31 - 2003 uztaila

20

description

deskribapena

Transcript of 31 - 2003 uztaila

Page 1: 31 - 2003 uztaila
Page 2: 31 - 2003 uztaila

aarrggaazzkk

iiaakk:: jjoo

nnee bb

eerrggaarraa

Suntsiketak erakarri egiten gaitu. Gertakizun ez-ohikoadelako, kalkulatutako zehaztasunez egiten delako lana,ume garaiko sena pizten zaigulako... Makinaren beso-tzarrak fikziozko pelikula bateko pertsonaia dirudiela-ko. Gerra denborako herri suntsituen antza hartzen duetxadiak. Hemen, ordea, dena kalkulatuta dago. Guztiz naifak, ez deusak dirudite Martin Gaztañagarenplano xume haiek etxea botatzeko makina indartsuarenaldean. Pena ematen du suntsiketak. Oso "xaharra" ze-goen etxea baina oraindik ere gordetzen zuen xarma.Baina ezer ez da betirako. Noizbait sentituko ote dugu–edo sentituko ote dute– penarik gaur egun egiten di-tuzten etxeak suntsitzen dituztenean?

Page 3: 31 - 2003 uztaila

34 6 9 12 14 15 16 17B A I N U E T X E K O U R E K , M I R A R I A K B A K A R R I K E Z !Bainuetxeko uren mirariak ezagutzera etorritako kanpotarrentzat lekurik egi-

ten ez zuten familiak gutxi dira Zestoan, bateren bat baldin bada. Beren oheakanpotarrei utzita, ganbaran lo egiten zutenak ere bat baino gehiago dira. Garaibateko kontu ezagunak ditugu horiek. Gazte bat baino gehiagok, helduren batkontu kontari hasita irudikatzen ere lanak izaten ditugu askotan. Horko gramolaeta horko saltsa. Giro hura bizi ez izanak pena pixka bat eman izan dit behinbaino gehiagotan. Baina noiz arte balioko digu aitzakia horrek, euskaldun zaha-rren artean gaztelaniaz hitz egiten jarraitzeko?

Jakinekoa da inguruko herrietara ez bezala, kanpoko jende asko etortzen zelaudara partean gurera. Eta behin kanpotarrak etxean hartuta, beharko hitz eginerdaraz! Hortik, asko eta askoren gaztelaniaz hitz egiteko erraztasuna (eta poltsi-koan ere izango zuen eraginik). Baina gaur egun? Makina bat urte dira ez dagoe-la jende ilararik urak hartzeko balnearioan, eta hala ere hortxe! Denak erdaraz!Emakumeak nagusi gainera! (Zerbaitetan izan behar eta horretan?).

Gure herrian ez gara euskaldunak bakarrik bizi eta hori kontuan hartu behardenik ez dut ukatuko. Baina zenbat aldiz ohitura dela tarteko, baztertzen dugugeure hizkuntza guk bezain ongi hitz egiten duen beste euskaldun zahar batizerbait esaterako orduan? Zenbait ohitura txar kentzen ahalegintzen gara bai,eta hori? Hori zer da, elegantzia? Zenbaiten asssentua aztertu behar hori baiez-tatzeko.

Euskara indartzeko herrian egiten ari diren ekimenak eta martxan jarritakoprozesuak asko dira. UEMAn ere sartu gara, asko eta askok zer den arrastorik ja-kingo ez badu ere. Korrika, Aek Eguna eta horrelako festak bai! Jai girorako betiprest, eta ez dago gaizki, baina euskara eguneroko kontua da. Eta euskara modunormalizatuan ikusi nahi badugu, pauso handiagoak eta ganorazkoagoak ematenhasi beharko dugu.

Gaztelaniaz egin beste erremediorik ez dugun gauza asko, euskaraz egitekomodua lortzeko eginahalean ari gara askotan, eta gero, euskaraz egiteko moduadugunean, gaztelania egin? "Ohitura", "erraztasuna"... hitzak aitzakiak bakarrikdira. "Zuek gazteok bai ongi hitz egiten duzue, batua eta..." hori ere entzun eginbehar! Horrela ari da galtzen Zestoako hizkera! "Guk erdaraz ikasi genuen eta..."A ze esaldi tipikoa! Onartzen dut, nik dena euskaraz egin izan dudanez errazhitz egiten ari naizela, baina ordenagailurik ere ez zenuten, ezta mugikorrik ere,eta beste hainbat gauza ere ez, baina horietara moldatu zarete, ba!

Ez al gara euskaldunak? Ba, hitz egin dezagun euskaraz. Euskara bihotzeaneramateari utzi eta mingainean erabiltzen hasi!

JJOONNEE BBEERRGGAARRAA

II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA

LL II LL II BB AA TT SS II ZZ II LL II AA NN

DD AA NN BB OO LL II NN -- ZZ UU LL OO

OO II LL AA SS KK OO BB II LL TT ZZ EE AA

AA II ZZ AA RR NN AA NN

AA GG EE NN DD AA

SS AA NN TT AA NN GG RR AA ZZ II RR AA

BB II SS II TT AA

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristii npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

?¿

&

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

UU DD AA LL EE TT II KK

ZZ EE RR BB II TT ZZ UU AA KK

Page 4: 31 - 2003 uztaila

En b i d o atxapapotegileei .Egia ala zurrumurrua ote? Udara hasi bes-terik ez da egin eta dagoeneko Zarautzetikdator notizia. Esaten dutenez, gazte bat ko-ma egoeran dago galipota irentsi duelako.Beste batek belarri batetik entzumena gal-du omen du, eta hirugarren bati buruko ileguztia moztu behar izan omen diote. Zerizango ote hurrengoa? Zaila da asmatzen,baina harritzekoa da, ez telebistan eztaprentsa idatzian ere, horrelako albisterik ezazaltzea. Kazetariek, inon badira, gertatu-takoak konta ditzatela behintzat!Antza, kontrakoa gertatzen dela dirudi:"Isuntzan bandera berdea eta Itzurunen erebai", Txetxu Ugalde (ETBko aurkezlea) etakonpainia bakarrik agertu dira euskal hon-dartza batean bainu jantzian. Bertako agin-tariak ikusi nahi nituzke Fragarenak egi-ten. Okerrena da, horrelako normaltasunitxuraz, itsaso garbia errebindikatzeko aukera

ere kendu digutela! Agintearen bo-zeramaleak, jada, ez du jaso-

tzen den txapapotearen,tona edo kiloen, kontaketarik egiten. Prestigge oraindik galipota botatzen, or-dea. Berriro ez gertatzeko neurriak hartu baino garrantzitsuagoa da aurtengure kostaldera etor daitekeen turismoa. Iparrak jotzen duenean bakarrik piz-ten da alarma, bitartean lasai.Hala ere, txikia nintzenetik ezagutu dut galipota Zumaiako Herrikoan. Lehe-

nengo Urkiola izango zen, ondoren beste batzuk, Galizian eta Bretainian esatera-ko. Benetako normaltasuna, itsasoan ezagutu duguna alegia, horixe da, beti zikina.

Segi lasai! Ni behintzat ez naiz joango eta! Aurten Araotz, Irunberri eta Pirinioetakoputzuak nahiago ditut goitik behera freskatzeko. Asko sentitzen dut turismoaren de-

pendentziaz bizi direnengatik.Bukatzeko, gogora ekarri nahi dut Lau Iturrin orain gutxi arte zegoen kartel urdin zaharra,"Hibaia guztiona da" zioen. Ibaiak garbi edukitzea ere gauza ederra da. Errebindikatze hori

berritzea ere ondo legoke, Badiolegin eta Urretxun araztegi bi edukitzeak ez duelako esannahi, ibaian bainatu daitekeenik. Seguru nago Urola eta Kantauri itsasoak garbi nahi dituen

jende asko dagoela. Hordago ala enbido, zerk eta zeinek zikindu dituzten argi al dago?

Egun haue-tan izan naiz,bai. Txapapoteasko dago, bainajoan naiz. Han-kak zikintzenzaizkik, bainahantxe bertanhondarrarekineta urarekin gar-bitzen ditut, nikez dut oliorik be-har!

