Giza eskubideen aldeko eskola-sarea Postal bat, bizitza bat€¦ · daitezela eskatzeko. Erabili 2....

9
Giza eskubideen aldeko eskola-sarea Postal bat, bizitza bat Ekialde Hurbila eta Ipar Afrika Udaberria geldiezina da! (Adina: 6 urtetik gora)

Transcript of Giza eskubideen aldeko eskola-sarea Postal bat, bizitza bat€¦ · daitezela eskatzeko. Erabili 2....

Page 1: Giza eskubideen aldeko eskola-sarea Postal bat, bizitza bat€¦ · daitezela eskatzeko. Erabili 2. eta 3. eranskinetan proposatutako gutun-ereduak. Herrialde horietan gertatzen ari

Giza eskubideen aldeko eskola-sarea

Postal bat, bizitza bat

Ekialde Hurbila eta Ipar Afrika Udaberria geldiezina da!(Adina: 6 urtetik gora)

Page 2: Giza eskubideen aldeko eskola-sarea Postal bat, bizitza bat€¦ · daitezela eskatzeko. Erabili 2. eta 3. eranskinetan proposatutako gutun-ereduak. Herrialde horietan gertatzen ari

SARRERA

2011 aurrekaririk gabeko urtea izan zen Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako herrialdeentzat: adin eta izaera guztietako norbanakoak kalera irten ziren, aldaketa eske. Gazteak izan ziren, batik bat, protagonista, eta sarri emakumeak egon ziren lehen planoan. Herritarren izenean gobernatzen zutela esan, eta boterearen onurez gozatzen eta haren emaitzak xahutzen jarraitzen zuten agintariek aginduta, indar armatuek eta segurtasun-indarrek muturreko indarkeria erabili zuten, kasu askotan, manifestarien aurka; indarkeria bortitza izan arren, herritarrak behin eta berriz irten ziren kalera.

Arabiar Udaberria izenez ezagun egin ziren protesten ondorioz, hainbat komunitatetako pertsonak bat egin zuten, helburu bera lortzeko. Bazirudien urte askoan jasandako zapalkuntzak, giza eskubideen urraketek, desgobernuak eta ustelkeriak frustrazio-uhin bat sorrarazi zutela eta herritarrek energia eta ahalmena erakutsi zituztela; ordura arte sentitu ez zituzten eta ustez ez zeuzkaten energia eta ahalmena.

Amnesty Internationalen, gure proposamenak ikasleek ezagutzak barneratzeko eta giza eskubideen aldeko gaitasuna, jarrera eta balioak garatzeko baliagarriak izatea nahi dugu. Halaber, orientazio gehiago ere baditugu ikasleak ekintzak gauzatzera bideratu nahi dituzten irakasleentzat.

OHAR OROKORRAK

Proposamen hauek egokiak dira irakasgai hauetan lantzeko1: Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza, Hezkuntza etiko-zibikoa, Filosofia eta Herritartasuna.

Hizkuntza eta Literatura; Erlijioa; Atzerriko hizkuntza (ingelesa); Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia; tutoretzak eta curriculumetik kanpoko jarduerak.

Txosten honez gain, zerbait gehiago behar dugu?Jarduera hauek egiteko, material osagarriak beharko dituzue. Horiek jaisteko, egin klik azpimarratuta dauden hitzetan!

Noiz erabil dezakegu material hau?Proposamenak aipatutako edozein irakasgairen eskola-orduetan landu ditzakezue.

Halaber, proposamenen bat ikastetxeko eremu komun batean (patioa, areto nagusia, korridorea…) plazaratzea proposatu nahi dizuegu, ikastetxeko kide guztien partaidetza sustatzearren.

Tutoretza-planak eta tutoretza-orduak testuinguru bikaina dira giza eskubideei lotutako gaiak lantzeko.

Zuen ikastetxean eskola-talderik bada, haren edozein bileratan egin ditzakezue jarduerak.

1 Proposamenak hezkuntza ez-formalerako ere egokiak dira.

ZER HERRIALDE LANDUKO DITUGU?

Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako erreboltak herrialde askotan gertatu dira, oihartzun gehiago edo gutxiagorekin. Tunisian hasi zirenetik, Bahreinen, Libian, Iraken eta Yemenen ere izan dira protestak, besteak beste. Material honetan, Egipton eta Sirian jazotakoa landuko dugu bereziki.

