130 - 2012 uztaila

20
Zestoa 2012ko uztaila 130 zk. danbolin udatiarren begietan

description

deskribapena

Transcript of 130 - 2012 uztaila

Page 1: 130 - 2012 uztaila

Zestoa

2012ko uz ta i l a

1 30 zk.

danbolin

udatiarrenbegietan

Page 2: 130 - 2012 uztaila

moztu fitxa eta utzi Potxolo liburudendan

danbolin indartzen lagundu nahi?egin zaitez bazkide!

izena/bi deiturahelbideaherria tel.kontu zenbakia (20 digito)

posta kodeanortasun agiria

urtean25€

Page 3: 130 - 2012 uztaila

PP OO SS TT AA LL AA MM EE NN DD II AA RR TT EE TT II KK Banne, Frantzia, 2012.07.20

Kaixo Famili,

Urrutitik idaztea egokitu zait eta, Fernando Arzallusek erregalatutako erreportajeak -baote erretratu horiek baino postal ederragorik?- aitzakia ematen didalakoan, postalez bi-daltzen dizuet atarikoa.Udara mendietatik postalak bidaltzeko garaia izan da guretzat. Seguru asko oso modudesberdinean bizi dugu mendizaletasuna Mario Serranok eta biok. Baina egingo nukehitzez jartzen zailak diren antzeko sentipenak bizitakoak garela mendian. Mario bezalaazpeitiarra zen jaiotzez Joxe Takolo. Orain urte batzuk bere biografia atera zuten Uzta-rriakoek. Han leituta dakit egundoko inpresioa egin ziola Takolori Pirinioak ezagutzeak.Uda atarian joan ziren Hiru Erregeen Ma-haira eta elur dezente topatu zuten, etatxundituta geratu zen: "Orain elurra baze-ok, ze izango ote dek hau neguan?" pen-tsatuaz bere kolkorako. Nik ez daukatahazteko aurrenekoz Alpetan izan ginene-koa. Ecrins-etara joan eta furgonetatik ir-ten ahala serakak (izotz masa handiak)ikusi genituen mendietan zintzilik. Hurabeste mundu bat zen ordura arte ezagutu-takoaren ondoan. Ahoa ezin itxita egonginen puskatean anaia eta biok gora begi-ra. Eta Ramon Saku, espediziokide betera-noa, barrez: "Jo,jo,jo!, banitxakin bi ana-yak holaxe geauko zinatela"."Goian beude" dio Fernandok gure artetik ezabatutako eraikinez. Aspertuta nago ni Zes-toa zein polita zen aditzeaz, zein polita behar zukeen imajinatzeaz. Udako beste oporral-di batean Karlovy Varyn izan ginen, lehengo Cralsbad-en. Zestoako garai bateko eitearenusain bat hartzeko balio izan zidan. Bazegoen hotel bat Arocenaren traza izugarria zue-na. Postal mordo bat erosi nituen. Baina gero furgonetatik motxila lapurtu zidaten etahan eraman zituzten Carlsbadeko postalak.Bizikleta hartuta nabil ni egunotan mendirik mendi, Pirinioak pasa eta Alpetarako bideanCeveneetan. Frantzian herri gehienek dauzkate 'postalekoak' diruditen ikuspegiak. Horre-tan egundoko bentaja ateratzen digute. Egia da gero herri askok benetako postalak diru-ditela, ezer-inor ez delako mugitzen enkuadrean; kalean apenas dabilelako jenderik...Bo nahikoa luzatu naiz, aprobetxatu barkazio egunak denbora faltaren aitzakian bestelaegiten ez dituzuenak egiteko. Eta, batik bat, maite dituzuenak zaintzeko. Hartu tarte bathorretaz pentsatzeko.Tristea da norbait, edo zerbait, zenbat estimatzen dugun kontura-tzeko hura galdu beharra. Abuztuan ez da ddaannbboolliinnik izango, irailean itzuliko da. Eskuartean duzun honek ere behar du zaintza, bazkidetza moduan garbi esanda. Batik batagintariak oinarrizkoenetatik (hezkuntzan, osasungintzan eta kulturan -...bo kultura beti

izan da aurreneko zigortua-) kentzen ari zaizkigunean.Pa handi bana, eta ikusi arte,

P.S.: Postala bidali eta nire bidaiaz ez dizuet ezertxo ere kontatu. Dena de-la nire ibileren berri nahi duenak bilatu dezala interneten: 'BBaakkaarrbbiissttaann'.

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

jon

34 6 10 12 16 19II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

'BB AA UU LL AA RR EE NN 'BBAAZZTTEERR BBAATTEEAANN,, ZZEESSTTOOAA

DDAANNBBOOLLIINN ZZUULLOO

JJAARRDDUUNNIIAANNMMAARRIIOO SSEERRRRAANNOO

diruz lagundutakoa

AAUUZZOOEETTAATTIIKK

AA GG EE NN DD AA

egin zaitez bazkide!

Page 4: 130 - 2012 uztaila

enbidoa I. H E L D U D A U D A R A … P U F F ! !

Jende asko pozez betetzen duen urtaroa dela esan genezake. Baina badahain pozik hartzen ez duenik ere. Bi talde desberdinduko nituzke udara-ren etorrera nola hartzen dutenaren arabera. Lehenengo taldea, gustura

hartzen dutenena; eta, bigarrena, hain gustura hartzen ez dutenena.Nik esango nuke udak gauza gehienak onak dituela eta beste batzuk hobeak.Hasteko, OPORRAK. Batzuk oporraldi luzea izaten dute: hilabete bat, bi (askokez)…; beste batzuk hogei egun, hamar… Eta gero lehen aipatu dizueten biga-rren taldekoak egongo lirateke, oporrik ez daukatenak, alegia.

EGURALDIA. Nire ustetan gehienokdugu gustuko eguraldi ona, eguzkiakondo jotzen duenean, hondartzaraedo mendira joateko edo/eta besteedozer egiteko aukera dago. Ah, egu-raldi onarekin ez nuen esan nahi bes-te bero nazkagarri hori e! Eguraldi sa-noa. Bigarrengo taldekoak ederki da-kite zer den bero hori pasatzea, puff!FESTAK. San Joanak, San Ferminak,Karmenak, Santa Anak, San, San,San.. Gero datoz, Marijaia, Ama Zu-riaren jaiak, Aste Nagusia… Festaz jo-sia dago udara baina, hala ere, dudarikgabe onenak irailean ditugu: ZESTU-KO FESTAK! Iruditzen zait horretandenok ados gaudela, bai lehenengotaldekoak eta baita bigarren taldekoakere. Zestoan herritarron artean sor-tzen den giro hori ez dut uste besteinon ere sortzen denik: zaharrak gaz-teekin, gazteak zaharrekin, guraso,ume, aitona-amona, denak batera etagustura.Batek “UATXUBERI BAYBE” oihuka-tu, besteak “AKATEMORENAU, ES-PEKTAKULO, LA LEY DEL REVOL-VER, PERREA PERREA”… Horrelako-ak mila.

