2.c Apunteak Zuzenduta

download 2.c Apunteak Zuzenduta

If you can't read please download the document

Transcript of 2.c Apunteak Zuzenduta

SOFISTAK

Eszeptizismo epistemologikoa, erlatibismo morala eta legeen konbentzionaltasuna.

K. a. V. mendean elkartu ziren pentsalariak adituak eta esperimentatuak ziren. Ez zuten inolako eskolarik eratu, ez filosofia edo doktrina bateraturik mantendu. Hala ere, garaiko oso fenomeno sozial garrantsitsua izan zen, eta elementu komun batzuk aurki daitezke haiengan:Gehienak kanpotik etorritakoak ziren, eta ideia askotarikoak eta berritzaileak ekarri zituzten. Haien eragina oso handia izan zen, gazteengan bereziki.

Sofistak ezin zuten hiriko politikan parte hartu, ez baitziren atenastarrak. Kultura jasoko eta itzal handikoak ziren, erretorika eskolak eta elkarrizketarako teknikak saltzen zizkieten gazte aberatsei.Polisaren arazo praktikoez kezkatzen ziren, eta helburu nagusia ikasleak ahalik eta hobekien prestatzea zuten, bai agoran (plazan) besteak konbenzitzeko, eta baita tribunaletan irabazle irteteko ere. Hortaz, oratoria eta erretorika hitzen bidez besteak konbentzitzeko trebetasunak- izan ziren sofistek irakasten zituzten gai nagusiak

Sofisten iritziz, Natura edo Physisa gizakiaren borondatetik kanpokoa da: gertatu beharrekoa gertatzen da, eta gizakiak honetan ezer egiterik ez duenez, Naturak ez du ikerketagai izan behar. Beraz, jakinduria-emaile hauek unibertsoaren izaerari buruzko filosofo zaharren gogoetak baztertu, eta arazo berriak plazaratu zituzten. Gizarte eta kultura bakoitzak bere portaera- ereduak dituenez, gizakia ikertu behar da errealitatea ikertu ordez.Sofistek, zentzumenen baliozkotasuna azpimarratu zuten. Zentzumenetik datorkigun informazioa aldatzen da pertsonaz pertsona, banakakoa, norberarena baita. Horiek horrela, norberaren esperientzia da garrantzitsuena.Erlatibistak ziren; ez zuten absolututan sinesten. Haien ustez, dena erlatiboa eta konbentzionala da; nomos, akordioa da dena. Denboraren poderioz, hainbat era edo bide erabiliz (hezkuntza, tradizioak, ohiturak...), adostasunak lortu dira. Beraz, gauzak ez dira berez onak edo txarrak, politak edo itsusiak, egia edo gezurra; dena bere balio praktikoaren araberakoa da. Kultura bakoitzak legedi desberdina du. Ez dago esaterik bat bestea baino hobea dela.Agnostizismo eta ateismo. Sofisten arabera, doktrina erlojiosoak enpirikoki frogatzeko ezintasuna aldarrikatu eta doktrina horien erabilera politikoa kritikatzen dute.Sofista batzuk eszeptikoak ziren; hau da, errealitatearen objetibotasunean sinetsi arren, gizakiak errealitate hori ezagutu ahal izateko ahalmena duenik ukatzen zuten.

Sofistek zentzumenen bidezko norberaren esperientzia aldarrikatzen dute. Bestalde, norberaren esperientziaren baliotasunak ezagutza absolutuaren ukapenak erlatibismo eta eszeptizismo epistemologikoa dakartza.Protagoras: baliozko judizio etikoei, estetikoei eta politikoei dagokioenez, neurria gizakia bera (edo komunitate jakin bat) da, hau da, norberak (edo komunitate bakoitzak) bere sentsazio eta iritzi propioak dauzka, eta sentsazio eta iritzi guztiek balio bera dute.

SOKRATES

Antierlatibismo morala, definizio unibertsalak, maieutika, eta intelektualismo morala.

Sokrates, sofistak bezala, baikor azaltzen da giza arrazoimenaren indarrari dagokionez. Sofistak arrazoimenaren indarraz baliatzen dira balio tradizionalak, erlijiosoak eta etikoak, deuseztatzeko. Sokratesek, berriz, balio horiek objetibatu egiten ditu, eta balio absolutu eta unibertsala ematen die.Sokratesen ustez, balio horiek ez dira herritarrentzako kanpoko erreferentzia bakarrik, gizabanakoaren baitan barneraturiko balioak ere badira. Balioak unibertsalak dira.

Sokratesen lehenengo ideia nagusia antierlatibismo morala da. Sofistikaren erlatibismoaren kontra dago, Sokratesek definizio unibertsalak daudela pentsatzen duelako eta hauek bilatu nahi dituelako indukzioa eta elkarrizketa erabiliz.Erlatibismoari aurpegia eman nahian, Sokratesek, definizio zehatza emateak berebiziko garrantzia duela erakutsiko du, banan-banako adibideen gainetik: iritzi guztien gainetik, jardunbide zuzena (egia morala) bilatzea da gure egitekoa. Lehen moral arrazionala Sokratesena dela esan daiteke.

Sofistek pentsatzen dute bertutea (aret), irakasgarria dela, baina, benetazko ezagutzarik ez dagoenez, bertutea irakasteko ahala irakaslearen trebetasunean onairritzen dute. Sokratesen metodoa oso diferentea da; filosofoak pentsatzen du ezagutzaren objektuak gure barnean daudela eta, halaber, gizakiok objektu horietara iristeko gai garela geure kabuz.Baina, nola? Elkarrizketaren bidez .

Sokratesen asmatutako metodoa maieutika da, hau da, erditzearen teknika.Maieutikaren lehenengo pausoan, Sokratesek, era induktiboz (galdera-erantzun jokoaren bidez) eta ironiaz baliatuz, bere solaskideari ikusarazten dio solaskideak berak duen ustezko ezagutza nahasia dela eta akatsetan oinarrituta dagoela. Bigarren pausoan, Sokratesek solaskideari bertute jakin baten definizio orokorra bilatzen laguntzen dio, definizioak bertutearen esentzia, hau da, haren izaera unibertsala, adierazten baitu.Maieutikaren bidez Sokrates saiatzen da justizia, ausartasuna, neurritasuna, edertasuna eta beste hainbat bertute definitzen.Sokratesek, bertutea jakintzari lotzen dio (onbidea jakintzaren mende jartzen baitu)gaizki jokatzen duenak jakin gabe egiten du beti; ona dena ezagutuko balu, zuzen jokatuko bailuke. Inor ez da okerra bere borondatez; inork ez du gaizkia egiten nahita, baizik eta jardunbide zuzena ezagutzen ez duelako edo egoera bati dagozkion inguruko guzti- guztiak ezagutzen ez direlako. Ezagutza eta etika batuz saiatzen da Sokrates erlatibismoa gainditzen. Bere ustez ongia zer den dakiena, inoiz ez du gaizkia egingo eta onbidea jarraitu egingo du. Ideia honetan adierazten da Sokratesen intelektualismo etikoa.: .Hau da: Egiaren jakinduria eta bertutea gauza bera da

PLATON

Datu biografikoak eta testuinguru historikoa

Platon Atenasen jaio zen, K.a 427an. Aristokles Podros zuen egiazko izena, eta bere familia entzute handikoa zen. Goi- mailako heziera izan zuen eta arteak eta letrak ikasi zituen; baina hogei urterekin, Sokrates ezagutu zuen, maisu izango zuena, eta honekin ikasi omen zuen benetako jakinduriaren bidea. Sokratesek ezin hobeto erabiltzen zituen erretorika eta elkarrizketa, baina garai hartako iritzi nagusien aurka, zuzentasun etikoa bilatu nahi zuen eta horixe zen haren jardunbidearen araua. Heriotza-zigorra ezarri zioten Sokratesi, atzerritar jainkoen aldeko sinesmena bultzatzeagatik eta gazteria galbidean jartzeagatik.Ondorioz, Platonek politikarako hasierako joera galdu zuen, eta arazo politiko eta moralak bihurtu ziren haren gogoeta. Platon ezin zuen ulertu nola Sokrates moduko pertsona bati gobernua heriotza zigorra ezartzea.Hori zela eta, Sokratesen lagunak arriskuan zeuden, eta Platonek Atenastik alde egin zuen denbora batez. Berriro Atenasen, Akademia izeneko bere eskola sortu zuen, Unibertsitate- mailako ikasketak eskainiz, eta bertan ikerketak eginez. Akademian, politikariak eta gobernariak izango zirenak hezten zituzten askatasun osoz.Dion erregeak, Platon deitu zuen greziarrentzako konstituzio berria egiten lagun ziezaion; baina gauzak ez ziren ondo atera eta etxera itzuli zen, Atenastik gehiago irten barik eta akademiari ekiten.K.a 347an hil zen; baina akademia lanean jarraitu zuen, gaurkotasunik galdu ez duen pentsamendua izan arte.Platonen idazlanak lau aroetan sailkatu ziren, haren eraginen arabera:Aro sokratikokoak: Apologia, Kriton, Karmides

Igaroaldikoak: Georgias, Menon

Helduarokoak: Oturuntza, Fedon, Fedro

Zahartzarokoak: Teeteto, Timeo, Parmenides, Politikariak

PLATON

Ideien teoria: dualismo ontologikoa

Heraklitok eta Parmenidesek izanari buruzko aurkako iritziak zituzten. Heraklitok zioenez, izana etengabeki jariatzen duen erreka baten ura bezalakoa da: atxiki edo ezagutu ezinezkoa, hain zuzen ere. Parmenidesek zioenez, izana da eta ez-izana ez da. Platonek izana ezagutu nahi du, balio absolutuak existitze direla uste baitu, eta Parmenidesi jarraitzen dio. Baina orduan, nola gerta daitezke izakien aldaketak, aldaketaen bat gertatzeko izateari utzi behar baldin bazaio? Non daude benetakoak dien eta aldatzen ez diren izakiak? Absolutuak ezaugarri aldagaitzez osatuak daudenez ezin dira etengabe aldatzen den mundu fisikoan egon.

Izanaren bi eremu daudela baieztatuz konpontzen dira aurreko arrazoi biak. Arazo horiek konpontzeko, dagoen guztia bi eremutan zatituta dagoela jakin behar da. Bi eremu horiek ulergarria eta sentigarria dira. Horrela, Platonek historiako lehenengo sintesia egiten du. Animaliak eta gauzak hilkorrak eta aldakorrak dira, baina haiei dagozkien eredu ideal eta materiagabeak betiko eta aldaezinak dira.

Mundu ulergarria edo ideien mundua ulermenaren bitartez ezagutzen dena da. Bertan ideiak daude. Ez dira materialak, forma soilak edo hutsak baizik, materia hutsekoak hain zuzen ere. Hau da, materia gabeko ezaugarri soilak dira. Baina berez dira, guk ezagutu baino lehen. Aldaezinak dira, betierekoak, perfektuak. Izen arruntak bezainbeste ideia daude mundu ulergarrian. Ideiak mundu sentikorretik kanpo daude.

Mundu sentigarria edo sentipenen mundua sentimenen bidez ezagutzen dena da. Hor gauzak daude, gauza materialak. Ideia baten forma hartu duten materia zatiak dira. Ez dira berez, ez dira benetakoak, ideien kopia edo adibide inperfektuak besterik ez dira. Materiaren perfekziorik ezak dituztenez, jaio ondoren aldatu, apurtu eta hil egiten dira. Mundu sentikorreko gauza orok, ideien munduan dagokion unibertsaletik hartzen du bere izatea, zeren eta ideien kopiak diren. Hau da, mundu fisikoko gauza guztiak, ideien mundu barnean hartzen du parte; inoiz inork ezagutu edo antzemango ez dituen arren, ideiek bere eran iraungo lukete gizaldiz gizaldi

Betiereko hiru zera daude: ideiak, materia nahastua eta Demiurgo jainkoa. Demiurgok materia hartu zuen, buztina balitz bezala, eta, ideien formak kopiatuz, mundu sentigarriko gauzak egin zituen. Demiurgo (ez da sortzailea, ordenatzailea baizik), alde batetik materia eta bestetik materiari forma ematen dion ideien multzoa (badaude sortutak), ordenatzen edo lotzen ditu.Horrela, ideia gauzaren eredu aldaezina da. Gauza bakoitzaren benetako izaera gauza horren ideiak dauka. Eta ideiari esentzia, gauza bera edo gauza bera bere baitan esaten zaio.

Izaki guztiak mailakaturik daude. Gauzak ideien menpe daude. Gauza bakoitzari bere ideiatik datorkiolako izana. Eta ideia horri ideia nagusiago batetik datorkio izana. Ideia guztien mailaketaren erpinean Onaren ideia dago, mundu ulergarria argitzen dago, eguzkiak mundu sentigarria argitzen duen bezala. Garrantzitsuena Ongia dugu.Platonen arabera, ideia unibertsalak materiazko mundu honetatik kanpo legokeen izate- eremukoak dira. Ideiek beren bizilekuan irauten dute betiko; mundu fisikoan diren izakian, aldiz, etengabe mugitzen eta eraldatzen dira.

PLATON

Ezagueraren teoria: zientzia eta teoria. Dualismo epistemologikoa

Ezagutza mota nagusi bi daude, bere aldakorkeriaren arabera: ulermena eta iritzia. Izana aldaezina denez gero, horren ezagutzak ere aldaezina izan behar du. Orain gauza bat sinesten badugu eta gero beste bat, zuzen ezagutzen ez dugulako da.

