NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela....

52

Transcript of NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela....

Page 1: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen
Page 2: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen
Page 3: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

2014KO ABENDUAREN 21A 3�

NON ZER

Jabetza: Komunikazio Biziagoa, S.A.L. Lehendakaria:Bego Zuza. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre. Asteko Gaia-Pertsonaia: Mikel Garcia. Iritziak: Mikel Asurmendi. Kultura:Garbine Ubeda Goikoetxea. Aisia: Unai Brea. Termometroa:Urko Apaolaza, Xabier Letona, Pello Zubiria. Euskara:Onintza Irureta. Interneteko erredakzio-burua: LanderArbelaitz. www.argia.eus: Gorka Bereziartua, Jon Torner.Multimedia: Axier Lopez. Argazkilaria: Dani Blanco.Produkzioa: ANTZA, S.A.L.Harpidetzak: Iraitz Agirre. Salmentak: Karlos Olasolo.Idazkaritza teknikoa: Aloña Soraluze. Publizitatea: IdoiaArregi, Maite Arrieta, Ixabel Bereziartua, Berdaitz Goia,Olatz Korta, Bego Zuza. Administrazioa: Marijo Aiertza, MariKarmen Loiarte. Harrera: Jone Arzallus. Web garapena:Asier Iturralde. HELBIDEAK: Gipuzkoa: Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria. Tel: 943 371545. Faxa: 943 361048. Lapurdi, NafarroaBeherea eta Zuberoa: Xalbardin baita. 64122 Urruña. Tel: 559 473163. Faxa: 559 476001. Bizkaia: Eleizalde 1, 2-D. 48600 Sopela. Tel: 94 6765580 Nafarroa:GaztelukoPlaza 44, 3. eskuina. 31001 Iruñea. Tel: 948 222285. POSTA ELEKTRONIKOA. Komertziala:[email protected]. Harpidetzak: [email protected]: [email protected]. Interneten: www.argia.eus.Lege.gordailua: SS 837-2012. ISSN: 0213-909X.Batzorde.parekidea: 72562 E. Inprimategia: Antza S.A.L.Informatika: iametza interaktiboa, S.L. Urtebetekoharpidetza. Euskal Herria: 145 euro. Espainia: 145 euro.Beste atzerriak: 182 euro. Airez: 285 euro. KomunikazioBiziagoa S.A.L. Ametzagaiña Taldeko partaidea da.

Azaleko argazkia:DANI BLANCO

Azala: GARBINEUBEDA GOIKOETXEA

ASTEKO GAIABERTAKO GARAGARDOA Oinarri sendoko aparraldia.

LANDER ARRETXEA BEREZIARTUA / 4

PERTSONAIAAURORE MARTIN: «Politika abentura humano bat da

enetzat». SUSTRAI COLINA / 10

GAIAKAUZOLAN ESPERIENTZIAK Herrigintza parte-hartzailerako

gunea Urretxun. MARTIN VICIOSO / 16KLIMA ALDAKETAREN GAILURRA Erabaki garrantzitsuak

Paris 2015erako utzi dituzte. UNAI BREA / 17

IRITZIAREN LEIHOAIDEIA ZAHARRAK ERREPIKATUTA!

BALEREN BAKAIKOA AZURMENDI / 20SOBERANIAK ANUNTXI ARANA / 21ESKANDALAGARRIA JON ALONSO / 22GORA PRO NOBIS ASISKO URMENETA / 19BERTSO BERRIAK Neskentzako eta mutilentzako ipuinak.

UXUE ALBERDI ESTIBARITZ / 21TXANDAN Stay. ITXARO BORDA / 22ZIRTAK Bizikletan apatx(e). JOXERRA GARZIA / 23

ERDIKO KAIERARUPER ORDORIKA: «Atxikimendu handia dut hitzarekiko,

niretzat nola esan inportantea da». MYRIAM GARZIA / 24GAZTELUPE TABERNA Kultur ekarpena, freskagarriekin

batera. MYRIAM GARZIA / 27LITERATURA IGOR ESTANKONA / 28MUSIKA MONTSERRAT AUZMENDI / 29DENBORA-PASAK ANA ZAMBRANO, KIKE AMONARRIZ / 30OSASUNA JABIER AGIRRE / 32LANDAREAK JAKOBA ERREKONDO / 33DENBORAREN MAKINA NAGORE IRAZUSTABARRENA / 34

TERMOMETROAPATXI BERGARA ETA MATHIEU IRIART, I-ENER:

«Ipar Euskal Herrian energia trantsizioa behar da, etaestatuak ez du eginen». UNAI BREA / 36

TELEBISTA Ume nafarren marrazkiak ez dira euskarazmintzatzen. ANDER PEREZ / 40

TOPAKETA FEMINISTAK Hurrengo erronka: boterea hartzea.ESTITXU EIZAGIRRE KEREJETA / 44

HERRI HARRESIA JONE AMEZAGAREN ONDORENAtxiloketen aurkako mugimendua aurrera doa. AXIER LOPEZ,LANDER ARBELAITZ / 46

EUSKARA ALBISTEAK ONINTZA IRURETA AZKUNE / 43EKONOMIAREN TALAIAN JUAN MARI ARREGI / 43NET HURBIL Iberdrola, Endesa eta 3.400 milioi euroko

lapurreta itzela. PELLO ZUBIRIA KAMINO / 48MALTZAGATIK XABIER LETONA / 50

2014ko abenduaren 21a, 2.442. zenbakia

ARGIAko edukiak kopiatu,moldatu, zabaldu etaargitara ditzakezu, gureegiletza aitortu eta baldintzaberetan eginez gero.

Page 4: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

�4 2014KO ABENDUAREN 21A

ASTEKO GAIA

BERTAKO GARAGARDOA

Harro edaten dugu bertako sagardoa, ardoa edo txakolina, baina garagardoa nahi dugunean,telebistan iragartzen dituzten izenetara jotzen dugu sarri. Lehengai naturalagoak erabiltzen

dituzten bertako ekoizle txikiak ez dira falta ordea, eta gero eta gehiago dira txosnan, tabernanzein etxean zintzurra euskal garagardoarekin freskatzen dutenak.

“GARAGARDOA” HITZA entzun, eta Heineken,Amstel, Desperados eta abarrak etortzenzaizkigu gogora. Inork gutxik daki ordea,multinazional berarenak direla hiru markahoriek, eta lau ekoiztetxe handiren artean egi-ten dituztela supermerkatuan topa ditzake-gun aukera gehientsuenak.

Baina bada garagardorik egitura eta iragar-ki garestien zurrunbilotik urrun ere. Eta ezedonolakoa gainera. Garagardotegi txikietan,kopuru xumeagoetan baina osagai naturale-kin eta mimoz, euren gustuen neurriko edari

artisaua ekoizten dute. Europa iparraldekoherrialdeetan eta AEBetan dagoeneko ibilbi-de luzea egin dute tokian tokiko ekoizle txi-kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizlekopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen aldeko jarrera eta garagardozaletasuna lagun.

Joera horren isla da hiru garagardozale eus-kaldunek (Beñat Irasuegi, Joseba Karrikiri etaIgor Oiarbidek) martxan jarri duten Localbierbilatzailea (localbier.com). Kokapen jakin bat

| LANDER ARRETXEA BEREZIARTUA |

Oinarri sendokoaparraldia

Page 5: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

hautatu eta inguru horretan bertako garagar-doa eskaintzen duten taberna, denda eta aba-rren berri emango dizu webguneak. Datu-baseirekia denez, nahi duenak aukera du izenakgehitzeko. Bertan bilaketa eginez gero, EuskalHerriko hogeita hiru garagardo marka aurkidaitezke, eta Irasuegiren arabera, baliteke sortuberri den bakarren bat oraindik ez agertzea. Ezda, horrenbestez, aukerarik falta: “Urte gutxianhirukoiztu egin da ekoizle kopurua, eta polikia-go izan arren, bertako garagardoa kontsumi-tzeko joera ere hazten ari da pixkanaka”.

Pagoa: aitzindariaHogeitik gora ekoizle etamarka horien artean, badaaitzindaria den bat, beste guz-tiak baino lehenago abiatuzena: Pagoa Basque Beer. JoxeAnjel Arbelaitzek kontatzenduenez, Bretainian izan zutengaragardo artisauaren berri, eta1998an jarri zuten garagardotegia martxan,Europan zehar ikasi eta hamaika proba eginondoren. “Bidea zaila izan da, baina apurkapizten ari da bertako produktuak baloratzekojoera eta oso pozgarria da hori. Gure ibilbi-deak balio izan du Euskal Herritik atera gabeeta tokiko produktuekin kalitate oneko gara-gardoa egin daitekeela erakusteko”. Urtean50.000 litro inguru ekoizten dituzte, hirumotatan banatuta: Orhi, Gorri eta Zunbeltz.

Naparbier: Nafarroatik munduraIbilbide luzekoa da Noaingo Naparbiergaragardotegia ere. Bi lagunek sortu zutenduela bost urte, langabezian geratu zire-nean. Ez da gutxi geroztik lortu dutena.Egun, sei lagunek osatzen dute kooperatiba,eta haietako lau Naparbierren bertan aridira lanean. Iberiar Penintsulako garagardoartisau ekoizle handiena bilakatu dira:240.000 litro ekoizten dituzte urtero, etahogei garagardo mota baino gehiago sortudituzte osagai berriak gehitu edo propor-

tzioak aldatuta. Euskal Herriosoan ez ezik, mundu zaba-lean ere saltzen dituzte eurenproduktuak, AEBetan etaNorvegian esaterako. JoseJavier Erro kooperatibakokidearen arabera, “markakomertzialen artean, lau mul-tinazional dira ezagutzen ditu-gun garagardo guztiak egiten

dituztenak, baina gero eta gehiago garabeste modu batera ekoizteko apustua egindugun ekoizle txikiak”.

Zarautz Beer Company: hasteko irrikazArnau Estrader eta Jaume Urgelles Katalu-nian jaio ziren, baina euren kabuz lokal bategokitu ostean, garagardotegi propioa jarriberri dute martxan Zarautzen. Biak ala biakostalaritzan aritu dira hamabost urte zituzte-

2014KO ABENDUAREN 21A 5�

BERTAKO GARAGARDOA

Gero eta leku gehiagotan aurki dezakegu bertako garagardoa. Donostiako Iturriotz tabernan, esaterako, Euskal Herrikozortzi garagardo marka dituzte.

“Euskal Herritik atera gabe etatokiko produktuekin kalitateoneko garagardoa egindaitekeela erakutsi dugu”

Joxe Anjel Arbelaitz, Pagoa

Page 6: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

BERTAKO GARAGARDOA

2014KO ABENDUAREN 21A6 �

netik, eta gustatzen zaiena egitearekin batera,bizitza lasaiagoa izateko asmotan barneratudira garagardo artisauaren munduan. Ideiaburuan zutela, bigarren eskuko makinabatzuk erosteko aukera izanzuten, eta hori izan zen zalan-tzak alboan utzi arazi zizkienbehin betiko bultzada.

Laster zabalduko dute lehe-nengo uzta, eta eskari mordoadute dagoeneko. Bitartean,etengabe proba berriak egineta ikasten ari direla diote.Hilean 4.000 bat litro egiteadute asmoa: “Ez dugu gehiegiekoitzi nahi, nahikoa genukegustatzen zaiguna egiten jarrai-tu eta duin bizitzeko soldatalortzearekin”. Katalunian tokiko garagardoa-ren gorakada lehenago eman zela aitortuarren, hemen gauza bera gertatuko delaaurreikusten dute, “Euskal Herrian produk-tuaren jatorriari eta kalitateari balio handiaematen baitzaie”.

Lehengaien jatorri anitzaEkoizpena Euskal Herrian egin arren, ez dabeti erraza beharrezko lehengaiak bertan esku-ratzea. Naparbierren esaterako, iturriko ura

erabiltzen dute, baina lupulua etamalta kanpotik ekartzen dute sarri.“Kalitateari erreparatzen diogu,baina ahal den neurrian bertakolehengaiei ematen diegu lehentasu-na”. Zarautz Beer Companyn eremodu berean ekin diote hasierakoekoizpenari. Dena dela, uste dutelupulua eta malta bertan egiten hasiden jendea badagoela, eta ona litza-keela etorkizunean lehengaiak eureierosi ahal izatea. Pagoan aldiz,lortu dute garagardoa ekoiztea eus-kal jatorriko osagaiak soilik erabili-

ta. Lupulua eta malta Nafarroa eta Arabatikeramaten dituzte Gipuzkoara.

Bertakotasuna etiketetanLehengaien jatorria jatorri, bertan egindakogaragardoa dela azpimarratzen dute ekoizle

Ezker-eskuin: Pagoak hiru garagardo mota ditu; Naparbier-ek 240.000 litro ekoizten ditu urtero; Arnau Estrader eta JaumeUrgellesek Zarautz Beer Company jarri berri dute martxan.

“Marka komertzialen artean,lau multinazionalek egitendituzte ezagutzen ditugungaragardo guztiak, baina geroeta gehiago gara beste modubatera ekoizteko apustua egindugun ekoizle txikiak”

Jose Javier Erro, Naparbier

Page 7: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

2014KO ABENDUAREN 21A 7�

BERTAKO GARAGARDOA

gehienek, etiketa eta izena baliatuta. ZarautzBeer Companyn zein Naparbierren, izenarenbitartez ematen dute jatorri geografikoarenberri, eta Pagoa garagardoak ere Basque Beerdu abizen. Joera bera errepikatzen da zerbezamota bakoitzari ematen zaizkion izenekin.Kasu, Zarautzen sortu duten lehenengo gara-gardoari Earra izena jarri diote, horixe baitabertako jendeari entzun diotena, edandakoagustuko duenean.

Hiru garagardoon kasuan, euskarak pre-sentzia nabarmena du botilak biltzen dituenetiketan, baita kanpora bidaltzen dituzteneanere. Hala dio Naparbierren Pils-ari dagokio-nak: “Garagardoa eskuan eta ibili munduan”.

Jaietan ere bertakoa, ahal den neurrianBanketxe edo garagardo marka komertzialekmusika jaialdi gehientsuenei izena jartzendioten honetan, bada halako tentazioei beha-rrean bere balioei eutsi dien bat: LekornekoEuskal Herria Zuzenean festibala (EHZ).Bide horretan, kontzertu guneen inguruanjarritako saltokietan bertako laborarien pro-duktuak saltzen dituzte, eta nola ez, gauzabera egiten dute garagardoarekin ere. Ahal

duten neurrian bederen. EHZko ostatuakkudeatzeaz arduratzen den lantaldean dagoMikel Ladevese, eta dioenez, jaialdian saltzenden garagardoaren herena da bertan ekoiztu-takoa.

Lapurdiko bi garagardotegitara jotzen dutehorretarako: Akerbeltz eta Etxeko Bob’sBeer. Trukean, ekoizleek erraztasunak ema-ten dituzte: “Barrilak ekarri, bueltan jaso etagaragardoa zerbitzatzeko beharrezko tresne-ria guztia uzten digute”.

Ekonomikoki marka komertzialak errenta-garriagoak diren arren, gero eta gehiago diraahalegin berezia egin eta bertako garagardoasustatzen duten herri mugimenduak. Orekabilatzea da gakoa, Ladeveseren iritziz. “Hala-ko produktuen alde egitea da gure balioenondorioa, baita prezio merkeak ezartzea ere,baina egia da batzuetan bi gauzen artean

ARABA� Olbea� Garagart� Falken Brewing� Baias� Zerb� BG Noster

BIZKAIA� Tito Blas� Etxeandia Garagarduak� Laugar Brewery

GIPUZKOA� Pagoa Basque Beer� Zarautz Beer Company� Basqueland Brewing Project

� Gar&Gar Donostia� Bidassoa Basque

Brewery� Olañeta Local Beer

LAPURDI� Akerbeltz� Etxeko Bob’s Beer

NAFARROA� Naparbier� Gross Brew Company� Sesma Brewing� Txikita� Marbel� San Fermin� Biribil Brewing

Euskal Herriko garagardo artisauak (Localbier-en arabera)

Page 8: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

�8 2014KO ABENDUAREN 21A

BERTAKO GARAGARDOA

aukeratu behar dela”. Zailtasunak zailtasun,argi du gero eta jende gehiagok estimatzendituela bertako garagardoa eta EHZk egitenduen saiakera, eta bide beretik jarraitukodutela etorkizunean ere.

Gero eta zale gehiagoHerri mugimenduko ekimenetan bidea egitenari den neurri berean, gero eta errazagoa databerna eta dendetan bertako garagardoa aur-kitzea. Donostia erdialdeko Iturriotz tabernanesaterako, Euskal Herriko zortzi garagardomarka dituzte. Ander Breton da horren erru-duna: “Duela urte batzuk, jakin-minak eramanninduen artisau garagardoaren mundua ezagu-tzera, eta pixkanaka hasi nintzen tabernanbotilak gehitzen. Asko dira bertako garagardo-ren bat eskaintzen duten tabernak, baina

marka bakoitzak bere berezitasunak dituelajakinda, aniztasuna eskaini nahi dut nik”.

Dioenez, ez dio lan asko eskatzen garagar-do horiei tokia egiteak, kaxa txikiak erostekoaukera izaten baitu. Jendeari gustatzen bazaiz-kio, orduan eskatzen ditu kaxa gehiago. Taber-nara datozenen artean probatzera animatzendirenak gero eta gehiago direla egiaztatu dugainera. “30 urteren bueltakoak hasi ginelauste dut, baina gero eta jende helduagoa hasida pausoa ematen”. Ez du uste, ordea, arrazoibakarra garagardoaren jatorria denik, asko bai-tira zapore berriak eta kalitatea bilatzen dituz-tenak. “Bertako garagardoa gutiziaere bada, ekoizle txikiek markakomertzialek baino lehengaihobeak eta naturalagoak erabiltzendituzte-eta”. n

SEKULA saiakera egin ez duenaren-tzat sinesten zaila den arren, gara-gardoa etxeko sukaldean bertanegin daitekeen edaria da. Lau diraoinarrizko osagaiak: malta, lupu-lua, legamia eta ura. Ez da errazaden-denak ohiko saltokietan aurki-tzea, baina sarean osagai guztiakbiltzen dituen kaxa erosteko auke-ra dago Lupulu (lupulu.com) web-gunearen bitartez, adibidez. Duelabost urte jarri zuten ekimena mar-txan Localbierren sortzaile erebadiren Irasuegi eta Karrikarik.Lehengaiez gain, prestakuntza fin-tzeko tresneria eskaintzen dutebertan, eta makina bat ikastaroeman dituzte prozesua pausozpauso azalduz. Haiek dira, neurri

batean, Euskal Herrian garagar-doa egiteko zaletasuna zabalduizanaren erantzuleak. Gustu han-diz gainera.

Etxean egin daitekeenez gero,elkarte, gaztetxe eta abarrak eregaragardoa egiteko leku aproposadira. Bide hori hartu dute Añorga-ko gaztetxean (Donostia), esatera-ko. Bertako bi kide hasi ziren, eurengaragardo propioa egiteko ilusioakbultzatuta eta multinazionalen kon-trako borroka gisa. Osagai batzuksarean erosten dituzte, beste batzukohiko dendetan, eta gainontzekoaktaberna edo elkarteei eskatzen diz-kiete. Botilak, esaterako, Lasartekotaberna batek ematen dizkie. Gauregun, Iker Criado da lan karga

gehien hartzen duena, baina gazte-txeko beste kide batzuek ere lagun-tzen diote tarteka.