Beno, eta bukatzeko esan nahi dut onenak garela, eta ez ahazteko hori! ONDOPASA UDARA, EDO SAIATU BEHINTZAT ETA, NOLA EZ, GURE HERRIKOFESTAK!Eta hurrengo enbidoa irailean denez, nik asko maite dudan Iñaki Izeta Koioteribidaltzen diot. Berak edukiko du eta zer edo zer kontatzeko. Ezta hala?

Eguzkianahiago, oraineguzkia dagoelaaprobetxatu eginbeharko dugukolore piska bathartzeko. Erre-tzen ez garen bi-tartean ondo.

Sara Matsutani

19 urte

Batzutanitzalean hobetoegoten gara, bes-tetan eguzkianahiago izatendugu, momen-tuaren arabera.Orain adibidez,polikiroldegi kan-poko aterpe ho-netan ederki na-bil. Hala ere, be-roa nahiago duthotza baino.

Baleriano Landa

89 urte

Z e r d u z u n a h i a g oe g u z k i a e d o i t z a l a ?

P ello Gerenabarrena

Page 5: 130 - 2012 uztaila

ADIRA DAGOENEKO hiru urte eta erdi Zestoan hasi nintzela lanean, eta oraindik etorri berriaren irudia daukadala us-te dut, udaletxeko nire gelatxotik oso gutxitan ateratzen bainaiz; beraz, hobe lerro hauen bitar-tez nondik natorren eta zertan nabilen azaltzea.Eibartxarra naiz eta bertakooi dagokigun zama edo fama gustura daramat: herri zatarra izateare-na, erdalduna... Parean tokatzen zaidanari hitzez eta ekintzez aurre egiten saiatzen naiz, herriakbere izaera propioa duela esanaz, baina Zestoan daramadan urte hauetan nabaritu ahal izan dutzeuok ere badaramazuela zuen z/fama: xelebrez beteriko herria izatearena... Hortaz zerbait an-tzekoa badaukagu.Izatez psikologoa banaiz ere, Zestoako Udaleko gizarte zerbitzuetan bukatu dut lanean, IzaskunSerna gizarte langilea eta Marian Larrea administrariarekin batera. Arlo horren lan karga zela-etaerrefortzuko langile gisa hasi nintzen bertan.Hasiera batean, herritarrak laneratzean eta gizarteratzean orientatu eta laguntzea zen nire betebe-har nagusia. Alde batetik, langabezian zeudenei edo beraien lan egoera hobetu nahi zutenei lanmerkatuan sartzen laguntzea zen nire helburua; bide horretan formazio hutsuneak identifikatu etahoriei irtenbideak ematen saiatzen nintzen, hezkuntza sistemak eskaintzen dizkigun aukera guztiakaztertuz eta laguntza bila datorrena orientatuz. Eta, bestetik, gizarte bazterketa arriskuan zeudenpertsonekin gizarteratze hitzarmenak sinatu eta horien jarraipena egitea zen nire betebeharra.Denbora pasa ahala, nire lana dibertsifikatzen joan da udalean. Izan ere, azken urteotan gizartezerbitzuek zeregin ugari hartu behar izan dituzte bere gain, eta ditugun baliabideekin aurre eginbehar izan diogu guzti horri. Era horretan, betidanik eskaini diren zerbitzuez gain, beste atal ba-tzuetan orientazioa eta laguntza ematen diogu jendeari: etxebizitza lortzeko arazoak dituztenei,etorkinei, familian arazoak dituztenei, gaixo daudenei... Egia esan, garai zailetan tokatu zaigu lan hau egitea. Etorkizuna gero eta beltzago margotzen di-gute-eta, bai lan merkatuari dagokionean eta baita gizarte zerbitzuen murrizketei dagokieneanere. Baina egoera honetan ere esfortzuak eta lanak bere fruituak ematen ditu, eta norberarengain dago bere etorkizuna eraikitzea. Eta zentzu horretan, gure betebeharra da jendeari bide ho-rretan laguntzea. Etorkizunean ere zestoarrei beren eguneroko bizitzan laguntzea da nire helburua eta, beraz,udaleko nire txokoan espero zaituztet.

5Eguzkiaren

gauzarik onenaitzala dela irudi-tzen zait. Nirifreskura gusta-tzen zait, eguzkianahi duenak bila-tuko du, baina niitzalekoa naiz.

Teresa Muñoz

41 urte

Ni eguzki za-lea naiz, etaeguzkia dagoenlekuan ibiltzennaiz gustora.Hondartza osogustuko dut,eguzkiak gorpu-tza gozatzenduelako.

Daniel Mayo

36 urte

E nbido 2 . L e i r e A b a n z a b a l e g i

Nik nahiagoeguzkia, eguzki-tan egotea askogustatzen zait.Orain koloreahartzea tokatzenzaigu, garaiangaraikoa.

Mirian Manzisidor

24 urte

Bientzakomomentuakdaude. Goizeanadibidez pale-tan edo jokatze-ko itzala askozhobea da. Hon-dartzara joatekoberriz eguzkia-rekin alde ede-rra, bainu pres-ko bat hartze-ko.

Jon Alonso

20 urte

UDALEKO TXOKOTIK KALERA BEGIRA

B

Page 6: 130 - 2012 uztaila

‘Baularen’

Iazko urte amaiera aldera, En un rincón del baúl izenekoMadrilgo denda batek Zestoa eta inguruko herrietako ehunargazki negatibo jarri zituen salgai interneten. “Aguilera familiamadrildarrak uda sasoian Gipuzkoako hainbat lekutan ateratakonegatiboak”, zioen dendariak. Garaia, 1925a, gutxi gorabehera.Orduko Zestoa ez da hain ezezaguna guretzat, lehendik eremakina bat irudi baditu-eta: ehunka postal, 1928an bainuetxeakegindako publizitate-filma, aldizkarietako argazkiak… Bainaarrazoi ugari genituen, hala ere, negatibo horiek erosteko:zoragarriak iruditu zitzaizkigun (hori izan zen lehenengoarrazoia), guk ezagutzen ez genituen bistak zeuden tartean, etamaila ertain/altuko udatiar batek zeri erreparatzen zionaztertzeko material bikaina zen.