Zentzumenen bitartez ez da benetako ezagutza eskuratzen, hautemandakoa etengabe aldatzen delako; hortaz, benetako ezagutza ez da pertzepzioa.Bestalde, ezagumenean dugun edukien multzoa, osorik hartuta, ez da zentzumenez antzemandakoa. Ezagumenaren helburua kontzeptu unibertsalak aurkitzea da; ezer gutxi aurreratzen dugun heinean, ezagutzaren bidean etengabe aldatzen diren gauzen ezaugarri partikularrez bakarrik ohartzen gara.Ezagutza maila desberdinetan bereiz ditzakegu:Ez jakintsuaren maila: ez da benetako jakintsua.

Zentzumenen maila: erdi mailako ezagutza da, errealitatearen gaineko iritziak ematen oinarritzen dena.

Arrazoimenaren maila: ezagutza- maila gorena, emaitzatzat zientzia duenak.

Bide okerra ez-jakinduriaren ondorioa da. Ergelkeria, bere izatez, ez da ez-jakinduriaren benetako erakuslea, ahuleziarena baizik. Ez-jakinduriari, alde batetik, nork bere burua jakitun duelako uste harroa da, eta, bestetik, botere-nahia eransten zaizkionean, orduan sortzen da zorigaitzik handiena.

Ideiak Jaiotzaz ditugu adimenean, gure arimak ikusi zituelako, mundu ulergarrian zebilenean. Arima gorputzera erori eta bertan haragitzen denean, ia ahaztu egiten ditu ideiak. Baina eremu sentigarriko gauzak ikusi eta beraiez pentsatzean, dagozkien ideiak gogoratzen ditu arimak.

Benetako ezagutza ezin da irakatsi, norberaren jarreraren ondorioa da eta.Ezagutzea birgogoratzea da, beraz. Jakituria ez da ikasten, birgogoratu baizik.

Platonen ezagutzaren teoria zeharo loturik dago (bertutea).

Sofistek, boterea eta arrakasta nola eskuratu irakatsi nahi zieten Atenasko aberatsei; haien ustez, boterea jakintasunarekin lortzen baitzen. Platonek ustez, berriz, boterea jarrerarekin lortzen da.

PLATON

Ongiaren kontzeptua eta dialektika

Ikaste-prozesua den goranzko bide malkartsuaren amaieran dagoen ongia ikustatzera heltzeko gizakiok izango dugun prestaketan, heziera da beharrezkoa; non heziera, ez ahaztu, arimak betidanik izan duen ezagutza oroitzea den. Ezagutzea ez da zerbait berria bereganatzea.

Heziera dugu behetik goranzko igarobidearen bultzagarri, jakinduria eskuratzeko bidea. Ikasketak behar dira, ideiak ezagutzeko, ez-jakituriatik jakituriarako ibilbidea egiteko. Edertasunaren, Zuzentasunaren eta Ongiaren ideiak ezagutzera iristeko, matematikak, aritmetika, geometria eta astronomia (besteak beste) ikasi behar dira lehenbizi, eta azkenik dialektika.

Dialektika ikasi behar da. Dialektika ideien mailaketaren ikasketa da. Dialektikak bi zeregin ditu. Lehena, gauza konkretu bakoitzaren abiapuntutik ongiaren ideiaraino gorantz doan lerroan dauden ideiak zein diren aztertzea. Bigarrena, edozein deia batetik mailaketaren oinarriraino beherantz doazen lerro guztietan agertzen diren ideiak, eta oinarrian agertuko diren gauzak, zein diren aurkitzea. Dialektikak, matematikek ez bezala, hipotesi guztiak baztertzen ditu, eta horrela ezagutza ziurra lortzen du.

Haitzuloaren mitoaren bitartez azaldu nahi digu Platonek izadiaren ikusmoldea eta gizakiaren egoera, non gatibuak gizakiak dira, haitzuloan dagoen aldapa ezagutza prozesuaren gogortasuna, sutea sentipenezko ezagutzaren indar ahula, estatuatxoak benetako errealitatearen kopiak, magoak demagogoak, haitzuloaren ataria bi eremuen muga eta eguzkia bera Ongi gorenaren sinboloa da.

Interpretazio metafisikoari dagokionez, haitzuloaren barnea sentipenezko mundua da eta kanpoaldea mundu ulergarria edo ideiena lirateke.

Interpretazio epistemologikoari dagokionez, haitzulo barnea sentipenezko ezagutza edo iritziarekin erlazionatzen du Platonek, kanpoa, aldiz, arrazoizko ezagutzarekin, ulermenarekin.

PLATON

Dualismo antropologikoa: gorputza eta arima. Arimaren sorrera

Gizakia gorputzez eta arimaz osaturik dago; beraz, bi osagarri nagusi ditu.

Gorputza arimaren kartzela da: elikatu egin behar da gaixotu ez dadin; beldurra, grinak eta halakoak ditu eta horrek guztiak zaildu egiten du arimak egin behar duen gogoeta eta izanaren azterketa.

Arima esentzia ikusezina, materiagabea eta izpirituzkoa da. Hiru zati edo jarduera mota ditu: sentimenezkoa edo grinatsua sabelean, suminezkoa edo haserrekorra bularrean eta arrazionala edo izpirituala buruan. Sentipenezko arimak irrika zakarrenak ditu, eta hilkorra da gorputzari guztiz loturik baitago. Animaliek ere badute. Suminezko arimak irrika gorenak ditu, baina hilkorra da. Arima arrazionalak arrazoimena du eta hilezkorra da.

Zoriontasuna hiru arimak ondo konpontzetik dator, oreka edo harmoniatik. Arimen multzoa bi zaldi dituen gurdi bat bezalakoa da. Sentipenezko arima zaldi bat litzateke, eta suminezkoa bestea. Arima arrazionala gurdiaren gidaria litzateke. Arima arrazionalak sentipenezko eta suminezko arimak zuzendu behar ditu. Hiru arima multzoak laugarren bertute bat du, orekarena edo harmoniarena: hiru arimak elkarrekin ondo konpontzeko ahalmena da. Harmonia horrek zoriontasuna dakar.

Gurdi hegodunaren mitoan aurigak zaldi biak gidatu behar ditu. Zaldi zuriak arimaren zati oldarkor edo suminezkoa adierazten du eta zaldi beltzak zati irritsu edo sentipenezkoa. Zaldi zuria bideratzea askoz errazagoa da beltza baino, baina aurigak biak hartu behar ditu mendean gizakia orekaturik egon dadin, zuzentasunez jokatu ahal izateko.

Heriotza berdin litzateke gaizto zein ongileentzat arima hilkorra izango balitz. Horregatik, lur honetan ongi jokatzeko eginahala saritu behar da hil ondoren.

PLATON

Bertuteak eta hiri ideala

Etika eta politika hertsiki loturik daude greziarrentzat. Gizakia ez da gizabanako hutsa, gizartean ere bizi den auzokidea da. Gizakiak polis-ean bereganatzen ditu bertute eta balio etikoak. Hiria estatu independente bat da. Platonentzat hiri edo estatu idealak, arimak bezala, hiru zati ditu. Horietariko bakoitza klase sozial bat da: langileena, zaindariena eta buruzagiena. Klase bakoitzak bere izenak adierazten duen zeregina betetzen du: langileek lan egiten dute, zaindariek hiria zaindu eta babestu eta buruzagiak hiriaren zuzendaritzat arduratzen da.

Hiria antolatzeko , Platonek kontuan hartzen ditu hiru zatiak. Ez zaio interesatzen estatuak nolakoak diren jakitea, nolakoak izan beharko luketen zehaztea baizik (platonen teoria utopia bat da). Platonek ezin zuen burutik kendu Sokrates kondenatzeko egin ziren azpijokoak, eta horri irtenbidea bilatzeko, agintariak prestatuak egon behar zirela pentsatu zuen.Platonen iritziz, hiritarrak elkargoari eskaintzen dioten laguntza hobeagoa izango da, jaiotzez dituen trebezietara doituz gero. Hirian beharrizan berriak sortu ahala, beste lanbide batzuk ere sortuko dira. Halako batean, hiriaren hazkundea dela eta, ondoko lurraldeak ere indarrez hartu beharko dira. Platonen ustez, gerraren zergatiak ekonomikoak dira. Gudukatzeko, jendea prestatu behar da, eta honela sortzen dira soldaduak edo hiriaren zaindariak.Estatuaren agintaritza, hezieraren azken mugara heltzen direnen eskuetan egon behar da: filosofoak.Hiriaren antolaketa, giza talde bakoitzari dagokion funtzioari jarraiki egiten du Platonek, guztion zereginak koordinatuta, zuzentasuna hirian nagusi izan dadin.

Produktugileak: eskulangintzan trebea dena. Talde honi dagokion bertutea, neurritasuna da, berauen ariman berezko irritsak oso nabarmenak direlako, eta hauek kontrolatuz iritsiko dira perfektasunera.

Zaintzaileak/gudariak/soldaduak: gaitasun fisiko eta moralez horniturik, defentsa da haien eginbeharra eta sendotasuna bertutea.

Gobernari filosofoak: beraien bertutea zuhurtasuna da. Hiriaren gobernua betekizun garrantzitsuena denez gero, adituen esku utzi behar da, zuzentasuna eta ongia ezagutzen dituenak beste inork ezin baitu hiria gizalegez gobernatu. Onenak eta adimen-gaitasun handienak dituztenak baino ezingo dira agintari politikoak izan. Platonek demokraziaren inguruko iritzi ezkorra du.

Justizia bideragarri izateko baldintzak ere aipatzen ditu Platonek:

Lehena, aberastasuna eta txirotasuna desagertzea da. Goi-mailako gizarte sail biek, soldaduek eta gobernariek, ez dute ondasunik behar, ezta inolako ordainik ere, bizitzeko behar dituzten bitartekoak salbu . Eskulangileari, berriz, ez zaio jabetza ukatu behar.

Goi- mailako gizarte taldeek familia gisako bizimoduari uko egitea da. Familiak traba besterik ez lieke egingo estatuaren gobernu- kontuetan sartzean. Gizon- emakumeen arteko ezkontzak eta seme - alaben heziera, estatuak ditu bere mendean.

Platonen ustez, estatuaren eginkizun nagusietako bat, gizakien bizibide zoriontsua eta onbidetsua da. Hiritar guztiak, jokamoldez, txarrak balira, estatuaren onbidea ezinezkoa litzateke. Era berean, estatuaren jarduna maltzurra balitz, hiritarrek ezingo lukete behar bezala jokatu.Platonek estatu eredugarria aristokraziari deritzo, bertan adituek edo onenek gobernatzen baitute. Agintarien botere-jardunak okerrera egiten duenean, berriz, estatuaren justizia-bidea gaiztotu edo bihurritzen duten honako estatu hauek sor daitezke:Timokrazia. Gobernariak lurraz eta bestelako ondasunez jabetzen direnean, ohorea eta handinahia izaten dira gaiztotzearen bultzagarriak.

Oligarkia. Aginteak ondasunen jabetzan du oinarri, agintariak aberatsak baitira. Saiatsuak eta diruzaleak dira estatuaren aginteaz baliatzen direnak.

Demokrazia.Herriaren gobernuan oinarritzen den tankera honi gaitzirizten dio Platonek: gobernu-lanetan prestatuta ez dagoena ez da egokiena izango ezagutzen ez dituen kontuez erabakitzeko. Hortaz, ezjakinari (hots, hiritar xeheari) ez zaio hiriaren agintea eman behar.

Tirania. Gobernu erarik ankerrena da, eta horregatik, higuingarriena. Askotan, demokraziaren gehiegizko askatasuna dela bide sortzen da.

ARISTOTELES

Platonen ideien teoriaren kritika: hilemorfismoa

Platonek eta Aristotelesek eszeptizismoa baztertu nahi dute. Esaten dute errealitatea adigarria dela eta ezagutu egin daitekeela. Baina benetako errealitatea (Ontologia) zer den azaltzeko orduan, bi planteamenduak desberdinak dira:Aristotelesek errealitate substantziala (alde batetik, inguratzen gaituen eta zentzumenez hautematen dugun errealitatea eta bestetik, esentzia unibertsala) eta errealitate akzidentala (gauzaki zehatzetan bakarrik hauteman daitezkeen ezaugarriak: kolorea, kantitatea, neurria).Platonen idealismoaren aurrean (ikusten duguna ez da errealitatea) errealismoa (ikusten dugun errealitatea da benetakoa) aldarrikatu zuen Aristotelesek.Aristoteles bere teoria hilemorfikoan oinarritu zen mundu sentikorrean aldaketak azaltzeko. Aristotelesek aldaketak azaldu nahi ditu, Platonek ezin zuen hori egin, harentzako dena itzalak edo kopiak zirelako.Aldaketa bat, zerbait ez izatetik, izatera iragatea da, edo alderantziz. Hiru elementu sartzen dira aldaketa- prozesuan: orain dena (forma), aldatzen den gaia (subjektua), eta izan daitekeena (potentzialitatea).Izakiak ez dira oraintxe direnak bakarrik, izan daitezkeena ere bai. Beraz, izakiak bi elementuz osaturiko substantziak dira: materia eta forma (hylea) . Formak ez daude materiatik haragoko beste nonbait (Platonen ideien munduan), materia bati era banaezinean lotuta baizik.Errealitatea ulertzeko era horrek eragin zuzena du ezagutzaren teorian (epistemologian). Gure ondoan dagoen errealitatea da lehengoa, eta ezagutza esperientziarekin hasten da baina ez da han amaitzen.Aristotelesek dio arima bizi- printzipioa dela, gorputzari lotuta, eta beraz, hilkorra. Gorputza eta arima batasun substantziala dira: gizakia.