Sukalde lanak amaitu eta gara-gardoa botilatan sartu dutenean,gaztetxean jartzen dute salgai, eurobakarraren truke. “Hasiera bateangaztetxeko zerbeza eskariari osota-sunean erantzuteko adina ekoizteazen gure asmoa, eta oraindik ezdugu horrenbeste egiterik lortu”.Dena dela, eta egungo ekoizpenaberehala amaitzen dela ikusita,2015ean 50 litroko barrilak egiteadute helburu. Orain arte ohikoerrezetak erabili dituzte, bainaberria asmatu nahi dute laster.Izena ere jarri diote gaztetxean ber-tan sortutako garagardoari: Tartalo.

Etxean edo gaztetxean egiteko modukoa

Beñat Irasuegik ikastaro ugari eman ditu, garagardoa nola egin azalduz (ezkerreko argazkian). Añorgako gaztetxean(eskuineko irudian), 2015ean 50 litroko barrilak egitea dute helburu.

Page 9: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen
Page 10: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

Zure abizena ez dela Etxegarai diozu usu. Zergatik agertzen du jendeak interes etaharridura ene kasuarekiko, antzeko bizipenakbiltzen dituzten afera anitz izanik bazterre-tan? Izen-abizenek zerikusia dute, agian. Enegurasoak ez dira euskaraz mintzo, bainaheientzat naturala zen gu ikastolan heztea.Aldi berean, ikastolan, Aurore [euskal ahos-keraz] deitzea ez zitzaidan batere gustatzen.Alabaina, euskal moldeko familia tradizionalbatetik ez jiteak ez du ibilbide atipikoa duda-nik erran nahi. Gure belaunaldian ikastolanikasteak euskararekiko atxikimendu azkarrasuposatzen zuen, baina baita herrian ulertuaeta erabat integratua ez izatea ere. Ikastolako-ak beti susmagarri. Iparraldean, euskarazikastea urrats militante bat da oraindik. Zibu-ruko ikastolaren aferak argi erakusten duorain arte lortutakoak ez duela segurtamenikgeroan. Horrek izaera markatzen du. Ni askigoiz hasi nintzen ene kabuz hautuak egiten.Gaztetxean hasi eta Gazteriak-en, Haikareneta Segiren garaiak ezagutu nituen.

Eta 2003an Fleury-Merogiseko zeldako ateaixten entzun zenuen. Bihurgune azkar bat izan zen ene ibilbidean.Ene eskualdeko afitxaketa eta bilkuratxoetanparte hartzen zuen militantea nintzen orduraarte: burua gazte eta bihotza festazale. Atxi-loketa eta sarekada aro bat bizi genuen, askimanera arraroan heldu ziren enegana, eta ezabokatuak ez nik espero ez genuenean sartuninduten preso. Kolpea izan zen, froga beha-rrik gabe ene xerka etorri zirela ulertarazizidaten, eta eni gertatu zitzaidana edonorigertatzen ahal zaion sentsazioarekin ateranintzen kartzelatik. Militantzian murgiltzenzarelarik, komisariatik pasako zaren, polizia-rekiko konfrontazioan nola moldatuko zaren,

galdetzen diozu zure buruari, baina gertatuarte ez dakizu nola erreakzionatuko duzun.Ez dakizu injustizia sentimendu horrek bizi-modu normalagora edo militantzia areengaiatuagora bultzatuko zaituen. Nik politi-kan buru-belarri sartzeko beharra sentitunuen, Batasunatik eskua luzatu zidaten, etaibilbide politikoa hasi nuen, ibilbide ttikia,baina izigarriko gogoz.

Ilegalizazio garaiak ziren, mahai nazionalak atxi-lotzen zituzten... Ez zen hauturik samurrena.Batzuetan, sentitzen dudan haserreak inpul-tsiboki pizten nau eta holako hautuak egitenlaguntzen dit. Banekien panorama zein zen,ez zait sekula gordea izan. Orduan, alta, eznuen egun gertatzen ari denik irudikatuko.Gaztea nintzen, ilusioz betea, gauzak aldatze-ko gosea nuen, ene neurrian historiaren partenintzela iruditzen zitzaidan. Herri asmatzai-lea gara eta egunero ari gara gure historiaeraikitzen. Hala, naturalki sentitzen duzu his-toria horren parte izateko nahia. Ez da fama

�10 2014KO ABENDUAREN 21A

Aurore Martin. 1979an Oloroe-Donamarian (Akitania)sortu zen mauletarra. Batasunako militantea. FrantziakEspainiak eskatutako euroagindua onartu eta helegiteguztiak agorturik, 2010eko abenduan gordetzeko erabakiajakinarazi zuen, 2011ko ekainean berriz agertu zen arte.Huts egindako atxiloketa saiakera baten ondotik, 2012koazaroaren 1ean atxilotu eta Espainiaratu zuten, berekausaren alde Iparraldeko alderdi ia guztietako ordezkaripolitikoek eta eragile sozial anitzek bat egin arren. 2012koeguberritan utzi zuten baldintzapean aske eta 2015ekourtarrilean epaituko dute Auzitegi Nazionalean Batasunakobeste hainbat kiderekin batera.

NORTASUN AGIRIA

PERTSONAIA

«Politika abenturahumano bat da enetzat»

“Ni noan herrian gauzak berez konplikatzen dira...” (Jose Luis Otamendi, Kapital Publikoa).

| SUSTRAI COLINA |

Argazkiak: Dani Blanco

AURORE MARTIN

Page 11: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen
Page 12: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

�12 2014KO ABENDUAREN 21A

kontua, behar eta gogo pertsonala baizik.Horregatik diot bidean atzematen dituzunekmarrazten dizutela bidea. Jakina badelaproiektu politiko bat, borroka bat, aldarrika-penak... Baina batez ere, politika abenturahumano bat da enetzat.

Nola izan liteke proiektu politiko bat legalaArnegin eta ilegala Luzaiden?Sinesgaitza da. Iparraldean legala zen alderdipolitiko batean engaiatu nintzen ni. HorrekEH Bairen hastapenetan parte hartzeko para-da eman zidan, mahai nazionaletako bilkure-tan egotekoa. Egia erran, biziki herabea naiz,eta uste dut lehen bi urteetan ez nuela hitzikegin. Baina banuen ardura bat, horrek aben-turak ekartzen zizkidan, eta abenturaro eza-gutzen nuen jende berria. Hegoaldean age-rraldiak eginez kolpatu nazaten makilaluzatzen ari nintzela iradokitzen zidatenean,arazoa agerraldi horiei uko egiteak sortzenzuela iruditzen zitzaidan eni. Zergatik ez nin-tzen Hegoaldean jende aitzinean Batasunakokide bezala agertuko Iparraldean agertzenbanintzen? Jakina banekiela ilegala zela, bainagertatzen ari zena salatzeko gure manera zen.Besterik gabe, inposatutakoa onartu behargenuen? Ez gaitezen engaina, eskandalua ezzen guk prentsaurrekoa ematea, alderdi poli-tiko batek prentsaurreko bat ezin ematea bai-zik.

Pentsatzen zenuen, 2010ean, euroagindu batiritsi eta Frantziak bere “herritar” bat Espainia-ratu zezakeela? Ilegalizazio garaian denetik ikusiak ginen,bagenekien prozedura bat martxan zela,

kontu korronte zenbait blokeatuak... Sentsa-zio bat, giro bat, bazen. Pintada zahar batiloturiko ADN kontu baten aitzakian poliziaetxera deiturik aplikatu zidaten euroagindua.Hastapenean, ez nuen deus ulertzen, dossie-rra makurra zen, zeuden aurrekariak ikusitaEspainiaratzea kosta behar zitzaiela sinetsitanengoen. Baina auzi tartean kartzelaratu nin-dutelarik usain txarra hartu nion, eta azkenmementora arte esperantza atxiki banuen ere,banekien Madrilen nahi nindutela.

Horregatik hartu zenuen, helegite guziak agor-turik, gordetzeko deliberoa?Oso bero nintzen, pizten nauen ene baitakohaserre inpultsibo horrek bizi ninduen, etagarbi nuen ez nintzela deitzen ninduten leku-ra ene kabuz aurkeztuko. Halaber, hautetsizenbait etorri zitzaizkidan egiten nuena egi-ten nuela babestuko nindutela erranez, etabeste batzuek argiki eskaini zidaten: “Ezjoan, etxean hartuko zaitugu”. Giro berezibat bazen, egoerari erantzuteko prestutasunhandia, baina ez nituen denborak eta ondo-rioak zehazki neurtzen. Nik ihes egin nahinuen. Atxiloketa manua ateratzean, nire aur-pegia ikusi nuen France 3ko berri sailean, eta“orain da momentua” konprenitu nuen.Gero, behin gorderik, ez nuen deus ulertzen,ez nintzen olatuaren dimentsioaz jabetzen.Nengoen lekuaren arabera, ez nuen baitezpa-da prentsari lotzeko aukerarik, ez nuen betitelebistarik, zaila zitzaidan gertatzen ari zena-rekiko begirada atxikitzea. Bitxia da, uste dutaferaren zinezko dimentsioa Madrilgo preso-aldian hartu dudala, askoz berantago. Hilabe-te eta erdiz, Frantzia osotik iritsitako ezeza-

Page 13: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

2014KO ABENDUAREN 21A 13�

AURORE MARTIN

gunen 200 gutunetik gora jaso ditut. Horkonprenitu dut zerbait gertatu zela. Hor uler-tu dut erabaki ona izan zela jende bati kon-fiantza osoz ene afera kudeatu eta baliatzekobaimena ematea. Gordetzen zarenean, ezzaude, ezin duzu deus egin, irudi bat baizik ezzara.

Madrilera eramatea kosta zitzaien, alta.2011ko ekainaren 18an itzuli zinen bizitzapublikora Miarritzen. Ekainaren 21ean, zu atxi-lotzen saiatu baina ez zuten lortu...Hori filmetan bakarrik gertatzen da. Norbai-tek erran izan balit goiz hartan hori gertatukozela ez nuen sinetsiko. Bezperan nahita ibilinintzen Baionako karriketan, nahita ez nin-tzen nire etxera sartu, eta banekien zerbaitpasako zela. Gainera, prentsaz inguratua nin-tzen uneoro. Aski nuen zango bat karrikanpausatzea argazkilariak hor izateko. Horrekbiziki urduritzen ninduen. Presio handiagoasentitzen nuen prentsaren partetik polizia-rengandik baino. Egun hartan, alta, hitzordubakarra nuen: Euskal Irratiekin elkarrizketabat. Elkarrizketa egiten ari ginela sartu ziren,ez dakit zer dispositibo muntatu zutela entzu-ten nuen, ez dakit zer kale itxia zela, bainadena biziki erridikulua zen. Hori gutxi ez, etasuminduen kanpamendua zegoen handik biurratsetara, eta ohartzerako sekulako jende-tza zegoen gure inguruan. Fisikoki aski borti-tza izan zen, baina izugarria izan zen nolaatera nintzen pisu hartatik, nola egin nuenihes Baionatik... Filmetan soilik gertatzendiren gauzak. Ez dakit polizia oso tontoa izanzen, edo nahita hutsegin ninduten, baina izi-garria da ihes egitea posible dela sentitzea.Hori bai, fite konprenitu nuen sagua etakatuarena heldu zela. Ez nuena uste zen hain-beste iraunen zuenik. Banekien ene aurpegiakomisaria guztietan zela, kontrol batzuk niatxilotzeko intentzio osoz ezarriak zirela,Garazin autoz ibiltzean polizia gurutzatzennuen, nire etxe aitzinetik erregularki pasatzen

ziren... Aski argi nuen, behin bide juridikoaagorturik, goiz ala berant atxiloketa gertatukozela. Ez nekiena zen, ez noiz, ez nola.

2012ko azaroaren 1ean atxilotu zintuzten, erre-pide kontrol batean. Ezkerra frantses gobernu-ra heldu berria zen, bake prozesuaren lehenpremisak argiak ziren,Iparraldean Herri Elkar-goaren inguruko batasun anitza zegoen...Eta ene atxiloketak hozka batez berotu zuengiroa. Espainiarekiko kooperazio akordioakbetetzen direla erakusteko ez bada, zer zen-tzu zuen ni hor atxilotzeak? Bizitza arruntaegiten nuen, eta haien lekuan, aise lehenagoedo aise berantago gauzatuko nuen atxiloke-ta. Ez dut uste afera hainbeste luzatzea haienalde zenik. Gertatzen dena da oraindik ezgarela kontrapisu bat Frantziarentzat, eta halaez gareno, Frantzia beti lerrokatuko delaEspainiarekin. Zentzu horretan, badakit ezginela erabateko kontrapisu bilakatu bainasegur naiz presondegitik atera banaiz presiosozial eta politikoengatik dela. Askotan ezdakigu halako prozesuetan zein den gizartezibilaren papera, zer egin behar dugun egune-rokotasunean, non eta nola eragin dezake-gun, baina kontrapisu hori eraikitzeko teno-rean esku guziak dira ongi etorriak, ez daalferrikako urratsik.

Esku guziak dira ongi etorriak, baina sozialis-tek eman zizuten atxikimendua eta sozialisteksartu zintuzten preso. Nola kudeatzen da horipertsonalki?Biziki zaila da. Batzuetan baliteke argazkiaerraxegi ematea, baina hori ere gure ardurada, gure lana, eta guk argi izan behar duguguk ere nahi dugulako egiten dela argazkihori. Joko-arau biziki gogorra da, baina pro-zesu batean engaiatzen zarenean onartubeharrekoa. Afera ez da baitezpada besteakonprenitzea, baina bai bestearen lekuan jar-tzeko gai izatea. Horretarako gibelapenabehar da eta hori ere izanen da bakea egitea-

Page 14: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

�14 2014KO ABENDUAREN 21A

AURORE MARTIN

ren parte. Hemen denek ezagutzen duguelkar, elkarrengandik gaizki esaka ibili gara,baina elkarri eskua eman beharko diogu.Hori gertatu zait eni. Etsaiekin da bakeaegiten, etsaiarekin beharko da hitz egin, etagaztetan zure bandoan ez diren guziak diraetsaiak, baina denborarekin zure auzokoaezagutzen ikasten duzu eta ohartzen zara ezdela baitezpada etsai. Nik pertsonalki ez dutherrarik, ez dut deus nehoren aurka. Afera dahumanoak garela gu ere, eta nik ez dakidalabost urteren buruan non eta nola izanen nai-zen, presoaldiaren eta kondena luze batenmehatxua hor dela...

Nola prestatzen da norbere burua AuzitegiNazionalean horri aurre egiteko?Alde batetik nahi dut epaiketa iristea. Badakitgoiz ala berant hortik pasa beharko dugula,beraz zenbat eta goizago hainbat hobe. Horida euskal afera gehienen arazoa: zure balizkodelitutik epaiketara 10-15 urte pasatzen dira.Horrek prestaketa izugarria eskatzen du,autokonbentzimendu anitz. Ez da goxoaAuzitegi Nazionalera joatea. Badakit ni tortu-ratik salbu naizela, baina badakit zer gertatuden murru horien artean, eta sentimenduhori beti dago hor. Alabaina, auzia etortzeanahi dut, politikoki eta pertsonalki beste zer-baitetara pasatzeko modu bakarra baita aku-

satuen aulkitik iragatea. Hori hala, borroka-tzera goaz, baina ez dut ez dolurik ez herrarikorain delako. Gero, ohartzen naiz lehen aldiadela enetzat, baina ene kide batzuentzat auzibat gehiago dela. Haluzinagarria zait zenbate-raino normalizatzen ahal den muturreko ego-era bat.

Zer erraten dizute etxekoek?Ez da erraxa. Ulertua dute gaztetako inkon-tzientzia ez dela hain inkontzientea, oso per-tsona errealista naizela, batzuetan gogorrakizanik ere egiten ditudan hautuak kontrasta-tuak eta neurtuak direla. Haiek ere arrashautu bereziak egin dituzte bizian. Ez dakasualitatea, heien alaba naiz. Herri honetanmaila afektiboan bizi duguna izigarria da.Amak beti erraten dit, gauza bortitzak bizibaditugu ere, gure harremanak eta historiaeraikitzen ari garela. Harro dirahortaz. Gero, badakit enea ez delaheien alabarentzat nahiko luketenbizia, baina hastapenetik bururai-no sustengatzen naute. n

“Nola mugitu gobernuak? Horretarakonorekin, nola eta noren laguntzaz eginbehar dugu bidea? Nola eragin dezakebakoitzak bere arloan, bere inguruan?Zer erran nahi du nazio eraikuntzakgaur eta hemen? Horiek dira buruanditudan galderak. Erantzunak asmatzeadagokigu”.

Asmatu

AZKEN HITZA

Page 15: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen
Page 16: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

�16 2014KO ABENDUAREN 21A

Urretxuko Irimo lantegia zena eta industrialde osoa berreskuratzeko prozesua abiatu duteherritarrek. Herrigintza ulertzeko eredu jasangarri eta parte-hartzailea oinarri, bilerak etaeztabaidak izan dituzte. Helburua, bertako ekintza kulturala eta ekonomikoa suspertzea.

AUZOLAN ESPERIENTZIAK

URRETXURA Legazpitik sartzean, kasik hutsikden industrialdea ikus genezake ezkerraldean.Guneari Irimo deitzen diote herritarrek, izanere, bertan dago urte askoan Urretxuko enpre-sa garrantzitsuenetarikoa izan denaren egoitza.Hura eraberritzea ez da kontu samurra. Azke-neko hamabost urteetan, udal gobernu taldeezberdinek mota askotako proiektuak hartudituzte kontuan, etxebizitzak eraikitzetik mer-kataritza-gunea sortzeraino. Bertako arkitektotalde baten proposamenari jarraituz eta hiri-gintzarako eredu jasangarria eta parte-hartzai-lea bilatuz, prozesu berria ireki da.

Lehenik, arlo anitzeko pertsonak eta eragi-leak bildu zituzten helburu estrategikoakdefinitzeko. Guztiz birrindu gabe, pabilioieierabilera ematea posible zela ondorioztatuzuten. Europan eta Euskal Herrian bertanantzeko proiektuak badirela ikusi zuten,baina Irimoren berezitasunak aztertu beharzirela argi izan zuten lehen momentutik. Bes-teak beste, guneak duen kutsadura eta 7,2kilometro koadroko espazio luzea dela.

Hasierako bileretan lortutako ondorionagusietakoa da ekintza kultural eta ekono-mikoetarako aproposa dela Irimo. Herrita-rren beharrak eta Urretxuk eta eskualdeakdituen gabeziak ahal den neurrian asetzensaiatzea da asmoa.

Ibon Salaberria koordinatzaileak adieraziduenez, jendea erakartzea da orain lehentasu-na, bai kopuruaren aldetik, bai aniztasunarenaldetik ere. Horretarako, komunikazioa fun-tsezkoa da. Herritar askok ez du Irimo guneaezagutzen. Industrialde garrantzitsua izanzela badakite, baina gaur egungo egoera,nolabait, arrotza zaie. Hori dela-eta, bertarabisitak antolatu zituzten udaran, gunea era-kusteko eta proiektua aurkezteko. 50 laguninguru gerturatu ziren. Irimo Foroa izenpean,hitzaldiak eta eztabaidak ere antolatu dituzte.Batetik proiektua ezagutarazteko, eta beste-

tik, antzeko esperientzietatik eta adituenekarpenengatik ideia berriak landu ahal izate-ko. Abenduan bilera gehiago izango dituzteauzolan jardunaldiak prestatzeko.

