977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak...

24
ELGOIBAR - 977. zenb. XXIV urtea - 2016-01-22 Mundutik Mintxetara

Transcript of 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak...

Page 1: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

ELG

OIB

AR

- 977

. zen

b. X

XIV

urte

a - 2

016-

01-2

2

MundutikMintxetara

977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1

Page 2: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 2

Page 3: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

ZOZOAK BELEARI 3

NORA HADI

GARAZI AYESTA

“Ba ote dute hizkuntzak eta hitzek zerikusirik gure zoriontasunean? ”

Ai, Nora… Nola gustatzen zaigun burua altxa eta gorabegiratzea, ezta? Danimarkarrak, finlandiarrak, suedia-rrak… ai, gure erreferente horiek. Ai zeinen ondo egi-ten duten dena, zenbat diru daukaten han goian,

zenbat lan, zeinen hanka luzeak eta ile horiak… Ai, han goikohaiek… Hitz polita lapurtu diezu gure gaurko solasaldirako, Nora, be-

netan ere. Eta seguru nago, inork baino hobeto dakitela gaineraharen esanahia praktikan jartzen. Horregatik (ere) miresten dituguhainbeste, hemen behetik….Baina, aizu, esandakoak nire burmuina eta sormena (eta baita

galdetzeko kazetari sena ere) martxan jarri ditu, eta gure hizkun-tzaren armairuetan barrena sartu naiz. Akonplejatuta edo, geukere, horrelako hitzen bat badaukagula nire buruari zin eginez.

Hara non topatu dudan, traste zaharren kajoian, espero eznuen hitz bat. Edo hobeto esanda, betidanik patrikan sartuta era-man dudan hitz (itxuraz) sinple bat, baina gaur, goxatu eginnauena. “Bizilagun” hitzaz ari natzaizu, Nora.Ez al zaizu, zure ondoan, goian, edo bi pisu beherago bizi

diren horiei deitzeko modu eder bat iruditzen? Bizilagun. Bizi-lagun, bizitza lagun, edo bizitzeko lagun. Ez al zaizu iruditzen,horrek ere, hein batean ondo deskribatzen gaituela, elgoibarta-rrok, edo euskaldunok, osatzen dugun komunitate gisa? Nik beti agurtzen ditut kalean nire bizilagunak, eta hamaika

aldiz jo dut beraien atea gatz pixka bat edo zilarrezko paperaeskatzeko. Hori ere, ez al da ba oso “gurea”? Nik behintzat, nahiago dut comunidad de vecinos batean bizi

baino, bizilagun komunitate bateko parte izan.

Gogoan dut nola hasi nuen azken urte hau: kirola egi-ten hasiko nintzela, janaria zaintzen saiatuko nin-tzela, dirua aurrezten hasi behar nuela, dentistarajoan behar nuela, BARRENeko elkarrizketak garaiz bi-

daliko nizkizula, … eta hemendik idazten dizut berriro, Garazi,Ospitaletik, ahoko minez zainetik Nolotil bat hartzen ari naizenbitartean. Ez dakit lanera baino, lana ematena natorren… Ospitaletik telebistara idazten dizut berriro, ziur zu ere lanean

harrapatuko zaitudala eta. Kamerek eta orratzek ez dutela zerikusihandirik esango nuke, aldiz, biok letren inguruan partekatzendugun zaletasunak batuko gintuen Zozoak Beleari atalean. Idazteari eta hizkuntzari diogun maitasuna dela eta, azkenal-

dian ezagutu eta nire interesa piztu duen hitz bati buruz hitzeginnahi dizut: “hyggelig”. Danimarkarren hitz fetitxea da eta ez

dauka baliokide zuzenik ez euskaraz eta ez beste munduko hiz-kuntzetan ere. Goxotasun edo erosotasun bezala itzuli genezake,baina sinpleegia litzateke: jertse bat erosoa eta goxoa izan dai-teke; baita ohe bat ere, baina “hyggelig” hitza hori bainogehiago da, pertsonen bata bestearekiko jarrerarekin ere zerikusiabaitauka. Beraz, definizioz ongizate, goxotasun eta apaltasun at-mosfera bat sortzea eta bizitzako gauza onak jende onarekin kon-partituz disfrutatzea litzateke. Ez al da benetan hitz ederra,Garazi? Betidanik pentsatu izan dut, hizkuntzak bere hiztunen identita-

tea eta izaera nolabait definitzen duela. Eta azken aldian argita-ratu diren inkesten arabera, danimarkarrak dira mundukobiztanlerik zoriontsuenak. Beraz, zer uste duzu zuk Garazi, ba otedute hizkuntzak eta hitzek zerikusirik gure zoriontasunean?

“Bizilagun hitza ez al zaizu zure ondoan bizi diren horiei deitzeko modu ederra iruditzen?”

977 alea:Maquetación 1 21/01/16 12:01 Página 3

Page 4: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR - 943 744 112 - [email protected] www.barren.eus

Publizitatea: 943 743 704 - [email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzenIritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adierazitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Oier Narbaiza KAZETARIAK Ainhoa An-donegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, Irati Agirreazaldegi, Oier Narbaiza HIZKUNTZA ARDURADUNA Oier Narbaiza PUBLIZITATEA LeireRubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizabalaga,Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, Nora Hadi, Ibon Serrano, Arkaitz Irureta, Nora Kortaberria, Nerea Gurrutxaga, An-doitz Agirregomezkorta, Abel Arriaga, Inma Mugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi, Eneko Iturbe, Javi Muñoz, Rafa Furnier, Eire Vila,Mikel Olaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga, Julen Ansola, EiderIriondo, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, Iñaki Odriozola, Ander Mujika, Ander Soraluze.INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA: LAGUNTZAILEAK:

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

4

Harri eta Irri

977 alea:Maquetación 1 21/01/16 12:01 Página 4

Page 5: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

GUTUNAK 5

u BLUE MONDAYCliff Arnall ikerlariak kalkulu batzuk

egin zituen, eta horien arabera urtarri-leko hirugarren astelehena izan ohi daurteko egunik tristeena. Blue Mondayizena jarri zion egun horri.Arrazoirik ez zaio falta, aurten

egiaztatu ahal izan dugun moduan.Bete-betean asmatu du Elgoibarren!Gure patroiaren eguna ospatzeko jaie-guna astehenenera pasatzean, urtekoegunik tristeena bizi izan dugu: egu-raldi petrala; kaleak hutsik; ospakizunikez; tabernetan jende gutxi; dendakitxita… eta dendak itxita zeudelako,kaleak are ilunago.Eskerrak datorren urtean martitzenez

ospatuko dugun San Anton, ez astele-henez.

M.V.L

u HORKONPONMARIANTON?Zubietako erraustegiaren proiektua

berpiztu egin dute gaur egun GipuzkoakoForu Aldundian agintean dauden alder-diek (aurreko legealdian EHBilduk bukatu-tzat utzi zuen arren). Egoera honenaurrean, herri batzuetan hasi dira horrenaurkako ekimenak berrantolatzen. Elgoi-bartarroi badirudi urruti geratzen zaigulagaia hau, hemen ez dutenez egin beharhorkonponmarianton!Baina Donostira, Zarautzera, Tolosara,

Azpeitira, Goizuetara, Leitzara, Usurbi-

lera, Astigarragara, Hondarribira, Herna-nira, Igeldora, Pasaiara, Zestoara, Zu-maiara,... joaten gara ezta? Bertakoairea harnasten dugu ezta? Oporretara,egun pasa, lanera, jaietara, sagardote-gira, senideak bisitatzera... joaten gara,eta beraz, gaia ez ez da hain urrunekoa.Informazio gisa: Zubietan erraustegia

egiten badute herri horietan minbizia, mal-formazioak, bihotza eta asma arazoak,leuzemia... bezalako gaixotasunak iza-teko arriskua handia dute. Beraz, ez datxantxetarako gaia. Elgoibartarrok ere ba-dugu zer esateko, denon osasuna jokoanbaitago. Ez Zubietan eta ez beste inonerraustegirik ez!

