Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 19. alea ... · PDF file dagoeneko motorrak...

Click here to load reader

  • date post

    07-Jul-2020
  • Category

    Documents

  • view

    1
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 19. alea ... · PDF file dagoeneko motorrak...

  • Natxitua, Bedarona eta Eako udal aldizkaria 19. alea, 2018ko Bagila.

    Bagilaren 10ean, 82. kilometroan egon ginan GIZATEAren katebegia osatzen gure udalerriko 170 lagun. “JENDE

    ZORIONTSUA HERRI LIBRE BATEAN”, Berriz eta Zaldibar artean.

    Abenduan, gurean be EUSKARALDIA izango dogu 11 egunez. Herri erakundeak eta Herri Administrazioa bat eginez, hasi gara dagoeneko motorrak berotzen. Aho bizi-z eta Belarri prest-ez

    beteko al doguz Bedarona, Ea eta Natxituko baztarrak? Hori be GEURE ESKU DAGO, zalantzarik barik.

  • 2

    U DA

    LA :

    FU N

    TZ IO

    N A

    M EN

    D U

    A au

    rk ib

    id e

    a

    Argitaratzailea: Lege Gordailua:

    Diseinua: Maketazioa

    eta inprimaketa:

    Eako Udala BI-1519-2015 IBEGRAFIK (Lorena Elizburu)

    IBEGRAFIK www.diseinuetakomunikazioa.eus

    AURKEZPENA 2 HIRITIK AT 3 EUSKARA 4 NEKAZAL AZOKA 5 OBRAK 6 HONDAKINAK 8 BATZUK 9 LABURRAK 10 POESIA EGUNAK 13 NAGUSIENGANAKO JARRERA 14 “ENADEN BEGIAK” OGELLAN 16 BARDINTASUNA 18 ARGAZKIEN TXOKOA 19 IEtaROCK 22 AGENDA 24

    UDALETXEA Donibane enparantza, 2 48287, EA (Bizkaia) Telefonoa 946 27 52 27 Fax 946 27 51 99

    MEDIKUA Ea: 94 627 51 35 Lekeit io: 94 603 58 60

    SOS DEIAK Tel . : 112

    TAXIA Tel . : 626 219 407

    BIZKAIBUS Tel . : 902 222 265

    LORADI HAURRESKOLA Tel . : 94 627 50 63

    HAIZEDER ESKOLA Tel . : 94 465 10 19

    BUSTURIALDEKO GIZARTE ZERBITZUAK ETA EMAKUMEENTZAKO ZERBITZUA 946 25 51 22

    UR PARTZUERGOA 946 25 73 33 (Gernika)

    Hara UDALIEN!; udaldiari sarrera emongo bageunkio lez, barriro be.

    Orain dala 7 urte udal kudeaketaren barri emoteko sortutako tresna zuen eskuetan, herritarrok.

    Udal barriak, eta herriko bestelako jakinga- rriak; bietatik.

    Azalera, halandabe, gure udalerritik harago Euskal Herri osoa erreferentziatzat hartuta, ekarri doguz bi gai: osotu barri itxi genduan GIZAKATEA; eta ia neguan etorriko jakun EUSKARALDIA.

    Bata zein bestea, Herri nortasunagaz lotura sendoa daukien gaiak.

    Azken baten, gure herritik abiatuta He- rri handiago bat osotzen dogu, eta geurez erabagi guran gabilz; besteak beste, geure hizkera eta hizkuntza ardatz hartuta.

    Os presentamos un nuevo UDALIEN, infor- mando desde hace 7 años de los planes y realidades municipales.

    Sin embargo, la portada se hace referencia a la CADENA HUMANA que se llevó a cabo el pasado 10 de junio y el EUSKARALDIA que se celebrará a primeros de diciembre. Desde nuestra realidad más cercana (Ea, Bedarona, Natxitua) convergemos en una Euskalerria que quiere decidir como Pue- blo, basándose entre otras “razones” en el Euskara, como idioma nacional.