Migel Zulaika

5511 uurrttee

Egia esan ez.Nola esangodut… orain delalau egun besteume txiki batizan dugu etaaurten ez dauka-gu ateratzeko as-mo handirik, ezdaukagu aukerahandirik. Ezhondartzara etabeste inora.

Jon Andoni Labirua

4411 uurrttee

Ikaragarri.Hondartzara eznaiz joan. Baina,batez ere umea-gatik, honek de-na ahora erama-ten du eta honiberdin dio hon-darretan edouretan txapapo-tea egon. Txapa-poterik ez egonezkero joangonintzateke. Joeragehiago daukatigerilekura joa-teko txapapoteadela eta.

MInes Erkizia

3366 uurrttee

T x a p a p o t e a k b a a l d u e r a g i n i k z u r e u d a k o p l a n e t a n ?

I b a n A l t u n a P e ñ a

Page 5: 31 - 2003 uztaila

E n b i d o a 2B I K T I M A G U Z T I E I Z O R D I E G U NB E G I R U N E A

Euskal Herrian bizi dugun gatazkaren on-dorio larrienetariko bat indarkeria zuzen-zu-zenean sufritu duten biktimen egoera pertso-nala da.Gure artean milaka eta milaka pertsona ditu-gu tortura, estortsioa, txantaje ekonomiko etamorala, mehatxu fisikoak eta indarkeria, orohar, jasan dituzten biktimak.Beraz, lehenik eta behin nire begirunea eta el-kartasuna adierazi nahi diet inolako zentzu-rik ez duen indarkeria jasan duten guztiei, in-darkeriak pertsonen oinarrizko eskubideaklarriki urratzen dituelako.Askotan, Euskal Herrian dugun gatazkaz hitzegiterakoan, "arazo" guztia politikoki neur-tzeko tentazioa izaten dugu eta, ondorioz,pertsonen sentimendua eta sufrimendu per-tsonala, biktimena alegia, alde batera uztekojoera dugu. Horrela, giza eskubideen zapal-kuntza bat egoten den bakoitzean maiz en-tzun izan dugu "...giza eskubideen bortxaketahori egoera politikoaren ondorioa dela eta ga-tazka konpontzen ez den bitartean ez dagoelaezertxo ere egiterik", baina biktimen sufri-mendu pertsonalak, bai maila pertsonaleanzein familiarrean hortxe jarraitzen du zoritxa-rrez.

Biktimen gaia aztertzea ez da erraza, gai horrek pertsonaren sentimendu intimoenak uki-tzen dituelako, baina erraza ez izateak ez du esan nahi "amnesia" orokor batean erori etasufrimenduari bizkarra eman behar diogunik.Zestoa Euskal Herriko gatazka honetan ez da salbuespena, eta gure herriko azken urte-otako historiari erreparatzen badiogu, berehala konturatuko gara Zestoak ere badituelabere biktimak, batzuk estatuko aparatuek eragindakoak (Xabin Etxaide, esate baterako),eta beste asko berriz ETA erakunde militarrak egindako atentatuen biktimak.Biktima horiek guztiek, hau da, sufrimendua sentitu duen guztiek, merezi dute eu-ren ahotsa aintzakotzat hartzea.Danbolin aldizkarian behin baino gehiagotan agertu dira presoen eskubideen aldeko idatziak eta pre-soei eginiko elkarrizketak. Eta egia esan, pertsonalki ez zait gaizki iruditzen, besteak beste, Danbolinbezalako aldizkari batek adierazpen eskubidea bermatu behar duelako eta giza eskubideen bortxake-ta bat egoten den bakoitzean, ekintza hori salatzeko konpromisoa hartu behar duelako.Baina Zestoan, presoak dituzten eskubideez gain, ETAren biktimak ere baditugu. 80ko hamarkada be-netan gogorra izan zen zestoarrontzat, izan ere ETAk, Euskal Herriaren izenean, Narrondo auzokoZeferino Peña, Lasaoko Lasa, Diaz Arkotxa ertzaina, Maixu Txikia eta haren semea, Jazinto Zulaikaeta beste hainbat herriko seme inolako epaiketa justurik gabe bahitu, mehatxatu edo/eta erail baitzi-tuen.Pertsona horiek guztiak, giza duintasunaren aurkakoa den indarkeriaren biktimak dira, baina beraienargazkiak ez dira agertzen ez Zestoako Udaletxeko balkoian, ez festetako programetan, ez Danbolinaldizkarian ere. Zergatik? Lehen mailako eta bigarren mailako biktimak al daude?Eta bereziki, ezin ahaztu Zestoan izan dugun ETAren gorrotoaren azken biktima, Joxe Mari Korta he-rriko semea. Ez zaitugu (zaituztegu) inoiz ahaztuko!

Oso gutxi jo-an naiz hondar-tzara, baina horiikaragarri antze-man dut. Beno,eguraldia ere ha-la moduzkoadago. Eraginabadu, ba besteplan batzuk eginditugu. Azpeiti-ko igerilekuaezagutu dut, eznuen ezagu-tzen…

Arrox Etxabe

4433 uurrttee

Ez naiz ba-tere joan, egunbat bera ere ez.Ez naiz zalea.Umeengatik joa-ten naiz, bainaaurten ez naizjoan. Onena he-mentxe parkeanibili eta kitto!Umeak hala erejoan dira aitonaeta amonarekinbehin bainogehiagotan.

Joseba Olaizola

3399 uurrttee

Ni hondar-tzara asko joannaiz, lehengourtean bezala.Baina nire ustezantzematen dajende gutxiagojoaten dela.

Maite Elustondo

1144 uurrttee

5g i n i k z u r e u d a k o p l a n e t a n ?

Ibon Ibarguren Etxeberria

Page 6: 31 - 2003 uztaila

Atsegin dut Mediterraneoa. Eta Sizilia. Aspalditik neukan hara joateko desioa. Eta hain-bat arrazoi nituen horretarako: batetik, Sizilian antzinako greziar ondare ikaragarri da-go. Tenplu eta teatro ezagun askoak badaude han: Selinunte, Agrigento, Sirakusa... Bes-tetik, hango Leonardo Sciascia idazleak hura ezagutzeko grina sartu zidan. Izan ere, gu-txik azalduko baitituzte hark bezain garbi Siziliaren edertasunak eta miseriak. Eta harajoaterako gogoan nuen, baita ere, aipatu idazlearen adiskide min batek –FerdinandoScianna argazkilariak– Borgesi Selinunten ateratako erretratu zirraragarria. Borgesitsua izaki, erabateko kontrastea suma daiteke itsutasunaren eta Selinunteko itsas bazte-rraren argitasunaren artean. Bazen beste arrazoi bat ere; askoz arrazoi apalagoa, bainaorain lerro hauek idaztera eraman nauena: duela bostehun urte pasa, Siziliako eskual-de batean (Sirakusa eta Val de Noto) zesto-ar bat izan omen zen gobernadore. Enrikede Lili zuen izena jaun hark.Sizilia Italiako uharte bat da, botaren az-pialdeko uharte hura. Askoz hurbilago da-go Tunezko hiriburutik Erromatik baino,eta ondorioz arabiar kutsu handia nabari-tzen zaio lurraldeari. Urtetan eta urtetanbesteren menpe egon izan da (Enrikerengaraian Aragoiko erresumaren menpe, ge-ro Espainiaren menpe...) eta urtetan etaurtetan zapaldua. Ez da harritzekoa, be-raz, Sizilia guztia halako utzikeria-patinabatez estalia ikustea. Baina Sizilia lekuxarmangarria da, benetan.Palermo izan zen gure lehenengo helmu-

ga. Goizean goiz, buruaren argitasuna eta mediterranear he-rriek goizaldean duten argi berezia aprobetxatuz, hiria bisi-tatzera irten nintzen. Beste ezer baino lehenago bi gauzaikusi nahi nituen han: La Gangia izeneko eliza, eta batez ere,Chiaramonte palazioa. Enrike Lilikoak ere sarritan ikusikozituen, seguruenik, bi eraikin haiek, Palermon egin beharre-ko buruzpideak aprobetxatuz.

