Aurkikuntzen garaia

4
AURKIKUNTZEN GARAIA XV. aren bukaeran Erdi Aroa amaitutzat bi gertakizunekin: -Konstantinopla turkiarren mende (1453) -Amerika aurkitzea (1492) Aro Modernoa Frantses iraultza arte (1789) luzatzen da. Aro honetan: -Europarrak beste kontinenteetara hedatu, merkataritza bideak eta koloniak ezartzen dira. -Sistema politiko eta ekonomikoaren baldintzak eta cultura aldatzen dira. -Erlijioaren haustura. XV. mendean europarrek Europa eta Mediterraneoa ezagutzen zituzten. XV-XVI. Mendeen zehar, ia planeta osoa esploratu zuten. Arrazoiak Kausak: -Ideologikoak: -XIII. Mendean Marco Polok idatzitako liburua (Txinaraina iritsi zela kontatuz) -Gurutzatuen izpiritua (XI- XIII mendeetan) -Ekonomikoak: -Asiako produktuak behar zituzten, Kontsantinopla Turkiarren esku gelditu zenez beste bide batzuk aurkitu behar izan zituzten. -Europako urre eta zilar meategiak agortzen ari zirenez gehiago behar zituzten. -Politikoak: -EEKK botere gehiago nahi dute. -Portugaldarrek betidanik izan dute nabigatzeko zaletasuna. -Zientifikoak:

Transcript of Aurkikuntzen garaia

AURKIKUNTZEN GARAIA

XV. aren bukaeran Erdi Aroa amaitutzat bi gertakizunekin:

-Konstantinopla turkiarren mende (1453)

-Amerika aurkitzea (1492)

Aro Modernoa Frantses iraultza arte (1789) luzatzen da. Aro honetan:

-Europarrak beste kontinenteetara hedatu, merkataritza bideak eta koloniak ezartzen dira.

-Sistema politiko eta ekonomikoaren baldintzak eta cultura aldatzen dira.

-Erlijioaren haustura.

XV. mendean europarrek Europa eta Mediterraneoa ezagutzen zituzten. XV-XVI. Mendeen zehar, ia planeta osoa esploratu zuten.

Arrazoiak Kausak:

-Ideologikoak:

-XIII. Mendean Marco Polok idatzitako liburua (Txinaraina iritsi zela kontatuz)

-Gurutzatuen izpiritua (XI- XIII mendeetan)

-Ekonomikoak:

-Asiako produktuak behar zituzten, Kontsantinopla Turkiarren esku gelditu zenez beste bide batzuk aurkitu behar izan zituzten.

-Europako urre eta zilar meategiak agortzen ari zirenez gehiago behar zituzten.

-Politikoak:

-EEKK botere gehiago nahi dute.

-Portugaldarrek betidanik izan dute nabigatzeko zaletasuna.

-Zientifikoak:

-XV.mendean lurraren teoría: Lurra esferikoa da eta eguzkiaren inguruan biraka dabil.

-Kartografian aurrerapen garrantzitsuak: Mapa portulanoak itsasertzeko eta portuen arteko distantziak eta oztopoen planoak. Itsas kartak (itsas korronteak eta haizeak errepresentatzen dituelarik).

-Teknikoak:

-Ontzi mota berriak: Kalabera. Galera baino arinagoa ozeanoak zeharkatzeko eta zama-edukiera handiagoa.

-Bela: Karratuak eta triangeluarrak.

-Orientazio tresna berriak:astrolabioa (izarren posizioan oinarritzen den orientazio-tresna), iparrorratza (ipar geografikoa adierazten duen orientazio-tresna) eta Koadrantea (angeluak neurtzeko eta neurketak mapetara eramateko tresna).

Portugaldarren esplorazioak

Portugaldarrek Indiarako bide berria bilatu zuten Afrika inguratuz. 1488an Bartolomeu Diasek Esperantza Onaren lurmuturra igarotzea lortu zuen.

1498an, Vasco de Gama Indiara heldu zen. Europaren eta Asiaren arteko beste bie bat sortu zen, turkiarren mendeko lurraldeetatik igaro beharrik gabe.

Gaztelauen esplorazioak

Gaztelauek mendebalderantz bidaiatzea erabaki zuten.

