1€¦  · Web viewTestu editorea agertuko da. Testu editore honek word-en erabiltzen dituzuen...

8
1. ATAZA: BLOGEAN SARTU ERABILTZAILE EDOTA ADMINISTRATZAILE MODUAN Etxeko lanak egin badituzue jada blogaren administratzaileak izango zarete. Beraz, beste gauza batzuen artean, artikulun edo post bat idatzi ahal duzue, eta hortik hasiko gara. Gure mintegiko blogean post edo artikulu bat idatziko duzue. Zer kontatuko duzue? Gure azkenengo postean esan dugun bezala, gelako esperientzia interesgarri bat, praktika onak, ezagutzen duzuen material didaktiko egokia, web orri aproposa... Zein da prozedura? Lehenengo eta behin, Blogean sartu eta eskumako zutabean dagoen “Administrazioa” re n atalean “iniciar sistema”n sartu. Lehiatila hau topatuko duzue. Wordpress sistemak erabiltzaile bihurtzeko prozesuan lortu duzuen “erabiltzailearen izena” eta “pasahitza” eskatzen duzue. Idatz ezazue eta barruan zaudete Orain blogaren goiko partean tresna-barra berri bat agertuko da, “My dashboard” sakatu eta lanerako prest gaude.

Transcript of 1€¦  · Web viewTestu editorea agertuko da. Testu editore honek word-en erabiltzen dituzuen...

Page 1: 1€¦  · Web viewTestu editorea agertuko da. Testu editore honek word-en erabiltzen dituzuen ikurrak ditu. Aukeratu titulua eta hasi artikulua idazten. Nohiz behinka “GUARDAR

1. ATAZA: BLOGEAN SARTU ERABILTZAILE EDOTA ADMINISTRATZAILE MODUAN

Etxeko lanak egin badituzue jada blogaren administratzaileak izango zarete. Beraz, beste gauza batzuen artean, artikulun edo post bat idatzi ahal duzue, eta hortik hasiko gara.

Gure mintegiko blogean post edo artikulu bat idatziko duzue. Zer kontatuko duzue? Gure azkenengo postean esan dugun bezala, gelako esperientzia interesgarri bat, praktika onak, ezagutzen duzuen material didaktiko egokia, web orri aproposa...

Zein da prozedura? Lehenengo eta

behin, Blogean sartu eta eskumako zutabean dagoen

“Administrazioa”ren atalean “iniciar sistema”n sartu. Lehiatila hau topatuko duzue. Wordpress sistemak erabiltzaile bihurtzeko prozesuan lortu duzuen “erabiltzailearen izena” eta “pasahitza” eskatzen duzue. Idatz ezazue eta barruan zaudete

Orain blogaren goiko partean tresna-barra berri bat agertuko da, “My dashboard” sakatu eta lanerako prest gaude.

Page 2: 1€¦  · Web viewTestu editorea agertuko da. Testu editore honek word-en erabiltzen dituzuen ikurrak ditu. Aukeratu titulua eta hasi artikulua idazten. Nohiz behinka “GUARDAR

Hau da blogaren atzekaldian dagoena, ikusten ez dena baina bloga kudeatzeko eta editatzeko aukera ematen diguna. Hemendik aurrera erabiliko duzuen lehioa hauxe izango da.

2. ATAZA: ARTIKULU EDO POST BAT IDAZTEA

Gauza asko egin egin ahal dira espazio honetan baina hasteko artikulu bat idatziko duzue. Aurreko lehioan, lan egiteko menuan ‘REDACTAR’ aukeran sartu, eta hor barruan “REDACTAR ARTÍCULO”

Testu editorea agertuko da. Testu editore honek word-en erabiltzen dituzuen ikurrak ditu. Aukeratu titulua eta hasi artikulua idazten. Nohiz behinka “GUARDAR Y SEGUIR EDITANDO” botoia klikatu idatzi dagoena ez galtzeko.

Page 3: 1€¦  · Web viewTestu editorea agertuko da. Testu editore honek word-en erabiltzen dituzuen ikurrak ditu. Aukeratu titulua eta hasi artikulua idazten. Nohiz behinka “GUARDAR

3. ATAZA: IRUDIAK TXERTATZEA ARTIKULUAN

Askotan, artikulu edo postean irudi adierazgarriak txertatzen dira.Idatzi duzuen testuan irudia txertatu nahi baduzue, hauxe egin:

Jarri kurtsorea irudia kokatu nahi duzuen tokian. Editoreak daukan arbola-irudian klikatu eta pantaila bat zabalduko da. Idatzi bertan irudiaren datuak (lehenengo datua Interneteko helbidea –URLa- da).