A.I.

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

Dionisia Calleja Ruiperez2016ko urtarrilaren 12an hil zen.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

IV. URTEURRENA

Mari Carmen Gabilondo Etxabe2012ko urtarrilaren 19an hil zen.

Lau urtekoa epe hutsalaoroimenak ezin konta ahala

triste bizi naiz eta...Nahiz eta maittia gurekin

betiko zagozala.

977 alea:Maquetación 1 21/01/16 12:01 Página 5

Page 6: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

MOTZIAN6

Hotz-Elgoibar taldea sortu berri dagerretatik ihesi ari diren errefuxia-tuei laguntzeko asmoz. “Ihesi da-

biltzan errefuxiatuen krisiaren aurrean,ezin dugu beste aldera begiratu”, ustedute taldea eratu dutenek. “Honelako ego-era baten aurrean gizatasunez jokatzekobeharra sentitzen dugu eta hainbat ekintzaegiteko antolamenduetan murgilduta ga-biltza”, gaineratu dute.Dagoeneko abian dago taldearen

lehen kanpaina, berotasuna Elgoibartikizenekoa. Batez ere, errefuxiatuek neguariaurre egiteko materiala biltzen hasi zirenmartitzenean. Jende askok bat egin dudeialdiarekin.Berotasuna Elgoibartik kanpainak ho-

nako material hau jasotzen dihardu: lo za-kuak, mantak, kanping dendak,negu-neguko arropak, negu-neguko oine-takoak, toailak, euritako pontxoak, zirak,guardasolak eta haur txikiak garraiatzekomotxilak. Oinetakoei dagokienez, ero-

soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak); gizonezkoentzako taila guztiak behardira eta emakumeezkoentzako 36-39 tai-lak batez ere.Antolatzaileek espresuki eskatu dute

goiko zerrenda ondo begiratzeko eta hor-tik kanpoko beste ezer ez eramateko.Bilketa Aita Agirre plazako Gurutze

Gorriaren lokalean egiten ari dira. Goizez11:00etatik 13:00etara batzen ari diramateriala, eta arratsaldez, 16:30etatik19:30etara. Zapatuan goizez baino ez

dira ariko eta domekan ez da bilketarikizango. Bilketa urtarrilaren 25ean amai-tuko da. Horrez gain, kanpainarekin bategiten duten denda eta tabernetan itsula-pikoak jartzeko deia ere egin dute.

Negu honetan gerretatik ihesi dabiltzan errefuxiatuei arropa bidaltzeko kanpaina jarri du martxan Hotz-Elgoibar taldeak

Esbastikak Garagartzako elizpean

Esbastikak margotu dituzte Mendaroko Garagartza elizako paretan, lurrean eta ateetan.Mendaroko Udala gaia ikertzen ari da, eta Ertzaintzari eman dio gertatutakoaren berri. Ga-ragartza eliza garbitzeaz arduratzen den laguna zapatu goizean (abenduak 16) konturatuzen elizako kanpoaldea pintadaz josita zegoela. Denera bost esbastika margotu zituztenelizako arkupeetako hormetan, zoruan eta sarrerako atean. Orain dela gutxi, urtarrilaren7an, ezezagunek antzeko pintadak egin zituzten Zumaiako Arritokietako ermitan.

Bilketa egiten ari den taldeko kide batzuk.

977 alea:Maquetación 1 21/01/16 12:01 Página 6

Page 7: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

MOTZIAN 7

Arnaldo Otegik 2021era arte kargu publikorik gabe egon beharko du, Auzitegi Nazionalaren arabera

Arnaldo Otegik kargu publikorik ez izateko beste pauso bat eman duAuzitegi Nazionalak astelehenean: 2021eko otsailera arte “inhabili-tazio berezia” izango duela berretsi du, eta bitarte horretan ezin

izango duela kargu publikorik izan. Bera zigortu zuten sententzietan, ordea,zehaztu gabe gelditu zen zein karguri aplikatu behar zitzatzaion inhabilita-zioa. Defentsak helegitea jarriko du Gorenean. Bestalde, hainbat musikariketa artistak bat egin dute Otegiren askatasuna eskatzeko, eta Free Otegi,free them all bideoklipa kaleratu dute. Hainbat artista ezagunek parte hartudute bideoklipean, esaterako, Mursegok, Unai Iturriagak, Ines Osinagak, Pe-ttik, Niko Etxartek edo Aitor Gorosabelek. Elgoibarko Jon Gurrutxagak etaUxue Alberdik ere parte hartu dute proiektuan. Bideoklipa TAOMek ekoitzidu eta crowfunding bidez finantzatu dute.

‘Bakea eta Bizikidetza’ jardunaldiak antolatu ditu Elgoibarko Udalak

Bakean eta bizikidetzan sakontzeko jardunaldi batzuk antolatu ditu Elgoibarko Udalak datozen egunetarako. Urtarrilaren 27an,eguaztena, hasiko dira jardunaldiak Glencree dokumentalarekin. Kultur Etxean. Ikuspegi politiko ezberdinak dituzten pertsonek besteenmina ulertu eta berradiskidetze prozesu bati ekiteko urratsa ematen dutela ikusi daiteke. Dokumentalaren ostean, mahai-ingurua izangoda, Marixabel Lasa eta Eduarne Brouard hizlariekin. Ekitaldi hau Kultur Etxean izango da, 19:00etatik aurrera.Urtarrilaren 28an, berriz, Invictus filma eskainiko dute, Herriko Antzokian, 21:30etik aurrera. Clint Eastwoodek 2009an zuzendu

zuen film hau benetako gertakizunetan oinarrituta dago, Hegoafrikan 1995. urtean jokatu zen Munduko Errugbi Kopan, apartheidgaraiak amaitu berri-berriak zirenean, Nelson Mandelak izandako papera kontatzen da.Otsailaren 3an, berriz, hitzaldia eskainiko du Memoria partekatu bateruntz, Sabino Ormazabalek Kultur Etxean. Indarkeria-ez akti-

boaren bultzatzaileak Errenteriako esperientzia azalduko du.

Hainbat musikarik bideoklipa kaleratu dute.

977 alea:Maquetación 1 21/01/16 12:01 Página 7

Page 8: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

Pedro Muguruza etorbidea, Maalatik gora dago Elgoibarreneta Chamartin auzoan Madrilen ere bada kale bat izen ho-rrekin. Madrilen, 2015eko azaroaren amaieran mozio bat

aurkeztu zuen alderdi sozialistak epe bat proposatuz kale, etor-bide, plaza, ikastetxe eta monumentu izen frankistak zein zireneta zein desagerrarazi behar ziren adosteko, baita ordezko ize-nak erabakitzeko. Memoria historikoaberreskuratzeko elkarteak 200 izenetikgora jaso ditu, legeak jarritako baldin-tzei erreparatuz, Antonio Ortiz Mateoshistorialariak egindako zerrendan.PSOEk aurkeztutako mozioa AhoraMadridek babestu arren, ez zuenbaiezko botorik eman. Abenduarenamaieran, ordea, zerrendako 30 auke-ratu zituen Ahora Madridek eta ze-rrenda orokorrean badagoen arren, 30horietan ez da ageri Pedro Muguruza-ren izena, hala ere baliteke aurreragoerretiratzea.

