108 - 2010 uztaila

20
2010eko uztaila 108 zb.

description

deskribapena

Transcript of 108 - 2010 uztaila

Page 1: 108 - 2010 uztaila

2010eko uz ta i l a

108 zb.

Page 2: 108 - 2010 uztaila

www.zestoaautoak.com

z u r e i r a g a r k i a j a r t z e k o

d e i t u9 4 3 1 4 7 1 2 3 t e l e f o n o r a

egin zaitez bazkidedeitu 943 147 123 telefonora edo idatzi [email protected]

Page 3: 108 - 2010 uztaila

AA TT AA RR II KK OO AA Kaixo irakurle:Gaur, uztailaren 7an, festa usaia dago Euskal Herri guztian. Iruñatik eta Lesakatik dato-rren festa usai/kirats hori. Barre, deiadar, salto, patxada, alkohol, izerdi, txizak eguzki-tan berotzean sortzen den lirdingaren lurrina da usai hori. Egutegiaz akordatzen ez de-nari ere, irrati eta telebistak oroitaraziko diohain data seinalatuko usai/kiratsak. Batzuei,oroitzapen goxoak ekarriko dizkiote eta bes-teei esperantza are eta goxoagoak. Usai/ki-rats horiek, gorputzeko poro guztietatik sar-tu eta odola borborka jartzen digu, parran-darako prest. Ez dugu urrutira joanbeharrik eta bertan ditugu hainbat eta hain-bat festa. Narruondokoak lehenik, Sankris-tobalak atea joka. Arroabekoak ondoren,Karmengo Amaren jaiak. Eta azkenak San-tio-Santanak Arroagoian. Bertan bildutakoargazki eta kronika sorta agertzen zaiguoraingo Danbolinen ere. Dena ez da festa eta parranda uztailean ere,eta gurean, uztaila bukaeran eta abuztu ha-sieran bisitari berezi batzuk izaten ditugu.Herri Eskolan ostatua hartuta, Idiakaitz az-tarnategian indusketa lanak egitera etortzendirenak dira bisitari hauek. Beraien lan etagorabeheren berri emango diguten artiku-lua ere esku artean duzun alean daukazu. Kontu serioekin etorriko zaizkigu NagoreTelleria eta Jon Artano. Gai politikoak me-dio, erailak izan diren zestoarren inguruanere artikulu sendoa idatzi baitute. Biktimak,gai korapilotsu, ozpindu eta mingarria. 10urte dira jada Korta hil zutela eta berehalabeteko dira 25 urte Xabin hil zutela ere. Efemeride hauek aitzakiatzat hartuta, gai ho-nen berri ematen digute bi kazetariek. Ez dute meritu makala bi kazetariok gai tabu ho-ni heltzean. Denok dugu zer hausnartu gai horren inguruan. Hausnar egitea: urdaileandabilkigun jakia berriro ere ahora ekarri eta listu berriarekin nahasteko, murtxikatzeada. Deskonposatzen sailak diren gaiak digeritzeko egiten dute animali batzuek hausnar;guk ere listu berria behar dugu gai hauek digeritzeko. Badugu, bada, denok ere zerhausnartua. Amaitzeko, gogorarazi, udako oporraldiaren atarian azkeneko danbolina duzuela es-kuartean. Abuztuan, urtero bezala, ez da alerik kaleratuko eta oporraldia izango dugu.Irailean itzuliko gara Aizarna eta Zestoako festen lirdingen lurrinen berri emateko. Bai-na, lurrin horiek oraindik urruti daude eta, gaur, gaurkoak.

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Liern i Arr ie ta

34 6 12 16 18 19II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

MM EE MM OO RR II AA ZZ AA UU RR II TT UU AA

II DD II AA KK AA II TT ZZ

DDAANNBBOOLLIINN ZZUULLOO

diruz lagundutakoa

AA GG EE NN DD AA

JJOOXXEE EERRTTXXIIÑÑEENNTTRRAAKKTTOORREETTIIKK

Page 4: 108 - 2010 uztaila

enbidoa I.

B I G A R R E N “ G A Z T A R O A ” G U R E M E N D I E T A N

Saharako harearen koloreko lurretatik iritsi zaidan enbidoari esker,gure lurretan egindako ibilaldien gogoetatxoa egiteko aukera dut.

Orain dela pare bat urte Agiro mendi taldeak antolatutako irteera batek eka-rri zuen zeharkaldi horien sorrera, Urtotik Aranora egin genuen ibilaldian.Aipatutako ibilaldia GR 121 Gipuzkoako biraren etapa bat da; horren ondo-rioz, tentaldia etorri zen: zergatik ez egin Gipuzkoako bira osoa? Mendi tal-

deak proposatu, eta guk onartu. Beste12 etapa gehiago behar izan dituguprobintzia osoari bira emateko.Hau bukatu da, eta… nola gelditukoginen, ba, gu etxean? Beste bi zehar-kaldi burutu ditugu: “Urolako Itzulia”,bailara osoari buelta emanez, eta GR 9zezen bidea, garai batean NoaindikAzpeitira zezenak ekartzeko erabiltzenzena.Zeharkaldi horiek egitea esperientziaaberasgarria izan da. Alde batetik, gurelurrak hainbat ikuspegitatik ezagutze-ko aukera izan dugu. Kostaldea, berehondartza eta harraldeekin; barrualde-an, berriz, zelaiak eta mendiak, lur le-horrak eta hezeak. Eta denak geureak,bertan ditugunak eta askorentzat eze-zagunak. Askotan, kanpokoa ederragoadenaren ustea baitugu.Eta zer esan geure artean izan dugungiroaz? Aparta izan dela, benetan: eraaskotako jendea elkartu gara; herrita-

rrak izan arren ezezagun ginenak, baina ezagun egin garenak. Eta... umorea?Nagusi gure artean, zailtasunen bat izaten bagenuen ere, eta inoiz ez da de-sagertu, gainera. Indarberritzeko uneetan, “kutixien” elkartrukea egin dugu;mota askotako txokolateak, fruitu lehorrak… eta, parean tokatu denean, Emi-lianoren patata tortilla, nola ez.Esperientzia horiek noiz eta mende erdia gainean dudanean. Zergatik orain?Erraza da erantzuna. Bizitzan, etapa desberdinak izaten dira; erabakiak erebai. Horiek ondorioak dituzte, baita ardurak ere, eta, nire kasuan, ama izateaerabaki nuenez —eta nahiz eta ez damutu—, orain arte zaila izan dut aisial-dirako denbora hartzea.Amatasunak alde on ugari izan arren, ezin da ukatu norberaren denbora ba-natu beharra ekartzen duela. Ainhoa Cansecok zer esana izango du, orain de-la gutxi izan baita ama; batena gutxi ez, eta birena.

Partidu pe-lotak, zezenak,nahiz jendeakontra egon. Ezdetena ondoikusten da orduberdinean zeze-nak eta horrenalternatiboa jar-tzea. Hori ezdet onartzen.Herriari biakikusteko moduajarri behar zaio.Pelota partiduaezin da Amabir-jin egunean jarriPirritx eta Po-rrotx dagoelako.Derrigorrez egu-nez aldatu be-har da. Horioraingo kontuada, lehen ez zenhorrela. Kendu?Gaueko bolu-mena kendukonuke, musikabehar da bainabolumena…

Luis Mendizabal

71 urte

Ez dakit ba,ni aspaldian fes-tetan gutxi ibiliizan naiz eta…gazteei galdetubehar! Niri en-bolatuak eta be-zerradak eta gus-tatzen zaizkit,herriko jendeazezenak torea-tzen eta… aspal-dian ez da egin!Eta jarri ez dakitba, programaikusi beharkonuke! Gazteen-tzako zerbait etaedadeko jendea-rentzat ere baizerbait, bazkariabakarrik ez, herrikirolak edo…

Andres Pardo

62 urte

F e s t a k a n t o l a t z e k ob a t z o r d e k o a b a z i n a ,z e r k e n d u e t a z e rj a r t z e k op r o p o s a t u k o z e n u k e ?

