1115 azala:Maquetación 1 02/05/19 10:33 Página 1 Boxeoan · MOTZEAN 5 Espainiako Gorteetarako...

20
Boxeoan bidea urratuz ELGOIBAR - 1115. zenb. XXVI urtea - 2019-05-03

Transcript of 1115 azala:Maquetación 1 02/05/19 10:33 Página 1 Boxeoan · MOTZEAN 5 Espainiako Gorteetarako...

Boxeoan bidea urratuz

ELGO

IBAR- 1

115.

zen

b. X

XVI u

rtea

- 20

19-0

5-03

1115 azala:Maquetación 1 02/05/19 10:33 Página 1

1115 azala:Maquetación 1 02/05/19 10:33 Página 2

IRITZIA 3

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatikiragarkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez dubere gain hartzen Iritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak atale-tan adierazitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ain-hoa Andonegi KAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea,Ainara Argoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PU-BLIZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA/DISEINATZAILEA ZaloaArnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA AitorLauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizabalaga, NereaOsoro KOLABORATZAILEAK Ibon Serrano, Eire Vila, ManuSanchez, Iosu Juaristi, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga,Julen Ansola, Edurne Izagirre, Paula Heras, Enetz Ezena-rro, Ander Soraluze, Ane Astiazaran, Irati Agirreazaldegi,Jone Olaizola, Juan Luis Mugertza, Izaro Etxegibel, IñigoOtaño INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.885 ale LEGEGORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

Gizateriaren patuaz ezkor nator. Stephen Hawkingek 600urte aurreikusi zituen lurra xahutu bitartean. Beldur naizez ote zaigun ezta horren erdia geratzen, elite konspi-

ratzaileek inposatutako dinamika autosuntsitzailera beharturik.Sistema honek boteretsu psikopatiko hauen aberastasuna are-

agotzen baitu; gu, lehiaren izenean eta zor ekonomiko eta sozia-lak kitatu nahian, lan & kontsumo gurpil zoroan katramilaturikgaudelarik. Kontsolamendu hutsaltzat teknologia berrien positi-bismo postmodernoa eskaintzen zaigu, noski, anai nagusiariarima saltzearen truke.

“Matrix” gizartea irudikatzen?Lurraren ahalmena bukaezina balitz sikiera! Ergelduta, baina

biziraungo genuke. Zoritxarrez ez da horrela, baliabideen Peakeverything egoeran bizi baikara. Fikziozko ekonomia kapitalistamantenarazteko, dirua excel orrien bitartez sortzen da etorkizunahipotekatuz. Guzti honi, populazioaren hazkundea eta kontsumogosea gehituz gero, ekuazioaren ebazpena erraza da.

Agintariek, sistema ezbaian jarri gabe, teknologia jartzen dutejasangarritasunaren itxaropen aldarritzat. Baina ez al da oximoronbat? Egun, mandarina ale txikienak dauka kendu beharreko itsas-garria, urdaiazpiko bi xerren artean ere aurki dezakegu plastikobanagarria; aizu, eta ibilgailu elektrikoaren fartsa? Balio “erantsia”ala “erantzia” al da sortzen duguna?

Ez duzu zilegi aurrerapena erabat gaitzestea. Are gehiagozuri medikuntza modernoak hainbat tara fisiko sendatu dizki-zunean (psikikorik ez, beharrean izan arren).

Ups...touché...

Bon, onar dezagun “arrazoizko” aurrerapen eta ongizate-aren delako muga gainditu dugula. Alternatibarik?

Hawkingek planeta berriak kolonizatzea zioen, baina ez dau-kat garbi.

Agian gauza txikietara hurbilduz? Norbera eta urkoak maite,osasuna zaindu, izpiritua landu, naturaz gozatu, eskulanak egin,euskaraz jardun eta ikasteko kuriositatea izan (Ilunberri Achade-miako hitzaldietan parte hartuz, esate baterako).

Gehitu honi Masanobu Fukuokak natura salbatzeko planteatuzigun aukera bakarra uztartzea, Nengo Dango disziplina! Alegia,haziz betetako buztinezko bolatxoak barreiatu non nahi!

Gozatu udaberriaz!Gezurra dirudi, baina hor da oraindik naturaren pultsioa!

IBON SERRANO LASAIngeniaria

“Lurraren ahalmena bukaezina balitz sikiera! Ergelduta, baina biziraungo genuke”

1115 alea:Maquetación 1 02/05/19 10:34 Página 3

GUTUNAK

u ESKERRIK ASKOBerandutu zaigu, baina ez gaude esangabe lagatzeko. Lerro hauen bidez eske-rrak eman nahi dizkiegu Kilimon Trailmendi lasterketa arrakastatsua izan zedineuren onena eman zuten guztiei. Milaesker babesle eta laguntzaile izan zintu-gunoi, zuen ekarpenik gabe ezingo genu-keelako sekula maila honetako

lasterketarik antolatu. Eskerrik asko, era be-rean, herriko eta inguruetako baserritarroi,emandako erraztasunengatik, eta baitaegunean bertan lanera batu zineten bo-luntario guztioi ere. Eskerrik asko etxekooiere, jakina, lasterketa aurreko aste eta hi-labeteetan etxeko-arduren zama zuengain hartzeagatik eta gurekin izandakopazientziagatik, eta nola ez, gure eskerrik

beroena mendiko lasterketa guztien arteangurea aukeratu zenuten korrikalarioi. Zuekguztioi esker, egun biribila izan genuenapirilaren 6a Mendaron, eta horrek la-nean ilusioz jarraitzeko indarra emandigu. Datorren urtean ere ondoan izangozaituztegulakoan, agur bero bat.

Mendaroko Txirrindulari Elkarteaeta Lizarpe Mendi Kluba

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

4

I. URTEURRENA

Ceferino Gonzalez Velasco2018ko apirilaren 23an hil zen, 80 urte zituela. Haren oroimenez I. urteurreneko meza izango da,

zapatuan, maiatzaren 4an, 19:00etan Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Gugan utzi duzun aztarnakbetirako iraungo du.

Etxekoak

Gloria Aranguren Urkidi“Beraseta”

2019ko apirilaren 28an hil zen, 81 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Betirako itzali daBerasetako argia

hemen gelditu geratriste familia

San Blasak denentzako irribar aurpegiabeti gogoratuko

zaitugu gure Gloria.

