona!” esan eta muxu goxo bat oparitu nion. Etxera iritsi, google bilatzailea ireki eta Fracking hitza sakatu dut interneten, pum! bihotza dardarka hasi zait derrepente horrelakoak irakurri ostean... “gasa ateratzeko teknika arriskutsua…” “ura kutsatzen du…” argazkiak ikusten jarraitu eta negar malkoak agertu ziren nire begietan. Gure familia hainbeste zaindutako lur hori, hain preziatua zen Gorbeako ur, mendi, larre eta bizitza hori, desargertarazi nahi zuten.

Baina, Nor ari zen nire herriaren etorkizuna

erabakitzen? Eta, Zergatik?

Pixka bat informatu ondoren, erantzunak topatu nituen, nor hori ameriketatik etorritako Korbata dotore

bat zela ikusi nuen eta zergatia Dirua, gure mundua mugiarazten duen paper bat.

Korbata delakoa, kanpotik etorri da gu salbatzeko asmoz,horretarako gure ongizatea ekarriko duen proiektu bat dauka baina hainbeste gorroto dugun herria eta ezertarako behar ez dugun osasuna zapuztu beharko du, ah! egon lasai... guzti horrek aberats egingo gaitu eta! aberats!

Baina, zer ote da aberats izatea? Dirua delako hori poltsikoan pilatzea ala Amaia Orozko esaten duen moduan bizitzea merezi duen bizitza bat edukitzea? Bigarren aukera hautatzen dugula esatea politikoki oso zuzena da, baina egunerokotasunean ez dugu horrela jokatzen, begiak, hainbeste balio duten “paperekin”eztalirik dauzkagu eta. Maite duguna ere, ez dugu kontuan hartzen, gure herria, gure historia eta gure familia saltzen baitizkiogu aurretik pasatzen den edozein Korbatari.

Diru eta korbata madarikatuak....haiek dira guzti honen errudunak! et et et... hau ez da horrela. Aititaren hitzak etorri zaizkit burura:“gustoko ez duzun hori, aldatzen saila zaitez”. Berez, haien errua ez da, gurea baizik, gure esku dago aldaketa, gure esku dago haien aurrerapausuak gelditzea.

Kalera noa eta ideia bat argi daukat, nire mendietan ez dute Frackinaren teknika erabiliko. Etorri zaitez nirekin gustoko ez duzun hori aldatzera, bizitzea merezi duen bizitza baten alde borrokatzera...

Bizitzea merezi duen bizitza bizi!Itziar Caño Lpz de Sosoaga

KR

ISIE

KO

LOG

IKO

A Ir

itzi

art

ikul

ua

Page 10: 2.1 aldizkaria

10

KR

ISIE

KO

LOG

IKO

A E

rrep

ort

ajea

Izena: Ibaiondo LHINon: Gasteiz (Lakua berria)Ikasle kop.: 700 inguruKontaktua: Ana Lpz de Sosoaga (irakaslea)

Jasangarritasuna eskoletanEuskal Herriko eskoletan zer?Aldizkari taldearen eskutik

Izena: Arizmendi Ikastola (Uribarri)Non: Arrasate (Uribarri auzoa)Ikasle kopurua: 125 haur (97 familia osatuta).Kontaktua: Olatz Heriz (Irakaslea)

IKASTETXEAREN DATU OROKORRAK?

Gaur egun ez daude programa honetan sartuta, izan ere, harago joatea erabaki dute eskolaren barne ekimenez baliatuz.Barne ekimen hauek guraso eta irakasleek bideratu dituzte eta hurrengoak dira:

-Eskolako baratzea-Konposta (oso ospetzua Gasteizen eta urtean bi aldiz egiten dena baratzean erabiltzeko, agenda21ekoek interes handia daukate ekimen honetan eta kanpotik jarraipena egitn izan dute)-Jantokiko zaborren birziklapena (Enbaseak, organikoa, plastikoa, papera...)-Jantokian ohialez egindako zapiak erabiltzea eta ez paperezkoak.

