Martxoko aldizkaria

16

description

Axolaren martxoko aldizkaria kalean da!!!!!!!!!

Transcript of Martxoko aldizkaria

Page 1: Martxoko aldizkaria
Page 2: Martxoko aldizkaria

2

Nondik datorkizu idaztekogrina?Zaila da esatea! Txikitatik daukatikasteko irrika, etengabe bila-tzeko beharra. Idaztea da horre-tarako modu ona, baina urteenjoanean konturatu naiz horretaz.

Hasieran, zenbait bide probatunituen, eta, apurka, gero etagusturago sentitzen nintzen isto-rioen munduan. Gero eta ge-hiago idazten joan nintzen eta,egun batean, proba egitea era-baki nuen. Istorio luzeagoakidazten hasi nintzen… eta gauregunera arte. Orain, denborakematen duen ikuspegitik, ezdaukat dudarik: ondo aukeratunuen bidea!

Zer da zuretzat idaztea?Idaztea bizirik sentitzea da.Hegan egiteko aukera. Niremamu, itzal eta ametsekin jolasegiteko aukera. Istorioak idaz-tean, ibili egiten naiz. Abenturaetengabea da. Beraz, idaztea,

FERNANDO MORILLOIdazle Nekaezina

Fernando Morillo (Azpeitia, 1974) idazle oparoa da. Bere esane-tan, idaztea arnasa hartzea bezainbeste eskertzen du. Jakin

mina bere gaixotasuna dela onartzen du eta zaletasun ugari ditu.Literatur genero ezberdinak landu ditu; eleberria, thriller, umeen-tzako ipuinak… eta guztiak nahiko arrakastarekin. Bere luma finaketa irudimenaren amaraunak hasiera-hasieratik harrapatzen duteirakurlea. Hiru liburu berri ditu kalean; aniztasunaren aurkezpentxartela, zalantzarik gabe. Gure galderei erantzun die.

Page 3: Martxoko aldizkaria

3

beharbada, bilaketa bat delaesango nuke. Bidaiari guztiek bi-latzen duten bilaketa-mota, gai-nera. Une honetan, ia arnasahartzea bezainbeste eskertzendut idaztea.

Zure ekoizpena izugarri han-dia da, nola lortzen duzu?Niri ez zait handia iruditzen (etaez da txantxa edo umiltasun fal-tsua). Izugarri gustatzen zaitidaztea, baina hara eta hona ibil-tzen naiz egun asko-askotan,eta denbora gutxi geratzen zaitsortzeko. Hori bai, ordu horiekondo aprobetxatzen saiatzennaiz! Pentsatzen jarrita, kontu-ratzen naiz ez dudala ia telebistaikusten, irratia entzuten edoegunkariak irakurtzen. Hor den-bora-tarte ederra irabazten dut!

Zer proiektutan lan egiten arizara orain?Orain zenbait liburu prestatzennabil. Probak egiten: konfliktosentimentalez beteriko bat, intri-gazko bat, umore gordinezkobat, gazteentzako pare bat, osokutun dudan “friki-lan” bat… Hariasko probatu nahi ditut, jakitekonon nabilen gustuen, non egindezakedan hobeto. Ikasteko,azken batean. Hori da idaztea-

ren abantailetariko bat: hamaikamundu kabitzen dira istorioetan.Eta guztietara joan zaitezke!

Liburu gehienetan islatzen daZientziarekiko zaletasuna.Zientziak ala letrak?Mundua eta geure burua uler-tzeko, biak dira beharrezkoak.Zientziak egitura ematen du, etaletrek (humanitateek, esan be-harko nuke?) kolorea edo. Biakmaite ditut eta biak behar ditut.

Nola ikusten duzu euskarazkoliteratura?Zorionez, gero eta gauza ge-hiago ikusten ditut. Eta ez diotkopuruagatik soilik, estiloengatikbaizik. Gero eta arlo gehiagoukitzen dira, gero eta doinu ge-hiago entzuten dira. Gero eta ira-kurle mota gehiago hurbildaiteke euskarazko liburuak ira-kurtzera. Eta ezin dugu ahaztu li-teraturaren funtsetariko bathorixe dela: irakurleak hurbil-tzea. Jakin-minez eta plazerezhurbiltzea. Eta jolasean dabil-tzan sentsaziotik ikastea. Horre-gatik, gustura egoteko moduangaudela uste dut.