ARISTOTELES

Teoria politikoa: gizatasuna eta erregimen politikoak

Aristotelesen arabera, Platonengandik urrundu gabe, gizakiak bizirik iraun nahi badu, gizartean elkartu behar du eta perfekzioa gizaki bezala garatzeko ondo antolatutako gizarte batean bizi behar du. Gizakia animalia politikoa da, eta animaliak edo jainko-jainkosak bakarrik bizi daitezke gizartetik kanpo. Baina, Aristotelesen ustez, elkarterik berezkoena eta lehenengoa familia da, gero auzoa, eta azkenik hiria. Estatua antolatzeko bi gobernu mota bereizten ditu: zuzenak (guztien ongia bilatzen dutenak: monarkia, aristokrazia eta errepublika) eta okerrak (gobernuan daudenen interesak baino ez babesten dituztenak). Dena den, gobernatzeko era zuzenak ustel daitezke; horrela, monarkia tirania bihurtzen da, aristokrazia oligarkia, eta errepublika demagogia (demokrazia erradikala). Sistemarik onena gehiengo erdiko klase batek jokaera-ereduak ezartzen dituenekoa da: errepublika, oligarkia eta demokraziaren artekoa. Politikan aritzen direnak gutxieneko ondasunak eta denbora librea eduki behar dituzte. Aristotelesek, Platonek bezala, ez du jabetza pribatua desagerrarazi nahi. Bestalde, haren ustez, hiritar guztiek parte har dezakete polisaren erakundeetan merezimendua (bertutea) kontuan hartuta. Hala ere, esklabotza naturala onartu beharrekoa eta estatua antolatzeko ezinbestekoa da.Platonek, Sokratesi jarraituz, ezagutzak zuzen jokatzea bermatzen duela uste du. Aristotelesentzat, ordea, ezagutzaz gain, bertute etikoak behar dira. Ohiturak eta bertute onak erabiliz, bertutetsu bihurtzen gara, eta horretarako esperientzia oso garrantzitsua da. Bertute etikoen artean, justizia dago. Platonen ustez, hiritar bakoitzak duen gaitasunaren arabera berezko dituen zereginetan aritzen bada, hiria justua izango da. Aristotelesen justizia-kontzeptuak, berriz, legezkotasuna (legeak esandakoaren arabera bizitzea) eta merezimendua (hiritar guztiei tratu berdina ematea, merezi dutenaren arabera) kontuan hartzen ditu. Bertutea hiria iraunarazten duen bakarra da. Gobernurik onena irauten duena izango da. Hiriak ondo funtzionatzeko, legezkotasunak agindu behar du.

SAN AGUSTIN

Datu biografikoak eta testuinguru historikoa

Aurelio Agustin Ipar Afrikako Tagaste hirian jaiozen, antzinako Numidia erromatar probintzian,354. urtean, Aita, Patrizio, paganoa zen; ama, Monika, kristaua, eta kristautasunean hezi zuen Agustin. Monikak, garaiko ohiturari jarraituz, ez zuen umetan bataiatu Agustin. Agustinek, ordea, kristau-doktrina eta praktika baztertu egin zituen, baina geroago berriro besarkatu zuen kristau-fedea. Agustin, lehenengo ikasketak Tagasten egin ondoren, gramatika eta latin klasikoak ikasteko, alegia, Madaurara joan zen, 365ean. Ondoren,Tagasten urtebete egin ondoren, Kartagora(370ean) aldatu zen erretorika ikastera. Bertan,Zizeronen Hortensius lana irakurri, eta, arazo filosofiko-teologikoez kezkaturik, bere bilaketa espiritualari eman zion hasiera. Lehendabizi jarrera arrazionalistak hartu zituen, eta ondoren,manikeo bihurtu zen. 383an, Erromara joan zen, eta beste erretorika eskola bat ireki zuen. Erromara joan baino lehen, ordea, zalantzak sortu zitzaizkion manikeismoaren dualismoaz, eta han, Erroman, Fausto apezpiku manikeoarekin izan zuen elkarrizketan desengainatu eta krisi handi batean murgilduzen. Egia aurkitzeko itxaropena galdu zuenean, Eszeptizismoarekin topo egin zuen. Erromatik Milanera aldatu zen, 384an.Milanen erretorika irakasten aritu zen, eta sarritan joan zen Milango apezpiku zen Anbrosioren hitzaldiak entzutera. Haren laguntzaz, baita Plotinoren zenbait testuren irakurketak bultzatuta ere, benetako aginpidea Bibliak duela sinesten hasi zen, eta kristau izateko izena eman zuen Elizan. Agustinen behin betiko aldakuntzan eragin sakona eta handiaizan zuen gertaera bat adieraziko dugu ondoren. Milanen, oihan txiki batean zegoela lagun batzuekin atseden hartzen, hauxe ziotson mintzoa entzun zuen:Tolleet lege(Har eta irakur ezazu). Agustin, erabat harrituta, arineketan joan zen bere lagun Aleporen bila, eta hura San Pauloren gutunak irakurtzen aurkitu zuen, Agustinekliburua hartu, eta ireki zuen ausaz, eta bere begiek mezu hau irakurri zuten: ,Ez iragan bizitza amaigabeko jaialdietan eta mahaiko plazeretan...; alderantziz, Jesukristo Jaunaz jantz zaitezte, eta haragiaren neurrigabeko nahikerietatik gorde zaitezte-. Agustinek barneko dei indartsu bat sentitu zuen, komunitate erlijioso batean bizitzeko deia, hain zuten. 386ko ikasturtea amaitzean, irakaskuntza eta berekin bizi zen emakumea utzi, eta ama, Monika, bere seme Adeodato eta lagun batzuekin Kasiziakora bakartu zen, bataioa prestatzeko asmoz. Contra Academicos, Soliloquia eta De Immortalitate animae idatzi zituen. Erromara itzuli zen denbora labur batez (De libero arbitrio),eta 388tik 391ra Kartagon izan zen,monasterio batean (De vera religione).391n,apaiz egin zen Hiponan, eta zenbait Ian ere idatzi zituen; besteak beste, manikeoen eta donatisten aurka, BibliakoSonera liburuari eta San Pauloren Gutunei buruzko zenbait iruzkin. 396an Hiponako apezpiku izendatu zuten. Garai hartan,Doktrina kristauaz,guztiz famatua den Aitorkizunak, Hirutasun Deunaz (De Trinitate) eta Bibliako Hasiera liburuari buruzko iruzkinak idatzi zituen. 411tik aurrera, pelagianoen aurka, De libero arbitrio, Jainkoaren hiria...idatzi zituen. Agustinen idazlanen artean, halaber,De genesiad litteram, De vita beata (Bizitza zoriontsuaz)-haren pasarte bat jorratu behar dugu- etabeste zenbait aipa genitzake. Gizadiko filosofo handienetarikoa den San Agustinek izaera eta espiritu guztiz sutsuak izan zituela ere gehi genezake. Ingurune soziopolitikoaketa kulturalak eragin handia izan zuten Agustinengan. Agustin Hiponakoa Erromatar Inperio handiaren garaian bizi izan zen, eta Karen gainbeheraren hasiera ere, III. mendean, bizi izan zuen.

Erromaren gainbeherak eragin izugarriak izan zituen mundu osoan, eta zirrara handi horrek eraginda Agustin Hiponakoak Jainkoaren hiria liburua idatzi zuen III. mendean, Inperioaren gainbehera hasi zen. Gainbehera horren arrazoiak honako hauek izan ziren: Germaniarren erasoek etengabe mehatxatzen zituzten Inperioaren mugak. Inperioa handiegia zen, barrutik zatitzen ari zen, eta gizartea krisian zegoen. Enperadoreek erreformak bultzatu zituzten,armada indartzea eta erlijio ofizialaren batasuna barne, Erromaren handitasunari eusteko asmoz, helburuak lortu ez baziren ere. Kristautasunak barne-kohesioa apurtzen zuelauste zutenez, gogor eraso zioten. Kristautasunaren nagusitasuna:Konstantino erromatar enperadoreak, 313. urtean eta Milango Ediktuaren bidez, kristau-erlijioa beste edozein erlijio bezala onartu zuen, eta Teodosiok Inperioaren erlijio ofizialtzat hartu zuen, 380. urtean. Erromatar Inperioaren gainbeheran, hainbat eztabaidaren ondoren, kristautasunak apurka-apurka fede- eta moral-kanonak finkatu eta zabaldu zituen Erromatar Inperio osoan.

SAN AGUSTIN

Fedea eta arrazoimena: ezagutzeko sintesia

Agustinen arabera, oroimenaren barnetasunean dago egia, Jainkoa bera dena. Jainko ez platoniko hori da zoriontasuna, izateaz haratago dagoena eta gauzarik barnekoena eta garrantzitsuena dena. Beraz, guk lortutakoa ez da benetakoa ez zuzena, idei ilunetatik ateratzen dugulako. Platonismotik antropologia dualista jasi zuen: Gizakia gorputz batez baliatzen den arima da. Gorputza materiazko printzipio ustelkorra da eta arima, berriz, elementu materiagabea eta ustelezina. Honen barne bi arrazoi mota daude: behe mailakoa (aldakorra, zentzumenenek hauteman dezaketena eta ezagutzea duena xede) eta goi mailakoa (jakinduria, ulergarria, ideiak eta Jainkoa ezagutzea duena xede). Arimak ezagut ditzake egi aldaezinak diren objektuak, ezinbestekoak eta betierekoak. Orduan lortzen da egiazko ezagutza, Jainkoaren gogoan baino ez dagoena.Egia bat bera da guztiontzat. Filosofiaren eta erlijioaren bidez bila dezake gizakiak egia. Bi bide daude ezagutzara iristeko: aginpidea eta arrazoia. Filosofia eta erlijioak lortu behar duten egia Jainkoaren egia da. Fedea eta arrazoimen arteko harremana INTELLIGE UT CREDAS, CREDE UT INTELLIGAS da: ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko. Honekin eginkizun zehatz bat ematen zaie arrazoiari eta fedeari, baina hauek ez dira aurkaritzak, elkarren beharra baitute. Mundua ulertzeko arrazoia eta fedea behar dira, hau gabe ez baitago egi absoluturik. Arrazoiak fedearen onarpenaren aurretik joan behar du, fedea zentzugabea ez dela argitzeko. Fedea ahal den heinean ulertarazten saiatuko da arrazoia. Agustinen iritziz, egiaren bilaketan fedea dago eta agerkundean oinarritu izan da. Agerkundeak bere indar argitzailea ematen dio ezagutzaren ahalmenari. Arrazoia ez da nahikoa jakinduria lortzeko; ez da egiaz jabetzeko gauza. Arrazoiak munduan aurkitzerakoan mugak aurkitzen ditugu eta konturatzen gara nahiak ezin daitezkeela ase eta orduan ariman bilatzen ditugu egi absolutuak (Fedea). Fedea arrazoiak azaltzen ditu.

Bost ezagutza mota desberdin daude:Ezagutza sentikorra: objektuen sumaketa da. Hauek gure zentzumenetan aldakuntzak sorrarazten dituzte baian ariman ez. Benetako egia arimak bere baitan aurkitu dituen objektu aldaezinen ezagutzan datza.

Arrazoizko ezagutzak bi maila ditu: zientzia-ezagutza, kanpoko errealitateari buruzko ezagutza ematen duena, gizaki orori dagokio, eta gizakia beste izaki guztietatik bereizten du. jakinduria-ezagutza, arrazoizko goi ezagutza da, betiereko egiak ezagutzera garamatzana.

Argitzapena, Jainkoaren laguntza betiereko egia aurkitzeko, Agustinek egia aldagaitz horiek Jainkoak argitzen dituela dio. Adimena argitzen duen argia Jainkoarengandik dator. Honen beharra dugu, gure adimena transzenditzen duena sumatzeko, ez baitago sorkaririk bere kabuz argi daitekeenik.

Barnerapena: egia gizakiaren alderik sakonenean dago, kontzientzian. Gizakiak bere barnean bere buruaren izaera aldakorra eta ezegonkorra aurkitzen du; gizakiaren ezagutza sentikorrak objektu ezegonkorrak eskaintzen ditu.

Egia: gizakiak bere barnean egia aldagaitzak aurkitzen ditu, jainkozko adimenean izan behar dutela oinarri. Gizakiak bere barnean, bere kontzientzian, aurkitzen ditu Jainkoak berak jarri dituelako bere barne.