1893an Elgoibarren jaio eta 1952an Madrilen hil zen PedroMuguruza arkitektoa. Francoren lehen aholkulari, Espainiako Gor-teetako prokuradorea eta frankismoaren aldeko izanik kargu ga-rrantzitsuetan aritu zen. Besteak beste Francoren gerraostekoarkitektura zuzendari nagusi izan zen. Ez zuen soilik arkitektura zi-bilean parte hartu, frankismoaren eraikin handi eta sinbolikoena

ere osatu zuen: Erorien Harana (Vallede los Caídos); gaixotu artean beraizan zen arkitektu gidaria. Baina Fran-coren proiektu pertsonala izanik, dikta-durako hainbat eragile eta artistek hartuzuten parte eta Muguruzarena gurutzeada.Madrilgo Udalean esku artean

duten gai honen harira, Erorien Hara-naren babesteko elkarteak monumen-tuaren arkitektua goraipatzeaz gain,beste adierazpen batzuk ere egin ditu.Madrilgo PSOEk Prentsaren jauregiandu bere egoitza eta eraikina Pedro Mu-

ERREPORTAJEA8

Franco garaiko arkitektua kalerik gabe? Pedro Muguruza aipatuta Elgoibarko kale bat dela badakite herritar gehienek. Askok, ordea, ez daki zein dagoen izen horren atzean. Ar-kitekto elgoibartarra izan zen, batez ere Francoren diktadura hasieran egindako lanengatik ezaguna. Besteak beste, Erorien Harana (Vallede los Caídos). Memoria Historikoaren legean oinarrituz, Madrilen izena aldatu nahi diete hainbat kale, etorbide eta plazari, besteak bestePedro Muguruza kaleari. Legeak Administrazio Publikoei eskatzen die altxamendu militarraren, Gerra Zibilaren eta Diktaduraren errepre-sioaren ezkutuak, intsigniak, plakak eta gorespenerako edo oroitzapenezko aipamenak eta objektuak kentzea.

- IRATI AGIRREAZALDEGI -

Pedro Muguruzari (eskumatik hasita bigarrena) Elgoibarren egin zioten omenaldian.

Erorien Haraneko arkitektua izan zen Muguruza.

977 alea:Maquetación 1 21/01/16 12:01 Página 8

Page 9: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

ERREPORTAJEA 9

guruzaren lana denez, eskatu diote egoitza “frankista” hori uzteko.Era berean esan du Pedro Muguruza kale-izendegitik kanporatuzgero, epaitegietara joko duela.

LEHEN FASEAN EZUdalean esan dute lehen fase honetan lanean ari dela Me-

moria Historikoan aditua den Unibertsitate Konplutentseko taldebat. Plangintza apirilerako amaituta egongo da. Memoria histori-koaren legea betetzen ez duten kale izenak zehazteko irizpidelegal, historiko eta geografikoak hartuko dira kontuan.Eroritako Haranaren Babeserako Elkarteak adierazi du Cha-

martin auzoko kaleari Pedro Muguruza izena kentzea Madrilgokultura eta arte historiari eraso egitea litzatekeela, arkitektu esan-guratsua izan zelako eta monumentu zein eraikin garrantzitsuakegin zituelako Madrilen.

ELGOIBARREN BESTE IKUR FRANKISTAKMadrilgoak ezezik Euskal Herriko paisaia asko ere aldatu zi-

tuen, esaterako, Donostia eta Bilboko Jesusen Bihotzen egilea da.Pedro Muguruza Elgoibarko adopzio-seme izendatu zuten1943an, seme kutun 1946an eta kale batek bere izena du orain-dik herrian. Ane Beitia alkateari galdetuta, esan du oraindik ezdutela aztertu beren legealdian Pedro Muguruza kaleari izena al-datzeko gaia. “Frankismo garaiko arkitektua eta Francorekin lanegindakoa zela jakin arren ez diogu gaiari erreparatu, baina ho-rrek ez du esan nahi aurrera begira egingo ez dugunik. Landu be-harreko gaia da, baina ez premiazkoa”. Frankismo garaikoplakak kendu zituzten herrian, “Iñigez Karkizao kaleko etxe ba-tzuetan dagoen bat salbu eta hori kentzea aurreikusita daukagu,data zehaztu gabe badago ere. Gainera, kenduz gero fatxadakonpondu beharko litzateke”. Bestalde, jakinarazi du orain delagutxi kale izendegia berritu dutela, laster kaleratuko dutena etahorri begira Pedro Muguruza kalearen izenari ez zaiola berezikierreparatu.Elgoibar 1936 elkarteak uste du Memoria Historikoaren legea

aplikatu behar dela Udal guztietan eta horren arabera kendubehar direla zeinuak, eta tartean, Pedro Muguruza kaleari izenaaldatu. Aurreko alkateari azaldu zion bere nahia taldeak, bainaoraingoari ez dio eskaera ez dute gai horri buruz hitz egin. Denadela elkarteak uste du ez dela erraza izango. “Pedro Muguruzagerra aurretik Elgoibarren izen oneko familia batekoa zen eta or-duan ere egin zioten omenaldia. Onartzen dugu gizon garrantzi-tsua izan zitekeela Elgoibarren, eta eraikinak ere egin zituela.Baina faxismoarekin jarraitzeko erabakia hartu zuen, beraz, ustedugu ez dela kale bati jartzeko izen egokia. Hala ere, egongo

da izen hori kentzearen aurkako jendea”, dio elkarteko kide IñakiOdriozolak.Elgoibarko beste ikur frankista esanguratsu bat ere aipatzekoa

dela uste du Iñaki Odriozolak: Morkaikoko gurutzea. “Jende askokez du jakingo gurutze horren esanahia eta pentsatuko du beti horegon dela, baina ikusi dugu, argazkietan bada ere Morkaiko gu-rutzerik gabe, beraz, kentzekoa litzateke. Izan ere, Elgoibarko ple-noak erabaki zuen eraikitzea 1942-1943an, hor hildako Borboibaten omenez. Faxistek eraiki zuten, beraz, kentzekoa litzateke”.Herrian horrelako ikurrak egon arren, inork gutxik erreparatzendiela dio. “Jendea ez da konturatu portalen aldamenetik pasatze-rakoan ikur frankistekin”.Lotsarik ez daukanarentzat kale guztia berea dela dio esaerak.

Batzuek lotsagarritzat dute Pedro Muguruzak bere kalea izatea,baina ikusteko dago izena aldatuko al dioten.

MADRILw Coliseum (1931-1933)w Etxebizitza eraikina Alfonso XII kalean (1924-1926)w Prentsaren jauregia (1924-1928): Garai hartako Madrilgo eraikinik altuenetakoa.

w Cine Callao (1928)w Marques de Ibarra eraikina (1929-1931)wMaravillas merkatua (1933-1942): Obra arrazionalista.1933an proiektua egin eta 1942an amaitua.

w Santa Maria del Paular monasterioa (1922-1951)w Prado museoa: Eraikin erdiko eskailera nagusia berritzea(1923-1925). Galeria nagusiaren birmoldatzea eta ipar fatxadako eskailera kriptari argitasun gehiago emateko (1943-1946).

w Corteko espetxea: Berritu. Gaur egun Santa Cruz jauregia.Atzerri eta kooperazio ministerioaren egoitza. 1930ean, 1941anGerra Zibileko kalteen ondoren eta 1950ean handitu.

w La Latinako ospitaleko portaleaw Real antzokia (1932-1942)w Lope de Vega museo-etxea (1932-1935)w Izotz eta automobilaren jauregia (1933): Berritu. w Santa Cristina eliza (1940-1953)w Eroritakoen monumentua: Eskorialeko San Lorentzon.1940an hasi, baina gaixotasun batengatik utzi zuen eta 1948an hilzen lanen %30 eginda.

