Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio...

36
Euskara Cymraeg Elsässisch Galego Sant Pau liburutegia (Bartzelona. Katalunia) N ormalizazio kanpainak Hasiera Corpusa Estatusa Hizkuntzaren Normalizaziorako Plan Orokorra Hizkuntza Politikako Legea Hizkuntza politika Cata Katalanak hartzen dituen beste lurraldeetako hizkuntza politika

Transcript of Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio...

Page 1: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

E uskara Cymraeg ElsässischG alego

Sant Pauliburutegia(Bartzelona.Katalunia)

Normalizaziokanpainak

Hasiera

Corpusa

Estatusa

HizkuntzarenNormalizaziorakoPlan Orokorra

HizkuntzaPolitikako Legea

Hizkuntza politika

Cata là

Katalanak hartzen dituenbeste lurraldeetakohizkuntza politika

Page 2: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Català

Hasiera

Hasiera

Autonomi estatutua

Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia

Hizkuntz Normalizazioari buruzko Legea

Katalanezko hizkuntzkomunitateen mapa

Hizkuntza politikaCorpusa

Estatusa

HizkuntzarenNormalizaziorakoPlan Orokorra

HizkuntzaPolitikako Legea

Hiri girokoirudia

Katalanak hartzen dituenbeste lurraldeetakohizkuntza politika

Page 3: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Català

Hasiera

Hizkuntza politika

Normalizazio kanpaina bat

Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izanduen helburua hauxe da: Kataluniako bizitza publikoaren sektore guztietankatalanaren erabilera normala izatea.

Hizkuntz normalizazioaren sustapena izan da Kataluniako Generalitateak,1977. urtean birrezarri zenetik, izan duen gobernu-ekimen garrantzizkoenetarikobat, are 1978ko Espainiako Konstituzioa idatzi baino lehenagotik ere, nonerrekonozitzen baita Estatu espainola osatzen duten lurraldeen hizkuntz aniztasuna.

Autonomi Estatutua

Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia

Hizkuntz Normalizazioari buruzko Legea

Hasiera

Page 4: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Kataluniako Autonomi Estatutuaren 3. artikuluak deklaratzen du katalanadela Kataluniako hizkuntza ofizial eta berekia eta 3.3. idazatian ezartzen“Generalitateak bi hizkuntzen erabilera normal eta ofiziala bermatuko duela, horienezagutza bermatzeko beharrezko diren neurriak hartuko dituela eta bi hizkuntzenerabateko berdintasuna lortzeko behar diren baldintzak ezarriko dituela, Kataluniakobiztanleen eskubide eta betebeharrei dagokienez”.

Hasiera

Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia

Hizkuntz Normalizazioari buruzko Legea

Autonomi Estatutua

Català

Hasiera

Hizkuntza politika

Page 5: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Expolangues Paris

Horrexegatik, Kataluniako Parlamenturako 1980ko hauteskundeen ondoren, urte bereko ekainean,Gobernu katalanak Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia (DGPL) eratu zuen, Kataluniako GeneralitatekoHezkuntza Departamentuari atxikia.

DGPLren helburua da Autonomi estatutuko 3. artikulutik datorren hizkuntz legeriaren hedapenasustatzea eta Gobernuak ezartzen duen hizkuntza politikaren aplikazioa begiratzea.

DGPLren lehenbiziko zeregina hizkuntzaren gaiari buruzko sentsibilizazio kolektiboa garatzea izanzen eta normalizazioaren inguruan indar politiko guztien kontsentsua lortzea.

DGLPren lan-ildoak hauexek dira:

Corpusa: hizkuntzaren ezagutza eta hedapena (Hizkuntz Aholkularitzaren Zerbitzua).

Estatusa: hizkuntzaren erabilera sozial eta ofiziala sustatzea (Hizkuntz Normalizazioaren Zerbitzua).

Ikerkuntza: hizkuntzaren egoera soziolinguistikoa aztertzea (Soziolinguistika Katalanaren Institutua).

Hasiera

Autonomi Estatutua

Hizkuntz Normalizazioari buruzko Legea

Hizkuntza Politikarako ZuzendaritzaNagusia

Català

Hasiera

Hizkuntza politika

Page 6: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Erabateko adostasuna izanik, KataluniakoParlamentuak 1983an Llei de NormalitzacióLingüística a Catalunya (Kataluniako HizkuntzNormalizazioari buruzko Legea) onetsi zuen(apirilaren 18ko 7/1983 Legea). Lege honenabiapuntua katalana Kataluniako hizkuntza berekiadeklaratzeko printzipioa da, Autonomi estatutuanjasotakoa. Era berean, hizkuntzaren egoeratamalgarriaz ohartu zen, egoera horren arrazoiakaztertu eta hizkuntzaren normalizazioa Kataluniakobiztanle guztien eskubidetzat hartu zuen.

Legeak bi hizkuntzen erabilera ofizialabermatzen du, katalana eta gaztelania, biztanleguztiek bizitza publikoan parte hartzeko aukera izandezaten. Bestalde, katalana Kataluniakoadministrazioaren hizkuntza berekia dela deklaratzendu, Kataluniako Gobernuko Administrazioarena,lurralde mailako administrazioarena, tokiadministrazioarena eta Generalitatearen menpekoerakunde publikoena, hain zuzen.

Legeak irakaskuntzaren arlorako finkatzenduen helburua bi hizkuntza ofizialak ikastea daeta, halaber, katalana irakaskuntzarako hizkuntzaberekia dela deklaratzen du, hezkuntza mailaguztietarako.

Azkenik, normalizazioaren ardura izangoduten Kataluniako erakundeak zehazten ditu.

Legeak, horrenbestez, hizkuntzapolitikaren oinarriak biltzen ditu: kontsentsupolitikorako borondatea, Kataluniako erakundeeta kolektibo guztiei parte hartzeko aukeraemanez; garbi izatea helburua konbentzitzea dela,ez inposatzea; hizkuntz gatazka ebitatzekoborondatea; lurralde mailako hizkuntz irizpideaerabiltzea, katalana bertako erakundeen hizkuntzaberekia dela deklaratuz; norbanakoen aukerakerrespetatzea eta hizkuntzaren normalizaziorakopolitika egokia zehaztu eta gauzatzeko behardiren bideak finkatzea.

Hasiera

Autonomi Estatutua

Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia

Hizkuntz Normalizazioari buruzko Legea

Català

Hasiera

Hizkuntza politika

Page 7: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Generalitateko Gobernuak aurrera eraman duenhizkuntza politikari dagokionez, bi etapa ongibereizita muga ditzakegu:

a) 1980ko urteak, katalanaren ezagutzarenzabalkuntzari lotua. Funtsean, hiru sektore bultzatunahi izan ziren:

- Irakaskuntza: ikasle gazte eta heldu guztiekkatalana ikastea.