Lurdes Arreg i Urru t ia

Page 5: 108 - 2010 uztaila

ADIRAdagoeneko lau urte Azkoitian bizi naizela, baina, hala ere, esan dezaket neure burua zestoar pe-totzat dudala. Zestoan egiten dut nire eguneroko bizitza: kirola, lagunak… eta Zestoako arazoeketa egunerokotasunak arduratzen naute.Azkoitiak ez du Zestoak bezalako bazterrik lasai paseatu edo kirola egiteko, eta, gainera, Azkoi-tiari, nire herriarekin alderatuta, hiri txiki baten itxura hartzen diot: zirkulazioa, semaforoak, an-bulantziak, kaleak gurutzatzean ezezagun piloa, presentzia poliziala… Finean, ez du Zestoa be-zalako herri txiki batek duen xarmarik. Hala ere, inork ez dezala pentsa esaldi hauekin Azkoitiagutxietsi nahi dudanik. Izan ere, Azkoitiak ez edukitzeagatik ez ditu Zestoak dituen gauza asko,baina, horien artean, bada ez edukitzeak berak harrotasuna sortzen duen gauzarik eta gure herritxiki honen izaera zikintzen duenik, gainera.Azkoitian, herriko jaietako egitarauko egun guztiak “berdintsuak” dira, Zestoan ez bezala. Gureherrian, bi jai egunetan, arratsaldeko seietan, herriko plazan, zezen bat (bi, hiru) ateratzen dituz-te, eta tratu txarrak eman, odolustuta hiltzeraino. Guztia herriko bandak alaitua, eta herritar ba-tzuen txalo eta algara artean. Edozein animaliari, gizakia izan edo ez, tratu txarrak ematea guz-tiz mespretxagarria zein desagerrarazi beharrekoa litzateke, eta sufrimendu horrekin jai girokoikuskizun bat antolatzea, are gehiago.Nola liteke, jaiaren izenenean, horrelako basakeriak antolatzea? Nola onar dezake Udalak horre-lako ekitaldirik, beste hainbat herritan zezenketak debekatzen ari direnean?Horregatik iruditzen zait Azkoitian, Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, Zestoan bainojai hobeak antolatzen dituztela horrelako ikuskizunik eman gabe. Nik, hala ere, nire herriko jaie-tan baino hobeto ez dut inon pasatzen, zestoarra bainaiz, eta harro nago. Baina bada zestoarizateagatik lotsatzen nauen gauzarik ere; zezenketak, adibidez.

5Ba nik ez nu-

ke ezer kendukoeta jarri ba kalee-tan zehar batuka-da pixka bat edoarratsaldetan. Ezdakit pare batedo hiru egune-tan ere jarrikonuke, behintzatzerbait kaleetananbientea jartze-koa edo…

Gadea Azkue

15 urte

Ba nik jarri-ko nuke dantzarieguna edo. Nikilobak baditutherriz-herri ibil-tzen direnak txa-pelketetan etahorrelako zerbaitedo… Ta kenduez dakit ba, ze-zenik ez ezta?Amparito Rocazezenik gabeezingo da ta jarri.Ni musika zaleanaiz eta gazteakbehar dute festata... Ez dakit ba...

M. Karmen Odriozola

64 urte

E nbido 2 . A i t o r O l a i z o l a

Nik zezenke-ta bat kendukonuke eta diru ho-rrekin beste gau-za batzuk egin.Gehiegi iruditzenzait lau eguneanbi korrida egotea.Ez dakit diru ho-rrekin zer egingonukeen agian ezda festetan gasta-tu behar eta bes-te zerbaiterakogorde, festa ba-tzuk gauez baka-rrik egiten deguta!

Iñigo Gerenabarrena

28 urte

Herritarrekparte hartzekogauzak; bazka-ria ta horiekgustatzen zaiz-kit, ez begirabakarrik egote-koak, parte har-tzekoak eta he-rri kirolak eta.Plazako musikagarai batean be-zela Laranjadinizan beharreanbarreretan jarrita lasai aditzekomoduan… Nirizezenak larreangustatzen zaiz-kit baina honabesterik egotenez denez baetortzen naiz…

Ixiar Lopetegi

58 urte B

Page 6: 108 - 2010 uztaila

memoriazaurituaHamar urte dira

abuztuan ETAk Joxe Mari Korta arroarra hil

zuela. Irailean beteko da Xabin Etxaideren

hilketaren 25. urtemuga. Aurten 30 urte,

Zeferino Peña eta Inazio Lasa hil zituztela.

Juan Sanchez Maixua, Felipe Suarez, Txomin

Merino... Izen asko dira ez gogoratzeko.

Indarkeriaren zazpi biktima gure herri txiki

honetan. Sufrimendua era askotakoa

daukagu inguruan oraindik, eta ez da gure

asmoa minari neurgailua jartzea. Heriotzaren

muga jarri diogu, atzera bueltarik ez

daukanarena. Urteetan isilpean gorde dira

gertaerak, gazteenek ez jakiteraino. Hori

bera da tabua badenaren seinale eta,

horregatik, politikaren izenean eraildakoez

hitz egin nahi dugu danbolinen. Sufrimendua

ulertzen saiatzeko, eta sufritzen dutenak

aintzat hartzeko. Memoriaren ariketa

zauriak sendatzeko urratsa delakoan.

1976.IV.12 FELIPE SUAREZ DELGADO

El Diario Vascok eta La Voz de Españak labur-labur fi-nikitatzen dute gaia, bertsio ofizialarekin. ZarautzenGuardia Zibilaren kontrolean jo eta aurrera egiteaga-tik tiro egin eta zaurituta eraman zutela DonostiakoGurutze Gorrira; bertan hil zela goizeko lauetan. Feli-pe Suarez Leongoa zen sortzez, eta zortzi hilabeteegin zituen Zestoan telegrafista. Gero Palentziara es-katu zuen trasladoa. Andrea eta bi umeak hara joa-nak ziren egun batzuk lehenago eta, nola diren kon-tuak, zapatuan hil zuten eta astelehenean zen fami-liarengana biltzekoa. “Mutil majoa zen, ederragizona. 28 urte zituen hil zutenean. Bazihoan etaederra egin zioten, tiroa buruan!”. Federico Astilleroszihoan harekin autoan. Kontxita Izetak, Federen alar-gunak, kontatu dizkigu periodikoetan ez daudenak.“Esaten zuten igual ETAk hilko zuela, kastellanoa ze-lako, eta Guardia Zibilak hil zuen”.“Egun hartan despeditzeko afari-pasara egin zutenZarautzen Fede eta biek eta, handik bueltan, Meaganizan zen. Fedek esaten zuen han ez zela guardia zibilbat ere, bide bazterrean ezkutuan egongo zirela. Irra-tia jarrita omen zeukaten eta bat-batean metrailetahotsa: ta-ta-ta-ta-ta! Guardia zibilak kotxera gerturatuzirenean Fedek, dena larrituta, esaten zien: «¡Estehombre está muy mal!», eta beraiek, lasai, «¡Ya vendrála ambulancia». Harik eta dokumentazioa kendu zie-ten arte. Orduan konturatu ziren: «¡Que no son deETA!, ¡Que es un funcionario de Correos!». Derrepente-an aztoratu eta egundoko mugimendua hasi zutenguardia zibilek; hamar minutu baino lehenago jarritazuten kontrola. Egun hartan hileta zen ZarautzenETAko batena eta nonbait txibatazoa zeukaten Seat124 zuri batean zihoala ETAkideren bat, Feliperenkotxearen iguala. Eta hura nahiko zuten akabatu... Ezzieten erruedatara egin tiroa, automobila gelditzeko,burura! Gainera, bala zen barruan lehertzen den ho-rietakoa, medikuak ezin izan zuen ezer ere egin etaesan zigun: «¡No hay derecho!» Burua txikituta zeukan.Federi ezker besotik bala atera zioten; Felipek egunakeman zituen ospitalean. Nik ikusi dudan heriotzatxarrena. Bihotzak segi egiten zion eta indarra zeu-kan. Kosta zitzaion hiltzea gizajo hari! Andreak, su-minduta esaten zuen, ETAkoekin bat egingo zuelaguardia zibilen aurka joateko. Orduan hasi zen Fedegaizki bihotzetik. Inork ez zigun barkamenik eskatu”.