Liburu elektronikoa ate jokadugu jadanik, liburu klasikoa

Page 4: Martxoko aldizkaria

4

desagertzear dago?Ez oraindik… baina prest (edoprestuago) egon beharko ge-nuke jauzi elektronikorako. Tek-nologiak sekulako abantailadakar. Liburu elektronikoa eroso-agoa eta aberasgarriagoa da:milaka ale eraman daitezke gai-nean, berehala kontsulta ditza-kezu zalantzak hiztegi etaentziklopedietan, testuak entzunere egin ditzakezu… Merketzendirenean izugarri zabalduko dira,ez dut batere zalantzarik. Horibai, paperezko liburuek xarmagordetzen dute oraindik. Eta gor-deko dute, ziurrenik, urte asko-tan.

Zuk idatzitako liburuetatik zeineta zergatik aukeratuko ze-nuke?Juxtu-juxtu idazten ari naizen is-torioek harrapatzen naute beti.Alegia, istorio bat idatzi bezainlaster, hurrengoek, idazteko ditu-dan horiek izaten dira bizienak,hurbilenak. Bestalde, zaila da li-buruen artean aukeratzea,seme-alabak balira bezala ikus-ten ditut eta: batzuk bihurriagoakdira, edo arinagoak, edo itxuro-soagoak, baina aita izanik, osoondo ezagutzen ditut izandakonekeak eta pozak. Nola auke-ratu, orduan? Ezin!

Idazlea idaztetik bizi daiteke ?Liburuen salmentatik bertatik bi-zitzea, eta gainera euskal mun-duan, ia-ia ezinezkoa delaesango nuke. Dena dela, idazte-aren periferian, badira hamaikabide lagungarri: saioak, ikasta-roak, kolaborazioak, artikuluak,hitzaldiak, itzulpenak… Gogozhartuz gero, handik eta hemen-dik lortutako sarrerei esker, bai,posible da literaturaren bideetanibiltzea, eta hortik bizi ahal iza-tea. Zaila? Beno. Baina jakinada: gustuko lekuan…

Sergio Monedero

Page 5: Martxoko aldizkaria

5

MARIA DE ALDOATXE (eta III)

Afaldutakoan, aitak, azkenik,Mariari hitz egin zion. Mariak

bihotza uzkurturik eta zazpi be-larriz entzun zion. Bukatu zue-nean, etxolatik irten zen.Arratsaldea hiltzen ari zen lurringorritan. Santa Julianako dorre-txea, zuhaitzen berdearen gaine-tik, ari zen haranari begira,zaindari erraldoi baten buruarenantzera.

Ilunabar hartan, Mariari denbo-rak ez zion alderik egiten, ezzeukan eztarrian iltzaturik, ordu-rako denborarik ez zen. Senti-mendua bezain arina zen beregorputza, inolako larritasunik ga-bekoa. Bere ametsa barruan ka-bitu ezinik, kanpora atera etagauzak oro ukitu eta laztantzenzuen haize gozoa zen. Zoratze-raino maite zuen pertsonarekin,kirioetaraino sarturik zuen gizo-narekin ezkonduko zen! Horixeesan berri zion aitak. Zorion han-diagorik izan zitekeen mun-duan?

Geroago, ilunabarraren arrea zu-haitzetako hostoetan islaturik,ahuntzen bila abiatu zen Maria.Joan bai, baina ez zen itzuli.Aitak eta neba nagusiak, gauer-dian, Kotorrio aldeko basokosoilgune batean aurkitu zuten.Zoruan zetzan, begiak zabalik,gorputz zuria biluzik, hankak etasabela odolez zikin.