- Administrazio publikoa: katalanarenerabi lera administ raz io guzt ietannormalizatzea.

- Komun ikab ideak : ka ta lanezkoikusentzunezko baliabide moderno etalehiakorrak sortzea.

b) 1990eko hamarkada, hizkuntzaren erabilera sozialarilotua: helburu nagusia da katalana erabilera normalekohizkuntza bilakatzea, hala sektore ofizialean, nola gizartezibilean. Sustapen horrek lau lan-ildo nagusi ditu:

- Ikerkuntza soziolinguistikoa: Estudis i propostes pera la difusió de la llengua catalana (Katalana hedatzekoazterlan eta proposamenak) izeneko lanarenliburukietan gauzatua.- Doktrina juridikoa: zenbait arlotako hizkuntzeskubideak arautzea eta hizkuntza berekiarenkontzeptua azaldu eta garatzea.- Administrazioaren azterketa: hizkuntz zerbitzuensarearen hedapenaren optimizazioa.- Consell Social de la Llengua Catalana (KatalanarenGizarte Kontseilua) eratzea, non bilduko baitira gizartezibilaren erakunde garrantzitsuenen ordezkariak,normalizazioa gizartearen sektore guztietansustatzearren.

Hasiera

Autonomi Estatutua

Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia

Hizkuntz Normalizazioari buruzko Legea

Català

Hasiera

Hizkuntza politika

Page 8: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Pompeu Fabra

Català

Corpusa

Hasiera

Hizkuntz aholkularitza

Katalanaren ikaskuntza sustatzea

Terminologia eta hizkera berezituak

Hizkuntza politika Hasiera

Estatusa

HizkuntzarenNormalizaziorakoPlan Orokorra

HizkuntzaPolitikako Legea

Katalanak hartzen dituenbeste lurraldeetakohizkuntza politika

Page 9: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Català

Corpusa

Hizkuntza politika

Hiztegiak

Atal honetan hauek dira hizkuntza politikaren zeregin nagusiak:

- Hizkuntz aholkularitza, hala entitate publikoei nola pribatuei.

- Katalanaren ikaskuntza sustatzea: helduentzako katalanikastaroen plan eta programak egitea, material didaktikoaprestatzea eta hizkuntz probetarako deialdiak egitea.

- Terminologia eta hizkera berezituak prestatzea eta hedatzea.

Hizkuntz aholkuleritza

Katalanaren ikaskuntza sustatzea

Terminologia eta hizkera berezituak

Sarrera

Expolangues-ekoerakustokia. Paris

Page 10: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Hizkuntz aholkularitzari dagokionez, lehenbiziko urteetan, HizkuntzAholkularitzaren Zerbitzua izan zen hizkuntzaren inguruko aholku guztiakerantzutearen arduraduna (ahozko zein idatzizko kontsultak, testu laburrenzuzenketa barne). 90eko hamarkadan, ordea, tokian-tokian sorturiko hizkuntzzerbitzuetatik etortzen ziren galderak erantzuteko ardura hartu zuen. Galderapuntualei erantzuteko lanetarako, beste erakunde batzuk eratu ziren, sektorezsektore espezializatuak. Horrela, 1988an Hizkuntzaren NormalizaziorakoPartzuergoa eratu zen, entitate juridiko bereki gisa, Katalunia osoa hartzenduen zerbitzu sare bat menpe duena, eta ordutik aurrera horixe da gizartearensektore guztietan eta biztanleen ohiko ekintzetan katalana erabili ahal izatekobideak irekitzeko arduraduna.

1993tik aurrera, gainera, hizkuntz aholkularitza baliabide telematikozere jaso daiteke, Telèfon lingüístic delakoaren bitartez (hizkuntz telefonoa).Ohiko zalantzak automatikoki erantzuteko baliabidea da, langile eta ordutegialdetik arazorik sortzen ez duena.

Sarrera

Katalanaren ikaskuntza sustatzea

Terminologia eta hizkera berezituak

Hizkuntz aholkularitza

Català

Corpusa

Hizkuntza politika

Page 11: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Katalanaren ikaskuntza helduen artean sustatzearidagokionez, DGPLk Kataluniako hainbat herritako erakundezibil eta kulturalek antolatzen dituzten helduendako katalanikastaroak koordinatu, babestu eta zabaltzeko ardura du.Gaur egun, hor ietat ik gehienak HizkuntzarenNormalizazioaren Partzuergoak antolatzen ditu. HizkuntzarenAholkularitzaren Zerbitzua, alor honi dagokionez,ikastaroetako planak eta programak prestatzeaz arduratzenda eta irakasleei behar bezalako prestakuntza emateaz.Zerbitzu honi atxikitako Katalanaren Batzorde Iraunkorra,bere aldetik, 1934an Tribunal Permanent de Català-k(Katalanaren Epaitegi Iraunkorra) hasitako lanaren ildotik,katalan maila neurtzeko egiten diren probak gainditzendituztenei gaitasun agiriak emateaz arduratzen denerakundea da. Honi gagozkiola, esan beharra dago probahoriek bai hizkuntzaren ezagutza orokorra, mailaz maila,bai hizkera berezituak neurtzeko izaten direla. Sorrreraurtetik, 1981etik, 1993ra arte Katalanaren BatzordeIraunkorrak 150.000 matrikula baino gehiago tramitatu ditu,maila ezberdinetakoak; horietatik 50.000 baino gehiagokeskuratu dute gaitasun agiria.

Sarrera

Hizkuntz aholkuleritza

Terminologia eta hizkera berezituak

Katalanaren ikaskuntza sustatzea

1988tik aurrera nork bere kasa ikas dezake katalana,helburu horretarako propio prestatu diren zenbait zentrotan.

1990etik aurrera, gainera, Certificat Internacional deCatalà (Katalanaren Nazioarteko Agiria) eskuratzeko aukeradago, katalana Kataluniatik kanpora ikasten ari direla, ezagutzamailaren egiaztagiri bat lortu nahi dutenentzat prestatua.1990etik 1993ra bitartean ia 700 lagun matrikulatu zirenproba hauek egiteko eta horietatik 600ek gainditu zuten.