Saiatu gara Aguilera horien berri jakiten, argazkion ibilbidea edo nondik norakoak zehazten, bainaez dugu ezer garbirik atera oraingoz. Nolanahi ere, jateko onekin gertatzen den bezala, goarniziogutxi behar dute gure argazki hauek ere. Eta hala aurkezten ditugu, bere-berean. Orduak eta orduak pasa daitezke argazkioi begira, eta bakoitzak gauza ezberdinei erreparatukodie. Zestoari ateratako dozenaka argazki horietatik, guk batzuk aukeratu ditugu eta guri atentzioaeman diguten xehetasun batzuk nabarmendu. Orain, irakurle/ikusleok duzue plazererako tartea.On egin dagizuela!

bazter batean,Zestoaorain dela 86 urte

Page 7: 130 - 2012 uztaila

Zestoako Amabirjinak.Den-dena da lilura eta informazioa ar-gazki honetan. Banda, kontzertua es-kaintzen. Gu, berriz, jendearen jatorriaeta maila soziala asmatzen, txapeleierreparatuz: kanotierrak, fedorak, eus-kal txapelak… Entzuleak, orain bezala:aurrekoak adi-adi, atzekoak tertuliaederrean. Eraikuntza xehetasun ugari:torilen behealdea antzinako eran, Koio-teneko etxea altxatu gabe, barrerak…Soziopolitika: ia emakumerik ez plazanbertan, ikurrina nabarmen…

aren’

Osinbeltz aldea. Barojarentzat paraje goibela zen Osinbeltz al-dea. Argazkia ikusita, ordea, bestelakoa ematen du lekuak: argitsua, ba-rea, zoritxar gutxikoa… Kotxea eta zuhaitzak baino atzexeago egin zuten,geroago, 1953ko uholdean itotakoen oroitarria. Argazki hau ikusita kon-turatzen zara zer erraz irten zitekeen ibaia bere onetik eta, ondorioz, zerarrisku ikaragarria zuen leku hark bere itxura lasaian.

Zestoaren bihotza. Azkeneko berrogeita hamar bat urteanegindako gehiegikeriak kenduz gero (azari gaineko hosto-sastarrak kenduohi zaizkion bezala), horrela irudikatuko genuke, gutxi gorabehera, gureherria. Horixe da, beraz, Zestoaren bihotza.

Goian beude gure artetik ezabatuak izan zirenak: Alameda, Villar, Kristi-na, Ipintza, Blasa, Arteaga… ···

n,7

Arretxeko atea. Argiak sortzenduen atmosfera bereziaz gain, kalearen es-tutasunak ematen du atentzioa. Gaur egun,ez du harresi sentsaziorik eragiten ate ho-rrek baina garai haietan bai: kale estu-es-tua, etxeek estutzen ari balute bezala, mu-garri nabarmena da atea.

“Garai haietan bai ederra, Zestoa!” al-darrikatzen dutenek errepara diezaiotelalurrari eta neguan izango zen lokatzari.

Page 8: 130 - 2012 uztaila

Atristain. Autobusa AzpeititikZestoara bidean. Maleta piloa gainean,atzerriko paraje exotiko horietan beza-la. Atera kontuak zer abiadura maka-lean ibiliko zen autobusa, ondoko gi-zona, bizikletan, hari helduta joateko.Orain bezalako baso eta iluntasunikez Atristain aldean.

···

Zestoaezezaguna.Egunero begien aurrean daukagu etxe hori, eta zein den ezin as-matu! Ea ba, saia gaitezen: Ezkerretara herrigunea, zuhaitzarenazpialdean Julián Echeverría y Cíaren ehungailu mekanikoak, ar-gazkiaren erdian XVIII. mendeko etxe ezaguna; horien gainean Agido al-dea eta eskuinaldean Baltzola.

Ezin dugula asmatu? Jakina, gaur egun inguruko etxeek tapatu egiten di-gute-eta bista hori! Horixe dute ederra antzinako argazkiek: gaur egun, ino-la ere ikusi ezin dezakegun bista bat erakusten digutela. Kasu honetan, Ar-teagagaraikoek (alegia, Ertxinondokoek) atari ingurutik, eta duela berrogeitahamarren bat urtera arte, ikusiko zuketen bista da argazkiko hau.

Bostortza pasatzen Idiazpin. Garia jaso eta gero soroa pres-tatzen, arbia edo ereiteko. Lehendabizi bostortza pasako dute, gero area.Behi parea uztarrian, orduan idi parea ez zeukan edozeinek-eta. Mutil kos-korrak lanean: atzekoak dozena bat urte baino asko gehiago ez; itulan da-bilenak, berriz, gutxiago. Ertxiña, beti bezain harritsu. Harrobiaren arrasto-rik ere ez.

Page 9: 130 - 2012 uztaila

9

Baserria. Argazki ho-nekin, beste ezeren laguntza-rik gabe, garai bateko baserri-ko bizimoduaren azterketa bi-kaina egin daiteke. Artoa etababa nagusi, gariak jasota da-goeneko, lur aldapatan belar-diak eta sagastiak. Sail guztiakharresiz babestuak. Gainetan,baso kaskarrak, etxeko egur be-harretarako (artean pinuarenarrastorik ere ez). Lau hitzetanesanda, etengabeko nekea etalana.

Nongo baserria ote? Garai haie-tan, oraintxe bezala, oso parajeestimatua zuten udatiarrek…Akoa.

Zubizarra, Lauiturrieta,Artzubiagako presa… Ikuspegiezaguna, beste hainbat argazkilarik erebegiz jotakoa. Gaur egungoarekin kon-paratuta antz gehiena gordetzen duen le-kua. Erreparatu harri gainean zapiei: zeinirudi xaloa!