-Komunetan eta geletan kartelak ipintzen dituzte ekintza zuzenak gogorarazteko “klasetik irtetzerakoan argiak itzali”.-Irakasleen eskutik datozen zeharkako lanketak materietan.- Noizbehinkako tailerrak

gaiaren inguruan.- Denbora zehatz batean bakarrik itzaltzen diren txorrotak komunetan.

Agenda 21 programa jarraitzeaz gain Arizmendi ikastolak Udaletxearekin batera beste programa batzuetan edo ekintza batzuetan hartzen du parte, adibidez ZUHAITZAREN EGUNEAN

AGENDA 21 EDO BESTELAKO PROGRAMAK?

ZER EGITEN DUTE URA EDO ENERGIA AURREZTEKO? -Kartelak ekintza zuzenak gogorarazteko, argi interruptoreen ondoan batez ere.-Irakasleen eskutik zeharkako lanketa materietan-Birziklaketa kanpainia familia eta haurrentzat, etxean ere birzikla dezaten.-Ortu txiki bat daukate eta bertatik ateratzen dutena etxera eraman dezakete.

Izena: San Andres Herri EskolaNon: EibarIkasle kop.: 450 ikasle inguruKontaktua: Elena Fernandez

(irakaslea)

MUGIKORTASUN JASANGARRIAAurten Eskolako Agenda

21aren barruan mugikortasun jasangarria landuko dugu. Gure helburua garraioa modu egokian erabiltzea da, herrien bizi- kalitatea hobetuz.

Honetarako gure ohiturak aztertuko ditugu, herriko diagnostikoa burutuko dugu, irtenbideak proposatuko ditugu eta denon artean konpromisoak hartuko ditugu gure herriko bizi- kalitatea hobetu dadin.

-Haurrek egindako hormirudiak pasiloetan, aholkuekin.-Etxean aplikatu ahalko dituzten esku-hartzeak eskolan lantzen da.-6.mailakoek energiari eta elektrizitateari buruzko proiektua aurrera eraman zuten.

Page 11: 2.1 aldizkaria

Mapa Kontzeptuala

Erreportaian ondorioakGaur egungo eskolak bide ona jarraitzen ari direla uste dugu, izan ere aztertutako eskola guztietan naturarekiko errespetua lantzeko dinamikak eta proiektuak ari dira aurrera eramaten adin tarte guztietan. Gainera, kontzientziazioaz aparte egunerokotasunean hartu daitezkeen aurrezte neurriak praktikan ipintzen ari dira eskolan, eta familian horrelako neurriak hartzeko proposamenak ere egiten dira. Hortaz, teoria edo kontzientzia lantzeaz aparte, lanari eta aldaketari ekiten diote eskola hauetan.Komunitatea umeen ikaste prozesuan esku-hartzen dutela ikusi dugu, Arrasateko kasuan udaletxearen eskutik adibidez zuhaitzaren egunarekin.

Page 12: 2.1 aldizkaria

GURUTZEGRAMAGIZARTEA-EZAGUTZEN

Aldizkarian zehar azaldu diren hitz klabeak aurkituko dituzu gurutzegrama honetan. Erantzunak hurrengo alean argitaratuko ditugu. Zorte on eta ekin lanari!

1

2

3 4 5 6 7

8

9

HORIZONTALA2.Langabeziak, zein egoera

ekonomikora bideratzen gaitu?5.Gizarteak duen boterea

gobernua erabakitzeko7.Enplegu Instituzio Nazionala8.Gizakiok bizi dugun

tesruingurua9.Lana ez dugunean aurkitzen

garen egoeran

BERTIKALA1.orainaldiko belaunaldiak bere beharrak betetzea,

etorkizuneko belaunaldien beharrak betetzeko gaitasuna sakrifikatu barik.

3.Euskal Enplegu Zerbitzua4.Zein harreman dute 1929, 1982 eta 2006 urteek?6.Lurretik gasa ateratzeko metodo kutsagarria

Page 13: 2.1 aldizkaria

Testua: Ane Azkue, Sabin Aranzabal, Amets Casal, Aimar Bengoa eta Itziar Caño

Argazkiak:Itziar Caño (ARCO 2012)Eskolen web orrietanBilduma pribatuak

Edizioa: Pages (mac os x)