FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu...

34
Proiektu curricularra Biologia eta Geologia BIGARREN ZIKLOA HIRUGARREN MAILA

Transcript of FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu...

Page 1: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

Proiektu curricularra

Biologia eta Geologia

BIGARREN ZIKLOA

HIRUGARREN MAILA

DBH

Page 2: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

AURKEZPENA: ALDERDI DIDAKTIKOAK ETA METODOLOGIKOAK

HELBURU OROKORRAK

EDUKIEN ANTOLAKETA

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

DENBORA

LIBURUAREN EGITURA

ZEHARKAKO IRAKASKUNTZEN EDUKIEN ZENBAIT ARLOTAN SARTZEAREN HAZTASUNAK

ANIZTASUNAREN TRATAERAREN PLANTEA–MENDUA ETA FINKATZE ETA ABALTZE RIKETEN ANTOLAKETA

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH

AURKIBIDEA

2 de 25

Page 3: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

ALDERDI DIDAKTIKOAK ETA METODOLOGIKOAK

Proiektu hau eratzen eta osatzen duten elementuak, testu liburu moduan egituratuta, zuzenduta dagoen DBHko zikloan egileek izan duten irakaskuntza praktikatik datoz. Arrazoi horrexegatik, proiektu hau adin horretako ikasleen garapen psikoebolutiboarekin eta beren egoera anitzekin bat dator.

Beraz, Edukiak sekuentziatan banatzea arloko logika, curriculumaren proposamen ofiziala, ikasleen heldutasun psikologikoaren maila eta etaparen hasieratik edukien goranzko konplexutasuna kontuan izanik egin da.

Sekuentzia banaketa hori egiteko kontuan izan diren beste aldagai batzuk honako hauek izan dira:

Alderdi sozialei buruzko hausnarketa, bere garrantzia balioesteko, gure ingurune kulturalean Natur Zientziek dituzten ezaugarrien eragile moduan.

Ikasleak aurkitzen diren ikaskuntzaren eboluzioaren unearekin harremana duen abstrakzio gaitasunaren garapena. Horregatik, inguruneko alderdi deskriptibo eta funtzional errazenetatik hasi aldaketa material eta energetikoei buruzko hausnarketaraino landuko ditugu.

Testuak unitate didaktikotan antolatu dira, honako honetan oinarrituz: Zer eta Nola irakatsi, baita Zer eta Nola ebaluatu, curriculumeko osagarrien garapenaren bidez.

Helburu didaktikoak.

Kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak.

Ariketak: laguntzekoak, elkarreragileak eta irakaskuntza-ikaskuntzakoak.

Ebaluazio irizpideak.

Unitate didaktikoetan saiatu gara curriculumeko edukiak, zehar gaiak eta Biologiak eta Geologiak beste arlo batzuekin (Matematikak, Hizkuntza, etab.) dituzten loturak elkarrekin harremanetan jartzen, etapako curriculum Proiektuaren garapena erraztuz.

Gure lana egiteko honako printzipio metodologikoak jarraitu ditugu: Ikaslearen parte hartze aktiboa ikaskuntza prozesuan, oinarrizko heziketa praktikoa eta profesionala, aniztasunari arreta banakako irakaskuntza prozesuren bidez eta egoera bakoitzerako beharrezkoak diren curriculum egokitzapenak, ikaskuntza esanguratsuak lortzeko helburuarekin, eta, horrela, printzipioari erantzuteko. Hots, lortu nahi duguna da ikasleek bere ezagutzan barneratzen dituzten kontzeptu berriak aurretiaz zituzten ezagutzekin lotzea.

Ezinbestekoa da ikasleek taldean lan egitea, gizarteratzeko eta etorkizuneko balizko lanerako, izan zientifikoa edo beste edozein motatakoa, garrantzitsuak diren jarrera batzuek naturaltasunez barnera ditzaten. Eskolako laborategian egiteko proposatzen diren ariketa esperimentalak helburu hori lortzeko prozedura onak dira.

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH

AURKEZPENA

3 de 25

Page 4: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapan, Natur Zientzien irakaskuntzak ikasleengan honako jarrera hauek garatzen laguntzea izango du helburu:

Ikaslea metodo zientifikoaren ezagutzaren eta erabileraren oinarrizko kontzeptuetan barneratzea. Zientziaren prozeduretan estrategia pertsonal eta koherenteak erabiltzea arazoak ebazteko: arazoak identifikatzea, hipotesiak formulatzea, ariketak planifikatzea eta egitea egiaztatzeko, emaitzak sistematizatzea eta aztertzea eta horiek komunikatzea.

Mezu zientifikoak ulertzea eta adieraztea, euskaraz eta gaztelaniaz, ahozko hizkuntza eta idatzizko hizkuntza jabetasunez erabiliz; baita diagramak, grafikoak, taulak, matematikako espresio errazak eta beste irudikapen eredu batzuk interpretatzea ere.

Fenomeno natural nagusiak eta beren balizko aplikazio teknologikoak zientifikoki interpretatzea, Natur Zientzien legeak eta kontzeptuak erabiliz.

Taldekako ariketa zientifikoak planifikatzean eta egitean arduraz parte hartzea, norberaren eta besteren ekarpenak balioetsiz, ezarritako helburuen arabera, jarrera malgua eta lankidetza agertuz eta lanen garapenean ardurak hartuz.

Informazio iturriak modu autonomoan erabiltzea, baita Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berriak ere, beren edukia ebaluatzeko eta gai zientifiko eta teknologikoei buruzko jarrera pertsonal kritikoak izateko helburuarekin.

Giza organismoaren funtzionamenduari buruzko ezagutzez jabetzea, zainketa eta gorputz osasuneko ohitura onak eta, drogen kontsumoaren aurrean, jarrera kritikoa garatzeko eta sendotzeko.

Natur Zientzietan jasotako ezagutzak erabiltzea Euskal Herriko eta hedadura handiagoa duten beste eremu geografiko batzuetako ingurune naturalaz gozatzeko, balioetsiz eta bere zainketan eta hobekuntzan parte hartuz.

Gizakion bizi baldintzei Zientziak egin dizkien ekarpenak ezagutzea eta balioestea eta heziketa zientifikoaren garrantziaz jabetzea. Eguneroko jardueretan pentsamendu zientifikoaren jarrerak eta balioak erabiltzea eta arrazoizkoa eta kritikoa den jarrera izatea Zientziaren eta Gizartearen arteko harremanetan egun agertzen diren arazo larrien aurrean.