Materialen prestaketa eta banaketari dagokienez,1982an DGPLk Digui, digui (Esan, esan) izeneko multimediaikastaroa prestatu zuen, katalanaren oinarrizko maila lantzeko.Ikastaro hori Europako Kontseiluko Hizkuntza ModernoenProiektuak bere egin zuen, esperientzia piloto gisa. 1984tikaurrera ikastaro hori hainbat tokitan erabili da, bai ikasgeletan,bai irrati eta telebista emisoreetan. Horrez gain, Curs decatalà per a estrangers (Atzerritarrentzako katalan ikastaroa)eta nork bere kasa ikasteko gida bat ere (ingelesez, frantsesezeta alemanieraz) argitaratu ditu DGPLk.

Català

Corpusa

Hizkuntza politika

Page 12: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Terminologia eta hizkera berezituak landu eta zabaltzeko asmoz,1985ean TERMCAT Terminologia Zentroa sortu zen, Institut d´EstudisCatalans-en (Katalan Ikasketetarako Erakundea), eta GeneralitatekoHezkuntza Departamentuaren arteko hitzarmenari esker. Lehenbizikoakhizkuntz arloko aholkularitza arau-emailea jarri zuen eta, besteak,Administrazioaren baliabideak. Zentroaren proiektu behinenakterminologiaren arloa ikertzeko metodologia bat zehaztea, espezialistakprestatzea eta terminologiako datu base bat diseinatzea izan ziren.Eginkizunak ugaritu zirela ikusirik, 1994an TERMCATen antolamenduegitura aldatzea eta partzuergo izaera ematea erabaki zen. Aipatueginbeharrez gain, ikerkuntza lanak zuzendu eta hiztegi berezituakargitaratzeaz ere arduratzen da harrezkero, 1992an Bartzelonanegindako XXV. Joko Olinpikoetarako kaleratu zen kirol olinpikoen hiztegibilduma, esate baterako.

Sarrera

Hizkuntz aholkuleritza

Katalanaren ikaskuntza sustatzea

Terminologia eta hizkera berezituak

Català

Corpusa

Hizkuntza politika

Page 13: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Las Ramblas(Bartzelona. Katalunia)

Català

Estatusa

Sarrera

Administrazio publikoa

Sektore pribatua eta gizarte harremanak

Normalizazio kanpainak

Hizkuntza politika Hasiera

Corpusa

HizkuntzarenNormalizaziorakoPlan Orokorra

HizkuntzaPolitikako Legea

Katalanak hartzen dituenbeste lurraldeetakohizkuntza politika

Page 14: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Komunikabideak

Hizkuntzaren corpusaren normalizazioarekin batean, behar-beharrezkoa da hizkuntzaren erabilerasoziala bizitza publikoaren sektore guztietan sustatzeko hizkuntza politika egokia garatzea.

Hori helburu, Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko Hizkuntzaren NormalizazioarenZerbitzua katalanaren erabileraren normalizazioa sustatzeaz arduratzen da, bai administrazio publikoetan,bai entitate pribatuetan eta, orohar, baita mota guztietako gizarte harremanetan ere. Herritar etaentitateentzako aholkularitza lana ere bere gain hartzen du, hizkuntzaren erabilera ofizialari, hizkuntzarloko legeei eta biztanleen hizkuntz eskubideei buruz.

Gauza jakina da hizkuntza baten erabileraren normalizazio prozesuan komunikabideek funtsezkopapera jokatzen dutela. Horregatik, 1983an Kataluniako Irrati eta Telebistarako Korporazioak TV/3-Televisió de Catalunya eta bi irrati emisore sortu zituen: Catalunya Ràdio eta Ràdio Associació deCatalunya. Horien ondotik beste emisore berri batzuk ere ireki ditu, Catalunya Música eta CatalunyaInformació, eta baita telebistaren bigarren kanala ere, Canal 33. Komunikabide horien guztien emanaldiakoro katalanez dira.

Administrazio publikoa

Sektore pribatua eta gizarte harremanak

Normalizazio kanpainak

Sarrera

Català

Estatusa

Hizkuntza politika

Page 15: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Administrazio autonomikoari dagokionez, 396/1983 Dekretuaren bidez Comissió per a laNormalització Lingüística (Hizkuntzaren Normalizazioaren Batzordea) eratu zen, administrazioautonomikoan katalanaren erabilera normalizatzeko ardura bere gain hartu zuena. Batzorde horren etaHizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren menpe daude Comissió Assessora de LlenguatgeAdministratiu (Administrazio hizkeraren Batzorde Aholku-emailea), corpusaren normalizazioaren arloalantzen duena, eta Xarxa Tècnica per a la Normalització Lingüística (Hizkuntzaren NormalizaziorakoSare Teknikoa). Sare hau 4/1986 Dekretuaren bidez sortu zen eta Generalitateko departamentuguztietako hizkuntz normalizaziorako teknikarien ordezkariek osatua dago. Bere eginkizunaNormalizaziorako Batzordearen erabakiak betearaztea da eta departamentu bakoitzaren lan esparruankatalanaren erabilera sustatzeko ekimenak proposatzea, DGPLrekin batera Generalitateko Gobernukohizkuntza politika koordinatzearren.

Toki Administrazioari dagokionez, 1983tik aurrera udalekin hainbat lankidetza hitzarmen sinatudira, Centres de Normalització (Normalizazio Zentroak) eta Serveis Municipals de Català (UdaletakoKatalan Zerbitzuak) izenekoen azpiegitura eta euskarri teknikoa sortzeko. Zerbitzu horiek sortu ziren,batetik, udaletan katalanaren erabilera bultzatzeko normalizazio kanpainak sustatzeko eta, bestetik,testu laburren zuzenketa egiteko. Poliki-poliki entitate horiek Hizkuntzaren Normalizaziorako Partzuergoansartu dira; gaur egun, 1992an hartutako erabakiaren arabera, normalizazio zentroetako lurraldeko sarebat osatzen dute.

Sarrera

Sektore pribatua eta gizarte harremanak

Normalizazio kanpainak

Català

Estatusa

Hizkuntza politika

Administrazio publikoa A dministrazio publikoa

Page 16: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Entitate pribatuen eta gizarte harremanen arloan, DGPLko Hizkuntzaren NormalizazioarenZerbitzua da, orain ere, sektore horietako hizkuntz normalizazioa bultzatu eta sustatzeko ardura duena.Horretarako, kanpaina bereziak prestatu, entitateen jarduna dirulaguntzen bidez bultzatu eta katalanarenerabilera bultzatzeko beste hainbat neurri hartzea dagokio.

1983tik aurrera, zerbitzu publikoetan katalanaren erabilera indartzeko asmoz, DGPLk ekinbidebatzuk aurrera eraman ditu.

