Presentación de PowerPoint€¦ · KREAZIOAREN GARAIA Joan den irailaren 1etik urriaren 4ra...

31
IRAILAK 21-25

Transcript of Presentación de PowerPoint€¦ · KREAZIOAREN GARAIA Joan den irailaren 1etik urriaren 4ra...

  • IRAILAK 21-25

  • AITAREN ETA

    SEMEAREN

    ETA ESPIRITU

    SANTUAREN

    IZENEAN

  • KREAZIOAREN GARAIA➢ Joan den irailaren 1etik urriaren 4ra

    KREAZIOAREN GARAIA ari gara ospatzen.

    ➢ Ezin dugu ama lurra jasaten ari den… jasanarazten ari gatzaikzion egoera ahaztu.

    ➢ Ikusi Frantzisko Aita Santuaren bideoa

    https://thepopevideo.org/?lang=es&utm_source=newsletter&utm_medium=email&utm_campaign=nota_de_prensa_comienza_el_tiempo_de_la_creacion&utm_term=2020-09-01

    ➢Ezin dugu munduan zehar guk “planeta laranja bat bailitzan zukutzen aritu izanaren ondorioak” jasaten ari diren milioika pertsonaren egoera ahaztu.

    https://thepopevideo.org/?lang=es&utm_source=newsletter&utm_medium=email&utm_campaign=nota_de_prensa_comienza_el_tiempo_de_la_creacion&utm_term=2020-09-01

  • KREAZIOAREN GARAIA“Planetaren ondasunak zukutzen ari gara. Laranja bat bailitzan ari gara zukutzen. Iparraldeko lurralde eta enpresa asko ari dira aberasten Hegoaldeko dohain naturalak ustiatuz eta “zor ekologikoa” sortuz. Nork ordainduko ote du zor hori?Gainera, “zor ekologikoa” handitu egin ohi da zenbait multinazionalek bere lurraldetik kanpo bertan egiten uzten ez dizkieten gauzak egitean. Amorragarria da.

    Gaur, ez bihar, gaur, erantzukizunez zaindu behar dugu Kreazioa. Egin dezagun otoitz planetako ondasunak arpilatu beharrean, modu zuzenean eta errespetagarrian parteka daitezen.Ez arpilatzeari, bai partekatzeari”.

  • OTOITZEAN “Naturari eta ingurugiroari hurbiltzen bagatzaizkie txundidurari eta edertasunari leku egin gabe, munduarekin sortu dugun harremana ez badago anaitasunezko eta edertasunezkomintzairaz beteta, gure jarrera berehalako interesak lortzeari uko egiten ez dakien menperatzailearena, kontsumitzailearena edo baliabideen ustiatzaile soilarena izango da. Aldiz, sorkari guztiei estuki lotuta sentitzen bagara, soiltasuna eta zaindu nahia espontaneoki sortuko dira.”

    Frantzisko Aita Santua

  • AITAREN ETA

    SEMEAREN

    ETA ESPIRITU

    SANTUAREN

    IZENEAN

  • AITAREN ETA

    SEMEAREN

    ETA ESPIRITU

    SANTUAREN

    IZENEAN

  • S.O.S. LESBOS➢ Jakingo al zenuke mapa batean Lesbos irla

    lekutzen?

    ➢ Turkiatik gertu dagoen Greziako irla bat da. Entzun al duzu inoiz? Zer dela eta?

    ➢ Seguru izan duzula Moriako (Lesbos) errefuxiatu esparruan gertatutakoa.

    ➢ Erabat kiskali da eta bertan zeuden errefuxiatuek mendi aldera joan behar izan dute ihesi. Egurats zabalean bizi dira, janaririk eta urik gabe.

    ➢ Ikusi bideoa

    https://www.youtube.com/watch?v=2KuM4V8dEWQ

    ➢ Ez dakit zuk eta nik zerbait egin ote dezakegun. Gutxienez, informatu eta Lesbosen eta beste leku askotan milioika pertsona bizitzen ari diren egoeraz jabetu.

    10

    https://www.youtube.com/watch?v=2KuM4V8dEWQhttps://www.youtube.com/watch?v=2KuM4V8dEWQ

  • S.O.S. LESBOS“Ezin da esan sutea istripua izan denik.