Chiaramonte palazioa ezin daiteke ikusi barrutik; beno,patioa bakarrik ikus daiteke. Baina Leonardo Sciasciaren li-buruak nituen gidari eta haiek azaldu zidaten, inork bainohobeto, jauregia Inkisizioaren egoitza nagusia izan omenzela mendetan zehar. Han sotoetan, hiru gela berezi omenzeuden, jendea torturatzeko erabiltzen zituztenak. Gelahaietako hormak orduko presoek egindako idazki eta ma-rrazkiz beteta omen daude, gaur egun ere. Lastima, ezinikusi, ordea. Baina hango patioko belar xumeei begira nen-goela, Sciasciak idatzitako pasarte bat etorri zitzaidan segi-tuan burura: palazio hartantxe bertan, Diego de la Matinafraide agustindarrak, torturatua izatera zihoala, jo omenzuen behin eta berriro, bere girgilu eta kateekin, hango in-

Lilibat

Sizilian

Page 7: 31 - 2003 uztaila

7kisizio-buru Juan Lopez de Cisneros eta hil egin omen zuen. La Gangian hilobiratu zuten torturatzailea. Agustindarra, berriz,erre egin omen zuten katedral aurreko plazan.

Hiru bat egun hartu genituen Palermoko gauzak ikusteko. Handik Selinunte aldera abiatu ginen. Hura edertasuna! Ikusiote zituen gure Enrike Lilikoak Selinunteko edo Agrigentoko tenpluak? Eguzki bizitan edo egun euritsuan joan ote zen haiekikustera? Ikuskizun bikaina da benetan Agrigentoko tenpluak egun euritsuan ikustea. Haiek eta gainerakoak ikusi osteanLeonardoren herrira abiatu nintzen: Racalmutora; hurrengo egunean Caltanissetara. Handik egun pare batera, Kataniatikpasa eta iritsi ginen Sirakusara, bazkalondo eguzkitsu batean. Utzi maletak ostatuan eta berehala abiatu nintzen herria ikus-tera, arratsaldea motza baitzen (bostak eta erdiak ezkero iluntzen hasten zen). Etna sumendiaren hauts dezente zegoen Si-rakusan ere (Etnatik 70 bat kilometrora) aurreko gauean iparraldeko haizea egin zuen eta. Gure gida-liburuak ez zekarrenEnrike Lilikoaren aipamenik; bidaia egin aurretik Euskal Herrian aztertutako agiri zaharrek ere ezer gutxi. Inon izatekotan,Ortijian izango genuen Enrike Lilikoaren berririk. Ortijia Sirakusako zati politena da, hosto luzexka baten antzeko uharte txi-ki bat, Zestoako herrigunea halako bi edo. Baina nondik hasi? Etxetik emandako fotokopia batzuk irakurtzeari ekin nion, eahan arrastorik aurkitzen nuen. Enrike Lilikoa, Jenerala omen zen (General de sus armadas de tierra), eta Sirakusako Goberna-dore izana Fernando II.aren garaian. Geroago Errege Katoliko izango zen harexek eman omen zion Enrikeri Alatxako Kon-de titulua, 1466an. Enrike jenerala bazen, Gobernadore militarra izango zen, zalantzarik gabe. Maniace gaztelura abiatu be-harko genuen, bada. Bai, bazitekeen hura izatea Enrikeren gotorlekua. Garai hartakoa izan behar du eraikinak; lehendikerromatarrek eraikitako beste batzuen gainean egina omen da. Sartzeko konturik... ezta aipatu ere. Dozena erdi soldadukadi-adi begiratzen dizute, eta hobe ezer galdetzen ez badiezu. Bestela, ez dituzu urruti izango arazoak...

Han ez zegoen zer argiturik. Kaleen izenetan, berriz, ez zegoen Lilitarren aztarnarik, eta telefono-aurkibideetan ere ez.Etsi egin beharko ote genuen? Ez, Ortijiak merezi zuen bere kaleetan ibiltzea, eta han nahitaez ikusiko genituen Enrike Lili-koak bisitatu eta bera egondako tokiak. Halako jauregi hura, beste etxe handi hura... Eta greziar tenplu bat aprobetxatuzegindako Duomoa (katedrala); eta Aretusa iturria...

Edozein modutara ere, pentsatzekoa zen han ez genuela argibide zehatzik aurkituko. Izan ere, aspaldiko kontuak baitirahauek, eta gainera ez dut uste oso ondo ikusiak izango zirenik orduan ere militarrak (are gehiago kanpoko lurralde bateko

menperatzaileak izanik). Zaila, beraz, han Enrikeren aztarnarik aurkitzea.Afari-legea egin eta goiz oheratu nintzen. Hurrengo goizean Sirakusako te-

atroa eta greziar garaiko harrobiak (Latomies) ikusi nahi nituen. Uste baino az-karrago disfrutatu nituen han disfrutatu beharrekoak. Ortijian bazkaldu, etagero hango kaleetan ibiltzeko astia neukan Kataniara itzultzeko ordura arte.Siziliar pasta zoragarria eta hango ardo ederra dastatu eta gero, iruditzen zi-tzaidan hantxe ari nintzela ikusten Enrike bere arropa dotore eta zapata-hotsbiziarekin, eta une batetik bestera galdetu behar zidala: "Zer egiten duk hik he-men, Sizilian? Ba al duk geuretarren berririk?"

Fernando Arzallus

Page 8: 31 - 2003 uztaila

zure publizitatea

hemen

Page 9: 31 - 2003 uztaila

9Uztailaren 16an Danbolinera bisita

egin zuen eta bere ekimenaren arra-zoiak ezagutu ahal izan genituen. Ar-datza euskal herri independentea al-darrikatzea da eta, horretarako "deso-bedientziaren aldeko apustua" egiteaerabaki du EHUko irakasle kalera-tuak. Herri eta auzo guztietan hartzenditu ibilbidearen lekukoen izenak, li-

buruxka batean jasotzendituenak.

Dena dela "ez ditut gogoz bilatzenagintarien sinadurak. Jarrera kontuada eta, era sinboliko horrekin, EuskalHerri elitistari bizkarra eman nahidiot". Horren guztiaren alde 30 kilo-metro inguru egiten ditu "bakarrik,baina bakarrik sentitu barik".

Enrike Lopez 1988an hasi zen Leioakounibertsitatean irakasle lanean, Kazetari-tza fakultatean. Funtzionario izateari in-

tsumisioa egiteagatik eta euskal unibertsitatea aldarrikatu, iahamabi urte dira kaleratu zutela, beste lau irakaslerekin bate-ra.Hasieran kobratu gabe klaseak ematen bazituzten ere, in-darrez atera zituzten eta, ordutik, pankarta batekin ia hamarurte egin dute Leioako ateetan. 1996an hilabeteko gose gre-bari ekin zion eta, ordutik hona, bederatzi prozesu ireki diz-kiote, zortzi aldiz atxilotu dute eta bitan kartzelaratu.

G R A F I T T Ii k a s t a r o a Gaztetxeak urtean zeharhainbat ikastaro antolatu ditu, besteak beste,graffiti ikastaroa. Horren adibide ditugu KulturEtxe atariko horma koloretsuak.

D e s o b e d i e n t z i a r e nb i d e a n , E n r i k eL o p e z Z e s t o a t i k

p a s a t u z e n .