Ahateen zalaparta. Neska-mu-tilak jolasean, ahateak babes bila, gurdiaarbaztaz betea, lasaitasuna. Argazki hauatera eta hogeitaka urtera, urak eramanzuen baserria. Hiru emakume hil zirenbertan. Baserria baino lehen, errota izanzen. Ederki asko antzematen da ezker al-deko atea eta leihoa errotarenak zirelaeta, gero, hura handituz egin zutela ba-serria. F ernando Arza l lus

Page 10: 130 - 2012 uztaila

Jon Ugarte Pelotas herritarra, “Barrutik begiratzeko leihoak” filmekobost protagonistetako bat da Irati Tobar, Gotzone Lopez de Luzuriaga,Jesus Mari Zalakain eta Mikel Albisu Antza euskal presoekin batera.Zinez ekoiztetxeak irailean estreinatuko du bost zuzendariren artean(Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxeaeta Txaber Larreategi) egindako dokumentala. Bakoitzak preso bati bu-ruzko istorioa kontatzen du. Espainiako Gobernuaren kanpaina bat tar-teko, uko egin behar izan diote diru laguntza publikoei eta herritar soi-lek egindako laguntza ekonomikoarekin moldatu dira. Ekarpenak jaso-tzen jarraitzen dute, ordea, www.zinez.net helbidean. Zinemaldikohautatze batzordeari aurkeztu diote dokumentala.

“Bost geltoki historian” txartela aurkeztu da EkainberrinHorrekin, Loiolako santutegia, Azpeitiako Burnibidearen Euskal Mu-seoa, Zumaiako Algorri interpretazio zentroa eta Ekainberri erdi pre-zioan bisitatu ahal izango dira. Horrez gain, bosgarren geltokia osa-tzen duten tabernetan, pintxoa eta tragoa izango dituzte 1,5 eurotan.Zestoan Fati taberna sartu da egitasmo horretan. Txartelak 8,5 eurobalio du eta Ekainberriko turismo bulegoan eskura daiteke.

U z t a i l a r e n 6 aIgelaren bandaren emanaldia Pio Baroja plazan.

ddaannbboolliinnzzuullooU z t a i l a r e n 1 aZestoako Antzerki Taldearen lehenengo emanaldia.

U z t a i l a r e n 4 aSaharar haurrei ongi etorria udal agintariek.

E k a i n a r e n 3 0 aAtleta beteranoen Espainiako txapelketanArantxa Zigaran eta Luisa Perez.

U z t a i l a r e n 1 aArroabeko Ezkaizto elkarteak antolatutaUrbasara irteera.

U z t a i l a r e n 6 aNesken Pala Txapelketako irabazleak: MonikValor eta Oihane Larrañaga.

Page 11: 130 - 2012 uztaila

U z t a i l a r e n 1 3 aBrasildar festa eta caipirinha Fati tabernan.

U z t a i l a r e n 2 0 aZirkaleren eskutik zirkoa Zestoako kaleetan.

U z t a i l a r e n 6 aTxokoko Pilota Txapelketako irabazleak,

Berdaitz Landa eta Iñigo Uria.a l e / b a l eB A L E . ZURBANO KANTOIAN AUTO-AK EZ APARKATZEKO OZTOPOAK JARRI DIRA.BESTE KATEGORIA BAT HARTU DU KALEAK!

B A L E . AUZOLANEAN LAUITURRIE-TAKO GARBILEKUARI TEILATUA BERRITZEN ARI

DIRA. BEJONDEIZUELA!!

Lili burdinolaEkainberri ondoan dagoen XVII. eta XVIII. mendeen artean eraikitako Liliburdinola zaharraren hondakinak berreskuratzeko auzolandegian ari dirahogeiren bat gaztetxo. Elementu horiek berreskuratzea garrantzi handikoada bailarako paisaiaren bilakaera historikoa irudikatzeko. Iaz egindako la-naren jarraipena izango da aurtengoa. Burdinolako tresnak mugiaraztekopresatik bertaraino ura eramaten zuen ubidea garbituko dute, baita urtegiaeta burdinola zaharraren horma ere.

11

U z t a i l a r e n 2 0 a“A santo de qué” taldearen emanaldia Koiote

tabernan.

U z t a i l a r e n 2 2 aGeroz eta jende gehiago Ekaindarren egunean.

U z t a i l a r e n 2 0 aJon Maiaren “Gazta zati bat” filma Aizarnan.

k

Page 12: 130 - 2012 uztaila

Mario Serrano,Azpeitian hazia da bainaegun Arroagoian bizi da,

hara ezkondu zen-eta. Urtehauetan guztietan, makina

bat gailur eginikoa da.Zestoako mendizalerik

zaharrenetakoa dela esandaiteke: Triku eta Legoia ere

mendian asko ibilitakoakdira baina horiek baino

zertxobait zaharragoa daMario. Hiruzpalau urterekinhasi zen Izarraitzera joaten

bere aitarekin. 80 urterekin,berriz, Perdidon (Pirinioak)

ibili zen ilobaAlejandrorekin. Tartean,

Pirinioetako ia gailur denakigotakoa da. Alpetan ere

ibilia da (alaba Suitzanlanean zebilela bertara

bisitan joan zeneanaprobetxatu zuen). Hala ere,gehien igo dituen tontorrak,

nola ez, Ernio etaIzarraizkoak dira. Sarri,ezjakintasunean eta ia

materialik gabe, ahuntzenpare ibiltzen ziren. Pasadizo

ederrak kontatu dizkigu…!

MarioSerrano

Oso goiz hasitakoaMario oso umetan hasi zen mendian, berak esaten duen moduan, jaio be-

zain pronto. Bere aita zena Izarraitz aldean artzain ibilitakoa zen, eta Mariohiru edo lau urterekin hasi zen aitari laguntzen. Aita ia eskolarik gabea zeladio Mariok baina asko zekiela: “Gure aitak ia firmatzen ere ez zekien, bainametro kubikoak eta kalkulatzen oso abila zen: zuhaitzen izenak erakustenzizkidan, baita haien neurriak ere”. Izan ere, ba omen zen Bartzelonatik Az-peitira ezkondutako gizon bat, Paxkaxio, hemen negozioak zituena; diruzaleamorratua omen zen. Hemen inguruko lehendabiziko pinuak berak sartuomen zituen. Marioren aita zena eramaten omen zuen zuhaitzak neurtzeraeta Mario hantxe ibiltzen zen begira: “Soka luze bati harria ipini eta zuhai-tzaren puntara botatzen zuten; gero behera zenbat zegoen kalkulatu beharizaten zen”.