1115 alea:Maquetación 1 02/05/19 10:35 Página 4

MOTZEAN 5

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izan genituen domekan, Frankismoaz geroztik hamahirugarrenak, eta Katalunian, HegoEuskal Herrian eta Melillan izan ezik, denean irabazi zuen PSOEk, nahiz eta akordioak beharko dituen Pedro Sanchezek pre-sidente izateko (Ahalegindu daiteke Ciudadanosekin edo saiatu daiteke ezkerreko alderdiekin). Hego Euskal Herrian, baina,

EAJ izan zen alderdirik bozkatuena Kongresurako hauteskundeetan, baita Elgoibarren eta Mendaron ere. EAJren atzetik EHBildukbatu zituen boto gehien, eta PSOEk hurrengo. Datuei begira jarrita, aipagarria izan zen parte-hartzean izandako gorakada. Elgoi-barren, %74,77koa izan zen parte-hartzea, eta Mendaron, %73koa. 2016ko hauteskundeetan baino hamar puntu handiagoaizan zen beraz parte-hartze datua bi herrietan. Eta parte-hartze handiak Espainiako eskuinari egin zion kalte. PP, Ciudadanos etaVOX alderdiek jaso zituzten botoak batuta, Elgoibarren, 454 boto lortu zituen eskuinak, 2016ko hauteskundeetan PPk berak bakarriklortu zituenak baino hamar gehiago (441 boto eskuratu zituen). Mendaron ere beste horrenbeste gertatu zen. Hiru alderdi horiek44 boto pilatu zituzten guztira domekan, eta 2016ko bozetan, PPk berak lortu zituen 43. Behean dituzue, bi herriotako datuak,hauteslekuka emanda.

EAJ alderdiak jaso du herritarren babes handiena Espainiako Kongresurako hauteskundeetan, Elgoibarren zein Mendaron

1115 alea:Maquetación 1 02/05/19 10:35 Página 5

MOTZEAN6

Herriko merkataritza sustatzeko bono-kanpaina hasi du Txankakua Elgoibarko merkatarien elkarteak

Bigarren eskuko azoka egingo duteMendaron, hilaren 12an

Bigarren eskuko azoka antolatu dute Mendaronmaiatzaren 12rako. Aurrekoetan moduan frontoianegingo da, 11:00etatik 15:00etara. Azokan erostendutenek txartel bana jasoko dute trukean, eta txartel guz-tiak zozketa batean sartuko dira gero. Guztira, 100euro banatuko dituzte sari ezberdinetan.

Azokak irauten duen orduetan, Mandirakoak birzi-klapen tailerra ere egingo dute frontoian bertan, etaMendaroko Kaleko Antzerkia taldekoen antzezlana ikus-teko aukera ere izango da.

Bukatzear daude Juan Mugertza kalea berritzeko hasitako obrak

Kontsumoa bultzatu eta herriko mer-kataritza sustatzeko, bono-kan-paina jarri du martxan Txankakua

merkatarien elkarteak, Elgoibarko Uda-larekin elkarlanean. Maiatzaren 2tik31ra bitartean erosi ahal izango dirabonoak.

Txankakua merkatari elkarteak he-rrian erostera bultzatu nahi ditu herrita-rrak, eta horretarako, bono-kanpainajarri du martxan, Udalarekin lankidetzan.40 euroko bonoa erosita, 50 eurokoerosketa egin ahal izango da. Kaleba-rren plazako lokalean salduko dituzte bo-noak, astelehenetik ostiralera. Goizez,

9:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez,17:00etatik 19:00etara. Aurreko urtee-tan moduan, Txankakuaren bonoa 25euroko bi zatitan banatuta egongo da;hortaz, gutxienez 25 euroko erosketaegin behar da. Nahi izanez gero, 50euroko bi bono elkartzeko aukera ere ba-dago, eta horrela 100 euroko erosketaegin. Guztira 500 bono banatuko di-tuzte.

FuntzionamenduaElgoibarren erroldatuta daudenentzat

balio du kanpainak, eta herritarrek bonubat eskuratu ahal izango dute NAN (hel-

bidea indarrean izan beharko da) edoerroldatze bakoitzeko. 50 euroko bonuhori 25 euroko bi bonutan egongo dazatituta. Erosketa egiteko momentuan,baina, bi bonu oso metatu ahal izangodira tiket baten, hau da, 100 euroko ba-lioraino, baina gutxienez 25 euroko gas-tua egin beharko da.

Bonuak ezingo dira inoiz diruagatiktrukatu. Beraz, bezeroak produktua itzul-tzen badu eta itzulitakoaren ordez bes-teren bat hartzen ez badu etxerako,merkatariak erosketa txartel bat egingodio erosketaren zenbatekoa zehaztuta,baina ez dio dirurik itzuliko.

Juan Mugertza kalean zituzten hezetasun eta irisgarritasun arazoakkonpondu eta kalea berritzeko Elgoibarko Udalak hasitako obrak azke-netan dira. 193 garajeetako eta San Rokeko 24-26-28-30-32-34 etaJuan Mugertzako 1-3 portaletako jabeek aspaldikoa zuten eskaera batierantzun dio Udalak. Eta iragarritakoa baino beranduago, baina aurkibukatuko dituzte obrak. Irisgarritasuna hobetzeko arrapala bat eraiki dute,lurra berritu dute, hezetasun arazoak konpontzeko egin beharrekoakeginda, eta lorontziak, egurrezko eserleku berriak, zaborrontziak, eta ka-lean gimnasia egiteko makina ezberdinak ere jarri dituzte, oinezkoei le-hentasuna emateko asmoz diseinatu zituztelako obrak. Egin beharrekoakeginda, itxura berritua ageri du kaleak, argazkian ikus daitekeen moduan.

Xake Eguna antolatu dute Mendaron biharko

Mendaroko Arno Guraso Elkarteak Xake Egunaantolatu du biharko, maiatzaren 4rako, 10:30etik13:30era. Xakea ezagutarazteko asmoz antolatudute, eta Herriko Enparantzan hainbat txoko jarrikodituzte helburu horrekin. Adin guztietako jendeakparte hartu ahal izango du. Eguraldi txarra egingobalu, Herriko Enparantzan beharrean, frontoianegingo lukete.

