Gorputz Heziketako Apunteak (3.hiruhilabetea)

download Gorputz Heziketako Apunteak (3.hiruhilabetea)

of 21

  • date post

    14-Nov-2014
  • Category

    Documents

  • view

    146
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Gorputz Heziketako Apunteak (3.hiruhilabetea)

URTEKO PROGRAMAZIOA 2008-2009 IKASTURTEA GAIA Agurra GURE GORPUTZA ZAINTZEN Beroketa. Ohitura onuragarriak. Erresistentzia eta malgutasuna Elikadura. Gorputza ezagutzen. STICK JOLASAK Kiroltasuna. Talde kirolak. Teknika eta taktika. AZTERKETA IRAUPEN ESKI IRTEERA PATIN TXANGOA ESKI ALPINO IRTEERA ERRUGBIA EUSKAL DANTZA SASKIBALOIA PELOTA BOLEIBOLA ACROSPORT

Saioak

Saioak

Irteerak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11

1 Lehenengo hiruhilabetea 6

4

1 4

Bigarren hiruhilabetea

4 2

1

AZTERKETA

Hirugarren hiruhilabetea

2 4 4

FREESBI BADMINTONA PATINETAN IRRISTATZEN

1

AZTERKETA

IZOTZ JAUREGIA

SAIOETAN GOGORATU BEHARREKO ZENBAIT GAUZA Lesionatuta bazaude, zure hitzarekin nahikoa izango dut, ez dut gurasoen notatxorik behar. Izatekotan eskertuko nuke medikuaren ohar bat, non zure arazoa zein den eta zein ariketa mota ezin dituzun egin bai eta zeintzuk komeni zaizkizun zehazten didan. o Ikastetxera oinez etorri zarenez ibiltzea behintzat bai egin dezakezula. Beraz lan horretan oinarrituta irakasleak lan alternatibo bat bidaliko dizu. Ibili eta indar eta malgutasun ariketak. Saioaren hasieran gehienez bost minutu erabiliko dira arropaz aldatzeko. Saioetan parte hartzeko arropa eta oinetako egokiak ekarri behar dira; hau da galtza edo maila eroso batzuk (ez larruzko galtza, bakero edo gonarik) eta kirol zapatila batzuk ( ez takoia duten oinetakoak, mendiko botak, sandaliak edo antzekorik). Hau betetzen ez duenak ezin izango du klase praktikoa burutu. Gertatu daiteke euria egiten duenean kalean aritu behar izatea. Egun horietarako arropa egokia bai eta goitik behera aldatzeko arropa ez ahaztu. Saioa amaitzerakoan derrigorrezkoa deritzot dutxa hartzea eta izerditutako arropa aldatzea, honetarako gehienez hamabost minutu erabiliko dira. Dutxa azkarra izan behar du. Alde batetik ikasle gehiago dutxatu behar direlako bai eta ur gehiegi gastatzea ez delako batere ekologikoa. Dutxatu ondoren arropa garbia eta lehorra jarriko dugu. Aldagelak, dutxatzeko edo arropaz aldatzeko erabiliko ditugu, ez beste gauzetarako (jan, erre, eta abar ....). Txikleak (bai goxoki edo antzekorik) oso arriskutsuak izan daitezke gure praktikan, beraz ez ditugu saioetan hartuko.

Txisturik (lapoak) ez ditugu lurrera botako. Kirola egiteko derrigorrezkoa da oinetakoen lokarriak ondo lotuta eramatea. Ile luzea duzuenok mototsa erabiltzea komenigarria da. Inor zauritu ez dadin ziurtasun neurri bezala; Gorputz heziketako klaseetan, hobe duzu eraztunak, belarritakoak eta lepokoak saioaren hasieran kentzea. Poltsikoak ere husten badituzu hobe. Saio guztietan kiroltasunez jokatzen ahaleginduko gara: o Elkarren arteko arazoak hitz eginez konpontzen ahaleginduko gara. o Ez gara eztabaida antzutan sartuko (Ona izan da. Ez da ona izan. Bai. Ez. Bai. Ez...). Askotan eleganteagoa da amore eman eta jolasten jarraitzea, eztabaida luzatu beharrean.

Material gehiegi ez dugunez zaindu; eta saioa amaitzerakoan erabilitako guztia jasotzen lagunduko dugu. Erabilera desegokiagatik galdu edo apurtzen den materiala, arduradunak ordaindu beharko du. Hau azalduko ez balitz talde osoaren ardura izango da.