Jardunian

ahuntzaren pare ibilitako gizona

MMEENNDDIIZZAALLEE IITTXXUURRAA,, BBEEHHIINNTTZZAATT,, BBAAZZUUEENN MMAARRIIOOKK

Mariok 87 urteditu, Zestoakolehenengotakomendizaleabera izan zelaesan daiteke

Page 13: 130 - 2012 uztaila

“Behin ahuntz bat, goseakhiltzen, bere ipurtaldeko ileaketa guzti janda topatu genuen”

Mario Izarraitzen hazia dela esan daiteke,inguruko baserrietako denak ezagutzen zituen.Hamazazpi urte zituela, Azpeitiko plazakokioskoa ukitu eta Erlora joaten zen, ordubete-an. Gero, beherakoan, baserriren batean gera-tzen zen neskaren batekin hizketan. Askotan,uste baino lehenago elurra egiten zuen eta ba-serritarrei ahuntzak mendian geratzen zitzaiz-kien. Mario eta inguruko gazteek baserritarreiahuntzak jaisten laguntzen zieten. Ahuntzakzuloetan marruaz sumatzen zituzten, 12 batmetroko zulotara erorita eta egoten ziren:“Behin ahuntz bat, goseak hiltzen, bere ipur-taldeko ileak eta guzti janda topatu genuen”.Orduan, Mario ez zen jaisten zuloetara: hogei-ta hamarren bat urte zituela jaitsi zen lehenen-go aldiz kobazulo batera. Manuel Arregi Ertxi-ñondoko mutilzaharrarekin eta jaitsi zen,haiek minan ibiltzen ziren eta. Manuelek kare-arekin markak egiten zituela gogoratzen duMariok, gero bueltakoan ez galtzeko.

Lotiak eta aldrebes samarrakZestoan bazen, igandero bildu eta mendi

buelta bat egiten zuen lagun talde bat, tarte-an, Mario. Hau goiztiarra izan, eta Arroagoitikoinez jaitsita seietarako Zestoako plazan iza-ten zen: “Noizko juntatu Zestoan jendea? Jen-dea mugitzea zaila izaten zen, ni ArroatikZestoako plazara joaten nintzen eta zestoa-rrak oraindik lo, han egoten nintzen plazanzain. Askotan neuk esnatzen nituen”. ManuelAltuna Anardirekin ondo gogoratzen da: or-duan herriko beste etxe askotan ohikoa zenmoduan, udatiarrez betea izaten omen zutenetxea Anarditarrek eta Anardik atearen kontraegin behar izaten omen zuen lo. Beraz, Ma-riok atea jo eta derrepente jaikitzen omenzen. Plazan denak elkartutakoan erabakitzenzuten nora joan. Orduan kotxerik eta ez zego-enez, inguruko mendietara joaten ziren. Kan-

pora lehenengo aldiz, Don Jose Maria Zunzunegi apaizarekinirten omen ziren, autobusa bete eta Urdazubira (Nafarroa).

“Kantinploran limoi ura-eta eramatenerakutsi zigun, guk ordura arte ardoa etabokadiloa eramaten genituen”

Zestoarrekin sarri juntatzen omen zen Lorenzo izeneko gi-zon bat, Elortzanera biajante etortzen zen durangar bat: “Nikesaten nion, Zestoara ez hadi etorri, atarramentu onik ez dukatera behar. Hemen alkoholizatu egingo haiz”. Gizon hark as-ko erakutsi omen zien. Zestoarren aldean mendi kontuan as-ko omen zekien: “Kantinploran limoi ura-eta eramaten eraku-tsi zigun, guk ordura arte ardoa eta bokadiloa eramaten geni-tuen”.

31

Picosetako (Asturias) abenturakJoxe Mari Irure Maletasen Dian-6 kotxean joan ziren

Picos de Europara, Mario, Lorenzo eta Maletas. Orain de-la 40 urteko bideak eta kotxeak nolakoak ziren kontutanhartuta, ez pentsa orain bezain erraza zenik horrelako bi-daia bat egitea: “Kotxeari ura bota behar izaten genionsarri, aldapetan eta motorra berotzen zitzaion eta”. Pon-cebotik abiatu ziren Naranjo de Bulnesera; izugarrizkoberoa egiten omen zuen.

“Nire bizian ikusi dudan animaliarikederrena. Oso izuak izaten dira baina ezzen mugitu ere egiten, bere parteakkenduta zeuzkan”

Lorenzoren mapetan, bide izkina batean ura zegoelaikusi zuten eta haren bila hasi ziren. Ur bila zebiltzala,marrua triste bat entzun zuten eta bidean odola topatu.Horrela, jo goia eta jo behea, halako batean kobazulo ba-tean cabra hispana bat topatu zuen Mariok: “Nire bizianikusi dudan animaliarik ederrena. Oso izuak izaten dirabaina ez zen mugitu ere egiten, bere parteak kendutazeuzkan”. Lorenzori hots egin omen zion gerturatzekoesanez, baina ez zela gauza erantzun zion hark, deshi-dratatuta zegoela. Mario ere, konturatzerako, hala mo-duz zegoen. Izan ere, Maletas ez zen konturatu bestebiak nola zebiltzan eta ur guztia berak hartuta, zuzeneanigo zen. Mario eta Lorenzo haitzulo batean sartu ziren.Han zeudela kazetari katalan bat eta neska bat agertu zi-ren: “Zer esango dizuet ba, Fatimako amabirjina bainoederragoa zen neska hura!”. Haiek ere deshidratatuta

···

EEMMAAKKUUMMEEAAKK EERREE AASSKKOO IIBBIILLTTZZEENN ZZIIRREENN MMEENNDDIIAANN,, AARRGGAAZZKKIIAANN:: AANNAARRDDII,,MMAARRIIOO,, AAPPAATTEEGGII,, AALLBBEERRTTOO MMEENNDDIIAA,, MMªª KKOONNTTXXII AALLBBEERRTT,, MMªª KKRRIISSTTIINNAA

AALLBBEERRDDII,, MMªª KKAARRMMEENN BBAARRRREENNAA,, BBEELLEENN AARRAANNBBEERRRRII,, BBEEGGOOÑÑAA EETTAA IIMMAAKKUULLAADDAAZZUULLAAIIKKAA,, LLUURRDDEESS EERRRRAASSTTII,,......

Page 14: 130 - 2012 uztaila

···

zeuden. Haitzuloko elur beltza urtu eta hura edan zuten. Eguzkia jaitsi ze-nean, Mariok ur gehiagoren bila joatea pentsatu zuen. Han azaldu omen zi-tzaion Maletas, ‘Zertan hago? Zertan hago?’ builaka. “Hura ederki zegoeneguzkia hartu eta haizetan ibilita. Guk, berriz, kristorenak pasa genituen”.