1115 alea:Maquetación 1 02/05/19 10:35 Página 6

MOTZEAN 7

Abian da TKgune, enpresa industrialengazteentzako ideia lehiaketa

Erorikoak saihesten ikasteko tailerra antolatu duteElgoibarren 64 urtez gorakoentzat

Erorikoak dira lesio eragile nagusiak 64 urtetik gorako adinekoetan. Datu epide-miologikoen arabera, gutxienez urtean behin erortzen dira adin talde horretakoen er-diak, eta ondorio fisikoak ez ezik, psikologikoAK eta sozioekonomikoak ere izatendituzte. Arazoaren larriaz ohartuta, erorikoak saihesten ikasteko tailerra antolatu duteElgoibarko Udaleko Ongizate Sailak, Kirol patronatuak eta Jubilatuen Biltokiak, Osa-kidetzako Osasun zentroekin, Elgoibarko Ortopedia batekin eta Eusko JaurlaritzarenOsasun Sailarekin lankidetzan. Tailerra Elgoibarko Jubilatuen Biltokian emango dute(San Frantzisko kaleko 21. zenbakian), eta bi saio teoriko-praktiko izango dira: maia-tzaren 22an bata, eta maiatzaren 29an bestea, 16:30etik 18:00etara biak. Tailerra64 urtez gorako lagunei eta haien senide edota zaintzaileei dago zuzenduta. Tailerradoan izango da, baina interesatuek izena eman beharko dute aurrez, Elgoibarko an-bulatorioan edo Jubilatuen Biltokiko bulegoan, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik12:00ak bitartean. Apirilaren 25ean zabaldu zuten izena emateko epea, eta maia-tzaren 21era arte egongo da apuntatzeko aukera.

Seigarren urtez enpresa industrialen ideia lehiaketa antolatu dute Gipuzkoa,Araba eta Bizkaiko 35 urte arteko gazteentzat. Elgoibarko Udalak, Gipuz-koako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta EHUko unibertsi-

tateak antolatu dute, beste hainbat eragileren babesarekin. Lehiaketaren oinarriakwww.imh.eus/tkgune-ideia-lehiaketa webgunean jarri dituzte, eta interesatuekmaiatzaren 20a arteko epea izango dute ideiak aurkezteko, IMHn. Irabazleek2.500 eta 2.000 euroko sariak jasoko dituzte, eta baita proiektua garatu eta ne-gozio bihurtzeko behar duten prestakuntza (neurrira egindakoa), aholkularitza-or-duak eta makina eta instalazio industrialak erabiltzeko orduak ere. Informaziogehiago nahi dutenek IMHn eskura dezakete, Roberto Altzerrekagatik galdetuta.Era berean, baina, helbide elektroniko bat eta telefono zenbaki bat ere eman di-tuzte aukeran: ekintzaile@imh-eus edo 943 744 132.

Elgoibarren udaltzaingokolau plaza betetzeko

oposizio-lehiaketa, abian

Elgoibarren Udaltzaingoko lau plazabetetzeko hautaketa-prozedura deialdiahasi du Udalak, Polizia eta Larrialdieta-rako Euskal Akademiaren bidez. Deialdiofiziala Euskal Herriko Agintaritzaren Al-dizkarian publikatuta dago, eta aurkeztunahi dutenek maiatzaren 20ra artekoepea dute eskabideak aurkezteko. Eska-bideak www.arkauteakademia.eus-enaurkeztu beharko dira. Honako baldin-tza hauek bete beharko dituzte aurkez-ten direnek: bigarren euskarahizkuntza-eskakizuna izatea, Derrigo-rrezko Bigarren Hezkuntzako edo balio-kidea edo gorakoko mailakograduatu-titulua izatea eta B gidabai-mena izatea. Era berean, gizonezkoek1,65 metroko altuera izan beharko dutegutxienez, eta emakumeek, 1,60 metro-koa. Hautaketa-prozesua oposizio-lehia-keta bidez egingo da.

Urbizixa proiektua aurkezteko ate irekiak,Upai Goiti baserrian

Urbizixa proiektua aurkezteko, ateirekien eguna izango dute maiatzaren11, zapatua, Upai Goiti baserrian. Ur-tean zehar izango duten eskaintza aur-keztuko dute bertan, eta landuko dituztendisziplenen gaineko tailerrak ere izangodira: mikrogimnasia, giza diseinua, Kun-dalini yoga, dantza integrala eta doluarieta adiskidetzeari buruzkoa. Tailerrakdoan izango dira, baina antolakuntzagastuei aurre egiteko parte hartzaile ba-koitzak 20 euro jarri beharko ditu (baz-kaltzeko aukera izango dute diruhorrekin). Plaza mugatuak izango direlaaurreratu dute antolatzaileek, eta horren-bestez interesatuek izena eman beharkodute aurrez, ondorengo zenbaki hone-tara deituta: 627 117 819 (Izan).

1115 alea:Maquetación 1 02/05/19 10:35 Página 7

ELKARRIZKETA8

“Kirol bortitza dirudi, bainaguztiz kontrakoa da boxeoa”

u IXA RODRIGUEZ BOXEOLARIA

1115 alea:Maquetación 1 02/05/19 10:35 Página 8

ELKARRIZKETA 9

2012an hasi zen Ixa Rodriguez (Soraluze, 1982) amateur kategorian boxeatzen, eta bost urte maila horretan borrokatzen aritu ostean, pro-fesionaletan dihardu 2018tik. Betidanik gustatu izan zaio kirola, eta hainbat kirol espezialitatetan jardundakoa da, baina boxeoa probatuzuenetik, ez dago beste kirolik bere bizitzan. Erabat harrapatu du boxeoak, eta bere onena ematen dio berak boxeoari. Lan eta ordu asko es-kaintzen dizkio, eta gaur egun, boxeoaz bizi da. Bihar, boxeoari buruzko oinarrizko ikastaro bat emango du IMH kiroldegian 10:30etik aurrera,eta maiatzaren 11rako, boxeo borrokaldia antolatu dute. Olaizaga kiroldegian izango da, 19:30etik aurrera.

w Nola iritsi zara boxeora?Elgoibarko gimnasio batean hasi nin-

tzen lanean, aerobox ematen. Boxeoarenantzerakoa da, baina kolpeak aireariematen zaizkio, ez zakuari edo pertso-nari. Oso gustura nenbilen, baina nire bu-ruan baneukan pauso bat gehiagoemateko gogoa; zerbait gehiago nahinuen. Elgoibarkoa bukatu zitzaidanean,Bergarako gimnasio batean hasi nintzenlanean, eta han boxeo zaku bat zegoen.Eskularruak erosi eta nire kabuz hasi nin-tzen zakuari kolpeak ematen. Bi urtez jar-dun nuen nire kontura zakuari eman etaeman, eta konturatu nintzen benetan gus-tatzen zitzaidala boxeoa. Orduan Eibarkogimnasio batean Sanda egiten hasi nin-tzen. Arte martzial bat da, boxeo txinata-rra bezala ere ezagutzen da, eta hortanlehiatzen hasi nintzen. Zortzi borroka eginnituen, eta denak irabazi nituen. Espai-niako txapelduna izan nintzen, eta nazio-artekoa ere bai. Sanda txapelketakoborroka batean Josu Lopategi ezagutunuen, gaur egun nire entrenatzailea dena,eta hark animatu ninduen boxeoan has-tera. Berari esker nago hemen, eta denaeskertu behar diot berari. Probatzera joannintzen, eta bi hilabeteren barruan lehia-tzen hasi nintzen. Ez dut beste entrenetzai-lerik izango inoiz; oso argi daukat ezdudala beste entrenatzailerik nahi. Josukeskaintzen duena ez du beste inork eskain-tzen. Bere borrokalariak oso ondo zain-tzen ditu, beraien osasunaz kezkatzen da,psikologikoki ondo egoteaz arduratzenda... Boxeoan gauza ilun asko ikusi izanditut, baina Josuk gauza guztien gainetikjartzen ditu bere borrokalariak. w Boxeoan ez dabil jende asko, etaemakumezkoak gutxiago.