Page 7: 108 - 2010 uztaila

SMSa: “Bakarrik esan ikaragarri eskertzen dizuedala zuenarreta.aita gabe bizi izan banaiz ere,bera ezautzeko aukeraikutzi etzidatelako,earki dakit nolakua zan,zeintzuk zian berebaloreak eta haiek jarraitzen saiau naiz bizi guztian,atseginaizaten ta lagun hurkoa maitatzen...hau bai bake bidea ezta?taoaindik gu gatazka zikinean murgilduta.konpondukodelakoan,itxaropena besapean ta hitza ahoan...Milesker.eztutbeste askorik esateko.Ongi izan”. Kristina Peñak hiru urtezituen, aitari, bera aurrean zela, tiro egin eta hilotz utzizutenean.Ezezko asko jaso ditugu, “hori ez ipini”, “nahiago dut ezhitz egitea”, korapilo handiak sortu ditu gaiaz galdezkahaste hutsak, zauriak berritu ere bai. Erreportaje hauosatzeko, familia gehienekin hitz egin dugu eta ez dainorentzat trantze goxoa izan. Elkarrizketa asko eginditugu, publikatzeko baimena dutenak eta grabagailuakjaso gabekoak ere bai. Joxe Mari Kortaren Bidetik fundazioak antolatu dituhamargarren urteurreneko omenaldi ekitaldiak:“Fundazioa bere lagunek sortu zuten. Bere nortasuna etairudia eta hark Euskal Herriari buruz zeukan ikuspegia etabaloreak mantentzea nahi dugu” dio Kandidok. Joxe MariKortaren anaiek –Jabierrek, Agustinek eta Kandidok–lehenengo aldiz hitz egin dute komunikabideetan.“Hasieratik esan genuen alderdi politikorik ez genuelanahi. Beste biktimekin ez daukagu harremanik. Biktimaasko politizatuta daude. Hori bai, norbait hiltzen

1980.V.16 ZEFERINO PEÑA ZUBIA

Hiru anai-arrebatan erdikoa. Ez omen zituen eztabaidakjasaten, “beti egoten zelako aldarte onean. Hartu-emane-an oso gertukoa zenez ezagutzen zutenek asko estima-tzen zuten, denak zituen lagunak” kontatu digu berearreba Korok. Ehiza eta musa ere gustatzen zitzaizkion.Lagunekin eskupilotan aritzea eta bizikleta: “Zeferinokerosi zion aurreneko bizikleta Aitor Osari, bere lehen ilo-ba zelako”. 29 urte zituen, ezkonduta zegoen Pilar Osa-rekin eta hiru urte pasatxoko alaba zuen: Kristina.Egun hura nola gogoratzen duen galdetu diogu Korori:“Ostirala zen, zortziak eta hogei ziren. Gurasoak oporre-tatik zetozen iluntze hartan eta anaia gaztea ere bai, sol-daduskatik asteburu-pasa. Eta afaria prestatuko genuela...Azkeneko hitzak esan zituen: «Banua konprak egiteraafaritarako!»; eta alabak «Aita ni zurekin!» Hala, jaitsi zi-ren biak, eta aditu genuen pom!-pom!-pom! Nola tailerre-ko konpresoreak eztanda txikiak egiten zituen, ba pen-tsatu genuen hori izango zela. Irten zen bere emazteabalkoira eta «Zer da?, zer da!?» eta bi tipo horiek hanzeuden pistolekin eta beste bat automobilean sartutazain. Umea zegoen kurrixka, garrasi batean, segituanhartu eta kendu genuen handik. Zumaiako Gurutze Go-rrikoei deitu... Joxe Mari Korta izan zen iristen aurrene-takoa, tailerra han bertan zuten-eta garai hartan, eta berajoan zen Zeferinorekin, Donostiara iritsi bezain pronto

deitzeko agin-duarekin. Ezzuen deitu.Donostiara ereez ziren iritsi;Gurutze Gorri-ko postura era-man zuten etahandik atzeraetxera ekarrizuten gorpua”.

memoria7

1978.VII.05 TXOMIN MERINO AREVALO

El Diario Vasco (78-VII-06): “Txomin Merino Arevalo, 28urtekoa, tirokatua izan zen bera bizi zen hotel inguruan”“Zarautz hoteleko aparkalekuan autoa uztera zihoala,atzo gaueko hamaiketan, tiroka hil zuten Txomin Meri-no Arevalo. Ciudad Real-en jaio zen eta Arroan bizi izanzen zortzi urte zituenetik. Aparkalekuaren ondoan zain zeuzkan hainbat pertsona,eta metraileta tiro-sortaz hil egin zuten; ondoren ihesegin zuten, arratsaldeko zazpiak aldera lapurtutako autobatean. Auto hura Orio gainean utzi zuten (…). Atenta-tuaren egileei dagokionez, hasiera baten talde ultraes-kuindarrak izan ote ziren esan zen, baina kontrakoa erezabaldu zen”.Gerora, kontrako iritzi hori nagusitu zen, alegia, ETArenjarraitzailea zela baina haiek saldukeria egotzita tirokatuegin zutela.

KORO, ZEFERINO PEÑAREN ARREBA. JOXE MARI ETA ZEFERINO PEÑA ARROAKO AUZOKIDE ETA LAGUNAK ZIREN.

···

Page 8: 108 - 2010 uztaila

dutenean beti joaten gara bilkuretara” zehaztu duJabier Kortak. “Joxe Marik ez zuen pentsatzen hilkozutenik: «Ni nola hilko naute! Zorra besterik ezdaukagu-eta! Nola ba!» esaten zuen. Bainainformazio sarea ederki egina zegoen” esan diguKandidok. Zergatik?, zergatik?, horixe da hildakoguztien senitartekoen galdera. “Ez zuelako inpuestorikordaintzen, eta publikoki esan zuelako ez zelaordaindu behar. Politikoek hori esatea gauza bat da,baina ADEGIko [Gipuzkoako Enpresarien Elkarteko]presidentea izanda… Ez zeukan bizkartzainik etaerrazena zen” osatu dute bi anaien artean iritzia. ETAk Joxe Mari Korta enpresa atarian erail bezperan,Boluetan lau ETAkide gazte hil ziren autoanzeramaten lehergaiak eztanda eginda. “Beste notizitxar bat” esan zuen Joxe Marik, Jabierrek ondogogoan duenez. GALek hildakoen senideen lekuanjartzen ote den galdetu diogu eta izen-abizenekinerantzun du: “Xabinen familiaren lekuan, bai;azkenean honengatik edo hargatik baina emaitza berada: hildakoa. Etxekoentzako iguala”. Hitz berberak entzun ditugu Marije Etxaiderenezpainetan. Xabinen arrebak ulertzen duela dio:“Bakoitzak bere ideiekin, baina anaia hil diotenarenmina iguala da. Nik askotan pentsatzen dut garaihartan, duela 25 urte, ETAren biktimak egon zirelaoso baztertuta. Guk eduki genuen babesa bainahaiek ezkutatuta egon ziren. Nik entenditzen dutbesteen sufrimendua”. Gaur egungo egoeraz mindutahitz egin du: “Biktimei ari dira egundoko omenaldiakegiten eta Azkoitian gudarien monolitoa kendu dute;ez da iguala izango baina zergatik kendu? Gu urterojoaten ginen Oiartzunera, Aritxulegira, eta hanelkartzen ginen, baina azken bi urteetan ez garajoan, atxilotuta egon ginen-eta. Gero debekatu eginzuten Gudari Eguna. Zuhaitzak landatzen dira urtehorretan hildakoen omenez, eta arbola pila bat berrizlandatu behar izaten dituzte, puskatu egitendituztelako, eta pintadak ere egiten dituzte. Hauzuzendu beharra dago, bestela ez dago bukaerarik.Gu joaten ginenean bestaldera, anaia ikustera, pentsazenbat urte diren, zenbait errefuxiatuek esaten zutensegituan konponduko zela. Zaila da elkartzea bainagauza zailak lortzen dira. Bestela ez dago”, diobaikor. Kortatarrek, berriz, anaiaren hitzak hartudituzte ahotan: “Hark beti esaten zuen egongo zelanorbait hizketan konponduko zuena”. Barkamena ipini dugu erdigunean. Zeferino Peña duela 30 urte hil zuen ETAkNarruondon. Koro bere arrebak dio orduan ezin zuela barkatu, baina denborarekin bestemodu batera ikusten dituela gauzak: “Barkatze horrekin zeozer konponduko bada…esaten duzu, beno, barkatzen dut. Baina samina hor dago”. Zeferino Peña hil eta