    3

    hiritik at

    Zer da Hiritik at? 7 kidez osatutako kooperatiba multidiszi- plinarra da, arkitekto, ingeniari, geografo eta antropologoz osatua. Tokiko garapen komunitarioa helburu izanda politika publi- koak aztertu, inplantau eta sistematizatzea da gure jarduna. Ikuspegi integrala dauka- gunez hainbat arlo lantzen doguz, koopera- tiba moduan zein aditu kolaboratzaileekaz: merkataritza, agroekologia, umeen jolasera- ko espazioak, etxebizitza, hirigintza, enple- gua…

    Zein da Natxitua, Bedaronan eta Ean egi- ten diharduzuen lana? Zertarako da? Leku bakotxean dagozan jolaserako eremuak aztertu eta erabiltzaileekaz euren beharrak ezagutzeko saioak egiten gabilz: umeak, gu- rasoak, eskolako irakasleak… prozesu honen bitartez, gaur egun dagozan jolas eremuen egoera zehatza aztertu, hobetu beharrekoen ideiak jaso eta dagozan bitartekoekin aurre-

    rantzean egin beharreko hobekuntzak disei- nauko dira. Ostean, emon beharreko pau- soak zehazteko be balioko dau proiektuak.

    Zer aztertu dozue orain arte? Nola bide- ratu dozue? Orain artean Ea herri guneko zein inguruko auzoetako hainbat jolas eremu aztertu do- guz; guztiak gure begirada teknikoagaz, eta batzuk, ume eta guraso erabiltzaileen begi- radagaz. Horretarako, hainbat parte hartze saio egin doguz, eta jolas eta ariketa ezbar- dinen bidez jolas eremuak aztertu eta egun daukien erabilpena ezagutuko dogu.

    Zein izango da emoitza? Prozesu honen emoitza, datozen urteetan jolas eremu honeetan egin beharreko man- tenu lan, hobekuntza zein interbentzino ba- rrien diseinua aurkeztea izango da. Emoitza horregaz, udalak datozen urteetan aurrera eroan beharreko egitekoen zerrenda argia izango dau, eta horrek erabagiak hartzea erraztu eta zereginak argituko deutsaz.

    Ibai Esteibarlanda Etxeberriak, Arkitektura ikasketak EHUn egin eta Hiritik At

    kooperatiba sortu eban

  • U DA

    LA :

    FU N

    TZ IO

    N A

    M EN

    D U

    A

    5

    nekazal azoka

    4

    Euskaraldia se trata de un ejercicio social para aumentar el uso del euskera. Durante 11 días (del 23 de noviembre al 3 de diciembre), quienes sepan euskera se relacionarán en euskera con aquellas personas que lo entiendan, y cuando se dirijan a personas que no conocen, su primera palabra también será en euskera. En el caso de aquellas personas que lo entienden, pedirán a las y los vascoparlantes que les hablen en euskera.

    El periodo de inscripción será, a partir de septiembre de 2018. Para inscribirse bastará con cumplir dos requisitos: Ser mayor de 16 años y ser capaz de hablar o entender euskera.

    eu sk

    ar a

    11 EGUN EUSKERAZ

    Zer da Euskaraldia?

    Hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko hartu-e- monetan euskera gehiago erabilteko ekimena da: 2018ko zemendiaren 23tik abenduaren 3ra, euskeraz berba egiten edo ulertzen daben da- nen artean euskeraz egitea da helburua. Euskal Herri osoan eta alkarregaz aurrera eginda, gure egunerokoan eragin geinke.

    Zer egingo dogu Natxitua, Ea eta Bedaro- nan?

    Euskaraldiako Herri batzordea osatu da, eta las- ter hamaikako taldea aurkeztuko da. Irailean ize- na emoteko epea zabalduko da, eta izena emoten dabenek prestakuntza/girotze saioa jasoko dabe urria-zemendian. Zemendiaren 23tik abendua- ren 3ra Euskaraldian sartuko gara bete-betean.

    Nork parte hartu leike?

    16 urtetik gorako herritarrek emon leikie izena.

    • Ahobizi izateko, euskeraz berba egiten jakin behar da.

    • Belarriprest izateko euskera ulertu behar da.