Ezagutza zientifikoa eraikitzen ari den prozesu moduan ulertzea eta, bertan, errealitatearen zenbait alorretan sakontzeko beste hainbat diziplinak parte hartzen dutela, une historiko bakoitzean gizartearen beharretara eta ezaugarrietara lotuta eta eboluzio eta azterketa jarraituen eraginpean.

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH

HELBURU OROKORRAK

4 de 25

Page 5: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

1. Unitatea: Harriak eta mineralak

Helburu didaktikoak

Materia kristalinoa eta materia amorfoa bereiztea.

Mineral guztiak ezaugarritzen dituzten oinarrizko bost baldintzak azaltzea.

Mineralik arruntenak identifikatzea.

Harri mota nagusien jatorria azaltzea eta hiru taldetan sailkatzea.

Gure herrialdean ugarienak diren harriak identifikatzea eta sailkatzea.

Geruza kontzeptua definitzea eta balio geologikoa azaltzea.

Harrien eta mineralen erabilera nagusiak deskribatzea.

Meategien ustiapenek ingurumenean eragindako kalteak hautematea eta kritikatzea.

Edukiak

Kontzeptuak Materia minerala. Materia mineralaren, materia kristalinoaren eta materia

amorfoaren ezaugarriak. Kristal kontzeptua. Kristalizazioa.

Mineralak. Propietate fisiko-kimikoak eta sailkapena.

Harriak. Mineralen eta harrien arteko desberdintasunak. Harrien sailkapen genetikoa.

Magma kontzeptua. Harri magmatikoak: sailkapena.

Harri sedimentarioen osaketa prozesuak eta lekuak. Printzipio estratigrafikoak. Harri sedimentarioak: beren sailkapena.

Harri metamorfikoak: sailkapena.

Ziklo litologikoa.

Harri eta mineral moten interes industrialen eta ekonomikoen aplikazioak.

Meategien ustiapenetik eratorritako ingurumenaren eraginak.

Harrien eta mineralen banaketa gure herrialdean. Meategi nagusiak.

Euskal Herriko harri adierazgarrienen ezagutza.

Prozedurak Gure herrialdeko harri arruntenak identifikatzea eta sailkatzea, beren

jatorria kontuan izanik.

Geruza sail bat kronologikoki ordenatzea horizontaltasun eta gainjartze printzipioen arabera.

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH

EDUKIEN ANTOLAKETA

5 de 25

Page 6: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

Harrien zikloari buruzko eskemak egitea eta interpretatzea.

Gure herrialdeko mineral arruntenak identifikatzea eta sailkatzea, kode dikotomikoaren bidez.

Harri magmatiko moten ehundurari eta konposizio mineralogikoei dagozkien antzekotasunak eta desberdintasunak irudikatzea eta bilatzea.

Harri sedimentario bat eta metamorfiko bat egitea prozesu errazen bidez.

Inguruan ugarienak diren harriak ezagutzea eta sailkatzea, identifikazio kode baten laguntzarekin.

Espainiako mapan baliabide energetiko eta mineral nagusiak kokatzea.

Harrien edo mineralen ustiaketak ingurumenari eragindako kalteak identifikatzea marrazkietan eta eskemetan.

Meategien ustiaketak ingurumenari eragindako kalteei buruzko marrazkiak eta eskemak interpretatzea.

Euskal Herriko mapa litologikoa interpretatzea.

Jarrerak Eguneroko bizitzarako mineralek eta harriek duten garrantzia balioestea

eta baita Euskal Herrian jarduera ekonomikoetarako eta industrialetarako dutena ere.

Meategien ustiaketek sortutako ingurumenaren erasoen aurrean jarrera kritikoa.

Zarrastelkeriazko jarrerak arbuiatzea eta birziklatzearen erregelak betetzea sustatuko duten neurriak hartzea.

Gure planetak izandako aldaketak ezagutzeko interesa, baita aldaketa horiek pertsonen bizitzan dituzten eraginak ere.

Harrien aniztasunaz eta historia geologikoaren terminotan (ondare geologikoa) bere esanahiaz ohartzea.

2. Unitatea: Zelulak eta ehunak

Helburu didaktikoak

Zelula kontzeptua definitzea egitura eta funtzio unitate moduan eta bere zatietako bakoitza adieraztea.

Zelula prokariotikoak eta eukariotikoak bereiztea.

Elikadura autotrofoaren eta heterotrofoaren arteko desberdintasunak azaltzea.

Kromosoma kopurua bere horretan mantentzea ahalbidetzen duen banaketa zelularraren prozesua ezagutzea.

Mugimendu zelularrak identifikatzea estimuluen erantzun moduan.

Birus baten eta zelula baten artean bereiztea egitura eta funtzioak kontuan izanik.

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH 6 de 25

Page 7: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

Landare eta animali ehunak identifikatzea eta kokatzea.

Aplikazio medikoetan aurrerapen teknologikoa balioestea.

Edukiak

Kontzeptuak Zelula sistema bizi moduan.

Egitura zelularra: zelula prokariotikoak eta eukariotikoak.

Birusak.

Zelulen bizitza: elikadura, ugalketa eta erlazioa.

Organismo zelulanitzen egitura: landare ehunak eta animali ehunak.

Prozedurak Osagai zelularrak identifikatzea marrazkietatik abiatuz, landare ehunen eta

animali ehunen arteko desberdintasunak adieraziz.

Hiru dimentsiotako eredu zelularrak egitea eta erakusketa publiko bat egitea haiekin.

Materia organikoaren eta inorganikoaren desberdintasunak ondorioztatzea zenbait adibidetatik abiatuz eta beren eduki energetikoarekin lotzea.

Bi organismo zelulabakarren elikadura prozesua alderatzea, bat autotrofoa eta bestea heterotrofoa izanik, eta antzekotasunak eta desberdintasunak adieraztea.

Elikadurari dagozkion akats arruntak antzematea eta zuzentzea.

Mitosis kontzeptua aplikatzea adibide hipotetiko batean eta, hortik abiatuz, behatutako zenbait egituraren esanahia ondorioztatzea.

Ehun baten egitura organismoan duen funtzioarekin lotzea.

Organismo konkretuetan landare eta animali ehunak kokatzea.