···

1980.XII.6 IÑAKI LASA ERREZOLA

Egin: “Autonomoek Azpeitiko bizilagun bat hil dute”“Komando Autonomo Antikapitalistek bere gain hartu dutebart Azpeitian Iñaki Errezola hil izana. Lasa Errezola, 39 ur-tekoa, ezkongabea eta Lasao auzoko Lasa tabernako semeazen. Bederatziak laurden gutxi aldera, Iñaki Lasa lau tiroz hilzuten. Biktima bakarrik zegoen tabernan, auzotar gehienakermitan baitzeuden meza aditzen. Gure kazetara egindakodeian atentaturako erabilitako autoa Azpeitiko Juan XXIII au-zoan utzi zutela eta jabea ibilgailuaren maletategian zegoelazehaztu zuten, Azpeitiko Udaltzaingoa abisatzeko eskatuz”.

El Diario Vasco: “Tabernari bat eraila bart arratsean Azpetian”“Lasao auzoko zatirik handiena Zestoa udalerrikoa da bainaLasa taberna Azpeitiko lurretan dago. Hiltzaileak tabernarairitsi zirenean biktima bere izeba zaharrarekin zegoen. An-drea aldameneko egongelara pasa arazi eta lasai egoteko esanzioten. Ondoren Lasa jaunari galdera batzuk egin eta tiroegin zioten hurbil-hurbiletik. Ihes egin aurretik, telefono ha-ria moztu zuten, eta SS-2384-D matrikuladun R-12 batean al-de egin zuten”.

JJUUAANN SSAANNCCHHEEZZEENN HHIILLEETTAASSAALLAATTZZEEKKOO MMAANNIIFFEESSTTAAZZIIOO IISSIILLAA..

HHIILLEETTAA EELLIIZZKKIIZZUUNNAA..((EEGGUUNNKKAARRIIEETTAATTIIKK HHAARRTTUUTTAAKKOOAAKK))

Page 9: 108 - 2010 uztaila

9astebetera oharra kaleratu zuen ETAk, deskuidatu egin zirela onartuz eta barkamenaeskatuz. Arroa, Zestoa eta Zumaiako bizilagunek egindako bilkurako idatziak zera dio:“Ez dugu onartzen hutsegitea. Are gutxiago gertatu dena konprenditzeko eskatzea”.Koro Peñak gogoan du handik lauzpabost hilabetera bestaldean izan zirela: “Zergertatu zen jakin nahi genuen eta esan ziguten nahastu egin zirela eta barkatzeko”.Xabin Etxaideren amak, Maritxuk, bere senarraren esanak gogoratu ditu: “Hark esatenzidan barkatu eta ahaztu biak elkarrekin egiten ez baziren alferrik zela”. Etxaidetarrekikusi zituzten anaiaren hiltzaileak: “Epaiketara lau familiak joan ginen. Hirumertzenario epaitu zituzten. Haiek goian egon ziren eta gu behean. Ez ziguten

begiratu. Ni akordatzen naiz beraiekin. Batpotoloa zen. 20 urteko kondena jarri bai, bainasegituan askatu zituzten. Ez dakit amorruasentitzen duzun edo pena edo zer izaten den” dioMaritxuk.Jabier Kortak galdera eginez erantzuten du:“Barkamena? Guri ez digu inork barkamenikeskatu. Erraza da barkamena eskatzea, bainaikusten baldin baduzu igual-igual segitzen duela ezdu ezertarako balio”. Presoen argazkiak ikustehutsak min ematen diola esaten du Kandidok.“Lehendabizi Zeferino, gero anaia, gero Txitxarronlehergailua… baina hau zer da? esaten duzu. Bestematraila jarri behar al dut?”. Zeferino Peña etaKortatarrak auzoak ziren, etxe-etxekoak. Peña hileta gerora, familia kontsolatzen bera aritzen zelaoroitu du Koro Peñak: “Joxe Mari etortzen zen,astero, gurasoengana bisitan; psikologo lana egitenzuen. Zurrunbiloa baretzean, manifestazioak,hileta eta guztia pasatakoan, bakardadea etortzenda. Ni ezkongabea naiz eta ordutik gurasoenganaemana egon naiz. Beraientzat oso gogorra izan zenseme bat galtzea, postura horretara gainera, etaalboan egon nintzen ordutik”.Jabier Kortak, berriz, ez du ahaztu jendetza joanzitzaiela babesa ematera eta udaletxean jarri zutelahil-kapera. Kandidok aipatu du nola Zumaiantaberna guztiak itxi zituzten, ordu laurdenez. “Bart arratsean, egindako ezohiko udalbatzanerailketa gaitzetsi, familiarenganako doluminaagertu eta talde terroristak arbuiatzeko mozioaonartu zuen Udalak EAJ eta EEren botoekin. HBkobi zinegotziek KAS alternatiban oinarritutakobeste testu bat aurkeztu zuten eta abstenitu eginziren” idatzi zuten El Diario Vascon. Urte batzuklehenagoko kontuak dira horiek, Zestoakoudaletxean pasatakoak. Inaxio Aizpuruak ez daukaahazteko. Juan Sanchez Maisua lankide etasindikatu-kide zuen: “Ondo akordatzen naiz. Oso

1984.XI.8 JUAN SANCHEZ SIERRO

“Lanera joan, txikiteoa egin, ehi-zean ibili, gure moduko afizioakzituen; euskaraz ere, guk bezala-xe” hasi zaigu Inaxio AizpuruaJuan Sanchezi buruz. “Zaharrenazen, arreba gazteagoa umetan hilzen kanalera erori eta itota. Gerojaio zen Eva, gazteena. Gure ha-rremana, batik bat, gurasoengatikzen: beraien aitak udaletxean kar-gua zuen eta gure aita ere udale-

txeko enplegatua nola zen, hartu-eman handia zuten. Bizi ereelkarren aurrez aurre bizi ginen”.Mekanikari-argiketaria zen Guztiok Bat-en. Jaiotzez Guadrami-rokoa zen (Salamanca) baina lau bat urterekin Zestoara etorrizen gurasoekin. Aita maisua eta geroxeago alkateordea eta epai-tegiko idazkaria izan zen Zestoan. “Juanenak bere aitarenarekinzerikusi handia izango zuen. Frankismo garaian baziren herrianaginte handia zuten pertsona gutxi batzuk, eta ez zeuden ondoikusita. Eta horietako bat izango zen Maixu Txikiya, Juanen ai-ta. Aitak atentatua jasan zuen, 1977an, eta alde egin behar izanzuen. Horrek markatu egin zuen Juan”, iritzi dio Inaxiok.Hil zuten egunaz galdetu diogu. “Garai hartako kontuetatik er-diak ere ez, baina hura bai; detaile denak akordatzen zaizkit”.Juan Mari Arregi Lopene, Azpeitira lanera zihoala bahitu, eta be-re autoan sartu ziren bi ETAkide, hirugarren batek Arocena Ho-telaren parean sarrarazi zuen autora Juan. “Hark goizero pasea-tzen zuen txakurra eta kontrolatuta izango zuten”. Bahituei Zu-maian lapurreta egin behar zutela esan arren, Aizarnaruntzhartu zuten; “Autsoroko gainera eraman eta bertan hil zutenJuan. Goiz hartan, ehizara joanda, handixetik pasa nintzen nipixka bat lehentxeago. Bueltan jakin nuen, Ines Etxeberriakesanda. Disgustua kristorena. Ezkondua zen Pilarrekin, eta hirualaba zituen”. “Juan Sanchez Sierro ETAk behin baino gehiagotan mehatxatu zuen,Zestoako Udaleko iturrien arabera...” hitz horiexekin hasten daEginen kronika; DVn juxtu kontrakoa da titularra: “Ez zegoenmehatxatua”. Eva Sanchezen hitzak dira: “Nire anaia ez zegoenmehatxatua eta ez zen salataria. Mehatxatua egon bazen, ezzen hain lasai ibiliko kalean txakurra paseatzen. Ez dago esku-biderik hori egin eta horrelakoak esaten ibiltzeko”. Egunkaria-ren azalak hotzikara eragiten du: Gizona zerraldo harri arteaneta zakurra haren oinetan, hildako nagusia zaintzen. “Juan San-chez Sierroren txakurrak aurre egin zien gorpua anbulantziansartu zuten Gurutze Gorriko kideei”. Inaxiok kontatu digu be-rak zaindu zuela Juanen txakurra bolada batez.