Gaua inguruko aterpetxe batean pasa zuten, hurrengo egunean Naranjoigotzeko asmoarekin. Mario eta Lorenzo abiatu, abiatu ziren baina behin al-tura batera iritsita, behera begiratu eta… hura altura! Bueltatzea zela onenapentsatu zuten. Aterpetxean bazkaldu eta inguruko beste mendi batzuetanibili ziren. Laino beltzak bistaratzen hasi, eta beste aterpetxe batera abiatuziren. Jende pila bat omen zegoen bertan, bertaraino kotxean joandako ale-maniarrak eta dena. Afal ondoren kanpora irten ziren, eta berriro ere cabrahispana bat ikusi zuten, kobazulokoa baino txikiagoa. Aterpetxeko jabearihaitzuloan ikusitakoa kontatu eta emandako datuen arabera animalia hark15.000 duro balioko zituela esan zien. Mariok animaliaren bila joatea etadena pentsatu omen zuen, 15.000 duroko zifra entzun zuenean. Gero,apaiz batekin egin omen zuten topo, hari kontatu ikusitako koadroa eta hu-rrengo egunean inguruko baserritar denak mobilizatu omen zituen anima-liaren bila joateko.

Pirinioetan ahuntzaren eta mandoaren parePirinioetara ere makina bat aldiz joana da Mario, ia tontor gehienak igoak

omen ditu. Anetora joan ziren batean gorabehera ederrak ibilitakoak dira.Mario, Lorenzo eta horiekin mendian askotan ibiltzen ziren mutrikuar etaondarrutar bat joan ziren, mutrikuarraren Seat-ean. Kotxe hartan sarri ibil-tzen omen ziren; kotxea berdea zen eta garai hartan kolore berdea gaizkiikusita zegoen, Guardia Zibilaren kolorea omen zelako. Etumetan utzi zutenbatean, gurpilak zulatu omen zizkioten. Hura amorrazioa mutrikuarrarena.

“Bera sokarekin eta ni berriz ezer gabe, ‘eres unacabra’, esaten zidan”

Pirinioetara itzuliz, laukotea mendia igotzen hasi, eta mutil gazte katalanbat topatu omen zuten hilda, eskalatzen zebilela. Inguruan, jesuita batomen zegoen gazte talde batekin, eta hildako mutila aterpetxera jaitsi zutendenen artean. Harri baten gainean jarri eta jesuitak meza eman zuen hilda-koaren omenez. Gaua aterpetxe alboan pasako zutela erabaki zuten, etaerreka ondoan muntatu zuten denda. Hiruetarako esnatu eta Anetorantzabiatu ziren. Ez zen ezer ikusten baina aurretik ibilitako jendearen pausoakjarraituz igo ziren. Gailurra egin zutenean aurrera begiratu eta hantxe ikusiez zuten ba Aneto: “Nahastu eta Anetora igo beharrean Madaletara igo gi-nen. Igo gabe ez diagu ba gelditu behar, jaitsi eta Aneto igo genuen”.

Handik jaitsita, Viellara joan omen ziren eta han inguruko mendi batzuk

igotzea pentsatu omen zuen Mariok. Besteakbehean geratuko zirela. Mulleresera abiatuzen Mario, katalan mutil gazte batekin topoegin eta harekin egingo zuela bidea pentsatuzuen. Katalana harrituta omen zegoen Ma-riorekin: “Corres más que una mula” esatenomen zion. Bideko aterpetxe batean bi neskagazte frantses topatu omen zituzten: “Haienberriketako gogoa…! Txispatuta zeuden! Etaguk ui, ui, ui…” Katalana aurrez izandaomen zegoen mendi hartan, eta Mariokatzetik jarraituko ziola esan zion: “Bera soka-rekin eta ni berriz ezer gabe, ‘eres una ca-bra’, esaten zidan”. Tximist espedizioa ere(1974an Everestera joateko eratu zen euskal-dunen espedizioa) ikusi zuten inguru haietanentrenatzen. Gailurrean topatu zuten gaztetalde batekin utzi katalana eta Mario baka-rrik jaitsi zen kotxera, besteengana. Kotxerairitsi eta denak lo. “Nola esnatuko nituenba… Neu ere etzan egin nintzen baina asper-tu eta halako batean atea jo nien. Han irtenziren kotxetik Lorenzo, mutrikuarra eta on-darrutarra, mozkor-mozkor eginda”. Non-bait, aterpetxeko frantsesekin egin zuten to-po eta Viellan ibili ziren.

Ternua eta Trangorik ezGaurkoak ez zareten askok ongi gogora-

tuko duzue zein izaten zen garai hartakomendiko uniformea. Narruzko botak, arti-lezko galtzetinak, panazko galtzak, alkando-ra, barruko kamiseta eta jertsea. Mariokbehin Amarako zapata denda batean erosizituen botak ederki gogoratzen ditu: “Ze bo-ta txarrak, bota gogor eta baldar haiekinhankak zizko eginda ibiltzen nituen. Italia-rrak izaten ziren onak baina garestiak”. Or-duan ibiltzen zituzten euritako arropez go-goratuta, berriz, lotsatu egiten da: “Zira go-gor batzuk erabiltzen genituen, txar-txarrak;jantzi eta kristoren izerdia, dena bustitzenginen, geldituz gero izoztu. Derrigorrez, ibil-tzen jarraitu behar! Behin Aralarren xirakobesoak eta dena eraman zizkidan haizeak”.

A maiur Ar i s t i Arreg i

MMAARRIIOO NNAARRAANNJJOO DDEE BBUULLNNEESSEENN,, EESSKKAALLAATTZZEENN EERREE AABBIILLAAZZEELLAA IIKKUUSS DDAAIITTEEKKEE AARRGGAAZZKKII HHOONNEETTAANN

MMAARRTTIINN UUNNAANNUUEE MMAARRTTIIJJAA,, IIRRIIOONNDDOO,, IIÑÑAAKKII IIRRUURREETTAA TTRRIIKKUU,,EERRRRAAMMOONN EETTXXAAIIDDEE LLEEGGOOYYAA EETTAA MMAARRIIOO,, GGUURRUUTTZZEE BBEERRRRIINN

Page 15: 130 - 2012 uztaila

51

mina

Ni, Vera, Itxaso Martin Zapirain. Erotzeko zoriansentitzen da Martina, zer gertatzen zaion ez dakiela. Nahizeta mutilak lagundu, nahiz eta –ahalegin handi bat eginda–psikologoarengana joan, amildegiaren ertzetik gero etagertuago dago. Bi pertsonaia nagusi daude nobelan, Martinaeta Vera. Bi emakume horien arteko harreman berezia daliburuak kontatzen duena. Erraz irakurtzen den liburua,pertsonaiaren buru barruan sartzen dena. Askotan geureburua ulertu ezinda ibiltzen gara. Liburuak barruko mamuakulertzen lagundu diezaguke. Baita erakutsi ere buruko mamuhauek izatea ez dela ezkutatzeko gauza, laguntzarekindesagertu daitezke eta.

