Axola aldizkaria 2013ko uztaila

16

description

Abanto-Zierbenako AXOLA EUSKARA ELKARTEak argitaratzen duen aldizkariaren 25. alea da hau.

Transcript of Axola aldizkaria 2013ko uztaila

Page 1: Axola aldizkaria 2013ko uztaila
Page 2: Axola aldizkaria 2013ko uztaila

2

Bilbon jaioa

Non bestela? Halere, ez nintzen lu-zaro geratu.

Zer, ba?

Ama nire erditzetik osatu eta Trapa-garango familiaren etxera eramanninduen.

Beraz, trapagarandarra

Noski! San Gabriel langile auzoanhazi nintzen. Izugarri polita izan zenhan bizitzea! Eta orain bertan biziez arren, Trapagaranen egiten dutnire bizitzaren oso zati inportantea,bertan estudioa daukat eta.

Txikitan aitarekin baratzean ari-

tua omen

Bai horixe! Eta oso pozik nago es-perientziarekin, ze baratzari eskernire barruko sentimendu asko des-kubritu nuen. Sutsuena, ezbairikgabe, nekazariekiko miresmena!

Eta abantarra?

Baita! Urte mordoa eman nuen LasCarrerasetik igarotzen, gora eta be-

hera, besterik gabe. Etxean betida-nik izan den liburu hori bezala, mi-laka aldiz ikusi, baina erreparatuinoiz ez; baina egun batean, harga-tik hartu, irakurtzen hasi eta liluratu.Horrelako zerbait gertatu zait niriLas Carrerasekin. Baina ez pentsaerraza izan denik, bertakoek zuguztiz onartzeko hamar urteko ego-naldia eta Montañora behin, gutxie-nez, igotzea eskatzen dizute.

Eta nola eraman duzu?

Hamar urteetakoa, tira, baina Mon-tañokoa oso gogorra izan zen!

Mende erdia (50 urte) beteta

Tamalez, orain badakit kanta harkdioen “hogei urte ez dira ezer”kontu horretakoa egia hutsa dena.

Artea

Ene!.. Nik uste ezin dela artea zerden modu mugatu batez definitu.Dena dela, inoiz baino kontzeptuetereoagoa bihurtu da. Gauregungo artearen banalizazioak eka-rri du herriaren urruntzea, eta, on-dorioz, sukaldaritza eta diseinua

Antonio Delgado

Apirilaren 26tik maiatzaren 5era Antonio Delgado pintoreak “Beste

ikuspuntua/La otra mirada” bilduma erakutsi du Las Carreraseko Ha-

ritzalde Aretoan. Guk aukera aprobetxatu dugu Antonio eta bere obra

hobeto ezagutzeko.

Page 3: Axola aldizkaria 2013ko uztaila

3

bezalako “arte txikiak” haren lekuabetetzea.

Pintorea

Zergatik ez? Bizitzak ekarri eta za-ramatza. Ohi denez, agian bokaziobanaketara ere berandu samarheldu nintzen, baina oso pozik nagotokatu zitzaidan sortze motarekin.

Zein pintorek eragin du zure pin-

tatzeko maneran?

Guztiek eta inork ez.

Sintesi erritmikoa

Pintatzeko modu berri baten bila-keta. Muin edo esentziaren bila-keta. Alkimistaren bilaketanekaezina.

Baina existitzen da alkimisten

“Filosofoen harria”?

Ez dakit eta ez zait axola, ze ezdaukat argi zein den frustragarria-goa existitzea ala ez. Izan ere,xarma eta sortze lana “harri ma-giko” horren bilaketan dago.

Beste ikuspegia/La otra mirada

Hurbiletik unibertsalera. Artea etaherria adiskidetzea. Azken finean,denboraz eratuko den asmoa...Beno, ikusiko dugu, ze, esan be-zala, bizitzak ekarri eta zaramatza.

Erakusketa honek segida izango

du?

Bai. Meatzaldeko beste hainbat le-kutan: Ortuella, Trapagaran, Mus-

kiz, Gallarta... Eta Ibar Ezkerrekobeste hainbatetan: Sestao, Bara-kaldo, Portu... Urtean behin edo bi-rritan jartzea da asmoa.

