Elikadura egokia eta orekatua

13
ELIKADURA EGOKIA ETA OREKATUA Nekane Alkiza eta Oihane Amantegi

Transcript of Elikadura egokia eta orekatua

Page 1: Elikadura egokia eta orekatua

ELIKADURA EGOKIA ETA OREKATUA

Nekane Alkiza eta Oihane Amantegi

Page 2: Elikadura egokia eta orekatua

SARRERA• Gaur egun, oso garrantzitsua da denetarik jatea eta

hau modu aproposean burutzea: neurriz eta oreka mantenduz.

• Elikadura orekatua egin ezean, gure osasuna asko kaltetzen duten aurkako bi egoera gerta daitezke:o Lodiegi egotea (obesitatea, megarexia…)o Argalegi egotea (bulimia, anorexia…)

Page 3: Elikadura egokia eta orekatua

OBESITATEA• Obesitatea gorputzak erre

ditzakeenak baino kaloria gehiago kontsumitzean agertzen da, hauek gure organismoan metatzen baitira.

• Neurri gabe jatea, koipe eta kaloria ugaridun elikagaiak batez ere, ohiko joera bihurtu da gaur egun.

Page 4: Elikadura egokia eta orekatua

• Herrialde garatuetan, publizitate-kanpaina erraldoien bidez, janari ezin erakargarriagoak eskaintzen dira, kaloria ugari eta balio nutrizional eskasa dutenak. Horrekin batera, autoari, telebistari, ordenagailuari eta horrelakoei esker, ez dago lehen adina mugitu beharrik eguneroko bizimodua egiteko.

Eragileak

Page 5: Elikadura egokia eta orekatua

• Egoera honen ondorioz, obesitatea pairatzen duten pertsonen kopurua izugarri areagotu da. Baina kezkagarriena haurren obesitatea da, gazteak izanik gaixotasun hau pairatzeak, zahartzean arazo lar ekarriko baitizkie.

Page 6: Elikadura egokia eta orekatua

• Gaixotasun honek, zenbait ondorio dakar:– Hilkortasun-tasaren igoera.– Zenbait gaixotasun pairatzeko erraztasuna

handitzea(hipertentsioa, diabetea...).– Digestiorako molestiak (haizeak, kolikoak...).– Emakumeen kasuan, hilekoaren alterazioak

(antzutasuna ekar dezakeena).– …

Osasun arazoak

Page 7: Elikadura egokia eta orekatua

GMI• Obesitatea sailkatzeko modu bat baino gehiago

daude; erabiliena gorputz masaren indizea da, GMIa. Hau kalkulatzeko, eragiketa sinple hau egin behar da:

• GMIaren arabera, honako sailkapena egiten da:– <20: pisu gutxi.– 20-25: normala.– 25,1-26,9: gehiegizko pisua.– 27-29,9: lehen mailako obesitatea.– 30-34,9: bigarren mailako obesitatea.– 35-39,9: hirugarren mailako obesitatea.– >40: laugarren mailako obesitatea, morbidoa.

Page 8: Elikadura egokia eta orekatua

Anorexia

• Jatorri psikikoa duen gaixotasuna da, bere ezaugarria pisua galtzeko asmo irrazional eta ilogikoak bultzaturik janariari erabat uko egitea izanik. Beste era batera esanda, jateari ezetz esaten diote, ez gizentzearren.

Page 9: Elikadura egokia eta orekatua

Anorexia gizarte aberats eta teknologikoki aurreratuen luxu bezala kontsidera daiteke; jende horren artean irudi fisikoaren eta mehetasunaren kultuak neurriz kanpoko estimazioa eta garrantzia hartzen bait du. Janariak lortzea, bestalde, ez da inolako arazo gizarte horietan.

Page 10: Elikadura egokia eta orekatua

Adina eta sexua• Emakumezkoen gauza da ia erabat, 100

pertsona anorexikotatik 95 emakume dira.

• Eritasunaren nondik norakoa den: anorexia adoleszenteek eta 12-25 urte bitarteko emakumeek jasaten dutela gehienbat, arrisku altueneko adinak 14-18 urte bitartean egonik.

• Hala ere, badaude zenbait salbuespen.

Page 11: Elikadura egokia eta orekatua

Gaixotasuna sor dezaketeen arrazoiak

• Nor bere gorputza ez onartzea eta autoestima eskasa direla esan daiteke.

• Argaltasun-moda, gorputz gazte eta perfektuenganako zaletasuna eta irrika.

• Anorexia obesitatearen kontrako erreakzio bezala ere sor daiteke.

Page 12: Elikadura egokia eta orekatua

Sintomak• Pertsona anorexikoak izan ohi duen

sintoma nabarmena bere itxura fisikoari dagokio: argal-argala da, dagokion pisua baino % 50 gutxiago pisatzera hel daiteke.

• Aurpegia beharko lukeena baino lehenago zahartu eta zimeldu egiten zaio.

• Normalean, gaixoak ezin du lorik egin eta bestelako depresio-sintomak ere baditu: negarra, tristura, gizartearekiko uzkurtasuna…

Page 13: Elikadura egokia eta orekatua

• Emakume anorexikoei, nutrizio eskasaren eraginez, hilekoa desagertzen zaie.

• Lehen fasean anorexikoa oso pertsona aktiboa da; baina gaixotasunak aurrera egin ahala, hasierako hiper-aktibotasun hura axolagabetasun bihurtzen da.