Landareen elikadura bertan parte hartzen duten ehunekin lotzea.

Ikasitako kontzeptuak medikuntzako teknologia berrietan aplikatzea.

Jarrerak Izaki bizidunenganako errespetua sustatzea Teoria Zelularrak emandako

ikuspegi integratzailetik abiatuz.

Ereduak eraikitzean sorkuntza eta zorroztasuna garatzea.

Talde bateko kideen artean lankidetza bultzatzea eta besteen parte hartzeak errespetatzea.

Bizitza egoteko fotosintesi prozesuak duen garrantzia balioestea.

3. Unitatea: Osasuna eta gaixotasuna

Helburu didaktikoak

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH 7 de 25

Page 8: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

Osasuna definitzea bere dimentsio hirukoitzean: fisikoa, psikikoa eta soziala.

Osasuna gure bizi ohituren arabera lortu beharreko helburu moduan ulertzea.

Osasuna zehazten duen faktoreetako bakoitzak osasunari egiten dio ekarpena ebaluatzea.

Gaixotasunak sailkatzea.

Gure organismoak dituen agente arraroen aurkako gure defentsa sistema nagusiak azaltzea.

Bizi osasungarrirako ohiturak hartzeak duen garrantzia balioestea.

Droga mota nagusiak zerrendatzea, baita horiek gure organismoan eragindako alterazio nagusiak ere.

Osasun neurri nagusiak deskribatzea: prebentziozkoak, azterketa eta diagnostikoa eta sendatzekoak.

Organoak emateak duen garrantzia balioestea.

Edukiak

Kontzeptuak Osasuna eta gaixotasuna kontzeptuak.

Osasuna zehazten duten faktoreak.

Gaixotasun motak: gaixotasun kutsakorrak eta kutsakorrak ez direnak.

Kutsaduren aurkako defentsa mekanismoak. Kanpo hesiak eta barrukoak. Inmunitatea eta motak. Gaixotasun kutsakor garrantzitsuenak.

Bizi osasungarriaren ohiturak. Drogak: definizioa eta sailkapena. Minaren aurkako borroka. Drogaren mendekotasuna.

Gaixotasunen aurka borrokatzeko osasun neurriak. Organo transplanteak.

Inplikazio etikoak eta sozialak. Azterketa eta diagnostiko teknologia berriak. Kirurgian aplikaturiko teknologia berriak.

Prozedurak Osasunaren zenbait eragilek osasunean duten parte hartzea grafiko bidez

antzematea.

Droga motak behatzea, aztertzea eta azalpenak ematea, baita beren erabilerak eragiten duten dependentzia, tolerantzia eta abstinentzia sindromea ere.

Drogen kontsumoa eragiten duten arrazoiak aztertzea eta kategoriatan sailkatzea. Neurri pertsonalak edo sozialak proposatuz horietako bakoitza ekiditeko.

Alkoholaren kontsumoari buruzko datuen taulak behatzea eta aztertzea; sexuaren araberako edo asteko egunetako alkoholaren kontsumoaren ondorioak aurkeztea.

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH 8 de 25

Page 9: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

Hainbat herrialdetako heriotza tasaren arrazoiei buruzko grafikoak aztertzea.

Gure organismoak kutsadurei aurre egiteko dituen defentsa sistema nagusiak deskribatzea, eskemetatik abiatuz.

Giza gaixotasun ohikoenei buruzko taulak aztertzea, bere balizko irtenbideak adieraziz.

Bioterrorismoak gaur egungo gizartean duen eraginari buruzko datuak interpretatzea.

Jarrerak Medikamentuen erabilera arduratsua eta arrazionala sustatzea.

Gaixotasunen agerpena prebenitzeko bizi osasuntsuaren ohiturez jabetzea.

Drogen kontsumoa prebenitzeko kanpainen garrantzia balioestea, drogaren mendekotasuna eta drogen beraren zabalpena ekidingo duten jarrerak sustatzea.

4. Unitatea: Elikadura eta osasuna

Helburu didaktikoak

Elikadura eta nutrizio prozesuen arteko desberdintasunak ezartzea.

Gizakiaren digestio aparatuaren funtzionamendua eta bere konstituzio anatomikoa ezagutzea eta azaltzea.

Dieta orekatuak egitea.

Elikadura ohituren eta osasunaren artean loturak ezartzea, dietarekin harremana duten gaixotasunak prebenitzeko neurri zehatzak hartuz.

Elikagaiek mahaira iritsi arte izaten dituzten transformazio prozesuak ezagutzea, kontsumo arduratsuaren ohiturak garatuz.

GAOek jasandako manipulazio genetikoaren prozesua deskribatzea eta horri buruzko Espainiako legeak ezagutzea.

Edukiak

Kontzeptuak Elikaduraren eta nutrizioaren artean bereiztea.

Gizakiaren digestio aparatuaren anatomia.

Gizakiaren digestio aparatuaren funtzionamendua.

Digestio aparatuaren gaixotasunak.

Janariak eta elikagaiak.

Dieta orekatua.

Nutrizioarekin lotutako gaixotasunak.

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH 9 de 25

Page 10: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

Janarien kontsumoa.

Janari transgenikoak.

Prozedurak Gizakiaren digestio aparaturen eredu bat egitea neurri errealetan.

Hortzen barne egitura deskribatzea marrazkietatik abiatuz, txantxarrarekin eta iragarkiekin lotuz.

Digestio aparatuaren organo batzuk bere funtzioarekin lotzea.

Elikagaiek dituzten mantenugaiak eta organismoari egiten dizkioten ekarpenak zerrendatzea.

Dietaren eta osasunaren arteko harremana ondorioztatzea, oinarri moduan dieta ez orekatua erabiliz.

Dieta orekatua prestatzea, ezarritako irizpideak errespetatuz.

Elikadura trastornoak hautematea.

Elikadura kateak egitea.

Manipulazio genetikoaren prozesua artoa bezalako landareetan aplikatzea.

Gosearen mapa interpretatzea.

Dibulgazio zientifikoko testu baten irakurketa ulergarria egitea.

Jarrerak Digestio aparatuarekin lotura duten organoak kontserbatzeko ohitura

higienikoak garatzea.

Gaixotasunak prebenitzea dieta orekatu bat jarraitzearen beharra balioetsiz.

Elikagaien kontsumoari dagozkien jarrera kritikoa eta arduratsua garatzea.