Amerikako aurkikuntza:

Kristobal Kolon Genovako nabigatzaile bat zen, Asiara iritsi nahi zuen Ozeano Atlantikoa zeharkatuz (lurra borobila zela pentsatzen baitzuen).

Gaztelako EEKK-k lagundu zien eta 1492ko abuztuaren 3an abiatu zen Palos de la Fronteratik 90 marinel eta hiru itsasontzirekin: Santa Maria, Pinta eta Niña.

Munduari lehen bira

1519an Fernando Magallanes eta Juan Sebastian Elkano abiatu ziren. 1520an Magallanes hil zuten Filipinetan eta Elkanok jarraitu zuen. Munduari lehen bira ematea lortu zuten eta lurra biribila zela frogatu ere bai.

Kolonen aurreko herriak

Maiak: Gaur egungo Mexiko, Guatemala eta Hondurasen bizi ziren, Yucatán penintsulan. Hiri-estatuetan zeuden antolatuta, buruzagi goren baten agindupean, buruzagia Mayapán hirian bizi zen. Gizartean lau maila zeuden: nobleak, apaizak, nekazariak eta esklaboak. Kakaoa, indabak, kuiak, tomateak, espeziak etab. landatzen zituzten. Oso eskulanginza aberatsa zuten. Europarrak iristean, barne-liskarren ondorioz, ahulduta zegoen.

Inkak: Gaur egungo Peru, Bolivia, Ekuador, Argentina eta Txilen bizi ziren. 40.000km-ko errepide-sareak zituzten eta posta zerbitzua. Gizartea: nobleak, herritarrak, agindupekoak eta esklaboak. Buruzagi gorena Inka zen, eguzkiaren semea. Artoa eta patata lantzen zituzten. Etxe-abereak llamak eta alpakak ziren. Kobrea eta urrea lantzen zekiten. Europarrak iristean goren unean zeuden.

Aztekak: Mexikoko haranean bizi ziren. Hiru hirien arteko gutuna eratu zenetik 100 urte besterik igaro ez zirenez, Europarrak iristean hasierako aldian zegoen. Tributan antolatzen ziren. Gizartea: apaizak, nobleak, gizaki askeak eta esklaboak. Kuia eta tomatea lantzen zituzten. Zergak kobratzen zizkieten garaitutako herriei eta etsaiak sakrifikatu.

Aurkikuntzen ondorioak:

-Elkar ezagutzen ez zuten herriak elkarrekin harremanetan jarri ziren.

-Arraza berriak sortu ziren.

-Portugal eta Gaztelak inperio handiak sortu zituzten. Bien artean arazoak ez izateko Tordellaseko ituna sinatu zuten: Aita Santuarekin Tordesillasen bildu ziren eta esploratzeko eremuak banatu zituzten Cavo Verdetik 370 lekoetara marraztutako meridiano baten bidez. Portugaldarrek: Brasil, Afrika eta Asia. Gaztelak: mendebaldeko lurrak.

-Europaren nagusitasuna munduan.

-Harreman komertzialak handitzen dira. Amerikatik: Kotoia, kafea, kakaoa, patata, tomatea eta azukrea ekartzen dituzte. Europatik: olioa, ardoa eta zerealak eramaten dira.

-Zientzien aurrerapena: Lurraren tamaina eta formari buruz zegoen konzeptua aldatzen da. Beste landare eta animalia espezie ezagutzeko aukera.

-Bertako kulturak desagertzen dira.

-Ondorio politikoa: Amerikako inperioa bi erregeorderritan banatu: Espainia Berriko erregeorderria iparraldean, eta Peruko erregeorderria hegoaldean.

-Ondorio ekonomikoa: Amerikarekin egiten zen merkataritza erregearen monopolioa eta Kontratazio Etxearen bidez egiten zen Sevillan.

-Ondorio sozialak: Espainiarrak Amerikako gizartearen estatus gorenean, gobernuko karguak bete, lurren jabeak eta merkataritza kontrolatu. Mestizoak: Aita espainiarra eta ama indiarra zutenak. Eskuzko lanak eta soroetako lanak egiten zituzten. Beltzak: Afrikatik ekarritako esklaboak ziren. Lan gogor eta nekezenak egiten zituzten.