Page 3: Giza eskubideen aldeko eskola-sarea Postal bat, bizitza bat€¦ · daitezela eskatzeko. Erabili 2. eta 3. eranskinetan proposatutako gutun-ereduak. Herrialde horietan gertatzen ari

Adingabeen sinadura eta irudiei buruz kontuan hartu beharrekoak Amnesty Internationalek ikasleek agintariei eskaerak egitea edo beren irudia erakustea proposatzen du zenbait jardueratan, herrialde jakin bateko giza eskubideen egoera hobetzeko asmoz, betiere. Oso garrantzitsua da jarduera horiek gauzatu aurretik ohar hauek kontuan hartzea.

Manifestariak Tarhir plazan © Demotix/Nameer Galal

INFORMAZIO INTERESGARRIA

Informazio orokorraAño de rebelión. El estado de los Derechos Humanos en Oriente Medio y Norte de África

La primavera árabe. Preguntas y respuestas

SiriaSalud en crisis. Ataques del Gobierno sirio contra heridos y profesionales de la salud

Detenciones letales. Muertes bajo custodia durante las protestas populares en Siria

EgiptoDiez pasos por los Derechos Humanos en Egipto.

Women demand equality in shaping new Egypt (ingelesez)

IKUS-ENTZUNEZKO DOKUMENTU BATZUK…

En Portada saioaLibia, la hora de la verdad (46:34)Los hermanos musulmanes (44:30)La cólera de Túnez (34:35)

Informa Semanal saioaEl año que vivimos revolucionariamente (14:29)Un banquillo para Gadafi (13:53)Libia, año cero (15:40)La revolución de los jazmines (14:21)

Page 4: Giza eskubideen aldeko eskola-sarea Postal bat, bizitza bat€¦ · daitezela eskatzeko. Erabili 2. eta 3. eranskinetan proposatutako gutun-ereduak. Herrialde horietan gertatzen ari

IRAKASLEENTZAKO FITXA

Zalantzarik gabe, 2011n, munduko eremu horretako herritar askok giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten. Siriako, Libiako, Yemeneko, Egiptoko eta Bahreineko biztanleentzat, besteak beste, giza eskubideen babesa etorkizun urruneko kontua da oraindik.

Manifestariek 2011n erakutsi zuten erresistentziak aldatu egin du giza eskubideen testuingurua munduko eremu horretan. Estatu batzuek erabilitako errepresioaren hedadurak eta basakeriak lotsarazi egin ditu zenbait aliatu eta emaile, ordura arte egonkortasunaren izenean giza eskubideen urraketak aintzakotzat ez hartzeko prest egon ohi zirenak.

2011ko urtarrilean, ia inork ezin zuen pentsatu ere egin Arabiar Estatuen Ligak Libia erakundetik kanpo utziko zuela hurrengo hilabetean, giza eskubideekin lotutako arrazoiak zirela-eta. Bahreinen, gobernuaren erantzun zapaltzaileak izugarrizko kezka sorrarazi zuenez nazioartean eta oposizio handia herrialde barruan, erregeak aurrekaririk gabeko neurri bat hartu zuen: gertaeren gainean nazioarteko ikerketa independente bat egitea agindu zuen. 500 orriko txostenak giza eskubideen urraketei buruzko kontaketa beldurgarria eskaini zuen. Orain, ikusteko dago agintariek txostenean ageri diren gomendioak aplikatuko ote dituzten.

Denbora luzez, Siriak zenbait aliatu izan ditu. Aliatu horiek erabakiak blokeatzen zituzten, eta erregimenari beste modu batzuetan laguntzen zioten, gizateriaren aurkako krimenak egiten zituenean. Baina Siriak berak ere onartu egin behar izan zuen Arabiar Ligako begiraleen bisita, urtearen amaieran.

Zin el Abidín ben Alí lehendakari ohia erori eta urtebete baino lehenago, Moncef Marzouki da Tunisiako bitarteko lehendakaria: giza eskubideen alde lan egiten duen aktibista eta Amnesty Internationalek kontzientzia-presotzat hartutako preso ohia da. Tunisiako gizarte zibilaren ordezkariekin egindako bilera batean, Moncef Marzoukik Amnesty Internationalen Aldaketen Aldeko Manifestua sinatu zuen, eta giza eskubideen arloan funtsezko 10 neurri hartzeko konpromisoa hartu zuen. Emandako hitza bete dezala eskatuko

diogu, orain dela urtebete protesta egitera atera ziren milaka pertsonak eskatuko dioten bezalaxe.