···

Page 10: 108 - 2010 uztaila

gogorra izan zen hura. Horrelako herritxiki batean, denok ezagutzen duguelkar eta gehiengoa dago horrelakoatentatuen kontra; pertsona bathiltzea... Plenoan HBkoek ez zutenkondenatu. Irteeran, herritar batekkomentarioa egin zuen: «Hemen hilegin behar dena hil egin behar dik».Eta nik esan dion: «Eta hik esangainera zein hil behar den!» Lepotikheldu nion... Gero eliza beteta,entierroa, eta manifestazioan eretopera zegoen jendea denak isil-isilik,egundoko errespetuarekin. ELAkookantolatu genuen”. 26 urte pasa dira ia harrezkero. “Nikuste dut edozein garaitan jendeakerreakzionatu egiten duela. Urrutikoabetiere pasatu errazagoa da, bainaherrian tokatzen denean… Egoerapertsonala ezagutu egiten duzu, Juanhiru alabekin... Gainera txibatoa alzen? Guk ez geneukan arrastorikbehintzat, zurrumurru hori zabalduzen baina atera kontuakzenbaterainoko segurtasuna zutenETAkoek: Lopenek kontatu zuen nola,autoan zihoazela, Maisuak esaten zienbera ez zela txibatoa eta ez zuelazerikusirik horretan, eta ETAko biak elkarri esanez: «Hi hau nola garbitukodiagu?» Hil edo ez hil, dudan. Tiroa belaunean emanda utzi edo… Garai hartanentzundakoak dira horiek”, Inaxiok gogoan duenez. “Haiek ere txibatazoa hartuta

1985.IX.25 XABIN ETXAIDE IBARGUREN ESKUMOTZA

Lau anai-arrebetan zaharrena zen Xabin, eta ez omen zen geldirik egotekoa:Xabinen ama Maritxu eta arreba Marijek egin digute argazkia:

Maritxu (M): Bitxoa zen txiki-txikitatik.Marije (MJ): Eta amaren kuttuna. Bizi-bizia, lagun-maitea eta oso garbi zeuzka-na bere ideiak.M: Ping-pongean zapata parea irabazi zuen behin Ana Mari-netikan. Harrez ge-ro beti erosten zituen zapatak Ana Mari-nean.

Xabinen lagunek danbolinen (2005eko iraila): “Eskubaloi taldean ere jokatuzuen bolada batean, pibot ona izateko ezaugarriak baitzituen: ezinegona etaerreflexu azkarrak (…) Zumarragan, lanbide heziketa ikasten ari zela, politiza-tu eta ETApm-n sartu zen. 1976an KASen tesien alde egin zuen eta ETA mili-tarreko kide egin zen. 1979an atxilotu egin zuten”.

MJ: Nik izango nituen hamasei bat urte. Ohean geunden, gauerdia izango zen,Kotxe zarata. Tinbrea. Neu jaiki nintzen, atea ireki eta hainbeste guardia zibilikustea… dena zilipurdika ipini zuten.M: Oraindik ikusi egiten dut detenituta nola eduki zuten. Gero berak kontatu zi-gun kanteran eman zizkiotela… Kartzelatik ere aurreneko alditan galtzontziloakodolez zikinduta etorri ziren. «Auskalo zer egin ote dioten» pentsatzen nuen...MJ: Horiek ez zaizkizu behin ere ahazten.

Kartzelan, Martutenen eta Sorian, bederatzi hilabete egin zituen. Aske geratueta lasterrera Madrilen Juan Sanchezen hilketaren sumarioa zabaldu eta aldeegin zuen Iparraldera. Herriko lagunak portatu zirela dio Maritxuk. Xabin bera ere oso eskuzabalaomen zen: “Gauza mordoa eskatzen zizkigun, ematen genizkion eta gero betifalta; beste norbaiti emana, «nik baino behar handiagoa zuen» esanez”. Asteaz-ken hura heldu zen arte. Lagun errefuxiatu batzuekin trago bat hartzen ari ze-la, Baionako Hotel Monbar-en, GALeko bi mertzenario tiroka hasi zitzaizkien.Inaxio Astiasuinzarra, Joxe Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena bertan hilziren, Xabin ospitalera eraman eta gutxira. 28 urte zituen.

M: Afaritan ari ginela irratian entzun genuen zeozer gertatu zela. MJ: Segituan deia Hendaiatik: atentatua izan zela baina lasai egoteko, bizirik ze-goela-eta. Aita eta anaia prestatu segituan, eta joan ziren. Ailegatzerako hilda ze-goen. Goizaldera bueltatu ziren, oso gogorra izan zen. Oroitze hutsarekin bizi egi-ten duzu orain ere. M: Biharamunean nik ez nuen joan nahi, oroitzapen txarra geratuko zitzaidalako,baina denek esaten zidaten hobe nuela joan eta ikustea eta joan ginen. Eta ikusiegin nuen semea, burua dena bendatuta zeukan. Besteak ikusteko ez nuen barre-nik izan…

Udalak, HBren mozioa onartuz, “senideei elkartasuna adierazi, Xabin Etxaideherriko gudari izendatu eta bere borrokan Euskal Herriaren helburu sentitue-nak aitortu” zituen. Gainera “GAL talde hiltzaileen eta Espainiar Estatuarenaparatu errepresiboaren arteko lotura nabarmena” gaitzetsi zuen.

···

XABIN ETXAIDE ETA BERE NESKALAGUNA.MARITXU IBARGUREN, XABIN ETXAIDEREN AMA.

Page 11: 108 - 2010 uztaila

etorriko ziren. Informazio hori herriko jendeak emanda izango zuten; ez zienemango Paristik etorritako batek. Garai hartan mesfidantza ikaragarria egotenzen, eta beti izaten ziren zurrumurruak, askotan fundamenturik gabekoak”.

Eva Sanchezek, Juan Sanchezenarrebak, ez du gaiaz hitz egin nahiizan. Zeferino Peñaren arreba Korokeman digu sentipenak ulertzeko bidea:“Ni oso gaizki sentitzen naiz lahermana de aquel bezala begiratzenbadidate. Nahiko min badaukazu etanahiago duzu isilean pasa, bainamemoria oso inportantea da. Niadibidez ez naiz inoiz ausartu,Kristinarekin, Zeferinoren alabarekin,hitz egitera. Alargunarekin eta nireanaiarekin ez dut sekula gaia atera.Tabua hor dago”.Korta anaiek diote, urteak pasa ahalanormalizatu egiten dela omenaldia.“Lehenengo urteetan ez da gogorikegoten akordatzeko. Gure kasuan,lanera etorri eta hor daukazu ateaurrean oroitzapena. Zure buruari esanarte «geu eta gure familia eta denokizorratzen ari gara eta orria pasabeharra dago” dio Kandidok. “Laneraetortzen naizenean, beti begiratzen dutzubira ea norbait arrantzan ari ote den.Hortxe egoten ziren-eta Joxe Marizaintzen” amaitu du Jabierrek.Orbaindu gabeko zauriak.