Munduan dagoen elikagaien banaketa desorekatuaz eta horrek eragiten dituen desnutrizio arazoez ohartzea.

5. Unitatea: Nutrizioan parte hartzen duten beste aparatuak

Helburu didaktikoak

Nutrizioan parte hartzen duten aparatuen funtzionamendua ezagutzea eta azaltzea eta baita horien guztien arteko harremanak ere.

Arnas aparatuaren, zirkulazio aparatuaren eta gernu aparatuaren zatiak marrazkietan ezagutzea.

Arnasketa mekanismoak azaltzea eta gasak sartzen direnetik ateratzen diren arteko pausuak azaltzea.

Odolak zirkulazio aparatuan egiten duen ibilbidea azaltzea, bihotzetik ateratzen denetik berriz ere bihotzera itzuli arte.

Sistema linfatikoaren funtzio garrantzitsuenak zerrendatzea.

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH 10 de 25

Page 11: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

Giltzurrunetan odola iragazteko eta gernua lortzeko oinarrizko mekanismoak azaltzea.

Arnas aparatuak, zirkulazio aparatuak eta iraizte aparatuak ongi ibil daitezen bizi ohitura egokiak hartzeak duten garrantzia balioestea.

Organoak emateak duen garrantzia balioestea.

Edukiak

Kontzeptuak Arnas aparatua. Arnas aparatuaren anatomia. Arnas aparatuaren

fisiologia. Ohitura osasungarriak. Gaixotasun arruntenak. Tabakoaren arriskuak.

Zirkulazio aparatua. Odolaren osaketa. Zirkulazio aparatuaren anatomia eta fisiologia.

Erritmo kardiakoa. Zirkulazio aparatuaren gaixotasunak. Sistema linfatikoa: funtzio nagusiak.

Iraizte aparatua. Gernu aparatua: anatomia eta fisiologia. Beste iraizketa era batzuk. Ohitura osasungarriak. Gaixotasun arruntenak.

Giltzurruneko gutxiegitasuna, bere inplikazio pertsonalak eta egungo irtenbideak.

Prozedurak Elikaduraren eta nutrizioaren artean bereiztea.

Arnas aparatuaren, zirkulazio aparatuaren eta iraizte aparatuaren organoetako bakoitzaren kokapen zehatza identifikatzea giza gorputzaren marrazkietan.

Arnasketa, zirkulazio eta iraizte prozesuen oinarrizko mekanismoak modu errazean deskribatzea.

Aireak biriketara iritsi arte egiten duen eta odol tanta batek organismoaren bira oso batean egiten duen ibilbidea modu ordenatuan adieraztea.

Arnas aparatuarekin lotura duten zenbait gaixotasuni buruzko informazioa bilatzea eta txostenak egitea, adibidez: silikosia.

Tabakoaren kontsumoak gure organismoan dituen eragin kaltegarriak testuetan eta datuen taulatan aztertzea eta ondorioak ateratzea.

Ezagutza matematiko errazak aplikatzea odolaren fluxua kalkulatzeko.

Gernu kopurua nola erregulatzen den azaltzea, marrazki errazetatik abiatuz.

Giltzurrun bat disekzionatzea eta zatiak bereiztea.

Nutrizioan parte hartzen duten organo eta aparatu guztiak eskemetan identifikatzea.

Giltzurruneko gutxiegitasunaren sintomak testu batean identifikatzea, arazo horri aurre egiteko erabili den zenbait neurri adieraziz.

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH 11 de 25

Page 12: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

Jarrerak Arnas aparatuarekin, zirkulazio aparatuarekin eta iraizte aparatuarekin

lotura duten zenbait gaixotasun prebenitzeko bizi osasungarria izatearen beharra balioestea.

Tabakoaren arriskuez ohartzea eta disuasio kanpaina batean parte hartzea.

Kirol jardueretan edozein motatako estimulatzaileen kontsumoaz ohartzea, ikuspegi etikotik eta osasunarenetik.

Giltzurruneko gutxiegitasuna izateak dakartzan eragin sozialak eta familiarrak eta gure organoak emateak duen garrantzia balioestea.

6. Unitatea: Nerbio-sistema

Helburu didaktikoak

Nerbio bulkaden transmisioaren oinarrizko mekanismoak ezagutzea.

Nerbio sistema osatzen duten zatiak identifikatzea.

Koordinazioaren oinarrizko mekanismoak azaltzea, estimulu bat iristen denetik erantzuna eratu arte.

Erreflexu ekintza batean eta borondatezko beste batean parte hartzen duten pausuak bereiztea eta azaltzea.

Nerbio sistema sinpatikotik parasinpatikorako pausoak eragiten dituen aldaketa biologikoak deskribatzea eta alderantziz.

Nerbio sistemaren oreka asaldatzen duten faktoreak aztertzea eta balioestea.

Edukiak

Kontzeptuak Erlazio eta koordinazio funtzioak.

Neuronak. Nerbio bulkadaren transmisioa.

Nerbio sistemaren endekatze prozesua. Alzheimerra.

Nerbio sistema guztiaren integratzaile moduan. Funtzionamenduaren oinarrizko mekanismoak estimulu bat iristen denetik erantzuna igorri arte.

Nerbio sistema zentrala: zatiak eta funtzioak.

Nerbio sistemaren erantzun motak: erreflexuzkoak, begetatiboak eta borondatezkoak. Oinarrizko mekanismoak.

Egungo gizartean buru osasunean eragiten duten faktoreak.

Beldurra izaten ikastea.

Prozedurak

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH 12 de 25

Page 13: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

Eskema sinpleak egitea, estimulu jakin baten nerbio bulkaden biltzea eta transmisioa esplikatzeko, biltzen den gunetik erantzuna agintzen duten guneetaraino.

Gure gorputzaren zatien mugikortasuna eta sentsibilitatea azaltzea eskemetatik edo marrazkietatik abiatuz.

Nerbio sistemaren deskribapena estimulu bat iristen denetik erantzuna osatzen den arte.

Nerbio sistemaren funtzionamenduaren eskema aplikatzea ekintza errazen sail batera, gure organismoan gertatzen diren oinarrizko mekanismoak agertuz estimulua iristen denetik erantzuna igortzen den arte.

Ekintza erraz batean (erreflexua, begetatiboa edo borondatezkoa) parte hartzen duten mekanismo biologikoak azalduko dituen idatzizko txosten bat egitea.