Justizia eskatu du Mariarenaitak. Enkarterriko semea da etajustizia eskatzeko eskubideadauka. Mariaren aitak justizia es-

"Afaldutakoan, aitak, azkenik,Mariari hitz egin zion"

Page 6: Martxoko aldizkaria

6

katu dio Bizkaiko Jaunari, alabaMaria bortxatu baitu zaldun beltzbatek.

Mariak egunak eta gauak emanditu etxolako lastozko oheanetzanda, jan barik, begiak batuezinik, hitzik esan gabe. Etxekoguztiak izan ditu ondoan. Eta,batez ere, gau eta egun, MartinGonzalez de Murrieta. Berariesker, erraietan piztuta izanzuen amets zoragarri hura ez daerabat itzali. Eta egunsenti ba-tean, Martinen begiei so, suga-rretan hasi zaio berriro ilusioa.Orduan, ohetik altxatu eta kalerairten da. Egunsentiaren distirak

lipar batez itsutu du. Ibiltzea izu-garri kostatzen zaio, baina Pu-txetako errekaraino heltzea lortudu. Uretan bere buruari begira,beraren aitak, San Pedro egu-neko azokan, Santa Julianakozaldi beltzeko Lope Fernandezhandikiari esan zizkion hitzakgogoratu ditu: “Bizkaiko Jaunabazina ere, Granadako moroakbaino urre gehiago izan arren,ezin ninteke zurea izan, nik Jain-koa bera bainoago Martin deMurrieta maite dudalako, etabeste batena izan baino herio-tzak eroan nazala nahiago bai-tut”.

“Don Lope Dias fue fijo bastardo de don Lope Dias, fijode Don diego Lopes, Señor de Viscaya, e diole este supadre a Castielcarra de Loredo, e pobló allí en Villa-monte, cabo aquel castillo, ovo un fjo que llamaron DonFernando de Abanto, porque pobló alli, e fue ome quevalió mucho, e fiso los monasterios de Sant Pedro, e deSanta Juliana de Avanto, e enpeñó a Sant Pedro por milmaravedies viejos, a l Señor de Viscaya, pro reveldia deun su fijo bastardo que forso una fija de un labrador deAldoache…”.

(Las Bienandanzas e Fortunas. Libro XXI. Lope Garcia de Salazar)

Rolan E. Gonzalez

Page 7: Martxoko aldizkaria

7

XVI. KORRIKA BADATOR!

1987

1989

1991

1993

1995

1995

1999

1999

Page 8: Martxoko aldizkaria

8

2001

2003

2003

2005

1999

Page 9: Martxoko aldizkaria

9

XVI. KORRIKA.TUTERA-GAZTEIZ. MARTXOAREN 26TIKAPIRILAREN 5ERA.ABANTON. APIRILAREN 4AN, GOIZAL-DEKO 3,00ETAN.

2005

2005

2005

2007

2007

2007

Page 10: Martxoko aldizkaria

10

MIKEL LABOA

Euskaltzale eta musika zale-entzat 2008 goibel hasi zi-

tzaigun...

Bai, urtearen amaieran jaso ge-nuen berria: “azken asteetanmakalduta egon eta gero, MikelLaboa hil da.”

Nik, egia esan, ez nuen inoiz be-rarekin hitz egiteko atseginikizan, hau da, ez nuen MikelLaboa pertsonalki ezagutzen,baina aitortu beharra daukat,gertaera entzundakoan “zerbaitberezia ” sumatu nuela nire sa-belean...

Mikel Laboa ezagutu ez, bainabere kantak nire bizitza osoanizan ditut bidaide. Hasiera ba-tean, aitak abesten zizkidan etanahiz eta berak euskara askojakin ez, etxean eta autoan en-tzuten nituen ahizpa eta nebare-kin batera...

Eskolan ere nire “errepertorioa ”gehiago zabaldu zen eta handi-

tzean, bere diskoak ere izan ni-tuen. Ondo baino hobeto gogo-ratzen ditut zenbait kanta(Martxa baten lehen notak izanzen jendaurrean panderoz jonuen lehenengo abestia).

