Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak

of 14 /14
Jolas heuristikoa txokoak eta tailerrak

Embed Size (px)

Transcript of Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak

  • Jolas heuristikoa txokoak eta tailerrak

  • Jolas HeuristikoaZer da?

    Jolas heuristikoa ekintza bat da.

    Haurrak (12 eta 24 hilabete)

    autonomia eta askatasun osoz

    aritzen dira material

    desberdinekin, hauek manipulatzen,

    haiekin jolasten edo bakoitzaren

    nahiaren arabera trebatzen.

    Materialak egunerokotasunekoak:

    Naturako materialak:

    gaztainak, egurra, hostoak.

    etxeko materialak: ontziak,

    kaseteak, CD-ak, mobilak.

    Frutak-barazkiak: sagarrak,

    azenarioak, bananak.

  • Nola JARRI PRAKTIKAN? Saioen bitartez:

    Hasieran irakasleak gela prestatuko du, jarduera egingo den espazioa sortuz.

    Ondoren, irakasleak objektu mota batzuk aukeratuko ditu.

    Hezitzaileak haurraren garapenaren kontrola eraman behar du, behaketaren eta apunteen

    laguntzaz. Taldearen ikuspegi globalaren ideia atera dezake.

    Bera gelako aulki batean eseriko da, non hau, estrategikoki kokatua egongo den gelako

    ikuspuntu osoa hartzen duena eta, haurrek ere bera ikusteko arazorik izango ez

    dutena. Al duen gutxien mugituko da, beharrezko kasuetan salbu.

  • Esperientzia pertsonala- Adibide Praktikoa Bi urteko gelan 13 ume daudenez, jolas heuristikoa egiterako orduan bi taldetan

    banatzen dira. Horrela, ume batzuk ohiko irakaslearekin geratzen dira eta beste talde

    erdia irakasle laguntzailearekin beste gela batera joaten dira jolas heuristikoa

    egiteko.

    Beste gelara heltzerakoan, umeak lurrean eseri eta gaur irakasleak teknologia tresnak

    eta materialak atera egin ditu. Adibidez, CD-ak, ordenagailuaren teklatuak, mobilak,

    kaseteak eta kaseteko zintak, ordenagailuaren saguak etab.

  • Umeak isilik eta haien kabuz jolasten hasi dira material desberdinekin. Umeek jolas

    heuristikoa egiten duten lehen aldia izanik, lehenengo momentu batean lotsati eta

    beldur pixka batekin daude, baina pentsatu gabe materialak ukitzen eta manipulatzen

    hasi dira.

    Bitartean, irakasleak aulki batean eserita dago ume guztiak behatzeko leku konkretu

    batean eta ikuspuntu egokiarekin kokatuta. Irakasleak behatzen eta apuntatzen ari da

    ume bakoitzak egiten ari duena.

  • Txokoak Eta Tailerrak

    TXOKOAK: Umeak batera jolasten egon

    daitezketen gelako espazioak dira,

    Bestelako ekintzak aurrera eramaten

    eta metodologia ezberdinak

    (heterogeneitatea) erabilita.

    Ikasle guztien interesak eta nahiak

    bideratzeko eta parte hartze eta

    autonomia maila altua bermatzeko.

    TAILERRAK: Ardatz tematiko baten inguruan

    ekintza marko bat errazteko asmoz

    antolaturiko espazio sozialak dira.

    Ekintza sekuentzia bat proposatzen

    dute, non diziplina ezberdinetako

    edukiak elkar lotzen saiatzen da:

    kontzeptuak, prozedurak eta jarrera.

    Zer dira?

  • Nola jarri praktikan BI EKINTZAK?

    Tailerrak eta txokoak prestatzeko orduan, kontuan izan behar ditugu landuko diren

    helburu, gaitasun eta edukiak.