Pintura irakasle

Nire ikurritza da irakastea ikasteko,ikastea izateko.

Musikaria

Zapi urtez aritu nintzen Bizkar tal-dearekin. Euskal musika eta kanta-gintzaren hainbat erritmo eta soinugaurkotu eta zabaltzen saiatuginen. Oso bizipen positiboa izanzen.

Sukaldaria

Ja, ja!.. Esan bezala, inportanteenasaiatzea da.

Euskara

Ametsa. Gaur egun, zerbait uler-tzea, poz handia. Egun batean hitzegitea, helmuga...

Ez duzu helmuga askotxorik?

Bai, badakit, baina horixe duk bi-zitza, motel! Ez al da?

Bizi filosofia

Helmugen eta filosofoen harrienatzetik ibiltzeaz gain?.. Ja, ja!Beno, serioan, “besteen ona bilatueta nirea aurkitu”.

XXI. mendeko gizartea

Galduta, lotan eta gaindituta.

Page 4: Axola aldizkaria 2013ko uztaila

4

Etorkizuna

Gero asko ikusi ditugu. Baina orai-nak egiten du geroa. Eta gaurkopresenteak ez du etorkizun onik ira-gartzen. Baina baikorra naiz, etaziur nago gizarteak ere bere hel-muga aurkituko eta heldu bitartean

mundu justuago, solidarioago etazoriontsuagoa eraikiko duela.

Sistema politikoa

Diru-gosea bultzatzen ez duena,askatasuna murrizten ez duena etaondasunak modu justuago batezbanatzen dituena.

Zerk alaitzen dizu eguna? -Eguna lanean igaro eta nekatuta,“egia” ukitu izana sentitzeak.

Zerk tristatzen dizu eguna? -Zalantzek eta nire gizatasunakzer naizen gogorarazteak.

Pintore bat - Cezanne

Meatzaldeko pintore bat – Is-mael Fidalgo

Film bat – Garcia Berlangaren“El Verdugo”

Zuzendari bat – Roman Po-lansky

Aktore bi – Al Pacino eta Kathe-rine Hepburn

Sex symbol bat – Aitana San-chez Gijon

Futbol talde bi – Athletic eta...Abanto FC

Futbolari bat – Jose Angel Iribar

Kirolari bat – Tony Rominger

Abesti bat – B. Hornsbyren “Theend of the innocence”

Musikari bat – Eliseo Parra

Liburu bat – Patrick Süskind-en“El perfume”

Idazle bat - Jose Luis Sampedro

Bizitzeko herri bat – Las Carre-ras

Bizitzeko herrialde bat - Bizkaia

Edaria - Garagardoa

Jatetxea - Azurmendi

Sukaldaria - Berasategi

Jaia – Abantoko San Pedrokoerromeria

Bazkaria – Bildotsa labean

Politikaria – Tasio Erkizia

Bat-batekoak

Rolan E. Gonzalez

Page 5: Axola aldizkaria 2013ko uztaila

5

Ostion lakua

Putxetako meatzeaZugaztieta elurretan

Frias herria gauez

Page 6: Axola aldizkaria 2013ko uztaila

6

Izadi hila

Belarretan

San Pedroko erromeria Ismael Fidalgo

Page 7: Axola aldizkaria 2013ko uztaila

7

Azeri buztanak gune hezeak na-hiago dituen lore eta hosto zabalikgabeko landare belarkara da. Urta-roaren arabera, ale ezberdin bi topadaitezke: ale emankorrak eta aleantzuak. Lehenengoak negu etaudaberrian garatzen dira eta ezdute hosto edo orratzik, burua bainoez, esporez beteta. Hauek asko jota10-20 cm-koak dira.

Ale antzuak, berriz, udan garatzendira, ale emankorrak hil ostean. 20-80 cm bitartekoak izaten dira. Sen-dabelar gisa azken hauekinteresatzen zaizkigu.

Euskal Herrian zortzi espezie eza-gutzen dira. Denen artean bat,“Equisetum palustre”, toxikoa da,palustrina alkaloidetan aberatsabaita. Sendabelar gisa interesatzenzaigun bakarra “Equisetum ar-vense” da, gainontzeko espezieekosasun arazorik sortuko ez digutenarren.