    Tragedia ikaragarri hau kanpamendu batean zeinetan 3.000 pertsonarentzat apenas dagoen

    zerbitzu egokirik 13.000 pertsona hartzea onartzen duten politika basatien ondorio

    zuzena da.”

    “Lesbosen eta Greziako beste zenbait irlatan pertsona hauek bizitzen ari diren egoera zitalaren

    erantzule dira Europako buruzagi guztiak. Heriotza eta sufrimen gehiago ekiditearen

    erantzukizuna dute. Bada garaia EB eta Turkiaren arteko akordio zentzugabe hau eta euste-politika ankerra geldiarazteko. Moria-ko infernu honetatik pertsonak askatu egin behar

    dira lehenbailehen.”

    Marco Sandrone, Lesboseko Médicos Sin Fronteras (MSF) erakundearen koordinatzailea.

    11

  • OTOITZEANJainko Aita, Zergatik? Nola egon daitezke hainbeste pertsona bere jaioterritik urrun gerraren, gosearen eta heriotzaren ondorioz?

    Zer egin dezaket nik? Ez ditut begiak itxi nahi horrelako injustiziaren aurrean, ez dut nire burbuilan gelditu nahi ni eta neure arazoak besterik egongo ez balira bezala.

    Zeukatena Morian galdu eta egurats zabalean laguntzaren zain bizi behar duten pertsonen alde eskatu nahi dizut gaur.

  • AITAREN ETA

    SEMEAREN

    ETA ESPIRITU

    SANTUAREN

    IZENEAN

  • AITAREN ETA

    SEMEAREN

    ETA ESPIRITU

    SANTUAREN

    IZENEAN

  • BIZITZARAKO ESKOLA ➢ Eskolara ikastera zatoz, noski! Beste haur eta

    gazte askok ez duten aukera aparta daukazu.

    ➢BERAZ… APROBETXA EZAZU AUKERA. Milioika haur eta gazte dira munduan zure baldintzak izan nahiko lituzketenak.

    ➢ BAINA… historia, matematikak, ingelesa… ikasi ez ezik, bizitzan “moldatzen” ere ikasi behar duzu.

    ➢ Ikusi bideoa

    https://www.youtube.com/watch?v=07d2dXHYb94

    ETA PERTSONA ONA ETA JATORRA IZATEN, ZURE BEHARRA DUTENAK IKUSTEN IKASTEN ETA ZURE ESKU DAGOENA EGITEN ERE IKASI BEHAR DUZU.

    16

    https://www.youtube.com/watch?v=07d2dXHYb94https://www.youtube.com/watch?v=07d2dXHYb94

  • OTOITZEANJainko Aita,

    zure aurrean naukazu

    hain zoragarria den goiz honetan

    zuri eskerrak emateko

    bizitzaren oparia

    eskaini didazulako.

    Emadazu ausardia eta alaitasuna

    eta zaude nirekin egunean zehar

    nire helburu eta asmoak lor

    ditzadan.

    Jainko Aita, zure eskuetan uzten

    ditut nire bizitza eta itxaropena.

    Amen.

  • AITAREN ETA

    SEMEAREN

    ETA ESPIRITU

    SANTUAREN

    IZENEAN

  • AITAREN ETA

    SEMEAREN

    ETA ESPIRITU

    SANTUAREN

    IZENEAN

  • ZINTZOTASUNA➢ Ba al dakizu zer den zintzoa, ondratua

    izatea? Eman al zenezake hitz horien sinonimoren bat?

    ➢ Zintzotasuna norberaren egiazaletasunarein, gardentasunarekin, pensatzen dena eta egiten dena bat etortzearekin dago lotuta.

    ➢Pertsona zintzoen beharra du gure gizarteak. Zure eguneroko errealitateak (etxekoak, eskolakoak, lagunen artekoak, kirol taldearenak…) zu zintzo, ondradu izatea nahi eta behar du.

    ➢Zintzoa zara ala zurikerietan ibiltzen zara? Nola ikusten duzu zure burua?

    21

  • ZINTZOTASUNA➢ Ikusi bideoa

    https://www.youtube.com/watch?v=uqxzi_ghjgc

    ➢ Zer iradoki dizu bideoak? Ba al du inolako loturarik zure bizitzarekin? Atera al dezakezu irakaspenen bat zure eguneroko bizitzarentzat?

