82 - 2008 martxoa

download 82 - 2008 martxoa

of 20

  • date post

    28-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    226
  • download

    3

Embed Size (px)

description

deskribapena

Transcript of 82 - 2008 martxoa

  • danbolin2008/3 82. alea

  • Danbolin-zulo K u l t u r E l k a r t e k o b a z k i d e e n a r t e a n ,u r t e r o b i p e r t s o n a r e n t z a t l a n d e t x e b a t e a n a s t e b u r u k oe g o n a l d i a z o z k e t a t z e n d u g u . Au r t e n g o i r a b a z l e a M a r i a A n t o n i a A r t a n o i z a n d a . Z o r i o n a k !Zu, oraindik, bazkide egiteko zaudela?Deitu berehala 943 147 123 telefonora.(urteko kuota 20 )

    L a g u n d u z u k e r e p r o i e k t u a s e n d o t z e n !

  • A T A R I K O A . Harrigarria da zein azkar aldatzen diren nor-berak bere buruari ezartzen dizkion helburuak. Martxoaren 16an esnatu, burualeihotik atera, eta To! Nahiko lan bukatzen! etorri zitzaidan burura. Kroseanparte hartu eta aurreko edizioan lortu nuen denbora hobetzeko asmoa nuen. Ho-geita sei urte ditudalako, bestela nire eskuaren dardara ikusita Parkinson gaitzanuela pentsatuko luke edonork. Kirola egitea osasunarentzat ona dela diote, bai-na igande goiz batean, eguzkipean, 8.567 metro korrika egitea ona ote den gal-detzen badidazue, ez dakit zer esan. Beroa, alde guztietan zegoen beroa. Beroketahasi aurretik izerdi patsetan nengoen. Seinale txarra. Zerbait ongi ez doanarenseinale. Nire kasuan behintzat bai. Azpimarragarria izan da aurtengoan krosak

    izan duen partaide kopurua. Irteera pun-tuan buruak besterik ez ziren ikusten. Etaberoaren usaina alde guztietan nabari zi-tekeen.Kroseko zirkuituari hiru itzuli eman beharzaizkionean indarrak ongi neurtu behardira. Lehen itzulia erraz egiten da, bainabigarrengoan kontuz ibili behar da. Azka-rregi joanez gero, azken itzulian indarrikgabe gelditzeko arriskua dago, eta ibilbi-deak dituen aldapa pilarekin lasterketatortura bihurtu daiteke.Indarrik gabe ez gelditzeko lasterketarihasiera lasaia eman genion. Lehen bi kilo-metroak ongi joan ziren. Neurrian. Maki-

    na behartu gabe. Laster ikusi nuen gauza ez zihoala modu egokian. Makinak ezzuela martxa gehiago. Neure burua egarriak itota ikusi nuenean, lasterketaamaitzeko nahikoa lan izango nuela onartu behar izan nuen. Abiadura azkarra-goa lortzea ezinezkoa zen igandean. Erregairik gabeko diesel hutsa bihurturikibili nintzen bigarren itzulitik helmugara heldu bitartean. Beroak lagundurikmetroak atzean utziz joan ginen partaideok. Bide ertzean erretiratutakoren batere ikus zitekeen. Gaur amaitzeak badu meritua pentsatu nuen. Aurreko edizio-an bezala, plazatik pasa ginen bigarren aldian, ura ere eskertuko genuke batekbaino gehiagok. Tourreko mendiko etapetan ura eskatzen duten txirrindularienjita genuen. Push, Push! Egitea ere eskertuko genuke batek baino gehiagok. Botilaurak ez ziren faltan bota genuen gauza bakarra. Jone ez zegoen Danbolinerakoargazkiak ateratzen.Hirugarren itzulian ezusteko aurkaria topatu nuen. Azken metroraino borrokatueta segundo baten barruan erabaki zen dema saririk gabe gelditu zen. Helmuga-ra iritsi ginenerako barrita energetikoak eta edari isotonikoak amaitu egin ziren.Aurrenekoek indarrak berreskuratu beharra izan bazuten, atzealdean amaitu ge-nuenok zer esanik ez. Hori izan zen antolakuntzaren hutsune bakarra. Partaide-tza handiaren eraginez sortu zen hutsune bakarra.

    arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: danbolin@topagunea.com

    danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamara, Margari Eizagirre, Joxeba Larraaga,

    Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi

    i npr imateg ia : Gertu (Oati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

    d a n b o l i n E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

    Urko Canseco

    34 610 12 15 17 I N K E S T A E N B I D O A K

    Z E S T O A R E N H I S T O R I A

    O R O K O R R A

    A S T O E I B I S I T A

    D A N B O L I N Z U L O

    A G E N D A

    J A R D U N I A N

    L A I L A R A N G E L

    diruz lagundutakoa

  • enb idoa I . LASTERKETA HASI DA!

    Martxoaren 16an herri krosa ospatu zen. Guresemea lehen aldiz irteten zen korrika etainoiz ez bezala bederatziak eta erdietarakoGurutzean ginen lasterketari hasiera noiz emango zain.Egia esan grazia egiten du haur guztiak batera urdurita-sun puntu horrekin ikusteak, bakoitza bere dortsala ha-rro-harro erakutsiz, bezperan prestatutako txandala etakorrikako zapatilak jantzita, elkarri begira, nahi izan gabeberaien bizitzako lehen lehia uneak bizitzen. Haur bakoi-tzaren ondoan, nola ez ba, gurasoak. Babestuak senti ara-zi nahian, eror ez daitezen, gauzak ondo bidean joan as-moz. Lasterketa hasi da! Gurutzetik plazara denak tropelean,festa giroan joan dira. Batzuk aurretik, besteak atzetik,baina helburua iristea soilik izan da, parte hartzea. Lehe-na edo azkena, baina helmugara heltzea. Egoera horrekhaur horiek aurretik duten bizitzari buruz pentsarazi dit,

    jarraitu beharko duten oztopozbeteriko bideaz. Oraingo lasterke-ta lagunartekoa izan da, bainadenbora aurrera doan heineanexijentziaz eta betebeharrez bete-tako zurrunbilo batean murgildubeste aukerarik ez dute izango;denon artean eratutako gizarteegitura horren barnean. Denon ar-tean esaten dut geuk ere gurasobezala, ohartu gabe edo ohartuta,gure seme-alabek gizartean be-raien lekua izan dezaten prestake-ta egoki bat izateko estutu egitenditugulako: ikasketak, musika,hizkuntzak, kirola garrantziaduten elkar komunikazioa, jolasaeta momentu goxoei eskainitakodenbora murriztuz.

    Gure gabeziak haurren prestakuntzarekin estaltzeko joeradugu. Guk jaso ditugun balore lehiakorrak bikoiztuta es-kaintzen dizkiegu, oihanean gogorrenak bizi irauten due-la barneratua baitugu. Orain arteko garaiak geure zilbo-rrari begira igaro ditugu, norberaren izaera garatuz etagauzatuz, orain aldiz, gure ondorengoenaz arduratzea da-gokigu. Horretatik ez gaituzte Pirritx eta Porrotxek libra-tuko. Ardura handiegia da dagoena bakarrik eskaintzeko,orain arteko kezka eta desadostasunak praktikara erama-teko garaia da, baina inguruneak uste baino gehiago bal-dintzatzen gaituelakoan nago. Hasi da lasterketa!

    Momentuzlan eta lan,oraindik planaegin gabe, bai-na Aste Santu-ko egun horiekondo etorrikodirela pentsa-tzen dut eta zeredo zer molda-tuko dugu. Pla-nik egin gabe,baina momen-tuan momentu-koa eginez dis-frutatuko ditu-gu egun horiek.

    Nagore Olazabal

    29 urte

    Orain? Udaberria bada-tor eta umoreona denentzat.Ez dakit, ba udaberria badatoreta Gora biho-tzak!

    Ana Artola

    37 urte

    E t a o r a i n , z e r ?