Ekarpenak EuropatikArkitekto gazteentzako Europan lehiaketaraaurkeztu zuten proiektua. 2013ko gaia “hirimoldagarria” zela ikusita, egitasmoak lekuaizan zezakeela pentsatu zuten. Irabazleetakobat izan dira, eta ondorioz, Europako arkitek-to gazteen ekarpenak jasoko dituzte. Aberas-garria izateaz gain, kanpora begirako proiek-zioa emango diela azpimarratu dute kideek.

Proiektu garestia da Irimo. Lan handia duteaurretik, batez ere kutsadura maila jaisteko etahondakinak jasotzeko. Gipuzkoako Diputa-zioak eta Urretxuko Udalak emandako diru-laguntzei esker osatu dute aurrekontua, bainadiru gehiago beharko dutela aurreikusten dute.Egungo testuinguru ekonomikoanfinantziazioa lortzea zaila delabadakiten arren, Urretxu eralda-tzeko gogoak ematen die aurrerajarraitzeko indarra. n

Herrigintza parte-hartzailerakogunea Urretxun

| MARTIN VICIOSO|

ASI

ER

LAR

RA

ZA

Irimo gunea biziberritzeko lan handia dute aurretik herritarrek,batez ere kutsadura maila jaisteko eta hondakinak jasotzeko.

Page 17: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

2014KO ABENDUAREN 21A 17�

Itxaropenerako tarte txiki bat ireki arren, orobat porrot sentsazioa gailendu da LimakoKlimaren Gailurraren ostean. Lehen aldiz munduko herrialde guztien arteko akordio bat

sinatu da, baina akordio ahula da, konpromiso sendorik gabea. Beroketa globala bi gradutikgorakoa izan ez dadin zerbait egitea eskatu zuten zientzialariek azaroan; tamalez, Limako

Deia deituriko bost orrialdeko adierazpenak ez du neurri eraginkorrik ezarri.

| UNAI BREA |

LIMAKO KLIMAREN GAILURRA, COP20,hainbat arrazoirengatik izan da berezia. Bate-tik, aste batzuk lehenago AEBek eta Txinakberen gas emisioak murrizteko sinatutakoakordioak baikortasuna eragin zuen; baziru-dien mundu mailako adostasun zabal batenatarikoa izan zitekeela hura. Bestetik, NBE-ren Klima Aldaketari buruzko Aditu Tal-deak, IPCCk, ohar larria egina zuen azarohasieran: karbonorik gabeko ekonomiaranz-ko urratsak ematea ezinbestekoa da, planeta-ko tenperatura globalaren igoera bi gradutikgorakoa izan ez dadin; langa hori gainditzeakhondamendia izan dezake ondorio.

2020tik aurrera Kyotoko Protokolozaharkitua ordezkatuko duen akordioarenzirriborroa adosteko bildu dira mundukoagintariak Liman. Datorren urtean Parisenegingo den konferentzian eman beharko zaioakordio horri behin betiko forma, eta Limanikusitakoaren arabera, lan handia dago egitekodatozen hamabi hilabeteetan.

Konpromiso irmorik gabe oraingozKyotokoak ez bezala, protokolo berriak estatuguztiak neurriak hartzera behartzea nahi da.Baina neurri horien zehaztapena gerorako utzidute. COP20tik atera den dokumentuak, Lima-ko Deiak, dio herrialde bakoitzak 2015ekourriaren 1erako aurkeztu beharko duela klimaaldaketari aurre egiteko plan bat.

Testuaren azken bertsioak ahuldu egiten dukonpromisoaren indarra, ez baita inondikinora hasierakoa bezain loteslea. Estatuei“aukera” ematen die, lehengo “beharraren”ordez. NBEk azaroaren 1ean eduki beharko duprest herrialde guztien plangintzen sintesia.Hau da, hilabete besterik ez da egongo COP21hasi aurretik. Oso denbora laburra da testu

bateratua prestatzeko, batez ere kontuan izan-da herrialde garatuek eta garapen bidean dau-denek oso ikusmolde desberdina dutela klima-rekiko erantzukizunaz. Desadostasun hori osoagerikoa suertatu da Liman, eta gailurra bi egu-nez luzatu izanaren arrazoi nagusia izan da.

Funts Berdea, helburutik oso urrun oraindikFinantziazioa beste desadostasun iturri handibat da. Nork ordaindu behar ditu klima aldake-tak eragindako gastuak? 2011n Klimaren FuntsBerdea sortu zen; asmoa da herrialde aberatse-nek diruz horni dezatela, eta diru horrekingarapen bidean daudenek klima aldaketamoteltzeko eta hari egokitzeko proiektuak gau-zatu ahal izatea. 2020an 100.000 milioi dolarre-ra iristea da helburua, baina Lima-ko Gailurra eta gero ozta-oztagainditu dira 10.000 milioiak.NBEk arrakastatsutzat jo du lor-pen hori... eta COP20 osoa. n

KLIMA ALDAKETAREN GAILURRA

Erabaki garrantzitsuakParis 2015erako utzi dituzte

Negoziazioak 36 orduz luzatu arren, COP20 konferentziatik atera denakordioa ez da nahikoa IPCCko adituek eskatutako neurriak bermatzeko.

AN

DIN

A

Page 18: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen
Page 19: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

2014KO ABENDUAREN 21A 19�

GORA PRO NOBIS - IRITZIAREN LEIHOA

Asisko Urmeneta �

Page 20: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

20 � 2014KO ABENDUAREN 21A

IRITZIAREN LEIHOA

G20 DERITZON TALDEAK bere urterokobilera nagusia egin berri du Australian.Brisbanen bildu ziren munduko herrialdeaberatsenak eta horien artean FrantziakoEstatua, sortzaile gisa; Espainiakoa gon-bidatu iraunkor egin dute. Bilera hauetanestatu horietako lehendakariak, bankuzentraletako buruzagiak eta ekonomia etafinantzetako ministroak elkartzen dira.

Bilera horietan aitorpen deigarriak egi-ten dira eta ondorioz burtsek gorabeheranabarigarriak izaten dituzte, espekulatzai-leen onurarako, dirutzak prest edukitzenbaitituzte mozkin oparoak eskuratu ahalizateko. Aitorpen azpimarragarri horiezgain, Brisbanen, 800 neurri ekonomiko (!)proposatu zituzten mundu ekonomia sus-tatzeko eta hazkunde bidean ipintzeko.Nire ustetan, neurri gehiegi. Hobe gutxia-go eta borondate irmoagoa.

Neurri horien ondorioz, munduko eko-nomia %ko 2,1 haziko omen da 2018rabitartean eta hazkunde horren zaindariNazioarteko Diru Funtsak eta EkonomiaLankidetza eta Garapenerako Antolakun-tzak (ELGA/OCDE) gainbegiratukodute. Oker ez banago, hazkunde tasa horidoitu dute behin eta berriro; izan ere,aurreko otsailean %ko 2tik %ko 1,8ra jai-tsi zuten eta garbi geratu da ekonomiakoaurreikuspenek gutxi irauten dutela gizartezientzia deritzon diziplina horretan.

Ekonomia hobetzeko neurrien arteanbi azpimarratuko nituzke: 1) ustelkeriarenaurka borrokatzea eta 2) multinazionaleijarduera ekonomikoa garatzen dutenherrialdean zergak ordainaraztea. Biak ezdira hutsaren hurrengoak, baina bai nahi-ko utopikoak.

Tamalez, ustelkeria gure artean erabattxertatuta dago eta zer esanik ez garapenbidean dauden herrialdetan. Horri erantsibehar zaio droga, arma trafiko eta prosti-tuzioaren inguruko ustelkeria, negozioborobilenak ezkutuko jarduera horietanbaitaude, agintari politikoek bestalderabegiratzen duten bitartean. Negozio oparohorietan finantza erakundeek ere protago-nismo berezia daukate dirua zuritzen.

Bestalde, multinazionalei zergak ordai-naraztea jarduera ekonomikoa garatzenduten herrialdeetan, epe laburrean bede-ren, ez da batere erraza izango. Begiaurrean dugu gaur egungo EBko buruzaginagusiak, Jean-Claude Juncker jaunak,egin zuena multinazionalek zerga gutxia-go ordain zezaten. Hau da, EBen barneanjarduten zuten multinazionalei Luxenbur-goko paradisu fiskala eskaini zien herrial-de horretako gobernuburu zenean. Aste-buru horretan Suitzak atzerritaraberatsentzat paradisu fiskala izatenjarraitzea erabaki du.

Espainiako Estatuan diharduten multi-nazional andanak Irlandan ordaintzendituzte zergak mozkinen gaineko zergaapalagoak direlako. Hori bai, enpresaburuhoriek gero esango digute zer egin beharden lanpostu berriak sortzeko, beraieketengabe murrizten ari diren bitartean.Haatik, lan erraldoia izango da multina-zionalak gizartearen interesen menpeipini nahi badira.

Munduko azpiegiturak hobetu beharomen dituzte eta horretarako Azpiegiture-tako Gune Orokorra sortuko dute. Era-kunde horren bidez merkataritza hobetunahi da, batik bat elkartrukeak areagotu.Alta, badakigu, jakin ere, zer-nolako elkar-truke eredua nahi diguten ezarri AEBk etaEBk Atlantiko gaineko Inbertsio eta Mer-kataritzaren Hitzarmena dela eta, edo berePazifiko aldeko bikia. Izan ere, lehia delaeta, osasun, ingurumen eta gizarte babesekbehera egingo dute eta hamarkadetanerdietsitako ongizate estatuagehiago endekatuko zaigu.

Adi egon beharko dugudagokion erantzuna emate-ko. n

Ideia zaharrak errepikatuta!M

AD

DI

SOR

OA

Ekonomia hobetzeko neurrien artean biazpimarratuko nituzke: 1) ustelkeriarenaurka borrokatzea eta 2) multinazionaleijarduera ekonomikoa garatzen dutenherrialdean zergak ordainaraztea. Biak ez dira hutsaren hurrengoak, baina bai nahiko utopikoak

BalerenBakaikoaAzurmendi �

EHUKO

I R A K A S L E A,

E KO N O M I A L A R I A

Page 21: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

2014KO ABENDUAREN 21A 21�

IRITZIAREN LEIHOA

FAOK ETA OMEK, azaroanbildu duten elikadurari buruzkokonferentzian, azken urte haue-tan etengabe errepikatzen dutenaaitortu dute berriz ere: mundudesorekatu honetako elikadurasistemak ez duela gosetea ezaba-tu eta bai, aldiz, gizentasuna area-gotu, bizi esperantza murriztuzbide batez. Haien kezka da nolaegin industriak ez ditzan jangaikaltegarriak ekoitz. Pilota, beraz,erabakitzaileen teilatuan dago,estatu buru eta agintarien jaure-txeen gainean.

Eguberrik ez duela arazo horikonponduko, pentsatuko dugu;alderantziz, soberan izango diraaurten ere erosketak, jan-edanaketa xahutzeak. Eta, beharbada,oroi-minez gogoratuko dituguantzinako denbora xuhurragoak.

Alta, tradizioan dituzte erroakurte bukaera-hasieretako gehiegi-keriek, horretarako propio baitaaroa, opariak egiteko eta hartze-ko. Halaxe egiten zuten, eskeanibili ondoan (“Patakon, dauka-nak ez daukanari emon!”), bil-duagaz ase bat egiten zutenek.Bakarrik diferentzia bat, eta eztxikia: asetzeko parada gutxigarai haietako herri xeheak.Oraingo mundu aberatsekogizentasuna ez da Gabon gaueanjaten den bisiguak ekarria. Ara-zoa da, batzuek abere proteinaegunero bi aldiz jan dezaten,nola arpilatzen diren herrialdetxiroak, nola suntsitzen ari dennekazaritza txikia.

Pierre Rabhi nekazari poetakaspalditik predikatzen du zorio-nezko xuhurtasuna. Epikurorenildoan, jakina; nahiz ez den filoso-fo izan behar ohartzeko egunerojaia duenak ez dituela gero igan-deak berdin gozatuko. Haratago

joaten dira beganoak, eta denononurako: GIECen arabera, ani-malietatik datozen jakien ekoizpe-nak garraioek baino gas kaltegarrigehiago sortzen baitu. Bizidunguztien arteko adiskidantzara hur-biltzen gaituzte ez-espezistek,urrezko garaira iritsi guraz, agian.Munduak ez du tamainako iraul-tza ikusiko... Baina nork daki noraitzulikatuko den, ez ote duenankerkeria alde bat utz eta zibili-zazioranzko bira hartuko.

Bitartean, gibel gizen errezetabat. Ahate bat har eta erreserba.Hura galkatzeko arto eta indabagorri haina har, tomate eta tipula.Osagai horietaz bi parte egin etabat erreserba. Besteaz taloak egineta indaba purez, tomate saltsazeta tipula frijituz bete. Bero-beroa zerbitza. Parte erreserba-tua ahateari eman. Orduan, aseal-diak bion gibela leundurik etaEguberriko mirakuluz, ahateaeskerrak bihurtzen hasten badaeta talo jaleren oinakpalmadun bilakatzenbadira, bingo: bikimera utopia bate-rako! n

Ipuina ez da gauza goxoata ez da umekeriaipuinak azal azpian bizinahi duela da egia.*Zer da ume bat guraso batenmagalean eseria?Unibertsoa ordenatzekobidea da alegia.Fantasia da arrazoiarenlehen entziklopedia.

Azal urdinez, azal arroxazeraiki irudimena.Istorio hau mutilena dabeste hau neskatilena...Ezpatarekin ebakitzen densoinekoa, sexuena.Baina ipuina ez balitz xalo?Alderantziz balitz dena?Ipuina balitz neska zein mutilbilakatzen gaituena?

Odol urdinak, malko arroxakjendartearen ibaian...Itsasgizonak ateko bandan,haien emazteak kaian.Nahiz ta heldutan eskema zaharrakjarri ditudan ezbaian,nola ezpatarik inork ez zidaneskaini ume garaiania 30 urte daramatprintzesa hori hil nahian.

P.D.: Hala bazan ta ez bazanea ipuina aldatu dela sartzen zaigun kalabazan.

*Nora ez dakizun hori. IratiJimenez. n

Neskentzako etamutilentzakoipuinak

DA

NI

BLA

NC

O

Uxue AlberdiEstibaritz

Doinua: Ursus Tibetanus.

BERTSOBERRIAK

Oraingo munduaberatseko gizentasunaez da Gabon gaueanjaten den bisiguakekarria. Arazoa da,batzuek abere proteinaegunero bi aldiz jandezaten, nola arpilatzendiren herrialde txiroak,nola suntsitzen ari dennekazaritza txikia

GA

IZK

AIR

OZ

Anuntxi Arana� ANTROPOLOGOA

Soberaniak

Page 22: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

22 � 2014KO ABENDUAREN 21A

IRITZIAREN LEIHOA

INTERSTELLAR filmak naturaren, janaria-ren, gorputzen eta burumuinaren kutsa-tzaile amorratuenen fantasmak biltzenditu: guztia kakaztua izan daitekeeneanplan A handiosaren arabera, galaxia gar-biago eta abegikorrago batera joatenahalko dira abilenak –dirudunenak alabai-na– den-dena zerotik berriz hastera. Pla-neta urdina higatzeko eta iparraldekoedozein zabortegitara botatzeko egina daamerikarren iritziz. Bost dimentsiotakoeremu-denboraren pleguetan ezkutatzendira, mendebaldeko ustiatzaile barkaezi-nen eredu falangatsua salbatzea desioduten haiek – they. . .– baina ametsak

lukainketakoak baino ez dira, berezikikasu honetan.

Zinetik ateratzean galderak ditut: ba deazizare zuloen mugetako izartegi ugarihorietan gizon-emazte andeatzaile etagorotzatzaileon humanitatea aterpetzeaonartuko luken lur borobil bakarrik? Etor-kizunaz axolatzen ez diren jende belaunal-diek –future childs...– merezi dutea berdinzitzikatuko dituzten lekuetara oneziaz era-manak izatea? Zeren izeneanaurpegirik gabeko nortasunmalguak gutaz, euskaldunotazbarne, urrikalduko litezke?

Lurra da gure (zar)ama... n

HOGEITA HAMAR bat urte joan dira, Sadarrera hama-bostean behin jaisten ginen, Alzateren indiarrak ikus-tera. Ezizena norbaiti gogoratu, bidea egin zuen: tru-milka eta lasterka agertzen zirelako, alde guztietatik.

Osasuna hartaz harro geunden. Etxeberriak ikusa-razten zigun hirugarren mailatik lehen mailarako jau-zia ez zela horrenbestekoa, saiatuz gero; Martinekbaloia ezkerretik gidatzen zuen bakoitzean zerbaitgertatuko zela bagenekien, Irigibelkoloreen alde aurpegia apurtzekoprest zegoelakoa, metafora erraz batbaino gehiago zen, Artetxek, Atléti-co de Madrideko harakin famatuhark, sudurra apurtu zionean bezala,aldez aurretik gaztigu eginda, gaine-ra. Clemente Iriarte, beste dimentsiobateko jokalaria, guk ordura artebertatik bertara sekula ikusi ez beza-lakoa, Von Karajan baino zuzendarihobea.

Osasuna hura mitikoa zen.Orduan ere futbola negozioa zen, herriaren opioa

zen... Orduko futbolak bazeukan zerbait, baina; bes-terik ez bada, batek astegun buruzuri batez kaletikibili eta han ikusten zituen jokalariak, xalo-xalo,mundu guztia zebilen tokietan, beste edozein herritarbezala, ospetsuak izan arren; dirua irabazten zuten,baina ez hainbeste ere; taldearekiko atxikimenduagertutasun horretatik sortzen zen. Zorra? Zer zenhori?

Gero hasi ziren mertzenarioak agertzen –jokala-riak, bitartekariak, entrenatzaileak...– onak, ez hainonak eta txarrak. Futbolean dena hasi zen kakazten,indarkeria gero eta handiago bihurtzen, arrazismoagero eta nabarmenago izaten, betiko alderdi itsu-siak areagotzen, balio onak apaltzen. Osasunan erebai. Ezin zen ezer esan, ordea, automatikoki nafargaiztoa izatera pasatu nahi ezean. Zorra gero eta

handiagoa zen, baina aski zen tele-fono dei bat CANek mugarik gabeazirudien kreditua emateko. Etahorrela, 60 milioi euroko zorrapilatu arte. Eta inork horren ardu-rarik ez? Lotsagarria.

Nafarroako Parlamentuak Osasu-naren zorra kitatzeko onetsi duenlegea eskandalagarria da. Espanyoltaldeak 43 milioi zor dizkio Espai-niako Ogasunari, Atlético de Madri-dek zenbatekoa duen, ez dut uste

artikulu honetan zifra sartzen zaidanik. Zer, lehenbankuak eta orain futbol taldeak erreskatatu beharkoditugu?

Eta oraindik penagarriagoak izan ziren entzun zirenargudio batzuk, legea onartzearen aldekoek emanda,aurka zeudenen kontra: irrazionalak, iru-zurtiak eta gorroto eragingarriak.

Beharbada ez geunden hain oker Osa-sunaren mitoarekin, Nafarroarenarekinbaizik. n

Eskandalagarria

Jon AlonsoI T Z U LT Z A I L E A �

Osasuna hartaz harrogeunden. Etxeberriakikusarazten zigunhirugarren mailatiklehen mailarako jauziaez zela horrenbestekoa,saiatuz gero

ItxaroBorda�

IDA Z L E A

JOSU

SAN

TE

STE

BA

N

DA

NI

BLA

NC

O Stay

Page 23: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

2014KO ABENDUAREN 21A 23�

ZIRTAK - IRITZIAREN LEIHOA

ASPALDIKO PARTEZ, eta ustezko eguraldi txarrariesker, telebistaz bizpahiru western ikusteko aukeraizan dut egunotan, txar amorratuak denak. Ezinhobeak, alegia, kanpoan giro ez denean geldikakobizikletan eguneroko kirol saioa etxean gozo-gozoegiteko. Ibilian, tximistaren pare pasatzen da bizikle-taz ordu bete. Geldian, ordea, eternitate eta erdipasatxo ematen du.

