Ingurumena eta Osasuna - oseki.eus · Hori dela eta, uraren eta airearen kutsadura eta gehiegizko...

6
Ingurumena eta Osasuna Isabel Mosquera www.oseki.eus Herritarren osasunean faktore ugarik eragiten dute, izan banakoarenak izan horiek bizi diren inguru fisiko eta sozialarenak. Inguru fisikoa baldintzatzen duten faktoreen artean, ingurumenarekin lotutakoak garrantzi handikoak dira biztanleriaren osasunerako. OSASUNAREN BALDINTZATZAILE SOZIALAK Iradokitutako aipua: MOSQUERA, I. (2019) Ingurumena eta Osasuna. OSEKI Osasun eskubidearen aldeko ekimena-Iniciativa por el derecho a la salud. Eskuragai: hps://www.oseki.eus/eu/arloak/osasunaren-baldintzatzaile- sozialak/

Transcript of Ingurumena eta Osasuna - oseki.eus · Hori dela eta, uraren eta airearen kutsadura eta gehiegizko...

Page 1: Ingurumena eta Osasuna - oseki.eus · Hori dela eta, uraren eta airearen kutsadura eta gehiegizko zarata mehatxua dira biztanleriaren bizi-kalitaterako eta bizitza osasungarri bat

Ingurumena eta OsasunaIsabel Mosquera

www.oseki.eus

Herritarren osasunean faktore ugarik eragiten dute, izan banakoarenak izan horiek bizi diren inguru fisiko eta sozialarenak. Inguru fisikoa baldintzatzen duten faktoreen artean, ingurumenarekin lotutakoak garrantzi handikoak dira biztanleriaren osasunerako.

OSASUNAREN BALDINTZATZAILE SOZIALAK

Iradokitutako aipua: MOSQUERA, I. (2019) Ingurumena eta Osasuna.

OSEKI Osasun eskubidearen aldeko ekimena-Iniciativa por el derecho a la

salud. Eskuragai: https://www.oseki.eus/eu/arloak/osasunaren-baldintzatzaile-

sozialak/

Page 2: Ingurumena eta Osasuna - oseki.eus · Hori dela eta, uraren eta airearen kutsadura eta gehiegizko zarata mehatxua dira biztanleriaren bizi-kalitaterako eta bizitza osasungarri bat

INGURUMENA ETA OSASUNA2 www.oseki.eus

Herritarren osasunean faktore ugarik eragiten dute, izan banakoarenak izan horiek bizi diren inguru fisiko eta soziala-renak (1). Inguru fisikoa baldintzatzen duten faktoreen artean, ingurumenarekin lotutakoak garrantzi handikoak dira biztanleriaren osasunerako. Hala, osasununerako oinarrizko betekizunak dira kalitatezko ura, airea garbia eta gehiegizko zaratarik ez den ingurune batean bizitzea. Hori dela eta, uraren eta airearen kutsadura eta gehiegizko zarata mehatxua dira biztanleriaren bizi-kalitaterako eta bizitza osasungarri bat eramateko.

Garrantzitsua da kalitate oneko ura izatea, bai zuzeneko kontsumorako, bai etxeko lanetarako, janaria prestatzeko eta aisialdian erabiltzeko. Kalitate txarreko ura lotuta dago kolera, disenteria, A hepatitisa edo poliomielitisa beza-lako gaixotasunekin, eta zenbaitetan heriotza ere eragin dezake (2). Horrez gainera, kontuan izan beharra dago prozesu industrialek eta ongarri, intsektizida, botika edo lurrinen erabilpenak ura kutsatzen duten hondakinak sortzen dituztela. Adibidez, plastifikagarri bezala erabiltzen den A bisfenolak eta desinfektatzeko zenbait substantziek minbizia eragin dezakete (3). Eta jakina da metal astunekin kutsatutako urak toxikotasun handia duela gizakiarentzat, merku-rioaren eraginpe kronikoan egotean bezala, zeinak memoria galtzea, depresioa, giltzurruneko gaitza eta neurotoxiko-tasuna sor baitezake (4).