Drogaren mendekotasunaren eta nerbio sistemaren alterazioen arteko harremanak bilatzea.

Jarrerak Nerbio sistemaren endekapen gaixotasunen bat edo zentzumenen

organoren baten gutxiegitasuna duten zenbait gaixok duten ulermen eta laguntza beharra balioestea, beren gizarteratzea sustatzeko.

Jatorria zenbait ezaugarri fisiko edo biologiko zehatzetan duten norbanakoaren desberdintasunenganako errespetua eta tolerantzia sustatzea.

Nerbio sistemako gaixotasunen agerpena prebenitzeko bizi osasuntsuko ohiturez jabetzea.

7. Unitatea: Nerbio-sitemaren errezeptore eta efektoreak

Helburu didaktikoak

Estimulua erantzunarekin harremanetan jartzea.

Errezeptoreak nerbio sistemaren sarrerak direla eta efektoreak irteerak direla jakitea.

Sentsazio ohikoenen ardura duten mekanismo azaltzea (zaporea, usaina, kolorea, etab.).

Kanpo errezeptoreen egitura deskribatzea.

Gorputzeko gihar eta hezur nagusiak identifikatzea.

Hezurrak eta giharrak funtzionalki lotzea borondatezko mugimenduarekin.

Guruin endokrinoak kokatzea.

Nerbio sistemaren eta sistema endokrinoaren arteko harremana ezartzea.

Hormonen autokontrol mekanismoa deskribatzea.

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH 13 de 25

Page 14: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

Hainbat patologia errezeptoreen eta efektoreen funtzionamendu txarrarekin lotzea.

Edukiak

Kontzeptuak Errezeptoreak. Kanpo zentzumenak.

Bost kanpo zentzumenen deskribapena. Gaixotasunik ohikoenak.

Efektore kontzeptua. Motak.

Efektore motoreak. Lokomozio aparatua. Giharrak. Hezurrak. Lokomozio aparatuko gaixotasunak.

Sistema endokrinoa. Organismoaren barne kontrola. Guruinak eta hormona nagusiak.

Hormonen oreka. Gaixotasun ohikoenak.

Prozedurak Gizakiaren begiaren egitura koloreak ikustearekin harremanetan jartzea.

Belarriaren egitura marrazki batetik abiatuz identifikatzea eta bere funtzioekin eta sentsazioak koordinatzen diren garunen zentroekin harremanetan jartzea.

Zorabioaren arrazoiak deskribatzea.

Kontzeptuak egoera zehatzetan aplikatzea.

Ukimenarekin eta ikusmenarekin harremana duten esperimentu errazak egitea.

Hezurrak eta giharrak identifikatzea.

Hormonen funtzioak hainbat gaixotasunen garapenarekin harremanetan jartzea.

Nerbio sistemaren eta sistema endokrinoaren funtzionamendua deskribatzea komiki batetik abiatuz.

Jarrerak Eguneroko bizitzan zentzumen organoek duten garrantzia balioestea.

Ohitura osasungarriez jabetzea espezialistarengana joanez aldizkako azterketak egitera eta unean uneko arazoak kontsultatzera.

8. Unitatea: Giza ugalketa

Helburu didaktikoak

Pertsonen ugalketa eta sexualitatea terminoen artean bereiztea.

Gizonen eta emakumeen ugal aparatuak osatzen dituzten organoetako bakoitza identifikatzea.

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH 14 de 25

Page 15: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

Obulazioaren data kalkulatzea ziklo menstrualetik abiatuz eta haurdun geratzeko aukerarekin harremanetan jartzea.

Giza enbrioiaren garapena deskribatzea ernalketa unetik jaiotzara arte.

Antisorgailu metodo moten abantailak eta desabantailak ezartzea.

Lagunduriko ugalketa teknika modernoenak ezagutzea, alderdi etikoak eta legezkoak balioetsiz.

Higiene ohiturak hartzea kutsapen sexualeko gaixotasunak ekiditeko.

Edukiak

Kontzeptuak Ugalketa eta sexualitatea.

Gizonezkoen ugal aparatua: anatomia eta funtzionamendua.

Emakumezkoen ugal aparatua: anatomia eta funtzionamendua. Ziklo menstruala.

Koitoa.

Haurdunaldia.

Erditzea.

Antisorgailu metodoak.

Antzutasuna eta lagunduriko ugalketa.

Kutsapen sexualeko gaixotasunak.

Prozedurak Ugal aparatuaren eta bizi garen inguruaren arteko harremana ezartzea.

Ziklo menstrualari eta haurdunaldiari buruzko kontzeptuak aplikatzea kasu zehatz batean.

Ugal aparatua sistema endokrinoarekin lotzea.

Antisorgailu metodoei buruzko informazioa taula batean sintetizatzea.

Testu errazak interpretatzea.

Emakumearen antzutasunari buruzko grafiko bat interpretatzea.

Kutsapen sexualeko zenbait gaixotasun ikertzea bibliografian edo interneten.

Jarrerak Sexualitatea positiboki balioestea kulturak eragindako bizipen pertsonak

moduan.

Ezein motatako bazterketa sexuala arbuiatzea.

Seme-alaba baten jaiotza zer ardura den ohartzea, desio ez diren haurdunaldiak ekidinez.

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH 15 de 25

Page 16: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

Kutsapen sexualeko gaixotasunen prebentzioarekin lotura duten bizi osasungarriaren metodoak hartzea.

Lagunduriko ugalketaren alde etikoak eta legalak balioestea.

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH 16 de 25

Page 17: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

BIGARREN ZIKLOA

Hirugarren maila Honako kontzeptuak definitzea: materia amorfoa, materia kristalinoa,

materia minerala eta kristala. Gure testuan lortu nahi duguna da minerala zer den eta zer ez den bereizteko gai izatea, definitzen dituzten ezaugarri multzo baten ezagutzatik eta behaketatik abiatuz.

Mineral arruntenak identifikatzea. Gure testuan lortu nahi duguna da ikaslea mineral arruntenak

identifikatzeko gai izatea, kodeen eta giden laguntzarekin, beren propietate adierazgarrienei buruzko behaketaren eta datu bilketaren bidez, eta horietako bakoitzari ematen zaion erabilerarekin zenbait harreman ezartzea.