Gaur egun, hainbeste telebista katerekin, noiznahidago, direnak direlarik ere eguna eta ordua, non edohan western bat aurkitzeko aukera. Zorionez, asko Bsailekoak eskaintzen dituzte, paisaiak ez ezik akto-reak eta sentimentuak ere kartoikara izaten direnhorietakoak. Asko eta askotarikoak dira horrelakofilmen abantailak, baina hemen bi bakarrikaipatuko ditut, ari garenaren harira ezdatozenak bazter utzita.

Batetik, hasi eta ordubetera harrapatuta ere,lehen fotogramatik igar-tzen diozu zer gertatuko den(nor hilko den, nor norekinezkonduko...); albisteetakoarenaldean, mundu txukun eta ordena-tua da filmotakoa, eta gainera txin-txoek irabazten dute beti. Bes-tetik, dena hain kartoikaraizanik, filma bera ari zaizutaigabe belarri er tzeragogoratzen fikzioa, itxurahutsa dela dena; horre-gatik dira eramanga-rriak, besteak beste, elka-rrizketak, ukabilkadak etatiroketak: ez dutelakobenetakoak iruditzeko asmo-rik batere.

Telebistari begira ordu betekosaioa egiten baduzu, ordea, bes-telako solas, eraso eta tiro batzukere jasan beharko dituzu, etahoriek bai, horiek beldur-garriak dira, bizikletari“arre” esan eta handiklauhazka bizian alde egitekogrina sortzeko modukoak.Tamalez, gaiztoaren zaldia baino geldoagoda etxe barruko bizikleta: hari arre etaarren aritu arren, hantxe geldituko da, zir-

kinik egin gabe, eta zuk osorik irentsi beharko duzu“publizitate etenaldia” esaten dioten tiro festa.

Aurreko batean, 26 tiro kontatu nituen, filmarenetenaldi bakar batean. Bat saihestu arren, hurrenanondik etorriko zaizun ezin inola ere asmatu. Garbidago zu zaituztela jomuga, zuketa zurian lotsagabeari zaizkizu eta: zugana, zurekin, zuretzat, zure alde.Batzuetan, hala ere, zurekin ari ez balira bezala dihar-duten gazte txitxi-trinko batzuk agertzen dira, gizonzein emakume, gorputz jarrera grinatsu eta imintziolikitsak eginez, lurrin izen lurrintsuak xuxurlatzendituztela euren artean, ingeles edo frantses manera-tsuan, higuingarri. Asko dira horrelakoak: lurrinez

lurrin eguberriak kirats bihurtzeko lain. Gai-nerakoetan, denetik dago: ume txikientza-ko kolonia ura, turroi magikoa, jostailusofistikatuak, zimurren kontrako uken-dua, hortzorde miresgarriro itsaskorra...

Eta, nola ez, hirugarren mundukoen-tzat laguntza eske larriak. Diodan ete-nean, hiru. Ez elkarren segidan, baiziketa lurrin-jostailu-turroi-hortzordeekin

nahasi, harmonia latzean. Gainazgaineko aberaskeria eta azpiaz

azpiko miseria, dena bat.Miseriaren ikur direnumeek izen propioa dute

(John, Henry.. . ) .Hilean 10 edo 12 euroeskatzen zaigu haientzathiru iragarkiotakobakoitzean; Henryren

kasuan, lehen urtebete-tzea azkena ere izan ez dezan.

Kolore Batuak eskaini ohizituen markak Amets Batuakeskaintzen dizkigu orain. Ez dutuste John eta Henry bezalako

haur goseen ezkur-ametsak ditue-nik gogoan, gurea bezalako herri

aseen gezur-ametsak baizik. Amaitu da iragarkien tar-

tea, eta eskerrak: gauzakberen onera datoz berriz,

eta zu bazoaz,gezurrezko ametsen

pedalei eraginez, geldi, gezu-rrezko Happy End baterantzgozo-gozo. n

Joxerra Garzia� IDA Z L E A

DA

NI

BLA

NC

O

Bizikletan apatx(e)

Antton Olariaga

Page 24: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

24 � 2014KO ABENDUAREN 21A

ERDIKO KAIERA

Nolakoa izan da Lurrean Etzanda disko berria-ren sormen lana?Orain, Gasteizen bizi naizela, ohitura on batiheldu diot, eta noizean behin mugalari ohibatekin elkartzen naiz, Alberto de la Casare-kin. Nire sparring pertsonala da, gogor jardu-ten dut berarekin. Abestiak erakusten dizkiot,elkarrekin jotzen ditugu... Albertori asko zordiote abestiok. Azukre Koxkorrak (Elkar,2013) diskoarekin luze aritu gara biran, bitar-tean, gitarraz bakarrik sortu ditut abestitxohauek.

Nazioarteko musikari profesionalakerakarri dituzu Elkar estudioetakosaioetara.Ez nekien aurten edo datorrenurtean aterako ote nuen diskoa,baina aurreko jazzaldian JohnZorn saxo-jotzailearekin etorri zenKenny Wollosen bateria-jotzailea.Oso laguna dut Kenny, zazpiga-rren diskoa dut berarekin. Aipatuzidan Leo Abrahams gitarra-jotzailea (Brian Eno, Roxy Music, Blür) eza-gutu zuela eta zerbait ikusi zion, nitaz gogo-ratzen omen baitzen hura entzuten zuenbakoitzean. Eta nik ideia hura gorde nuen.Diskoa egitekoa nintzela, Kennyrekin jarrinintzen harremanetan, eta Leogatik galdetunion, ea interesaturik egongo ote zen. Beste-tik, Simon Edwards baxu-jotzailea eta kon-trabaxu-jotzailea ekarri dugu gurera. Zailena

elkartzeko egunak aurkitzea izan da, musikarihauek bira askotan eta jende askorekin egitenbaitute lan. Kantuok haiengana jotzea eskatudidate diskoa egiteko orduan.

Beste sonoritate batzuk bilatze aldera?Dagoeneko, disko asko egin ditut formaziodesberdinekin... Pauso bat aurrera eman nahinuen.

Elkarreko estudioetan, denak batera joz etatresneria analogikoa erabilita grabatu duzuediskoa, ohikoa duzunez. Diskoari bizitasuna

emateko?Musikan ez dago araudirik. Badatresna bakoitza banan-banan gra-batzen duenik, eta bizitasun han-dia lortzen duenik. Nire kasuan,lehenesten dut zuzeneko metodohori, maite dudalako horrela gra-batzea. Kantak zehatz landu etagero, denok batera interpretatzea,kantaokin jolastea eta arnas horiharrapatzea izaten da nire asmoa.

Horrelako saioei ekiteko oso zehatza izanbeharra duzu. Kantuak oso borobilduak, fin-duak, ondo pentsatuak, ondo idatziak behardiuzu eduki ordurako. Nire asmoa izaten dadenak elkartu eta momentu hori harrapatzeazintan, eta orain Elkarren egin daitekeen zer-bait da. Gero, Azkaraten Jonanekin [Ordori-ka] landu izan ditut ahotsak, recordingak etanahasketak.

«Atxikimendu handia duthitzarekiko, niretzat nola esan

inportantea da»

RUPER ORDORIKA

Durangoko Azokaren harira aurkeztu du lan berria, Lurrean Etzanda (Elkar), bere ibilbidemusikaleko hamaseigarrena. Ruper Ordorikak ohikoa du estudioan zuzenean grabatzea,

musikari guztiak batera alegia, eta tresneria analogikoa erabilita. Oraingoan, Kenny Wollesen(bateria), Simon Edwards (baxua) eta Leo Abrahams (gitarra) izan ditu lagun. Hitzak bereak

dira, Dionisio Cañas poetaren testu bati eginiko moldaketa izan ezik.

| MYRIAM GARZIA |Argazkiak: Monika del Valle / Argazki Press

“Ez dakit zerkdesberdintzen duen diskohau aurrekoetatik, bainairuditzen zait kristalezkobolaren barruan dagoenmuin hori ukitu dudala”

Page 25: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

2014KO ABENDUAREN 21A 25�

Hitzei dagokienez, azken diskoetan bezala, zukzeuk eginak dira. Berritasuna, edertasunaedota memoria, berriro ere, agertzen dirahitzetan.Betidanik gustuko izan ditudan gaiak landuditut kantaotan. Gai ugari dago. Atxikimenduhandia dut hitzarekiko, testua maite dut etaniretzat nola esan oso inportantea da. Hiz-kuntzak neurtzen eta behartzen du kantua.Gogoeta handiak egiten ditut kantuak izanbehar duenaz, edota gure hizkuntzak zeronartzen duen, zein erritmotan diren aiseago. Beti dut gogoan entzule berezi bat, eta entzu-le horri zuzentzen natzaio. Entzule euskaldu-na dut gogoan, horregatik da niretzat inpor-tantea nola esan. Hitzak ez diraustekabekoak, kantuaren oinarri-oinarriandaude. Gure hizkuntzaren arnasak dituenjoerak hartzen ditut kontuan, baina gero, hitzhoriek ulertzen ez dituzten musikariekinelkartzen naiz diskoa egiteko. Hor dagomusikaren indarra. Haratago zoaz, helburuaberba eta doinua edo kanta izango litzateke,ahotsaren presentziarekin agian, hirugarrenesparru batera heltzea, alor bat non kantuakgustura ibiltzen diren.

Dionisio Cañas idazlearen Zerutik gertu ez daondo egoten poemaren moldaketa egin duzu. Testu guztiak dira nik eginak, salbu eta mol-

daketa hori, eta poema horrek lotura handiadu izenburuarekin. Dionisiok 35 urte emanditu erbestean, eta orain jaioterrira itzuli da,La Manchara. New Yorken ezagutu nuen, etaoso gogoko ditut bere lan kritikoak eta poe-sia. Diskoa ontzen ari nintzela, DionisiorenLugar deritzon poema-liburua berriro ikuska-tzen hasi eta poema hori aurkitu nuen, etakantatzeko beharra sentitu nuen. Bera osokontent dago abestiarekin, baina esaten duharritzen dela, testu hau ikusten duelakolagun bati belarrira esatekoa bezala. Bainaberak idatzi duen bezala, “nik ez dut zerutikgertu bizi nahi, hemen egon nahi dut lurrean

“Gure hizkuntzarenarnasak dituenjoerak hartzen ditutkontuan, baina gero,hitz horiek ulertzenez dituztenmusikariekinelkartzen naiz diskoaegiteko. Hor dagomusikaren indarra”.

Page 26: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

26 � 2014KO ABENDUAREN 21A

ERDIKO KAIERA - RUPER ORDORIKA

etzanda”. Hor kokatzen dut nire burua ere,lurrean etzanda, gure miseriak, heriotzarenberri, bizitza, alaitasuna, gorrotoa, lagunak,arerioak, zernahi entzuteko.

Hainbat generotan murgildu zara.Disko anitza da, bai formalki baita interpreta-zioan ere, badu argitasuna eta freskotasuna,hurbiltasuna. Inoiz baino libreago sentitunaiz grabatzerakoan ere, poliki-poliki estu-dioko lana laketuz noa, hastapenetako graba-tze beldurrak uxatu ditut, eta orain gero etagusturago aritzen naiz, momentukoa zintanjasoz, zuzenketak alde batera utziz.

Ez dakit zerk desberdintzen duen diskohau aurrekoetatik, baina iruditzen zait krista-lezko bolaren barruan dagoen muin horiukitu dudala. Horrelakoetan sentipen handibat duzu, pauso bat eman ote duzun barru-rantz, disko honekin badut sentsazio hori.

Musikariek egindako ekarpenak zeriku-sirik izan du horrekin? Leo Abrahamsengitarra, esaterako...Badakizu, musikari britainiar handihauek kolore-paleta handia dute eta ezdira beldur esperimentutan sartzeko,ez dute aurreiritziz jokatzen, hori osogauza polita izan da. Bestetik, horrekasko eskatzen dizu, azken finean, zeukatondu duzu kanta hori, nahitanahiezbaduzu iritzirik kantuaz, baina zureburua utzi behar duzu, ea nora gara-mantzan horrek, eta gauza harrigarriada, batzuetan espero ez duzun tokietanzein ondo zauden.

Estiloen gainetik, abestia defendatubeharra dago? Sailkatzea kazetariok egi-ten dugun lana da agian?Beti pentsatu dut kantua genero batdela bere horretan. Estiloetatik edatendu baina oinarrian oso jatorrizkoa da.Kantu on bat, estilistikoki, era askotaninterpretatu daiteke. Estiloak ez dugoratzen kantua, baizik eta alderantziz.

Kantu borobilaren bila aritzen zara?Ez dakit, niretzat kantu ona kantuesanguratsua da. Hortaz luzaro hitzegin daiteke... Gero eta gehiago ari naizikasten eta, orain, gehienetan, musika-tik abiatuta egiten ditut kantak. Sortze-ko orduan izan beharreko askatasunakkezkatzen nau batik bat. Benetan kantubaten atzean dagoen motiboa, inoizezin da jakin. Beste zerbaitekin konek-tatzen zaituen zerbait da eta horrenatzetik gabiltza. Gauza txikia da kan-tua. Baina era berean, musikak orekanjartzen ditu egungo aurrerapen guz-

tiak, gizakiak behar du barrutik harago joan.Kantuak badu esanahi hori.

Bilboko Kafe Antzokian egingo duzu lehen aur-kezpen kontzertua, abenduaren 20an. Zein dazure harremana hiri aldakor honekin?Azukre Koxkorrak diskoarekin asko ibili garajendeaurrean. Eta aurten nire ohiko taldeki-deek denek disko bana argitaratu dute:Arkaitz Minerrek datorren astean aurkeztukodu bere bakarkako lehen diskoa; Hasier Olea-gak udaberrian atera zuen diskoa; eta, LutxoNeira ere, Kanadan dabil proiektu berri bate-kin. Hala ere, Kafe Antzokia zabaldu zenetik,urtero jo izan dut bertan, eta ez nuen hutsegin nahi.

Eta Bilbo... Hemen hasi nin-tzen, aspaldi... Hemendik gertudagoen Particular de Estraunzakalean nuen entsegu lekua. n

“Beti pentsatu dutkantua genero batdela bere horretan”.

Page 27: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

2014KO ABENDUAREN 21A 27�

ERDIKO KAIERA

GAZTELUPEKO HOTSAK diskoetxeakduela urte batzuk martxan jarritakotaberna dugu Gaztelupe. Hala ere, etadenbora tarte batez itxita egon etagero, berriro ere heldu diote proiek-tuari: udaberriaz geroztik hainbat eki-taldi antolatzen dihardute, batez eremusikari eta literaturari lotuak.

Martin eta Gaizka Azkarate Uzin aridira buru-belarri Gaztelupen. “Gureataberna da, bai, baina bere eguneroko-aren ardatzean musika eta kultura oro-korrean gertu eduki nahi dituena”,esan digute. Gaztelupera hurbiltzendenak zerbait berezia aurkitzen duaskotan. “Domeketako BermouthMusikalak ez badira, astearteetakosolasaldiak, pintxo bereziren bat,Errioxakoa ez den ardoa edo garagar-do heavya”. Bestela, argazki erakusketairaunkorrak ere eskegitzen dituzte lokalekohormetan, eta telebistako pantailan kontzertubereziak jartzea ere gustatzen zaie. Gainera,eguneroko prentsaz gain, Jakin, Ruta 66 edoARGIA moduko aldizkariak daude irakurgai.

Historia luzea gordetzen du tabernak.Duela 20 bat urte jazz, blues eta kantarienmusika kontzertuak egiten ziren, poesia iraku-rraldiak, antzerkia eta beste hainbat makinazio.Tabernako arduradunak aldatu egin ziren gero,eta zenbait urteko geldiunearen ostean, “bestebide bat hartu zuen Gaztelupek”, bi gazteekazaldu digutenez; “Garai bateko espirituaberreskuratu nahi dugu, baina egungo taldea-ren nahi eta interesetara bideratuta. Garaia ezbaita orduko hura, eta jendea ere ez”.

Astearteetan Billie Gunean –horixe duizena bigarren solairuak, Billie Holiday-renomenez– hitzaldi eta aurkezpenak egiten dira,“baina ez kasualitatez, hilez hileko plantea-

mendu baten fruitu da programazioa.Kartelean artisten konbinazio erakar-garria osatzen saiatzen gara”.

Billie Guneaz eta barrakoaz gaine-ra, beste espazio bat ere badu Gazte-lupe tabernak. Kanpoaldean, terra-zan, kontzertuak eskaintzen diraigandeetan. “Programa iraunkor etaheterogeneoa bideratzen saiatzengara. Ez dugu halere herriko kulturadinamizatzeko ardurarik. Gureak etabesteak, denak, osagarriak dira herri-ko kultur panoraman”, diote Gazte-lupeko arduradunek.

Garai batean Gaztelupe tabernanegiten ziren kontzertuetatik sortuzen diskoetxea, orain alderantzizsortu da aukera. Baina bi proiektudira, ez dabilelako jende bera bateaneta bestean. “Tabernan jotzen duten

talde askok ez du diskoetxearekin zerikusirik,eta alderantziz. Eta hala behar du”.

Tabernariak hasi dira tunelaren amaieraikusten, eta horren harira, asko dira Gazte-lupekoen moduan formatu txikiko ekital-diak antolatzen dituztenak: “Garbi geneu-kan bide horri ekinez gero gogotik eginbeharko genuela lan, baina halaber gure gus-tuko taberna sortuko genuela. Literatura,musika eta kontzertuak maite ditugu, zerga-tik ez besteekin partekatu?”, arrazoitu digu-te azkaratetarrek. Lan taldeari gustatzenzaizkion ekimenak eramaten dituzte taber-nara, “eta beti bada, espresuki horretara eto-rri denik, Soraluzekoak izan edo ingurukoherrietakoak izan, adin guztieta-koak, gainera”. Kontzertuetakoestiloak ere anitzak dira: kantau-toreak, jazz, blues, boleroak, kla-sikoa... Orori heltzen zaio. n

Kultur ekarpena,freskagarriekin batera

GAZTELUPE TABERNA

Tabernak topaketarako, elkartrukerako, egonean egoteko edo, besterik gabe, harreman sozialaestutzeko tokiak dira. Hala ere, eta ostalaritzak bizi dituen garai latzak kontuan hartuta,

miresgarria da zenbait taberna jabek kulturaren alde egindako apustua. SoraluzekoGaztelupe taberna, etsenplu.

| MYRIAM GARZIA |

Page 28: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

28 � 2014KO ABENDUAREN 21A

ERDIKO KAIERA - LITERATURA

MUNDUKO POESIA KAIERETAKO SEIGARRENA JosuLandak aukeratu eta itzulitako Miguel Hernándezenhau da. Ezinbesteko Hernández, Hernández eterna-la (Orihuela, 1910 - Alacanteko kartzela, tuberkulo-siak jota, 1942). Dela hemen dela Sabin Muniategiklehenago eskainitako zertzeladetan, dela Orihuela-koaren hizkuntzan argitaratu diren konta ezinezkoantologietan, bere idatziekin hunkitu direnetakoanaiz ni, sutu direnetakoa, desesperatu dutenetakoa.Lorcaren edo 27ko belaunaldi hartako beste izenenlilura arean engainagarriaren aldean, poeta honendebozioa benetakoa da. Paisaiak maitatzera zarama-tza, harengekin adoretzen zaitu, kartzelan berarekinodolustu zintezke: “Bihar izango dira/ musuentraba,/ arma bat sentituko/ hortzetan barna./ Suaengoitik/ muinerantz jaitsiko da/ haginez behei-ti.// Titiz hegan egizu/ ilargi bitan./ Haiek, tipulaztriste./ Zu, poz irritan./ Burua jaso./ Ez axola zergerta/ eta zer jazo”.