1989tik aurrera lanbide-talde eta elkarte batzuetan hizkuntz zerbitzuak abian jarri dira, hala nola,sindikatuetan, kirol federazioetan eta lanbide elkargoetan.

Horri gagozkiola, aipatzekoak dira zenbait entitaterekin sinaturiko lankidetza hitzarmenak. 1992an,esate baterako, RENFErekin hitzarmena izenpetu zen, enpresa horrek Katalunian kokatutako komunikazioeta irudi zerbitzuetan katalanaren erabilera normalizatzeko eta gauza bera egin zen, BartzelonakoMerkataritza, Kontsumo, Industria eta Nabigazioaren Ganbara Ofizialarekin, erakundeen eta komunikaziosistemen hizkuntz egoera normalizatzeko, eta UGT sindikatuarekin, ostatu eta jatetxeen sektorearenhizkuntz normalizazioa bultzatzeko.

Sarrera

Administrazio publikoa

Normalizazio kanpainak

Sektore pribatua eta gizarte harremanak

Català

Estatusa

Hizkuntza politika

Page 17: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Normalizazio kanpainak ia sektore guztietan antolatu dira. Horietako batzuk Hizkuntza PolitikarakoZuzendaritza Nagusiak berak sustatu ditu eta beste batzuk entitate publiko zein pribatuekin elkarlanean.

Adibideak:

Català

Estatusa

Hizkuntza politika

Urtea

1983/841985

19861987198819891990

1991

19921993

1994

Kanpaina

HN Legea ezagutaraztea “Català a l´escola”Katalana eskolara

Jatetxeetako hizkeraErrotulazioa

Etiketak/errotulazioaEgoera kultural eta historikoa

“Català sobre rodes” “Katalana abian da

“Català, eina de feina” “Katalana laneko hizkuntza”

“Videos en català” “Doblatge pel-lícules en català” “Filmeak katalanera bikoiztea” “Posa´t el català en pantalla”

“Piztu kalatana zure pantailan”

Esparrua

LegegintzaIrakaskuntza

JatetxeakMerkataritzaElikagaiakTurismoa

Automozioa

Lan sektorea

IkusentzunezkoakZinea

Informatika

Sukaldaritzakosektorea

Sarrera

Administrazio publikoa

Sektore pribatua eta gizarte harremanak

Normalizazio kanpainak

Page 18: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

HizkuntzarenNormalizaziorakoPlan Orokorra

Català

Helburuak

Programa sektorialak

Proiekzio eta euskarrirako programak

Udaltzainak

Hizkuntza politikaHasiera

Corpusa

Estatusa

HizkuntzaPolitikako Legea

Katalanak hartzen dituenbeste lurraldeetakohizkuntza politika

Page 19: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Català

Hizkuntzaren NormalizaziorakoPlan Orokorra

Hizkuntza politika

B ideetako errotuluak

Katalanaren Gizarte Kontseilua, Kataluniako gizartearen erakunde garrantzitsuenen kontsentsurakokudeaketa organoa, abian jarri zen unetik ohartu zen ezinbestekoa zela hizkuntz normalizaziorako plan batprestatzea, hizkuntza politikaren eragin esparruko sektore ezberdinetara egokitua. Hori izan zen, hain zuzen,Pla General de Normalització Llingüística (Hizkuntzaren Normalizaziorako Plan Orokorra) egiteko funtsezkoabiapuntua. Gauzak horrela, 1995eko martxoaren 7an Kataluniako Generalitateko Gobernuak aipatu Planaonetsi zuen, 1983tik aurrera Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak katalanaren egoera hobetzearrenjorratutako lan-ildoak baterabildu nahian.

Hizkuntzaren Normalizaziorako Plan Orokorrak (PGNL) bi helburu ditu:

Kolektiboari begira:

“Erakunde publiko eta pribatu guztiek ohiz erabil dezatela Kataluniako hizkuntza berekia eginkizunpubliko guztietarako eta hizkuntza horretan burutu dezatela jardun osoa, horretarako ezerenmenpe egon behar izan gabe”.

Norbanakoei begira:

“Kataluniako biztanleen hizkuntz eskubideak oro errespetatu daitezela, jarduera publiko, profesional,kultural, sozial edo aisialdikoetan, kontuan hartuz botere publikoek eskubide horiek begiratu etababestu behar dituztela, baina kaltetu gabe katalan-hiztunen komunitateak bere lurraldekohizkuntza berekia erabiltzeko duen eskubide kolektiboa”.

Programa sektorialak

Proiekzio eta euskarrirako programak

Helburuak

Page 20: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Automobilarensektorea

Hizkuntzaren Normalizaziorako Plan Orokorrak, Generalitateko Gobernuarenpolitikaren adierazpide antolatua den aldetik, honako esparru hauetan jarduten du:

1. Administrazio publikoa:

Bi jarduketa eremu ditu: tokiko eta elkarte autonomoko administrazioa, batetik,eta Estatuko administrazio periferikoa eta justiziakoa, bestetik.

Tokiko eta elkarte autonomoko administrazioa: katalana hizkuntza bereki gisaerabilia izan dadila arlo guztietan, hau da, ohiko erabileretarako hizkuntza bihurtzea, halaadministrazioaren barruko eginkizunetan, nola Administrazioak herritarrekin dituenbanakako komunikazioetan.

Estatuko Administrazio periferikoa eta justiziakoa: herritarrek bi hizkuntza ofizialetatikedozeinetan informazioa eta erantzuna jasotzeko duten eskubidea errespetatua izandadila. Helburu hori beteko bada, ezinbestekoa da Espainiako estatuaren hizkuntzaniztasuna aitortzea.

Planak egungo lege markoa eguneratzea proposatzen du, katalana Kataluniakohizkuntza berekia dela dioen printzipioa hizkuntzaren erabilera esparru publiko guztietanaplikatua izan dadin eta hizkuntz eskubideak babesteko arauak sektore guztietan ezardaitezen.

Helburuak

Proiekzio eta euskarrirako programak

Programa sektorialak

Català

Hizkuntzaren NormalizaziorakoPlan Orokorra

Hizkuntza politika

Page 21: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

2. Hezkuntza eta gazteria:

Hezkuntza: katalana hizkuntza bereki gisasendotzea, hala irakaskuntzako ohiko jardueretan, indarraduen legeriari jarrakiz, nola irakaskuntzakoak ez direnetan.Eskolako erabileraz gain, Planak adierazten du hezkuntzasistemak hizkuntzaren erabilera publikoaren aldeko jarrerabultzatu behar duela, hizkuntza berekia baita. Hori lortzeko,irakasleen hizkuntz gaitasun eta jarrera egokia eskatzendu. Goi mailako irakaskuntzari dagokionez, Planakkatalanezko material didaktikoa landu eta argitaratzeasustatzea du helburu, hizkuntzaren erabilera akademikoeta profesionala laguntzearren.