Horrez gain, irizpide honetan ebaluatuko da gai den mineral garrantzitsuak identifikatzeko, harrien osagai oso ohikoak direlako edo interes ekonomikoa dutelako, honako propietateen behaketatik abiatuz: kolorea, distira, gogortasuna, dentsitatea, esfoliazioa, etab.

Harri sedimentario, magmatiko eta metamorfiko nagusiak identifikatzea, beren jatorria beren egiturarekin eta ehundurarekin lotuz. Gure testuan lortu nahi duguna da ikasleak gure herrialdean

ugarienak diren harriak identifikatzeko gai izatea, kodeen eta giden laguntzarekin, beren propietate nabarienei buruzko behaketatik eta datu bilketatik abiatuz, eta beraien erabilerarekin egiten denarekin zenbait harreman ezartzea.

Ikusi nahi da ikasleak Espainiako erliebea osatzen duten oinarrizko harriak ezagutzeko gai den, zenbait propietate nabarien behaketatik abiatuta, adibidez: homogeneoak edo heterogeneoak diren, kantalekin edo kristalekin osatuta dauden, eskisto itxura duten, etab.

Euskal Herriko harri eta mineral adierazgarrienak identifikatzea eta beren erauzketa eta erabilera tradizionalak eta gaur egungoak deskribatzea. Gutxienik lau harrik interes industrialerako eta ekonomikorako dituzten aplikazioak ezartzea. Ikaslea bere ingurune hurbileko oinarrizko harriak ezagutzeko gai

izatea eta horiei ematen zaizkien erabilerarik ohikoenetako batzuk deskribatzen jakiteko gai izatea lortu nahi da.

Gure testuan ikasleak harri moten aplikazio nagusiak azaltzeko gai izatea lortu nahi dugu.

Horrez gain, bere ustiaketatik eratorritako ingurumenaren kalteak hautemateko eta kritikatzeko gai izatea nahi dugu.

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

17 de 25

Page 18: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

Geruza kontzeptua definitzea eta bere balio geologikoa azaltzea.Gure testuan, geruza sail batzuk kronologikoki ordenatzerakoan, horizontaltasun eta gainjartze printzipioak aplikatzeko gai izatea lortu nahi dugu.

Morfologia zelularra deskribatzea eta organulu garrantzitsuenen funtzionamendua azaltzea. Gure testuan lortu nahi dugu ikasleak teoria zelularra deskribatzeko

gai izatea eta organulu zelular moten funtzioa identifikatzeko, definitzeko eta adierazteko gai izatea.

Horrez gain, animalia zelula baten eta landare zelula baten arteko desberdintasunak adierazteko eta nutrizio autotrofoaren, heterotrofoaren artean bereizteko gai izan behar dute eta ehun mota nagusien ezaugarri nagusiak bereizteko.

Bizi funtzioetan parte hartzen duten giza organoak eta aparatuak deskribatzea, eta horien eta osasun eta higiene ohituren arteko harremanak ezartzea.

Gure testuan ikusi nahi dugu ikasleek gure osasuna aldatzen duten faktore naturalak eta sozialak daudela ulertzen duten, adibidez: alkoholaren, tabakoaren eta beste droga batzuen kontsumoa, bizitza arriskutsuaren ohiturak, lehiakortasuna lanean eta ikasketetan, soinua, etab. eta bizi osasungarriaren estiloa jarraitzeak duen garrantzia balioetsi behar dutela, komenigarriak ez diren giza eraginetatik eta presioetatik urrun.

Elikagaien digestioaren eta asimilazioaren funtsezko prozesuak azaltzea eta, horietatik abiatuz, osasungarriak diren elikadura ohiturak, egokiak ez diren kontsumo praktiken independentzia arrazoi bidez azaltzea. Gure testuan, irizpidearen helburua da ebaluatzea ikasleek

ezagutzen dituzten anatomia, orokorrean, eta nutrizioan parte hartzen duten aparatuen funtzioak, beren arteko harremana eta elikagaiak irenstean, digestioa egitean eta absortzioan sortzen diren prozesuak.

Ikasleek jakin behar dute komenigarria dela elikadura ohitura batzuk eta norbanakoaren eta taldearen higiene ohiturak hartzea osasuntsu egoteko eta, beraz, anorexia, gizentasuna, arteriosklerosia moduko asaldurak prebenitzeko. Horrez gain, jarrera kritikoa, kontsumitzaile arduratsuaren berezkoa, garatu behar dute osasunarentzat oso aldekoak ez diren ohitura batzuen aurrean.

Nerbio sistemak hainbat estimuluren aurrean duen eginkizun integratzailea azaltzea, bere funtzionamendua ezagutzea, asaldatzen duten zenbait faktore zerrendatzea eta bizitza osasuntsuaren ohituren garrantziari buruz hausnartzea, hainbat prebentzio mota balioetsiz. Gure testuan ebaluatu nahi dugu neuronen funtzionamendua,

orokorrean, eta nerbio sistema bere osotasunean ezagutzera iritsi

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH 18 de 25

Page 19: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

den, ekintzen azalpenera eskema hori aplikatzeko gai izanik, izan sinpleak, erreflexu ekintza bat, adibidez, edo izan zerbait konplexuagoak, marrubi bat dastatzean esperimentatzen diren sentsazioak, adibidez.

Ikasleek nerbio sistemaren funtzionamendua asaldatzen duten eta osasunarentzat kalteren bat dakarten zenbait faktore natural eta sozial ere ezagutu behar dituzte eta bizi osasungarri estilo bat jarraitzearen garrantzia balioetsi. Ikusi nahi da ikasleek ulertu duten nerbio sistema asaldatzen duten faktoreak daudela, drogen kontsumoa edo estresa, adibidez, eta balioestea osasuntsu jokatzeko modua jarraitzeak duten garrantzia, oso komenigarriak ez diren eragin eta presio sozialetatik urrun.

Sistema endokrinoaren garrantzia integratzailea azaltzea, bere asalduren arrazoi ohikoenak ezagutuz, eta giza gorputzeko organo guztien arteko orekaren garrantzia balioestea. Gure testuarekin lortu nahi duguna da ikasleek nerbio sistemaren eta sistema endokrinoaren arteko harremana ezagutzea eta azaltzea, gure ekintza guztien erregulazio eta kontrol mekanismo moduan, eta bien funtzionamendu zuzenaren beharra eta garrantzia balioestea.