BARTZELONAw Estacion de Francia (1924-1929)

VALENTZIAw Saguntoko Hiri Erromatarra berritzea (1915)

EUSKAL HERRIAw Jesusen Bihotzak: Bilbo (1921-1925). Donostia (1950) w Francisco Navarro Villosladaren monumentua(1918): Iruñea.

w Arrantzaleen etxeak (1939-1946): Hondarribiaw Karlos V.aren eraikuntza (1940-1942): Hondarribia

MUGURUZAREN LAN AIPAGARRIAK

Iñigez Karkizao kalean kendu gabeko ikurra.

977 alea:Maquetación 1 21/01/16 12:01 Página 9

Page 10: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

10

Unai Cornejo(Elgoibar, 7 urte)

Bai. Egun baten lagunbatek esan zuen: “Unai ez dasartuko klubean”, eta nik en-tzun nien eta “badakit zer esanduzuen”, esan nien, beraz, ha-sieran sekretua zena jakinnuen. Ni ere espiatzen naute,baina ez da nahikoa ezkuta-tzen nik badakit-eta.

Enteratu al zara sekreturen batekin espiatuz?

Elene Carrillo(Elgoibar, 8 urte)

Jolasean jendea espiatzen ibili izan naiz,baina ez naiz sekretuekin enteratu. Guk denaesaten dugu altuan, ez dugu sekreturik. Bueno,batzutan sekretuan gordetzen ditugu lanakbeste inork guri ez kopiatzeko.

Eneko Jausoro(Elgoibar, 7 urte)

Batzutan bai. Lagunekin jolasean es-piatzen ibili naiz, baina ez daukat go-goan zein izan zen sekretua, aspaldi izanzen eta ahaztuta daukat. Nik ere sekretutxiki batzuk gordetzen ditut, baina egunenbaten beharbada kontatuko ditut eta or-duan ez dira sekretu izango.

Junkal Gorosabel(Elgoibar, 7 urte)

Batzutan nire lehengusina espiatu izandut eta bere amak haserre egiten dioneanni entzuten egoten naiz, baina sekretuekinez naiz enteratzen. Ni gainera isilik egotennaiz eta sekretu batzuk gorde egiten ditut.

Saioa Etxeberria (Elgoibar, 7 urte)

Lehengusinarekin lagunbatzuk espiatzera joan etaberaiek enteratu egin ziren.Baina espiatuz ez naiz sekre-tuekin inoiz enteratu. Nik se-kretuak gorde egiten ditut zeezin dira esan eta niri ere ezdizkit inork kontatu.

Gari Gonzalez(Elgoibar, 7 urte)

Zaila da enteratzea, sekretu bat bada...Baina behin lagun batek sekretu bat kontatuzidan eta beste bat egon zen gu espiatzen se-kretua jakin nahi zuelako. Ni eta lagunak jolas-orduren baten txikiak, nire anaia eta berelagunak espiatzen ibili izan gara, baina ez se-kretuekin enteratzeko.

977 alea:Maquetación 1 21/01/16 12:01 Página 10

Page 11: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

Lagun ona. Besteei laguntzeko prest egoten naiz beti.

Bart Simpson. Egiten dituen bihurrikeriak gustuko ditut.

Plaza handia, lagunekin gehienetan han egoten naiz jolasean.

Karabina bat. Osabak oparitu zidan eta txabolara joaten garenean han ibiltzen naiz.

Beltza gustatzen zait.

Skate parke bat jartzea erdigunetik gertu. Herrian dauden hirurak Urazandin daude

Venezuelako Los Roquesera joango naiz datorrenudan. Laponian ere egon nintzen eta

asko gustatu zitzaidan tokia

Ez diot helbururik jarri, baina orain bezala jarraitzea ez legoke gaizki.

Alaia naizela iruditzen zait.

Garai bateko La abeja Maya. Orain umeekin Bob esponja eta txakurrarenak ikusten ditut.

Maala. Senarra zenak han izan zuen bizikleta alkilerra eta han ordu asko pasatu nituen.

Nire gizona hil ondoren, Aranburu bitxidendan, zintzilikari bat oparitu zidaten berarekin

asko gogoratzen zirelako.

Gorria da gehien gustatzen zaidana, baina nik erabiltzen dudana beltza.

Ni konforme nago daukagunarekin, zer falta den gazteek jakingo dute.

Oporretan hemen inguruan ibiltzen naiz gusturamendi aldean. Kanpora joatekotan, Norvegiara.

Euskal dantzak ikastea. Orain arte nire kasa ibilinaiz, baina orain irakasleari jarraituko diot.

Nolakoa zara lagun artean?

Zein marrazki bizidun izango zinateke?

Elgoibarko txoko bat.

Sekula egin dizuten oparirik politena?

Zein da zure kolore gustukoena?

Zer eskatuko zenioke herriko alkateari?

Nora joango zinateke oporretara?

Aurtengorako zure buruari jarritako helburu bat.

Julen Zubizarreta (biloba)

Mª Carmen Goikoetxea(amama)

977 alea:Maquetación 1 21/01/16 12:02 Página 11

Page 12: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

Asier Suarez Barrutia

2016eko urtarrilaren 15ean hil zen.

Ustekabean, gaitz krudel batez,gelditu zaigu hilotza,

zorigaiztoko ezten zorrotzakzulatu digu bihotza.

Bete ezineko hutsunea,bakardade sentipena,

horregatik negar malkotanhustutzen zaigu barrena.

Hala ere geldituko zaiguhemen bildu gaituena,

gurekin beti izango duguAsierren oroimena.

Zure familia

Antonio Berasaluze Bernedo

2016ko urtarrilaren 14an hil zen, 83 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Ez zaitugu inoiz ahaztuko,ez zaitugu inoiz galdukogure bihotz barrenean

eramango zaitugu betiko.

Etxekoak

Tomas Astigarraga Lizarralde“Torre”

2016ko urtarrilaren 18an hil zen, 86 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

977 alea:Maquetación 1 21/01/16 12:02 Página 12

Page 13: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

ASTEKO GAIA

Elgoibarren eta Eibarren 100 kiloarropa eta 30 kilo eskola materialjaso ondoren, Palestinarantz jo zuen

Pablo Garridok Gabonetako oporretan.Bilketa guztia eta bidaia bere kabuz eginbazuten ere, CAPP Palestinako herriarenaldeko fundazioaren babesa zuen.Jordaniara iristean, bere plana zen

Palestinako muga oinez zeharkatzea. Bil-dutako material guztia bi orgatxotan zera-man. Mugan, Israelgo poliziek etasoldaduek gelditu egin zuten. Apartekoleku batean bost orduko galdeketa “desa-tsegina” egin zioten. “Mespretxuz tratatuninduten”, dio. Muga zeharkatuz gerobere bizitza arriskuan jarriko ohartarazizioten mugako soldaduek eta poliziek, etahori mehatxutzat jo zuen Garridok. “Pa-lestinako haurrentzat arroparekin sartzenbanaiz, nork egingo dit eraso?”.

“Galdeketetan denetatik okerrena itzul-tzailea izan zen. Poliziak galderaren bategiten bazidan, itzultzaileak bost egitenzizkidan bere kabuz”, adierazi du.