HAMARAndrej LongoIosu Zabaletak itzuliaPasazaite

Dieci liburu honetan, Biblia-ko Hamar Aginduetan beza-la, hamar istorio kontatzenzaizkigu, gaur egungo Napo-lin girotuak, Napoliko arra-

baletako testuinguru itxi, irteerarik gabekoetangertatzen diren eta hiri horretako ikuspegirikgogorren eta bortitzena erakusten diguten mu-ga-mugako hamar egoera. Gizakiaren elkarbizitzako legeak iseka eta trufagaiztoa baizik ez direla diruditen kaletxo iluneta itxaropen zapuztuzko mikrokosmo horre-tan, gizonak berak sortzen duen miserian galdu-ta eta zanpatuta geratzen da gizakia.

HODEIEN ADOREAYoseba PeñaSusa 2012

Plaza zokoan hil duten droga-saltzailea da “Hodeien adorea”nobelako kontalaria: hitzontzijasangaitza, isekaz eta gorrotozmintzo den sasijakintsu hastia-garria.Trapitxeroak heriotzatik begi-

ratzen die iragan hurbileko gertakariei. Eta hiruanaiaren inguruko pasadizoak kontatuko ditu: (Ka-bitze zaikenan arabera…) Txefe kotxe mekanikaria,Jon unibertsitarioa eta Hodei autista. Familia arrasapalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako perife-riako estolderian haziak, bizitzan zori txarretikgehiago izango dutenak ditxa gozotik baino.

irakurriberridut

Zestoako Udaleko agiriak digitalizatzen ari ginela, JoseValderreyk, digitalizatze lanen egileak, perla bat aurkitu zuengure paperetan: 1662an egindako dokumentu bat. Paper-sor-taren azalaren barruko aldean, Mathias de Issa y Calleja es-kribauak egindako hainbat zirrimarra edo garabato ageri dira:bere sinadura probatzen du, “A” larria egiteko moduak, alfa-betoa, bi koloretako letrak… Eta bitxiena… zaldia. Eta zal-dun estilizatu bat ere margotu duela ematen du.

Eskribau bat, denbora pasa, zalditxoak marrazten…? Es-kribau bat, horrelako orri bat egiten, paper-sorta horretanurtetan eta urtetan geratuko zela jakinda? Pudorerik gabekoeskribau bat? Galderak eta harridurak.

Urria eta bakana izan behar zuen, garai haietan, zal-diak Zestoan. Datuak dauzkagun urtetan (adibidez,XVIII. mendean) ez dira bizpahiru baino gehiago azal-tzen herri osoan (artean Arroa Itziarko lurraldea zen).Zaldi horietako bat idazkariarena berarena ote zen?Kontuak kontu, eskribau zaldi zale jostalariaren marraz-ki honexek inauguratzen du, nolabait esateko, Zestoakomarrazki albuma. Eta marrazki honexek ematen dio pi-per pixka bat, normalean hain serioa izaten den admi-nistrazioetako ondare dokumentalari.

Hamalauren bat mila urteko tartea dute hemengo zal-di honek eta Ekaingoek. Konparazioak egiteko gogoasartzen da berehala.

E r k u d e n L a r r a ñ a g a

oroimira

11662255.. UURRTTEEKKOO AAGGIIRRII BBAATTEEAANN,, MMAATTHHIIAASS DDEE IISSSSAA YY CCAALLLLEEJJAA EESSKKRRIIBBAAUUAAKKEEGGIINNDDAAKKOO HHAAIINNBBAATT ZZIIRRRRIIMMAARRRRAA.. IITTUURRRRIIAA:: ZZEESSTTOOAAKKOO UUDDAALLEEKKOO AARRTTXXIIBBOO HHIISSTTOORRIIKKOOAA

ikusF ernando Arza l lus

Page 16: 130 - 2012 uztaila

auzoetatik

KRISTOBAL DEUNAREN JAIAK NARRUONDON Aurtengo festaknobedadez beterikoak izan dira. Ixkok, Narrondo tabernakoak, asto probaantolatu zuen eta hara zer nolako arrakasta. Saltsa, giro ona eta jendetzaez ziren falta izan. Arraza ezberdinetako txakurrekin ere izan zen erakus-taldia. Hori ere, aurten antolatu da lehen aldiz eta ikusmin handia sortudu. Gaztetxoentzat nobedadea, saltoka jarduteko ohe elastikoak; heldua-goentzat, berriz, bertso afaria. Aurten jolas eta erakustaldien lekua ere al-datu dute eta dena hoberako… Datorren urterako ere utzi berrikuntzarenbat!

narruondon

Page 17: 130 - 2012 uztaila

KARMENGO AMAREN JAIAK ARROABEAN Gainontzeko leku eta gai guztietan bezalaxe, festak antolatzeko orduan ere

gerrikoa estutu behar izan dute Arroabean. Aurrekontu baxuagoarekin, feste-tako egitarau oparo askoa osatu dute hala ere. Ez da ezer falta izan: jolasak,pailazoak, bazkari-afariak, trikitilari txapelketa…“Munduko Platerak” ekimenaerrepikatu dute aurten ere, urtetik urtera arrakasta handiagoa izaten ari denekitaldia. Zaldi proba ere izan da, aurten bigarren aldiz. Festa luzeak egitendituzte hauek, eta hilaren 20an, ostiralean, seigarren jai egunez, eman zietenbukaera Bakalada eta Bikotekako Dantza Txapelketarekin.

auzoetatikarroabean

71

AARRGGAAZZKKIIAA:: IIBBOONN EERRRRAAZZUU

Page 18: 130 - 2012 uztaila
Page 19: 130 - 2012 uztaila

1a g e n d a9

uzTTAAIILLAA

27 OOSSTTIIRRAALLAA

20:00etan plazan hileko azken ostiraletako elkarretaratzea,“Preso eta iheslariak herrira” lemapean.