ERABILERA BIKOITZA

Sendabelar hau bi alorretan erabil-tzen da nagusiki, giza-osasuna ho-betzeko eta baratzezaintzan.

Azeri buztanak giza-osasuneanduen eragin nagusia diuretikoa da,

gernu ekoizpenean laguntzen du,alegia. Besteak beste, potasio ga-tzetan aberatsa da, eta ekisetoninaduenez, antzinatik giltzurrun ha-rriak, gernu infekzio ez larriak etagernu ekoizpen txikiko egoeretanerabili izan da.

Silizeoetan ere aberatsa denez,erreumatismo, osteoporosi, tendini-tis eta hezurreria bezalako gaitzenkontra gomendatzen da, baita apur-tutako hezurrak sendotzeko etaatzazalak gogortzeko ere.

SUKALDEAN

Mineraletan aberatsak diren saldakerraz presta daitezke, beste zenbaitbelar eta barazkiekin lagunduta.Prozedura, 5-6 pertsonentzat.

50 gr asun, 50 gr azeri buztan,konbu alga xafla 1, kipula 1, porru1, espinaka pare bat, kalabazapixka bat, azenario 1, arbi txiki 1,apio pixkatxo bat, eta 1,5-2 litro ur(barazkien tamaina eta kopuruarenarabera).

Osagai guztiak ordu erdiz egosi,salda egiteko. Barazkiak kendu.Egunean hirutan hartu: goizean, ba-raurik, eta bazkaldu eta afaldubaino lehen.

Azeri buztana, Karbonifero garaikoerraldoi txikia

Page 8: Axola aldizkaria 2013ko uztaila

8

BARATZEZAINTZAN

5 litro uretan 30-50 gr landare lehor45 minutuz edo ordubetez egosi.Erabili aurretik, hozten utzi. Landa-reak ureztatu edo lurruneztatubaino lehen, %20 diluitu daiteke,hots, 1 litro ur gehitu.

Egostean, landareari silizezko kris-talak erauziko dizkiogu eta hauekpiper edo tomate landareen hostoeta zurtoinei mikrozauriak egingodizkiete, eta txerto baten antzera,landareak berak antigorputzak uga-

rituz erantzungo dio guk egindakoerasoari.

Fungizida eta bio-suspergarri gisaerabiltzen da. Zenbait intsektu al-dentzeko gaitasun txikia ere badu.

OSAGAI NAGUSIAK

Gatz mineraletan aberatsa da.Batez ere silizeotan da ugaria, sili-kato organiko disolbagarria izanik.Gainera, potasio kloruro kopuruhandia du. Udaberrian batzen ditugatz mineral gehienak.

K. Fuentes

Page 9: Axola aldizkaria 2013ko uztaila

9

“Wert legea”, Euskal Herriarenaurkako enegarren erasoa

Espainiar Estatuak badauka dohainbat, haien kasuan, errealitateak betigainditzen du fikzioa. Norbaitek be-netan pentsatzen bazuen ez zutelakontu gehiagorik txisteratik aterako,inozo hutsa dela esango nuke.

Azken urteotan aldaketa asko ikusidugu: erreforma ekonomikoak(erretreta, pentsioak…), pribatiza-zioak, murrizketak edonon, azkenfinean, krisi ekonomiko, sistemikoeta politiko baten erdian gaudelaadierazten duten faktoreak diraguztiak. Eta erreforma politikoaridagokionez, berzentralizazioa bul-tzatzen duen ofentsiba identitarioa

abiatu du Estatuak. Arrazoi askoeman genitzake, baina, nire ustez,adierazgarriena da Estatuaren be-raren ahuldadea.

Testuinguru honetan Wert erre-forma delakoa kokatu behar dugu.Wert ministroa tematuta dago “ba-lore konstituzionalekin”, baita ikas-leen espainoltzearekin ere. Etahorretarako, zer eta irakaskuntzaerreformatu, LOMCE legearenbidez. Lege honetan curriculumauniformizazio tresna bezala erabil-tzen da. Horren adierazle Wert-enberaren ondorengo aipua: “Hay queespañolizar al alumnado catalán”.