Gazteria: kontuan harturik gazte gehienek katalanezdakitela, Planak proposatzen du gazteen okupazio planetankatalana baloratzea eta gazteen kultur giroan katalanarenerabilera hedatzea (lagunarteko aisialdiko bat-batekojardueretan nola industrializatuagorik daudenetan).

Helburuak

Proiekzio eta euskarrirako programak

Programa sektorialak

3. Komunikabideak:

Esparru honetan prentsa, telebista, irratia eta kulturindustriak sartu ditugu.

Prentsa: helburua katalanezko informazio eskaintzabermatzea da arlo guztietan, prentsa zabala eta,kuantitatiboki zein kualitatiboki, besteekin lehiatzekomodukoa izan dadin, nola eta katalanez idatzita daudeninformazio orokorreko egunkari eta aldizkarietan etahaurrentzako eta kirol gaietako argitalpenetan katalanarenagerpena handitzea helburu duten sustapen neurrienbitartez.

Irrati-telebista: emisore pribatuetan katalanezkoprogramen eskaintza handiagoa izan dadin lortzea.

Kultur industriak: zinegintzan, antzerkian,argitaletxeetan, fonografia eta bideogintza arloetan,publizitatean eta informatikan hizkuntzaren agerpenaorekatua izan dadin bermatu nahi du Legeak.

Català

Hizkuntzaren NormalizaziorakoPlan Orokorra

Hizkuntza politika

Page 22: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

A dmin i s t ra z i o pub l i koa

4. Esparru soziekonomikoa, elkarteak etaosasuna:

Esparru sozioekonomikoa: kontsumitzaileenEstatutuaren erregelamenduzko garapenaren etaeuskarrirako neurrien bitartez, Legeak bermatu nahi dukatalana ohiko erabilerako hizkuntza izan dadin enpresapubliko eta pribatuetan, saltokietan, bezeroekiko edobanatzaileekiko ahozko zein idatzizko harremanetan etaenpresako langileen artean. Horrekin batera, laneanhasteko katalanez jakitea gero eta enpresa gehiagotaneskatzen dutenez, langileen prestakuntza prozesuetanhizkuntzak garrantzi handiagoa hartu beharko du etahelduak ere motibatu beharko dira hizkuntzaren gaitasunagiriak eskura ditzaten.

Enpresa publikoei dagokienez, Planaren helburuada enpresa horiek Espainiako estatuaren egoeraeleaniztunera egokitzea, hizkuntz prestakuntza sustatudezaten eta langileak hartu, lekualdatu eta mailaz igotzekoprozesuetan katalanaren ezagutza eta erabilera aintzathar ditzaten.

Helburuak

Proiekzio eta euskarrirako programak

Programa sektorialak

Horretarako, ezinbestekoa da enpresarioenerakundeak, sindikatuak eta lanbide elkargoak hizkuntzarennormalizazio prozesuan inplikatzea, lan harremanetan etalanbide guztien jardueretan katalana ohiko hizkuntza izandadin.

Elkarteak: mota guztietako gizarte erakundeetan,elkarte eta erakunde zibil eta aisialdikoetan, kultur etakirol taldeetan katalanaren erabilera normala bermatzeada helburua, batez ere jende askorengan eragina dutentaldeetan. Kataluniara berriki iritsi diren etorkineidagokienez, Kataluniako hizkuntza, kultura eta gizarteanerabat integratzeko jarduketak proposatzen ditu.

Osasuna: Zerb i tzu pub l iko guzt ie tan,farmazeutikoetan barne, eta erabiltzaileentzako harrerazerbitzuetan katalanaren erabilera normalizatua sendotzea.

Català

Hizkuntzaren NormalizaziorakoPlan Orokorra

Hizkuntza politika

Page 23: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Lurraldeko koordinazioa:

Planak proposatzen du Hizkuntza PolitikarakoZuzendaritza Nagusiaren, Kataluniako Generalitatekodepartamentuen, Hizkuntzaren NormalizaziorakoPartzuergoaren eta sektoreetako hizkuntz zerbitzuen lanakoordinatzea. Horrez gain, erakunde ofizialen eta ez-ofizialen arteko elkarrizketa eta lankidetza hitzarmenakbultzatu nahi ditu eta katalana hitz egiten den lurraldeguztietako gobernu autonomoak lankidetzan aritu daitezelahizkuntzaren normalizazioaren arloan. Espainiako estatukobeste elkarte autonomoei dagokienez, komunikabide etaerakunde publikoetan katalanaren egoera zein denjakinaraztea du helburu.

Nazioarteko proiekzioa:

Katalana nazioartean ezagutarazteko neurriaksustatzen ditu, hala nola eleaniztasuna onartu eta hizkuntzarloko gaiak jorratzeko Europako Batasunean daudenerakundeetan zuzeneko partehartzea bultzatzen.

Helburuak

Programa sektorialak

Proiekzio eta euskarrirako programak

Estandarraren hedapena:

Hizkuntzaren estandarizazioa eta espezializaziofuntzionala sustatzea, horretarako irizpide eta hizkuntzeredu zabalak bermatuz, Katalanaren IkasketetarakoErakundea eta beste erakunde batzuekin baterahitzarturiko plan zuzentzaile baten bidez. Horrez gainera,hizkera berezituen estandarra sendotu eta horren erabilerabultzatu nahi du.

Ikerkuntza soziolinguistikoa:

Planak ikerkuntza soziolinguistikoa koordinatueta horren emaitzak zabaltzeko asmoa du, katalanarenohiko erabilera bultzatzeko jarduketetan kontuan hardaitezen.

Català

Hizkuntzaren NormalizaziorakoPlan Orokorra

Hizkuntza politika

Page 24: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Català

Valentziako Komunitatea

Balearrak

Andorra eta Aragoiko Ekialdea

Frantziako Hego-ekialdea eta Alguer

Hizkuntza politika

Hasiera

Corpusa

Estatusa

HizkuntzarenNormalizaziorakoPlan Orokorra

Katalanak hartzen dituenbeste lurraldeetakohizkuntza politika

Eivissako portua(Eivissa. Balearrak)

Valentziako Albufera(Valentziako Komunitatea)

HizkuntzaPolitikako Legea

Page 25: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Valentziako Komunitatea, País Valencià ere deitua dena, Iberiar penintsulakoEkialdeko kostaldean dago. Eskualde honetan hitz egiten den katalana valentzieradeitu ohi da. Izen horren erabilera ofizialak hainbat nahasmen sortu ditu katalanarenbatasunari dagokionez, nahiz eta 1932tik aurrera valentziera Katalanaren IkasketetarakoErakundearen arauei jarraikiz idazten den, eskualdez eskualdeko ezberdintasunmorfosintaktikoak gorabehera.