Gune horretako beste estatu batzuetan, esaterako Saudi Arabian eta Aljerian, protesta jendetsuek eragin txikiagoa izan zuten 2011n. Nolanahi ere, iazko gertaeren ondorioz euren herrialdeetako gobernuek duela urte asko egin behar zituzten aldaketak egitea espero dute herritar askok; izan ere, gobernu horiek behin eta berriz atzeratu dituzte giza eskubideei begirako errespetua hobetzeko neurriak.

DATA GARRANTZITSUAK

Proposamen hauek libre dauzkazuen ordu eta egunetara egoki ditzakezue. Hala ere, kontuan hartzekoak dira bi egun hauek:

• Urtarrilaren 30a, Indarkeriaren Aurkako eta Bakearen Aldeko Eskola Eguna.

• Otsailaren 11, Mubarakek Egiptoko agintea utzi zuen egunaren urteurrena. Amnesty Internationalek Arabiar Udaberriari buruzko ekintzak egingo ditu hainbat herrialdetan.

Page 5: Giza eskubideen aldeko eskola-sarea Postal bat, bizitza bat€¦ · daitezela eskatzeko. Erabili 2. eta 3. eranskinetan proposatutako gutun-ereduak. Herrialde horietan gertatzen ari

© Al Jazeera English

INFORMAZIOA

Hemen proposatutako edozein jarduera egiten hasi aurretik, azal iezaiezue ikasleei erreboltak zer izan diren eta zer herrialdetan gertatu diren. Horretarako, NON AURKI DEZAKET INFORMAZIOA? izeneko ataleko estekak erabil ditzakezue. Erabil ezazue 1. eranskina, Siriari eta Egiptori buruzko informazioa emateko.

ZABALDU IKASITAKOA!: HORMA-IRUDIAK

Ahal izanez gero, ikasleek berek egin ditzatela Arabiar Udaberriaren sustatzaile izan diren herrialdeetako egoerari buruzko horma-irudi sinpleak. Ikasgeletan edo ikastetxeko gune komunetan jar ditzakezue horma-irudiak, gainerako ikasleek informazioa eskuratzeko aukera izan dezaten.

GELAZ GELA

Ikastetxean eskola-taldea edo ikasle interesdunak egonez gero, eska iezaiezue baimena irakasleei, gelaz gela Sirian eta Egipton gertatzen ari denaren berri eman ahal izateko. Modu horretan, ikasle batzuek kontatuko diete gainerakoei zer ari den gertatzen herrialde horietan, eta konpromiso handiagoa lortuko dute.

EDUKI GAITZAZUE JAKINAREN GAINEAN!

Oso garrantzitsua da [email protected] helbidera idaztea eta zertan ari zareten jakinaraztea. Horrela, kasuen gaineko edozein berri eman ahal izango dizuegu, eta zuen lana zabaltzeko aukera izango dugu.

…GERO, EKINTZA GAUZATU!

Herrialde horietako egoerari buruzko informazioa lortu ostean, egin hurrengo atalean proposatuta datozen jardueretako bat eskola-orduetan.

Page 6: Giza eskubideen aldeko eskola-sarea Postal bat, bizitza bat€¦ · daitezela eskatzeko. Erabili 2. eta 3. eranskinetan proposatutako gutun-ereduak. Herrialde horietan gertatzen ari

JARDUERAKSiria eta Egiptoren aldeko ekintzaAdina: 12 urtetik gora2.Iraupena: 30 minutu.Helburuak: ikasleek Sirian eta Egipton gertatzen ari dena ezagutzea eta herrialde horietako egoera hobetzeko ekintza bat gauzatzea.

Errepresioaren aurkako manifestazioa Sirian ©Susanne Keller

2 Jarduera hau egiteko, har itzazue kontuan ohar hauek.

Garapena:

15 minutuBerrikusi, labur-labur, Siriako eta Egiptoko egoera. Azaldu zer-nolako giza eskubideen urraketa jasan behar izaten dituzten pertsona askok Arabiar Udaberriaren protagonista izan diren herrialdeetan. Banatu ikasleei 1. eranskina, Egiptori eta Siriari buruzko informazioa duena.