Page 10: Axola aldizkaria 2013ko uztaila

10

Sergio Monedero

Hauexek dira, lege berri horri dago-kionez, eman ditzakegun zertzela-darik nabarmenak:

• Ikasle sumiso eta akritikoak bul-tzatzen ditu, zenbaki hutsak bi-hurtuz.

• Ikasleria sexuaren arabera ba-natzen du.

• Eskola inklusiboa bultzatu ordez,bereizkeria eta klasismoa ahalbi-detzen dituen ikasleen sailka-pena egiten du.

• Hezkuntza komunitateari partehartzeko aukerak murrizten diz-kio.

• Espainiar Konstituzioaren balioakinposatu eta konstituzioaren ikas-kuntza derrigorrezkoa proposa-tzen du

Azken finean, garena ukatu eta ezgarena inposatu. Frantziar Matxina-dak egin zuen bezala, berdintasu-naren izenean uniformizazioabultzatzen du eta guztiok bihurtzengaitu espainiar. Mundua ulertzekoera anitzak eta gure era partikularraezabatu, espainiar partikulartasunainposatzeko. Berriro ere esan beharda ez dugula inor baino gehiagoizan nahi, baina neurri berean ezdugu onartuko inor baino gutxiagoizatea.

Eta euskarari buruz, zer?

Besteak beste, euskara erailtzea dalege honen helburu argia. Orain ar-teko hizkuntza politikek Euskal He-rria euskalduntzen ez dutelaadierazi badugu, inposatu nahi di-guten hizkuntz eredu berriak eus-kaldunak erdalduntzea du helburu.Euskara hirugarren mailan ezartzendu LOMCEk, atzerriko hizkuntza-tzat jotzen du, eta atzerritar bihur-tzen gaitu geure herrian.

Baina aresti pasa den KORRIKAnikusi bezala, herri honek behin etaberriro bere hizkuntzarekiko egitendu apustua. Eta berriro berritukodugu gure hizkuntzarekiko zina,geuk euskaraz bizi nahi dugu eta!

Page 11: Axola aldizkaria 2013ko uztaila

11

“Badu, bada”

Aita Luis Villasantek zioen gehiegimintzatu ohi dela euskararen jato-rriaz edo iraupenaz, euskararentresnatasuna, hau da, euskarak ko-munikatzeko balio duela ahaztuz.Halaber, bada euskara paparreanjartzeko dominatzat edo nortasunikurtzat hartu, baina gero erdarazbarra-barra egiten duen euskaldu-nik.

Idazleen artean ere, euskararen era-bilerarekiko jarrera bitxiak egon dirahistorian zehar. Horren erakuslea,XVIII. mendean euskararen alde laneskerga egin zuen Manuel Larra-mendi idazlea dugu, zeinak euskarazabaltzeko gaztelaniaz idatzi zuen,horrela jende gehiagorengana hel-duko zelakoan.

XXI. mendean, aldiz, aski frogatuada hizkuntzak ikasteko murgiltze-prozesua erabatekoa izan behardela; hots, irakurri, entzun, idatzi etamintzatu behar dugula, hizkuntzabereganatuko badugu.

Hala ere, euskararen erabilerariburuz kaleratu berri diren estatistikekdiote, D ereduaren arrakasta ukae-zina bada ere, ikasle gehienek ezdutela euskaraz egiten gelatikkanpo. Gure gazteei euskarak ez diebalio, nonbait, elkarri esan beharre-koa adierazteko.

Hizkuntza bizirik dago, baldin etahiztunik badu, ikasi bada, maitalerik

badu, erakarmenik badu, bizia bada,digitala bada, barregarria bada, lu-rralderik badu...

Horrelakoak eta gehiago irakur zi-tezkeen Donostiako San Telmo mu-seoan egon den euskarareninguruko “Badu, bada” erakusketan.

Eta hortxe dugu erantzuna. Euska-rak horietarako guztietarako balioduela konturatu behar dugu. Erabil-garritasuna identifikazioaren aurre-tik, edo posiblea bada biak batera,jarriz gero, betiko euskaldunak ira-baziko ditugu.