ARROABEKO J A I A KKarmengo amaren jaiak uztailaren 15ean hasi ziren, urterobezala bonbazoarekin. Ondoren, trikitilariekin poteoa eginzen eta Mikel Iruren diapositibak ere ikusi ahal izan zirenfrontoain. Gauen Pajaritoren musikaz gozatzeko aukeraizan zuten. Asteazkenean goiz altxatu ziren arroarrak. Goi-zeko 6etan karroza atera zuten baserriz baserri eta baratxurizopa ederra ere jan zuten. Ostegunean, jubilatuek berenbazkaria izan zuten zentroan. Haurren eguna ostirala izanzen eta eskulan tailerrak eduki zituzten frontoian. Gaueanafaria eta danborrada. Goizaldera arte Iratxo taldearekindantzaldia izan zen. Larunbata koadrilen eguna. Goizeko10:30ak aldera eman zitzaion hasiera arkume gisatu lehia-ketari. Argazkian lehiaketako partehartzaileak ageri dira la-piko artean. Karmen gutxi hala ere sukaldari lanetan, denakgizonezkoak alajaina!!! Arroabeko sukaldeetan ere halaizango ote da??

danbolinzulo 1

Page 10: 31 - 2003 uztaila

Jon Joseba Ugarte ‘pelotas’ herritarra-ri ongi etorria egin zitzaion uztailaren5ean. Hamasei urte eta gero, harreraberoa egin zioten herritarrek, baita in-guruko herrietatik etorritako laguneketa hamasei urtetan espetxe bateanedo bestean berarekin egondako pre-

so ohiek ere. Omenaldiari afari batekin eman zi-tzaion amaiera eta bertan 360 lagun inguru bilduziren.

Urola. Biziezazu Uztailaren22an aurkeztu zen Zes-toako bainuetxean Urola.Bizi ezazu foileto turisti-koa. Ekimena Aizarnaza-bal, Azkoitia, Azpeitia,Beizama, Errezil, Zumaiaeta Zestoako udalek sus-tatu dute eta Urola: turis-mo jasangarrizko ekimenbat deritzan proiektuankokatzen da. Foiletoakbailarako baliabide na-gusienen berri ematendu hiru ataletan banatu-rik: ondare historikoa etaartistikoa, euskara etaeuskal kultura, eta natu-ra eta landa-gunea.Interesaturik dagoenak turismo bulegoetan eskura dezake aurkeztu berri den foiletoa.

S A H A R A r e k i ne l k a r t a s u n aBadira urte batzuk Zestoara haur sahararraketortzen direla. Aurten ‘Rabout’ eta ‘Malluba’

izeneko bi neskatxa ditugu gureartean. Uztailaren 19an Sahara-ren aldeko eguna ospatu zenZestoan; aurten hirugarren ur-tez. Haima handi bat altxatu zu-ten plazan eta arratsaldeko18:00etatik 21:00etara tea eskainizuten, saharako musikaz lagun-durik. Orio eta Zumaiako haursahararrak era bertan izan ziren.Haimara hurbiltzen zirenek tea

hartzeaz gain, Saharanbizi duten egoerari bu-ruzko informazioa jasoahal izan zuten.21:00etan afaria izan zen.Hirurogei lagun ingurubildu ziren eta besteakbeste, Zarautzen bizi den Saharako familia batekprestatutako kuskusa dastatu ahal izan zuten.

PELOTAS 1 6 u r t e e t ag e r o g u r e a r t e a n .

danbolinzulo 2-3 bar katuBertso eskolak antolatuta Bar katu

izeneko emanaldia eskaini zuten Sus-trai Kolina, Unai Elizasu eta AmetsArzalluzek ekainaren 27an. Berrogeitahamar lagun inguru bildu zen afaria-ren bueltan eta bertsoez gain, kantatze-ra ere animatu zen jendea. (Orain arteGure Txokoan egin izan da bertso afa-ria, baina leku arazoagatik aurten uda-letxe azpian izan da).

Page 11: 31 - 2003 uztaila

80 umeinguruaurtengoudalekuetan,inoiz izan den talderikhandiena. Goizeko10:00etatik 13:00erabitartean hainbat jolaseta eskulan burutzendituzte. Adinarenarabera taldeezberdinetan biltzendira haurrak. Seimonitoreen laguntzazuztailean zehar beraienaisialdiaz gozatzekoaukera polita izan dute.

txokokotxapelketaIñigo Uria eta Igor Eizagirre‘kixkurra’ iraetarrak nagusitxokoko txapelketan EndikaArrieta eta Josu Rodriguezi 30eta 22 irabazi ondoren. Badabitxikeria bat bikote honen in-guruan, txapelketa guztia‘martins’ botekin jokatu ondo-ren, finalera zapatila berriekin eta txuri-txuri dotore askoagertu ziren. Bitxikeriak aparte utzita gazteek beteranoei

aurrea hartu diela aipa-tu behar dugu. Hiruga-rren postuan geratu zi-ren Antxelmo eta Felixeta laugarrenean Ipintzaanaiak. Gaztetxotan be-rriz, etorkizuna ziurta-tuta dago, begira beste-la zenbat bikote eta zen-bat irabazle. Salegi etaAldalurrek irabazi zio-

ten Olaizola eta Iñakiri, eta Iñigo eta Aitzolek Salegi etaEgoitzi.

H A U R B E R B E N ATipiti jai taldearekin uztailaren 4an haurrekfesta eguna izan zuten Zestoan. Pailazo, musikari, kloun eta animatzaileenlaguntzaz, hainbat joku eta dantza egin zuten.

11

Page 12: 31 - 2003 uztaila

Aizarnakojaiak ezin dira ondo ulertu, aspalditik datorren ohiturazahar hori, urtero berritzen ez badugu. Bizilagun gutxidituen herria izanik, zailtasun handiak daude horrela-ko ohitura zaharrei eutsi ahal izateko, baina, Aizarna

gora doan herria izanik, ez dezagun itxaropenik galdu.Oilasko biltzea herrian noiz finkatu zen jakin nahirikgaldera bat baino gehiago eginak dizkiet horrelakogaietan aditu direnei, baina hala ere ez dut ezer argitze-rik lortu. Dena dela, ohitura hori gure artean aspalditikdagoela nabaria da.

AIZARNAKO HERRI JAIAK EDO AMABIRJIÑAK HURBIL DIRENEZ, GORAIPATU EGIN BEHAR URTERO OSPATZEN DITU-GUN EGUN BITXI HORIEK. EKITALDIAK UGARI ETA ALAITASUNEZ BETEAK IZATEN DITUGU,ETA EKITALDI HORIEN ARTEAN OILASKO BILTZEA BEREIZIKO NUKE, BESTE OSPAKIZUNEI EZER

KENDU GABE.

O i l a s k ob i l t z e aA i z a r n a n

Page 13: 31 - 2003 uztaila

31

Ohitura horren gain lehendik idatzita dagonari ez da-go asko gehitzerik, lehen ere badugu eta liburuxka batkontu hori ondo argitzen duena. Mikel Legorburu Ar-zamendik argitaratutako liburuan oso garbi azaltzenda nola ospatu izan den ohitura hori herrian azken ur-teetan.Gipuzkoan herri jaietako azken egunean egiten zendantza bezala jaso zuen Juan Inazio Iztuetak, 1826an,Gipuzkoako dantzen bilduma batean. Zahagi dantzahorrek inauterietan omen du bere jatorria, Juan InazioIztuetak dioenez, nahiz eta gero talde batzuk dantzatradizional bihurtu.Dantza horretan dantzari batek ezpata hornituarekinzortzikoa egin ohi du taldeari begira; ondoren taldeakjorra dantza egiten du makilaz lurra astinduz, eta mu-til bat taldearen erdian egon ohi da makurtuta, zaha-gia bizkarrean duela, mozkorrarena egiten. Atzean bigizon sorbaldan makila bat dutela, oilaskorik badazintzilikatzeko prest, eta oilaskorik ezean, poltsa battxanponak biltzeko.Etxez etxe, soinu edo txistuz lagunduta, egiten dutedantza, jaiak bukaera hurbil dutenean. Nahiko esa-

nahi garbia ikusten da hor,laster etxera joan behar du-tela soroak jorratzera, etazahagia hutsik dutela da-goeneko; beraz, zerbait lor-tzera irten direla kalera,dantzara, jaiak ondo buka-tu ahal izateko.Eguerdian herriko plazarahurbildu eta oilaskoak utziondoren, aurreskua eginohi da plazan, jaiak ospa-