Lokomozio aparatua osatzen duten hezur eta gihar nagusiak kokatzea. Gure testuan lortu nahi duguna da gure gorputzeko giharrak eta hezurrak marrazkien bidez identifikatzeko gai izatea.

Mugimendu bat azaltzea, parte hartzen duten organoak eta beren funtzioak identifikatuz. Gure testuan lortu nahi duguna da organo bakoitza bere funtzioarekin harremanetan jartzeko gai izatea, nerbio sistemak berarengan eragiten duen zuzendaritza eta koordinazioa ahaztu gabe.

Ugal aparatuaren oinarrizko ezaugarriak eta jaiotza tasa kontrolatzeko metodoak ezagutzea, baita kutsapen sexualeko gaixotasunak prebenitzeko metodoak ere. Gure testuan ikusi nahi duguna da ikasleek ugaltze prozesua

bereizten dakiten espeziea iraunarazteko mekanismo moduan, komunikazio afektiboaren eta pertsonalaren moduan ulertutako sexualitatearena. Horrez gain, ugal aparatuen funtzionamenduaren ezaugarri orokorrak eta utero barneko garapenaren eta erditzearen eskema orokorra ezagutu behar dituzte.

Azkenik, ikasleek azaltzen jakin behar dute norbanakoaren eta taldearen sexu higiene neurriak hartzeko beharra, HIESa, sifilia edo gonorrea moduko gaixotasunak ekidin ahal izateko.

Emakumearen ugalkortasun epeak balioztatzea, hilekoaren daten arabera. Gure testuan egin nahi duguna da ebaluatzea ikasleek badakizkiten azaltzen ugalketaren kontrolaren zenbait metodoren oinarriak edo

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH 19 de 25

Page 20: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

ugaltzearen arazoen zenbait irtenbide, ugal aparatuen ezagutzetatik abiatuz.

Egindako praktika ekintzen txosten sinple bat zuzen egitea. Gure testuan lortu nahi duguna da ikasleek laborategian ezagutzea

nutrizioan parte hartzen duten aparatuen anatomia eta funtzioak: digestio aparatua, arnas aparatua, zirkulazio aparatua eta iraizte aparatua. Horrez gain, horietako bakoitzean gertatzen diren funtsezko prozesuen azalpen txostenak egiteko gai izatea ere lortu nahi da.

Lortu nahi da fenomeno Zientifikoren edo Teknologikoren baten azterketa gaitasuna lortzea, lan zientifikoa ezaugarritzen duten jarraibide sail baten erabileraren bidez, eta bizi kalitatean duen eragina eta bere mugak balioestea.

Irizpide horrek frogatu nahi du ezagutza zientifikoa eraikitzen ari den prozesu moduan ulertzen den eta, bertan, errealitatearen zenbait alorretan sakontzeko beste hainbat diziplinak parte hartzen dutela, une historiko bakoitzean gizartearen beharretara eta ezaugarrietara lotuta eta eboluzio eta azterketa jarraituen eraginpean.

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH 20 de 25

Page 21: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

BIGARREN ZIKLOAHirugarren mailaHirugarren mailako liburuaren programazioa 8 unitate didaktikotan egituratu da, irakasgaia irakastea errazteko, bai lauhileko iraupena badu eta baita urte osokoa badu ere (2 unitate didaktiko hilabetero edo unitate didaktiko bat hilabetero, urrenez urren), Zientzietako eta Fisika eta Kimikako departamentuetan erabakitzen denaren arabera.

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH

DENBORA

21 de 25

Page 22: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

Unitate didaktikoaren egitura

BIGARREN ZIKLOA

Hirugarren mailaUnitate didaktiko bakoitza jarraibide hauen arabera dago egituratuta:

1. Aurkezpen orri bikoitza

Unitate didaktiko bakoitzaren buruan aurkezpen horri bikoitza dago. Bertan agertzen dira:

Unitatearen izenburua.

Unitatean lantzen den gaiari dagokion marrazki handi bat.

Testu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena.

Ikerketa galdera batzuk, unitate didaktikoarekin lotura duten gaiei buruzkoak; beren helburua da gai horretan dituzten aurretiazko kontzeptuak zehaztea eta abiapuntu eta hari gidari moduan baliagarri izatea.

2. Ariketak

Ariketak testuan tartekatuta daude. Horiekin lortu nahi dena da ikasleek, horiek egin ostean, beren ezagutzak eraikitzea, horrela ikaskuntza prozesua esanguratsuagoa izan dadin bai aurreratuen dauden ikasleentzat, bai ikaskuntzan arazoak dituzten horientzat ere, eta horrekin aniztasuna ere hartzen da kontuan.

Mota askotako ariketak sartu dira, baina batzuek zenbait ebazpen edo erantzun posible dituzte. Horrela lortu nahi dena da ideiak argumentatzea eta eztabaidatzea posible izatea, ikasleak frogatutako ekintzen eta iritzi soilen artean bereizten jakiteko. Unitate bakoitzaren amaieran berrikasteko ariketak daude, unitateko bertako edukiekin.

Proposatutako ariketak hainbat motatakoak dira:

Galderak erantzutea testuan azaldutako kontzeptuetan oinarrituz.

Galderak erantzutea ikerketa bibliografikoa egin ostean.

Taulak, grafikoak, marrazkiak, argazkiak interpretatzea.

Marrazkiak, taulak etab. egitea eta, ondoren, lortutako emaitzak iruzkintzea.

Testuak irakurtzea eta horiekin harremana duten gaiak eztabaidatzea.

Laborategian egin behar diren ariketa praktikoak.

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH

LIBURUAREN EGITURA

22 de 25

Page 23: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

Ingurune hurbilenean ikerketak egitea, datu bibliografikoen, inkesten, etab. laguntzarekin, txostenak, taldekako lanak egiteko eta ikaskideen arteko eztabaidetan informazio nahikorekin parte hartu ahal izateko.

3. Kontzeptuzko edukiak

Testuan ageri diren kontzeptuzko edukietan, baita ageri diren hainbat ariketa motatan ere, lortu nahi izan dena da ikasleek ulertzea zientziaren eta gizartearen artean dagoen harremana eta, beraz, hiritar moduan bere eguneroko bizitzan zientziak eta teknologiak dituzten inplikazioak.