Afarietan ere euskaldunok betiizan ditugu Laboaren kantak pre-sent, nork ez ditu ezagutzenbere kanta sorginduak? (Baga,biga, higa... ikilimikiliklik,....)

Beno, bada, oraingo honetan Mi-kelen bizitzari buruz zerbait ge-hiago kontatuko dizuet, Mikelpertsona apurtxo bat gehiagoezagutarazteko:

Mikel Laboa Donostiako AldeZaharrean jaio zen, Pasai Doni-banetik hara joan baitzen berefamilia.

36ko gerra hasi zenean, bereaitak Bordelera ihes egin zueneta amak eta seme-alabek Le-keitiora alde egin zuten. Bertanentzun zituen Mikelek Gernika

"Hegoak ebaki banizkio nirea izango zen,ez zuen alde egingo."

Page 11: Martxoko aldizkaria

11

suntsitu zuten bonbak...

Gerra amaitu aurretik, familiaDonostiara itzuli zen.

15 urte inguru zituela, gitarra jo-tzen hasi zen eta taldetxo batsortu zuen zenbait lagunekin.

Geroxeago, Batxilergoa amai-tuta, medikuntza ikasi zuen etaMadrilen, Iruñean, Zaragozaneta Bartzelonan aritu zen, haurneuropsikiatrian espezializatuzen arte.

Urte horietan, 1962an hainzuzen, bere lehen kantaldia eus-karaz egin zuen euskal ikasleenjaialdi batean.

Garai hartan ere, Iparraldekoherri musikak interes handia

sortu zion. Lagun batek oparitanemaniko Atahualpa Yupankirendisko batek Hego Amerikakokantarien berri eman zion, baitatxundituta utzi ere; gerora Mike-lek bere hiru maisuen izenakeman ditu beti: Atahualpa Yu-panqui, Violeta Parra eta Geor-ges Brassens.

Donostiara itzuli zen gero, ber-tako ospitalean hasi zen laneaneta 1964 urteko abenduan gra-batu zuen bere lehen diskoa.

Hurrengo urtean “Ez dokAmairu” taldea sortu zuen besteeuskal artista ezagunekin ba-tera: Benito Lertxundi, LourdesIriondo, JoseAntonArtze, XabierLete... Taldearekin nahiz ba-

"Ez dok hamairu" taldea. Laboa, zutik, bigarrena eskumatik.

Page 12: Martxoko aldizkaria

12

“...Izaite bat ez daike hezur hutsez osa;herria da gorputza, hizkuntza bihotza;bertzetik berextean bitarik bakotxa,izaite horrendako segurra hil hotza.

Batzu herriaz orroit, euskeraz ahantzi,bertzek euskera maite, herria gaitzetsi;hizkuntza ta herria berex ez doatzi,berek nahi daukute konpreniarazibata bertzea gabe daizkela bizi.”

karka emanaldiak egiten jarraituzuen gure Laboak.

Azken urteetan ekitaldi ugaritanhartu du parte Laboak: jazz mu-sika egin Iñaki Salvadorrekin,Donostiako Orfeoiarekin diskobat argitaratu zuen, Julio Medemdonostiarraren Euskal Pilota, La-rrua harriaren kontra dokumen-taleko soinu banda sortu zuen,Donostian Bob Dylanen aurretikkantatu zuen 2006an (bereazken kontzertua izan zen hura).

Urte honen bukaeran Gipuzko-

ako Urrezko Domina jaso be-harko zuen...

Bukatzeko, adi egon: bere lane-tan, bada bitxikeria bat: diskoguztiak zenbakituak daude, 1etik17raino, baina 13rik gabe, “Ezdok hamairu ” taldearen ome-nez.

Axola taldeak, Euskara Elkartebezala, ez ditu Mikel Laboarenhainbat kanta ahaztuko.

Mikel, zure abestiak kantatzean,gure bihotzean izango zaitugu.