Zigiluak pasaportean__________Mugan bera bezala erretenituta beste

palestinar batzuk ere ikusi ahal izan zi-tuen. Haiek ere mespretxuz tratatzen zituz-ten.Garridok pasaportea erakutsi dio BA-

RRENi. Israeleko sarrera-zigilua dauka, bimarrekin tatxatua eta “sarrera ukatua” dio-ten beste bi zigilu ditu gainean.“Flotillei eraso egiten badiete, zer pen-

tsatuko dute niregatik? Tipo hau hemenbera bakarrik bi karrorekin zertan ari da,guri adarra jotzen?”, egin du gogoeta.“Nirea egun bateko kontua baino ez daizan, baina han palestinar askok egunero-

egunero zeharkatu behar dute muga, etaegoera hori egunero pairatzea ere!”.

Errefuxiatuen kanpamenduan___Bost orduko galdeketaren ostean, au-

tobus batean sartu zuten Pablo, bera ba-karrik. Horrela itzuli zuten Jordaniara.Gero, Jordanian hotela hartu eta CAPP

fundazioarekin jarri zen harremanetan.Gobernuz kanpoko erakunde horren bitar-tez bidali ditu arropak Palestinako umeen-tzat.Azkenean, Palestinan ez, Jordanian

eman ditu bi aste. Arropa premia dutenhaurrei bidaltzea lortu ez eze, palestina-rren egoera ere gertutik ezagutzeko au-kera izan du. Jordanian errefuxiatuta bizidiren palestinarren kanpamenduak bisita-tzeko aukera izan du eta pertsona horienbizi-baldintza gogorren lekuko izan da.

Israelgo Poliziak ez dio laga Pablo Garridori Palestinansartzen, baina lortu du bildutako arropa hara bidaltzeau

Haur palestinarrak, Jordaniako errefuxiatu kanpamendu batean, BARRENen azal batekin. Garridok (goian) haien egoera ezagutu du.

13

Arg.

: Lei

re It

urbe

977 alea:Maquetación 1 21/01/16 12:02 Página 13

Page 14: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

KULTURA14

Debabarreneko orfeoia entseguak egiten hasi da

Debabarreneko orfeoia hasi da lehen doinuak abesten. Hainbat obra sin-foniko kantatzeko asmoz sortu da taldea eta egungo autoreen obra erra-zekin hasi dira kideek nola abesten duten jakiteko. 25 lagun daude

orain, horietatik 10 elgoibartarrak. Gehienaka emakumeak dira, baina orfeoiaosatzeko gizonezkoen zain daude. Beraz, orfeoiko kide izan nahi duten per-tsonek helbide honetara idatzi behar dute: [email protected] Eibarren egiten hasi dira, hamabostean behin, domeketan, eta

pare bat orduz aritzen dira kantuan. Ez dute baztertu aurrerantzean beste herribatzuetan ere egitea entseguak. Jendaurreko kantu saioak noiz egingo dituztenez dakite oraindik. Horietan Jose Migel Laskurain izango da gidari.

Eskualdeko turismo-eragile publikoek bisita teknikoa egin dute

Debabarreneko Turismo-eragile Publikoen Mahaiko ki-deek bisita teknikoa egin zuten eskualdean baliabide turistikonabarmenenak gertutik ezagutu eta eskaintza turistikoarenikuspegi orokorra jasotzeko. Bisitan Eibarko ArmagintzarenMuseoa, Mendaroko txokolate fabrika eta Mutrikuko NautilusInterpretazio Zentroa eta alde zaharra ikusi zituzten. AsteonFitur Nazioarteko Turismo Azokan, Madrilen, aurkezten aridira bailarako eskaintza turistikoa.

Zeramika ikastaroan parte hartzeko aukera dago oraindik Egurren

Egur arte eskolaren zeramika ikastaroa martxan da 6 ur-tetik gorako umeentzat. Eskolak eguazten arratsaldeetan dira17:00etatik 19:00etara (ordutegia malgua da moldatzekoaukerarekin). Oraingoz zortzi ume ari dira, eta ariketak berenmailara moldatzen dituzte. Izena emateko 666 557 538 te-lefono zenbakira deitu behar da. Zenbait urtetako etenarenondoren, aurten helduen taldea ere jarri dute abian.

Santa eskerako deia

Elgoibarko Izarrako taldeak Santa Agedabezperan (otsailak 4), 14:30ean hasita, base-rriz baserri kantuan irteteko asmoa du. Koruetanparte hartzeko urtarrilaren 29ra arteko epeadago izena emateko Elgoibarko Izarraren Ubi-tarte 4ko lokalean, 943 741 626 (Imanol) tele-fono zenbakian edo helbide honetara idatzita:[email protected], Mendaron, urtarrilaren 30ean

egingo dute santa eskea. 8:30ean udaletxe au-rrean elkartu eta hiru taldetan auzo eta baserrie-tan ibiliko dira. Koplatan Mañukorta, AsierLazarobaster Agarre, Aitzol Urain Bidaburu,Beñat Ugartetxea, Beñat Lizaso eta Iñigo Zu-biaurre Beitxi arituko dira.

Mus txapelketa zapatuan

Euskal Herriko VIII. Mus Txapelketako kanpo-raketa jokatuko da urtarrilaren 23an, zapatuan,16:00etan, Lanbroan. Izen-ematea 20 euro daeta partidak hasi aurretik egin ahal izango databernan. Irabazleek lau lagunentzako jatorduajasoko dute Lanbroan eta bigarrenek birentzat.

977 alea:Maquetación 1 21/01/16 12:02 Página 14

Page 15: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

KIROLA 15

EmaitzakFUTBOLA

Mutriku 2 - Haundi 1 Elgoibar 3 - Bergara 0 (1. Erreg.)Aretxabaleta 1 - Elgoibar 0 (Jubenilak)Elgoibar 5 - Urki 1 (A Kadeteak)Antzuola 1 - Elgoibar 1 (B Kadeteak)Bergara 2 - Elgoibar 1 (Oho. inf)Orereta Kafea 0 - Elgoibar 3 (Inf. Txiki) Antiguoko 4 - Elgoibar 2 (Aleb.) Soraluze 7 - Elgoibar 3 (Aleb.)

ARETO FUTBOLA

Concepto Egile 6 - Labastida 4 (Naz. B)

PILOTA (SAN ANTON TXAPELKETA)Salaberria/Aranguren 22 - Lerena/Salaverri 14(Promesak)Errandonea/Martinez 22 - Salaberria/Murgiondo17 (Nagusiak)

SASKIBALOIA

Viento Sur 68 - Don Jabugoe Erroibide 67

ESKUBALOIA

Erromo 23 - Alcorta Forging Group 32 (Senior giz.)Haritza 23 - Gabaz Elgoibar 23 (Sen. giz.)Errotabarri 28 - Tecnifuelle 26 (Jub. nesk.)Leitzaran 23 - Beristain Banaketak 25 (Jub. mut.)Errotabarri 26 - Pneumax Elg. 27 (Kad. nesk.)Bidasoa 17 - Casa Astigarraga 16 (Kad. nes.)Bankoa Elg. 30 - Deca Elg. 34 (kad. mutilak)Dariobus Elg. 29 - Aloña Mendi 28 (Inf. mut.)Cometel Elg. 30 - Aiala B 23 (Inf. neskak)Federoptikos Ikus 4 - Eibar A 27 (Inf. nesk.)Zarautz A 21 - Hotel Txarriduna 16 (Inf. mut)Murgil Elg. 29 - Oñati 16 (Inf. mut)

AgendaARETO FUTBOLA (IMH Kiroldegian)Domeka, 2412:30 Concepto Egile - Ibarra (Naz. B)

FUTBOLA (Mintxetan)Zapatua, 2312:00 Elgoibar - Amaikak Bat (Oho. Jub.)16:00 Haundi - AGetariako Keta

ESKUBALOIA (Olaizagan)Zapatua, 2310:00 Txarriduna - Amenabar B (Inf. nesk.)11:15 Deca - Amenabar (Inf. mut.)16:00 Pneumax - Zuazo (Kad. nesk.)17:30 Tecnifuelle - Zuazo (Jub. nesk.)19:00 Astigarraga - Tolosa (Kad. nesk.)Domeka, 2410:00 Beristain - Leizaran (Jub. mut.)11:45 Gabaz Elg. - Egia (Senior giz.)