    I zaskun Larraaga

  • USKALTZALEOKEuskal Herria eraikitzen ari gara, Euskal Herri euskaldun batean bizitzeko eskubidea eta nahiadugulako. Hala ere, euskaldun bezala agertzea ez da batere erraza, oztopoak handiak baitira.Adibide batzuk jartzearren hor ditugu estatuen eskutik jasaten ditugun zapalketa eta erasoak,baita egunerokotasunean bizi dugun hizkuntza zapalkuntza ere.Askotan gure herrian beste egoera bat dugula iruditzen zaigu, eta egia da beste herri batzuekinkonparatuz oso egoera ona dugula, baina hemen ere badugu zer kexatua eta non lan egin. An-bulatorioan oraindik gazteleraz hitz egin behar izaten dugu, postetxean zer esanik ez, udal ad-ministrazioak ere bere hutsuneak ditu, baita gaur egungo hezkuntza ereduak ere (Zestoakoa erebarne dago).Baina guk, gure herria eraikitzeko hautua eginda dugu eta horretan aurrera jarraituko dugu ozto-poak oztopo. Gure helburua den hiritar eleanitzez osaturiko Euskal Herri euskalduna lortu arte.Egoera zaila dugu baina ezin gara eskuak gurutzaturik geratu, ez horixe! Eta hor jarraituko dugueuskaldunon hizkuntza eskubideen defentsa egiten; euskararen kontrako erasoen aurrean tinkoagertzeko, Euskal Herri euskaldunaren alde urratsak emateko, ofizialtasuna lurralde osoan lordadin eragiteko, euskararen aldeko kontzientzia eta mobilizazioa sustatzeko..Baina hori guztia aurrera eraman ahal izateko zure laguntza behar dugu. Laguntza esaten dugu-nean, ekarpen ekonomikoa eskatzen dizugu. Herri mugimendua izanik, geuk sortzen ditugun di-ru iturrietatik bizi gara, instituzioen laguntzarik gabe. Horregatik jotzen dugu zuregana, euskal-tzale hori, zure laguntza ezinbestekoa delako, EGIN ZAITEZ BAZKIDE!

    Kuotak: Langabetuak: 4 hilean, Langileak: 7 hilean.Bazkide izateagatik Euskaltzale! aldizkaria jasoko duzue etxean.

    Harremanetarako: e-mail bidez: zestoakoehe@euskalerria.org, Telefono bidez: 677673731

    EUSKARAK DENON LAGUNTZA BEHAR DU!!!!!Mila esker!

    Ea orain da-tozen lau urtee-tan egoera nor-malizatzen deneta Euskadirenalde lan egitendugun batik bat.

    Julian Bueno

    39 urte

    5Eta orain

    zer? Ba , segiahal dena egi-ten, oraintxebezala aurrerasegitu behar.

    Maite Alkorta

    31 urte

    E BAZ-KIDE-TZAOrain uda-

    berria, eguraldiona, eta ba,horixe. Lasterumearekin hon-dartzara Be-no, lehendabiziAste Santuare-kin hasiko gara.Neguko egural-dia kendu, ume-arekin ibili eta kanpo giroa!

    Dani Mayo

    32 urte

    Orain zer?Ba datorrenasteazkeneanoporrak hartueta lana eta gai-nontzeko egin-behar guztiakahaztu eta dis-frutatu, geure-tzat denborahartu

    J. Migel Igarataundi

    52 urte z estoako Euska l Herr ian Euskaraz

  • ko artzapezpikutegian izan naiz, Tolo-sako Artxibategi Orokorretik gauza as-ko jaso ditut; Valladolid, Simancas,Oati, Mutriku Juan Mari Aranberrieta biok ibili gara materiala jasotzen.Lehen fase honetako bilketa lana amai-tzeko beste lau-bost hilabete beharkoditut. Oatin jasotzeko dezente faltazait, eta gero Sevillara ere joan nahinuke.

    Zestoako historia egiteko herri-ko agiritegia arakatzea derrigo-rrezkoa da, baina beste hainbat le-kutako artxibategiak miatzekoarrazoiak eskatu dizkio