Bai, hala da. Kirol guztietan bezala,

boxeoan ere desberdintasun handiakdaude gizon eta emakumeen artean.Emakumezkook ez dugu kobratzen gizo-nezkoen %10a ere ez. Espainian profe-sionaletan hamar edo hamabi bat neskabakarrik gaude. Gizonezkoetan gehiagodaude, baina emakumezkoak ez dira bo-xeora animatzen. Amateurretan gero etagehiago daude, baina profesionaletanoso gutxi gabiltza. Oso garrantzitsua daklub bateko kide izatea, ondo zaindukozaituzten klub bateko kide izatea. Psikolo-gikoki ondo egon behar duzu ondo bo-rrokatzeko, eta klub guztiek ez dituzteondo zaintzen euren borrokalariak.

w 2018tik profesionaletan diharduzu.Boxeotik eta boxeorako bizi zarela esandaiteke?

Bai, boxeoa da nire bizitza, nire pa-sioa. Eta zorionez, gaur gaurkoz boxeotikbizi naiteke. Nire boxeo kluba daukat So-raluzen, Sorabox, eta boxeo eskolak ema-ten ditut. Euskal Herrian bost boxeo klubdaude, Neskabox izeneko erakundebaten barruan. Klub bateko kide denakgainerako gimnasioetan ere hartu dezakeparte. w Boxeoan sartu zinenean, nola hartuzuten etxekoek?

Oso ondo! Ezagutzen naute, badakitenolakoa naizen eta hasieratik babestu nin-duten. Borrokak ikustera ere etortzen dira,

alboan daude beti ni animatzen. .w Boxeo eskolak ematen dizkiezu ume,gazte eta baita Soraluzeko zaharetxeko adinekoei ere. Boxeoak ezdauka adinik?

Ez, boxeoa edonork praktikatu de-zake, bakoitzak bere neurrian. Soraluzekozahar etxeko adinekoekin izaten ari nai-zen esperientzia izugarria da. Gizarte In-tegrazio ikasketak egin nituen, eta zaharetxeko terapeutarekin jarri nintzen harre-manetan, ea zerbait egin genezakeenhango adinekoekin. Elena Beristain zaharetxeko zuzendariak esan zidan nahi ba-nuen boxeoa jartzeko adinekoekin prakti-kan, eta sekulako ideia iruditu zitzaidan.Astean behin joaten naiz, eta oso pozikhartzen naute. Zain egoten dira! Eskula-rruak jantzi eta ordubeteko terapia saioaegiten dugu. Erreflexuak, kontzentrazioa,memoria eta koordinazioa lantzen ditugu,besteak beste, eta momentu horretan gai-nera entretenituta egoten dira. Oso-osogustura joaten naiz. w Kanpotik ikusita kirol bortitza dirudiboxeoak. Nolakoa da barrutik?

Kirol bortitza dirudi, baina guztiz kon-trakoa da. Jendeak kolpeak bakarrik ikus-ten ditu, eta uste du min handia hartzendugula, baina ez da horrela. Guk bada-kigu kolpe horiek irakurtzen, eta badakigunola defendatu behar garen. Nesken bo-xeoan, gainera, kolpeak ez dira oso go-gorrak izaten. Ez gara mutilak bezainindartsuak, eta ez dugu horren gogorjoten. Beste abilezia batzuk ditugu, bainaindarra ez da hain garrantzitsua. 80 kilopisatzen dituen mutil batek bai jo dezakeoso gogor, eta horrek errespetua ematendu, baina ni 48-49 kilo azpiko kategorianlehiatzen naiz. w Boxeoan kolpeak eman eta jaso egi-

“Disziplina handia eskatzen du boxeoak,

baina hau da nire bizimodua eta gustura

egiten dut dena”

- AINHOA ANDONEGI -

1115 alea:Maquetación 1 02/05/19 10:35 Página 9

ELKARRIZKETA10

ten dira. Nola ikasten da kolpeak jaso-tzen?

Kolpeak jasotzen ikasi egiten da,baina oso garrantzitsua da baita ere kol-peak sahiesten jakitea. Erreflexuak etaabiadura lantzea oso garrantzitsua da.Dena dela, jendeak uste duena bainoaskoz min gutxiago hartzen da boxeoan.Nik ez dut sekula lesiorik eduki. Aregehiago, belaunetik sufritzen nuen lehenasko, belauneko minez egoten nintzen as-kotan, eta boxeoan nabilenetik ez daukatinongo minik. Niri oso ondo egin dit bo-xeoak. Bizitzaren metafora bat da: kol-peak hartu, lurrera erori eta altxatzen ikasibehar da, eta gustuko ez duzun zerbaitikusten duzunean, pauso bat atzera egin,babesteko. Aldiz, erasotzeko unea ikustenduzunean, gogor eman behar da. w 49 kilo azpiko kategorian lehiatzenzara. Nola zaintzen duzu zure buruapisu horretan sartzeko?

Pila bat zaintzen naiz, batez ere txa-pelketaren atarian. Une honetan 53 kilopisatzen ditut, eta hilaren 11ko borrokal-dirako 4 kilo kendu beharko ditut. Azkenastean kentzen dira kilo horiek, entrena-mendu berezi batzuekin. Plastiko edo txu-baskeroa jazten dugu entrenamenduetangehiago izerditzeko, eta horrela lortzendugu pisua kentzea. Asko entrenatzengara, egunean bi aldiz, goizez eta arra-tsaldez. Profesionaletan lehiatzeko beha-rrezkoa da egunero entrenatzea. Etaentrenamenduez gain, elikadura ere izu-garri zaintzen dut. Disziplina handia eska-tzen du boxeoak. Gogorra da, bainahauxe da nire bizimodua, hau da gusta-tzen zaidana, eta gustura egiten dutdena. w Zein da zure ametsa boxeoari lotuta?