Airearen kalitateari dagokionez, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) muga batzuk ezarri zituen osasunerako arris-kuak daramatzaten kutsagarri atmosferikoentzat. Zehazki, partikula materiala da (hau da, airean diren partikula solido edo likidoak (PM), ozonoa (03), nitrogeno-dioxidoa (NO2) eta sufre-dioxidoa (SO2) (5). Hainbat azterketek erakutsi dute aire kutsadura lotuta dagoela biriketako minbiziarekin (6), gaixotasun kardiobaskularrekin (7, 8), asmarekin (9, 10, 11), 2 motako diabetesarekin (12) eta bizitza-itxaropen laburragoarekin (13).

Badago, gainera, ebidentzia zientifikoa adingabeen osasunean, oro har, ingurumen kutsaduraren eta, bereziki, ikas-tetxe inguruetako trafikoaren eraginpean egoteak sortzen dituzten kalteez. Diesel bidezko ibilgailuek eta pneuma-tikoen narriadurak PM2,5 eta PM10 partikulak zabaltzen dituzte airean eta burmuinera irits daitezke odolaren eta arnasaren bidez, neska-mutilen osasunean hantura eragin dezaketelarik. Arnasa arazoengatiko arriskuen handitzea eta garapen kognitiboan gerta daitekeen atzerapena dira adin tarte horretan gehien aztertu diren bi inpaktuak. Arnasa arazoei dagokionez, ikusi da %45 gehitu daitekeela zirkulazioko trafikoak sortutako kutsaduratik eratorritako asma izateko arriskua (14). Garapen psikologiaz denaz bezainbatean, azterlan batzuk erakutsi dute neska-mutikoek arre-tarako eta memoriarako gaitasun gutxiago dutela (15), epe luzera ere iraun dezakeelarik (16), eta baita atzerapena ere euren garapen kognitiboan (17, 18).

Bestetik, hirietan garraiobideek sortzen duten gehiegizko zarata edo kutsadura akustikoa da herritarren artean ge-hien gailentzen denetako ondoez iturria (19). Osasunean eragiten dutenen artean, gehien dokumentatu denetako faktoreen artean dago zaratak eragindako entzumen galera (20), eta horri galeraren zeharkako efektuak gehitu behar zaizkio, pertsonen arteko komunikazioan ere eragina baitu (21, 22). Zaratak, gainera, loaren patroiak aldatzen ditu, loaren kalitatea eskastuz (23), eta modu jarraituan gertatzen bada ondorio kaltegarriak ditu osasunean (24).

Europan, Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatzen du egunez (7etatik 19etara) ez gainditzeko 55 dezibelio [dB(A)] eta gauez ez gainditzeko 40 dB [dB(A)], horietatik gorako zarataren eraginpean egonez gero ondorioak izan ditzakeelako pertsonen osasunean (24, 25). Izan ere, egunero (egun osoan) 50 dB-tik gorako baloreak ematen di-renean hipertentsioaren, gaixotasun koronarioaren eta iktusaren garapenarekin lotu dira (26), eta, gaueko 50 dB-tik

Page 3: Ingurumena eta Osasuna - oseki.eus · Hori dela eta, uraren eta airearen kutsadura eta gehiegizko zarata mehatxua dira biztanleriaren bizi-kalitaterako eta bizitza osasungarri bat

INGURUMENA ETA OSASUNA3 www.oseki.eus

gorakoak, berriz, hipertentsioa eta miokardio-infartua izatearekin. Zarata hori 60 dB-tik gorakoa bada, buruko nahas-menduak agertzen dira (24).

Konklusio modura,

Osasunean uraren eta airearen kalitateak eta zaratak duten eraginak agerian uzten du populazioa bizi deneko ingurumen baldintzak zaintzeak duen garrantzia.