    ➢ Ez ezazu ez zarenaren itxurarik egin. Garbi jokatu egunero zure ondoan dauden pertsonekin.

    ➢ GOGOAN IZAN: Zintzotasuna, beste edozein balio moral bezala, eguneroko ekintza xumeen bidez lortu ohi da.

    ➢ Beraz, GAURKO PROPOSAMENA…

    Zintzo jokatuko dut. 22

    https://www.youtube.com/watch?v=uqxzi_ghjgc

  • OTOITZEAN Jainko Aita, eskerrak nik neuk neure burua baino hobeto ezagutzen nauzulakoZuk eta, ahula banaiz ere, sakon-sakonean maite nauzulako.

    Eskerrak zintzo, egiazale, ondratu izatera gonbidatzen nauzulako. Onartu egiten dut zure gonbidapena eta nire esku dagoen guztia egingo dut lortu ahal izateko. Lagundu nire ahuldadea.

    Emadazu munduarekiko, inguruarekiko eta besteenganako nire begirada ontasunez, pazientziaz eta eskuzabaltasunez beteta egoteko dohaina.

  • AITAREN ETA

    SEMEAREN

    ETA ESPIRITU

    SANTUAREN

    IZENEAN

  • AITAREN ETA

    SEMEAREN

    ETA ESPIRITU

    SANTUAREN

    IZENEAN

  • EBANJELIOA (Mt 21, 28-32)

    Aldi hartan, hala esan zien Jesusek Apaiz nagusiei eta herriko agureei: —Zuek zer deritzozue? Bi seme zituen gizon batek. Eta zaharrenari esan zion: «Seme, zoaz gaur mahastira.»Hark erantzun:— «Ez dut nahi.» Baina gero damutu eta joan egin zen. Bigarrenari ere gauza bera esan zion. Eta honek:— «Banoa, jauna.» Baina ez zen joan. Bietatik, nork egin zuen aitaren gogoa?

    27

  • EBANJELIOA (Mt 21, 28-32)

    Haiek erantzun: —Lehenengoak.

    Orduan Jesusek:

    —Egiaz diotsuet: Zergalariak eta emagalduak zuek baino lehenago datoz Jaungoikoaren erreinura. Izan ere, etorri zen Joan zuen artera zuzenbidea hots eginez eta ez zenioten sinetsi; zergalariek eta emagalduek, berriz, sinetsi egin zioten. Zuek, ordea, ikusi eta gero ere, ez zineten bihotz-berritu eta ez zenioten sinetsi.

    28

  • AURRETIK DOAZ➢ Parabola guztiz da sinplea. Baina EZ die Jesusek

    umeei esaten, Apaiz nagusiei eta herriko agureei baizik.

    ➢ Jainkoaren aurrean, garrantzitsuena ez da “hitz egitea” “esandakoa betetzea” baizik.

    ➢ “Baietz” esan zioten gidari erlijiosoek Jainkoari. Haiek izan ziren lehenak hari buruz, legeari buruz eta tenpluari buruz hitz egiten. Baina Jesusek Jainkoaren erreinua eta haren justizia bilatzeko deia luzatu zienean, itxi egin zioten erabat atea. “Ezetz” esan zioten Jesusek proposatutakoari oztopo jartzean.

    ➢ “Ezezkoa” eman zioten Jainkoari zergalariek eta emagalduek. Legez kanpo bizi ziren, bota egin zituzten tenplutik. Baina Jesusek Jainkoaren adiskidetasuna eskaini zienean, bere deia entzun eta bihotz-berritzeari ekin zioten.

    ➢ Bide honetan, aurretik joango dira Jesusi bihotza ireki eta Jainkoaren gogoa betetzeko bihotz-berritzen saiatzen direnak. 29

  • OTOITZEAN Ikusi bideoa https://www.youtube.com/watch?v=txRNzN3JGVM

    Argitu nire bihotza ikus zaitzadan,

    indartu nire ahuldadea.

    Izan zu arnasten dudan airea,

    eusten nauen maitasuna,

    bihur garden niregan.

    Izan nire argia, nire bakea.

    Betirako.

    https://www.youtube.com/watch?v=txRNzN3JGVM

  • AITAREN ETA

    SEMEAREN

    ETA ESPIRITU

    SANTUAREN

    IZENEAN