Gure bizitzarako “euskaraz bizi nahidut” hautua egiten badugu, erabi-lera, eta beraz, iraupena bermatutadago.

Egia da elebitasunak estresa sorra-raz diezagukeela. Gazteek ez eidute estresa maite, bai aldiz, moder-nitatea, eta euskara Europako hiz-kuntzarik zaharrena izanagatik ere,modernoa dela ezin uka, normali-zatu eta egokitzeko prozesu etenga-bean dagoen neurrian, bederen.

Azkenik eta euskarak bizitzeko balioez duela argudiatzen dutenei, estre-satu nahi ez dutenei, Luisa Etxenikeeta Anjel Lertxundiren hitzakgogoraraziko nizkieke: “Elebitasunaelkarbizitzaren asmaketa-ariketaetengabea da”.

S. Sancho

Page 12: Axola aldizkaria 2013ko uztaila

12

563 urtean Trentoko Kontzilioa eginzen. Onartutako xedapen arteanbada bat, zeinek behartzen dituenparrokia katoliko guztiak erregistra-tzera beren sakramentu-liburuetanbataio, ezkontza eta heriotza guz-tiak. Horrek dokumentu-ondare ga-rrantzitsua utzi digu tokian tokikoauzokideez.

San Pedroko (Sanfuentes, El Bao,San Pedro, Murrieta, Las Carreras,San Lorenzo eta Putxeta auzoak)parrokiari dagokionez, erregistroakTrentoko Kontzilioa baino lehen

hasi ziren, 1514an hain zuzen. Le-henengoa urte horretako apirilaren30ean erregistratu zen: Maria Pe-dregal Fuente; eta abuztuan biga-rrena: Pedro Frías-OtañesPucheta.

Orotara, XVI. mendean (1514 -1600) erregistratu ziren 216 bataio(120 gizonezko eta 96 emaku-mezko). Oso kopuru txikia, inondikere, 2.5 bataio urteko. Eta hurrengomendeko 912 bataioekin alderatzenbadugu, argi dirudi garai hartan ezzirela bataioak behar bezala erre-gistratzen, batez ere neskena.Beste aukera, hots, gurasoek jaioguztiak ez zituztela erregistratzenzailago dirudi egungo perspektiba-tik, baina auskalo!

Eta abizenei dagokienez, XVI. men-dean 89 agertzen dira. Abizenhauetatik nabarmendu behar da,alde batetik, ia guztiak toponimoakdirela (lekuen izenak), eta, hortaz,patronimikoak (Gonzalez, Ernan-dez...) oso gutxi. Gainera toponimohorien heren bat baino gehiagogure inguruko leku izenak dira (No-zedal, Carreras, Valparda, Pucheta,Murrieta, Casal...). Bestetik, azpi-marratzea euskarazko hitza jatorriadutenak %30 bat direla.

Bataioak eta abizenak AbantokoSan Pedron XVI. mendean

San Pedro eliza. Lehenengo planoan

antzinako hilerriko horma

Page 13: Axola aldizkaria 2013ko uztaila

13

ABELLANEDOACHIGAARECHAGAARCOATERECABALPARDABALLEBARCO BARRERA BELASCOBETANZOSBILLARCALBO MONTAÑO CALLEJACALVOCAMPOS CARRERAS CASALCASTROCORTES CHABARRIAELOSTERA ERNANDEZELVARADOEROSESCURZAFRÍAS-OTAÑESFUENTE FUICOGARAY

GERAGÓMEZ DELCASALGONZÁLESGONZALEZGUENDIAGAGUEREDIAGAJOANES JUGOLAFUENTELALLOSALARREALEGARZALUYANDOLLANEDALLANASLLANEDOLLARENA LLOSAMACHÍNMARROQUÍNMENCHACAMENDOZAMONTEÑANOMUENTEMURRIETAMURUETANOZEDALOBARESOTAINO

PACHÓN PALACIOSPEDREGALPUCHETAPUENTE PUERTOQUADRAREBILLARIBARIOSALZEDOSANDOBALSANFUENTESSANLLORENTESAN MARTÍNSANTELICES SANZ SARACHAGASIERRASILLONISSOBERONTELLITU TOBARTOBESTRAUCOUGARTEURIARTEVALPARDA YBAÑEZZULANO