    Baldintza horrek betez gero, norberak erabagiko dau zein roletan izena emon.

    2018ko zemendiaren 23tik abenduaren 3ra, Aho- bizi edo Belarriprest ikurra soinean eroan, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dogu!

    Euskeraz dakien guztiei bera- ri euskeraz egiteko gonbitea egingo deutse. Euskera ulertzen dabela adierazoko deutse, eta beragaz euskeraz berba egiteko eskatuko dau Belarriprest ikurra soinean daroala.

    Euskeraz edo erdaraz erantzun- go dau, baina berari euskeraz egiteko eskatuko dau.

    Euskeraz egingo deutse ulertzen daben danei. Edo- non, edonoz eta ulertzen daben edonogaz egingo dau euskeraz, Ahobizi ikurra soi- nean daroala.

    Ezezagunekaz lehenengo berba euskeraz egingo dau, eta ulertzen badabe, hortik aurrerakoak be bai.

    Ahobizi Belarriprest

    “2012ko udan izan zan lehenengoz. Erdi Aroko Azokaren alternatibari

    oratuz bertoko edo bertotik bertorako kutsua emon guran ekin

    jakon”.

    Ordurako han eta hemen herri askotan ari ziran zabaltzen Azokak.

    Herritik eta euskaratik, auzolanari lotutako erakusketa eguna; eta zelan ez, jai eguna be bai!. “Gure herrietan azoka edo feria egunak, baserritarrentzat jai girotik be beti euki dau”.

    “Udalaren laguntzagaz talde eragile zabal bat ari gara urteotan antolaketa zereginei eusten, baina iazkoa amaituta, jarraian ekin geuntsan ideia batzueri bueltak era- giten”

    Jose Mari Landa Mendibe dogu holan ber- ba egiten deuskuna

    Galdera: Zetan gara, orduan?

    Erantzuna. Azoka, talde eragile baten es- kutik, bertoko produktoreek -nahiz eta gi- txi izan- euren zerak azaltzeko eta saltzeko bidea errazteko antolatzen dogu. Lehenen- go sektorea areagotu. Eta bertoko “pro- duktuak”esaterakoan , bertoko betiko sis- tema tradizionala be kontuan hartu behar dogu eta bertoko bizimodua ta bertoko eta koanpokoen arteko hartuemonerako siste- ma be bai.

    G. Beraz, zein izango da Azokaren gaia? E. Elikagaiak eskuratzeaz ari gara; kolektibo baten alkarbi-

    zitzaz. Akaso abstraktoegia da, baina Azoka aukera bat da bizitzaren arlo guztietara zabaldu daitekeena eta ho- rretan saiatu behar dogu, bertokotik abiatuta. Herritarren arteko topaketa da azoka; kasu honetan eligaien sortzeaz eta trukeaz ari gara; modu arrazionalean sortzeaz eta kontsumitzeaz, baina hor bide luze-zabala daukagu, zei- netan danok daukagun lekua eta zeregina, kolektibitate osoak. Elikagaietatik haruntzago be, edozein produktuk eta proiektuk deuko lekua azokan, bertotik bertorakoa bada;mikroprezesadoreak izan leikez,eskuz eginiko lana- besak, blog bat, auzolanerako ideia bat,…

    G.: Horretarako aliatuak? E: Herritarrak; herritarren inplikazioa eta parte hartzea.

    Talde eragile antolatu bat beharrezkoa da baina eaginko- rrak izatekotan komunitatearen luze-zabalean ekin behar jako; udala bera bei bai, baina batez be herritarrak.

    G. Partaidetzarako gonbitetik aparte bestelako saiake- rak be egon daitezke. E. Bai halan da. Izan be,argi dekogu abuztuko azoka egu-

    na produktore-herritar arteko urte osoko harreman fin- koaren parte baino ez dala; une baten zapatu batzuetako maiztasunaz ekin jakon azoka ha eraginkorragoa gura dogu; urtean 6/8 saiotakoa: “gutxiago baina sendoa- go”;hor daukaguz ERRIGORAren eta BEDAROKELA- ren errealitate