SAN AGUSTIN

Zoriontasuna eta Jainkoa edukitzea

Zorionaren bila aritzea barne prozesu gatazkatsua bilakatu zen Agustinentzat. Gaztaroan, bere bizitzan bertan aurkitu zuen zoriona: zoriona gauza zehatzak dira, plazera. Maitatzea eta maitatua izatea zen niretzat gauzarik gozoena, batez ere maitalearen gorputzaz gozatzerik izanez gero. Manikeismora hurbildu zen garaian bi kezka nagusi sortu zitzaizkion: Jainkoa eta gaizkia, hain zuzen ere. Baina, manikeismoarekin izan zuen esperientzia hori ez zen ona izan: Egia! Egia! esaten zuten. Askotan esaten zidaten, baina ez nuen inoiz haiengan topatu. Bestalde, errealitatearen interpretazioan materiazkoa baino ez zuten onartzen: Gorputz masa zena baino ez nuen ulertzen. Aristoteles irakurri zuenean, Agustinek zalantzan jarri zituen sinesmen manikeoak. Arrazoiaren aukerak nahasi egin zuen, eta Akademia Berriaren eszeptizismoaren doktrinari atxiki zitzaion: Akademikoak deitzen diren filosofoak izan ziren zuhurrenak; izan ere, printzipio hau zuten: gauza guztiak zalantzan jarri behar dira, eta ez dago gizakiak uler dezakeen egiarik. Manikeismoa eta eszeptizismoa Anbrosiorekin Milanen topo egin zuenean eta, ondoren, kristautu zenean gainditu zituen, baina baita testu neoplatonikoen irakurketaren bidez ere. Platonismoaren eragina -Plotinoren bidez- erabakigarria izan zen San Agustinen barne prozesu horretan, eta beti onartu zuen Platonek egia ulertzen lagundu ziola: mundu adigarri platonikoa egia iraunkorraren mundua zela ohartu zen Agustin, eta horrela gainditu zuen materialismo manikeoa; gaizkia ongiaren gabezia dela ulertarazi zion, eta ez gaizkiaren printzipio batek sortutakoa, manikeoek uste zuten bezala; gizakien barne mundua aurkitu zuen. Kristau bihurtzeak, kristauen artean, zeure buruarengana itzultzea esan nahi du, hori baita Jaunarengana bihurtzeko bidea; izan ere, Jainkoa gizakiaren barnean baino ez dugu aurkituko. Ez bilatu kanpoan, itzuli zeure barnera. Barneko gizakian bizi da egia. Eta, zeure izaera aldakorra bada, bila ezazu zeure buruaz haraindi ere. Benetako zoriontasuna:egia osoaz jabetzean datza, baina egia partikular guztiak traszenditzen dituen egia izan behar du, bestela ez litzateke propio egia bat izango. Agustinek bilatzen duen Egia, egia posible guztien neurria (Absolutua) da. Goi Neurri hori Jainkoa baino ezin daiteke izan, Jainko hori ezagutzeak eta edukitzeak zoriontasuna eskaintzen dio gizakiari. Jakintsuaz gainera, inor ez da zoriontsua, zeren inor ez baita zoriontsua egia ez badu irrikatzen. Egia aurkitu ez duena ezin da zoriontsu izan.

SAN AGUSTIN

Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak

ONTOLOGIAAgustinek bi eratako izakiak bereizten ditu: Izaki Absolutua, eta sortutako izaki kontingenteak.Jainkoa: Izaki absolutua, betierekoa, perfektua, guztiz ona, guztiz justua eta aldagaitza da. Izaki Absolutuaren existentzia ez dago arrazonamenduz frogatua, baina ez da fede itsu baten kontua ere. Jainkoa arima fededunean frogatua agertzen da; arima gai da Egia eta Beharrezkoa eta Aldagaitza den Jainkoa ezagutzeko, baina ezagutza hori ezinezkoa izango litzateke Jainkoaren existentzia gabe. Jainko kristau errebelatua da.Esan daiteke Jainkoaren existentziaren froga-saialdia ezagutzaren teoriaren ondorio zuzena dela:

Argudio gnoseologikoa: egia existitzen denez, eta Jainkoa egiaren funtsa izanik, Jainkoa existitzen da.

Argudio kosmologikoa: kosmosaren bitartez. Kreazioak ezin dio eman gizakiari bilatzen ari den zoriontasuna, egia ezin dugu mundu honetan aurkitu; Jainkorantz seinalatzen du. Gizakien arteko adostasunaren bitartez, gizakiak Jainkoa munduaren sortzailea dela aitortzen du.

Ideia eredugarriak: ideien mugagabetasunean eta beharrezkotasunean. Gizakiak egia eredugarriak, mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditu; guztiongan presente dagoena eta bere burua guztiei berdin eskaintzen diena. Egia hau goiko adimena baino nagusiagoa da, adimenak bere aurrean makurtu behar baita. Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu ideia eredugarriak. Adimenak ezin ditu eraldatu, bere gainetik daudelako.Izatean: ideia eredugarriek eta betierekoek izatean oinarritu behar dute. Betiereko egia eredugarriek adierazten dute, egia aldagaitza, Jainkoa. Ez da existitzen funtsik gabeko gauzarik; aldagaitzaren funtsak aldagaitza izan behar du.Izaki kontingenteek (absolutua ez dena) ez dute finkotasunik, iraupenik. Izaki kontingenteak ez dira benetako izakiak, aldaezin irauten duena da benetakoa. Izaki kontingente guztiak ezerezetik egin zituen Izaki Aldagaitzak.Unibertsoaren kreazioa: gauza guztiak, Jainkoak eginak dira, ezerezetik sortu dira. Izatea Jainkoarengandik jaso dute.Ezerezetik: Jainkoak munduan sortu zuen kreazio oso batean, ezerezetik. Mundua sortzeko erabili den materia ez da mundua sortu aurretik existitu. Demiurgoak, betidaniko materia eta ideien arketipoak erabiliz, mundu fisikoko izakiak sortu zituen. Grezian ez dago kreaziorik, aurrez existitzen ziren bi elementurekin, mundu fisikoko gauzak ateratzen dira. gainera, munduaren kreazioa ez da nahitaezkoa, erabaki borondatezko eta askea den ekintza baizik.Jainkozko kreazio librea, bat batekoa eta osoa da. Jainkoak era zuzenean, bitartekorik gabe, sortua da dena. Kreazioa denboran zehar hedatzen da, eta banakako izakiak elkarren segidan sortzen dira. (grekoak: orden munduan, patua / kristauak: ordena munduan, Jainkoa)

ANTROPOLOGIADualismoa: Jainkoak bere irudi eta antzeko egin zuen gizakia, eta hauek dira kreazioaren gailurra. Bi substantziek osatzen dute gizakia; arimak eta gorputzak, baina ariman dago lehentasuna.Hilezkorra den giza arima materiazko gorputza animatzen duen printzipio immateriala da. Arimaren materia-gabetasuna eta bere substantzia izaerak hilezkortasunaren froga argiak eta garbiak dira. san Agustinen ustez, arima Bizitzaren parte da, eta bere esentzia Bizitza den Printzipiotik hartzen du, eta, ondorioz, hilezkorra da.Platonekiko desberdintasuna: Agustinen pentsamendua bi etapatik igarotzen da: lehenengoan, tradukzionismoa onartzen du, hau da, gurasoek sortzen dute seme-alaben arima; bigarrenean, kreazionismoa onartzen du, hau da, Jainkoak banan-banan eta zuzenean gorputz bakoitzean jartzeko sortzen ditu arimak.Garrantzia: arimak gorputza piztu, zaindu eta gobernatu egiten du. arimari esker bihurtzen da materia bizidun eta eratua. Arima hilezkorra bada ere, gorputza hilkorra da, munduaren amaieran berpiztuko dena. Arimarik ez balego, gorputza materia baino ez litzateke izango.Bekatua: gizakia bekataria da, eta bekatua askatasuna gaizki erabiltzearen ondorioa. Jatorrizko bekatuagatik gorputzak arima menperatuta du, bestela gizakiak beti egingo luke ona. Gizakia graziaren beharra du salbatzeko.

SAN AGUSTIN

Askatasuna eta gaitzaren arazoa

Askatasuna: Agustinen pentsamendua teologikoa da. Askatasuna eta liberum arbitrarium edo aukeramena sinonimoak dira guretzat; ez ordea, San Agustinentzat.Agustinen pentsamendua manikeismoaren eta pelagianismaoren aurkako erreakzioa da. Manikeoren aurka: gaitzaren sorrera ez dago jainko gaizkilearengan (Gaitzaren printzipioa), gizakiaren askatasunean baizik. Pelagianoen aurka: onaren sorrera ez dago giza askatasunean. Gizakiak zuzen jokatzeko Jainkoaren grazia behar du.Egiaz, gizakia askea da, baina gizakia da, librea delako. Askatasunik gabe ezinezkoa da gizaki izatea. Erabaki ahal duelako, borondatearen (nehimenaren) autodeterminazioa erabili ahal duelako gizakia. Gizakiak, Jainkoak sortuak, Jainkoarenganako joera izan behar du. jainkoarengana zuzendu behar du bere burua, kontzienteki edo inkontzienteki, eta horixe du helburu.Jainkoak, gizakia sortzean, bera maitatzeko agindu zion. Ez dago askatasunik eskubiderik gabe, baina obligaziorik gabe ere ez dago askatasunik. Gizakiak ongirako joera izan behar du, Jainkoa dena: hura maitatzera behartuta dago. Jainkoa lortzeko askatasuna izango du, baina ez badu Jainkoa lortzen, zorigabekoa izango da. Jainkoa zerbitzatzen duenean aske izango da, eta zoriontasuna lortuko du; esklaboa, berriz, Jainkoagandik urruntzen denean.

Jatorrizko bekatua: (jatorrizko askatasuna galtzea da) gizakia askatasunean sortua izan zen, bere sortzailea maitatzeko gaitasunaz hornitua. Gizakiak bekatua egin zuen aukeramen edo borondateagatik gaitza sortuz. Gizakia bere buruaz eta Bera baino gutxiago diren gauzez gozatzearren, Jainkoarengandik urrundun eta bekatuan erori zen.Jainkoaren laguntza: gizakia ezin da bere kabuz egoera horretatik altxatu. Hori lortzeko, beharrezkoa du Jainkoaren laguntza: grazia. Gizakia graziari esker aske da. Ez du esan nahi graziak giza nahimenaren aurka jokatzen duenik; Jainkoagana erakartzen dio Graziari esker, gizakiak bekatuagatik galdu zuen askatasuna berreskuratzen dio.

Bekatua: oker jokatzen duenak, bekatua egiten duenak, ezin du Jainkoaren graziarik gabe Jainkoa bera maitatu. Gaitza inoren laguntzarik gabe egiten du gizakiak, baina ongia egiteko beharrezkoa du Jainkoaren laguntza. Behar ez dena desiratzen duena oker dabil. Bizitza zoriontsuaren bila dabiltzan gizakiak ez dira okertzen. Bizitzako bidean oker ari den neurrian aldentzen da jakinduriagatik, zeren Goi Ongia den Egiarengandik urruntzen baita.

Gaitzaren sorrera: gaitza munduan etengabe ikus daitekeen zerbait da.baditugu naturaren gaitz fisikoak eta gaitz moralak.

Manikeismoa: munduan dagoen on guztia Ongiaren printzipiotik dator; munduko gaitz guztia, aldiz, Gaitzaren printzipiotik.

Gaitz morala: gizakiak egiten duen aukeramenaren (liberum arbitrae) erabilera okerretik dator, eta gizakia da horren erantzulea. Aukeramena ez da ongi absolutu bat; hala ere, ongi bat da, zoriontasunerako baldintza den ongia. Gizakiaren helburua zoriontsu izatea da, eta hori lortzeko, gizaki bakoitzak Goreneko Ongiarengana itzuli behar du. ongi gorenak, Jainkoa maite duenean eta haren nahia eta borondatea betetzen dituenean, zuzen jokatzen du; betetzen ez duenean, oker jokatu era gaitz morala sortzen dSAN AGUSTIN

Historiaren filosofia: Lurreko hiria eta Jainkoaren hiria

Agustinek grekoen ikuspegi ziklikoari aurka egiten dio, eta historia linealaren kontzeptua sortu zuen. Gertaera historiko bakoitzaren arrazoia, historiaren helburuaren arabera ulertu behar da. Historiaren filosofia Jainkoaren hirian idazlanean azaltzen du (Erromaren gainbeheraren zergatiak argitzeko asmoarekin idatzi zuen).Honen aurrean jentilek (erromatar paganoak) kristauei eta Elizari leporatu zieten Erromar inperioaren erorketa, hauen jainkoa gertatukoaren erantzulea baitzen.

Jainkoaren hiria alegoria jentilen erasoei aurre egiteko idatzi zuen; Eliza babesteko. Historiaren eklesiologia bat da. Hondamendiaren kausa erromatar guztiak kristau bihurtzea izan zen, Erroma paganoaren luxu- eta plazer- grinak inperioa ahuldu baitzuen. Agustinek historia ekintzak ulertzen eta horiei zentzua aurkitzen saiatu zen.Alegorian bi hirien arteko orroka aurkezten da. Jentilen aurrean, kristauen apologia gisa aurkezten da, batez ere, Jainkoaren borondatearen ideiez baliatuz, mina eta gaitzaren zentzua azalduz. Gizadiaren kronika bi hirien arteko borroka gisa agertzen da: onaren eta gaitzaren, Jainkoaren eta munduaren, argiaren eta ilunpeen hirien artekoa, alegia.

Munduko gizakiak bi taldeetan banatzen ditu: batetik, Jainkoa mespretxatuz, beren burua Jainkoa baino maiteago dutenak; lurreko hiritarrak dira, Jainkoa ukatzen dutenak eta munduko errealitateak helburu bihurtzen dituzte. Bestetik, Jainkoa gauza guztien gainetik maite dutenak; zeruko jainkoaren hiritarrak dira, bere autonomiari uko eginez Jainkoa aukeratzen dutenak. Hauek munduko balioak Jainkoarengana heltzeko bitarteko bezala erabiltzen dituzte.