    Beraz, interes batzuetatik abiatu beharko ginateke, eta behin hauek argi izanda,

    praktikan jartzeko hurrengo baldintzak jarraitu: jarduera ezberdinen proposamenak

    dibersifikatzea, hezitzaileen esku-hartzearen egokitzapena, ikaskuntza eredua beste

    egoera batzuetara ahalbideratzeko aukera izatea eta ikasleen arteko eta ikasle-

    irakasle interakzioa bultzatzea.

    Hots, dibertsitatea bermatzen duten lanak edo eginkizunak izan behar dira.

  • NOLA JARRI PRAKTIKAN TXOKOAK? Txokoari izena jartzea eta txoko hori identifikatzen lagunduko digun marrazki edo ikur

    bat bilatzea.

    Txoko horretan dagoen materialaren zerrenda egitea.

    Materialaren erabilerarako jokabideak adieraztea.

    Toki bakoitzean bertako jolasaldiak dituzten kartelak.

    Jokabideak eta erabilera arauak hitzez adieraztea eta laburtzea sintagma baten edo

    esaldi baten bidez.

    Txokoak hainbat eratakoak izango dira bakoitzak bere berezitasunak izango dituelarik

    eta bakoitzean gai ezberdin bat landuko da:

    Jolas sinbolikoen txokoa.

    Eraikuntza txokoa.

    Ipuin txokoa.

    Natur txokoa.

    Esperimentazio txokoa.

    Mugimenduko txokoa.

  • NOLA ERAMAN AURRERA TAILERRAK? Tailer guztien helburua, proposamen interesgarriak, egoera berriak eta giro desberdinak

    eskaintzea da. Haurrak erabakiko du nola egon, zer egin, edo begira egotea.

    Irakaslearen papera bere haurraren prozesuan akonpainatzea da.

    Haurraren erritmoak errespetatuko dira.

    Eskainitako giroan, haurrek harremandu, hitz egin, entzun, behatu, esploratu, aurkitu

    egingo dute.

    Talde txikitan jardungo dira; inoiz ez 6 haur baino gehiago.

    Haur guztiak pasako dira tailerretatik.

    Ume guztiek jardungo dute tailerretan, nahiz eta adinaren arabera egoera ezberdinak izan

    eta errespetua izango dugu oinarri.

    Estetika, proposamenaren aurkezpena eta lanketa, ilusio, irudimen, sormen eta materialak

    aukeratzeko orduan hezitzaileek duten aukeraketaren gustua ezinbestekoak izango dira.

    Ikertzeko gogoa helaraztea: ikertzeko, manipulatzeko eta aurkikuntzarako; horretan

    oinarritzen baita bizitzako etapa hau, egoera berrien esperimentazioan haren garapen

    komunikatibo, kognitibo, sozial zein motorrerako baliogarri izango direnak.

  • adibide praktikoa: txokoak Gure 4 urteko gelan txoko berezi bat daukagu. Txoko honetan herrialde ezberdinetako

    kulturak, ezaugarriak eta ohiturak ezagutzeko materialak, baliabideak, janariak etab.

    ezberdinak ditugu.

    Bi astetan behin, herrialdez aldatzen dugu, horrela pixkanaka-pixkanaka herrialde

    asko ezagutuz. Aste honetan, Aljeria herrialdea ezagutzen ari gara. Eta gure gelako

    ume bat bertakoa denez, haren familiaren laguntza izan dugu eta hauek ohikoa den

    janaria ekarri digute.

    Gainera, Aljeriako neskatxo baten istorioa kontatzen duen liburu bat daukagu txoko

    honetan, bertakoa den henna materiala, ohikoak diren jantziak eta Aljeria non kokatu

    dagoen ikusteko mapa handi bat daukagu baita mapa hori lantzeko margotzeko fitxak.

  • adibide praktikoa: tailerrak Gaurko tailerra 5 urteko arratoi forma duen txano bat egitea izango da.

    Honetan erabiliko ditugun materialak hurrengoak izango dira: kolore desberdinetako

    goma eva, guraizeak, kola, bi ponpon handi eta bat txiki eta begientzako pegatinak.