Page 4: Ingurumena eta Osasuna - oseki.eus · Hori dela eta, uraren eta airearen kutsadura eta gehiegizko zarata mehatxua dira biztanleriaren bizi-kalitaterako eta bizitza osasungarri bat

ERREFERENTZIAK4 www.oseki.eus

7 Franklin BA, Brook R, Arden PC, III. Air pollution

and cardiovascular disease. Curr Probl Cardiol

2015;40(5):207-38.

https://www.ncbi.nlm.nih.gov/

pubmed/25882781?dopt=Citation

8 Meo SA, Suraya F. Effect of environmental air pollution

on cardiovascular diseases. Eur Rev Med Pharmacol Sci

2015;19(24):4890-7.

https://www.europeanreview.org/wp/wp-content/

uploads/4890-4897.pdf

9 Guarnieri M, Balmes JR. Outdoor air pollution and

asthma. Lancet 2014;383(9928):1581-92.

https://www.thelancet.com/action/

showPdf?pii=S0140-6736%2814%2960617-6

10 Jacquemin B, Siroux V, Sanchez M, Carsin AE,

Schikowski T, Adam M, et al. Ambient air pollution

and adult asthma incidence in six European cohorts

(ESCAPE). Environ Health Perspect 2015;123(6):613-

21.

https://ehp.niehs.nih.gov/doi/pdf/10.1289/

ehp.1408206

11 Khreis H, Kelly C, Tate J, Parslow R, Lucas K,

Nieuwenhuijsen M. Exposure to traffic-related air

pollution and risk of development of childhood asthma:

A systematic review and meta-analysis. Environ Int

2017;100:1-31.

https://europepmc.org/abstract/med/27881237

12 Balti EV, Echouffo-Tcheugui JB, Yako YY, Kengne AP.

Air pollution and risk of type 2 diabetes mellitus: a

systematic review and meta-analysis. Diabetes Res Clin

Pract 2014;106(2):161-72.

https://www.diabetesresearchclinicalpractice.com/

article/S0168-8227(14)00373-8/pdf?code=diab-site

1 Dahlgren G, Whitehead M. European strategies for

tackling social inequalities in health. Levelling up Part

2. Copenhagen, Denmark: WHO Regional Office for

Europe; 2006.

http://www.euro.who.int/__data/assets/pdf_

file/0018/103824/E

2 Organización Mundial de la Salud. Ura. Azalpen-oharra.

2018.

http://www.who.int/es/news-room/fact-sheets/detail/

drinking-water.

3 Pal A, He Y, Jekel M, Reinhard M, Gin KY. Emerging

contaminants of public health significance as water

quality indicator compounds in the urban water cycle.

Environ Int 2014;71:46-62.

https://www.ncbi.nlm.nih.gov/

pubmed/24972248?dopt=Citation

4 Londoño-Franco LF, Londoño-Muñoz PT, Muñoz-García

FG. Los riesgos de los metales pesados en la salud

humana y animal. Biotecn Sector Agropec Agroind

2016;14(2):145-53.

http://www.scielo.org.co/pdf/bsaa/v14n2/v14n2a17.pdf

5 Osasunaren Mundu Erakundea. Airearen kalitatea eta

osasuna. Azalpen-oharra. 2018.

http://www.who.int/es/news-room/fact-sheets/detail/

ambient-(outdoor)-air-quality-and-health

6 Hamra GB, Laden F, Cohen AJ, Raaschou-Nielsen

O, Brauer M, Loomis D. Lung cancer and exposure

to nitrogen dioxide and traffic: a systematic review

and meta-analysis. Environ Health Perspect

2015;123(11):1107-12.

https://ehp.niehs.nih.gov/doi/pdf/10.1289/

ehp.1408882

Page 5: Ingurumena eta Osasuna - oseki.eus · Hori dela eta, uraren eta airearen kutsadura eta gehiegizko zarata mehatxua dira biztanleriaren bizi-kalitaterako eta bizitza osasungarri bat

ERREFERENTZIAK5 www.oseki.eus

18 Pujol J, Martínez-Vilavella G, Macià D, Fenoll R, Alvarez-

Pedrerol M, Rivas I, et al. Traffic pollution exposure

is associated with altered brain connectivity in school

children. Neuroimage 2016;129:175-84.