Hona hemen Abantoko San Pedroko XVI. mendeko abizenen zerrenda, al-fabetoaren hurrenkeran, eta jatorrizko grafia errespetatuz:

Armando Cruz Llosa

km-130.blogspot.com.es

Page 14: Axola aldizkaria 2013ko uztaila

14

Oinaze gordinetik ihes egiteko na-hian, psikologoarenera doa Mar-tina. Baina bidean bururatzen zaioatsegingo litzaiokeela jakitea, be-netan, bere buruarekin zer gerta-tzen den. Ataka horretatiklehenbailehen irten nahi du, senti-tzen duelako eromenaren bide sun-tsitzaileak harrapa dezakeela. Eraberean, erne ibiltzen ez bada, psi-kiatriko batera joan daitekeela ol-dozten du. Beraz, arreta handizbiziko da, une oro.

Martinak ez daki buruan dabilkionjoera kezkagarri hori nondik dator-kion, ezta zergatik bera izan den“aukeratua” ere. Esan diotenarenarabera, ordea, genetikan ere azal-pen bat baino gehiago aurki di-tzake. Hortxe agertuko da liburukobeste protagonista, birramama(Vera izenekoa, hain zuzen), psikia-trikoan bahituta, denbora luzezegon zena.

Pairatzen duen barruko bihozminhori oso ondo ezagutarazi diguidazleak, eta berarekin batera ibiliko

gara emozio batetik bestera, ihesegin nahian, gero eta errealistagoairuditzen zaigun heinean.

Verak bezala, gatibu, guk ere sin-toma guztiak ditugula senti deza-kegu. Teknika narratiboa maisukierabilita, lehenengo zatian batezere, jakin-min morboso piztuko digueleberri honek, gakoa zertan datzanjakiteko, protagonista zein neurrita-raino erotuko den, edota bidean ir-tenbiderik aurkituko ote duen.

Ni, Vera

Z.MURRIETA

Idazlea - Itxaso Martin Zapiain.

Argitaletxea – Elkar

Page 15: Axola aldizkaria 2013ko uztaila

15

Jare eta Iñigo Cabacasenoroitzapena

Jare taldeak IAZE diskoa kaleratudu duela gutxi. IAZE–k Masai tribuafrikarraren hizkuntzan arratsaldeaesan nahi du. Izenburu deigarri ho-nekin argitaratutako diskoan ba-dauzkagu abesti interesgarribatzuk, nahiz eta Jareren ohiko es-tiloa aldatuta ikusten dugun, lehe-nago askoz gogorragoa zelako etaorain (askoz leunagoa) rock moder-nista dei diezaiokegulako.

Aipamen berezia merezi du IñigoCabacas hildako gazteari “Zulagun” eskainitako kanta zoraga-rriak. Ez bakarrik emozio dimen-tsioagatik, baizik eta kantu ederradelako zentzu guztietan, eta, gai-nera, horretan, ziur aski, zer ikusihandia daukalako Zea Mais taldekoAiora Errenteriaren parte hartzeezin hobeak. Bai, aitortu behar dutemakume honen ahotsak lortzenduen zirrarak barne muinetarainohunkitzen nauela.

Horrela dio abesti horrek pasarteikaragarri batean: “esku lohi horiizan dut nire bihotzean joka, herriakoihukatu du, entzun ahotsa, lortuegia, besarka nazazu, ez itxi be-

giak, sentitu behar dut hurbil utzi-tako argi guztia”.

Aipatuaz haratago, diskoak hasie-ran ematen du beste bat dela,arrunta, baina entzutearen poderiozkonturatzen gara Jare taldeak osolan berezia eta duina egin duela.Hori, behintzat, gertatu zait niri. Orohar, nik esango nuke emandako ka-litate maila guztiz onargarria dela,baztertu gabe diskoak gorabeherakdituela, eta egin dituzten abestiezagunen bertsioak ez zaizkidalahainbeste laket.

Z.MURRIETA

Page 16: Axola aldizkaria 2013ko uztaila