Xuxton 2011ko Martxoa

download Xuxton 2011ko Martxoa

of 70

  • date post

    25-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    235
  • download

    4

Embed Size (px)

description

Arantzazuko Ama Bhiko prentsa tailerreko ikasleek egindako aldizkaria da

Transcript of Xuxton 2011ko Martxoa

  • Karlos Argianorekin Zarautzen

    ETA GAINERA

    Gelen egoera tamalgarria.

    Santo Tomaseko postua.

    Etika irteera.

    IRITZIA

    IKASTETXEA

    Oier Mendizabal eta Kepa Peagarikano pilotariak

  • Euskararen Eguna

    Ikastolako Haur Danborrada

  • aurkibidea

    2011ko martxoa

    IRITZIA

    Emakumea eta gizonen soldata eta lan egiteko eskubidea. Uxue Arregi.

    Ikasleen arazoak etxekolanekin. Lander Gomez eta Janire Altuna.

    AHT. Uxue Arregi. Geletako egoera. Ane Irizar eta Anne

    Iglesias. Ikaslea naizenez... . Anne Iglesias. Antartika arriskuan. Janire Altuna Ikasleen eskubide eta betebeharrak.

    Uxue Arregi. Publizitatea zakarretara. Lander Gomez

    eta Estibaliz Gutierrez. Rihanna. Uxue Arregi.

    IKASTETXEA

    Euskararen eguna.

    Ane Irizar eta Begoa Siso.

    Ohier Mendizabal eta Kepa Peagarikano. Ameiur Arrieta eta Haizea Mungia.

    Santo Tomasetan Arantzazuko Amako postua Konstituzio plazan. Yeelen Pellejero.

    Uxue Alberdi. Begoa Siso eta Ane Irizar.

    1.mailakoak Oiartzungo araztegietan. Ane Aduriz.

    Haur danborrada. Ane Aduriz. Etikarekin irteera. Yeelen Pellejero. Zubieta. Yeelen Pellejero. Donostiako Ihauteriak. Ane Irizar. Kutxa espazioa. Anne Iglesias. Human bodies. Anne Iglesias. Osasunekoak lehen sorospenetan. Ane Aduriz eta Begoa Siso. Pariseko kamiseta. Anne Iglesias. Asier Urkia break dance dantzaria. Lander Gomez.

  • aurkibidea

    2011ko martxoa

    GIZARTEA

    Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna. Yeelen Pellejero.

    Klima aldaketa. Haizea Mungia. Organo anitzeko transplanteak.

    Ibai Uriarte. Uxue Arregi. Santa Ageda. Anne Iglesias. Martuteneko zelaitxoan argiak

    jarri.Lander Gomez. Animaliak Espazioan. Uxue

    Arregi. San Telmo museoa. Ane Irizar. Musika pirateria. Janire Altuna. Ofiuko horoskopo berria. Begoa

    Siso. San Valentin eguna. Haizea

    Mungia.

    AISIA

    Karlos Argiano. Ane Irizar. Peio Almanzor Wushu irakaslea. Ane

    Aduriz. Nobela. Ane Aduriz. Eminem. Lander Gomez eta Estibaliz

    Gutierrez. Denboraldiko CDak. Estibaliz

    Gutierrrez. Musika taldeak. Amaiur Arrieta eta

    Haizea Mungia. Diskorik Salduenak. Ane Irizar eta

    Lander Gomez. Justin Bieber. Amaiur Arrieta eta

    Haizea Mungia. Grammy Sariak. Estibaliz Gutierrez. Filmak. Ane Irizar eta Lander Gomez. Oskarrak. Ane Aduriz. El Barco. Yeelen Pellejero. Alakrana telesaila eta Miguel Angel

    Silvestre Kapitaina. Janire Altuna. Goya sari banaketa. Estibaliz

    Gutierrez. Oialume. Janire Altuna eta Lander

    Gomez.

    Lilaton

  • aurkibidea

    2011ko martxoa

    DENBORA-PASAK

    Sudokua, Gurutzegrama,

    Animaliak. Amaiur Arrieta.