Bi hirien arteko borrokak denboraren amaiera arte iraungo du, Jainkoaren hiriaren behin beiko garaipena iritsi arte. Bi maitasunen arteko gatazka da: jainkoarenganakoa eta norberarenganakoa. Misterio bat da: Jainkoak gizakiari dion maitasuna bestetik ez da, eta bekatuak desordenaturiko kreazioa berriztatzen du.

Bizimodu eredugarria da. Zeruko hiriko kide bat hiri lurtarraren printzipioen arabera bizi daiteke; bataiatutako bat kristaua da, Elizaren kide, baina bere bizitzan bere portaera zuzentzen duen printzipioa bere patua beste gauza guztien gainetik maitatzen bada, moralki, hiri lurtarreko kide da; jentil, sinesgabe batek justizia eta zuzentasuna hartzen baditu bizitzako jokabide printzipiotzat, moralki, Jainkoaren hiriko kide da.

Ez da zuzena lurreko hiria Estatuaren berdintzat jotzea, ezta hiri zerutarra Elizaren berdintzat hartzea. Estatua eta Eliza bi aukeren ordezkaritzat hartu ohi dira, bizitzeko bi modu, haragiaren eta espirituaren arabera.Honen interpretaziorako, kontuan hartu behar da Agustinen iritziz, fedea eta arrazoia, politika eta erlijioa hertsiki lotuta daudela eta ondorioz auzi eztabaidaezina dela.

SAN AGUSTIN

Platonen filosofiaren eragina Agustinengan

Metafisika edo ontologia:Metafisikan edo ontologian, bi mundu daudela esaten dute hi pentsalariek. Platonek bereizten ditu ideien mundua, hots, betiereko, aldagaitz eta perfektuak diren benetako errealitateekin osatuta dagoen mundua, eta etengabe aldatzen ari diren izakiekin osatuta dagoen mundu sentigarria(ideien kopiak). Agustinek ere, bere aldetik, errealitatea bikoitza data esaten du: alde batetik, Jainkoaren Erreinua, benetakoa dena, eta, bestetik,etengabe aldatzen ari den mundu fisikoa. Ezagutza:Bi pentsalariek dualismo epistemologikoa baieztatzen dute, dualismo metafisikoarekin lotuta dagoena. Bi mundu dauden modu berean, bi ezagutzamota daude. Ezagutza sentikorra, ezagutza faltsua da, errealitate aldakorrari buruzko ezagutza baita, eta aldakorra dena ez baita benetakoa. Bi pentsalariak bat datoz ezagutza sentikorrari buruz, hots, ez dela baliagarria benetako ezagutza lortzeko. Arrazoizko ezagutza, ordea, benetako errealitateaz arduratzen da, ezagutza unibertsalaz, ideien ezagutzaz, Platonengan, Ongia ikusmen- eta ikusgarritasun-printzipioa da. Alde batetik, Ongiak arima argitzen du benetako ezagutza eskuratzeko, hau da, betiereko ideia arketipoak ezagutzeko; bestetik, Ongiak ideiak ikuskor bihurtzen ditu. Agustinengan, Jainkoak betiereko ideia eredugarriak giza ariman jartzen dira, eta giza arima argitzen du ideiak ezagutzeko. Gai honetan ere Platonen eragina nabaria da Agustinen pentsamenduan. Dialektika (Ezagutza-metodoa):Platonentzat, dialektika benetako filosofoaren jarduera da, elkarrizketaren bidez egia lortu nahi duenaren jarduera. Pentsalari honentzat, dialektikafilosofiaren goi-metodoa da, eta gobernari-filosofoaren heziketaren azken fasean landu behar da.Elkarrizketaren bidez, itxuraz aurkakoak eta sarritan osagarriak diren argudioak iker daitezke; argudio horiek ikertuz, egiara igotzea ahalbidetzen du. Platonek, elkarrizketa-idazlan batzuetan,dialektika. Dialektika barne-bilaketa bat da Agustinengan. Gizabanakoak ez du egia kanpoan, mundu sentigarriko gauzetan (zentzuen bidez) aurkitu behar; egia bere barnean bilatu behar du. Bilaketahonetan, Agustinen ustez, gizakiak egia lortzeko Jainkoaren argitzapena behar du. Paralelismo bat ezar daiteke Agustinen Jainkoaren argitzapenaren (egia ezagutzea ahalbidetzen duen argia) eta Platonen Ongiaren ideiaren (mundu adigarria argitzen duen eguzkia) artean. Arima:Bi autoreentzat, arima ezagutza-printzipioa da, ariman aurkitzen da arrazoia, adimena, gizakiak egia ezagutzeko duen ahalmena. Nolanahi ere,badago ere desberdintasunik. Platonen arabera, arima gorputzera etorri aurretik ideien munduan aurrexistitu zen, ideia guztiak ezagutuz. Gorputzeko kartzelan sartzean, kartzela horretako leihoetatik begiratzean, ahaztuta zituen ideiez gogoratzen da. Agustinen baitan, ordea, arima ez da aurrexistitzen, eta ezagutza bere barnean Jainkoak jarritako betiereko ideia eredugarriak ezagutzean datza.

TOMAS AKINOKOA

Jainkoaren existentzia: bost ibilbide

Motor ibilgearena. Aristotelesen argudioa errepikatzen da: esperientziak erakusten digunez, gauzak higitu egiten dira, eta higitzen den guztia beste gauza batek higiarazten du. Elkar higiarazten duten motor segidak ezin dira infinituak izan; hortaz, higiarazi ez den motor bat dago, eta motor "hori da guztiek Jainkoa deitzen dutena".

Kausa arazleena. Esperientziaren arabera, kausa guztiak aurreko kausa baten ondorioa dira. Baina ezin da kausen segida amaigabe bat osatu; beraz, kausa arazle bat dago, lehen kausa edo kausa kausatu gabea: "denek Jainkoa esaten diote"

Izate kontingenteena. Esperientziaren arabera munduan gauzak existitzen hasten dira (sorrera) eta existitzeari uzten diote (galera); kontingenteak dira. Existitzeko denbora tarte jakin bat dugu, guztia kontingentea da, hortaz, ezer existitzen ez zen garai bat izan zen. Izateen artean bat halabeharrez izango da beharrezkoa, eta horrek bere baitan izango du behar horren kausa: "guztiek Jainkoa deitzen dutena".

Perfekzio mailena. Esperientziaren arabera izateek perfekzio mailak dituzte; batzuk besteak baino hobeak, egiazkoagoak edo prestuagoak dira. Gehiago edo gutxiago dira, goren mailatik hurbiltasuna kontuan hartuz, eta edozein perfekzio motatan, gorena da mota horren barruan den guztiaren kausa. Izate segida batzuk perfekzio mugatuko kausa dira, ezin direnak infinituratz jo. Beraz, izate goren bat dago, goren mailako perfekzio guztiak dituena, perfekzio ororren azkeneko eta lehenengo kausa.

Munduaren ordenarena: izateek naturan duten xedean oinarritzen da. Adimenik ez duena ez da bere xederantz joaten, norbaitek eramaten ez badu. Ezinezkoa da segida infiniturik; hortaz, Jainkoa adimena duen izate bat da, gauza bakoitza bere xederatz eramaten duena.

TOMAS AKINOKOA

Ezagutza: arrazoia fedearen zerbitzuan

Santo Tomasen ustez, egiara iristeko bi modu daude, baina topo egiteko joera dutenez, argitzeko hiru egia mota bereizten dira: arrazoiarena, fedearena eta ladi berean arrazoizkoak eta fedezkoak.Arrazoiarena arrazoiak bakarrik ezagutzen dituenak dira, baina ezin dute fedearen aurk egon; arrazoiaren mendekotasuna fedearen aurka ezin egotean datza. Santo Tomasen arabera, egiazkoaren aurkakoa ezin da izan gezurrezkoa besterik. Bi egiak ez dira aurkakoak, eta batak ez du bestea gezurtatzen.Federen berezko egiak fedeak bakarrik ezagutzen dituenak dira. Arrazoiak ezin ditu fedearen baieztapen guztiak frogatu, arrazoia esperientzian oinarritzen delako, eta fedezko gertakizun batzuez esperientziarik ez dagoelako. Fedea espirituak duen gaitasuna da; eraginez gugan betiereko bizitza hasten da; onartzen du arrazoia eta fedea elkarren osagaiak direla. Betiereko bizitza errebelazioa onartzen denean hasten da gizakiarengan; errebelazioa Jainkoaren aginpidean oinarritzen da. Arrazoizko eta fedezko egiak arrazoiak eta fedeak ezagutzen dituztenak dira. Arrazoiaren lana fedearen egiak sinesgarriago bihurtzen da. Arrazoiaren ondorioak errebelazioarekin bat egiten ez dutenean, teologiak epailearena egiten du.Ezagutza esperientzian hasten da. Adimen geldoak esperientzietako irudiak jasotzen ditu. Ondoren, adimen eragileak, forma unibertsalak ateratzen ditu. Beraz, ezagutzea abstrakzioa egitea da; substantzia banakoetatik forma unibertsala ateratzea.Forma unibertsalak ez dira berez. Banako izakiak existitzen dira bakarrik, eta forma unibertsalak banako izaki horietan daude. Banakoetan egon aurretik, forma unibertsalak Jainkoarenadimenean daude. Forma unibertsalak geure adimenean daude geuk banako substantziak ezagutzean.Egia ezagutza eta ezagututakoaren arteko adostasuna da.

Gure fedea arrazoiaz gaindi dago, eta ezin da frogatu arrazoiak beharrezko dituen argumentuak erabiliz. Baina egiazkoa da, ez da arrazoiaren kontrakoa.

BERPIZKUNDEA ETA ZIENTZIA IRAULTZA

Ezaugarri orokorrak: gizarteare eraldaketa, antropozentrismoa eta zientzia iraultza.

Errenazimentua antzinako greziar-erromatar balioetara itzultzea proposatu zuen kultura-mugimendua izan zen. Italiako egoera politikoak eta sozialak merkataritzaren garapena eragiteak burgesia kultua eta dinamikoa gizarte-klase nagusi bihurtzea eragiteak eta Konstantinopla otomandarreneskuetan erortzean greziar-erromatar kulturan maisu ziren jakintsu askok Italiara ihes egiteak bultzatu zuten Errenazimendua.

Bere ezaugarriak honakoak ziren: helburua greziar-erromatar arte klasikoaren mailara iristea zen, gizakiaren neurrira itzultzen ahalegindu ziren; Unibertsoaren, pentsamenduaren eta artearen ikuspegi unitarioa zuten; Unibertsoan gertatzen zen guztia arrazoitu egin zitekeen; heliozentrismoa sortu zen; izen-abizeneko jenioa sortu zen; inprentaren sorrerak kultura demokratizatu zuen); herri-hizkuntzak indartu ziren; arrazoiaren autonomia aldeztu zen eta humanismoa ere agertu zen; norbanakoak berezko balorea du eta singularra da. Nahiz eta mugak izan, gizabanako bakoitzak bere errealitate perfektua du, eta bi munduen artean dago eta Tolerantzia erlijiosoa azaldu zen. Errenazimentuak gizakiaren eta gizartearen eraldaketa sakona ere bultzatu zuen. Aldaketa garrantzitsuenak noblezia erregearen mendeko bihurtzea, kapitalismoa garatzea, monarkia autoritarioaren agintea handitzea, Nazio-estatuak sortzea, Europako erlijio-batasuna, Espainiar inperioa indartzea eta Ameriketatik elikagai berriak ekartzea ziren.Ikerkuntza zientifikoren (iparrorratza...) ondorioz, harrotasun- eta independentzia-sentimendua indartu zen gizartean. Gizakia zen munduaren ardatz eta bere patuaren jabe, eta soilik natura-legeen mendekotasuna onartzen zuen (antropomorfismoa). Gizabanakoa zen erreferentzia nagusia. Indibidualismoa nagusituko da giza baldintzetatik eratortzen den guztia balioesten delarik. Azkenik, unibertsoari buruzko jakin-min zientifikoa indartzen da. Horrela, Natura ikergai bihurtzen da, eredu baita giza ekintzarentzat.ZIENTZIA-IRAULTZA

Filosofia modernoaren sorrera hertsiki lotuta dago zientzia modernoaren garaipenarekin. Unibertsitateak gainbeheran zeuden ezin zutelako zientzia- eta filosofia-korronte berririk asmatu. Kopernikok Eguzkia unibertsoaren erdian dagoela frogatu eta heliozentrismoaren defendatzaile bihurtu zen (1453). Ondorioz, Kopernikoren arabera, gizakia ez zen unibertsoaren erdigune. Galileo bat zetorren heliozentrismoarekin. Giordano Brunoren arabera, unibertsoa mugagabea zen, ez zuen erdigunerik eta bizia astro ugaritan aurki zitekeen. Hau da, gizakia unibertsoaren gainetik zegoela zioen ideiaren aurka egin zuen. Keplerrek lege matematikoak erabili zituen planeten higidurak azaltzeko eta Galileok penduluaren lege matematikoa eta inertziaren legea (gorputzen erorketa eta jaurtigaien ibilbidea) aurkitu zituen. Lege horien arabera, higidurak ez du bultzatzaile iraunkorrik behar (Jainkoa), eta Descartes bat dator baieztapen horrekin. Ondorioz, unibertsoa Jainkoaren laguntzarik gabe bere kabuz dabilen makina baten antzekoa da. Horrez gainera, Descartesek honako hau dio: Jainkoak unibertsoa sortu eta bere legeekin hornitu zuen, bere kabuz bilaka zedin.