tzen ari direnen ohorez, eta ez-ohiko beste ikuslerenbat edo beste baldin bada, haien ohoretan ere bai.Arratsaldean beste ekitaldi bat ere egiten zen garai ba-tean, gaur desagertua dagoena. Dantza edo jolasa biaklotuta beharbada, goizean jasotako oilaskoari lepoamozten zitzaion, soinu jotzailearen doinuaz lagundu-ta, ezpata hornitua eskuan eta begiak estalita, zortzi-koa dantzatuz. Plazaren erdian lotuta jartzen zen oi-laskoari lepoa moztea izaten zen dantza horren helbu-rua. Bitartean, ziri ugari egiten zen, beste oilaskobatekin dantzariaren oinetara hurbildu eta kenduz.Helburua jendearen irribarrea lortzea izaten zen, dan-tza, jolasa eta irribarrea hirurak lotuta. Horrek ere, Za-hagi dantzak bezala, bere oinarria inauteritan izangodu.Gaur egun ez dira herri asko ohitura horri jarraitzendiotenak, eta Aizarna horietako bat dugu. Ez dago oi-lasko biltzea behar bezala deskribatzerik, aurrez aurreikusi gabe, eta Amabirjiñak hurbil direnez, guztioigonbita luzatzen dizuegu, Danbolin aldizkaria bitarte-ko dela, Aizarnara hurbil zaitezten, ospakizun horiezagutu eta berarekin gozatzeko.

JJOO NN EEGGIIGGUURREENN

Argazkiak : migel anje l uzkudun eta jon egiguren

Page 14: 31 - 2003 uztaila

Lizaso eta Igor Odriozola·EUSKADIKO UDAL INTSUMITUENMANKOMUNITATEA (EUDIMA):Gorka Unanue, Iñaki Sagartza-zu eta Nerea Goikoetxea

••BBAATTZZOORRDDEE IINNFFOORRMMAATTIIBBOO--EETTAAKKOO LLEEHHEENNDDAAKKAARRIIAAKK

HIRIGINTZA: Gotzon GoikoetxeaBASERRIA: Jose AranberriKULTURA: Jesus Mari Arroitao-nandiaONGIZATEA: Iñaki SagartzazuZERBITZUAK: Iñaki SagartzazuOGASUNA: Gotzon GoikoetxeaINGURUMENA: Iñigo Lizaso

••BBEESSTTEE IIZZEENNDDAAPPEENNAAKK

LEHEN ALKATEORDE: Iñigo Liza-so IturraspeBIGARREN ALKATEORDE: GotzonGoikoetxea ZestonaGOBERNU BATZORDEKO KIDEAK:Gotzon Goikoetxea Zestona(EAJ/EA), Iñigo Lizaso Iturras-pe (EAJ/EA) eta Joseba AlberdiFernandez (BAGOAZ; ordez-koa: Igor Odriozola Aranbarri)

••AALLKKAATTEEAARREENN SSOOLLDDAATTAA

EAJ/EA koalizioak,EUDELen irizpideei jarraituz (biztanleriaren eta udal

aurrekontuaren araberako iriz-pideak), alkatearen soldata AR-CEPACEko 25. mailan finka-tzea proposatu zuen: hilean2.937,54 euro gordineko solda-ta. Bagoaz udal taldeak beredesadostasuna azaldu zuen,aurreko legegintzaldian alkate-ak ARCEPACEko 14. mailarizegokion soldata jasotzen zue-la, eta oraingoa gehiegikeriazela adieraziz. EAJ/EAko zaz-pi zinegotziren aldeko botoe-kin eta Bagoaz taldeko laurenaurkako botoekin, alkatearensoldata ARCEPACEko 25. mai-lan finkatzea onartu zen.

••BBIILLEERREENN MMAAIIZZTTAASSUUNNAA

Osoko bilkurak hi-lean behin egingo dira, hila-ren azkeneko ostegunetan.Gobernu Batzordeko bilerakhiru astetik behin, astearte-tan, izango dira, orain artebezala.

••HHAAIINNBBAATT EELLKKAARRTTEEEE--TTAARRAAKKOO OORRDDEEZZKKAA--

RRIIEENN IIZZEENNDDAAPPEENNAA..·UROLA ERDIKO ZERBITZU MANKOMUNITATEA (La-patx zabortegia): GorkaUnanue eta Iñaki Sagartza-zu.·UROLA KOSTAKO MENDI NE-KAZARITZA ELKARTEA (URKO-ME): Jose AranberriHERRI ESKOLAKO KONTSEILUA:Jesus Mari Arroitaonandia·KIROL PATRONATUA: lehenda-karia Gorka Unanue izangoda eta patronatukideak Iñi-go Lizaso eta Joseba Alberdi.Ur kontsortzioa: Gorka Una-nue·ZAHARREN EGOITZA: lehen-dakaria Gorka Unanue, etapatronatukideak Iñaki Sa-gartzazu eta Ainhoa Aldalur·UDAL EUSKALDUNEN MAN-KOMUNITATEA (UEMA): JesusMari Arroitaonandia, Iñigo

Bestela, kaxak tolestuta sartuko lituzketebirziklatzeko jarrita dauden ontzietan.

Iraetan, danbolinek ez du irakurlerik,ez du ematen behintzat.

Geure teilatuari

harrika

22 00 00 33KK OO UUZZTTAAIILLAARREENN

33KK OO UUDDAALL BBAATTZZAARR

BBEERREEZZIIAANN HHAAIINNBBAATT IIZZEE NN--DDAAPPEENN,, IINNFFOORRMMAAZZIIOO

EEMMAATTEE EE TT AA EERRAABBAAKKII

HHAARRTTUU ZZIIRREENN,, BBEESSTTEEAAKK

BBEESSTTEE,, HHOONNAAKKOO HHAAUUEEKK::

ud a l e t i k

Page 15: 31 - 2003 uztaila

51

ir AAIILLAA

05 OOSSTTIIRRAALLAA

Berbena plazan.

06 LLAARRUUNNBBAATTAA

Diana, txupinazoa, paella lehiaketa, herri ze-korketa (bezerrada), Laranjadiko musika eta berbe-na.

07 IIGGAANNDDEEAA

Diana, eguerdiko soinua, lehenengozekorketa eta zezen balaztatuak, laranjadiko musikaeta berbena.

08 AASSTTEELLEEHHEENNAA

Lehengo eta oraingo txistulariak, meza na-gusia, Zestoako bandaren kontzertua, bigarren ze-korketa eta zezen balaztatuak, pilota partidak etaberbena.

09 AASSTTEEAARRTTEEAA

Umeentzako ikuskizunak eta umeen txupi-nazoa, zezentxo balaztatuak eta poniak, txakolinadastatzea, arratsaldean pailazoak, zezentxo balazta-tuak eta poniak eta berbena.

••FFEESSTTAA EEGGIITTAARRAAUUAARREENN AAUURRRREE AALLDDEEAA

KALERATU DIRA ZESTOAKO FESTA EGITARAUA AU-KERATZEKO LEHIAKETAREN OINARRIAK. HONA KONTUANHARTU BEHARREKO BALDINTZA BATZUK:

·Parte hartzeko Zestoan erroldatuta egon behar da. ·Bakoitzak gehienez hiru lan bidal ditzake. ·Lanak jatorrizkoak, argitaragabeak eta beste inolakolehiaketatan saritu gabeak. ·Ondorengo testu hauetariko bat eraman beharko du-te: Zestoa Amabirjinak 2003, Zestoa Herri Jaiak 2003edo Zestoa Festak 2003. ·Saria: 210 euro. ·Lanak aurkezteko epea: abuztuak 14a, eguerdiko or-du bata baino lehen, Zestoako Kultur Etxean edoUdaletxean. ·Informazio gehiago Kultur Etxean (tel. 943 147 123).

ab UUZZTTUUAA

08 OOSSTTIIRRAALLAA

20:00etan, plazan.Zanga antzerkia: "langile"koadrila xelebre bat Zestoa-ko lekurik desegokieneaneta ordurik txarrenean hasi-ko da lanean. Zanga bat ireki nahi dute kalearen erdi-erdian. Hasiera-hasieratik, ordea, garbi geldituko da ezdirela ezer ondo egiteko gai. Era guztietako jendeaagertuko da Erdikaleko lan hauetan: aldamioko langile-ak, emakumeak, etorkinak, sasijakintsuak...