Jon Artano, Nagore Te l l er ia

1

12000.VIII.8 JOXE MARI KORTA URANGA

“Joxe Mari hil zuenak hil zuen ez zuelako ezagutzen. Ordu erdi pasa baluberekin ez zuen hilko”. Zalantzarik gabe mintzo da Jabier Korta. “Izaerazsaiatua eta oso irekia zen” eta erantsi du: “Supermerkatuan bi metroro eza-gun batekin hizketan geratzen zen beti. Akordatzen naiz, aurreneko aldizlaneko feria batera kanpora joan ginenean... Hark, seminariotik, latina baibaina ingelesa jakin ez, eta «ni hurrena ingelesa jakinda etorriko nauk!» eta or-dutik ostiralero joaten zen Donostiara ingelesa ikastera. Abuztuan Brighto-nera joan zen familia etxean lagata... eta ekinaren ekinez, ikasi zuen”.Hamaika anai-arrebatan zazpigarrena zen Joxe Mari, denak Narruondotikberehala dagoen Talo baserrian jaiotakoak –Erkisketagoikoa du berezko ize-na–. “Hasieran baserrian hasi ginen lanean” dio Kandidok, Korta tailerrarensorreraz. “Nartxiso eta biok hasi ginen baserriko oilategian Guruzpe-ko tor-nua traktorean ekarrita. Joxe Marik jarri zigun guri ordena gerora”.Joxe Mari Korta ezkonduta zegoen eta hiru seme zituen. Abertzalea zen,

EAJren ingurukoa, eta ikastolen alde lan handia egindakoa. Enpresaria eta“langile porrokatua” ingurukoen arabera. 1994tik ADEGIko presidentea zen.Kirolzalea, batik bat bizikleta zalea, ere bazen. Sakratua omen zuen astele-heneroko pala saioa Zestoako kiroldegian.Atentatuaren biharamunean, bere pentsaeraren erakusgarri, Egunkariakadierazpen hauek aukeratu zituen: “Hainbat alderdi politikoren artean elka-rrizketa eta elkarguneak areagotzea beharrezkoa da, elkartzen gaituena bila-tuz, banatzen gaituenaren ordez. (...) Bakea atentaturik ez izatea, bahiketaeta mehatxurik ez izatea baino gehiago da: Demokratikoki edozein ideia de-fenditzeko aukera izatea eta ematea da bakea”.Atentatuaren eguneko oroitzapenak eskatu dizkiegu anaiei. “Asteartea zen etani Zumaian nintzen –hasi da Agustin–, bi lagun pasa eta haiek ez ziren esatenatrebitu. Goiko tabernako nagusiak esan zidan: «Hi! Tailer aldera joan hadi, ak-zidentia eo zeoze pasa dek eta!». Etorri nintzenean izararekin estaltzen ari zirengorpua”. Urruneko aginte batez bonba autoa zartaraziz egin zuten atentatuaETAkideek. “Zortzi-hamar egunean beti arrantzan ikusten genituen batzuk,ibaiaren bestaldean, eta geure artean «Hauek ez dia naturalak, hor zer aterakodue ba?» esaten genuen” argitu digu Jabierrek. Bera izan zen Joxe Marirenganairisten lehenbizikoa: “12:20an izan zen. Azken lan eguna genuen eta tailerraitxi aurretik eta behingoagatik bazkaltzera presaka ez joateko pixka bat lehe-nago irtetea erabaki zuen. Emazteari deitu zion «Oraintxe noa!» esanaz. Nikdanbatekoa entzun eta pentsatu nuen kamioi bat erori zela autopistatik behe-ra. Irten eta hantxe topatu nuen. Irribarre batekin hil zen”.

JOXE MARI KORTAREN ANAIAK ERKISKETAGOIKOA JAIOTETXEAN.JOXE MARI KORTA BERE ANAIEKIN LANTEGIAN.

Page 12: 108 - 2010 uztaila

E k a i n a k 2 5Alima taldearen sabel dantza erakustaldiaBainuetxean

E k a i n a k 2 6Felix Azpeitia. Lau t'erdiko eskualdeen artekoUdaberri txapelketa irabazi du

U z t a i l a k 3Arantxa Zigaranek Gipuzkoako Atleta Beteranoenelkarteak emandako atleta gailen saria jaso zuen

U z t a i l a k 4Arabako Valderejo parke naturala eta Añanakogatz harana ezagutzera Katamarruakoak

Zes toako mapa . Laster izango da salgai

euro baten truke Zesto-ako mapa berria udal

bulegoetan eta Ekainberrin.

Lehenengo Eka indarren eguna . Nahiz albotik askotan pasa, barrutikerabat ezezaguna zen Lili jauregia ezagutzeko aukera paregabearekineman zitzaion Ekaindarren egun borobilari hasera. Goizean goiz hasi zi-

ren tabernari eta merkata-ri taldea bereziki egun ho-rretarako prestatu beharzituzten basurde, orein,olagarro eta barazkiakprestatzen. Eta kontura-tzerako, suari ongi etorriaemateko ordua. Garaihaietan bi harri elkarrikolpetxoak emanaz sua

nola lortzen zen ikusi zuten haurrek txundituta eta jarraian Sastarraingopottoketan paseotxoa emateko aukera. Bitarte horretan bertsolari, abesla-ri eta trikitilariak tabernaz taberna jardun zuten helduxeagoen gozame-nerako. Arratsaldean tailer gehiago; nola margotzen zen, ehizarako tek-nikak… Eta arkumeak gorritu kolorea hartu zuenean denak filan pintxobat probatzeko. Egunari errematea emateko, bideo bat proiektatu zenudaletxe azpian egunean zehar ikusi eta ikasitakoa garai hartan benetannola zen ezagutzeko. Urte askoan antolatu dadila!!

U z t a i l a k 4Oier Iraolagoitiak zilarra Espainiako pistako txapelketan

Page 13: 108 - 2010 uztaila

Elkartasun eguna.Uztailaren 17an, Zestoako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ElkartasunEguna antolatu zuen. Herriko preso, iheslari eta deportatuak izan zituz-ten gogoan. Aldarrikapenekin batera hainbat ekitaldiz osatu zuten eguna;

parapente erakustaldia,elkartasun muralen mar-goketa, Sastarrain-Zestoalasterketa, herriko trikiti-lari gazteen triki-poteoa,herri bazkaria, elkartasunmaterialaren zozketa-tonbola, auzo eta koadri-len arteko herri kirollehia, ume eta gaztetxo-entzako tailerrak, argazkierraldoia kanpandorre-tik…

31

U z t a i l a k 7Zestoan ere San Ferminak udalekuetan

U z t a i l a k 1 1“Zezen bidea” itzulia ere bukatu dute Agiro

mendi taldekoek

a l e / b a l eK A L E . NOLA LITEKE ZEBRABIDE

PAREAN APARKALEKUA MARGOTUTA EGOTEA?BIETAKO ZEIN DAGO ONDO? EDO GAIZKI?

B A L E . DENEN GUSTUKO

KOLORERIK EZ ETA FRONTOIA MARGOTU

EGIN BEHAR, ALDE EDERREKO ITXURA

HARTU DU BEHINTZAT!

kU z t a i l a k 1 1

Euskadiko Sega Txapelketako finalerdiakAizarnan

U z t a i l a k 1 2Palestinako egoeraz eta etorkizunaz hausnar-

tzera etorri diren palestinarrei ongi etorria

U z t a i l a k 2 3Garikoitz Mendizabalek Sosegua diskoa

aurkeztu zuen kontzertu hunkigarrian

danbolinzulo

Page 14: 108 - 2010 uztaila
Page 15: 108 - 2010 uztaila

51

Page 16: 108 - 2010 uztaila

Idiakaitz gaztea da. Heidelberg gizakiak –Neanderthalen aurreko gi-zakia- orain dela 150.000 urte baino lehen zapaldu zituen lur horiek,eta eremu horietan lan egin zuen edo bildu zuen bizirauteko beharzuen janaria. Baina Idiakaitz gaztea da. Duela 14 urtera arte, ez ge-nuen haren berri. 1996an aurkitu zuten Azpeitiko Antxieta Jakintzataldeko kide batzuek. Zestoako herrigunearen eta bainuetxearen ar-teko tartean eta Urola ibaiaren ondoan ubide bat egiteko lanak egi-ten hasiak ziren, eta hori baliatuta, sondaketa estratigrafiko bat eginzuten aztarna arkeologikoak aurkitzeko itxaropenarekin. Lehenengo azterketa haietan Goi Paleolitoari –orain dela 35.000 ur-tetik 10.000 urtera arteko garaia– zegozkion tresnak azaldu ziren,baina baita zaharragoak izan zitezkeen lanabesak ere. Guztiak airezabalean aurkitutakoak izanik, berez garrantzia handikoak ziren aur-kikuntzak Alvaro Arrizabalagak dioenez: “Euskal Herrian Goi Paleo-litoaren aztarna asko dauzkagu, baina gutxi dira aire zabaleko aztar-