Idoia Rodriguezen lanak irabazi du C.D. Elgoibarren logotipo lehiaketa

Club Deportivo Elgoibar futbol taldeak datorren urteanospatuko duen mendeurren ekitaldietarako logotipolehiaketa antolatu zuen, eta Idoia Rodriguez eibarta-

rrak aurkeztutako logotipoa saritu dute. Antolatzaileek jakina-razi dutenez, logotipoak diseinu artistikoa, oraingoa, sinpleaeta erraz ezagutzeko modukoa izan behar zuen, bai eta C.D.Elgoibar identifikatzeko egokia ere. Epaimahaikide lanetan jardun duten kideen iritziz,Idoia Rodriguezek aurkeztutako lanak betetzen zituen ondoen ezaugarri horiek, etahonenbestez, berari eman diote 300 euroko saria. Guztira 14 lan aurkeztu dira.

Bi elgoibartar Toyota Euskoauto master mailako taldeanMaster mailako lasterketetan

lehiatuko den Toyota Euskoautotxirrindulari taldea aurkeztu zutenurtarrilaren 16an. Ordiziako tal-dea izan arren, lotura handia duElgoibarko herriarekin. Batetik,Gobike bizikleta denda, Txarri-duna Hotela eta Eibartrans dirababesleak. Eta, bestetik, taldeki-deen artean bi dira Elgoibar-koak, Ramon Garcia eta IbanGonzalez. Euskal Herriko masteregutegia osatzea izango dabien helburua. Azken proban,Urbasako Igoeran, Ramon Gar-ciak lortu zuen garaipena etabosgarren postua lortu zuen IbanGonzalezek.

977 alea:Maquetación 1 21/01/16 12:02 Página 15

Page 16: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

KIROLA16

Munduko zortzi kros onenen artean,bigarrengoz

Juan Mugertza Nazioarteko Krosaren 73. edizioa jokatuko da domekan Mintxetako zirkuituan. Nazioarteko Atletismo Federazioak (IAAF) mun-duko kros lasterketen egutegian sartu du Elgoibarkoa, bigarren urtez jarraian, munduko zortzi kros onenen artean, alegia. Mintxeta atletismotaldeak antolatutako 15. krosa izango da aurtengoa eta mundu mailako antxitxikariak ekarri dituzte, beste behin ere. Omenaldientzako lekuaere izango da. Batetik, Mamo Wolde atleta etiopiar mitikoaren semea eta alaba omenduko dituzte zapatuan; eta, bestetik, Eamonn Martinatleta ingelesa ere omenduko dute domekan Mintxetan; azken hori 1991n garaipena eskuratu zuenetik 25 urte betetzen direla-eta.

Mundu osoko korrikalaririk onenak Elgoibarrera ekarriahal izateko 90.000 euroko aurrekontua osatu beharizan du Mintxeta Atletismo Taldeak eta horretarako urte

guztian “gogor” lan egin behar izan dutela nabarmendu du ZigorDiezek, lasterketako zuzendariak. Ahalegin horretan bidelagunizan dute Elgoibarko Udala orain arte, eta hurrengo lau urteetanere hala izaten jarraitzeko hitzarmena adostu berri dute bi aldeek.100.000 eta 120.000 euro arteko diru-laguntza emango dioUdalak Mintxetari datozen lau urteetan, krosak urte bakoitzeanizango duen mailaren arabera. Kirol lehiari dagokionez, aste ha-sieratik Elgoibarren dira proba irabazteko faborito nagusiak, afri-karrak ia denak. Emakumezkoen lasterketako parte-hartzea “goimailakoa” da Zigor Diezen arabera. Bere esanetan, NetsanetGudeta eta Alemitu Heroye etiopiarrak eta Irene Chepet Cheptai

keniarrek borroka polita eskaini dezakete. Gudetak brontzezkodomina eskuratu zuen 2015eko Munduko Kros Txapelketan, Txi-nan. Lasterketa horretan laugarren postuan sailkatu zen AlemituHeroye. Azken honek, gainera, ezagutzen du Mintxetako zirkui-tua, 2014an txapeldunordea izan baitzen Elgoibarren.Gizonezkoetan 2013ko eta 2014ko irabazleak, Conses-

lus Kipruto eta Timothy Toroitich ekarri dituzte antolatzaileek,baina Tamirat Tola etiopiarra nabarmendu dute. Izan ere, Al-cobendaseko krosa irabazi ostean, Sevillan jokatzen den Ita-licako kros prestigiotsuan ere gailendu zen, joan dendomekan. Sasoi betean iritsi da Elgoibarrera. Guztira 700bat atleta arituko dira lehian, hamar lasterketatan banatuta.10:00etan hasiko da krosa; Senior emakumezkoena12:30ean eta 13:10ean gizonezkoena.

- ASIER ORBEA -

Martitzenean aurkeztu zuten krosa udaletxean, eta leku berean egingo diete atletei ongi-etorria, zapatuan.

977 alea:Maquetación 1 21/01/16 12:02 Página 16

Page 17: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

17

NETSANET GUDETA

(Etiopia, 1991)

w 3. postua lortu zuen 2015ekoMunduko Kros Txapelketan, Txi-nan. w 10.000 metroko traba laster-keten munduko rankinean seiga-rrena da.w 2014ko maratoi erdiko mun-duko txapelketan 8. postuansailkatu zen.

ALEMITU HEROYE(Etiopia, 1994)

w 4. postua lortu zuen 2015ekoMunduko Kros Txapelketan, Txi-nan.w 10.000 metroko traba laster-keten munduko rankinean biga-rrena da.w 2014ko Mugertza krosekotxapeldunordea.w Junior mailako munduko txa-pelduna 2014an, 10.000metrotan.

IRENE CHEPET CHEPTAI(Kenya, 1992)

w 7. postua lortu zuen 2015ekoMunduko Kros Txapelketan, Txi-nan. w 5.000 metroko traba lasterke-ten munduko rankinean 11. pos-tuan dago.w 2014ko Mugertza kroseantxapeldunordea.

TRIHAS GEBRE

(Euskal Herria, 1990)

w 15. postua lortu zuen2015eko Munduko Kros Txa-pelketan, Txinan.w 11. postua lortu zuen2015eko Europako Kros Txa-pelketan, Frantzian.w Txapelduna 2015eko Espai-niako Kros Txapelketan.

TAMIRAT TOLA(Etiopia, 1991)

w 2015eko Munduko KrosTxapelketan 6. postuan sailka-tua.w 10.000 metroko lasterketenrankinean 15. postuan dago.w Alcobendaseko (Madril, Es-painia) eta Italicako (Sevilla,Espainia) krosak irabazi ditudenboraldi honetan.

TIMOTHY TOROITICH(Uganda, 1991)

w 2014ko Mugertza krosekoirabazlea.w 8. postua lortu zuen Pekinenjokatutako Munduko Txapelke-tan, 10.000 metroko lasterke-tan.w Txapeldunordea Atapuer-cako krosean eta 3. postuaItalican.