https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/26825441

19 Méline J, Van HA, Thomas F, Karusisi N, Chaix B.

Transportation noise and annoyance related to road

traffic in the French RECORD study. Int J Health Geogr

2013;12:44.

https://ij-healthgeographics.biomedcentral.com/

articles/10.1186/1476-072X-12-44

20 Metidieri MM, Rodrigues HF, Filho FJ, Ferraz DP, Neto

AF, Torres S. Noise-Induced Hearing Loss (NIHL):

literature review with a focus on occupational medicine.

Int Arch Otorhinolaryngol 2013;17(2):208-12.

https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/

articles/PMC4399645/pdf/10-

7162-S1809-97772013000200015.pdf

21 Basner M, Babisch W, Davis A, Brink M, Clark C,

Janssen S, et al. Auditory and non-auditory effects of

noise on health. Lancet 2014;383(9925):1325-32.

https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/

S014067361

22 Mick P, Kawachi I, Lin FR. The association between

hearing loss and social isolation in older adults.

Otolaryngol Head Neck Surg 2014;150(3):378-84.

https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/24384545

13 De Keijzer C, Agis D, Ambros A, Arévalo G, Baldasano

JM, Bande S, et al. The association of air pollution and

greenness with mortality and life expectancy in Spain: A

small-area study. Environ Int 2017;99:170-6.

http://isiarticles.com/bundles/Article/pre/pdf/146254.

pdf

14 McConnell R, Islam T, Shankardass K, Jerrett M,

Lurmann F, Gilliland F, et al. Childhood incident asthma

and traffic-related air pollution at home and school.

Environ Health Perspect 2010;118(7):1021-6.

https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/

PMC2920902/pdf/ehp-118-1021.pdf

15 Sunyer J, Suades-González E, Garcia-Esteban R, Rivas

I, Pujol J, Alvarez-Pedrerol M, et al. Traffic-related air

pollution and attention in primary school children:

short-term association. Epidemiology 2017;28(2):181-9.

https://journals.lww.com/epidem/fulltext/2017/03000/

Traffic

16 Forns J, Dadvand P, Esnaola M, Alvarez-Pedrerol M,

Lopez-Vicente M, Garcia-Esteban R, et al. Longitudinal

association between air pollution exposure at school

and cognitive development in school children over a

period of 3.5 years. Environ Res 2017;159:416-21.

https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/28858754

17 Suades-González E, Gascon M, Guxens M, Sunyer J.

Air pollution and neuropsychological development:

a review of the latest evidence. Endocrinology

2015;156(10):3473-82.

https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/

PMC4588818/

Page 6: Ingurumena eta Osasuna - oseki.eus · Hori dela eta, uraren eta airearen kutsadura eta gehiegizko zarata mehatxua dira biztanleriaren bizi-kalitaterako eta bizitza osasungarri bat

ERREFERENTZIAK6 www.oseki.eus

25 World Health Organization. Guidelines for community

noise.

https://infrastructure.planninginspectorate.gov.uk/

document/2

26 Houthuijs DJM, van Beek AJ, Swart WJR, van Kempen

EEMM. Health implication of road, railway and aircraft

noise in the European Union. Provisional results based

on the 2nd round of noise mapping. National Institute

for Public Health and the Environment. Ministry of

Health, Welfare and Sport; 2014. RIVM Report 2014-

0130.

https://www.rivm.nl/dsresource?objectid=a4029a59-

c241-46c8-b8d1-8f2f537e9ac1&type=org&disposition=

inline

23 Test T, Canfi A, Eyal A, Shoam-Vardi I, Sheiner EK.

The influence of hearing impairment on sleep quality

among workers exposed to harmful noise. Sleep

2011;34(1):25-30.

https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/

PMC3001791/pdf/aas

24 World Health Organization. Night noise guidelines for

Europe.

http://www.euro.who.int/__data/assets/pdf_

file/0017/43316/E9