    Horoskopoa. Begoa Siso.

    Erredakzioa.Ane Aduriz, Amaiur Arrieta, Janire Altuna, Uxue Arregi, Anne Iglesias, Ane Irizar, Lander Gmez, Estibaliz Gutirrez, Haizea Mungia, Yeelen Pellejero, Begoa Siso.

    Maketazioa. Anne Iglesias, Ane Irizar, Uxue Arregi.

    Xuxton erredakzio taldea

  • iritzia_ _______

    2011ko martxoa

    Emakumea eta gizonen soldata eta lan egiteko eskubidea

    Emakundek, Emakumearen euskal Erakundeak adierazi duenez, emakume eta gizonen arteko soldata diferentzia 7.139,50koa da Euskal Autonomia Erkidegoan. Gizonek 26.911,40 irabazten duten bitartean, emakumeek 19.771,80, desberdintasun handia beraz. Otsailaren 22an Emakume eta Gizonen soldata berdintasunaren aldeko eguna izan zen eta egun horretan egin ziren adierazpenen artean honakoa azpimarratu nahi genuke, soldata diskriminazioa dela "gaur egun emakume eta gizonen arteko ezberdintasuna eragiten duen faktoretako bat".

    Sektoreak kontuan izanda, diferentzia handienak zerbitzu sektorean ematen dira, hain zuzen, emakume gehien duen sektorea.

    Erdi-beheko lanpostuetako soldatak kontuan hartzen baditugu, gizonena 100 bada, emakumeena 67 eta 65 artekoa.

    Bestalde, desberdintasun hau Espainian %25,6koa den bitartean, Europan, EEBBetako herrialdeetan soldata diferentzia %17,4koa dela kalkulatzen da.

    Honekin batera, Emakundek gogoratu duenez, "kontuan izan behar da askotan emakumeak malgutasun handiagoko lanpostuak aukeratzen dituela lanean eta familian dituen eginbeharrak orekatu ahal izateko, honek

    aipatutako zeregin bereizketa indartzen duelarik. Ondorioz, zatikako ordutegia duten lanpostuetan emakumeak nagusi dira mundu osoan".

    Hau ez litzateke horrela izan behar, gizonezkoek ere familia eginbeharretan esaten duten ardura benetan hartuta balute. Datu horiek adierazten digutena zera da, gaur egun ere XXI. mendean,

    emakumeak dituela ardura horiek guztiak bere gain hartuta eta ez zait justua iruditzen. Desberdin egiten gaituena organo eta ezaugarri fisiko batzuk besterik ez dira. O, bai! Eta ardura gehiago izateagatik, gutxiago kobratzea. Baina, familia ardurak, orduan, musu truk, zeinek hartuko lituzke?

    XX. mendean, Franko garaian adibidez,

    emakumearen eginkizuna umeak zaindu eta etxea garbia mantenitzea zen. Ezkondu bezain pronto lana uzten zuen, senarra ondo atenditzeko. Gaur egun Euskal Herrian ez da horrelako diskriminizaziorik begi bistan, baina etxe barruetan gertatuko ote dena, nork daki?

    Uxue Arregi

  • iritzia

    2011ko martxoa

    Ikasleen arazoak etxeko lanekin

    Astelehen, astearte eta asteazkenetan sei ordu luze gelan pasa ondoren, gainera, etxeko lanak bidaltzen dizkigute. Ez dago eskubiderik! Gure ustez, sei ordu klasean lanean aritzea nahikoa litzateke, klasetik kanpoko asti guztia librea baita eta ez genuke tarte hori, mingosturik, etxeko lanak egiten erabili behar.