27koa izan ote zen benetan Hernández? EdoNerudaren trumoiaren semeetako bat da? EdoNerudaren trumoiaren semeetako bat da, bainaEspainiako urrezko mendeko Cervantes, Lope,Calderón eta Góngoraren markarekin? Josu Lan-daren hautaketak Ilargietan peritu barrokozaletik

gerrako poesia urgente bezain ederrera egiten du,poetaren bi aurpegiok agerian utziz. Horregatikbegitandu zaigu kaiera hau konpletoa bezain arina.Itzulpena, esan dezagun bidenabar, bikaina da.Oktaben neurria eta errima eta guzti errespetatzenditu adierazkortasunik ia galdu gabe: “Errautsezkouda etengabeak/ larraineko ilargia du zaildu,/ ezda bero gorantz den zutabea,/ urrez iraupeneandela bildu”.

Indar kultu bat dauka Hernándezek bereahuntz-zain irudiarekin kontrajartzen dena, bainaera berean honen osagarri dena. Langile eta artzainkultuen Espainia ezinezko hura ordezkatzen duOrihuelakoak. 31 urte eskasekin errenditu barik hilzen, “erregimenaren aldeko keinuren bat” eskatzenziotenei entzungor. Gudaria bezain sentibera etasenarra bezain estoikoa zelako. Hernández da,hitzaurrean Beñat Sarasolak saiheska dioen legez,autentikoa: “gozamen hutsa da Hernandezen len-goaia poetikoaren samurtasunetik dorpetasuneraetengabeko jauziak egitea”. Hernánde-zek ez du perfekzioa irudikatzen.Benetakoa da. n

Igor Estankona

Miguel Hernández:poemak.Josu Landa.

Susa, 2014

Tipularen negarra

Literatura | POESIA

Page 29: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

2014KO ABENDUAREN 21A 29�

MUSIKA - ERDIKO KAIERA

OPERAZALEOK ilusioz espero dugu urtero udarenostean OLBE-ren denboraldi berriaren irekiera.Aurtengoa ohikoa baino beranduago suertatu da;izan ere, krisiaren poderioz 63. denboraldi honekbost titulu besterik ez du izango (normalean zazpiizaten dira), eta, beraz, irailean hasi ordez azaroanizan dugu lehenengo emanaldia. Hori bai, krisia etaguzti, kalitatea bere horretan mantentzen da etabetiko gustua eta “savoir faire” hori, antolatzaileenaldetik, nabarmena da.

Hasteko, Tutto Verdi izeneko zikloaren barruan,konpositore honen lan fresko eta indartsu bat: Atti-la. 33 urte zituen Verdik opera hori bukatu zuenean,eta nabaria da lan horretan musikariak gaztarokoobrei inprimatzen zien bizkortasuna. Libretoa,Francesco Maria Piave eta Temistocle Solera-rena,interesgarria da baita ere. Ez da Attila basati etañabardurarik gabea marrazten, baizik eta pertsonaindartsua, eta aldi berean zalantzatia, argiak eta itza-lak dituena.

Pizgarri bat baino gehiago izan du denboraldia-ren hasiera honek. Alde batetik tituloa bera, esanbezala, potentea, eta bestetik, Ruggero Raimondi-ren parte-hartzea, eszena zuzendari bezala aldihonetan. Baxu italiar famatu honek Attila-ren rola

egin zuen Bilbon orain dela 37 urte, eta, hainbestedenbora pasa eta gero, begi-bistan geratu zen zeinbaliagarria den bere eskarmentua holako produk-zioak lantzeko. Benetan ikusgarria eta ederra suerta-tu zen Attila hau. Eszenaratze ikaragarria, non argiaeta eszena elementuen mugimendua oso garrantzi-tsua den. Musikatik aparte, merezi izan zuen espek-takulu osoak.

Musikalki, ondo. Ildebrando D’Arcangelo baxuak,Attilka-ren paperean, ongi bete zuen alderdi bokala,emisio argi batekin. Beharbada sakontasun interpre-tatibo nahikorik ez zuen ekarri baina eraginkorra izanzen, zalantzarik gabe. Roberto Aronica tenoreak bereahots distiratsua luzitu zuen. Angel Ódena baritono-ak gorabeherak izan zituen eta Anna Smirnovasopranoa, Odabella-ren rolean, oso adierazkor senti-tu genuen. Orokorrean, ez zituzten erabat biribilduberen interpretazioak, baina osotasun ederra oparituzuten, ikuskizun erakargarria eginez. EuskadikoOrkestra Sinfonikoa, Francesco Ivan Ciampa zuzen-dariaren eskutik, fin eta leun ibili zenfosotik, eta Bilboko Operaren Abesba-tza, sendo. n

Montserrat Auzmendi

Saio boteretsua

Verdiren AttilaBakarlariak: Ildebrando D’Arcangelo, Roberto Aronica, Anna Smirnova, Angel Ódena, Eduardo

Ituarte eta David Aguayo. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Francesco Ivan Ciampa. Eszena Zuzendaria: Ruggero Raimondi. Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.

Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: Azaroaren 22a.

Page 30: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

30 � 2014KO ABENDUAREN 21A

ERDIKO KAIERA - DENBORA-PASAK | ANA ZAMBRANO |

Miren tabernakobarran dago pintxoeibegira, bat aukeratuezinik. Une horretan,oporretatik bueltandatorren Ane sartu databernara:

– Kaixo Ane! Zermoduz ibili zara Gre-zia aldean? Gustatu alzaizu?

– Grezia ez asko, bainaKreta nahiko...

– Nahiko Kreta? – Ez, eskerrik asko. Afal-

duta nago.

Hitz gezidunak

SoluzioaKike Amonarrizen umorea

Pintxoak eta oporrak

LEGEZ------------

ARRASTAKA,HERRES-

TATUZ

1------------

NORATATZIZKIA

EREDUARENARABERA

EGINA------------

NAFARROAKOURTEGIA

... ZEDONG,LIDER

TXINATARRA------------

4

---------------------------------------

ZAKU TXIKI------------

2------------

BATZENDIREN KOPU-

RUETAKOBAKOITZA------------

BYTE

LAPURTU,EBATSI

------------ANTIGUAKO

LAGUN

ADARRAKEBAKI

------------UZTARRI

HITZ ELKAR-KETETAN

SAMINTASUN------------HEGABERA

ZUTABE------------INGURU

DANTZAL-DIETAN

EGITEN DENA------------BEKOKI

ARROKABOLKANIKOA

------------PARETAMEHE

HODI------------LANDAREALEDUNA

IDISKO------------

ABIZENARENAURRETIK

DOANA

ARTSENI-KOAREN

SINBOLOA------------ENERGIA

INBUTU------------KARBONO

ETABURDINAZKONAHASTURA

NABARI------------GAROA,IRATZEA

---------------

3------------

UKAN

SUITZAKOIBAIA

INDIAKOA------------

ATZE,ATZEKO ALDE

NEWTON------------

1502 ERROMATAR

ZENBAKIZ

PAPERAK-ETAITSASTEKO

AHI------------

FESTA

------------

------------

MILA KILO---------------HUTS, AKATS

1 2

3 4

KO

NT

SON

AN-

TE

ER

RE

PIKA

-T

UA

----

----

----

BAL

IOA

MH

ST

AX

OH

BA

TU

GA

IO

II

BE

LM

IN

TA

SU

NN

HA

BE

DA

NT

ZA

DI

IL

AB

AT

UT

UU

RA

HI

ER

G I

AS

AI

ON

IL

AG

ER

IA

LT

ZA

IR

UT

XE

RR

IA

IZ

AN

AA

R

G M J

AR

RE

AK

U

B E Z

E T

NE

VIT

DIL

ME

N-C

C B

YSA

GR

EZ

-CC

BY

SA

Baserriko animaliak

MA

NU

EL

M. V

ICE

NT

E-C

C B

Y

JAV

IER

LAST

RA

S-C

C B

Y

Page 31: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen
Page 32: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

32 � 2014KO ABENDUAREN 21A

ERDIKO KAIERA - OSASUNA | JABIER AGIRRE |

Babeslea: iametza Interaktiboa

ASPALDI SARTU GINEN udazkenean,baina urri-azaroan uda giroan egongarela esan liteke. Hona beraz, aben-du erdian, udazkenean ondo sartze-ko aholku sorta.

Sasoi aldaketak aldarteari eta ado-reari erasan diezaieke, ikerketa uga-rik frogatu dutenez. Gure esku dagobeheraldi hori kontrolatzea. Badiraegunero praktikan jar daitezkeenohitura xumeak, gogorik ezarenkontra oso mesedegarriak:

l Jarrera baikorrarekin ohera-tu. Gauero, ohera joan aurretik,gogora ezazu egunean zehar gertatuzaizun gauza on bat gutxienez.l 30 minutuko paseoa egune-

ro. Texaseko Unibertsitatean egin-

dako ikerketa baten arabera, jardue-ra fisikoa psikofarmakoak bezaineraginkorra da depresio arinak jotadauden pertsonengan. l Tente ibili. Ibiltzean jarrera

egokia izateak –hau da, tente ibil-tzeak– norbere buruarekiko pentsa-mendu positiboak eragiten omenditu, eta hori depresioaren kontrakoerremedio ezin hobea da.

Zaindu sistema immunitarioaBestalde, eguraldi aldaketak gureimmunitate-sistema ere ahuldudezake. Eta ondotxo ezagutzendugu immunitate-sistemak udaz-ken-neguko gripe, katarro eta gaine-rako infekzioen kontrako borrokanduen garrantzia. Beraz, sistema hori

aktibatzea komeni da, hurrengohilabeteetan askoz ere gaitz gutxia-go harrapatzeko.

l Ondo lo egin. Zenbat eta loordu gehiago egin, orduan eta han-diagoa izango da odoleko globuluzurien kontzentrazioa, birusak etabakterioak akabatzeko ardura dutenodoleko osagaiak hain zuzen ere.l Kontrolatu gainpisua. Sobe-

rako kilo horiek gorputzarenbarruan hantura sorrarazten dute.Horren ondorioz mikroorganismoarrotzetatik babestu beharko gin-tuzketen zelulek ezin dute moduegokian lan egin, eta infekzioenkontrako borroka ez da hain eragin-korra.l Garbitu eskuak maiz samarurarekin eta xaboiarekin, hogeisegundoz gutxienez. Neurri hori,oso sinplea eta hutsala irudituarren, ezinbestekoa da infekzioakez harrapatzeko eta infekziohoriek ez zabaltzeko. Berezikikontuan hartu beharreko neurriada janariak manipulatu aurretik,komunera joan ondoren etagarraio publikoa erabili ostean. l Hartu egunero zitrikoak(mukosak zaintzen dituzte), bara-txuria eta tipula (eragin antibioti-koa dute) eta jogurta (hesteetakoflora babesten du). Eta har itzazueragin linfatikoa duten sendabela-rrekin (ekinazea, schisandra etaantzekoekin) egindako infusioak. l Eutsi adiskide eta lagune-kiko harremanei. Zure antigor-putz kopuruak goraegingo du, eta zureorganismoak hormo-na kaltegarri gutxiagoaskatuko du. n

Udazkenari aurre egiteko zenbait gomendio

Lo asko egiteak globulu zurien kontzentrazioa handitzen du, eta beraz immunitate-sistema indartzen du.

Page 33: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

2014KO ABENDUAREN 21A 33�

LANDAREAK - ERDIKO KAIERA| JAKOBA ERREKONDO |[email protected]

LEKEITIORA JOAN etalepo ikasi. Landareenberri ikasi! Bizkaitik,handik eta hemendiketorritako lurzaleakbildu ziren Usotegikoherri baratzearenurteurren ospakizu-nera. Iurretako Oro-miñoko Txarroa base-rriko Ikerrek ihiari,Juncus generoko belarjendeari, “ziria” dei-tzen diotela erakutsizidan. Gure etxearenizenak ihitik ere badueta nik ederki itaundunuen. Eta, gero,batean eta bestean miaketari ekin.

Wikipediak dioenez, Juan JoseArbelaizek jaso zuen Luis Mitxele-nak zioena: “ihia” lehen “inia”esaten zela. Nik, zirizale, Ikerren“ziria”-ren alde egingo dut. Juncusizen latinoa jungere hitzetik omendator, hau da: batzeko, elkartzeko,uztartzeko esan nahi du. Eta ume-tako jolas lotu bezain entreteniga-rria datorkit gogora: ihi lasto bathartu eta ziri gisa bertan sartu etasartu pilatzen genituen bitxiloreak(Bellis perennis) eskumuturrekoak

edo idunekoak egiteko. Teilatuak,hesiak, saskiak eta abar lotu etaosatzeko erabili izan da, baita kan-dela moduan ere: ihi lastoa koipe-tan busti eta hura zihotzen utzi.Busti, zihotu, busti zihotu, kandelaosatu arte. Horra ihia ziri, ziho-argiaren edo ziho kandelaren ziria!

Lekeitioko Usotegian baratzeazaritu ginenez, inguratu zirengehienak emakumeak ziren. Giza-semeak ere baziren, baina urruti-xeagotik begiratzen zuten, moka-dutxoaren tartean izan ezik...

Emakume talde batbazen, landare berezibatez ari zena. Gazte-lerazko izena erabil-tzen zuten: verdolaga,hau da, getozka (Por-tulaca oleracea). Zeinbaino zein, norkgehien famatu ariziren, batzuentzatsendabelarra eta bestebatzuentzat jakia.Omega 3 duela, ezdakit zein zauri senda-tzeko mirarizkoa dela,entsaladari apartekograzia eransten diola...Nik arrastorik ere ez.

Ezta ezagutu ere landarea. Jakin-egarri. Han eta hemen galdetu, etaLekeitiorako aukera-aukerakoadena aurkitu dut: getozka bestelandareen laguntzailea da. Lurreansakon hedatzen ditu zainak, etaahulagoa den aldamenekoak harensegidan bereak ere luzatu ahal...Herrigintzaren irudi polita. Eaatzera joaten naizene-rako, Usotegiko herribaratzean getozkaritxoko bat eman dio-ten... n

Sator pilakSATORRA azpilanean ari da. Hara,hona, lagun bila ibiliko da satortxoberriak sorrarazi eta ugaltzeko.Bidean zizareak bilduko ditu. Sato-rrak batez ere zizareak jaten ditu.Bere txistuak pozoi antzeko bat dueta hil gabe zizareak sorgortu etageldirik manten ditzake. Habi alda-menetan zizare biltegiak egitenomen dituzte; mila zizaretik goradituztenak ere aurkitu omen dira. n

JAK

OBA

ER

RE

KO

ND

O

Ziria eta getozka

Portulaca oleracea, getozka.

ZOOFARI-CC BY SA

Page 34: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

34 � 2014KO ABENDUAREN 21A

ERDIKO KAIERA - DENBORAREN MAKINA | NAGORE IRAZUSTABARRENA |

INGALATERRA, 1849. Samuel BirleyRowbotham (1816–1884) asmatzaileeta idazleak Zetetic Astronomy: EarthNot a Globe (Astronomia Zetetikoa:Lurra ez da globoa) izenburuko lanaargitaratu zuen Parallax izenordez.Hasieran hamasei orrialdeko panfle-toa besterik ez zena 200 orrialdera iri-tsi zen hamabost urte geroago, eta1881eko azken bertsioak 430 orrialdeditu. Izenburuak dioen moduan, Row-bothamek, berak asmatutako metodaerabiliz –astronomia zetetikoa–, Lurralaua zela ondorioztatu zuen.

Parallax-en arabera, kontinenteekozeanoan flotatzen dute, ozeanoa elu-rrezko eta izotzezko basamortu batekinguratzen du eta desertu izoztuarenatzean labar eskergetan amaitzen daLurra. Lurrazalaren azpiko suari eskerexistitzen dira kontinenteak eta ozea-no urtua. Baina su hori ez da nahikoa,nonbait, Lurraren erdian dagoen IparPoloaren inguruko izotzak urtzeko.

Betiere haren teoriei jarraiki, Eguz-kia, Ilargia eta izarrak guregandik kilo-metro gutxira daude. Eguzkiak IparPoloaren inguruan egiten du bira, betiabiadura berdinean eta Ilargiak, lanpa-ra bailitzan, berezko dirdira du eta erdigardena da. Eta eklipseak? Eklipseek,Rowbothamen arabera, bazuten azal-pena; kontua zen berak oraindik ezzuela aurkitu. Eta bestela, Bibliara erejo zezakeen bere teorietarako. Finean,Bibliak azaltzen zuen Lurraren osaera:goian zerua eta behean Infernuko sua.Orduan, Infernuko suak ozeanoa urtueta lehorreko bizitza ahalbidetu badu,ez da hain txarra izango... Parallax-en

teoriek, jakina, ez zuten ez bururik ezbuztanik, eta ordurako Lurra esferikoadela aspaldi egiaztatuta zegoen. BainaRowbothamek ez zuen hori traba izanhogei urtez ia Ingalaterra osoa ibiltze-ko bere teoriak eztabaida publikoetandefendatzen. Eta eztabaida gehienakirabazten zituen, gainera.

1864ko egun batez Plymouthekohondartzan agertu zen, Richard Proc-tor astronomoak jotako desafioarierantzunez. Parallax-en aurkariek zio-ten hondartzan ipinitako teleskopio-tik hamalau miliara dagoen Eddysto-ne itsasargiaren linterna soilik ikusikozela, nahiz eta apur bat gorago dago-en muinotik itsasargi osoa ikustenden. Baina egun hartan linterna erdiabesterik ez zen ikusten, airearen erre-frakzioa ohi baino txikiagoa zelako.Edonola argi zegoen lurrazala ez delalaua, baina Parallax-ek sutsu aldarrika-tu zuen espero zenarekiko desberdin-tasun hura bere aurkariek ziotenarenkontrako froga zela. Bertaratutakoasko konbentzitu zituen.

Erretorikan trebea zen Parallax,baina aurkarien gainetik gailentzenzen ahots ozena zuen aliatu nagusi.Sinesteko gogoz zegoen publikoa erebai. Egun hain ohikoa den hitzontziozenen arrakasta ez zen haren oinor-detzan utzitako gauza bakarra izan.Flat Earth Society (Lur Lauaren Elkar-tea) sortu zuen hil baino lehen; zien-tziaren aurkako korron-teen haztegi ezin hobeaden AEBetan elkarteabizirik dago oraindik, etamilaka jarraitzaile ditu. n

Duela 1.300urteko aztikeriaegiptoarrakKOPTOZ IDATZITAKO 1.300urteko egiptoar eskuizkribuaerosi zuen Australiako Mac-quarie unibertsitateak 1981ean,eta berriki bertako nahiz Syd-neyko Unibertsitateko ikerla-riek hogei orrialdeko liburux-kak dioena dezifratu dute.

Botere Erritualeko EgiptoarGidaliburu bataiatu duten per-gaminoak 27 sorginkeria, hain-bat babes-erregu eta irudi mor-doa biltzen ditu. Norbaitmaitemintzeko edo mendeanhartzeko, negozioetan arrakas-ta izateko, espiritu gaiztoakuxatzeko eta zenbait gaixota-sun sendatzeko konjuruak topadaitezke bertan, nahiko erra-zak gainera, eragina izangodutela bermatu ez arren.