Ohiana Martínez Iza

Page 13: Martxoko aldizkaria

13

LIBURU KRITIKA

Euskara zuzen, eder eta uler-garria darabil Jokin Muño-

zek, irakurketa plazer bihurtuzeta irakurleari liburua gau-ma-haian uztea eragotziz. Eleberrigogorra da, baina duen intrigapuntuak hasieratik bukaerarainobarneratzen du irakurlea.

Lekuen nahiz pertsonaien des-kribapena zehatza bezain abe-ratsa da, eta oso iradokitzailea.Itsasoaren hezea eta Bardeenlehorra ezin hobeto islatu dituidazleak.

Gerra aurrean kultura eta aska-tasunaren haizeak faxistenaurka egindako borroka, batetik,eta gaur egun bizi dugun ga-tazka eta honen protagonistak,bestetik, ikuspuntu politikotik ezezik, inguru pertsonaletik ereaurkezten dizkigu idazleak.Zentzu horretan, gatazkaz baino,sentimenduez ari zaigu nobela.

Goikoengatik eman zioten JokinMuñoz-en liburuari 2007ko Eus-kadi Saria, eta merezimenduosoz gainera. Askoren ustez,

naufragoen liburua da, eta halada, pertsonaia naufrago eta ba-kartiak baitira liburuan agertzenzaizkigunak: Bizirik iraun arren,benetan guda zibilaren hasieranbere lagunekin “hil” egin zutenagurea; lehergailu bat manipula-tzen hil egin den mutilaren amagaztea; korapiloa askatzen la-gundu eta ama horren ondoandagoen lagun ironiko, filosofo,bakarti, melomano eta zerbeza-zale amorratua.

Hauek guztiek horren mosaikozirraragarria osatzen dute, non li-burua behin hasita kosta egingozaizun alde batera uztea bukatubaino lehen, eta hori eleberria ialaurehun orrialdek osatzen dutenarren.

ANTZARAREN BIDEA

Page 14: Martxoko aldizkaria

14

BILBAO – NEW YORK – BILBAO

Kirmen Uribek Durangokoazokan proposamen berri

batekin harritu gintuen. Hamarurte dira garaiko poesia ikur bi-hurtu den “bitartean heldu esku-tik” poema liburua kaleratuzuenetik. Hamar urte. Eta nik da-kidala, poema liburu bakarrazuen, argitaratua behintzat.Bada, hala eta guztiz ere, berepoesian sakondu eta heldutasu-nera heltzeko aukera alde baterautzita, zer eta, hamar urteren bu-ruan, eleberrigile azaldu zaigu.

Ez du horretan, ez, Kirmenek as-matu. Bidaia honetan, literatur-zale aseezinok eraman gaituidazleak bere gogoetan zehar in-orako bidaian. Narrazioaren osa-gaiak eskutik urrun geratuzaizkio poetari; eta bai, “poetari”diot, horixe baita narrazio osoa-ren tonua.

Ez dago liburuari batasuna ema-ten dion ekintza nagusirik, baiziketa eleberri pasadizoz beteadugu; denak hari finegi batekinlotuta, denak errenkada luze ba-tean, kontu batetik bestera era-maten gaituelarik. Eta hortxezaigu agertzen poeta, bere go-goetan, bere burutazioetan, ez

nobelagilea. Eta hala, irakurleak,liburua nahiko jarraian irakurriezean, bere orrietan galtzekoarrisku handia dauka.

Halere, Kirmeni aitortu behardiogu hizkuntza maisutasunezerabiltzen jakin duela, lehen ai-patu dugun gertaera errenkadaluze horren berri emateko, etaberaz, teknika literarioaren alde-tik baduela bere meritua ere.

Bitartean, beste kritikari batenhitzak parafraseatuz, Kirmen po-etaren bidaia ez dadila amaitueta Uribe eleberrigile jaiotzeadesiratzen diot biziki idazleari;oraingoan “Bilbao – New York –Bilbao” honek airean zein itsa-soan galduta, porturik aurkitu ezizan arren.

Txema Pérez

Page 15: Martxoko aldizkaria

15

ERROMATAR HAUEKBURUTIK DAUDE!

Rolan E. Gonzalez

Page 16: Martxoko aldizkaria