Epe laburrerako daukadan helburuada 2019ko Espainiako boxeo txapelketaSoraluzera ekartzea, eta uste dut lortukodudala. Ez dakit noiz arte jarraitukodudan boxeoan, agian pare bat urtetanutzi egingo dut, baina hemen nagoen bi-tartean ahal dudan guztia disfrutatzensaiatuko naiz.w Zein da zure indargunea?

Nerbio handiko neska naiz, eta hori

da agian nire indargunea. Askotan neukere ez dut jakiten zein izango denemango dudan hurrengo kolpea! Ezin daaurrez jakin zer egingo dudan, eta horrekzailtasunak sortzen dizkio aurrean dudanborrokalariari. w Telebistan ere ikusi zintugun ETBko Elconquistador del fin del mundo saioan.Boxeolari izateak lagundu zizun auke-ratua izaten?

Ez dakit. Lagun batek esan zidankasting-a egiten ari zirela, eta ondo ikus-ten ninduela programan parte hartzeko.Kasting-era joan nintzen eta aukeratuegin ninduten! Sekula ez nuen programaikusi! Pentsa, Juanito Oiarzabal zen niretaldeko kapitaina eta ikusi nuenean norzen galdetu nion. Txantxetan nenbilelapentsatu zuten denek, baina nik ez nuenJuanito ezagutzen! Oso esperientzia onaizan zen, baina gogorra egin zitzaidan.Fisikoki oso jende indartsuak hartzen duparte saio horretan. Ni indartsua naiz,baina nire mailan. Azken batean, nireezaugarri fisiko antzekoak dituzten ema-kumeen kontra lehiatzen naiz, eta pro-graman ni baino indartsuagoak zirenneska asko zeuden.

w Elgoibarko kiroldegian ere ibili zineneskolak ematen.

Bai. Niri betidanik gustatu izan zait ki-rola egitea, eta kirol asko egin izan dutbeti, baina kirola ofizio bezala Elgoiba-rren ezagutu nuen. Nik denda batean egi-ten nuen lan, eta tarte horretan kirolbegirale titulazioa atera nuen. Ramon Mu-jikak [Kirol Patronatuko zuzendaria] emanzidan lanerako lehenengo aukera, kon-fiantza guztia jarri zuen nigan, eta horriesker zabaldu zaizkit gero ate guztiak. Es-kerrak eman nahi dizkiot Ramoni ere. w Boxeo ikastaroa eskainiko duzubihar. Nori zuzenduta dago?

7 urtetik gorako edozein etorri daiteke.7 urtetik beherakoak oraindik txikiegiakdira boxeoa praktikatzeko, baina hortikaurrera, edonork praktikatu dezake bo-xeoa. Oinarrizko ikastaroa izango da,eta boxeoaren oinarri-oinarrizko kontzep-tuak landuko ditugu. Kolpeak nolakoakdiren azalduko dugu, zuzenekoak edo ze-harkakoak izan daitezkeela, pausoak, etakolpeak nola ebitatzen diren ere eraku-tsiko dugu. Josu Lopategik eta biokemango dugu ikastaroa, eta oso interes-garria izango da.

1115 alea:Maquetación 1 02/05/19 10:35 Página 10

KULTURA 11

‘Artea familian’ egitasmoa, domekan

Artea familian izeneko tailerra anto-latu dute Elgoibarko Izarraren Kiribilduzegitasmoak eta Egur arte tailerrak, Uda-larekin lankidetzan. Familien artean eus-kararen erabilera sustatzea du helburubatetik, eta bestetik, sormena lantzea. Bisaio egingo dituzte, eta domekanizango da lehenengoa, 10:00etatik13:00etara, Egur Arte Eskolak merkatuplazan daukan lokalean. HH5etik LH2raarteko umeek eta haien gurasoek hartudezakete parte. Interesatuek 8 euro or-daindu beharko dituzte (Elgoibarko Iza-rrako bazkideek eta Egurreko ikasleek,6 euro). Bigarren saioa hilaren 12anegingo dute, ordu eta leku berean.

LGTB kolektiboaren kontrako fobia-ren eguna izango da hilaren 17an, etahorren harira, bi film eskainiko ditu da-tozen asteetan Ongarri zineklubak,Udaleko Berdintasun Sailarekin elkarla-nean. Maiatzaren 9an Tierra de Dios,eta hilaren 16an, Las herederas. Bi fil-mak 21:30ean hasiko dira.

Tierra de Dios filma 2017koa da. Pelikula ingelesa da, eta drama generoankokatu dute adituek. Jonnhy Saxby nekazari gaztea alkoholarekin eta sexuarekin di-tuen arazoak gaindittzeko ahaleginean bizi da Yorkshire herrialdean. Udaberrianerrumaniar gazte bat iritsiko da herrira ardien zaintzan lan egitera, eta haren etorre-rakin, erabat aldatuko zaio bizitzaren ikuspegia.

Las herederas, aldiz, 2018ko film paraguayarra da. Goi mailako bi emakumedira filmeko protagonistak. Dirutza handia jasoko dute oinordetza batean, eta horrekbizimodu erosoa edukitzeko aukera emango die. 60 urteko adinera iristean, ordea,diruak ez die emango nahi bezala bizitzeko aukera, eta euren bizimodua goitik be-hera aldatuko da.

Taupada antzerki taldea 1997ko udazkenean sortu zuten kul-tura eta euskara sustatzeko helburuarekin, eta 2017an betezituen 40 urte. Iazko urtea hartu zuten ospakizunetarako, eta

maiatzean emango diote amaiera urteurrenari. Hilaren 15ean ar-gazki erakusketa inauguratuko dute Kultur Etxeko sotoan, etaunean bertan performance bat egingo dute. 40. urteurreneko os-pakizunen barruan estreinatu zituzten obretako argazkiak ateraditu Manu Sanchezek, eta erretratu horiekin osatu dute erakusketa.Maiatzaren 24ra arte egongo da ikusgai, 18:30etik 20:30era.

Maiatzaren 25erako, berriz, herri bazkaria antolatu dute. Ma-alako parkean egingo dute 14:30etik aurrera, eta bazkaritarakotiketak salgai daude dagoeneko, Jai Alai eta Lanbroa tabernetan.Taupadako kideek eurek ere saltzen dituzte, eta nahi duenak haieiere eskatzeko aukera dauka. Helduek 20 euro ordaindu behardituzte, eta 12 urtetik beherakoek, 10 euro. Bazkal aurretik,

12:30ean hasita, antzerki-tantak eskainiko dituzte kalean zehar,eta bazkal ondorenean, antzerki bat egingo dute Maalako par-kean bertan. Horrez gain, Agirre sastreriaren lokalean eszenatokibat prestatu dute, eta hango telebistako pantailan 40 urteetakoantzezlanen bideoa egongo da ikusgai hilabete osoan.