Garai horretako aurkikuntzak autoritate- irizpideari uko egiten dion arrazoiaren emaitzak dira. Zientzian, mundua adierazteko, jakintza zientifiko eta filosofikoaren eredua matematika da. Descartesek matematikan oinarritutako filosofia absolutu berri bat sortu nahi du eta abiapuntuan, arrazoia kokatzen du. filosofia modernoaren abiapuntua ezartzen duelarik.

DESCARTES

BIZITZA ETA DATU PERTSONALAK (1596- 1650) Rene Descartes 1596ko martxoan jaio zen, La Hayen (Frantziako Turena). Haur ahul eta argia izan zen, izen handiko familia noble bateko hirugarren semea. Ama Descartes jaio eta urtebetera hil zen; aitak, Bretainiako Parlamentuko kontseilaria zenez, etxetik kanpora denbora luzea ematen zuen. Oso gazte zelarik, La Fleche eskolan sartu zen. Eskola hori Henrike IV.aren baimenaz sortu zuten, protestantismo huganotaren aurka borrokatzeko nobleak prestatzeko asmoz. Prestakuntza hori zela eta, zientzia guztien gakoa filosofia dela nabarmendu zuen Descartesek, baina hau gehitu zuen: Eskolako pedantekeriatik aske geratu eta benetako jakintsu izateko aukera izan aurretik. Eskola amaitutakoan, Parisen dibertimendu eta bilera sozialen garai bat igaro ondoren, Hogeita Hamar Urteko Gerran Maurizio Nassaukoaren armadan eman zuen izena, mundua hobeto ezagutzeko eta bere izaera zailtzeko. Bredan Isaac Beckmann ezagutu zuen, eta harreman zientifiko handia izan zuen harekin. Beckmannekin musikari buruzko ikerketa batez eztabaidatu zuen; bertan, eskala tonalak arimaren pasioarekin lotzen saiatu zen. 1619an, Neuburgoko neguko kuartelean, Maximiliano Bavariakoaren armadan izan zen bohemiarren aurka. Larritasun eta eszeptizismo bolada bat igaro ondoren, agerkunde baten moduan, zientzia laudagarri baten oinarrien irudipena izan zuen. Gertaera hori gero geometria analitikoa sartzearekin lotuta dago. Espiritua zuzentzeko arauak (1628) idazten hasi zen. Ondoren, Holandara joan zen. Izan ere, Holandak Espainiarekiko independentzia lortu zuenez, herrialde ezin hobea zen Descartesen pentsamendu independentea sustatzeko. Descartesek laratzen ari ziren hiri haien espiritu alai eta bakarra goratzen zuen. Poztasun hori Franz Halsen margolanetan islatzen da. Fran Halsek Rene Descartesen erretratua egin zuen; bertan, Descartes helduaroan agertzen da, energiaz eta bizitasunez gainezka. Bizilekua sarritan aldatu zuenez, 1649. urtera arte lan gehienak Holandako hirietan idatzi zituen. Munduaren tratatua lana argitaratu gabe utzi zuen, Mersenne jesuita adiskideak Galileoren aurkako 1632ko epaiketaren berri eman baitzion. Lan nagusiak 1637an, 41 urte zituela, Metodoari buruzko diskurtsoa argitaratu zuen, frantsesez. Har, bere metodo zientifikoaren oinarritze metafisikoaren zertzelada batzuk aurkezten zizkion jende xeheari. Gero, Dioptrika, Meteoros eta Geometria ikerketak egin zituen, oro har metodo hori baliagarria dela frogatzeko. Lau urte geroago, 1641ean, Meditazio metafisikoak idatzi zuen, eta horren ondoren, gogoeta haien Objekzioak eta erantzunak. Horiek zientzialariekin eta filosofoekin izandako harremanen ondorio izan ziren. Garai hartakoak dira Descartesek eta Elisabet Bohemiako printzesak elkarri bidalitako gai moralei eta filosofikoei buruzko gutunak. Bertan, jarrera humanista hurbilagoa eta sentikorragoa izan zuen. Harrez gain, Arimaren pasioen tratatua ere idatzi zuen garai hartan eta moralaren gaia lantzen hasi zen, Metodoari buruzko diskurtsozko behin-behineko moraletik atzeratu egin baitzuen gai hori. 1644an, Utrechten, Filosofia printzipioak idatzi zuen. Hirian idazki hori debekatu ziotenez, Stockholmera joan zen, Kristina Suediako erreginak filosofia irakasle izateko deitu baitzuen. Han hil zen, 1650ean, 54 urterekin. Descartesi buruzko guztia ez da cartesiarra, espiritu geometrikoa eta arrazionala. Harreman luzea eta ona izan zuen Jean Louis de Balzacekin, eta haren mailara iritsi nahi izan zuen, idazkera literario dotorea eta arina erabiliz. Artean ere interesa izan zuen; adibidez, Poesiari buruzko pentsamenduak egunkarian iritzi hau adierazi zuen -agian, harrigarria gerta dakiguke-: Arraroa dirudi pentsamendu handiak poeten lanetan filosofoen lanetan baino hobeto adierazi izana. Gure barnean zientziaren haziak daude, suharrian txinpartak bezalaxe. Filosofoek arrazoinamenduaren bidez ateratzen dituzte txinpartak, baina poetek fantasiaz argitzen dituzte, eta argi handiagoa egiten dute. DESCARTESEN IDAZKIAK 1628 Espiritua zuzentzeko arauakidazten hasi zen (amaitu gabea). 1633 Munduaren tratatua. 1637 Metodoari buruzko diskurtsoa. 1641 Meditazio metafisikoak. 1644 Filosofia printzipioak. 1649 Arimaren pasioen tratatua.

DESCARTES

Razionalismoaren ezaugarri orokorrak

Arrazionalismo modernoa Descartesek sortu zuen.Arrazoiaren buruaskitasuna, ezagutza iturri gisa.Arrazoiak bere gainetik ezagutza lortzeko ez du beste irizpiderik onartzen: ez tradiziorik, ez federik ezta autoritaterik ere. Egia zer den edo zer ez den epaitzea arrazoiari bakarrik dagokio. Arrazionalismoarentzat errealitateari buruzko ezagutza egiazkoak eta baliodunak arrazoitik, adimenetik sortzen dira (enpirikoak, ordea, esperientzia sentikorretik eratortzen direla esango du), jatorrizkoak baitira, adimenak bere baitan ditu jaiotzaren unetik.Esperientziak, arrazoiari okasioa, aukera besterik ez dio eskaintzen. Adimenak, arrazoizko hausnarketa hutsaren bidez, gia bere baitan nabaria bezala hautematen du.

Arrazionalismoaren ezaugarriak:Arrazoian konfidantza: ezagutza iturri garrantzitsuena arrazoia dela eta ezagutza baliozkoak sorraraz dezakeen bakarra. Arrazoian jatorrizko ideiak daude esperientziatik sortuak ez direnak.

Ideien innatismoa: Ulermena bera funtsezko printzipioen eta ideien jatorria da, baina ez aurreko existentzia batean jasotako ideien zentzu platonikoan. Printzipio edo ideia horiek ez datoz hautematen den zerbait orokortzetik edo horren abstrakzioa egitetik; izan ere, arrazoiak berezkoak ditu ezaugarri horiek eta esperientziaren ondorioz sortzen dira arrazoiaren baitatik.

Ezagutza sentikorra gutxietsi: zentzumenek sarritan engainatu eta hutsak egitera bultzatzen gaituztelako, eta ezagutza sentikorra ezin delako unibertsala izan, multzo batean egon litezkeen kasu guztiak esperimentatzea ezinezkoa baita.

Zientzia unibertsal era beharrezkoaren nahitaezkotasuna adierazten du. Zientziako judizioek baliagarriak izan behar dute kasu guztietarako (unibertsala) eta nahitaez horrela izan behar dute (beharrezkoak). Matematikak, a priori eratzen direnez, ezaugarri horiek dituzten judizioekin eratzen dira. Horrelako ezaugarriak ez dituen zientzia ez da baliozkoa.

Munduaren arrazionaltasuna: Unibertsoko gertaera orok justifikazio bat, kuasa bat du, ezer ez baita ausaz gertatzen. Baina, eta hemen dago arrazionalismoaren ekarpena, kausa hori ezaugarria da arrazoiarentzat, bere kabuz ezagut dezake.

DESCARTES

Metodoa Descartesengan

Francis Bacon eta Descartesen ustez metodo ziur baten falta da gizadiak ezagutza urriak lortzearen arrazoia gehienak ausazkoak direlarik, beraz, metodo egoki baten falta da gaitz gehienen zergatia. Horregatik, silogismoan erabilitako metodo deduktiboa desegitean, metodo berri bat aurkitzea beharrezko iruditu zitzaion Descartesi.

Metodoa ikusketa zehatzak faltsua egiatzat hartzea eragozten duen erregela ziur eta errazen multzo gisa ulertzen zuen Descartesek, espiritua giza adimenari eskuragarri zaizkion gauza guztien egiazko ezagutzara eramatera behartzen duena.

Metodoa erregela ziur eta errazen multzo gisa ulertzen dut, zeinaren ikusketa zehatzak faltsua egiatzat hartzea eragozten duen, eta behar ez diren saialdietan denborarik eman gabe eta bere zientzia poliki-poliki igoaz, giza adimenari eskuragarri zaizkion gauza guztien egiazko ezagutzara eramatea behartzen du espiritua.Arau simpleen moltso bat dela esan dezakegu, inoiz faltsua egitzar hartzea era egia faltsutzat hartzea ekiditzen duena.

Egiaren irizpideak:Autoritatea

Indukzioa =| (esperientzia + behaketa) Ez du onartuko ezin duelako kasu posible guztiak ezagutzea.

Matematika eta arrazoia (ziurtasuna + nabaritasuna) Ez dago esperientziaren menpe, arrazoiaren menpe baizik,

Metodorentzako zenbait erregela ezarri zituen:

Lehen erregela: nabaritasuna.EBIDENTZIA

Ezer ezin daiteke egiatzat har, nabaritasun osoz horrela dela jakiten denean izan ezik. Nabaritasunak bi ezaugarri ditu: argitasuna (beste ideietatik banatua eta nahastezina) eta bereizkortasuna (zatiak elkarren artean banatuta).

Bigarren erregela: analisia.

Aztertzen dugun zailtasun bakoitza ahalik eta gehien zatitzea, soluzio onenak eska lezakeen bezala.Ezagutzak egiazko ziurtasuna lortzeko soiletik hasi behar du, beraz, helburua zatiketaren intuizioz hautematen diren natura soilak lortzea da. Intuizioa espirituaren hautemate soil eta berehalakoa da, bereizkor eta erraza, zalantzetarako unerik ez du uzten. Proposizio konplexuak soil bihurtuz ez dago huts egiterik naturaren soilaren ezaugarria nabaritasuna delako.

Hirugarren erregela: sintesia.

Dedukzioa ziurtasun osoz ezagutzen ditugun gauza batzuen ondorioz beste batzuk ezagutzean datza. Ez du nabaritasunaren beharrik oroimena duelako, hala ere, ez du intuizioaren ziurtasuna. Intuizioaren segida proposatzen du eta egia baten ebidentziatik egia berri batera heltzera bideratuko digu. Maila guztien ziurtasuna lortu behar da hutsune batek katearen baliozkotasuna arriskuan jartzen duelako.

Laugarren erregela: berrikusketa.

Oroimenaren ahultasunetik datozen hutsuneak betetzean datza, hauek saihesteko pentsamenduaren mugimendu iraunkor eta etengabea behar da arriskuan jartzen dutelako arrazoibideen uztardura eta ondorioen ziurtasuna.

Metodoa bi obratan landu zuen: Adimena zuzentzeko arauak eta Metodoaren diskurtsoa.

DESCARTES

Intuizioa eta dedukzioa. Analisi eta sintesia.

Arazoa Aristotelesen silogismoa ordezkatuko zuen metodoa aurkitzea zen. Silogismoa egia orokor batean oinarritzen den arrazoibide deduktiboa da. Printzipio horiek haustean, ordea, premisa nagusia baliogabetzen zen. Silogismoak ezaguna den zerbait azaltzeko balio du baina ez egia berriak ikertzeko. Silogismoak arrisku bat du, Jainkorik gabe ezin daiteke ezer forgatu (kanpoko mundua) ez dakigu jainkoa maltzurra den edo guk lortutako egia ona izatea bauna ez absolutua.

Descartesentzat egia irizpidea judizio baten egia edo faltsutasuna erabakitzeko erabiltzen den eredua da. Silogismoa (dedukzioa) eta enpirikotasuna baztertzen ditu, azken hau, kasu posible guztiak aztertzean baino ez delako ematen (indukzio osoa). Horregatik, silogismoan erabilitako metodo deduktiboa desegitean, metodo berri bat aurkitzea beharrezko iruditu zitzaion Descartesi. Metodoa, arau simpleen moltso bat dela esan dezakegu, inoiz faltsua egitzar hartzea era egia faltsutzat hartzea ekiditzen duena. Matematikazko irizpideak erabiliko ditu bere egia ez diolako esperientziari zor, baizik eta arrazoiari, objektu bakuna delako eta bere arrazoiketen ziurtasuna eta nabaritasunagatik atsegin dituelako.

Intuizioz ez da zentzumenek ematen duten konfidantza gorabeherakoa, adimen purua eta arretatsua den kontzepptua baizik, hau da, bakarrik arrazoimenetik ateratzen ditu ideiak; arrazoimena da jatorria eta honen zihurtazuna dedukzioarena baino handiagoa da, (arrazoimenak zalantzak baiditu).