IdiakaitzGizaki primitiboen tailerra

1998tik hona, urtero-urtero eginduten bezala -2006an besterik ez

zuten huts egin-, aurtengo udan ereAlvaro Arrizabalagak (Oñati, 1965)

eta berak zuzentzen duen lantaldeakindusketak egingo dituzte Idiakaizko

(Irikaitz) aztarnategian. EuskalHerriko eta iberiar penintsulakoaztarnategi garrantzitsuenetakoa

bilakatu da Zestoakoa BehePaleolitoaren gaineko ikerkuntzan, eta

indusketa kanpaina horien guztienbitartez, orain dela 150.000 urtetik

gorako garaietan nola bizi zirenezagut daiteke gaur egun. Behe

Paleolitoa Kantauri itsasaldean nolakoizan zen jakiteko ezinbesteko

aztarnategia bilakatu da Idiakaitz.

Page 17: 108 - 2010 uztaila

1

7nategiak. Baina Idiakaitzen, gure harridurarako, zaharrago-ak ematen zuten piezak ere aurkitu genituen, Behe Paleoli-tokoak izan zitezkeenak (k.a. 2.500.000- k.a. 100.000), etalehenengo indusketa kanpaina, 1998koa, hori baieztatzekobaliatu genuen”. Idiakaitzek badu, Euskal Herriko eta Europako ia aztarna-tegi guztiekin alderatuta, aparteko bihurtzen duen besteezaugarri bat ere. Aztarna arkeologikoak jatorrizko lekuandaude, garai hartako gizakiek utzi zituzten leku berean.“Hori oso berezia da”, dio Arrizabalagak: “Normalean ibaikorronteek mugitu izan dituzte antzinatasuneko arrasto ar-keologikoak, baina Idiakaitzen, ez. Hemen beren lekuandaude, eta gainera aztarnak maila arkeologikoetan azaltzendirenez, garaiaren testuinguruaren berri ematen dute”. Idiakaitz 8 hektarea inguruko eremua izanik ere, Arrizaba-laga eta bere kideak bi tokitan aritu dira orain arte indus-ketak egiten. Geltoki inguruan aritu ziren 2003ra arte, eta2002tik Lubaki izenekoan ari dira lanean. “Oraindik bada-go beste hirugarren gune batean indusketak egiteko auke-ra, [Gipuzkoako] Diputazioak baimena ematen badu”. Izanere, orain arte ateratakoa ez da aztarnategiaren %1era ereiristen, “baina horrela lan egin behar da, toki jakinetan ara-katzen. Bestela 200 urte beharko genituzke, eta horrekinere ez genuke dena ezagutuko”.Gaur egun, Idiakaitzek Behe Paleolitoaren ikerkuntzanduen garrantzia onartuta dago Arrizabalagak dioenez. “Az-ken hamarkadetan Iberiar penintsulan egin den aurkikun-tza inportanteena da, eta horren erakusle dira Behe Paleo-litoaren inguruan aurkeztu diren lanak”.

Heidelberg gizakiaren bizileku

Idiakaitzen Behe nahiz Goi Paleolitoko harrizko tresnaugari aurkitu dituzte urte hauetan guztietan, batzuk etabesteak oso ezberdinak.Goi Paleolitokoak batik bat suha-rriz eginiko lanabesak dira. Behe Paleolitokoak, aldiz, eus-karri handikoak dira, uharri lan-duak esaterako. Eta aurkitu dira,era berean, Behe Paleolitoko bifa-zak –eskuz egindako aizkorak–. Aztarnategi hain oparoa izanik,Idiakaitzek asko esaten du Homoheidelbergensis-i buruz. Heidelberggizakia Neanderthala baino lehe-nago bizi izan zen eta desagertuegin zen denborarekin. Eta Idia-kaitz izan zuen bizitokietako bat.“Badakigu gizaki ibiltariak zirelaeta talde txikitan mugitzen zirela.

Eta baita oso garai epela bizi izan zutela ere, gaurkoabaino epelagoa”. Animalien arrastoak mendeen po-derioz desagertu egin diren arren, landareriarenek bi-zirik diraute, eta horiei esker badakigu, besteak bes-te, hurrak jaten zituztela –hurren fosilak agertu izandira, eta suposa liteke hurrondo bat zegoela ingu-ruan-. Ikerketen arabera, gizaki hau milurteetan eto-rri zen Urola ibaiaren bazter honetara, ziur aski, ehi-zarako toki egokia zelako eta tresnak egiteko lehen-gai egokia ematen zuelako. Udazken inguruan izatenzen Heidelberg gizakia Idiakaitzen, eta gero beste in-gurune batzuetara mugitzen zen. Iaz, gainera, aurkikuntza oso garrantzitsua egin zu-ten arkeologoek. Homo heidelbergensis-ek duela250.000 urte eginiko supazterra aurkitu zuten, garai-ko gizakiak, sua egiteko ez ezik, hura menperatzekogaitasuna ere bazuela erakusten duena. “Oso ezta-baidatua izan da gizakiak noiztik menderatzen duensua, eta hemen aurkitutakoak asko esan dezake horriburuz, nahiz eta oraindik 8-10 urte beharko ditugunhemengo pieza ondo aztertzeko”.Aurten uztailaren 27an hasiko dute indusketa kan-paina eta ia hiru astez luzatuko da. Krisi ekonomiko-ak ondorioak izan ditu dirulaguntzetan, eta aurtengokanpainari aurrekontua %30 murriztuta ekin behar-ko diote. Urtero-urtero helburu orokor batzuk dituz-ten arren, aurten badute beste asmo zehatzago batere. Ekainean Bartzelonako irakasle bat izan zenIdiakatzainen georadar izeneko tresna batekin, etaharekin miaketa bat egin zuen zoruan, zer eratakopiezak eta zein dentsitaterekin azaltzen ziren jakite-ko. “Guk orain zonalde hori irekiko dugu, eta begira-tu beharko dugu georadarraren analisi hori zenbate-

raino baieztatzen dugun”.Idiakaitzen indusketak egiten noiz artejarraituko duten ez du argi Arrizabala-gak. “Bizitza osoa eman genezake, bai-na hori kudeatzaileen esku dago. Etaesperientziak esaten dit egin dezakegu-la plangintza orokor bat, baina horreta-rako administrazioaren borondateaezinbestekoa dela; argi ikusten ez ba-dute, ez dagoela aurrera egiterik”

M ikel L i zarra lde

Page 18: 108 - 2010 uztaila

meatzaria txikitatik Minero izandakoa naiz. Gure aittitta eta aita biak

Garestiya meategiko katapazak izan ziren. GrazianAlberdi zen meategiko jabea, Arroabean iraulika-fa-

brika zeukan.Iraulika egitekolignito ikatza ate-ratzen genuen Er-txiñako minetatik.

Mutil-koskorre-tan minan haste-ko amorratzenegoten nintzen,

hamalau urte bete zain. Gerra bete-betean zegoelahasi nintzen 1938an.

Gerratean sasoiko mutilak denak militarizatuegin zituzten, herrian ez zegoen mutil bat minara-ko. Fabrikan ikatz asko behar zen. Osatu ezinik jar-duten ziren benga eta benga. Baserrietako agure za-harrak ere sartu ziren minara lanera.

Egunean zazpi ordu egiten genuen lana. Goizeanzortzietan joan eta bazkaria geuk igual eramaten ge-nuen; bestela amak eramaten zigun Ertxiñara. Baz-karia izaten zen babak eta arrautza bana, babatanegositako arrautza. Edateko, karabina botila-ardoa.Karabina litro eta erdi baino txikiagoko neurria iza-ten zen. Hura izaten genuen aita eta bi anaiontzakoardoa bazkaritarako. Anaia, Patxi, ni baino zaharra-goa zen.