15 minutuProposatu ikasleei Egiptoko eta Siriako gobernuei gutunak idaztea, herrialde horietan giza eskubideak errespeta daitezela eskatzeko. Erabili 2. eta 3. eranskinetan proposatutako gutun-ereduak. Herrialde horietan gertatzen ari denari buruzko marrazki positiboz apaindutako postalak egiteko eska diezaiekezue.

BIDAL IEZAZKIGUZUE GUTUNAK! Zuen ikastetxeetako gutunak munduko milaka lagunen gutunekin elkartuko ditugu, eta guztiak batera bidaliko ditugu, eragin handiagoa izan dezaten. Hortaz, ez duzue zigilurik behar!

Bidal iezazkiguzue bi modu hauetako batean:

• Zuzenean emanda zuen hiriko AI taldeari. Hemen duzue hura aurkitzeko esteka.

• Postaz bidalita, helbide honetara: Fernando VI kalea, 8 . zk.- 1.a- ezk., 28004 Madril; Carlos Sanguinoren izenean.

Page 7: Giza eskubideen aldeko eskola-sarea Postal bat, bizitza bat€¦ · daitezela eskatzeko. Erabili 2. eta 3. eranskinetan proposatutako gutun-ereduak. Herrialde horietan gertatzen ari

ELKARTASUN-LOREAKAdina: 6-11 urte.Iraupena: aurretiko prestakuntza + 30/45 minutu.

Helburuak: elkartasun-mezuak bidaltzea arabiar herrialdeetako ekintzaileei eta herrialde horietan gertatzen diren giza eskubideen urraketak agerian uztea ikastetxean.

AIk BADAUKA GAI HONI BURUZKO KARTEL EDO LIBURUXKARIK?

Bai!!! Arabiar Udaberriaren herrialde protagonisten egoerari buruzko txosten bat argitaratuko dugu. Hurbilen duzuen AI taldeari eskatu ahal izango diozue. Egin klik hemen zein den jakiteko, eta idatz ezazue haren helbidera.

NOIZ EGONGO DIRA ESKURAGARRI?Otsailaren 11 aldera izango dituzue eskura liburuxkak.

Aurretiko prestakuntzaJarduera egin aurretik, aztertu ikasleekin zer-nolako giza eskubideen urraketak gertatzen diren Ekialde Hurbileko nahiz Ipar Afrikako zenbait herrialdetan. Lanketa hori egiteko, erabili txosten honetako eta galdera-erantzun hauetako informazioa.

30-45 minutuUtzi denbora-tarte bat (irakasgairen batean edo tutoretzan), ikasleek horma-irudiak egin ditzaten. Horietan, ELKARTASUN hitza idatziko dute, loreak erabiliz. Loreak paperezkoak, kartoizkoak edo beste material batzuetakoak izan daitezke (materiala hautatzeko, kontuan hartu gero lore horiek panel batean itsatsi beharko dituztela txintxetaz, itsasgarriz, zelo-paperaz, etab.). Ahalik eta lore gehien lortzen saiatu.

Gero...Atera argazkiak horma-irudiei edo bidali hurbilen duzuen AI taldeari. Erreboltetan parte hartu duten herrialdeetan giza eskubideen alde lan egiten duten ekintzaileei bidaliko dizkiegu!!!

Page 8: Giza eskubideen aldeko eskola-sarea Postal bat, bizitza bat€¦ · daitezela eskatzeko. Erabili 2. eta 3. eranskinetan proposatutako gutun-ereduak. Herrialde horietan gertatzen ari

NESKATXAK ARABIAR UDABERRIANAdina: 10-11 urte.Iraupena: 30 minutu.

Helburuak: Arabiar Udaberriko erreboltetan neskatxek izan duten egoera bereziki ahula ikusaraztea ikasleei.

IDATZ DEZAGUN POEMA BATAdina: 10 urtetik gora.Iraupena: zenbait tarte.

Helburuak: elkarlanean egin beharreko ekintza bat gauzatzea eta ikasleek giza eskubideei buruzko mezu positiboak prestatzea.