1982ko Valentziako Autonomi Estatutuaren arabera, valentziera eta gaztelaniadira eskualdeko bi hizkuntza ofizialak. 1983. urtean eskualdeko Parlamentuak(Valentziako Gorteak) Llei d´Ús i Ensenyament del Valencià (Valentzieraren Erabileraeta Irakaskuntzari buruzko Legea) onetsi zuen, egun indarra duena. Legeak bi zatitanbanatzen du Valentziako Komunitatea, hango eskualdeetan hitz egin ohi denhizkuntzaren arabera (23 katalanez, 11 gaztelaniaz) eta ezartzen du katalana etagaztelania irakaskuntza ez-unibertsitarioko maila guztietan irakatsi beharreko gaiakdirela, eremu erdaldunetan izan ezik.

Balearrak

Andorra eta Aragoiko Ekialdea

Frantziako Hego-ekialdea eta Alguer

Valentziako Komunitatea

Català

Katalanak hartzen dituen bestelurraldeetako hizkuntza politika

Hizkuntza politika

Page 26: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

1990ean Valentziako Gobernuak Pla Triennal per a la promoció de l’ús del valenciàa la Comunitat Valenciana (Valentziera Valentziako Komunitatean erabiltzeko hiru urtekoPlana). Hona hemen planaren helburu nagusiak:

1. Erabilera ofiziala: valentzieraren ezagutza eta erabilera handitzea Administraziopublikoaren esparruan.

2. Erabilera soziala: valentzieraren erabilera sustatzea sektore sozioekonomikoan,gazteen artean, komunikabideetan eta kultur arloan.

3. Ikerkuntza: egoera soziolinguistikoa aztertzea hala esparru ofizialetan nolaez-ofizialetan.

Gizarte zibilaren arloan, Bloc de Progrés Jaume I (Jaume I.a Aurrerabide Blokea)eta Federació Escola Valenciana (Federazio Eskola Valentziarra) lanean ari dira indarzibila bildu nahian, Valentziako Gobernuak eta gizarteak, mota guztietako ideologiengainetik, bat egin dezaten hizkuntzaren normalizazioaren ezinbesteko prozesuan.

Balearrak

Andorra eta Aragoiko Ekialdea

Frantziako Hego-ekialdea eta Alguer

Valentziako Komunitatea

CatalàHizkuntza politika

Katalanak hartzen dituen bestelurraldeetako hizkuntza politika

Page 27: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Naveta dels Tudons(Menorca. Balearrak)

Balearretako Autonomi Estatutuaren arabera (1983), katalana “Balearretako hizkuntza berekia”da, izaera ofiziala duena, gaztelaniarekin batera. Hizkuntzaren normalizazioa eskualdeko administrazioarenhelburutzat hartzen da eta irletako katalanaren hizkerak aztertu eta babesteko asmoa aurreikusten du,hizkuntzaren batasuna kaltetu gabe.

1986ko Llei de Normalització Lingüística a les Illes Balears (Balearretako Hizkuntz Normalizazioariburuzko Legea) delakoaren helburu nagusiak hauek dira:

1. Katalana Administrazioaren ohiko erabilerarako hizkuntza bilakatzea, urratsez urrats.

2. Katalanaren ezagutza eta erabilera bermatzea, irakaskuntzarako hizkuntza gisa.

3. Katalanaren erabilera komunikabideetan sustatzea.

4. Katalana ikasi eta erabili beharraz eta hizkuntzaren geroaz kontzientzia soziala piztea.

Katalana derrigorrezko irakasgaia da ikastetxe guztietan. Ikasleen % 60 inguruk irakaskuntzarenzati bat, bederen, katalanez egiten dute. Helduen prestakuntza ikastaroetan ere derrigorrezko irakasgaiada.

Valentziako Komunitatea

Andorra eta Aragoiko Ekialdea

Frantziako Hego-ekialdea eta Alguer

Balearrak

Català

Hizkuntza politika

Katalanak hartzen dituen bestelurraldeetako hizkuntza politika

Page 28: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Casa de la Vall(Andorra)

Andorra:

Estatu independientea dugu, ofizialki Andorrako Printzerria izena duena. Erregimenpolitikoa printzerri-kidetza parlamentarioa da. Koprintzeak Pareatges deituriko aspaldikoerakundeen ondorio dira (Andorrako ibarren gainean Urgelgo apezpikuak eta Foix-ekoKonteak zuten jabekidetza banaezina) eta, egitura horren bilakaera historikoaren poderioz,gaur egun Urgelgo apezpikuaren eta Frantziako Errepublikako presidentearen esku dagokargua, titulu pertsonala eta besterengan utziezina baita.

Estatuko hizkuntza ofiziala katalana da (berriki onetsitako Andorrako PrintzerrikoKonstituzioaren 2.1. artikulua: 1993ko apirilaren 28a). Andorrako Gobernuak HizkuntzaPolitikarako Zerbitzu bat du, Kultura eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren menpe.

Andorrako Administrazioak 1995eko urrian sustatu zuen azterketa baten arabera,katalana da biztanle gehienek Andorrako Administrazio publikoaren aurrean erabiltzen dutenhizkuntza, % 72k hain zuzen.

Valentziako Komunitatea

Balearrak

Frantziako Hego-ekialdea eta Alguer

Andorra eta Aragoiko Ekialdea

Català

Hizkuntza politika

Katalanak hartzen dituen bestelurraldeetako hizkuntza politika

Page 29: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Aragoiko Ekialdea:

Aragoi aldean katalanez mintzo direnak 50.000 baino gehiago dira. Aragoiko AutonomiEstatutuak ez dio estatus ofizialik ematen katalanari, nahiz eta honakoa ezarrita dagoen“Aragoiko hizkerek babes berezia izanen dute, ondare kulturalaren zati baitira”.

Zaragozako Unibertsitateak Estudio de la Franja Oriental de Aragón ikerlanean (1995)aitortu zuen Aragoiko ekialdeko eskualdeetan hitz egiten den hizkuntza katalana dela.Katalana Aragoiko hizkuntza ofiziala ez denez gero, beste autonomi elkarteetan ohikoakdiren erabileretatik bazter gelditu da.