Larumin beltza sendatzekonahikoa omen da kumino bel-tza, piperminez eta ardoz egin-dako nahasketa edatea. Norbaitmendean hartzeko, zailena bik-timaren atzazalak lortzea da;atzazalak eskuratuta, ateburua-ren alde banatan ipintzea nahi-koa da. Eta norbaitengan desioapizteko ere balio du ardoak,edan bitartean esaldi jakin batbotaz gero behintzat. n

Arrastoak

1893an OrlandoFergusonek Lurrekomapa hau marraztuzuen, Parallaxhitzontziaren teoriazentzugabeetanoinarrituta. EgunAEBetako Kongresukoliburutegian dagoikusgai.

Duela 1.300 urteko eskuizkribuegiptoarraren hogeiorrialdeetako bat.

EFF

YA

LEX

AK

IS/

MA

CQ

UA

RIE

UN

IVE

RSI

TY

‘Parallax’ edohitzontzikeriaren garaipena

Page 35: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen
Page 36: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

36 � 2014KO ABENDUAREN 21A

TERMOMETROA

Nondik etorri zen I-Ener sortzekoideia?Patxi Bergara: Bakoitza bere alde-tik hasi ginen, gero kontaktuansartu ginen. Nire aldetik, lehennahia izan zen ekimen bat sortzeaburujabetzaren inguruan. Burujabe-tza, oro har. Gero ezagutu nuenGoiEner [ikus ARGIA 2.420], etapentsatu nuen: zergatik ez horrela-ko ekimen bat Iparraldean? Ezta-baidak izan dira gure artean eta ezdugu GoiEnerren gauza bera egin,baina ideia hori zen. Frantzia mai-lan EDF izan da beti monopolioaizan duena elektrizitate alorrean, etagaur egun, liberalizatua baldin badaere, hemengo biztanleek ez dakitealdatzen ahal dela. Euskaldun gisaFrantziarekiko menpekotasunabada hori ere.Mathieu Iriart: Hamar urte baizikez da liberalizatua dela, baina Fran-tzian oso zentralizatua da dena oro-korki, baita energian ere, eta ez daAlemanian edo Danimarkan bezalatokiko enpresen konkurrentzia.

Anitzek ez dakite posible delabeste aukera batzuk hauta-tzea. Eta badira; hogei bathornitzaile dago gaur egun.

Zuek ere hornitzaileak izangozarete?P. B.: Ez, gu sortzaileak iza-nen gara, ekoizleak. Horrela-ko asko badira, eta kasikdenek EDFri saltzen diote.Guk ere bai, hasieran.M. I.: Gure asmoa da orain-goz ekoiztea, eta egun batezbanaketa-egitura bat sortzea.GoiEner etorriko balitz Ipar EuskalHerrira, zirkulu perfektua litzateke,guk ekoiztea haiek saltzeko, etaherritarrei erratea kontratua egitenahal dutela GoiEnerrekin. Denaizango genuke Euskal Herrian ber-tan.

Zergatik ekoizle, eta ez hornitzaile?M. I.: Trantsizio energetikoa dagure helburu nagusia, baina zinezorokorra da helburu hori. Beraz,

erabaki dugun lehen ekintza ekoiz-tea da. Lehen urratsa izanen da: ins-talazio kolektiboak egitea panelfotovoltaikoen bitartez. Trantsizioanahi badugu, autonomia energeti-koa beharko dugu, eta horrek errannahi du herritarrek behar dugulaberreskuratu energiaren arloa, bainaezin dugu berreskuratu ekoizten ezdugun energia. Berreskuratu aitzin,behar da energia hemen izan; ez daberreskuratzeko ezer egun.

PATXI BERGARA ETA MATHIEU IRIARTI-ENERREKO SORTZAILEAK

Legearen aurrean enpresa forma du I-Enerrek, bainaegiazki, energia trantsizioa sustatzeko herri

mugimendua izatea da haien asmoa. Urriaren 5eanaurkeztu zuten beren burua jende aurrean, Bizi!mugimenduak Ziburun antolatutako Alternatiba

Zokoa ekimenaren barruan. Patxi Bergara eta MathieuIriart, sortzaileetako birekin mintzatu gara elkarteak

Angelun daukan egoitzan.

«Ipar Euskal Herrian energiatrantsizioa behar da, etaestatuak ez du eginen»

| UNAI BREA |

Argazkiak: Gaizka Iroz

Page 37: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

2014KO ABENDUAREN 21A 37�

I-ENER - TERMOMETROA

P. B.: Hasieran GoiEner bezalaizan nahi genuen, banatzaileak,baina fite konturatu ginen horiez zela bidea. Gure espirituaelektrizitate garbia banatzea da,eta gaur egun Ipar EuskalHerrian elektrizitate garbia izanbada, barnealdean, baina ez dakantitate handia.

Non ezarriko dituzue instalaziofotovoltaikoak?P. B.: Leku zehatzak ez ditugufinkatu oraindik –hasiera bateandenak barnealdean izanen dira,hori badakigu–, baina asmoadugu kolektibitateen edo labo-rarien teilatu gainean hasteko.Tamaina handiko teilatuak nahiditugu. Eta ari gara hautetsibatzuekin mintzatzen.M. I.: Helburua litzateke mar-txoan lehen panela ezartzea.Hautetsiei ez diegu euro batere galdeginen, teilatua baizik,eta gure ustez ezin izanen duteer refusatu, baina denborabeharko da. Gu prest izanengara; jadanik dirua sartzen arida, jendeek erraiten dute inber-tituko dutela... Ez gara horrenbeldurrik. Hala ere kanpainazaila da, errazago izanen litza-tekeelako komunikatzea teila-tua identifikatuta dugularik.Baina teilatua izateko behardugu diru pixka bat ukan.Orduan, lehen jendeak zinezmilitanteak dira, gure hurbile-koak, hori da lehen zirkulua,eta bigarren zirkulua izanendira Ipar Euskal Herriko mili-tante historikoak, beti EuskalHerriaren alde ematen dute-nak.

Beraz, burujabetzaren ikuspuntu-tik ari zarete mezua zabaltzenekologiarenetik baino?M.I.: Bietatik. Euskal nortasunaeta ekologia. Euskal monetak,EHLGk... jadanik erakutsi dutebadela Ipar Euskal Herrian gai-tasuna bi mundu horiek biltze-ko: euskaltzaleak eta aurrera-koiak edo ekologistak. Gero etagehiago elkarrekin lan egitendute lurralde honetan, eta horibaliatuko dugu.

Ekoizpen eredua aldatu nahiduzue, baina kontsumo ereduaere bai. Gutxiago kontsumitzea,alegia. M. I.: Hori nahi dugu batetik,eta bestetik, gaurko nuklear-petrolio eredutik berriztagarrie-tara pasatu. Gure asmoa dahemen kontsumitzen den ener-gia hemen ekoiztea, baina ezegun bezainbeste. Gaur 100kontsumitzen badugu, biharaski izan dadila 50.

Nuklear-petrolioa binomioa aipa-tu duzu, baina elektrizitate sorre-raren alorrean bada petroliorik? M. I.: Ez, petrolioa gehiagoerabilia da garraioarentzat, bainaelektrizitateari dagokioneznuklearra da nagusi, argindarra-ren %75-80 nuklearretik dator.Erran dute hamar urterenburuan portzentajea erdira jai-tsiko dela, baina ber energia sor-tuko dute, guztizko kontsumoahandituko baita.

Elektrizitatearen hiru laurdennuklearretik dator, beraz. Eta gai-nerakoa? M. I.: %10-15 hidraulikotik, etabeste %10a berriztagarrietatik:eguzki panel batzuk, haizea osogutxi...P. B.: Frantziak erran du “guizanen gara nuklearraren txapel-dunak”. Nuklearra defendatzendutenak aski azkarrak dira, etabeti badira argudioak erranezenergia berriztagarriak ez direlamenperatzen ahal, haiekin ezdela ziurtatua elektrizitateaetxeetara iristea, eta ez dutelabat egiten kontsumo ohiturekin,panelek gehienbat udan ekoiz-

“Gure asmoa dahemen kontsumitzenden energia hemenekoiztea, baina ezegun bezainbeste.Egun 100kontsumitzenbadugu, aski izandadila 50”

Mathieu Iriart

Page 38: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

38 � 2014KO ABENDUAREN 21A

TERMOMETROA - I-ENER

ten dutelako baina elektrizitateabehar delako gehiago neguan. Bes-talde, ez da ezker edo eskuin afera,komunistak adibidez nuklearrarenalde dira anitz enplegu sortu omenduelako.

Fukushimako istripuak ez du aldake-tarik eragin?

P. B: Pixka bat. Batzuek erratenzuten Frantzian behar zirela zentralzaharrak itxi, baina hala ere berriakirekiko dituzte. Eta zaharrak ez diraixten.M. I: Horretarako ere gure bideaegiten dugu hemen. Ipar EuskalHerrian energiari dagokionez tran-tsizioa behar dela ziur gara, eta ziur

gara ere estatuak ez duela eginen,edo ez duela ongi eginen. Guk egi-nen dugu; euskal herritar gisa horiparada da gure tresna propioak sor-tzeko.

Hitz egidazue I-Enerren antolakun-tzaz. Nola egituratu duzue enpresa?P. B: Instalazioak egiten hastean tek-nikari espezializatu bat kontratatukodugu, baina momentuz ez da langile-rik, hamar sortzaile gara eta denakboluntario ari gara. Hasieran koope-ratiba izatea nahi genuen, azkeneanez da izanen, baina espiritua berdinaizanen da: pertsona bat, bozka bat.Ipinitako kapitala edozein dela. Etamozkina inbertituko da. JuridikokiSAS delako bat izanen da, akziodu-nen sozietate sinplifikatua. M. I: Erran behar da ez garela adi-tuak, eta egin ahala ikasten ari gare-la. Erreferentziatzat Frantziako eki-men batzuk hartu ditugu; horiek gubezala hasi dira, deus jakin gabe. P. B: Etengabeko diru bilketan arigara. Helburua da60.000 euro biltzealehen panelak ezartzenhasteko. Badugu erdiabaino gehiago. n

Europako Ingurumen Agentziakekainean argitaratutako Joerak etaproiekzioak Europan 2014 txoste-nak dioenez, Frantziako Estatuada 2020rako berriztagarrien arlo-an hazkundea sustatu beharkoduen herrialdeetako bat. Zehaz-ki, hazkundea 2005-2012 epeal-dikoa baino bizpahiru aldiz han-diagoa izatea lortu behar dutenherrialdeen multzoan dagoHexagonoa.

Ekainean halaber, elektrizitateekoizpenean berriztagarrien pisuespezifikoa handitzeko –eta aldi

berean energia nuklearrarenagutxitzeko– legea aurkeztu zuenPariseko Gobernuak. Horren ara-bera, zentral nuklearrek ezingodute produkzioa handitu –errefe-rentziatzat 2012ko kopurua har-tzen da: 63,2 gigawatio–, eta elek-trizitate osoaren %50 sortu beharlukete, oraingo %75en ordez.

Edozelan, Ségolène RoyalEkologia, Garapen Jasangarri etaEnergia ministroak ez zuen azal-du nola gutxituko den energianuklearraren portzentajea,“legeak ez baitu zehazten”.

Nuklearraren zati bat berriztagarriek ordezkadezaten legea egin du Parisek

Hamar pertsonak sortu zuten I-Ener 2014 hasieran, eta denak borondatez ari dira lanean. Lehen panel fotovoltaikoakezartzen hasteko diru bilketan murgilduta dabiltza orain. 60.000 euro lortzea dute xede momentuz.

Page 39: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen
Page 40: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

40 � 2014KO ABENDUAREN 21A

TERMOMETROA

Telebistaren boterea inork gutxikzalantzan jartzen duen auzia da. Tek-nologia berrien agerpenak eta heda-penak ez du zalantzan jarri pantailatxikiaren kontsumoa. Nafarrek,batez beste, 214 minutu ematendituzte egunero telebista aurrean, 3ordu eta erdi pasatxo, alegia. Tartehorretan, telebistak, masa hedabideboteretsua den heinean, nahi bestemezu, balore eta ideia zabaltzekoaukera du. Baina jarrera sozial eta

ideologiko zehatzak hegemonikobihurtzeko gaitasuna duen bezala,telebista tresna boteretsua da hizkun-tzen garapen eta normalizazio proze-suetan ere. Komunikazio ohiturakzehaztu ditzake, hala nola hizkuntzaformula berriak indartu eta normali-zatu, esamolde eta kontzeptuberriak, kasurako. Fikzioan, zer esa-nik ez: hizkuntza komunitate batenparte denarentzat mundu sinbolikopropioa eratzen du, pantailako isto-

rioetako pertsonaiak bere hizkun-tzan ezagutu eta entzuten baititu.

Euskara, noski, ez da salbuespena.Eusko Jaurlaritzak 2008. urtean argi-taratutako txosten batek hala dio:“Telebista da gaur euskara zabaltze-ko tresnarik egokiena. Hiru arrazoi-rengatik: etxe guztietan dagoelako,gehien-gehienok ikusten dugulako,eta euskara gutxi edo batere ez daki-tenek ere medio horrekin harremanaeduki dezaketelako, nahiz eta pro-

TELEBISTA

Nafarroan ETB1 sare analogikoan baino ezin da ikusi. ETB3, horrela ere ez. Arazoa ez danolanahikoa, azken urteetan hirugarren katean pilatu baititu euskal telebistak haurrentzakoeduki gehienak. Imitazioa funtsezko elementua da umeen heziketa prozesuan; marrazkiak,

orain, gaztelaniaz imitatzen dituzte.

Ume nafarren marrazkiakez dira euskaraz mintzatzen

Familia nafarren telebistetan ez da ETB3rik agertzen. Umeek ETB3ko marrazki bizidunak ikusi nahi badituzte, ordenadoreapiztu eta internetera konektatu behar dute.

| ANDER PEREZ |

Argazkia: Dani Blanco

Page 41: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

2014KO ABENDUAREN 21A 41�

TELEBISTA - TERMOMETROA

duktua euskaraz izan”. Nafarroan,ordea, euskarazko telebista ikusi ahalizatea, ahalegin berezia eta neketsuaeskatzen duen praktika da.

Hizkuntz Eskubideen Nazioarte-ko Adierazpenak eta Europako hiz-kuntza gutxituen kartak jasotakoeskubidea izanagatik, NafarroakoGobernuak behin eta berriro egindio uko euskarazko komunikabideakbultzatu eta bermatzeko betebeha-rrari. UPNren ukazioaren ondorioz,ETB1 eta ETB2 kateak sistema ana-logikoan baino ezin dira ikusi. Apa-ratu gehienek Lurreko TelebistaDigitalerako sistema barneratuaduten garaian, kableak aldatu beharizaten dira sistema analogikoa sinto-nizatzeko. Interes berezia beharkodu, beraz, ETB1 ikusi nahi duenak.ETB3ren kasuan, hori ere ez; inter-net bitartez baino ezin da ikusi. Kal-tea ez da nolanahikoa, euskal telebis-tak hirugarren katean pilatu baitituazken urteetan umeentzako edukigehienak. Borobilduz, sofan eseri etatelebistan euskarazko marrazki bizi-dunak ikusi ahal izatea errealitateurruna da Nafarroako haurrentzat.

Euskaltzaindiak Paula KasaresenEuskaldun hazi Nafarroan doktorego-tesia aurkeztu berri du liburu gisara.Ikuspegi soziologikotik, soziolinguis-tikotik eta antropologikotik hizkun-tzaren transmisioa ikertu du Kasare-sek; horretarako Iruñea zein Iruritakogurasoak mintzakide izan ditu azter-keta osoan. Adierazi duenez, guraso-ek behin eta berriro azaldu diotenkezka da euskarazko telebistarengabeziarena. Hizkuntzaz jabetzekobitarteko bat kendu zaie haurrei, berehitzetan. Eta kentzeaz gain, gaztela-niazko ereduetara egin dute salto,gaztelaniazko marrazki bizidunetara.Herri euskaldunenetan ere gaztela-niazko esamoldeak erabiltzen hasidira haurrak, telebistako erreferen-tziak errepikatuz. Kasaresek gogoandu Baztango irakasleek kontatutakoa:Umeak “Hola Caballero” esaten entzu-ten zituzten, esaldi hori Bob Espon-jak esaten zuen esaldia zela konturatuarte. Berak dioenez, haurrek “telebis-tan jasotako inputak haien joko sin-bolikoetara eramaten dituzte”.

Izan ere, Oskar Zapata Topagune-ko Nafarroako arduradunak dioenez,“frogatuta dago haurren ikasketaprozesuan, imitazioa funtsezko ele-

mentua dela. Ikusi eta entzuten dute-na imitatzen dute”. Eta pertsonaiakuttunenak gaztelaniaz entzutenbadituzte, gaztelaniaz imitatukodituzte. Egoera gertutik ezagutzendu Edurne Ruiz altsasuarrak. Biseme-alaben ama da, eta etxean biziizan ditu haurrentzako euskarazkoeskaintzaren eskasiaren ondorioak:“Haurrak euskaraz hazi nahi ditugu,kanpoko egoeratik, erdaratik, babes-tu eta burbuila batean sartu, bainaegoera zaildu zaigu”. Telebistakogabeziari aurre egin izan dioteetxean, euskarazko DVDak erosi etapelikulak jarriz. Baina ez da nahikoa:“Adin batera iritsita, klaseko gainera-koek ikusten dutena ikusi nahi dute”.

Antzeko egoera bizi du SaioaZiritzak. Iruñean bizi da, eta bialaba ditu. Azken urteetan haurren-tzako euskara “hutsaren hurrengobihurtu dela” dio, gaztelaniazkokateak ugaldu diren bitartean, eus-karazkoak bere horretan geratudirelako. Ruizek bezala, euskarazkoedukiak etxera ekartzeko apustuaegin dute, besteak beste, interneteneskaintzen diren euskarazkomarrazki bizidunak ikusiz. Halakonturatu dira “garai batean bertakoekoizpenaren alde apustu handiaegin zela (Lazkao Txiki, PernandoAmezketarra...), kalitatezkoa, bertakopertsonaia edo kultura erreferen-tziatzat zuena”. Gaur egun, ordea,“ez da horrelakorik ikusten. Dorae-mon eta antzekoak etengabe errepi-katzen dituzte”. Arazo bakarra,beraz, ez da euskarazko telebistaikusteko zailtasuna. Bere ustez, ara-zoa ez da konponduko gaztelaniaz-ko kateei muzin egin eta haurreiETB ikustera derrigortuz: “Euska-razko eskaintza handitzen eta hobe-tzen ez den bitartean jai dugu”.

Argi izpiakXaloa Telebista aurki hasiko daIruñerrian –eta seinaleak laguntzen

badu, inguruko eskualde batzuetan–emititzen, euskara hutsean. 2013koLTD kanalen esleipenera aurkeztuzuten proiektua, eta lizentzia esku-ratu dute. Albistea “pozgarria” izandela diote, baina “baita kezka iturrihandia ere”. Izan ere, hedabidegarestia da telebista. Horregatik,crowdfunding kanpaina jarri dutemartxan, emititzen hasteko behardituzten 50.000 euroak eskuratzeko.