CONSESLUS KIPRUTO(Kenya, 1994)

w 2013ko Mugertza krosekoirabazlea.w 3.000 metroko traba laster-ketan munduko txapeldunor-dea, birritan: 2013 eta 2015urteetan.w 3.000 metroko traba laster-keten munduko rankinean 4.postuan dago.

MOSES KIBET(Uganda, 1991)

w 8. postua lortu zuen2015eko Munduko Kros Txa-pelketan.w 3. postua lortu du Zornotzakokrosean eta 5. postua Atapuer-cakoan.

DOMEKAN KONTUAN HARTZEKO KORRIKALARIAK

977 alea:Maquetación 1 21/01/16 12:02 Página 17

Page 18: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

MERKATU TXIKIA18

LANA................................EskaerakGarbiketa lanetarako edo adineko per-tsonak zaintzeko prest nago. Ordukaedo gauetan. 638 338 816----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prest.664 507 554----------------------------------------------------------------------------------Orduka, interna edo gauez adinekoakzaintzeko edo garbiketa lanak egitekoprest. Esperientzia daukat. 633 808 931----------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak edo umeak zain-prest. Interna zein orduka ere egingonuke lan. 671 487 790----------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak zaindu edo garbi-keta lanak egingo nituzke. 638 338 816----------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak zaindu edo garbi-keta lanak egingo nituzke. Esperientziahandia eta erreferentziak dauzkat. In-terna moduan aritzeko prest. 631 506 763----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaindu eta garbiketa lanakegiteko prest: etxeetan, tabernetan, por-taletan... Sukaldari laguntzaile lanak ereegingo nituzke. 628 738 472----------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaindu eta garbiketa lanakorduka egiteko prest. 27 urte. Esperien-tzia dut. 632 372 864----------------------------------------------------------------------------------Pintura eta obretan esperientzia handia.35 urte. Merke lan egiteko prest.634 245 882---------------------------------------------------------------------------------Pertsona euskalduna etxeko lanak egi-teko edo eta umeak zaintzeko prest. Or-dutegi malgua. 605 741 485----------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak zainduko nituzke, or-duka edo interna moduan aritzeko pres-tutasuna. Erabateko disponibilitatea.Gida-baimena daukat. 631 343 232----------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak edo umeak zain-tzeko prest. Garbiketa lanak egiten edolantegietan ere lan egingo nuke. Ordukalan egiteko prest. 667 301 325----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest. Orduka lanegiteko prest. 632 687 874----------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonen zaintza eta etxekogarbiketa lanak egingo nituzke. Ordukaedo jardunaldi erdira goizetan. 602 419 142-------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonen zaintza eta etxekogarbiketa lanak egingo nituzke Elgoibaringuruan. 640 340 848----------------------------------------------------------------------------------

Sukalde laguntzaile lanetan aritzekoprest, garbiketa lanak ere egingo ni-tuzke. 636 882 838----------------------------------------------------------------------------------Pertsona nagusiak zaindu eta etxekogarbiketa lanak egingo nituzke. 617 571 210

EskaintzakEsperientziadun tabernaria eta sukal-dari laguntzailea behar dira Elgoi-barko taberna baterako.Informaziogehiago eskatzeko eta CurriculumVitae-a bidaltzeko helbidea: tabernalan@gmail.com----------------------------------------------------------------------------------Pertsona bat behar da lantegi bateanmakinan lan egiteko, marrazketa etaautocad ezagutzak beharrezkoakdira. Berehala hasteko. 671 555 268----------------------------------------------------------------------------------15-30 urte bitarteko mutil gazteabehar da larunbat arratsaldeetan(18:00-21:00) beste mutil gazte batikonpainia egiteko. 615 787 118----------------------------------------------------------------------------------Elgoibarko enpresa batek fresatzekoCNC makina batean lan egiteko per-tsona behar du. 943 744 066----------------------------------------------------------------------------------

ETXEBIZITZAK....................AlokairuaEtxebizitza emango nuke alokairuanSan Bartolome kalean. Altzariekin, bizi-tzera sartzeko moduan. Merke. 667 528 550----------------------------------------------------------------------------------Pertsona arduratsua eta lanarekin etxe-bizitza bila Elgoibarren. Gehienez400€ko alokairua ordaintzeko prest.626 879 255

LOKALAK.........................AlokairuaGazteentzako lokala alokagai Kalamua4. zenbakian. Erabat ekipatua eta se-gurtasun neurri guztiekin. Udal ordenan-tza betetzen du. Informazio gehiagotelefono zenbakira hots eginda edo Ga-bilondo inmobiliarian. 610 893 332 ----------------------------------------------------------------------------------Xagua taberna alokatzen da, SanFrantzisko kalean.605 741 485.

P. M. Urruzuno kalea, 6 behea - Elgoibar943 743 140 - [email protected](

Nire komunitatean, lehen solairuko bizilagunak arazoak dauzka arratoiekin. Hainbatbizilagunek eraikinaren azterketa egin dute eta lurretan karraskariak ibili direla kontu-ratu dira. Zoruen eta tabikeen egoerari erreparatuta, badirudi badagoela horiek pasa-tzeko aukera zorua ez dagoelako hormigoituta. Presidenteak aurrekontua eskatu duarazo hori konpontzeko, baina jakin nahi nuke komunitateak derrigorrez ordaindu be-

har al dituen etxebizitza horren lur azpiko eta teilatuko arratoiak kentzeko lanak.Elementu pribatuak zein komunak izan, sabai aizun edo etxebizitzako beste guneetan saguak eta arratoiak

egotearen arazoak eraikinaren bizigarritasunean du eragina. Gai horretan aditua den norbaiti galdetuz gero,esango du komunitatean ezin dela arratoi, sagu edo intsektu izurrite bat kontrolatu –batzutan eraikin osoan–lanik gabe, beraz, elementu komunak kontrolatu behar direla.

Legearen arabera, komunitatearen betebeharra da erakinaren, zerbitzuen eta guztien instalazioen mantenueta kontserbazio egokirako lanak eta obrak egitea. Horren baitan segurtasunerako, bizigarritasunerako eta sa-rrera errazteko beharrezkoak diren oinarrizko baldintzak jartzea, baita apaintzeko baldintzak zein Administra-zioak kontserbaziorako legez araututakoak betetzea ere. Beraz, jabeen komunitateak egin beharko die aurre la-nei.

AHOLKUA: Horrelakoetan komeni da tekniko baten iritzia jasotzea eraikinean egindako azterketaren ondo-ren, nola dagoen ikusita, egoerari irtenbide orokor bat emateko modua jakinarazi dezan.

ROSA Mª PINTADO: Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen arduraduna Al-

cala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentziatua. Kolegiatu zenbakia: 749

Merkatu txikiko iragarkiak hiru astez argitaratzen ditugu. Salmenta eta alokairu iragarkiak ordaindu egin behar dira.Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 18€ (alokairua) -

22€ (salmenta). Autoak saltzea: 18€ . Bestelakoak: 10€. Iragarkiari erretratua jarriz gero, 6€ gehiago ordaindu behar dira.

BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK:

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 15€ (alokairua) - 20€ (salmenta). Autoak saltzea: 15€. Bestelakoak: 8€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 5€ gehiago ordaindu behar dira.

977 alea:Maquetación 1 21/01/16 12:02 Página 18

Page 19: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

ZORIONAK 19

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Nonbait baldin bada zeru gure tio Antonio da Aingeru.

Eskerrik asko gu horrela maite eta zaintzeagatik.