Aragoiko ekialdeko 17 alkatek sinaturiko Mequinenzako Deklarazioa izenekoarenondorioz, eskualde horretako 10 herritan katalanaren irakaskuntza abian jarri zen 1984-85ikasturtean. Gaur egun, eskualde osoan irakasten da.

Valentziako Komunitatea

Balearrak

Frantziako Hego-ekialdea eta Alguer

Andorra eta Aragoiko EkialdeaAragoiko Ekialdea

Català

Hizkuntza politika

Katalanak hartzen dituen bestelurraldeetako hizkuntza politika

Page 30: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Frantziako Hego-ekialdea (Ekialdeko Pirinioetako Departamentua)

Frantzian hitz egiten den katalanaren hizkerari Iparraldeko katalana edo rosselloera deitu ohi zaio.Katalana Frantziako Hego-ekialdeko eremu zabal batean hitz egiten da, Ekialdeko Pirinioetako Departamentuarenzazpi eskualdetan hain zuzen, hizkuntzaz okzitaniarra den Fenolledako eskualdea kenduta.

Frantzian katalana eskualdeko hizkuntza gisa hartua da eta ez du inolako estatus juridiko berezirik. Halaere, Languedoc-Rosselló eskualdean Katalunia eta Okzitaniako kultura eta hizkuntza sustatzeko helburua duenerakunde ofizial bat eratu dute.

Deixonne Legeak (1951) aukera eman zuen bigarren hezkuntzan katalana ikasteko, aukerako irakasgaigisa, astean ordubete. Savary Zirkularrak bide eman zuen (1982) katalana astean hiru orduz irakasteko eta, halaber,zenbait irakasgaitarako hizkuntza izateko. Goi mailako irakaskuntzari dagokionez, Perpinyáko Unibertsitateakdisziplina askotako ikasketak eskaintzen ditu katalanez (historia, literatura, ekonomia, zuzenbidea, e.a.).

Toki Administrazioaz den bezainbatean, Perpinyàko Udalak hainbat ekinbide jorratu ditu katalana etaKataluniako kultura sustatzeko. Horien artean, aipatzekoa da Centre de Documentació i Animació de la CulturaCatalana-ren sorrera (Kataluniako Kulturaren Dokumentazio eta Animazio Zentroa), biztanle-talde jakinendakoikastaroak antolatu eta hizkuntz aholkularitza ematen duena. Hori horrela izanik ere, katalana ez da inoiz ereerabiltzen Estatuko zein eskualdeko Administrazioaren eta biztanleen arteko harremanetan. Zerbitzu publikoetanfrantsesa baino ez da erabiltzen.

Sant Martí del Canigó(Frantziako hegoekialdea)

Valentziako Komunitatea

Balearrak

Andorra eta Aragoiko Ekialdea

Frantziako Hego-ekialdea eta Alguer

Català

Hizkuntza politika

Katalanak hartzen dituen bestelurraldeetako hizkuntza politika

Page 31: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

Alguer

Sardinia irlako Ipar-mendebaldean kokatutako hiri honetan 39.026 lagun bizi dira (1991ko errolda).Italiako Konstituzioaren 6. artikuluak Italiako hizkuntz gutxiengoen babesa aurreikusten du, baina horiez da inoiz aplikatu katalan-hiztunekin, Konstituzioaren 9. artikuluari buruz berriki egin den interpretazioaikusita itxaropen izpirik agertzen bada ere, kultura arloko eskumenak Estatuaren esku baitaude.

Alguer-eko Udal estatutuak (1991) ezartzen du Udalaren helburuetariko bat katalana sustatu,bultzatu eta hedatzea dela eta kultur elkarteen finantzazioan ekonomikoki laguntzea.

Hala ere, Alguer-eko katalanak ez du, gaur egun, hizkuntza errekuperatzeko lege esparrurik,barne degradazio prozesua eta italieraren ordezkapen prozesua eteteko behar-beharrezkoa dena.Momentuz, Sardiniako Eskualdeko Kontseiluak 1993ko urriaren 7an onetsitako Legea, Sardiniakokultura eta hizkuntza babestu eta baloratzeari buruzkoa, irla horretako hizkuntzaren eta kulturarenbabesa aipatzen duen bakarra da, azal-azaletik bada ere.

Valentziako Komunitatea

Balearrak

Andorra eta Aragoiko Ekialdea

Frantziako Hego-ekialdea eta Alguer

Català

Hizkuntza politika

Katalanak hartzen dituen bestelurraldeetako hizkuntza politika

Page 32: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

HizkuntzaPolitikako Legea

Estatusa

Hasiera

Corpusa

1997ko abenduaren 30ean, Kataluniako ParlamentuakHizkuntza Politikako Legea (urtarrilaren 7ko 1/1998 Legea) onartuzuen, parlamentarien %80ren aldeko botuarekin. Lege horrekbatetik, sendotu egiten du Generalitateko Gobernuak 1983koHizkuntza Normalkuntzarako Legea aplikatzeari begiraadministrazioan, irakaskuntzan,eta erakunde-komunikabideetangaratu duen politika; bestetik, zehatzago arautzen du zenbaiteremutako erabilera ofiziala (notaritzak, erregistro publikoak,merkataritzako dokumentazioa, Justiziako Administrazioa), eta,azkenik, orain arte legez arautu gabe zeuden hainbat arlotankatalana sustatu eta erabiltzeko markoa ezartzen du, esatebaterako, arlo sozioekonomikoan, komunikabide pribatuetan etahainbat kultur industriatan.

Kataluniako Parlamentua

Català HizkuntzenNormalizaziorako PlanOrokorra

Katalanak hartzen dituenbeste lurraldeetakohizkuntza politika

Hizkuntza politika

Page 33: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

HizkuntzaPolitikako Legea

1983ko Legeak Kataluniako Autonomia Estatutuaren 3. atalaren garapena zaintzen zuen bereziki. 1998ko Legeak,berriz, eremu zabalagoa hartzen du, Estatutuaren 3. atala osorik garatu nahi baita. Horrela, lehen aipatutako neurriakeratzeaz gain, hasierako atalburuan berezko hizkuntzaren kontzeptua -Estatutuaren 3. ataleko 1. azpiataletik datorrena-hizkuntza ofizialarena, eta, ondorioz, ofizialtasun bikoitzarena -Estatutuko 3. ataleko 2. azpiataletik eratorritakoa- ematenditu.