Udalbiltza, Tokikom eta Topagu-nea bide horretan laguntzen ari diraXaloa Telebista. Besteak beste, edu-kien programazioan lagundu nahidute. Arlo horretan, TopagunekoZapatak dioenez, hasieratik argi izandute haurrak “lehentasuna” direla,“haientzat hedabide errazena eta era-kargarriena delako telebista”. Horre-gatik, marrazki bizidunak erostekoprozesuan ari dira, buru-belarri.

Finean, umeentzako euskarazkoeskaintza izatea “funtsezkoa” delauste du Zapatak, are gehiago Iruñe-rrian: “Haurrak erdaran murgiltzendira, erdararekin dute harremannagusia. Are gehiago, askok eskolanizaten dute euskararekin lehenharreman eta bakarra, eta hor pasa-tzen duten denbora oso mugatuada. Lehen Hezkuntzako umeekeuren denboraren %15 pasatzendute eskolan. Beraz, argi dago klase-tik kanpo euskaraz bizitzeko auke-rak izan behar dituztela”. Bidehorretan, nahikoa ez izanagatik, argiizpia ekarriko du Xaloa Telebistak.Nahiz eta, Zapataren iritziz, horrekezin duen ETB bereosotasunean eta LTDnikusteko exijentziamugatu: “Batak ez dubestea kentzen”. n

Marrazki bizidunetakopertsonaia kuttunenakgaztelaniaz entzutenbadituzte, gaztelaniazimitatuko dituzte

Page 42: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen
Page 43: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

2014KO ABENDUAREN 21A 43�

EUSKARA ALBISTEAK - TERMOMETROA| ONINTZA IRURETA AZKUNE |

JOAN DEN ASTEAN politikari, sindikalista, nekazari etaaktibista sozialak bildu ziren Bruselan TTIP merkata-ritza hitzarmenaren kontra. Horiek guztiak StopTTIP nazioarteko plataformaren parte dira. Europaosoan jasotako milioi bat sinadura aurkeztu zizkiotenEuropako Batzordeko presidenteari. Deialdia GUE-NGL ezkerreko berdeen talde konfederalak egin zuen–talde horretan EH Bildu koalizioa dago–. EuskalHerritik joandako politikari, sindikatu, hedabide–ARGIAko kazetari Unai Break zuzenean eman zuenkonferentziaren berri internet bidez– eta eragilesozialen ordezkaritza ere Bruselan izan zen.

Hainbat interesengatik erabat oharkabean igaro denjardunaldi horrek TTIP tratatuarekin negoziatzen aridiren kontuen inguruko iluntasuna eta sekretismoa salatunahi izan du. Bertan parte hartu dutenek eskatu dute tra-tatuaren zehaztapenak argitara ematea, ezkutukeri horre-kin susmoak baitituzte “transnazionalei boterea eman”nahi zaiela. Kapitalismo trasnazionalari alegia. Horreta-

rako, Bruselan dituzten lobbyak erabiltzen ari dira. TTI-Pren kontrako plataformak azaldu duenez, lobby horiektransnazionalen estrategian kolaboratu baino “tratatuabera zuzenean eurak idazten ari dira”. Ondorioz, intereseta errezeta kapitalistak bultzatzen ari dira.

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antola-kundeak (ELGA) joan den astean baieztatu zuen azken30 urteetan aberats eta pobreen arteko leizea ez delainoiz une honetan bezain sakona izan herrialde gehie-netan. TTIP edo CETA –Kanadarekin egindako bestemerkataritza akordio bat– moduko tratatuek ahalbide-tzen dute desberdintasun hori jendartean betikotzea.Politikari, sindikatu eta eragile sozialen eginbeharra daherri mugimendua artikulatzea, Euskal Herrian zeinEuropan, kapitalismo transnazionalaribaino mesede egingo ez dion tratatu horilurperatzeko.

Juan Mari Arregi

Kapitalismo transnazionalari stop

EKONOMIAREN TALAIAN - TERMOMETROA

Eskolan zenbat eta lehenago ingelesez, orduan eta kaskarrago gaelikoz

GAELIKOA gehien hitz egiten denIrlandako eskualdeetan ere larridabiltza. Etxean gaelikoz aritzendiren haurrak eskola elebidunetannola moldatzen diren aztertu dute,eta datuek diote ingelesa hobetomenperatzen dutela, euren hizkun-tza baino.

The Irish Times egunkariak Analy-sis of Bilingual Competence: LanguageAcquisition among Young People in theGaeltacht liburuaren berri eman du.Ikerketan, gaelikoak indar handienaduen guneetako (Gaeltacht deitzenzaie) 50 familiatako haurrei jarraipe-na egin diete, gaitasun linguistikoakneurtzeko. 7 eta 12 urte bitartekoakdira, etxean gaelikoz egiten dute etaikastetxean gaelikoz eta ingelesez.

Ikerketaren ondorio nagusiaondokoa da: eskolan bi hizkuntze-kin goiz hasita, etxeko hizkuntzagutxiagotua dutenak irabaztenbaino galtzen ateratzen dira. Ale-gia, gaeliko hiztunak diren haurrekberaien hizkuntzan gaitasuna gal-tzen dute eta ingelesez hobeto mol-datzen dira.

AEBetan gaztelaniarekin antzekoagertatzen daAntzeko zerbait gertatzen da gazte-laniaz egiten duten Amerikako Esta-tu Batuetako ikasleekin. Eskolan bihizkuntzetan goiz hasiz, etxekoagaltzen hasten dira.

Egunkari irlandarrak dioenez,gaeliko hiztunekin gertatzen dena-ren tankerakoa da, gaztelania, kasuhonetan, hizkuntza gutxiagotuadelako. Aldiz, lehen hizkuntzaindartsua duten umeak eskola elebi-

dunetan hezita, ez dute beraien hiz-kuntzan inolako galerarik jasaten.

The Irish Times agerkariak eskolangertatzen denaz harago begiratzendu eta esaten du, nahiz eta gaelikohiztunak indartsuen dabiltzanguneez aritu hizketan, gizarte erabi-lera behera ari dela egiten, eta beraz,gazteentzat gero eta zailagoa delahizkuntza ondo barneratzea. Etxe-ko transmisioaren, hiztun komuni-tatearen eta hezkuntzako egiturenharreman-hausketa aipatzen du.

IRE

LAN

DJO

UR

NA

L.T

YPE

PAD

.CO

M

Page 44: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

44 � 2014KO ABENDUAREN 21A

TERMOMETROA

TOPAKETA FEMINISTAK

Euskal Herriko Bilgune Feministak Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministak antolatu zituen abenduaren 13an. Ondarroako Kofradia lepo zela (600 lagunen aurrean),mahai-inguru bizia eta mamitsua egin zuten. Hurrengo erronka nagusia boterea hartzea

dela azaldu zuten: erabaki politikoetan eragitea, hegemonikoa izatea, kontzeptu nagusiakfeminismotik berdefinitzea, eta azken helburu gisa euskal estatu (trans)feminista lortzea.

Hurrengo erronka: boterea hartzea

ONDOKOAK bildu ziren mahaiarenbueltan: Josebe Iturrioz (berdinta-sun teknikaria), Saioa Iraola (Bilgu-ne Feminista), Ainhoa Etxaide(LABeko idazkari nagusia), JuleGoikoetxea (EHUko irakaslea), AnaMurcia eta Jeanne Roland (Garaipentaldeko kideak), eta Idurre Eskisabel(EHUko irakaslea). Bilgune Femi-nistako kide Miren Arangurenekgidatu zuen mahai-ingurua.

Euskal estatu feminista helburuJule Goikoetxea: Estatu feminis-ta, hori da helburua. KataluniakoTrantsizio Nazionalaren helburuaindependetzia bada, guk ere osatubehar dugu gurea, helburu zeha-tzak zehaztuz. Zer izango da eus-kal estatu feminista eta nola lortu-ko dugu? Baina ez 20 ur tetan,baizik 5 urtetan? Epeak jarri etabete behar ditugu. Ordua da erre-sistentziatik kontraerasora pasatze-ko. Proposamen zehatza egingodut: Feministen Estatu Kontseiluasortzea.

Josebe Iturrioz: Feminismoa ez daemakumeentzat bakarrik, proposa-men olistikoa da eta ez da apendizebat. Munduan egon den proposa-menik ia interesgarrriena da femi-nismoak egin duena. Alor guztiakukitzen ditugu, pentsamendu pilabat garatu dugu, praktikak… Ara-

zoa sorrarazten didate estatuenmugek: estatua nahi dugu, bainagoazen mugaz harandi estrategiafeministak garatzera.

J. Goikoetxea: Feminismoak ber-dintasuna bilatzen du. Eta berdin-tasun hori estatuaren ahalmenarenbidez inposatzen da. Adibidez,

berdintasun sozioekonomikoa.Horregatik ematen diet garrantziaestatu egiturei. Boterea nahi dugu,zerbait egiteko. Egun baliabidegehien ematen dizkiguna estatuada, horregatik ez dut hitz egitengizar te feministaz, komunitatefeministaz… estatu feministaz hitzegiten dut.

Ezkerretik eskuinera Saioa Iraola, Ainhoa Etxaide, Miren Aranguren, JuleGoikoetxea eta Jeanne Roland.

| ESTITXU EIZAGIRRE KEREJETA |

Argazkia: Aritz Loiola / Argazki Press

Page 45: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

2014KO ABENDUAREN 21A 45�

TOPAKETA FEMINISTAK - TERMOMETROA

Zer da feministentzat demokra-zia? Edo zer ez da? Demokraziarenesanahi patriarkalak ez ditugu onar-tuko. Guk sozializatu behar duguzer den demokrazia, bestela esatendigute zer den demokrazia eta guriesanahi horrek ez digu balio. Auto-ritatea lortu behar dugu, hau da,guk esaten badugu hau dela demo-krazia, bada hau da demokrazia.Guk berdefinitu behar ditugu kon-tzeptuak, egia eraiki behar dugu.Egun demokraziak ongizatea esannahi du, hemendik bost urterademokraziak feminismoa esan nahibehar du. Hori egin daiteke eta eginbehar da.

Estatugintza feministak esan nahidu estatuaren ideia feminismotikpentsatzea. Zergatik feminismotik?Feminismoa da ideologia bakarraproposamen integratzaileak egitenari dena. Feminismoa ez da sektorebatentzat, feminismoa herri osoaeraikitzeko beste era bat da.

Zer da estatu feminista? Eta zerda demokrazia feminista? Ez dagodemokraziarik estaturik gabe. Zerden? Politika publiko feminista egi-ten duena, lege feministak egitendituena… beti egon beharko damugimendu edo kontraboterefeminista. Beti behar dira bi arloak.Mugimenduak egiten dituen eskae-rak estatuak bere egin eta martxanjarri behar ditu. Baina erakunde-tzen den guztia usteltzen joaten da,horregatik behar da beti mugimen-dua, kontraboterea. Hau gakoa da.Beharrezkoak dira bi ardatzak,orain arte beti egon gara demokra-tizatzen sistemak baina kontrabo-teretik, eta oso motel goaz, kontra-botereak beti baliabide gutxiagodituelako, horregatik da kontrabo-terea.

J. Iturrioz: Asmatu ditzagun bestetermino batzuk. “Estatu feminis-ta”z hitz egiten hasi orduko feminis-moa erori zaigu, estatuan zentratugara. Goazen “transfeminismoa”erabiltzera.

Ainhoa Etxaide: Zorionak, aurre-ko topaketetan berdintasun teknika-ri pila atera zineten armairutik(denek “ni ere teknikaria naiz” esa-ten zenuten) eta gaur estatalistak arizarete armairutik ateratzen. Baina

baldintza batekin: estatua bai, femi-nista bada.

Ana Murcia: Agian beldurra izan-go diot estatuari? Nik behintzatduda dut estatuak existitu beharduenik. Ezadostasunerako eskubi-dea aldarrikatzen dut. Nik lehenta-suna beste eremu batzuetan ikustenbadut horri helduko diot. Nola eginemakumeak subjektu eraldatzailebihurtzeko?

Erabakietan eta politiketan eragi-teaJ. Goikoetxea: Helburua litzatekeestatu mailako solaskide bilakatzeafeministak. Ongizate estatuan, sin-dikatuak solaskide ofizialak dira.Lortu behar dugu feministak izateamintzakideak eta lege guztiak femi-nismotik pasa behar izatea.

Saioa Iraola: Mugimendu feminis-tak aitortza politikoa izatea beha-rrezkoa da. Gainerako alderdi etaeragileekin mintzakide izateko gaita-suna lortu behar dugu.

Jeanne Roland: Nola lortu politi-kariek agenda politikoa talde femi-nistekin partekatuta eraikitzea?

A. Etxaide: Subjektu politikoakizan behar gara eta erabakigarriak.Gauzak erabakitzen ari dira eta ezditugu guk erabakitzen. Izan gaite-zen zintzoak: zenbat erabaki politi-kotan eskatu zaio erabakia mugi-mendu feministari? Indarra hori da,baldintzatzeko gaitasuna izatea.

J. Iturrioz: Publikoan eserita aur-pegi ezagun asko ikusten ditutalderdi politikoetan ari zaretenak,eta oso jatorrak izanik ere zuenalderdietako gizonek noraino hartudituzte kontuan zuen proposamenfeministak? Ez eman doan gurediskurtsoak gero eurek gu zapal-

tzen jarraitu dezaten. Esan duguerabakitzerakoan feministoi ez zai-gula alderdi politikoetatik deitzen,bada mesedez, deitu gaitzazuezuek!

Intersekzioak: klase soziala, arraza...A. Murcia: Egiturazko aldaketakorain iritsi dira munduaren lekuhonetara, baina urte asko daramagumunduko beste leku batzuetakofeministok horri buruzko eztabai-dan eta hori da etorkin feministaaskoren egoera. Helburua gizartetransfeminista multikulturala da, etaez abangoardia bakar bat izatea,homogeneoa, zuria eta erdi mailakoklase sozialena.

A. Etxaide: Ez dut ezagutzenpobrezian itotako subjektu politikoabangoardistarik. Nazkatu naizentzuteaz “Euskal Herrian oso ongibizi garela”: mahai honetan zortzikide gaude eserita eta oso baldintzaezberdinak ditugu. Duela 6-7 urtekristalezko sabaiaz hitz egiten zen.Orain oinarri-oinarrizko eskubideaketa bizi-baldintzak lapurtzen dizki-gutela esaten ari gara, kontua danola berreskuratu antzinako baldin-tzak, haiek batere onak ez zirelaazpimarratuta.

J. Roland: Nazioarteko harrema-nak boterean eraikitzen dira etadominazioan. Horiek kontzienteegin eta mahai gainean jarri behardira. Gu gatoz herrialde batera, zei-nak urteak pasa dituen gure herrial-deak zapaltzen, eta bertako emaku-meak baliatu izan dira zeharkazapalkuntza horren onurez. Nolalandu diskurtso politikoa, emakumeeta etorkin gisa kokatzeko, arrazis-moa indarrean dagoenean? Nolaagertu gezurra dela kanpoko ema-kumeak bertako emakumeentzatmehatxu garela, euskararentzat, lanaukerentzat… Gu euskaltzaleak etaabertzaleak gara!

Idurre Eskisabel: Amaiur berri batbehar dugu. Ahaztu epika militarra,ezpatadun gizonezmarraztua, eta osatulangile prekario etamigranteekin egindakoAmaiur bat. n

“Asmatu ditzagun bestetermino batzuk. ‘Estatufeminista’z hitz egitenhasi orduko feminismoaerori zaigu”

Josebe Iturrioz

Page 46: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

46 � 2014KO ABENDUAREN 21A

TERMOMETROA

“OSO POZIK NAGO hemen kanpoan,horrenbeste jenderen babesa jaso-tzen, eta Gernika herri libre bilaka-tuta”. Jone Amezagaren hitzak dira,18 egun ezkutuan eginda, larunba-tean kalera atera ostean ARGIAriesanak. Herria kartel, zapi, puxikaeta aterki laranjaz bete dute Ameza-gari babesa ematen ari diren herrita-rrek. Asteburuan ehunka pertsona-ren elkartasuna jaso zuen eta,astelehenean, 70 bat lagunek ingu-ratuta, merkatuan atxilotu duteagenteek, borra luzagarriekin ingu-rukoak kolpatu ostean.

Berezitasunak izan ditu kasuhonek, eta horien artean, nabarme-netakoa Amezaga ez dela leku finkobatean egon agertu zenetik atxilotuduten arte. Hiru gune nagusitanantolatu dituzte ekintzak, eta aste-buruan zehar kasuak sona handiaizan du Gernikan. Sare sozialetanere mugimendu handia izan da.

Orain arteko beste herri harre-sietan ez bezala, Amezaga ez dauneoro presente izan, eta herrianegin diren bi kalejirak baliatu dituz-te hiru-lau orduz ateratzeko, “Ger-nikan libre bizitzeko” ideian sakon-du asmoz. Koloreen bitartezidentifikatutako taldeak antolatuzituzten, Ertzaintza etorri izanbalitz, aterkiak ireki eta bakoitzaalde batera ateratzea adostuta. Ger-nikan izan direnek oroituko duteTutti fruti , ekimen koloretsua.Donostiako AskeGunean zutabeak

nola, hala mugitu dute Amezagaherriko leku batetik bestera.

Dinamikaren bozeramaileekadierazi zutenez, segurtasun neu-rriak medio, Amezagak ez du gauakalean pasa, eta berazm bertarajoandako solidarioek herriko etxeeta lokaletan egin dute lo.

Jone Amezagari 18 hilabetekokartzela zigorra ezarri dio Espainia-ko Auzitegi Nazionalak “terroris-moa goratu” izana leporatuta,ETAren ikurra zuen pankarta batjarri zuelakoan. Amezagak ukatu

egiten du pankarta hura berak jarrizuenik, “muntaia polizial” gisa des-kribatu du eta bere jardun politikoa-gatik atxilotu nahi dutela salatu du.

Kasua salatzeko Jone Libre pla-taforma sortu zuten Gernikan orainurtebete. Ordutik herrian informa-zioa zabaltzeaz gain, behin atxiloke-

tarako agindua iritsi denetik, bestedimentsio bat hartu du gaiak. 100pertsonatik gorako asanbladak egindituzte, atxikimenduak lortu,hamarnaka bideo sareratu dituzte...

Ertzaintzarekin haserre familia“Kasu hau hasiera-hasieratikertzainek osatua izan da, hori datristeena”. Joneren ama den ItziarAmezaga haserre da Eusko Jaurla-ritzarekin. “Erabat prefabrikatuaizan da, ertzainek eraman dutekasua Espainiako Auzitegi Nazio-nalera eta gero eskua sartu dutezigor hori gauza dadin”. ARGIArenwebgunean bideoz ikus daitekeenelkarrizketan gehitzen dute JonanFernandez Bakea eta Bizikidetzara-ko idazkari nagusiak Espainiakoaipatu auzitegia desagertzea eskatuduela. Haserrea nabarmena da:“Hori eskatzea ongi dago, bainaJaurlaritzak ez dezala baliatu euskalherritarrak epaitzeko”.

Angela Murillo epaileak JoneAmezagaren atxiloketa GuardiaZibila eta Espainiako polizia nazio-nalari agindu bazien ere, Ertzain-tzak jar rera aktiboa hartu du.Ertzaintzako inteligentzia zuzen-dariak argi utzi zuen herri harre-siak saihestu nahi dituela, horreta-rako Auzitegi Nazionalari aldaketalegalak egiteko eskatu behar badioere, ARGIAk publiko egin zituendokumentuetan irakur daitekee-nez.