Nola bilatuko

duzue irudiaren URLa?

Joan FLICKR bilatzailera:

http://www.flickr.com eta interesatzen zaizkizun irudiak bilatu

Page 4: 1€¦  · Web viewTestu editorea agertuko da. Testu editore honek word-en erabiltzen dituzuen ikurrak ditu. Aukeratu titulua eta hasi artikulua idazten. Nohiz behinka “GUARDAR

Irudia hautatu eta sagua irudiaren gainean jarri. Klik egin eskuineko botoia erabiliz. “Propietateak” aukeran klikatu eta irudiaren URLa agertuko da. Saguaren ezkerreko

botoiaz hautatu eta Kopiatu eskuineko botoia erabiliz.

Berriro joan idazten ari zareten testura eta eskuineko botoiaz itsatsi URL helbidea, TITULUA ere idatz dezakezue eta NON kokatuko duzuen erabaki. Azkenik, INSERT aukeratu.

Page 5: 1€¦  · Web viewTestu editorea agertuko da. Testu editore honek word-en erabiltzen dituzuen ikurrak ditu. Aukeratu titulua eta hasi artikulua idazten. Nohiz behinka “GUARDAR

Irudia testuan agertuko da. Tamaina aldatu dezakegu (handitu edo txikitu) eta mugitu nahi dugun lekuan kokatzeko.

GUARDAR eta SEGUIR EDITANDO aukeratu prozesua amaitu arte. Testua nola dagoen edota nola egiten ari zareten ikusteko, orrialdearen beheko aldean “VISTA PREVIA” aukeran klikatu.

4 ATAZA: ESTEKAK EGITEA ARTIKULUAN

Askotan ere, blogaren artikulu edo post-etan web orriekiko estekak agertzen dira. Zuen artikuluetan web orri batekiko esteka egingo duzue, zuek proposatu duzuen gaiari buruzko informazioa emateko.

Lotura edo esteka egiteko urrats hauek beteko dituzue:

1. Esteka egin nahi duzuen Internet-eko(URL) helbidea (Helbideen barran dagoena) aukeratu eta gero ediziora jo eta kopiatu

Page 6: 1€¦  · Web viewTestu editorea agertuko da. Testu editore honek word-en erabiltzen dituzuen ikurrak ditu. Aukeratu titulua eta hasi artikulua idazten. Nohiz behinka “GUARDAR

2. Blog-ean idatzi duzuen testuan aukeratu estekatuta egongo den hitza eta saguaz hautatu.

3.Editorean bi ikono nabarmenduko dira: katenbegi osoa eta katenbegi hautsia. Horiek dira, hain zuzen, estekak egiteko edo desegiteko ikurrak.

Katenbegian klikatuz gero, beste pantaila bat zabalduko da. Bertan itsatsi lehendik aukeratutako helbidea (URL-a) *.Gero, aukeretan VENTANA NUEVA lehenetsi eta azkenik, titulua idatzi. Honek sagua lotura horren gainetik pasatzean helbidea ikustarazteko aukera ematen du. Bukatzeko, INSERT aukeran klikatu.

(*OHARRA:kontuz! normalean, lehiatilan http:// (edozein helbideren hasiera) agertuko da gero zuek falta dena idazteko, beraz, helbidea kopiatu baduzu bere web orrian zuzenean eta itsasi egiten baduzu lehiatilan, aurretik aipatutako “http://” hori ezabatu beharko duzue, bestela bizkoitu egingo da eta ez du bfuntzionatuko.)

Orain ikusiko duzue hautatu duzuen hitza lotuta geratu dela. GUARDAR Y SEGUIR EDITANDO hautatu beheko laukitxoan ataza amaitu arte. Nola ari zareten ikusi nahi izanez gero beheko aldean duzue “vista previa” aukera.

Page 7: 1€¦  · Web viewTestu editorea agertuko da. Testu editore honek word-en erabiltzen dituzuen ikurrak ditu. Aukeratu titulua eta hasi artikulua idazten. Nohiz behinka “GUARDAR

Artikulua -irudia txertatuta eta esteka eginda- amaituta dagoenean, ‘PUBLICAR’ aukeran klikatu. Listo! Zuen artikulu berriak blogean agertuko dira.Ez badituzue ataza guztiak bete baina utzi behar diozue lanari ‘GUARDAR’ aukeran klikatu aldaketak gordetzeko (ahaztu barik!), horrela zirriborro moduan gordetzen du. Beste momentu batean sartu programan berriro eta “REDACTAR ARTÍCULO” lehioa zabaltzen duzuenean, zirriborroa agertuko da. Bertan klikatu eta idaztenjarraitu ahal duzue.