Bi film eskainiko ditu Ongarri zineklubak Berdintasun Sailarekin elkarlanean

40. urteurreneko ospakizunak amaitzeko argazki erakusketa, bazkaria eta antzerkia antolatu ditu Taupadak

Hilaren 17an bukatuko da danborradaren kartel lehiaketan parte hartzeko epea

Atabal elkarteak Trinitateetako danborrada iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du, eta hilaren 17an amaituko da parte hartzekoepea. 18 urtetik gorako edonork hartu dezake parte, eta bakoitzak nahi duen teknika erabiltzeko aukera izango du. Hori bai, ezin-bestean agertu beharko da kartelean ondorengo testua: Elgoibarko 2019ko Danborrada ekainaren 15ean, 23:00etan. LanakKultur Etxean aurkeztu behar dira. Epaimahai batek aukeratuko du sariduna, eta irabazleak 300 euroko saria jasoko du. Informaziogehiagorako [email protected] helbidera idatzi behar da.

1115 alea:Maquetación 1 02/05/19 10:35 Página 11

KIROLA12

Kadeteen txirrindulari lasterketa jokatuko dute bihar

Kadete mailako txirrindularientzako 27.Elgoibarko Lagun Taldea Saria txirrindularilasterketa jokatuko dute zapatu honetan.Mintxetatik irtengo dira txirrindulariak,10:00etan, eta 52 kilometroko ibilbideaosatu ostean, helmuga ere Mintxetanizango da. Parte hartuko duten ElgoibarkoLagun Taldeako kideek arropa eta babesleberriak estreinatuko dituzte. Berde eta txurikoloreko maillotak erabiliko dituzte aurreran-tzean klubeko txirrindulari guztiek.

Jabier Osoro bolaria nagusiAsola Berriko jaurtialdian

Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola-Joko Txa-pelketako bosgarren jardunaldia jokatuzuten, apirilaren 27an, Eibarko Asola Be-rriko bolatokian. 74 bolarik hartu zutenparte eta San Migel taldeko Jabier Osorogailendu zen, 7 txirlo botata. Mikel Al-morza bergararra sailkatu zen bigarren pos-tuan eta Xabier Loiola elgoibartarrak eginzuen hirugarren. Sailkapen nagusian AngelIbarluzeak jarraitzen du lidergoan, 30 txir-lorekin, bigarren dagoen Ganix Rodrigue-zek baino hiru txirlo gehiagorekin.

Realak irabazi zuen Kirolaren 2019ko Hiri Europarra Kopa

La Wonga taldeak irabazi du Futbol 7 txapelketa mistoa

Zazpi taldek hartu dute parte Elgoibarko estreinako Futbol 7 txapelketa mistoan. Ho-rietako bat, Pasillo taldea, emakumez bakarrik osatuta egon da. Apirilaren 26an eta27an jokatu zuten txapelketa Mintxetan, eta La Wonga eta La Rula taldeak ailegatuziren finalera. La Wongak irabazi zuen finala (1-0), eta 300 euroko saria eta Sigma ja-tetxean afaria jaso zituzten saritzat.

Real Sociedad B taldeak 4-2 irabazi zion Racing Santander taldeari joan den do-mekan Mintxetan jokatu zuten Kirolaren 2019ko Hiri Europarra Kopan. C.D. Elgoi-bar emakumezkoen futbola sustatzeko lanetan ari da, eta horren harira antolatu

zuten emakumezkoen goi mailako norgehiagoka. Argazki gehiago barren.eus-en.

1115 alea:Maquetación 1 02/05/19 10:35 Página 12

KIROLA 13

Goikoetxek eta Izeta IV.akharri-jasotze apustua jokatuko

dute bihar Azpeitian

Imanol Albizu Goikoetxe harrijasotzaile el-goibartarrak botatako desafioa onartu zuenHodei Iruretagoiena Izeta IV. zarauztarrak.Bihar, maiatzak 4, neurtuko dituzte indarrakAzpeitiko zezen plazan, 19:00etan hasita. Biharri-jasotzaileek hamar minutuko hiru txandaegingo dituzte 125 kiloko kubikoarekin. Aldebakoitzak 6.000 euro jarriko ditu deman.

Kirolaren balioez hitzaldiaemango dute Vicente del

Bosquek eta Jesus Mari Zamorak

Europako Kirolaren Herria izendapena os-patzeko prestaturiko egitarauaren barruan, hi-tzaldi berezia antolatu du Udal KirolPatronatuak. Vicente del Bosque eta JesusMari Zamora izango dira hizlariak eta kirola-ren balioez berba egingo dute Herriko Antzo-kian (19:30), maiatzaren 28an. RealMadrileko jokalaria eta Espainiako futbol se-lekzioko hautatzailea izana da Del Bosque.Zamorak, berriz, Errealean jokatu zuen1974tik 1989 arte, eta bi Liga txapeketa ira-bazi zituen.

Omenaldi beroa egin zioten eskubaloialagatzea erabaki duen Andoni Armendiari

Maite Maiorak laugarren egin du Madeirako Island Ultra Trail lasterketan

Distantzia luzeetanere bikain moldatzendela erakutsi berri duMaite Maiora mendaroa-rrak Portugalen. MadeiraIsland Ultra Trail lasterketajokatu zuen asteburuan,115 kilometro eta 7.200metroko desnibel positi-boduna, eta laugarrenhelmugaratu zen, 16ordu eta 40 minutukodenbora eginda. Maio-rak berak aitortu zuen61. kilometrorako igarrizuela erritmoa falta zuela, baina distantzia luzeetan eskarmentua hartzea erebazuenez helburu, aurrera egin zuela. Emakumezkoetan, Courtney Dauwalternagusitu zen, 15:17:05eko denbora eginda, eta podiuma beste bi emakumehauek osatu zuten: Katie Schide (15:43:43) eta Audrey Tanguy (16:10:59).

Alcorta Forging Group eskubaloi taldeak denboraldiko etxeko azken partidajokatu zuen aurreko zapatuan Olaizagan. Elgoibartarrek 29na berdinduzuten Ereintza taldearen aurkako partida, baina emaitzak baino pisu han-

diagoa izan zuen Andoni Armendiari egin zioten agurrak. Azken 11 denboral-dietan Alcorta taldeko kapitaina izan denak eskubaloia lagatzea erabaki du, etataldekide eta zaleen omenaldia jaso zuen. Armendiak 18 urte egin ditu Sanlon.Alcortak Tolosan amaituko du denboraldia asteburuan. Une honetan sailkapeneko11. postuan dago Sanloko taldea.