Bere aurka bilatze eta atxilotze agindua zeukala, 20 egunen ostean, Ertzaintzak asteleheneanatxilotu du azkenean Jone Amezaga errigoitiarra, ingurukoak kolpatuz eta borra luzagarriak

erabiliz. Ehunka pertsonak modu batean edo bestean babestuta, ia hiru astez eraiki dutedesobedientzia praktika. Elementu berriak jarri dira mahai-gainean, baita galdera berriak ere.

HERRI HARRESIA JONE AMEZAGAREN ONDOREN

| AXIER LOPEZ / LANDER ARBELAITZ |Argazkia: Topatu.info

Atxiloketen aurkakomugimendua aurrera doa

DonostiakoAskeGunetikJaurlaritzari Ertzaintzaez bidaltzeko eskatuzitzaionetik, urte etaerdi igaro da. Poliziaautonomikoa bidaltzeazgain, eskatu gabe ereherri harresien aurkakojarrera hartu du

Page 47: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

2014KO ABENDUAREN 21A 47�

Donostiako AskeGunetik Jaurla-ritzari Ertzaintza ez bidaltzekoeskatu zitzaionetik, urte eta erdiigaro da. Polizia autonomikoa bidal-tzeaz gain, berari eskatu gabe ereErtzaintzak herri harresien aurkakojarrera hartu du. Txosten honekherri harresiak eszenatoki politiko-an eragiteko tresna eraginkorrakdirela agerian utzi du.

Halaber, Loiolan eta Deustun ezbezala, asteburuan Jone Amezagakalera atera eta Ertzaintza ez zenunean bertan agertu, Espainiakojustiziak agindutakoa betetzera.Hori bertan bildutako askorenelkarrizketarako gaia izan da.Ertzaintzak ba al zuen planarenberri?

Mugimenduak atxiloketen aurkaGernikako kasuak eremu politikoanmugimenduak eragin ditu. Busturial-deko Hitzak abenduaren 12an argita-ratu zuenez, ertzain batek JoneAmezaga espetxeratzeko ebazpenabertan behera uzteko eskatu du,hainbaten artean. Eskualdeko hain-bat udalek ere adierazpenak onartu

dituzte, horietako batzuetan EAJ-ren aldeko botoekin.

Desobedientziaren aldeko mugi-menduaren barrenak ere mugitzenari dira. Azken hilabeteetan Eleaketa epaiketa politikoen kasuak ger-tutik bizi dituzten herrietan Librelantaldeak elkarrekin dinamikabateratu bat sortzeko bilerak egitenari dira. Prozesu horretan parte har-tzen ari den kide batek ARGIArijakinarazi dionez “Herri harresienfenomenoak jendearengan gauregun pizten hain zaila den ilusioaeta grina eragiteko gaitasuna du”.Bere ustez desobedientziak borrokamolde gisa jendea “betetzen” du.“Epaiketa politikoei aurre egiteazgain, herritarrak aktibatzen ditu etaasmatuz gero, zenbait esperientze-tan ikusi dugun bezala, gizartearenbeste sektore batzuk erakartzekogaitasuna du”.

Pixkana birdefinitzen ari diraLibre dinamikaren nondik norakoak,forma eta norabidea desobedientziazibilean eta ekintza partehartzailee-tan, “eskema alderdikoietatik alden-duta”.

Galdera berri batzukEspainiako Gobernuaren eta Auzite-gi Nazionalaren jarrera ikusita, ba aldago atxiloketekin amaitzerik inoizdesobedientzia planteatu gabe?

Gizartea aldatu nahi dutenenartean, betiereko eztabaida da lehen-tasuna herri mugimenduetan jarribehar dela uste dutenen eta instituzioofizialetan jartzearen aldekoen arte-koa. Zein joera da nagusi egun Eus-kal Herrian? Tendentziak nora doaz?

Segura eta herriko tabernen auziekzer bide hartuko dute?

Epaiketa politikoen kasuetan,politikoki eragiteko herri harresiabaino ekimen eraginkorrik ba al da?

Ertzaintzak herri harresiak erago-tzi nahi ditu nola edo hala, horretara-ko Auzitegi Nazionalari bide judizialberriak irekitzeko eskatu behar badioere. Zenbaterainoko babesa duErtzaintzaren jarrerak euskal gizar-tean? Eta jeltzaleen artean? n

Gernikako ekimeneko irudiak –atxilo-ketarena barne– webgu-nean ikusgai.

Ehunka pertsona batu dira asteburuan Gernika-Lumon Jone Amezagari babesa adieraztera.

Page 48: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

48 � 2014KO ABENDUAREN 21A

TERMOMETROA - NET HURBIL

EiTBk bere blog zerbitzuan erakusten duenSantos Turiñoren argazkian, Iberdrolarendorrea Bilbon, ibaitik oso hurbil; eskuin aldeandauka Euskalduna jauregia, ezkerretan Gug-genheim. Industria desegin ondoren zerbitzue-tan zentratuz birsortu den Bilbo berriaren iko-noetako bat da Cesar Pellik eraikitakoetxeorratza, Torre Iberdrola bataiatua. Iber-drolak bere administrazio kontseiluan dauzkapolitikari ezagunak, tartean Jose Maria Azna-rrekin barne ministro izandako Angel Acebes,Euskaldunon Egunkaria itxi zuena. Kontseilarida Xabier de Irala ere, BBKren ordezkari. Iber-drola Ingeniería y Construcción filialeko admi-nistrazio kontseiluan dago Juan Mari AtutxaEusko Jaurlaritzako sailburu ohia. IberdrolaFundazioak 2012an 100.000 euro eman ziz-kion Aznar buru duen FAES think tank eskuin-darrari “Propuestas para una estrategiaenergética nacional” programarako. Horiek,legez aitortutakoak.

NOLA NEURTU 3.400 MILIOI EURO?Onena izan liteke konparazioak egi-tea. Eusko Jaurlaritzaren aurrekon-tua datorren urterako, 10.639 milioieuro, Osakidetzarako 3.390, enple-gu eta politika sozialetarako 1.064.Bizkaiko Foru Aldundiaren aurre-kontu propioa 1.570 milioi. Gipuz-koako Foru Aldundiarena 780milioi euro. Kopuruokin alderatuditzakegu Espainiako estatuak elek-trizitate konpainia handiei barkatudizkien 3.400 milioiak.

Zehazkiago esanda Espainiakkorporazioei kobratu gabe oparitu-tako 3.393 milioi horietatik 1.562Endesari dagozkio eta 1.159 milioiEuskal Autonomia Elkarteak bereenpresa ikurretako bat bezala aur-kezten duen Iberdrolari. Kopurutxikiagoak bereganatu dituzte Vies-go (432), Fenosa (276) Cantábrico(155) eta Elcogás (119) konpainiek.Nekez ukatuko du inork klase guz-tietako murrizketa eta miseriengaraiotan administrazio publikoekgaldutako milioi horiek izan beharkoluketela herritarren arteko kezkaiturri nagusietakoa.

Baina nola galdu liteke 3.393 kiloeuro? Jose Afonso kantari portuge-sak Coro dos Tribunais abestian labur-bildutako formularekin: “Guarda oteu roubo, guarda-o bem / Dentro de umpapel a lei”: “Gorde ondo ostu duzu-na, gorde ondo / Lege agiri baten

barruan”. Lege batean oinarritutaEspainiako oligarkiak egindakolapurretaren kronika da Plataformapor un Nuevo Modelo Energéticoelkarteak argitara atera duena.

Espainiako establishmentarenegunkari nagusia den El Paísek titu-lu hau zekarren azaroaren 16an:“La Fiscalía investiga a Industria porperdonar 3.000 millones a eléctricas”.Kronikan azaldu zuen RodríguezZapatero lehendakari zela 2007tik2010era bitartean gobernuan aritu-tako zenbait goi kargu galdezkatudituela ustelkeriaren kontrako fiska-lak, “argitzeko ea PSOEren gober-nuak konpainia elektrikoei barkatuzien 2.500 eta 3.500 milioi euroarteko zorra”.

Lehen salaketa 2013ko uztai-lean aurkeztu zuen energia berriz-tagarrietara igarotzeko trantsizioaaldar rikatzen duen erakundebatek, ekologiaren eta justiziarenaldeko pertsonalitate eta mugi-menduak biltzen dituen Platafor-ma por un Nuevo Modelo Energé-tico elkarteak. Bigarren salaketaaurkeztu zuen aurrekoaren osaga-rri, diru publikoen iruzurra iker-tzea eskatuz. Antza denez, ustelke-riaren kontrako fiskaltzaderrigortuta aurkitu da gaia ezagu-tu behar zuten zenbait goi kargurideklarazioa hartzera, oraingozlekuko gisa soilik.

1997an hasi zen kontua. Argindarzerbitzua osorik liberalizatu zelarik,konpainiek egindako inbertsioakarintzeko Jose María Aznarrengobernuak, ministro zelarik JosepMaria Piqué, megawatio bakoitzeko36 euro oparitu zizkien. Zenbaiteztabaida eta gorabeheraren ostean–oposizioan zegoen PSOEren kon-trako botoarekin– laguntza publikoa8.600 milioi eurotan geratu zen(1,441 bilioi pezeta orduan). Kon-painiak hasi ziren laguntza horibezeroei kobratzen hileroko faktu-ran, herritar guztiei alegia. Costes deTransición a la Competencia (CTC) dei-tzen zitzaion propinatxoari.

Kobratzeko epearen mahuka2005erako, ordea, argindarra askogarestitua zen, petrolioaren etagasaren igoeragatik, eta konpainiakaurreikusitakoa baino gehiago ariziren irabazten. 2006ko ekaineangobernuak eten zien CTCenordainketa. Jose Montilla zen –las-ter Generalitateko president izangozena– Industriako ministro.

CTCak eten bai... baina orduraarte konpainiei gehiegiz pagatuzitzaiena itzultzeko eskatzea ahaztuzuen administrazioak. Orain fiskalagaldezka hasi denean badirudi goikarguei ez zitzaiela erabat ahaztuzorra erreklamatzea baina kobrake-ta lanak patxada handiz egin zituz-

Iberiar penintsulak azken urteotan ezagutu dueneskandalurik handiena ari da egosten: elektrizitate

konpainia handienei 3.400 milioi euroko laguntzak emanostean, horiek berreskuratzea “ahaztu” dute agintariek.

Orain arteko iruzurrak txiki uzten dituen kopuru izugarrihorrek lurrikara sortu beharko luke herritarren artean.

Iberdrola, Endesa eta3.400 milioi euroko

lapurreta itzela

| PELLO ZUBIRIA KAMINO |

Page 49: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

2014KO ABENDUAREN 21A 49�

- TERMOMETROA

tela. Patxada susmagarriz, kontutanedukiz azkenerako iraungi egin zelalegez kobratzeko epea.

Montillarekin Energia zuzendarizen Ignasi Nieto gogoratzen da gar-biki gehiegi kobratu zutela Iberdro-lak, Endesak eta enparauek, liberali-zazioa aprobetxatzeko goregitikegin zituztela kalkuluak. Ekologis-tek aipatu dituzten zifrak berretsiditu gainera, eta dio goi teknikariei–Estatu abokatuei– 2006an eskatuziela zer egin erabakitzeko infor-mea. Txostena atzeratu zen...2008ko martxoa arte. Funtzionario-ok ohartarazten zuen konpainieizorra kobratzeko epea 2006an hasizela eta 2010ean iraungiko zela.

Ministro bat joan eta bestea eto-rri, Montillaren ondoren Joan Clos,

gero Miguel Sebastián... 2010 urteapasatu zen eta agur kontsumitzai-leek korporazioei pagatutako gehie-gizko 3.493 milioi euroak.

Nuevo Modelo Energético plata-formako eledun Cote Romerokesan du: “Espainian ez da hau adi-nako iruzurrik gertatu sekula”.Handiak izanagatik askoz txikiago-ak diren iruzurrek zalaparta handia-goa sortu dute: Urdangarin 16milioi, Pujol 32, Palma-Arena 42,Barcenas-Gürtel 120, Marbella 500,Andaluziako EREak 721... Lekutandaude Iberdrola, Endesa eta bestelauak 3.393rekin.

Gaia Europako Legebiltzarreraere eramanik, ARGIAko irakurleekezaguna duten Florent Marcellesigidari ekologistak salatu du argindar

zerbitzuaren liberalizazioa abiatuzenetik agintari politikoek babestudituztela oligopolioan ari direnenpresa handien interesak. “CTCe-na ez da iruzur elektrikoa den ice-bergaren pikoa baizik. Sartuta gau-den krisi sistemikotik atera nahibaldin badugu, derrigorrez eginbehar dugu energiazko trantsizioa,energi iturriak demokratizatuz etaate birakariak behingoz suntsituz”.

Ate birakariak (r evolving doorsingelesez) deitzen zaie agintari han-diek beren jardunean politikatikenpresa handietara eta alderantziz,enpresa handietatik goi karguetara,egiten dituzten jauziei. Aipatzendugun kasuan, korporazio elektri-koak eta oro har energiari lotutako-ak ezagunak dira agintari politikoakfitxatzeko daukaten ohituragatik.Tartean presidenteak, ministroak,sailburuak eta klase guztietako goikarguak, begiratu besterik ez dagoIberdrola, Repsol, Enagas, GasNatural, Endesa, Gamesa, eta aba-rren administrazio kontseiluetan.

CTCena bezalako iruzurrekinlortutako inpunitateaz harrotuta,lapurreta berrien albisteak ugari-tzen doaz geroztik. Tarragonan(Katalunia), Ebroren bokalean Cas-tor hobian gasa metatzeko baimenalortu zuen ACSk (Real MadridekoFlorentino Perez buru) ikusi deneanhori ezinezkoa dela inguruetanlurrikarak eragiten dituelako, kal-teordainetan Estatuari kobratu nahidizkio... 1.350 milioi euro.

Bitartean, JavierMarotok Gasteizen jen-deak berotzen ditu gureartera deus gabe iritsita-ko etorkinen kontra. n

Page 50: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen

50 � 2014KO ABENDUAREN 21A

BRUNETE MEDIATIKOARIburuz askoz gehiago idatzi izanda euskal hedabideetan, eta harensoldaduek ere askoz gehiago ida-tzi izan dute euskal kontuez.ETAk 2011n bere jarduera arma-tua utzi izanak, ordea, euskalbazka gabe utzi ditu neurri batean.Neurri batean bakarrik, ETAkbizirik jarraitzen baitu oraindik;haietako gehienentzat, gainera,ETA eta EH Bildu berdintsuakdira. Presoak ere hor dira. Bikti-mak. Separatismoa... Baina, gaine-ra, badute mehatxu handiagorikeuskal lurretatik harago. BatetikKatalunian, bestetik etxean ber-tan, Podemosekin.

Euskal gizar tearen esparrugero eta zabalago batek gero etakasu gutxiago egiten die, bainabertako komunikabide taldegarrantzitsuenean sinadura esan-guratsuak dira oraindik. Aspaldi-ko partez, haiengana zuzendu dutbegirada, ea zer dioten. Denetariketa era kontrajarrian batzutan,baina oinarri bateratu batzuenbueltan: 78ko Konstituzioa,Espainiaren batasuna eta legea,behar izanez gero indarrarekindefenditu beharrekoa.

Estatuaren indarra. Joseba Arre-gi jeltzale ohiak bereziki du gustu-ko gogoratzea Estatuaren oina-rrian biolentzia legitimoarenerabilera dagoela eta horrekinamaitu zela ETArekin eta ez elka-rrizketarekin: “Polizia borrokarikontrajarriz, faltsuki ‘politika’ dei-tzen den horretara jo gabe, nego-ziazioa eta elkarrizketa dotorehorietara jo gabe, amore emangabe, egiazki, hori baita belarrirahain ondo egiten duten terminohorien atzean dagoena, haiei legeaindarrean jartzea kontrajartzenzaienean. Etsi gabe, elkarrizketa

eta negoziazioaren beharrik gabemenperatu da ETA” (El Correo,2014-12-08).

ETAk irabazi du. Jesus Lainzidazle santandertarra, aldiz, ezdago bat ere ados: “ETAk ez dubere jarduera hiltzailea utzi damu-tzeagatik edo menperatua izandelako, errentagarria ez dela ohar-tu delako baizik, sasoi bateko sos-tengu sozialik ez duelako. Gaine-ra, dagoeneko ez du enpresariakmehatxatzeko beharrik, gauregun instituzioetan dagoenezegiazko zergak erabiltzen dituela-ko, askoz handiagoak eta eskura-tzeko errazagoak (...). ETAk ezdu porrot egin. Guztiz kontrakoa:nazionalismoa handitzea lortu du,kontzesio gehiago, esaterakoinposaketa linguistikoa edo hez-kuntzaren erabilera adoktrina-mendurako” (Liber tad Digital ,2014-12-11).

Eta iraun nahi du. Polizia iturrie-tatik edan du beti FlorencioDominguez-ek: “Dirudiena bainoerrazagoa da autodesegitea, horre-tarako borondatea baldin badago,eta hori da ETAk ez duena, berebarne debateetan dagoeneko era-baki baitu ez dela desegingo. Bio-lentziari uko egin badio ere, era-kunde gisa iraun nahi du. ETA etanazioarte mailako lagun talde jen-detsua lanean ari da IRAren ere-dua jarraitzen duen armagabetzemoldea taularatzeko; eta OstiralSantuko akordioen sinaduratik 16urte iragan badira ere, talde hori ezda oraindik desegin” (El Correo,2014-12-14).

Otegiren zain dira. Jaime MayorOrejak euskal gizartean ere Kata-luniakoa badatorrela iragartzendu. “Dagoeneko ez gaude ez auto-

nomian ezta autodeterminazioanere, apurketan baizik. Kataluniadago abangoardian, baina EuskalHerrian Otegi espetxetik aterazain daude, eta hori udal hautes-kundeak eta autonomikoen arteangertatuko da. Ez da EspainiakoGobernuaren tratu txarra, nazio-nalismoaren genetika da. Kontuaez da Mas edo EAJrekin bat egi-tea: doan ateratzen ez zaiela ulertuarte, haiek ez dira apurketatik ate-rako. Eta espainiarrek ulertu artegehiengo oso indartsua behardugula hari aurre egiteko” (ABC,2014-12-13).

Irabaz dezakete . Isabel SanSebastian ere ezin falta irakurketahonetan. Klasikoetan zorrotz etagogorrenetakoa izan da. Aipatugabe ere, Espainian beldurra erei-tearen garrantziaz mintzo da,bestela Podemos eta ETAk iraba-ziko dutelako: “Podemos etaAmaiur/Bildu/Batasuna/ETAk(berdintsu dira guztiak) desirakpartekatzen dituzte eta hautes-kunde esparru bera lehiatzendute. Hazten doan espazioa da,aurkariak politikara agertzen ezdirenez gero eta hutsago, etaEuskal Herria eta Nafarroakoboterearen gi ltza gordetzenduena; han hasi zen orain Kata-lunian lehertu den erasoa. (...)Eta ideien eremuan aurre egindainork geldiarazten ez baditu, gau-zak bere izenez deitzen ez badi-tugu, ezerk ez du eragotzikohaien garaipena” (ABC, 2014-12-14).

Naftalina usaina sarkorra da.Hedabide indartsuenetan oraindikbizi den diskurtsoa da,baina euskal gizarteandesagertu da ia. 78koerregimenaren gain-behera da. n

DA

NI

BLA

NC

OXabier Letona

TERMOMETROA - MALTZAGATIK

Zer diote?

Page 51: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen
Page 52: NON ZER - Argia · 2014-12-19 · kiek, eta badira urte batzuk Katalunian apa-rraldia izan zela. Euskal Herrian aldiz, ekoizle kopuruak azken urteotan egin du gora, berta-ko produktuen