22 OOSSTTIIRRAALLAA

22:00etan, Zinea Izarpean. Annaluise&Anton.Nahiz eta jatorri ezberdinetakoak izan Annaluise (10urte) eta Anton (11 urte) lagun minak dira. Anton, mu-tiko behartsua, gaixorik dagoen amarekin bizi da eta bi-zimodua aurrera ateratzeko izozkidenda batean lan egiten du. Eskolatikbidaliko duten beldur da, bertan lohartzen baitu noiznahi. Annaluisek,Punttu izengoitia duena, bere adiski-deari lagundu nahi dio baino nahizeta guraso aberatsak izan ez diote ezarreta eta ez dirurik ematen. bainaAnnaluisek irudimen handia du etagauez tren geltokira joaten da abestueta dirua lortzeko, gurasoak afaltzeraedo operara joaten diren bitartean.Abestiak, bere au-pair frantsesak,Laurencek, erakutsi dizkio. Honek,oso fidagarria ez den senargaia du. gauzak okertzen di-renean, Antonek lagunduko dio Puntturi. Zuzendaria:Caroline Link. Iraupena 114 minutu. Erich Kästner-eneleberrian oinarritua.

30 LLAARRUUNNBBAATTAA

Berria egunkariaren aldeko kontzertua izangoda, udalaren laguntzarekin. Zestoako plazan, gaueko22:30ean. Bide ertzean eta Mal de Ojo taldeek joko dute.Modu honetan, Egunkariaren aldeko batzordeak akziokanpainari amaiera eman nahi dio eta bide batez,proiektu berrian lagundu duten guztiei eskerrak eman.Oraingoz, lortu beharreko diru kopuruaren % 80ra iritsidira eta uda amaierarako 100%era iristea espero dute.

31 IIGGAANNDDEEAA ZZAAHHAARRRREENN EEGGUUNNAA

XVIII. Ondarbasora igoera, herriko zaharreneiomenaldia, bazkaria Arozenan, arratsaldean dantzaemanaldia eta ondoren berbena.

a g e n d a

Page 16: 31 - 2003 uztaila

autobusakJJOOAATTEEKKOO

zzeessttooaa--ddoonnoossttiiaa

astegunak:

larunbatak:

igandeak eta jaiegunak:

oharrak::

zzeessttooaa--aazzppeeiitt iiaa

astegunak:

asteburua eta jaiegunak:

zzeessttooaa--zzaarraauuttzz

astegunak:

asteburua eta jaiegunak:

zzeessttooaa--zzuummaaiiaa

astegunak:

asteburua eta jaiegunak:

oharra::

zzeessttooaa--zzuummaarrrraaggaa

astegunak:

asteburua eta jaiegunak:

zzeessttooaa--bbiillbboo--lleeiiooaa

astegunak:

IITTZZUULLTTZZEEKKOO

ddoonnoossttiiaa--zzeessttooaa

astegunak:

larunbatak:

igandeak eta jaiegunak:

oharrak:

aazzppeeiitt iiaa--zzeessttooaa

astegunak:

asteburua eta jaiegunak:

zzaarraauuttzz--zzeessttooaa

astegunak:

asteburu eta jaiegunak:

zzuummaaiiaa--zzeessttooaa

astegunak:

asteburu eta jaiegunak:

oharra:

zzuummaarrrraaggaa--zzeessttooaa

astegunak:

asteburu eta jaiegunak:

lleeiiooaa--bbiillbboo--zzeessttooaa

astegunak:

zerbitzuakEERRAAKKUUNNDDEE EEDDOO TTOOKKII PPUUBBLLIIKKOOAAKK

uuddaalleettxxeeaa

uuddaallttzzaaiinnggooaa

ggiizzaarrttee zzeerrbbiittzzuuaakk

kkuullttuurr eettxxeeaa

ll iibbuurruutteeggiiaa

hhiilleerrrriieettaakkoo zzeerrbbiittzzuuaa aasstteebbuurruueettaann::

larunbata: 18:00-20:00, igandea: 8:00-10:00

mmuussiikkaa eesskkoollaa

jjuubbiillaattuu eettaa ppeennttssiioodduunneenn eellkkaarrtteeaa

ssaann jjuuaann eeggooiittzzaa

ssaassttaarrrraaiinn bbaasseerrrrii eesskkoollaa

ggiizzaakkiiaa hheellbbuurruu

ppaarrrrookkiiaa

ppoosstteettxxeeaa

ssuuhhiill ttzzaaii lleeaakk

zzeerrggaa bbuulleeggooaa

iinneemm

uurrkkoommee

llaappaattxx zzaabboorrtteeggiiaa

kkiirroollddeeggiiaa

eerrttzzaaiinnttzzaa

OOSSAASSUUNNAA

aannbbuullaatteeggiiaa

ffaarrmmaazziiaa

gguurruuttzzee ggoorrrriiaa

aannbbuullaannttzziiaa

ddyyaa

aannbbuullaannttzziiaa

llaarrrriiaallddiiaakk

KKOOMMUUNNIIKKAABBIIDDEEAAKK

DDVV bbeerrrriieemmaaiilleeaa

AArrrraattee IIrrrraattiiaa bbeerrrriieemmaaiilleeaa

LLooiioollaa IIrrrraattiiaa

IIKKAASSTTEETTXXEEAAKK

ZZeessttooaakkoo hheerrrrii eesskkoollaa

iikkaassbbeerrrrii iikkaassttoollaa

iirraauurrggii

uurroollaa iikkaassttoollaa

GGAARRRRAAIIOOAAKK

eeuusskkoo ttrreenn

llaa GGuuiippuuzzccooaannaa

ppeessaa

ppiippeerr uu.. eellkkaarrtteeaa

TTAAXXIIAAKK

ppaattxxii AArrrreeggii "" llooppeennee""

jjooxxee mmªª OOllaaiizzoollaa ((uuzzttaappiiddee))

FFAARRMMAAZZIIAAKK

aabbuuzzttuuaarreenn 44ttiikk 1100eerraa

oottaaññoo (zumaia) E. Gurrutxaga Enp.

aabbuuzzttuuaarreenn 1111ttiikk 1177rraa

aajjuurriiaa (zumaia) Harategiko, 2

aabbuuzzttuuaarreenn 1188ttiikk 2244eerraa

ffuullddaaiinn (getaria) elkano kalea, 1

aabbuuzzttuuaarreenn 2255ttiikk 3311rraa

mmuuttiioozzaabbaall (zumaia) alai, z/g.

iirraaiillaarreenn 11eettiikk 77rraa

ffuullddaaiinn (getaria) elkano kalea, 1

943 147 010656 784 867943 147 132943 147 123943 147 062

656 784 869943 147 911943 147 091943 147 019943 148 115943 148 069943 147 001943 147 621943 151 313943 811 368943 140 402943 816 500943 815 505943 147 942943 851 000

943 897 080943 147 006943 813 297943 222 222943 813 849943 464 622112

943 147 133943 812 632943 814 458

943 147 977943 151 246943 810 210943 150 228

902 543 210943 811 159902 101 210943 852 587

607 186 006670 431 906

943 861 104

636 829 242

943 140 441

943 860 022

943 140 441

la guipuzcoana7:02(1)/07:52/8:22(1)/9:12(1)/10:12/13:22(1)/14:12(1)/15:22/16:22/18:57(2)/19:57(2)07:52/10:12/13:52/15:22/16:22/19:2715:22/19:27(1) “este”tik pasatzen da. (2) sarrera amaratik. (3)eskola egunetan.