Dedukzioan dago Descartesen akatsen iturria, hain zuzen ere: oroimenean akatsak egon daitezke, eta horiek dedukzio prozesu osoa baliozkotasuna arriskatuko lukeelako (dedukzioa) eta intuizioaren bidez ezin dezakegulako benetako egia eskuratu kasu guztien azterketa egin beharko litzatekeelako (indukzio osoa).

DESCARTES

Duda metodikoa eta lehen ziurtasuna: cogito-a.

Descartesek egia bakun bat bere sistema filosofiko eta zientifikoaren oinarri ezarriko du, lehen ebidentzia eta absolutua. Zalantzak; metodiko, jatorrizkoa, unibertsala, teoretikoa (bakarrik epistemologian, morala arloan hil egingo luketelako) eta ez eszeptikoa da. Zalantzak hainbat funtzio betetzen ditu: garbiketa gnoseologikoa, gure buruari galdetuz hondakinak kentzea, benetakoa eta ebidentea ez den proposizio oro gure adimenetik baztertzea delako onena. Existitzen den guztia zalantzan jarri behar da, hala ere, zalantza egoera iragankorra izan behar da, ziurtasun osoa den egoera kritiko behin betiko batera bideratua;

zalantza ziurtasun- iturria izatea da zalantza eszeptikoa gainditzen duelarik metodikoa baita, ziurtasunak lortzeko lanabesa.

Zalantzaren bilakabidean hiru maila daude: zentzuarena, Descartesek zioen momenturarte ziur eta egiatzat hartutakoa zentzumenetatik etorria zela eta zentzumenek askotan engainatzen gaituztenez ezin gaitezkeela fida.

ametsena, esna gaudenean bezain sentsazio gogorrak eta sendoak ditugunez ezin dezakegu zehaztu lotan gaudelarik, horregatik, ametsetako eduki guztiak zalantzan jarri behar dira.

Jainko Gaiztoaren hipotesia, zalantzaren bigarren mailaren bidez ezin zitezkeen egia matematikoak zalantzan jarri baina hauek lotan edo ametsetan ere ezin daitezke desberdindu, honek esan nahi du Jainko gaiztoak ziria sar ez diezagun ezin da ezer ziurtzat onartu.

Beti arrazoimenaren akatsa kontuan hartu behar da, posible da beste filosofoek akatsak egin badituzte, besteok ere akatsak egin ditzakegu, inor ez delako akatsaren libre.

Zalantza hain sakona izanik, lehenengo eta funtsezko ziurtasuna argitzapen bat bezala sortu zen Descartesengan: pentsatzen dut, beraz, izan banaiz; egia hori filosofian bilatzen ari zen lehen printzipio gisa hartu zuen. Beraz, objektuetan pentsatzean, jenio maltzurrak gure baitan jar zitzakeen pentsamendutik at ezer egongo ez litzatekeelarik edo irudikapenak ere izan litezke. Cogitoaren egiaz konturatuta ohartu zen ez zela dedukzioaren ondorio, baizik eta errealitatea gordetzen duen intuizio bakarra. Bere bereizgarria autoebidentzia da, pentsamendua eta pentsatu duen pertsona hartzen ditu.. Horregatik, jenio maltzurrak ezin digu ziria sartu berarengan pentsatze soila ere egia baita. Cogitoa da lehen ebidentzia absolutua zalantza metodikoari aurre egiten dion bakarra baita.

(Dedukzioaren lehen unea: cogitotik res cogitasera, pentsatzen duen substantzia)

Descartes ziur zegoen cogitoari buruz baina honek ezin zezakeen gorputzari buruzko ziurtasunik pentsatzea baino ez zelako ziurra. Horregatik, pentsatzen zuen gauza bat zela adierazi zuen, zalantzak dituen, ulertzen duen, baieztapenak eta ezeztapenak egiten dituen, nahi eta nahi ez duen irudimena duen eta sentitzen duen zerbait (hori da pentsatzea, nahimena, afekzioa eta judizioa).

Pentsatzen duen gauzatzat definitu zuen bere burua, sustantzia aristotelikoaren modukoa. Pentsatzeak subjektua behar du: pentsatzen duen subjektua, sustantzia edo pentsatzen duen gauza bat, res cogitans da. Cogitoaren intuizioak lehenengo errealitate/ sustantzia ekarri du.

Substantziaren definizioa ere eman zuen: berez izan daitekeena, beste sustantzien beharrik ez duena. Ez dago pentsatzea baino gauza independenteagorik, hura da errealitate substantziala.

Arimaren egia cogitoaren egian aurkitu zuela uste zuen, bere ustez pentsatzearen erabateko independentziak arimaren existentzia eta hilezkortasuna frogatzen du.

Res cogitans zen dedukzio filosofikoaren abiapuntuaren lehenengo errealitatea baina ezin zezakeen pentsatzen zuen nia eta horren pentsamenduaren edukia bazirelarik. Soliptismoaren unera iritsi da. Honi irtenbidea emateko ondorioztatu zuen cogitoa absolutu egiten duenera itzuli behar garela: argitasun eta ebidentziara. Argia agerian dagoena da eta bereizia zehatza eta desberdina. Argia intuizioz hautematen den arartegabekoa da eta desberdina bere errealitate sinplean ezagutzen dena (cogito ergo sum- eko egia).

DESCARTES

Ideia-motak: adbentiziak, faktiziak eta jatorrizkoak.

(Dedukzio metafisikoaren bigarren unea: res congitansetik res infinitara)

Descartesek arimaren errealitatea cogitoaren egian aurkitu zuela uste zuen. Hauxe idatzi zuen Metodoari buruzko diskurtsoa-ren laugarren zatian: Neure burua substantzia zela eta substantzia horren esentzia edo izaera osoa pentsatzean bakarrik datzala jakin nuen. Substantzia horrek inongo lekurik edo gauza materialik ez duela behar ere jakin nuen. Beraz, ni hori (ni naizena gordetzen duen arima) eta gorputza erabat desberdinak dira. Gainera, gorputza baino errazago ezagutzen da, eta gorputzetik ez balego ere, izan badena izaten jarraituko luke.Descartesen ustez, pentsatzearen erabateko independentziak arimaren existentzia eta hilezkortasuna frogatzen du.

Analisiaren arau metodikoari jarraituz, pentsatutako ideiak sailkatu eta identifikatu behar dira:Ideia arrotzak/adbentiziak/eratorriak: gorputzeko ustezko zentzumenen bidez kanpotik datozela ematen du, izan ere, pentsamenduak eta horren ideiak baitan biltzen direla kontuan hartuta, ez dakigu kanpoko mundu hori eta gorputza egon badauden.

Baitan eragindako ideiak/faktiziak/irudimenezkoak: guk eragindakoak dira. Gure pentsamenduak aurreko ideia batzuetan oinarritutakoak (ad. estralurtarra, zentauroa...).

Berezko ideiak/jatorrizkoak: ez dira guk landutakoak sinpleegiak direlako ezta kanpoko munduan edukitako esperientzia batetik eratorriak ere. Beraz, pentsamenduarenak edo berezkoak dira, arrazoiari lotutakoak (cogito ergo sum, infinitua, askatasuna, perfekzioa)

DESCARTES

Jainkoa- eta munduaren existentzia.

Descartesek pentsatzen duela eta zalantzan dagoela pentsatzen duenean inperfektu eta mugatutzat du bere burua jakitean zalantzan baino perfekzio handiagoa baitago. Beraz, aldez aurretik perfekzioaren ideia ez balu, ez luke inperfektua dela pentsatuko. Ideia horren errealitate objektibo infinituak arrazoi bat eskatzen du: kausak ezin du ondorioa baino gutxiago izan, beraz, pentsamendutik kanpoko errealitateak infinitua izan behar du. Ondorioz, aukera bakarra gu baino perfektuago den norbaitek ideia hori jarri izana edo gure ideiek susma ditzaketen perfekzio guztiak gure baitan jarri dituen norbait egotea da, hau da, Jainkoa da ideia hori gure buruan egotearen arduradun.

(Dedukzio metafisikoaren hirugarren unea: res infinitatik res extensara)Arrazoi filosofikoan arima eta Jainkoa badira baina Jenio maltzurraren hipotesia baztertu arte ezin dezakegu zentzumenen bidez iritzitako munduari buruz ezer esan. Ahalmenetan eta ontasunean infinitua den Jainko perfektuak ezin diezaioke botere maltzur bati ziria sartzen utzi pentsamendutik kanpora mundu bat dagoela sinestarazteko, beraz, muturreko zalantzaren hipotesia ezabatzen du. Jainkoa perfekzio infinitua denez, ezin dezake asmo txarrez joka eta ondorioz ezin gaitzake ideia argi eta bereizietan huts egiteko sortu. Descartesentzat Jainkoak ideia eratorri/ arrotzen kanpoko munduarekin korrespondentzia dutela bermatzen du. (Jaingoikoa perfektua da, jenio txarra ez da ona beraz ez da perfektua, ondorioz ideiak jartzeko perfektua izatea beharrezkoa denez, ezinezkoa da jainko txarrak guri ideiak jartzea)

Eteten da cogitoarekin hasitako idealismo filosofikoaren bidea dedukzio metodiko arrazionalistak azalduko duelako Jainkoaren existentziatik munduaren ezagutza filosofikora iristeko ibilbidea.

Descartesek dio Izaki perfektu et mugagabearen ideia egia dela argia eta berezia delako bereizte eta argitasunarekin sumatutakoak, hortaz, galdera da ezagutzaren baliozkotasun objektiboa nabaritasunari ala Jainkoari dagokion.

Bere existentziari buruzko hurrengoko frogak proposatu zituen:Lehen froga: sustantzia infinitua.

Ideien artean Jainkoarena dago, sustantzia infinitua, betierekoa, mugagaitza, ahalguztiduna eta hari esker gu eta diren beste gauza guztiak (existituz gero) sortuak eta ekoitziak izan dira. Nolakotasun hauek hain bikainak dira, ezen aztertu ahala, ideia honek gugan sorrera izan dezakeela alde batera uzten dugun. Jainkoa existitzen da substantziaren ideia gugan dagoen arren, sustantzia garelako. Mugatuak izanik ez genuke infinituaren ideia izango sustantzia infinituak gure espirituan jarri ez balu.

Bigarren froga: izaki perfektua, perfektutasunean oinarritua.

Hirugarren froga: argumentu ontologikoa.

Izaki oso perfektuaren ideia dugu eta haren existentzia haren esentziatik banaezina da, beraz, kontraesana izango litzateke izaki oso perfektua existentziarik gabe ulertzea.

Descartesen lehen bi sustantziak aurkitu ondoren (gauza pentsatzailea eta infinitua) gauza gorpuzdunaren existentzia frogatu nahi du bere baitan aurkitzen dituen ideietara joz. Gauza sentikorrei buruzko ideiak aurkitzen ditu baita ezin daitekeela haien kausa izan gauza pentsatzailea baino ez delako eta sarritan bere borondatearen aurka agertzen direlako bere baitan. Jainkoagandik edo gorputzak baino nobleagoak diren sorkarietatik etorri behar dute. Gauza sentikorrek bidalitako ideiak direla onartzen du eta Jainkoa guztiz perfektua eta egiazkoa denez eta berak egin duenez ezin du enganatu, beraz, ez da ilusioa eta ideien kausa gauza gorpuzdun berberak dira eta existitzen dira.Horregatik, gure ideiak edo nozioak, benetako izakiak, eta Jainkoarengandik datozkigunak argiak eta bereziak diren bakoitzean benetakoak baino ezin daitezke izan. Beraz, Descartesentzat, Jainkoak bermatzen du ideia eratorriek korrespondentzia bat dutela kanpoko munduarekin (adimenaz kanpoko errealitatearekin). Kanpoko errealitateari buruz argi eta bereizitasunez hautematen duguna geometria espekulatiboaren objektu berbera da: hedadura, mugimendua eta irudia. Hedadura res extensaren ezaugarria da, res cogitasnena, pentsamendua eta mugagabetasuna edo perfekzioa res infinitasena.

Ondorio gisa esan genezake hiru jatorrizko ideia bereizten dituela:-Arima: sustantzia pentsatzailea.-Jainkoa: sustantzia infinitua.-Materia: sustantzia hedatua.Gauza gorpuzdunek mekanikoki funtzionatzen dute naturaren legeen arabera (mekanizismoa).

DESCARTES

Pasioak eta askatasuna.

Gizakia arimaz eta gorputzaz osaturiko izakia da. Gorputz hori arimatik aske da eta lege mekanistak betetzen ditu. Arima ere autonomoa da, eta ezin dio materiala den ezerk zuzenean eragin. Bi sustantziak hertsiki lotuta daude baina independenteak dira nahiz eta elkarri eragin.Descartesek arimaren grinak eta ekintzak bereizten ditu. Ekintzak nahimenaren mende daude, grinak ustekabekoak dira eta pertzepzioek, bizitza- espirituak ariman sortutako sentimendu edo zirrarek osatzen ditu. Arimaren indarra gorputzaren mugimenduak gelditu eta grinak menderatzean datza; haren ahultasuna, ordea, grinen mende (morroi) izatea.Grinak elkarren aurkakoak dira arima erakarri edo bere buruaren aurka bihurtu eta egoera tamalgarrian uzten dutelako. Haien zeregina arima zirikatzea (erakartzea) da, amore eman dezan, gorputza kontserbatu eta hobetzeko. Tristura eta alaitasuna dira funtsezkoenak.Tristurarekin arima gorputzarentzat kaltegarri diren gauzez ohartzen da eta harengandik ihes egiten du. Alaitasunak, aldiz, gorputzarentzat onuragarri diren gauzez ohartarazten du arima eta gauza horiek eskuratzeko eta kontserbatzeko joera du.Grinek esklabo bihurtzen dute gizakia eta askatasuna kentzen diote. Gizakiak morrontza horretatik askatzen ahalegindu behar du. Gizakiak ez du bere burua grinaren mende utzi behar eta esperientzia eta arrazoia izan behar ditu gidari bere ekintzetan ongia eta gaizkia bereizteko modu bakarra delako. Zuhurtzia grinak menderatzean datza, pentsamendu argi eta garbiaren agintez hedatuz eta aginte hori odol- mugimenduen eta bizitza- espirituen mende dauden grinetatik aldenduz.