28 LLAARRUUNNBBAATTAA

Urola ibaia garbitzeko azken auzolana 9:00etan.

abUUZZTTUUAA

03 OOSSTTIIRRAALLAA

Izetaren idi parea, zortzi mutilen aurka. Idia 1050kg-ko ha-rria eta 300 kg-ko gainkargarekin eta gazteak 800 kg-ko harriarekin.Gaueko 22:30ean plazan. Ateratzen den dirua Iban Pardo segalariaeta lagunak federatzeko izango da.

10 OOSSTTIIRRAALLAA

Zinea Izarpean, “Gartxot” pelikula. Plazan 22:00etan.

23 TTIIKK 22 66RR AA

Garagardo festa kiroldegi atariko aterpean. Garagardo ez-berdinak probatzeko aukera, jatekoa, musika...Abuztuak 25. Zestoa-ko V. Slaloma, Estazioko industrialdean.

31 OOSSTTIIRRAALLAA

Kale antzerkia, plazan, 20:15ean. “Ametsetan Bizi”: Aspaldi-ko bi aktore. Gaur egungo egoera dela eta, kalera atera behar duteberen lana promozionatzeko. Urtebetetze ospakizuna, ezkontzeardaudenen festa, karaokea… makina bat abildade erakutsiko dizkigu-te. Baina bien arteko harreman zaila medio, gauzak korapilatzen jo-ango dira.

irAAIILLAA

01 LLAARRUUNNBBAATTAA

XXVII. Ondarbasora Igoera. Joselontxo’s txaranga. Reddumherritarrak eta Bizardunak musika taldearen emanaldia...

02 IIGGAANNDDEEAA

Edadetuen eguna. Omenaldia eta bazkaria. Arratsaldez,aurtengo Euskadiko Aizkolari Gazteen Txapelketako txapelduna etatxapeldunordearen errebantxa eta Euskal Herriko Harri-jasotzailekintopekoen Txapelketa.

16 IIGGAANNDDEEAA

Akuako VII. Bira. 9:30ean Idiakaitz Txistulari taldea.10:30ean, lasterketa hasiko da. 7.800 metro. Izen emateaherrikrossa.com atarian. Doan. Ondoren asto lasterketa auzokoenpartehartzearekin. Hamaiketakoa bertaratzen diren guztientzat. Jaigiroa goiz osoan zehar

amAABBIIRRJJIINNAAKK ZZEESSTTOOAANN

06 OOSSTTEEGGUUNNAA

19:00etan, txupinazioa.

07 OOSSTTIIRRAALLAA

Paella lehiaketa eta bazkaria, jolasak, pilota…

08 LLAARRUUNNBBAATTAA

Umeentzako puzgarriak, meza nagusia, bandaren kontzer-tua, zekorketak, ikuskizun alternatiboa…

09 IIGGAANNDDEEAA

Umeen kalejira zaratatsua, enbolatuak, bazkaria, zekorke-tak, umeentzako antzerkia, bitsa jaia…

Auzoak jaietan

uzTTAAIILLAA

saNNTTIIOO SSAANNTTAANNAAKK AARRRROOAAGGOOIIAANN

26 OOSSTTEEGGUUNNAA

10:30 txupinazoa. 11:00 Meza Nagusia. Itxaropena dan-tza taldea. Edadetuentzako hamaiketakoa. 19:30 herritarren ar-teko kirolak. 22:30 erromeria Monik, Eider eta Leirerekin.

27 OOSSTTIIRRAALLAA

12:00 “Altxorraren bila”. 19:00 judo erakusketa. 20:00trikipoteoa. 21:00 herri afaria bertsolari eta trikitilariekin. 23:30erromeria Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin. 03:00 Karaokea.

28 LLAARRUUNNBBAATTAA

12:00 Puxka Muxka Zirkusekin Zirko Eskola Txikia. 16:30ume jolasak eta txokolatada. 19:00 Gorriti eta bere abereak. 23:00 Oba-neuke. 03:00 DJ Pajarito. 06:30 Txokolatada eta karroza.

29 IIGGAANNDDEEAA

10:00 Meza. 11:00 patata tortila lehiaketa. 11:30 sagardolehiaketa eta txaranga. 12:00 esku pilota partiduak. 16:00 Para-pente txapelketa. 19:00 herri kirolak. 22:30 DJ Pajarito.

abUUZZTTUUAA

saNN LLOORREENNTTZZOO JJAAIIAAKK

10 OOSSTTIIRRAALLAA

San Lorentzo eguna. Festak San Lorente auzoan.

amAABBIIRRJJIINNAAKK AAIIZZAARRNNAANN

14 AASSTTEEAARRTTEEAA

8:00 Oilasko biltzaileen irteera plazatik. 12:00 Txupina-zoa sardinada eta txotxarekin. 14:30 Oilasko biltzaileen aurres-kua plazan eta bazkaria. Arratsaldean oilasko biltzaileak kaleanzehar. 23:00 Izer eta Alabier. Ondoren DJ Pajarito.

15 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Amabirjin eguna. 11:00 Meza nagusia eta pilota partiduak.18:00 Herri kirolak eta triki poteoa. 21:00 Afaria. 23.00 Obaneuke.

16 OOSSTTEEGGUUNNAA

Gazte eguna. 12:00 Kuadrilen arteko paella lehiaketa.14:00 Paellada. 18:00 Asto proba eta trikipoteoa. 23:00 Kupela.

17 OOSSTTIIRRAALLAA

Umeen eguna. 11:00 Puzgarriak herriko plazan. 13:30Umeen bazkaria. Arratsaldean ume jolasak eta txokolatada.21:00 Herri afaria. 23:00 Ai Ene taldea eta DJ Pajarito.

19 IIGGAANNDDEEAA

11:00 Meza nagusia eta jubilatuen hamaiketakoa.

••Konpostaje komunitarioa martxan jartzekotan daudala. Proiektu pilotuari Zubimusu eta Idiazpi

auzunearen artean jarriko diren bi edukiontzirekin eman-go zaio hasera. Iraeta eta Arroabean ere jarri nahi da kon-postaje komunitarioa. Arroagoian eta Aizarnan, berriz,autokonposta egingo dute. Interesatuentzat: 943 147 010edota [email protected] (uztailak 27 baino lehen).

••Dinastia Etxabe pilota txapelketako XLI. ekitaldiajokatuko da uztailaren 27tik abuztuaren 30era bi-

tartean kiroldegian. Euskal Herri osoko 40 pilotarik har-tuko dute parte.

Page 20: 130 - 2012 uztaila

z u r e i r a g a r k i a j a r t z e k o

d e i t u9 4 3 1 4 7 1 2 3 t e l e f o n o r a