    Egia da etxeko lanak bidaltzean, klasean egindakoa errepasatzen dugula, baina gure iritziz, horretarako daude kontrolak eta azterketak, guk gelan egindakoa birpasatzeko eta gure ulermen maila adierazteko. Gainera, badaude irakasleak gabonetan, udaran, aste santuetan, eta abarretan etxeko lanak bidaltzen dituztenak. Izatez, horiek denak, oporrak diren arren, hainbeste etxeko lanekin ez dirudite oporrak. Bestalde, badira beste batzuk (ia guztiak) guk etxeko lanak ez

    egiteagatik minusa jarri, etxera deitu, oharra bidali modukoak egiten dituztenak. Baina, beraiek berriz, azterketa edo kontrola zuzendu behar dutenean, asteak irauten dute zuzentzen, eta hori ez zaigu batere ongi iruditzen. Baditugu ere, etxeko lanak bidaltzen dituzten irakasleak, baina, gero, zuzentzen ez dituztenak... Eta horrek zertarako egiten ditugun pentsarazten digu, zeren imajina ezazu arratsalde osoa ariketa ziztrin batzuk egiten aritu zarela, ondoren ikastolara etorri eta ez zuzentzeko. Zer irudituko litzaizuke?

    Ez,ez, ez, etxeko lanik EZ!

    Lander Gomez eta Janire Altuna

    Irakasle guztiek etxeko lan pixka bat bidaliz gero (HORIXE DA, GERTATZEN ZAIGUNA)

  • iritzia_ _______

    2010eko martxoa

    A.H.T Euskal y-a edo A.H.T, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak batuko dituen abiadura handiko trena da.

    Madril eta EAE abiadura handiko trenaren bidez lotzeko 2,3 milioi euro emango dituela iragarri du Europako Batzordeak.

    Horrela, Bartzelonako, Granadako, Madrileko, Euskadiko eta Valentziako trenbideen berrikuntza eta eraikuntza bost egitasmo aurrera eramateko 15 milioiko diru-laguntza laga du EBak.

    Madrid-Oropesa zatia (5 milioi euro) eta Bobadilla eta Granada artekoa (2,2 miloi) aukeratu ditu Europako Batzordeak. Lagunduko dituzten 84 egitasmoetako bi dira. Orotara 170 milioi euroko laguntza onartuko du Europak.

    Europar Batzordeko presidente orde eta Garraio arduradun Siim Kallasek azaldu duenez, aukeratutako egitasmoak garraio berdeagoak egiteko eta Europako loturak hobetzeko helburua dute.

    Euskadin sekula egindako inbertsiorik handiena da, guztira 4.000 milioiko kostua izango du eta Espainiako gobernua eta Eusko Jaurlaritzaren artean ordaindutakoa da.

    Abiadura Handiko Trena sare bat eraikitzea aspaldiko kontua da Euskal Autonomia Erkidegoan.

    Lehen proposamenak 1990eko hamarkadaren hasieran egin ziren. Proiektuaren aurkezpen ofiziala 2006ko azaroaren 27an Bilboko Euskalduna jauregian.

    Euskal y-a eraikitzeko lehen obrak, 2006an hasi ziren, Arabako

    Ullibarri-Arrazua eta Legutio bitarteko tartean.

    Eusko Jaurlaritzak 2013rako aurreikusten du, tren sarea eraikia egongo dela, gutxienez Gasteiz Bilbo bidea.

    Sareak guztira 170 kilometroko luzera izango du, 28 tarte desberdinetan banaturik. 170 kilometro horietatik, 106 ibilbidearen %62a tunelak izango dira.

    A.H.T ak abantailak baditu, bidaiariak garraiatzeaz gain, merkantzia trafikorako ere balioko du trenbide sare berriak, autobideetatik hainbat kamioiren igarotzea ekidingo du, horrela, autobideen segurtasuna, eta trafikoaren azkartasuna areagotuz.

    Baina desabantailak ere baditu, lur askoren mugitzea ekarriko du, izan ere, Euskadin inoiz egindako proiekturik handiena izango da. Hori dela eta, hainbat lurren desjabetzea gertatuko da, eta baserri askoren desagertzea beharrezkoa izango da, A.H.Tari tokia uzteko.

    Uxue Arregi

  • iritzia _