Arg.: Iñaki Aragon

1115 alea:Maquetación 1 02/05/19 10:35 Página 13

MERKATU TXIKIA14

LANA........................................EskaerakAdinekoak zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest nago.( 643 464 072-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago.Gauez, etxean zein ospitalean.( 602 355 271-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Erizainlaguntzaile titulua eta esperientzia dauz-kat. ( 631 200 936-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Espe-rientzia daukat. ( 640 821 269-----------------------------------------------------------------------------------------Umeak zein adinekoak zaintzeko prestnago. Orduka. Esperientzia daukat. ( 622 134 310-----------------------------------------------------------------------------------------Umeak zein adinekoak zaintzeko prestnago. Esperientzia handia daukat men-dekotasun egoeran dauden pertsonakzaintzen eta etxeko lanetan. ( 632 480 376-----------------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil. Esperientzia daukat adi-nekoak eta umeak zaintzen eta etxekolanak egiten.( 602 811 319-----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko prest nago, ordukaedo etxeko langile moduan.( 612 531 623-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta etxeko lanakegiteko prest nago. Ordutegi malgua.( 632 292 690-----------------------------------------------------------------------------------------Neska euskalduna goizez umeak zain-tzeko prest. 7:00etatik 9:30eraeskolara eramango nituzke. ( 666 667 183 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Etxekolangile moduan ere bai. ( 602 360 043-----------------------------------------------------------------------------------------Pertsona euskalduna nagusiak zaintzekoprest. Titulua eta esperientzia handiaditut. ( 626 490 986 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak nahiz umeak zaintzeko prestnago. Etxeko garbiketa lanak ere egitenditut. Erreferentzia onak ditut.( 689 571 882 / 666197 831 -----------------------------------------------------------------------------------------Edozein lan egiteko prest nago.( 643 961 051 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago, aste-buruetan eta gauez ere bai. Esperien-tzia, erreferentzia onak eta titulazioaditut. ( 632 490 649 -----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko prest nago. Espe-rientzia eta titulua ditut. ( 671 989 434 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaindu eta garbiketak egi-teko prest. Asteburuetan ere bai.( 657 363 453 ------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zainduko ni-tuzke. Ospitalean ere bai. Malgutasunosoa. ( 612 476 921 ------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zainduko ni-tuzke. Ospitalean ere bai. Orduka, as-teburuetan eta etxeko langile moduanjarduteko prest. ( 612 574 783 ------------------------------------------------------------------------------------------Ostalaritzan jarduteko edo adinekoakzaintzeko prest. Esperientzia handia.( 602 811 319------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zainduko ni-tuzke. Etxeko langile moduan aritzekoprest. ( 664 087 760------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zainduko ni-tuzke. Etxeko lanak egiteko ere prestnago. ( 688 825 514------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko etagarbiketa lanak egiteko prest nago. Or-duka edo asteburuetan. ( 612 296 098------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak edo umeak zaintzeko etagarbiketa lanak egiteko prest nago. Or-duka edo asteburuetan. ( 602 027 589------------------------------------------------------------------------------------------30 urteko esperientzia duen zaintzaileeuskalduna eskaintzen da adinekoakzaintzeko. Tituluduna. (Elena Agirre)( 943 742 330 / 660 511 781

EskaintzakEstetikaria behar da Elgoibarko estetikazentro baterako. Bidali curriculuma: olamarsan@gmail.com------------------------------------------------------------------------------------------Langile euskalduna behar da Elgoibarkodenda batean lan egiteko. [email protected]

GARAJEAK............................Garaje itxia alokatzen dut Trenbide ka-lean. Kotxe batentzat lekua dauka.( 670 406 748

OSPAKIZUNAK.........................1969koen kinto bazkaria maiatzaren18an, Sigma jatetxean. 12:00etan ba-tuko dira Leku Ederren, eta 12:30eanaterako dute argazkia. 69 euro or-daindu behar dira, kontu honetan: ES533035 0007 2500 71136817

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Gure etxepeko garajeetan ate mekanikoa jarri nahi dugu,

eskuz ireki eta ixteko atea oso deserosoa delako. Jakin

nahiko nuke zenbateko gehiengoa behar dugun erabaki hori

hartzeko.

Legedian egindako aldaketa batek arindu egin du lehen eskatzen

zen bateratasun baldintza: Legeak dio, lokal eta etxeak zatitzea

lokal txikiagoak edo independenteak sortzeko, eraikin bereko on-

doko lokala gehituz lokal horren azalera handitzeko edo lokal hori

txikitzeko, eraikinean solairu berriak sortu edo estrukturan edozein

aldaketa egiteko, terrazak ixteko edo eraginkortasun energetikoa

hobetzeko edo zoruaren legea moldatzeko baimen administratiboa

behar dela, eta horretarako etxejabeen hiru bostenen adostasuna

lortu behar dutela, eta aldi berean, etxejabe horiek partaidetza kuo-

ten hiru bostenak ordezkatu behar dituztela.

GOMENDIOA: Kasu hauetan guztietan kaltetuen baimena

beharko da, eta jabekideen komunitateak eta kaltetuak

berak adostu beharko dituzte dagozkion kalteordainak zen-

batekoak diren. Kuota berrien eta egingo diren obren gai-

nean akordiorik ez badago, jabekideen komunitateak adostu

beharko du azken erabakia.

ROSA Mª PINTADO

1115 alea:Maquetación 1 02/05/19 10:35 Página 14

Zorionak, Jon,gaur 8 urte betedituzulako. Muxuhandi bat fami-liako guztion par-tez.

Z o r i o n a k ,Luken, txapel-duna, maiatza-ren 6an 5 urteegingo dituzu-lako. Muxu askoElgoibarko fami-liakoen partez.

Zorionak Jakesietxeko txikitxoari,maiatzaren 7anurte bat egingoduelako. Muxubat Elgoibarko fa-miliakoen partez.

Z o r i o n a k ,Nerea, hilaren1ean 9 urte eginzenituelako. Fa-miliakoen, etabereziki, Noraeta Ibairen par-tez.

ZORIONAK

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora,

edo [email protected] e-postara bidali.

Mekanosa

d idazmakinen salmenta

eta konponketa

d multikopistak

d fotokopiadorak

d erloju industrialak

d marrazketa

materiala

d informatika

d fax

Errosario, 27Tel: 943 74 02 84 Elgoibar

Zorionak, Iker eta Haritz, hilaren4an eta 6an, 5 eta 8 urte beteko di-tuzuelako. Muxu handi bana, etxekoguztion eta lagunen partez.