Lortu nahi dena da zientzia gure bizitzan zeinen garrantzitsua den balioestea, baina baita ohartzea zentzuz erabili behar dutela, gizakiok ardurazko konpromisoa hartu behar baitugu gure ingurunearen degradazioaren aurrean, konpromiso bai soziala eta baita naturala ere.

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH 23 de 25

Page 24: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

BIGARREN ZIKLOA

Hirugarren maila Liburu honetan honako zeharkako gaiak lantzen dira:

Ingurumen hezkuntza. Ikasleak Kimikaren ezagutzen erabilera zuzenak eskaintzen dituen onuren eta zientzia horren erabilera irrazionalak ingurumenari eragiten dizkioten arrisku larrien artean bereiztea lortu nahi da. Honako hauek aztertzen dira: paisaiaren asaldurak, arrisku klimatikoak, kanpo geologikoak eta kanpo prozesu geologikoen ekintzen mendean dauden lekuetan giza jarduerek eragindakoak eta uraren eta airearen kutsadura. Animalienganako errespetua sustatzen da.

Hezkuntza morala eta gizabidezkoa. Papera eta beira moduko materialak berriz erabiltzeko eta birziklatzeko ohiturak sustatu nahi dira. Jarrera egokiak ez direnek eragindako arriskuak ekiditeko gizalegezko ereduak ere ikasten dira eta kanpoko hainbat arrisku klimatiko eta geologiko prebenitzeko metodo sail bat aurkezten da.

Osasunerako hezkuntza. Sustantzia kimikoen azterketa laburra egiten da, bere toxikotasunaren eta arriskuaren arabera, garbigarriak edo labea garbitzeko produktuak oker manipulatzeak osasunarentzat izan ditzakeen kalte larriak aipatuz. Erregaiak erabiltzean kontuan izan behar diren zenbait arreta ere aipatzen dira.

Kontsumorako hezkuntza. Ura aurrezteko beharra dagoela konturatzea sustatzen saiatzen da; hori bereziki garrantzitsua da Espainia moduko estatuetan. Kontsumoarekin lotura duten beste gai batzuk ere lantzen dira, adibidez: elikagai gehigarriak.

Sexu hezkuntza. Sexu hezkuntza 8. Unitatean lantzen da, bertan lantzen baita giza bizitzaren atal hori. Hori honako puntuetan oinarritzen da gaian:

Gizakiaren ugal aparatuaren ezagutza.

Sexu jarreren ezagutza eta errespetua.

Antisorgailu metodoak.

Kutsapen sexualeko gaixotasunen prebentzioa.

Sexu arrazoiengatik ez diskriminatzeko printzipioa.

Kulturartekotasuna. Herrialdeen edo autonomia erkidegoen ohiturak azpimarratzean lantzen da.

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH

ZEHARKAKO IRAKASKUNTZEN EDUKIEN ZENBAIT ARLOTAN SARTZEAREN HAZTASUNAK

24 de 25

Page 25: FÍSICA Y QUÍMICAspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · Web viewTestu labur bat, unitate didaktikoa biltzen duen sintesia izan nahi duena. Ikerketa galdera

BIGARREN ZIKLOA

Hirugarren mailaTestuliburu batek helburu horretan lagundu ahal izateko lanaren egoera erreala kontuan izan behar du bere edukietan eta jardueretan. Gure liburuan aniztasunaren trataera ariketetan izan da kontuan bereziki, hiru mailatako ariketak baitaude (baxua, ertaina eta altua), parametro hauen arabera:

Maila baxua: maila baxuko arrazonamendua eskatzen bada, ikasitako zerbait gogoratu behar da. Ebazteko liburua begiratu besterik ez bada egin behar. Erantzuteko lantzen ari den unitateko kontzeptuak kontuan izatea soilik eskatzen bada. Galderak aldaera bakarra badu ebazteko. Curriculum aniztasuneko talde batekin lan egiten bada.

Maila ertaina: arrazonamendu maila handiagoa behar bada. Erabili beharreko aldaera kopurua bikoa edo hirukoa bada. Liburuaz gain beste iturriren bat erabiltzea beharrezkoa bada. Liburuko beste unitate batzuetako kontzeptuak erabiltzea beharrezkoa bada.

Maila altua: aldagai kopuru handia erabili behar bada. Arrazonamendu maila altua bada. Erantzuteko zenbait iturri bibliografiko erabiltzea beharrezkoa bada. Erantzuteko beste maila batzuetako kontzeptuak kontuan izan behar badira.

Beraz, egoera horretan, irakasleak ikasle bakoitzarentzat, ikasle talde bakoitzarentzat edo ikasgelako egoera partikularrarentzat ariketarik egokienak aukera ditzake edozein unetan.

Liburuek ariketa eta galdera asko dituzte, zenbait ikuspuntutatik aztertzen diren kontzeptuak bideratzen dituzte. Marjinetan eta testuarekiko paraleloan kokatu ditugun galderak erabilera anitzekoak dira eta hainbat metodologiarekin erabil daitezke, adibidez: azalduko den kontzeptuarekiko aurretiazko ideien galdeketa moduan, edukia aztertu eta azaldu ondoren ulertu egin dela frogatzeko edo atal horretan lantzen ari den kontzeptuaren azalpenarekin eta azterketarekin batera, beraren zati bat garatzeko edo zehazteko.

Talde teoriko handien ondoren datozen ariketa taldeetan, irakasleak hautaketa egin dezake edukian finkatzeko komenigarriak direla iruditzen zaizkion jarduerak aukeratzeko.

Beraz, irakasleak marjinako galderen eta unitate bakoitzeko ariketen aukeraketa egin ahalko luke finkatze ariketa multzo on bat ezartzeko, bere taldean ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko irizpidea kontuan izanik.

Unitate bakoitzeko azken orria ere zabaltze moduan erabil daiteke. Bertan, kasu askotan, ikasleen hizkera zientifikoa aberastera bideraturiko eduki berriak daude. Gainera, galderak, kasu gehienetan, zailtasun ertainekoak edo altukoak dira eta horrek ulermen ona eta heldutasun intelektual maila altua eskatzen du.

McGraw-Hill/Interamericana Proiektu curricularra Biologia eta Geologia 3.DBH

ANIZTASUNAREN TRATAERAREN PLANTEA–MENDUA ETA FINKATZE ETA ABALTZE RIKETEN ANTOLAKETA

25 de 25