eusko tren6:15/6:45/7:15/8:15/9:15/10:15/11:15/12:15/13:15/14:15/15:15/16:15/17:15/18:15/19:15/20:15/22:156:50/7:30/8:30/10:30/11:10/12:30/13:10/14:30/16:30/17:10/18:30/19:30/21:30la guipuzcoana6:45/8:35/10:45/13:30/15:15/18:1515:45/18:15/20:15

euskotren6:40/7:20/8:25/9:20(1)/10:20/11:20/12:20/13:20/14:20/15:20/16:20/17:20/18:20/19:20/20:20/21:20/22:207:35/9:35(1)/10:35/11:55/12:35/13:55/14:35/16:35/17:55/18:35/20:35/21:35/22:15(1) Aizarnazabaletik pasatzen da.

euskotren6:45/8:15/ 1:15/12:15/14:15/16:15/18:15/19:157:30/8:30/10:30/12:30/ 14:30/16:30/18:30/19:30

piper unibertsitarien elkargoa6:25/7:10/9:00(astelehenetan)/13:10

la guipuzcoana

7:50/8:50/11:05/12:05/13:05(1)/14:05(1)/15:05/17:30/18:30(1)/19:30(1)/20:00(3)/20:308:50/12:15/14:30/16:00/18:00/20:0018:00/20:00(1) eskola egunetan “este”tik pasatzen da. (3) eskola egunetan.

eusko tren6:30/7:10/8:15/9:10/10:10/11:10/12:10/13:10/14:10/15:10/16:10/17:10/18:10/ 19:10/20:10/21:10/21:507:25/9:25/10:25/12:25/13:25/15:25/16:25/18:25/20:25/21:25/22:20

la guipuzcoana7:15/9:00/ 11:15/14:00/16:00/18:4516:30/19:00/21:00

euskotren6:00/6:30/7:00/8:00/9:00/10:00/11:00/12:00/13:00(1)/14:00/15:00/16:00/17:00/18:00/19:00/20:00/21:00/22:006:35/7:30/8:30/10:30/11:30/13:30(1)/14:30/18:30/19:30/21:30(1) aizarnazabaletik pasatzen da.

euskotren7:35/9:30/11:30/13:30/14:30/15:30/17:30/19:30/20:308:45/9:45/11:45/13:45/ 15:45/17:45/19:45/20:45

piper unibertsitarien elkargoa12:55/14:00/ 18:00/20:00

Page 17: 31 - 2003 uztaila

71

d. Uztailaren 25ean da Santio eguna. Santangrazin egun hori ospatzen duzue. Zer moduzko festaegiten da orain?benita. Azpeitian ere Santio egunean jarri dute ganaduen sarien eguna. Gurea joan da. Hemendikdenak hara joaten dira, eta hemen ez da ezer izaten. erramun. Giroak ere aldatzen joaten dira, orain hemen biltzen da jendea eta gero han.d. Noiztik gogoratzen dituzue Santangrazin Santioak?bnt. Ni hona etorri baino lehenagotik ere egiten zuten Santio eguna. Dena dela, lehen Santa Engraziegunean egiten omen zuten festa eguna. Eguraldi txarra egiten omen zuen gehienetan eta hobeaegingo zuelakoan pasa omen zuten Santiotara. Bera ere ez dek ba ederra! Trumona eta beroa izatenda... Lehen bai, lehen etortzen zen jendea.d. Nondik etortzen zen jendea?bnt. Ez zekinat neska! Jendea etortzen zen! Errezil aldetik etortzen zen gehien. Altzola eta Azkarate-ko familia osoak ere gogoan ditut. Azkaratekoak Roke eta Dioni-sia ziren, 14-17 bat izango ziren eta ume kazkar guztiekin hemen-txe izaten ziren. Beste inorako irteerarik ez eta denak hona baz-kaltzera.rrmn. Baserri giroa zegoen orduan. Baserriko jendea zetorren.bnt. Orduan ez zen orain bezala entsalada rusarik eta entsaladamistorik. Gisatu puskat egin eta gainean txuleta, xerra edo oilas-koa... bazkari erraza.

d. Bazkariaz gain zer izaten zen egun horretan?m.l. Soinua izaten zen.rrmn. Eta baita aizkolariak ere.bnt. Horiek orain dela bi urte arte edo aritu dira.rrmn. Joxe Mari Benitaren semea ere giro horretakoa da, aizko-lari artean-eta ibiltzen da.bnt. Gero jendea ez etortzen hasi zen, denak Azpeitira. Mezata-ra ere inor ez. Eta iaz berriz, eguraldia txarra... kategorikoa zen,hura dek eguraldi txarra! Euria goian behean! Ariztaindarrak etaSoilberrikoak etortzekoak ziren, baina inor ez zen atrebitu. Do-zena bat lagun izango ziren, eta Errezilgo apaiza meza ematen.rrmn. Bideoan grabatuta daukatela uste dut. bnt. Baleuka Erdoiztak bezala, kotxea bertan uzteko aukera, bai-na hemen goraino joan behar duzu. Gazteak ez dira etortzen etazaharrak ezin dira joan. Gazteei eguneko trikiti festak ez die gra-ziarik egiten, gauez egiten dute festa.rrmn. Orain dela bi urtera arte festa giroa egon da hemen, bainabeti goitik behera. Orain dela hogei bat urte bai!bnt. Geroago ere bai. Ni ehun laguni bazkaria emanda nagoorain dela dozena erdi bat urte.d. Zer egin beharko litzateke, berriz ere jendea etor dadin?bnt. Ezin da. Azpeitira doaz denak ganadu sariketa dela-eta.Jende hori hara joaten bada, hemen ez dago ezer.rrmn. Azpeitiarrak ere etortzen dira ezta?bnt. Bai, etortzen dira, baina hori ere gero eta gutxiago. SantaEngrazi egunaren inguruan etortzen dira. Ni hona etorri bainolehen ere etortzen ziren.

Santangrazirabisita Ekaineko arratsalde bero horietako batean

elkartu ginen Benita Rementeria, Erramun

Legoia eta hirurok Santangraziko baserri

atarian. Hango kontuak kontatzeko pare-

parekoak genituen biak, lehenak urte

mordoa daramalako Oikiatik bertara

ezkonduta. Bigarrenak berriz, ez dauka

ermita saltzeko. Arratsalde hartan ez

genuen berorik pasa, ur eta ardo gorri

freskoa lagun genituelako, eta baita,

Benitak gure eserlekuak itzalean jarri

zituelako ere. Berriketa lasaia ez zuten eten

inguruan zebiltzan oiloen zalapartek, baina

kanpai hotsek bai. Dilin-dalan hura

entzunda segituan begiratu zion

eskumuturreko erlojuari Erramunek: "Seiak!

Bi minuturen gorabeheran hor dabil, ez

dago gaizki!"

Arg

azki

a: G

ipuz

koak

o Fo

ru A

ldun

dia.

Inda

lezi

o O

jang

uren

fond

oa.

...