Laura, Cristina eta Ana

AntonioBerasaluze Bernedo

2016ko urtarrilaren 14an hil zen, 83 urte zituela

Zorionak, JulenBlanco Gantxegi,hilaren 19xan 6urte bete zenituen-eta. Muxu haundibat etxekuen par-tez.

Zorionak, prin-tzesa, 6 urteegin dituzulako.Etxekoen partez.

Zorionak, Esta-nis! 7 urte betedituzulako! Muxuhandi bat familia-ren eta berezikiDanelen partez.

Zorionak, Laia!gaur bi urtetxo! ai-ttita, amama,osaba-izeba etalehengusuen par-tetik muxu potolobat.

Zorionak Landerurtarrilaren 25ean6 urte. Aittitta etaamama eta bere-ziki Mararen par-tez, muxu handibat, txapeldun!

Zorionak, Mar-kel! Atzo 12urte. Txokolatea-ren zain gaude.Sare, aita, amaeta familia osoa-ren partetik.

Zorionak, Lucia,etxeko guztien etabereziki Ivanenpartez. Musuak!

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK

Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

977 alea:Maquetación 1 21/01/16 12:02 Página 19

Page 20: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

AGENDA20

22 BARIXAKUA21:30 Bideo foruma: Loreak (gaztelaniaz). Antolatzailea: Hai-zea. Dinamizatzailea: Loredi Salegi. Kultur Etxeko hitzaldi gelan. 23:00 Kontzertua: Cerebral Effusion. Antolatzailea: Sinuose. Sa-rrera 3 euro. Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan.

23 ZAPATUA16:00 Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa. Lanbroan. 19:30 Juan Muguerza krosa. Korrikalariei harrera. Marrazkilehiaketako sari banaketa. Udaletxean.

24 DOMEKA10:00 Juan Mugertza krosa. Lasterketak. Mintxetan.19:00 Zinegiro Goritan-Sutegiko filmak. EH filmak-Vacas.

26 MARTITZENA17:00-18:00 Ipuin kontalaria: Ones in a blue moon, AnnieFunny. 17:00etan HH5 eta 18:00 LH1. Udal Liburutegian.

18:00 Tertulia literarioa: Las dos caras de enero – PatriciaHighsmith. Antolatzailea: Haizea. Gotzon Garate Udal Liburute-gian.

27 EGUAZTENA17:30Makina Erremintaren Museora bisita gidatua. Antolatzai-lea: Haizea. Hitzordua: museoko atean.19:00 Glencree dokumentala eta mahai-ingurua. Hizlariak: Ma-rixabel Lasa eta Edurne Brouard. Kultur Etxean.

29 BARIXAKUA18:30-20:30 Odol-ematea. Antolatzailea: Elgoibarko odol-emaileen elkartea. Osasun zentroan.

31 DOMEKAGorputz espresio ikastaroaren hasiera. Hilean behin izango da.Uxue Pascual psikologo eta dantza mugimendu terapeutaren es-kutik. Izenemateko edo informazio gehiagorako: 686 793 024.Mendaroko Kultur Etxean.

Eguberrietako zozketakPARROKIAKO GABONETAKO LOTERIA: Elgoibarko pa-rrokiako 29.190 zenbakiak saria du Gabonetako loterian.Txartel bakoitzeko 2 euro Rural Kutxan kobratu daitezke mar-txoaren 22ra arte.

977 alea:Maquetación 1 21/01/16 12:02 Página 20

Page 21: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

AGENDA 21

Abenduan hildakoak

Oharra: ezinezkoa izan zaiguabenduan jaiotakoen zerrendaematea, erregistratzeko sistemaaldatu berri baitu Bake-Epaite-giak. BARRENek arazo hau kon-pontzeko ahalegina egingo dudatozen asteetan.

Abenduan jaioak

Maria Teresa Usobiaga Osa93 urte, abenduak 9

Daniel Legorburu Gabilondo

87 urte, abenduak 12

Victoria Zabaleta Barrenetxea

86 urte, abenduak 17

Baltasara Alonso Fernandez

90 urte, abenduak 22

Adela Fernandez Arias 78 urte, abenduak 22

Lucia Arizaga Arrillaga 81 urte, abenduak 29

Botika ordutegiak

09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

Guardiak

09:00 - 22:0022 Barixakua YUDEGO23 Zapatua ORUESAGASTI24 Domeka FERNANDEZ25 Astelehena BARRENETXEA26 Martitzena IBAÑEZ27 Eguaztena GARITAONANDIA28 Eguena ETXEBERRIA29 Barixakua FERNANDEZ

22:00 - 00:00Astelehenetik domekara ETXEBERRIA (Elgoibar) - Santa Ana, 1Tel.: 943 740 140

00:00 - 09:00IRAUNDEGI (Eibar) - Fermin Calbeton, 19 Tel.: 943 201 110

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro) Tel.: 943 756 142* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

Zinea (Herriko Antzokian)

‘Star Wars: el despertar de la fuerza’

22 Barixakua, 21:3023 Zapatua, 19:00/

22:15 (Jatorrizkoa azpitituluekin)24 Domeka 19:00

25 Astelehena 21:30

‘Carlitos y Snoopy’24 Domeka 16:30

‘Invictus’28 Eguena 21:30 (Doan)

‘Paulina’29 Barixakua, 21:30

977 alea:Maquetación 1 21/01/16 12:02 Página 21

Page 22: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

HITZ ETA KLIK22

Eire Vila

“Beti ez daude gure esku, baina gauza ederra dira bukaera ordenatuak, adostuak, gorrotorik gabeak”

Mikel Olaizola

Bukaera or-d e n a t udenak az-

kenak argia itzalieta giltzari bueltaemanda imajina-

tzen ditugu. Askotan, ordea, gertakariekarrastaka garamatzate eta korrika uztenditugu espazio intimoenak: argia piztuta,egutegia horman, hozkailuan oraindik eli-kagai apurrak.Gero denbora batez jarraitzen dute

iristen bankuko fakturek, irauten dute kak-tusek nola edo hala, edo jotzen du orain-

dik ere noizbehinka telefonoaren txirrinak,nork erantzun izan ez arren. Behin izanzen indar baten inertziak. Baina azke-nean mozten dute argindarra, hasten diraerortzen pixkanaka beirate eta fatxada za-tiak, eta hauts geruza batek estaltzen dudena. Bizitza lekutu dizun etxe hori herio-tzaren aterpe da orain, iraganaren tranpabaino ez.Nola iristen gara horraino? Izan liteke

txakurrak segika sumatu eta atzeko leihotikerrepidera salto eginda agurtu izana, pre-saka, noiz arte jakin gabe. Posible da ilun-tzeroko Goenkale ikusiz heriotzak gozo

eraman izana, eta gorbatadun gizonbatek hileta-autoan gorpua sartu ondotikixtea atea azkenekoz. Edo, besterik gabe,erabakitzea lehengusinarekin batera aste-bete Mediterraneoko hondartza bateanpasatzea, hezurren mesede, eta asteaurte bihurtzea, harik eta gure bazter lan-brotsuen falta leundu eta ahaztu arte. Aurrera egiteko atzean utzi beharra

ere badago, ate zaharrak itxi eta lur be-rrietara jauzi egin. Beti ez daude gureesku, baina gauza ederra dira bukaeraordenatuak, adostuak, gorrotorik ga-beak. Itzuliko bagara ere…

977 alea:Maquetación 1 21/01/16 12:02 Página 22

Page 23: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 3

Page 24: 977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 1 2 1 0 6 1 ... · Oinetakoei dagokienez, ero-soak izan daitezela nabarmendu dute an-tolatzaileek (botak eta treckingeko zapati-lak);

977 azala:Maquetación 1 21/01/16 12:04 Página 4