    Hau egiteko, lehenengo eta behin irakasleak egindako txantiloiak hartu beharko

    ditugu, eta hauen forma goma evan marraztu ondoren mozteko (Mozteko umeak

    irakaslearen laguntza beharko dute). Zati guztiak moztu eta gero, belarriak egiteko

    moztu ditugun zatiak itsatsi behar ditugu bata bestearen gainean, gero hauek txanora

    itsatsi ahal izateko. Ondoren, begitxoak itsatsiko ditugu. Eta amaitzeko, bi ponpoi

    handiak eta txikia itsatsiko ditugu horrela sudurra eginez. Nahi izanez gero, gure

    arratoia apaintzeko biboteak egin ahal dizkiogu goma eva gehiagorekin.

  • Horrela gure sagutxoa amaitu egin dugu.

  • Jolas Heuristikoaren BibliografiaEskainitako informazioa

    Magro, B. (2007). Jolas Heuristikoa. Leioako

    Berritzegunea.

    https://www.dropbox.com/sh/fhuyf95j671fy48/AA

    CdXqc2esmi95mNgVgYQhRba/metodologia%2C

    %20teknikak%20eta%20estrategiak/jolas%20heu

    ristikoa/JOLAS%2BHEURISTIKOA.pdf?dl=0 -tik

    berreskuratua [2016ko Apirilak 25]

    Ugalde, G. (2007). Jolas heuristikoa. Oiartzungo

    Udal Ikastola Patzuergoa.

    http://www.hikhasi.eus/docs/75/jolas%20heuristik

    oa%20dokumentazioa.pdf-tik berreskuratuta

    [2016ko Apirilak 25]

    Guk aurkitutako iturriak

    Elorza, C. (2012). El juego Heuristiko. Aula de Infantil.

    64. zk., 9-11 orr.

    http://www.adarra.org/ADARRA/Articulos_files/Edu

    cacio%CC%81n%20Infantil_El%20juego%20heuris

    tico.pdf -tik berreskuratuta [2016ko Apirilak 26]

    Riera Jaume, M.; Mir Pozo, M. L.; Rodriguez Rodriguez,

    R. eta Rosello Ramn, M. R. (1991). La

    planificacin de actividades con nios de 12 a 24

    meses desde la investigacin-accin. Revista

    Interuniversitaria de Formacin del Profesorado.

    10.zk., 165-172 orr.

    https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/117739.

    pdf -tik berreskuratuta [2016ko Apirilak 26]

    https://www.dropbox.com/sh/fhuyf95j671fy48/AACdXqc2esmi95mNgVgYQhRba/metodologia, teknikak eta estrategiak/jolas heuristikoa/JOLAS+HEURISTIKOA.pdf?dl=0http://www.hikhasi.eus/docs/75/jolas heuristikoa dokumentazioa.pdfhttp://www.adarra.org/ADARRA/Articulos_files/Educacio%CC%81n Infantil_El juego heuristico.pdfhttps://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/117739.pdf

  • Txokoak eta Tailerrak BibliografiaEskainitako informazioa

    Darder, P. eta Gairin, J. (1994). Organizacion y Gestin de

    Centros Educativos. Barcelona: Praxis.pp. 227-292

    Jauregi, L. (2010). Haur Hezkuntzako Gelen Antolaketa

    Espazialaren eta Erabileraren Deskribapena eta

    Azterketa. [online] Euskonews.com.

    http://www.euskonews.com/0555zbk/gaia55503eu.htm

    l- etik eskuratuta. [2016ko Apirilak 26].

    Guk aurkituriko iturriak

    Battista Quinto, B. (2005). Los talleres en Educacin

    Infantil. Espacios de crecimiento. Barcelona. Grao.

    Trueba, Beatriz (1989). Talleres integrales en Educacin

    Infantil. Madrid: De la Torre.

    http://www.euskonews.com/0555zbk/gaia55503eu.html-