Anaia Zumaian mekaniko ibilia zen. Gero hasizen minan lanean. Urtebete minan lanean ibili etamilitarizatuta gelditzen zinen, ez zeneukan soldadu-tzara joan beharrik. Horregatik, anaia hogei urtere-kin hasi zen minan lanean, hogeita batekin militari-zatzeko. Ordurako ni beteranoa nintzen minan,gazteagoa izanagatik.

Aurretik aittita ere ibili zen, baina ni hasi nintze-nerako erretiroa hartuta zegoen.

Minan hasi nintzenean, zortzi langile ginen, mu-tilak gerrara eraman ez balituzte, seguru asko ama-bi-hamahiru bat izango ginen.

Lanean obrero efectivo gisa hasi nintzen hamalauurterekin, baina lehendik ere mina ezagutzen nuen.Ikatza behetik gora atera eta putzua egiten zen; pu-tzu hura esku-bonbarekin drik-drak, drik-drak era-ginda hustu behar izaten zen. Astelehenerako urasortzen zen, bi eguneko ura egoten zen igandeaninor joaten ez bazen. Orduan, igandetan aita joatenzen bonbari eragitea eta gu mutil-koskorrak, zortziurte, bederatzi urte, aitari laguntzera joaten ginen...

Etxeko gauza bezala hasi ginen meatzaritzan, etxeko sukaldean beza-la ibiltzen ginen.

Aitari laguntzera joan, eta jeneralean bagoneta barruan sartuta ibil-tzen ginen, jolasean, baina han jornalik ez zegoen.

Lanean hasitakoan, besteekin batera joaten ginen goizeko zortzieta-rako, pikatxoiarekin ikatza harrotzera. Hautsa eta kea ugari izaten zenhan. Buruko min galantak ere bai boladatan… Horregatik, dinamita-ti-roekin eta, kontua edukitzen genuen. Dinamita-tiroak lanetik irtetera-koan egiten genituen; iluntzean. Horrela, hurrengo egunerako, kea de-na agortu egiten zen. Baina noiz edo noiz, estuasunen batean, pika-txoiarekin ikatza harrotu ezin baldin bazen, goizean hamarretan edohamaiketan egiten genuen tiroa. Han sortzen zen kearekin, hiru-lau bategunerako geratzen zinen izorratua... hango buruko mina eta abarra...

Izan ere, orduan, ez genuen pañuelorik ere. Ez begiak eta ez ari-ma, ez genuen ezer tapatzen!

Pasadizoak entzuteko: www.ahotsak.com/zestoa/hizlariak/joxe-migel-arregi-ibarguren-ertxin/

E lkarr i zke ta , t ranskr ipz ioa e ta mo ldake ta : Manue l Arreg i , Jon Ar tano

11991144--1166 IINNGGUURRUUKKOO AARRGGAAZZKKIIAAAARRGGAAZZKKIIAANN GGOOIIAANN EEZZKKEERRRREETTIIKK HHAASSIITTAA:: IINNIIXXIIOO AARRRREEGGII (( JJOOXXEE EERRTTXXIIÑÑEENN OOSSAABBAA)),, PPRRAAIIXXKKUU AARRRREEGGII (( JJOOXXEE EERRTTXXIIÑÑEENN AAIITTTTIITTTTAA)) EETTAA MMAANNUUEELL AARRRREEGGII (( JJOOXXEE EERRTTXXIIÑÑEENN AAIITTAA))

Page 19: 108 - 2010 uztaila

irAAIILLAA

04 LLAARRUUNNBBAATTAA

Gazte eguna. Egunean zehar, ikuskizun fran-ko. 17:30ean Ondarbasora Igoera taldean. 18:00etanXXIV. Ondarbasora Igoera. Erdikaletik aterata 16 ur-tetik gorakoentzat. 19:30ean sari banaketa. Sahara-rren afari despedida festa. 23:00etan Leok’k musikataldearen kontzertua. Duela lau urte Saharako ema-kumeei elkartasuna adierazteko helburuarekin abia-tutako “Saemel” proiektuari jarraipena emanaz “Unebat…” izeneko bigarren diskoaren aurkezpena.

05 IIGGAANNDDEEAA

Edadetuen eguna. Zaharrei omenaldia, jubi-latuen bazkaria, txistulari alardea…

Am abir j inak

07 AASSTTEEAARRTTEEAA

Txupinazoa, preso eta iheslari politikoen al-deko manifestaldia, afaria.

08 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Meza nagusia, musika bandaren kontzertua,lehen zekorketa, zekorketen aurkako elkarretaratzea,Pirritx eta Porrotx pailazoak, berbena...

09 OOSSTTEEGGUUNNAA

Zarata festa, mural pintaketa, txakolina das-tatzea, pilota partidak frontoi zaharrean, zezentxoeta poniak, euskaraokea...

10 OOSSTTIIRRAALLAA

Bigarren zekorketa, zekorketen aurkako el-karretaratzea, oilasko jana txosna gunean, pilota par-tidak…

11 LLAARRUUNNBBAATTAA

Paella lehiaketa, koadrilen arteko jolasak,berbena...

19 IIGGAANNDDEEAA

V. Akoako bira. 9:30ean Idiakaitz txistularitaldea auzoan zehar. 10:30ean, V. Akoako bira laster-keta. 7.800 metro. (Gehienez 120 partehartzaile, izenematea Zestoako kiroldegian 943 147 942 telefonoan).Lasterketak irauten duen bitartean trikitilariak ermi-tan. 11:45ean, III. Asto lasterketa, auzoko partaidee-kin. 11:45ean hamaiketakoa denentzat, batez ere, ko-rrikalariek indarrak berreskura ditzaten. 12:00etatikaurrera bertsolariak eta trikitilariak. Ondoren sari ba-naketa. Ziurrenik beste sorpresaren bat ere izango da.

••XXXIX. Dinastia Etxabe pelota txapelketa hasida jokatzen. Zestoako frontoian izango dira

partiduak gaueko 22:00etan. Lehenengo aurre kanpo-raketa uztailaren 23an izan zen eta bigarrena 30eanizango da senior mailan. Final laurdenak abuztuaren3, 5 eta 12an. Final erdiak abuztuak 17 eta 19an. Etaazkenik finala abuztuak 26an jokatuko da

1

9uzTTAAIILLAA

30 OOSSTTIIRRAALLAA

Gazteen arteko esku pilota txapelketa frontoian.

abUUZZTTUUAA

06 OOSSTTIIRRAALLAA

18:00etan Zestoa-Andoain herri arteko lehia. Kadetemailan Adonis-Perez, jubeniletan Salegi-Azagirre eta nagusietanAzpeitia-Odriozolak hartuko dute parte •• Plaza inguruan,20:00etan. Trapu Zaharra antzeztaldeak “Canping renove” es-kainiko du, Goitisolo anaiak, beraien bizitza aurrera ateranahian, Zestoara datozen anai-arreba uruguaiarrak dira. Berenesperantza, kanping desberdin bat sortu non turista guztiz era-karrita sentituko den. Beraien lehen helburua: Zestoan lursailakdituen sozio bat aurkitzea. Beraz, hor arituko dira plazan eurenCAMPING RENOVE horren abantailak agertzen. Mundukokanping bakarra “zero gunea” daukana.

10 AASSTTEEAARRTTEEAA

San Lorentzo egunez festak San Lorente auzoan.

12 OOSSTTEEGGUUNNAA

Plazan gaueko 22:00etan Zinea izarpean. 80 egun. 80egunean (euskaraz). 105 minutu. Urtea: 2010. Zuzendaria: JonGaraño, José Mari Goenaga. Laburpena: Axun, 70 urteko ema-kumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bereezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da,nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gazte-tan zuten kimika oraindik bizirik dagoela sumatuko dute bere-hala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun,Maite lesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduak dudanjarriko ditu Axunek: zer jarraitu, burua edo bihotza?

15 IIGGAANNDDEEAA

Amabirjin eguna Aizarnan.

28 LLAARRUUNNBBAATTAA

Estazioko industrialdean 16:00etan. III. Slalom-a.

a g e n d a

Page 20: 108 - 2010 uztaila