Zorionak, Paula eta Julen, 9 eta10 urte bete dituzuelako.

Zorionak, bikote! Ondo pasatuzuen egunean, guk ere halaxeegingo dugu-eta! Muxu handi bana,etxekoen partetik.

Urte askotarako,Eilene, zure 7.ur tebetetzean,izugarri maitezaitugunon par-tez. Beti bezainzoragarri ja-rraitu! Oiartzuneta Mendarokofamilien partez.

Zorionak, Mai-der, apirilaren24an 10 urtebete zenituelako.Muxuak, fami-liako guztien par-tez.

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€.

Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

1115 alea:Maquetación 1 02/05/19 10:35 Página 15

AGENDA16

3 BARIXAKUA11:00 Santa Kurutz Eguneko meza, SanRokeko ermitan. 18:30 Erakusketa: Egur arte tailerrekoumeen lanak. Hilaren 11 arte, KulturEtxeko erakusketa gelan.

4 ZAPATUA10:00 Kadete mailako txirrindulari laster-keta. Lagun Taldeak antolatuta. Irteera etahelmuga, Mintxetan.10:30 Boxeoko hastapen ikastaroa. 7urtetik aurrerakoentzat. Ixa Rodriguez etaJosu Lopategi boxeolariek emango dute.IMH kiroldegian. 10:30 Xake Eguna, Mendaron. ArnoGuraso Elkarteak antolatuta.12:00-15:00 / 19:00-21:00 Pintxolehiaketa, Mendaron. 19:30 Bizi Poza txarangaren kalejira,Mendaron.

5 DOMEKA10:00 Artea familian, HH5etik LH2ra ar-teko umeentzat. Egur eta Elgoibarko Iza-rrak antolatuta, Egur arte tailerrarenlokalean. 12:00-15:00 / 19:00-21:00 Pintxolehiaketa, Mendaron. 18:30 Turisteatzen kale antzerkia, TrapuZaharrak taldearekin, Mendaron.

6 ASTELEHENA19:00 Pentsio duinen aldeko kontzentra-zioa, Kalegoen plazan.

7 MARTITZENA11:00 Pleno txikia. Ingurumen Sailak etaAgenda 21 egitasmoak antolatuta, Elgoi-barko Udaleko udalbatza aretoan.

10 BARIXAKUA21:30 Zine foruma: ‘De oxido y hueso’.Loregi Salegik gidatuko du saioa.

Zinea (Herriko Antzokian)

‘Dumbo’3 barixakua: 21:30

4 zapatua: 19:00 / 22:15(VOS)

5 domeka: 19:006 astelehena: 21:30

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00Zulueta. San Agustin kalea, 5 (Eibar)

943 820 498

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00GUARDIAK Egunez: 09:00-20:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)3 BARIXAKUA 4 ZAPATUA 5 DOMEKA 6 ASTELEHENA 7 MARTITZENA 8 EGUAZTENA 9 EGUENA 10 BARIXAKUA

Egunez Garitaonandia

EgunezEtxeberria

Egunez Etxeberria

Egunez

*FernandezEgunezYudego

Egunez

*OruesagastiEgunez

BarrenetxeaEgunez

*IbañezIluntzean

GaritaonandiaIluntzeanEtxeberria

IluntzeanEtxeberria

Iluntzean Barrenetxea

IluntzeanYudego

IluntzeanGaritaonandia

Iluntzean Barrenetxea

IluntzeanYudego

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

‘Tierra de Dios’ (Ongarri zinekluba, Berdintasun Sailarekin

elkarlanean)9 eguena: 21:30

1115 alea:Maquetación 1 02/05/19 10:35 Página 16

I. URTEURRENA

Trinidad Matas Coro 2018ko maiatzaren 5ean hil zen, 93 urte zituela.

Zure irribarrea eta elkarrizketarako abilezia falta zaigu. Datorren maiatzaren 4an, 19:00etan,

Elgoibarko Bartolome deunaren eliz-parrokian izango den hileta elizkizunean gogoratuko zaitugu. Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Etxekoak

Nola agurtu gure lagunahamar lerro eskaxetanezin sinistu, ezin ulertuhor gabiltza burruketanemazte, ama, alaba ona

neska alaia benetanzure taupadak entzuten dira

kuadrillako bihotzetanbeti aurkituko dugu elkar

Anbotoko zelaietan.

VII. URTEURRENA

Itziar Loiola Arrillaga

2012ko maiatzaren 7an hil zen. Kuadrillako lagunak

Gure ondotik joan zinelazazpi urte pasa zaizkigu.Zuk utzitako hutsuneakinbihotza minduta dugu.

Zure irribarre eta alaitasunazgogoan bizi gara gu.

Zeruko izarrik argitsuenaItziar, maite zaitugu.

Familiakoak

VII. URTEURRENA

Itziar Loiola Arrillaga

2012ko maiatzaren 7an hil zen.

1115 alea:Maquetación 1 02/05/19 10:35 Página 17

GARAI BATEAN18

1958

Aste honetako erretratu zaharra Jesus Aizpurua Epeldek lagatakoa da, baina Armando Lasuenek ekarri du BARRENeko erredak-ziora. Umore Ona izeneko futbol taldea ageri da argazkian, 1958. urtean, Lerungo futbol zelaian. Gogora ditzagun zeintzukdiren taldeko futbolariak. Zutik: Rafael Barrenetxea (=) (delegatua), Jose Luis Elizburu, Jose Luis Lasa, Javier Rezola (=), Xabier

Gorostiza, Jose Antonio Iriondo (=), Luis Maria Garate eta Jose Miguel Iriondo. Behean: Armando Lasuen, Jesus Maria Ortueta (=),Ramon San Martin (=), Alberto Ortueta (=) eta Eduardo Martin (=).

II. URTEURRENA

Emiliano Marcos de la Torre 2017ko maiatzaren 4an hil zen, 85 urte zituela.

Zure bihotza itzali arren, gure bihotzetan biziko zara betiko.

Etxekoak.

1115 alea:Maquetación 1 02/05/19 10:35 Página 18

AROZTEGIAK

PINTURA

ELEKTRIZITATEA

IGELTSERITZA

ITURGINTZA LEIHOAK

Gremioen gida

IZURRIEN KONTRAKOTRATAMENDUAK

Iturgintzan

Aroztegiakn

Izurrien kontrako tratamenduak

n

Leihoakn

Pinturan

Elektrizitatean

Igeltseritzan

1115 azala:Maquetación 1 02/05/19 10:33 Página 3

1115 azala:Maquetación 1 02/05/19 10:33 Página 4