Page 18: 31 - 2003 uztaila

... rrmn. Lagun Onak mendi taldeak antolatzen du irteera.bnt. Azpeitia osoa etortzen zen lehen. Bokadilloak ere nahikoa ezineman izaten genuen! Aurten hogei bat lagun izango ziren.rrmn. Sasoiko jendea ez da etortzen. Gurasoak seme-alabekin etor-tzen dira. Hogeitaka urtekoak ez datoz.bnt. Lehen bai ordea, lehen dena horrelakoa zen! Festa egunez egi-ten zen eta ez gauez!rrmn. Hori bakarrik ez. Lehen mendi taldeak irtenaldia antolatzenzuen eta autobusean joaten ginen. Orain jendeak kotxea hartzen du.Mendizale giro hori galdu egin da.bnt. Lehen Azpeititik oinez etortzen zen jendea prozesioan. Orainautobusean etortzen dira Aizarnaraino eta handik honako bidea,horixe egiten dute. Eguraldia ona bada eta txarra bada... ura dariolahementxe!d. Benita, zuk aspalditik ezagutzen duzu Erramun. Mutil koskorre-tan mutil koadrila sukalderaino sartzen omen zitzaizun lapikoanzer zegoen begiratzera. Txintxo portatzen al ziren?bnt. (Barre algara ederrean). Gazteak denak berdinak dira, gaztea-rekin ez dago!rrmn. Guk ere ederrak aditzen genituen!bnt. Anardi batek bazuen garesti hotsa, gutxi botatzen niola tortilla-ri urdaiazpikoa eta... Protesta bazen! Hauek sasoi ederra jateko!d. Zer moduz zaintzen duzue ermita? Zer lan egiten dituzu zuk er-mitan Benita?bnt. Erratza pasa eta hautsak kentzea izaten da nire lana. Aldarearikentzen dizkiot hautsak santuei hauek kendu zizkieten-eta!rrmn. Ermitan sartu eta eskuinean dagoen hura, ez dakit San An-dres edo San Roke den, azpia janda zegoen, hezetasuna ere bazueneta bizkarrean hartu eta jaitsi nuen. Joxe Alberdi Iraok konponduzuen. Santio berriz, handiagoa da eta Prudentzio apaizak jaitsizuen. Iazko Santiotarako santu denak berritu eta atea ere txukundugenuen. Plaka ere jarri genuen: "1975. urtean auzolanean berritua". d. Lehenago ere berritze lanak egingo ziren.rrmn. Koroa zeukan lehen eta hori kentzen ibili ginen Pello Errota-zar, Iñaki Bentta, Zigaran...bnt. Koroa eta pulpitua ere bazuen horrek.rrmn. Larunbata eta igande guztiak eta opor egunak ere hemen pa-sa genituen urtebetez. Gora eta behera, gora eta behera. Makina batlepaka egin genuen eta astoak ere hemen ibili ziren.bnt. Astoak Akuatik ekartzen zituzten, hemen ez zen astorik-eta!rrmn. Akuatik eta Zestoatik, Lilibetik, Olaldetik...bnt. Astoren batek ihes ere egin zien (Erramuni begira, barrez).Hark ez zuen lanik egin nahi hor behetik gora! d. Orain zer jendea etortzen da ermitara?bnt. Egunpasako jendea etortzen da, bai umeak eta baita helduakere. Aizarnara autobusean etortzen dira eta gero oinez honaino.Txamarka-txamarka jendea gora eta behera ibiltzen da. Lehen hiz-ketan egiteko arazoak zituzten umeekin promesak egitera etortzenziren Santangrazira. Batek oilanda txuria ekarri zidan eta beste ba-tek oilanda gorria. Santa Engraziri eskaintzen zizkioten eta niri eka-rri zizkidaten. Lehengo usadioa oilanda txuria eskaintzea omenzen. Meza diruak ere ekarri izan dizkidate apaizari emateko.d. Ermita errespetatzen al du jendeak?bnt. Denetarako jendea dago. Bideko gurutzea ere puskatu zuten.rrmn. Gurutze horren kontua ere... misterioa da. Gurutze hori er-mitaren kanpai gainean zegoen. Joxe Mari Zunzunegik esaten zuen ordea, gurutze hori ezzegokiola ermitari. Hura kendu eta orain dagoena jarri zen. Kendutakoa berriz beherago da-goen haitzean jarri genuen.bnt. Gurutzea puskatu eta azpialdera bota zuen norbaitek eta gure Joxe Marik hartu eta

Page 19: 31 - 2003 uztaila

91

haitz ondora ekarri zuen. rrmn. Hurrengo joan nintzenean guru-tzea bere tokian jarrita. Jesus! Zeinekkonpondu ote du hau? Prudentziok? bnt. Gurutzea konponduta dago, bainazeinek egin duen arrastorik ez! Baina ba-teren batek kurioso jarri du.rrmn. Puskaketak aitatzen ari garela, er-mitak aurrealdean daukan leihoaren kris-tala ere puskatuta agertu zen. 6-7 mili-metroko lodiera izango zuen, baina nor-baitek puskatu zuen.d. Santa Engrazi auzoko baserriak hustusamartu dira.bnt. Baserriak hustuko ez dira bada!Inork ez du etorri nahi eta zaharrak ahituegiten dira! Hala ere, oraindik baserri as-ko dago hemen: Irure, Itzira, Aitxota...Orain dela hogeitaka urte hustu zirenEnekasoeta eta horiek... Jende gutxi bizida, baina baserriak ez dira hustu azke-naldian. Hor dira Ariztain eta Etxeberri,umeak badira...

Berriketaldia amaituta, lainoa sartzenhasia zela, ermitara igo ginen Erramuneta biok. Ermitara heldu baino lehenhartu zuen ordea sustua Erramunek. Bi-deko gurutze misteriotsua puskatuta ze-goen. Bere tokian, baina kolokan. (Etaermitako buelta haren kontakizuneaneten bat egin beharrean gara, izan ere,artikulu hau argitaratu baino egun ba-tzuk lehenago berriz hitz egin genuenErramunekin eta gurutzearen kontuakgorabeherak izan zituen, zorionez, one-rako. Beste bisitaldi bat egin zion Erra-munek gurutzeari eta arretaz begiratutaohartu zen goialdeaz gain gerrialdea erekolokan zuela. Joxe Irao, Karlos Alkortaeta hiruren artean gurutzea behera jaitsizuten eta baita gurutzea konpontzekoespezialista aurkitu ere. OndarroakoIriondok konpondu zituen gurutzearendantzak eta berriz ere bere tokian dagotinko asko). Berriz ere ermitako bueltaraitzuliz, gurutze puskatua burutik kenduezinda ermitaraino sartu ginen eta hangoitik behera erakutsi zizkigun bazte-rrak: berritutako santuak (Santio etaSan Andres edo San Roke?), aldarea,denbora asko ez dela deskubritu duten

kolore askoko leihotxoa, teilatua... eta nola ez kanpaiak isilik uzten ez dituen motor ondo engrasatua. Beherakoan galderabat luzatu du Erramunek: "Nik belaunetan artrosis edo zartrosis daukat. Hemen behera jaitsi ezin naizenean nor etorriko damotorra martxan jartzera?".

“Gurutzea

konpondutadago, bainazeinek egin

duenarrastorik ez!Baina baterenbatek kurioso

jarri du.

Onintza iruretaManuel arregi

Page 20: 31 - 2003 uztaila

Momentuan Bagdade-tik 40 km-ra gaude, he-

renegun Gurutz Gorrikoek jarritako dendetan. Gu bezala beste ehun familia daude. Nieta nire familia dendaren barruan gaude lo egin nahian eta ezinean. Bagdadetik, gerrasortzen duen heriotzaren beldurrez irten ginen, nahiz eta ez jakin etorkizunean zerekinaurkituko garen.Bost minututik bost minutura hegazkinen joan-etorria entzuten dugu. Oraintxe bestefamilia bat etorri da. Denak beldurtutako aurpegia dute eta dena zauriz beteta. Esan di-gute dena txikituta dagoela, baita gure etxea ere. Kaleetan pertsona pila bat hilda dagoe-la. Hori entzun dudanean, nire lagunez eta familiaz gogoratu naiz. Non egongo ote di-ra? Aterako al ziren Bagdadetik? Oraindik misil bonbak botatzen jarraitzen dute.Oraingoz janaria eta ura badugu, baina familia gehiago datoz eta janaria murrizten arida.Aitari entzun diot Irakeko mugatik kanpo joan beharko dugula. Janaria banatzen ari di-ra eta banoa korrika ilaran jartzera.

Sentsazio zirraragarria

BB EEGGOOÑÑAA GGAAZZTTAAÑÑAAGGAA

gaz

teg

iro

Zer moduz zaude?Ni oso ondo nago.

Barkatu, hainbeste aldiz zure gainean idatzi-borratu, idatzi-borratu egiten duda-lako.Gauza asko idazten ditut eta zuk horiek irakurtzen dituzu.Hala espero dut.Laster paperontzira bota beharko zaitut. Zergatik? Ba, orri guztiak ia betetadauzkazu eta.Baina… lasai, berriro ere erabiliko zaitu beste norbaitek eta.Agur koaderno maitea eta ikusi arte

Kaixo, koaderno maitea:

AA TTSSEEGGIINN OODDRRIIOOZZOOLLAA