Arrazionaltasuna: Moral cartesiarraren oinarrian arrazionaltasunean murgiltzearen aldeko erabakia dago, hasieratik ikusi dugun bezala. Beraz, arrazionaltasun hori arrazoiaren boluntarismoa da. Azkenean, borondatea lehenesten da ulermenaren aurrean, Erdi Aroko agustinismoari jarraiki: borondatea ebidentzia arrazional izatera iristen denean bakarrik egiten ditugu benetako judizioak; borondateak arrazoizko jokaera bat onartzen duenean bakarrik egiten ditugu ekintza aske eta moralki onak. Descartesengan askatasunaren idealismoa dago. Erabateko zalantza erabakitzen duen askatasun ekintza gorenak cogitoaren egia absolutura bideratzen du. Hori dela eta, Descartesek ez du askatasuna frogatzen, askatasuna ere filosofiaren hastapenean baitago. Askatasuna ideia argia eta berezia da, cogitoa bezala. Filosofia printzipioak lanean, Descartesek hauxe esan zuen: Askatasuna gizakiaren funtsezko perfekzioa da

EMPIRISMOA LOCKE-rengandik HUME-renganaino

Enpirismoaren ezaugarri nagusiak

Ingalaterrako historiari lotutako ildo filosofiko bat da. Ezagutza ideien edo objektuen irudikapenen ezagutza da; beraz, arrazionalistek zioten bezala, ez da gauzei dagokien ezagutza. Ezagutzaren iturria eta muga esperientzia hautemangarria zela uste zuten. Humek giza izaeran bilatu zuen ezagutza zientifikoa kritikatzeko eta gai moralei buruz erabakitzeko metodoa, mundu tolerante baten ideal poIitikoa fanatismoaren eta erlijio sineskeriaren aurkako borrokan oinarritu behar zen. Ezagutzarako matematika oso garrantzitsua zela onartzen zuen, ezagutza zentzumenen bidezko frogapen enpiriko baten arabera egiaztatu behar zen, eta ezagutzaren balioa praktikotasunaren arabera neurtu. Francis Baconek zientzia gizakiaren bizitzan urrunago iristeko baliabidea zela uste zuen. Jakitea ahal izatea da. Baconek aukeratutako metodo induktiboak hiru urrats zituen: behaketa enpirikoa, behatutakoaren azterketa eta behatutako datuak taulen bidez frogatzea.

Zientzia ikerketa filosofikorako eredu bihurtu zen. Arrazionalisten eta enpiristen lana ezagutza eredu berri batean oinarritutako errealitatearen ordena berria aurkitzera bideratu zen. Ezagutzaren jatorria esperientzia da, giza ezagutza mugatua da. Gainera, ez dago guztiari buruzko ezagutzarik. Ezagutza oro ideien ezagutza da, eta ideiak gure adimenean gertatzen diren errealitatearen irudikapenak dira. Gauzak hautematen ditugun moduan ezagutzen ditugu. Ezagutza oro objektu konkretu eta singularrei buruzkoa da eta Prestu, doilor, on, txar eta gainerako predikatuak ez daude esperientzian.

Lockeren filosofiaren helburua ordena baten oinarria aurkitzea, ezagutzari, politikari eta moralari buruzko gaietan zeri eutsi behar diogun jakiteko. Lockek dio Errealitateaz daukagun ezagutza ez da arartegabekoa; izan ere, ezagutza hori gure adimeneko irudikapenen bidez iristen zaigu. Ez du inolako funtsik arrazionalismoak zenbait berezkoak eta arrazoiak berez sortuak direla esateak, ideia horiek esperientzian oinarrituta azal daitezke.

Lockeren azterketa psikologikoak zentzumen esperientziaren bidez gauzek guregan eragiten dute eta ideiak sorrarazten dizkigutela erakusten du. Ideia sinple horiek gure ezagutzaren arartegabeko datuak dira; hau da, nolakotasunak.

Humek, aldiz, ideiak eta zirrarak gure adimenaren materiala hautemateak (adimenak kontuan har dezakeen oro)direla dio. Hautemateak bitan banatzen dira: zirrarak eta ideiak. Haien arteko aldeak adimenean zer-nolako indarraz eta bizitasunaz eragiten duten eta arartegabekotasuna dira. Ideia batek zerbait irudikatzen duen edo esanahirik duen jakin nahi dugun bakoitzean, jatorrizko zirrara aurkitu beharko dugu. Bi ezagutza mota bereizi zituen:

Ideien arteko loturak matematikako judizioen baliokideak diraIzatezko gaien ezagutzak , esperientziaren bidezkoa izan behar du

Humeren filosofiaren oinarria kausalitate kontzeptuari egindako kritika da. Humeren arabera, izatezko eta kausalitatearen ideia aurrean dagoen gertakizunaren eta gertakizun horretatik inferitzen edo ondorioztatzen denaren arteko ezinbesteko lotura da. Kausalitate printzipioa edo bi ideiaren arteko ezin daiteke esperientziarik gabe ezagutu. Humek bere azterketen bidez, gure ezagutzaren jatorria esperientzia dela frogatu nahi zuen, eta hortik ondorioztatzen da ez dagoela gure zirraretatik eta ideietatik kanpoko errealitateen ezagutzarik.

KANT

Ilustrazioa
Europako herrialde batzuetan , burgesiak ez zuen iraultzarik egin behar izan gizartean gora egiteko, eta gobernu era berezi bat ezarri zen,Despotismo Ilustratua izenekoa, Despotismoak botere absolutua legitimatu zuen, sasi paternalismo batean oinarritua, herriaren zoriontasun eta aurrerapenaren aitzakiarekin.

Argiaren Mendea ere esaten zaio, izan ere,metafora hau erabiltzen da: ilustrazioa argia bezala da, hau da, argiaren irudia da, ezagutza, arrazoia, ordena, ontasuna eta kontrolaren sinbolo. Argi hau, iluntasunari kontra egiteko erabiltzen da, izan ere, ignorantziak, errorean nahasteak, kaosak, erorketak eta gaizkiak iluntasuna osatzen dute, eta ilustrazioak hauei kontra egiten die argi gisa jokatuz. Beraz, ilustrazioak autoritateak eta tradizioak gidaturiko iluntasunari argia edo espiritu kritiko arrazionalista bat kontrajarri zion

Oro har, ilustratuek konfiantza eta fedea dute zientzia berrietan, autoritateari eta naturaz gaindikoari eraso egiten diete eta arrazoi autonomoaren alde egiten dute, gizadiaren aurrerapena haren eskutik etorriko delakoan, Ilustrazioak arrazionalitate eredu berri bat eratzen du, aurreko ereduekiko erabat desberdina. Ilustrazioko pentsalariek Erdi Aroa atzean gelditu eta aro berria heldu dela aldarrikatzen dute, Zoriontasunerako bidea, bai gizabanakoarentzat bai gizataldearentzat, arrazoimena kritikoki erabiltzea dela uste dute ilustratuek, Filosofia bera arrazoimen kritikoaren jardueratzat hartzen dute. Pentsalariak ez dira soilik pentsalariak. Liburu ugari argitaratzen dira Prentsak eta aldizkariek ere bultzada handia dute,

Erlijioari dagokionez, sosegua eta tolerantzia nagusitzen dira Liskar teologikoak ere baretuz doaz, Erreformaren eta Kontrarreformaren ondoren. Elizak botere ekonomikoa eta politikoa galtzen du. Erlijio arrazoidunak, ez du erlijio jakin bateko jainko pertsonalik onartzen, Errebelazioa alferrikako zerbait da, eta mirariek edo misterioek ez dute zentzurik, antinaturalak eta irrazionalak direlako.

Burgesiaren balioak feudalismoaren garaiko morrontza eta jaiotzazko pribilegioen aurkakoak dira, Kantek, erregeak ez du eta boterea jainkoarengandik eskuratzen aitortzen du teoria kontraktualistek (Hobbes, Locke, Rousseau...) Estatu Modernoaren legezkotasun berria aldarrikatzen dute. Ilustratuek askatasuna aldarrikatzen dute, arrazoi autonomoa bultzatuz, eta horrela pentsatzeko eta adierazteko askatasuna eskatuz

Kantentzat, Estatu formarik onena ez da Ilustrazio-garaiko despotismo paternalista, konstituzio errepublikarra ezartzen duen gobernua baizik.Pentsaera kantiarrak botere legegilearen eta betearazlearen arteko bereizketa aldarrikatzen du bereziki. Berdintasuna ez da unibertsala, eta beraz, emakumeak eta jabetzarik gabeak baztertzen ditu. Herritar aktiboak eta herritar pasiboak bereiziz. Aurrerapen zientifiko teknikoak munduari eta historiari buruzko ikuskera baikorra ematen zion ilustrazioari .

MARX

Erlijio-Alineazioa

Eredugarria:Marxek gizakiaren galerako edo gizakien alienazioko modu guztien eredutzat du erlijio-alienazioa. Erlijioa kontzientzia ideologiko konplexubaten ageriko egitura dela susmatzen du Marxek,eta gizakien gizarte-errealitate kontraesankorraeta izugarria ezkutatzen duela.Kritika:Marxek uste zuenez, erlijioak eginiko kritika guztien premisa da, zeren eta erlijioak gizakia mundu errealetik hartu eta fikziozko mundu baterabaitarama. Modu horretan, erlijioak alienatu egiten du, zeren eta gizakiari bera bizi den mundukonkretuaren eta bidaltzen duen mundu idealaren arteko banakuntza eragiten baitio, eta horrek edozein alienazio mota ahalbidetzen du. Gizakiaerlijioak prometatzen dion fikziozko munduarenbilaketaren bidez geratzen da alienaturik.Opioa:Gainera, erlijioa da klase gorenak erabiltzen duentresna bere menpe daudenak zanpatzeko. Horidela eta, erlijio-alienazioak funtzio sozial bat betetzen du:herriaren opioa da. Gizakiak erlijioazoritxarrean edo oparotasunez beteta egoteanoinarritzen badu, ez da errespetuz edo gogoetenbidez iritsiko bere buruaren jabe izatera.Bizimoduak:Marxek egiaztatu zituen erlijiozko bizimoduarenezaugarriak honako hauek dira: gizabanakoenziurtasunik eza eta izakiaren doilorkeria Sortzailearekiko; hau da, zigorra edo salbazioa bereesku dituen epailearekiko. Apaltasun osoa eta men-egite obedientea da erlijiozko sentimendu gorena. Sentimendu horrek bere izaeratik bereizten du gizakia; izan ere, grinak eta haragia arrotz eta etsai bihurtzen dizkio.Elizaalienazio honen elementu bideratzailea da, gizakion ahaleginak bideratzen baititu errealitatetik kanpo dagoen justizia bat bilatzera, errealitatea aldatu ordez. Beraz, erakunde erlijiosoakzera dira: menpeko klaseak zanpatzeko agintzenduten klaseen esku dauden tresnak.Filosofia-printzipio erlijiosoekedozein morrontzamota justifikatzen dote. Zerua da leku bat non injustiziak ordaintzen edo konpentsatzen diren.Injustizia horiek Lurrean bere horretan diraute.Beraz, erlijioa ez da gizakiaren problemak konpontzeko gai, beraz, gizakiak ezin du haren bidez askapenik espero.

XIX eta XXI. MENDEETAKO FILOSOFIA

XX.mendeko pentsamendu oinarriak

Darwinismoa,biologiaren etorkizunaz gain,giro intelektualaren etorkizuna ere aldatzen du errotik.Darwinek gizakiaren eboluzioaren berri emango zuen espritu absolutu edo Jainkoaz baliatu barik,eta bide batez aldaezintasun asitoteliko-atomistari aurre eginez.Azkenik,darwinismoak erlijio nagusiek zabaldutako ideiei egin behar ie aurre.Bere ekarpen handiena azlapen ez-mitiko eta ez teologikoa ematea da.

Marxek irauli egiten du idealismo hegeliarra eta, ondorioz,errealitatearen funtsa indar ekonomikoek osatzen duten Historia azpimarratzen du.Historia,besterik,produkzio indar harremanen arteko loturaz osatuta dago.Materialismo historikoa proposatzen du Marxek materialismo naturalistaren ordez,gizadiaren historiak zientzia ekonomiaren legeei jarraitzen dielako,ekonomia historiaren funtsezko eragile delako.Bestetik,ideologiek eragozten diote gizakiari alienaturik dagoenaren kontzientzia izatea.

Nietzsche arrazoian oinarritutako balio tradizionalen aurka dago.Salaketa honen bidez,krisi sakona eragiten du mendebldeko kontzientzian.Bes