©Reuters/Khaled Abdullah Ali Al Madhi

Jarduera egin aurretikHona hemen gure proposamena: erabili Triuren binetez egindako kartel sinple batzuk. Kataluniako Amnesty Internationalen Giza Eskubideetan Oinarritutako Heziketaren gunean aurki ditzakezue. Marrazki horiek Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena dute ardatz.

Atera kartelen fotokopia handi samarrak, eta itsatsi ikasgelako hormetan.

10 minutuGero, kontatu modu ulerterrazean Ekialde Hurbilean eta Ipar Afrikan gertatzen ari dena, eta arreta berezia eskaini herrialde horietako neskatxei, haien egoera bereziki zaila baita. Banatu ikasleei koloretako hiru txartel edo paper-zati.

20 minutuAzkenik, ikasleek herrialde horietako neskatxen egoera hoberen irudikatzen duten hiru horma-irudietan jarri beharko dituzte beren txartelak.

BA AL ZENEKIEN…?Ayat al Qarzemy, Bahreineko ikasle bat, atxilotu eta zigortu egin zuten, erregeari zuzendutako poema bat irakurtzeagatik Bahreinen egindako aldaketen aldeko kontzentrazio batean.

Jarduera hau egiteko, Ayat al Qarzemy neska gaztea jazarpenen biktima bilakarazi duten poemetako bat banatuko diezue ikasleei. 4. eranskinean daukazue.

Page 9: Giza eskubideen aldeko eskola-sarea Postal bat, bizitza bat€¦ · daitezela eskatzeko. Erabili 2. eta 3. eranskinetan proposatutako gutun-ereduak. Herrialde horietan gertatzen ari

HAU GIZA ESKUBIDEEN URRAKETA DA?Adina: 14 urtetik gora.Iraupena: gelaz kanpo + 30 minutu.

Helburuak: ikasleengan giza eskubideen urraketak antzemateko gaitasuna garatzea.

Gelan ahots ozenez irakurri ostean, labur-labur azalduko duzue zer-nolako ondorioak jasan behar izan dituen poema hori idazteagatik, eta hiru hitz abiapuntutzat hartuta beste poema bat idaztea proposatuko diezue ikasleei. Hauek izango dira hitzak: UDABERRIA, ASKATASUNA eta ETORKIZUNA. Proposamen hau ere egin dezakezue: ikasle bakoitzak beste poema bat idaztea, emandako poemaren lehen lau lerroak abiapuntutzat hartuta. Herrialde horietan errespetatu beharreko eskubideak agerian uzten saiatu beharko dute.

Beste aukera bat lehen lau lerroak horma-irudi handi batean idaztea eta ikastetxeko edo gelako tokiren batean ongi ikusteko moduan jartzea da. Modu horretan, ikasleek eta irakasleek poema osatzeko aukera izango dute.

Jarduera gizarte-sareetako profilen bitartez ere egin daiteke (Tuenti, Facebook, etab.). Lehen lau lerroak zenbait ikasle edo irakasleren profiletan jar daitezke, haien kontaktuek poema osa dezaten.

Atera argazkiak poemen horma-irudiei, eta bidal iezazkiguzue [email protected] helbidera.

Zuen lana ezagutzera emango dugu! Jarduera gizarte-sareen bitartez eginez gero, eman iezaguzue loturaren berri.

Gelaz kanpoIkasleei prentsa idatzian Arabiar Udaberriarekin lotutako 2011ko albisteak bilatzea proposatuko diezue.

Informazioa bildutakoan, taldeka lan egiteko eskatuko diezue. Herrialde horietan izandako giza eskubideen urraketa nagusiak identifikatu beharko dituzte. Horretarako, bildutako informazioaren arabera Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean aipatutako eskubideren bat urratu den ikusi beharko dute, eta zergatia azaldu. Labur-labur idatzi beharko dituzte ateratako ondorioak.

30 minutuUtzi ikasleei tarte bat, ateratako ondorioak gelakideen aurrean aurkezteko. Gaur egun Ekialde Hurbilean eta Ipar Afrikan pertsona asko jasaten ari diren giza eskubideen urraketak arbelean idatziko dituzue, eta Aldarrikapenaren zein artikulu betetzen ez diren eztabaidatuko duzue.