Katalanera Kataluniako berezko hizkuntza dela kontuan izanda, Hizkuntza Politikako Legetik hainbat ondorio juridikoateratzen dira esandako eremuetarako, hau da, berezko erakundeetarako, lurralderako, kulturarako eta gizarterako.Hortaz, katalanera, berezko hizkuntza den neurrian, Kataluniako erakunde guztietako berezko hizkuntza da eta, bereziki,Generalitateko Administrazioarena, Toki Administrazioarena eta gainerako herri-erakundeena, erakunde-komunikabideenaeta irakaskuntzarena. Eremu horietan ezartzen du Legeak katalaneraren erabilera orokorra eta ohikoa.

Legeak ezartzen duenarekin bat etorriz, katalanera, berezko hizkuntza den aldetik, Kataluniako gainerako erakundeek(notaritzak, erregistroak, Estatuko Administrazioa, erlijio-taldeak, interes publikoko erakunde pribatuak, sindikatuak...)eta gainera, orokorrean, Kataluniako lurraldean publikoari zerbitzuak eskaintzen dizkieten enpresa eta erakundeeknagusiki erabiltzen duten hizkuntza da. Azkenik, berezko hizkuntzaren kontzeptuak eragin zuzena du herritarrengan;horien artean sustatu egin behar da kontzeptu horren ezaguera eta erabilera. Eragina du, halaber, idatzizkokomunikabideetan, irrati eta telebistetan, liburugintzan, arteetan, abestigintzan, zineman, eta, orokorrean, kulturarenzabalkundean, informatikan, hizkuntza-injinerutzan, publizitatean, laneko jardueretan, profesionaletan, kirolean,elkartegintzan eta aisialdiko ekintzetan.

Kataluniako Parlamentua(Bartzelona. Katalunia)

Català

Hizkuntza politika

Page 34: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

HizkuntzaPolitikako Legea

Berezko hizkuntzaren kontzeptua lurraldetasun-irizpidean oinarritzen da eta talde-erreferentziari begiratzendio; hizkuntza ofizialaren kontzeptua, berriz, katalanerari eta gaztelaniari aplikatuta, norbanakoaren printzipioanoinarritzen da: legeak zehatz-mehatz aitortutako eskubide subjetiboak bermatzen dizkie herritarrei, hain zuzenere, bi hizkuntzak ikasi eta jarduera publiko eta pribatu guztietan eraginkortasun eta indar juridiko osoz askatasunguztiarekin erabili ahal izateko eskubideak.

Hizkuntza Politikako Legeak tresna berriak dakarzkio azken hogei urteotan garatutako politikari. Lehen bezalaxehelburuak honako hauek dira: Kataluniako biztanle guztiek jakin ahal izatea bi hizkuntza ofizialak eta edozeineremutan bata nahiz bestea erabiltzeko aukera askatasun osoz egin ahal izatea. Halaber, bideak jarri behar ditugizartearen ekintza guztiak katalaneraz, hau da berezko hizkuntzan, eta hizkuntza-menpekotasunik gabekobaldintzetan garatu ahal izateko.

Lege hau indarrean jarri denetik, jarduera-maila ezberdinak kontuan izanda aplikatu da. Batetik, legeazabaltzeko lan handia egin da. Horri dagokionez, katalaneraz, ingelesez, gaztelaniaz eta frantsesez argitaratuda.

Bestalde, Hizkuntza Politikako Legea aplikatzeko ere lankidetza-hitzarmen bereziak egin dira enpresa edoenpresa-elkarte handiekin. Hitzarmen horien bitartez, Legearen aldibaterako xedapenetan ezarri baino lehenago,araubide berriari egokitzeko konpromezua hartzen dute eta, zenbait kasutan borondatezkotzat jotzen direnneurriak indarrean jartzekoa.

Català

Kataluniako Parlamentua(Bartzelona. Katalunia)

Hizkuntza politika

Page 35: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

HizkuntzaPolitikako Legea

Hizkuntza Politikako Legearen arauzko garapena dela eta, bost dekretuok argitaratu dira:

36/1998 Dekretua, otsailaren 4koa, Legea aplikatzeko neurriei buruzkoa. Generalitateko sail guztienpartehartzea eta koordinazioa bermatzen du hizkuntza-politikari dagokionez; Hizkuntza PolitikakoBatzorde Teknikoa sortzen du eta hainbat eskumen aitortzen dizkio Hizkuntza Politikarako ZuzendaritzaNagusiar i. Generalitateko Hizkuntza Plangintzako Teknikarien Sarea antolatzen du.

204/1998 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Katalaneraren Erabilerari buruzkoa Notaritzetako Agirietan.Notaritzetako agirietan hizkuntza aukeratzeko eskubidea bermatzen die herritarrei eta hori bideratzekohainbat alderdi tekniko arautzen ditu. Helburu hori erdiesteari begira, notarien eta hipoteka-alorrekofinantza-erakundeen arteko lankidetza-mekanismoak ezartzen ditu.

298/1998 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Izen-abizenetako Hizkuntza-zuzentasunaren Egiaztapenaarautzeari buruzkoa. Legearen 19. atalean ezarritakoari jarraiki, izen-abizenak katalanerazko ortografiarauetara egokitu nahi dituzten herritarrek bete beharreko izapideak arintzeko bidea ezartzen du.

Català

Kataluniako Parlamentua(Bartzelona. Katalunia)

Hizkuntza politika

Page 36: Català. Hizkuntz politika - euskadi.net · Català Hasiera Hizkuntza politika Normalizazio kanpaina bat Katalunian jorratu den hizkuntza politikak hasiera-hasieratik lortu nahi izan

HizkuntzaPolitikako Legea

237/1998 Dekretua, irailaren 8koa, Katalanerara Bikoiztutako eta Azpititulatutako Zinema-eskaintzaSustatzeko Neurriei buruzkoa. Dekretu honen ezarpenak zeharo aldatzen du katalaneraren presentziazinema-aretoetan; gaur egun katalaneraren presentzia %2koa da eta hiru urte barru gutxienez %20koaizango da.

296/1998 Dekretua, urriaren 21ekoa, Merkataritza-emisoretarako frekuentzia modulazioko uhin metrikoetanIrrati-zabalkunde Zerbitzuaren aurkezpenerako Emakiden Araubide Juridikoari buruzkoa. Emisora horienemakida-araubidea ezartzen du eta, beste zenbait gairen artean, Legearen 26. atalak ezartzen dituenhizkuntza- eta abesti-kuotak.

Català

Kataluniako Parlamentua(Bartzelona. Katalunia)

Hizkuntza politika