GORPUTZ HEZIKETA NOLA BALORATU? Gorputz heziketan nota orokorra jartzerakoan hiru atal hartzen ditut kontutan eta bakoitzean gutxieneko nota (5) lortu behar dela. Ondoren atal ezberdinekin batez-bestekoa egingo dut. 1. JARRERA Egunero saioan zehar ikasle bakoitzak izandako jarrera baloratuko da. Jarrera arlo ezberdinetan adierazten da: HIGIENEA: o Arropa egokiarekin etorri naizen edo ez, saioa amaitzerakoan dutxatu eta arropa aldatu dudan, ...... PARTE HARTZEA: o Gaixorik zauden edo normaltasunez parte hartu duzun, beste ikasleek ez bezala ekintza egokituak egin dituzun, ..... PUNTUALTASUNA: o Saiora garaiz edo berandu iritsi zaren,.... JARRERA: o Lagun eta irakasleekin errespetuzko jarrera izan duzun edo ez, azalpenetan adi eta isilik egon ote zaren, .... LANA: o Saioan zehar lana egin duzun edo,.... Atal hauek irakasleak eguneroko behaketaren bidez baloratuko ditu bai eta ikasle bakoitzak bere autoebaluazio fitxarekin. 2. ARLO TEORIKOA Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira. Ikasitako eduki teoriko guztiak baloratzeko Azterketa idatziak edo Lan Teorikoak egin beharko dituzue, gaiaren arabera. 3. ARLO PRAKTIKOA Gai guztietan eduki fisikoak landuko ditugu. Batzutan teknika edo ariketa baten trebezia baloratuko dugu, kirol baten taktika maila, maila fisikoa, eta abar.... Ikasle bakoitzak, lortu duen praktika maila baloratzeko, Azterketa edo froga praktikoak erabiliko ditugu.

ZER DA BADMINTONA? Badmintona erraketa eta bolante batekin jokatzen den buruz buruko kirol bat da (bikoteka ere jolastu daiteke).

Bolantea erraketarekin kolpatu eta sarearen gainetik, beste aldeko zelaiaren eremuan sartzea du helburu nagusia. Badmintona beste kirol askok bezala Ingalaterran jaio zen. Bertan britainiar ejertzitoko ofizial batzuek, Indian ikasitako Pooma izeneko jolasean oinarritu ziren kirol hau asmatzeko. Badirudi izena, Glaucestersshire konderriko Badminton Hause izeneko jauregitik datorrela. Bertan 1.873. urtean ejertzitoko ofizial batzuk, bilera baten ondoren, kanpoan euria egiten zuela ikusita, teniseko erraketa batzuk hartu eta xanpaina botilen kortxoak erabiliz, jauregi barruko gela batean jolasten hasi ziren. Modu bitxi honetan, jauregiaren izena hartuko zuen, jolas berri bati hasiera eman zioten. 1992. urteko Bartzelonako Olinpiadetan izan zen lehen aldiz, Badmintona; kirol ofiziala. BADMINTONERA JOLASTEKO BEHAR DITUGUN TRESNAK Bolantea: Jolas honen elementurik adierazgarriena: Lumadun pilota baten itxura dauka. o Bi zati bereizten zaizkio: Lumak; bolante bakoitzak, 6 cmtako, 14-16 luma izango ditu. Burua; Kortxozko borobil erdia.

Erraketa: Badmintoneko erraketa; fina eta arina da. Honen arrazoia da joko azkarra izanik, oso abiadura handian mugitu beharra dagoela. Normalean aluminiozkoak izaten dira, nahiz eta azken urteetan merkatuan arinagoak diren karbono zuntzez edo grafitoz eginikoak agertu dira. o Erraketen dimentsioak honakoak dira: 680 mm. luzeran. 230 mm. zabaleran. 100-140 gramotako pisua du.

JOKO ZELAIA

Zelaia bi zatitan, zatitzen duen sare bat du erdian. Sarea lurretik 155 metrotako altuerara ezarrita dago. Zelaiaren neurriak honakoak dira:

Zelaian, bai buruz buru, bai bibitako partiduak jolasteko marrak dauzkagu.

Buruz buruko partiduetan.

Bibitako partiduetan.

ERRAKETA NOLA HELDU Erraketako sokak lurrarekiko perpendikularki jarrita daudelarik eskuineko eskuaz kirtena helduko dugu. Hatz lodia eta erakusleak osatzen duen angelua heldulekuaren goiko zatian ipiniko da eta hatz guztiak kirtena inguratuko dute.

OINARRIZKO JARRERAJokalariak edozein desplazamendu edo mugimendu azkarra egiteko hartzen duen posizioari deritzogu; oinarrizko jarrera. Edozein kolpaketa ondoren beti oinarrizko jarrera hau, bilatu behar dugu. Hauek dira oinarrizko jarreraren ezaugarriak: Burua aurrera begira. Enborra aurrerantz makurtua Belaunak erdi flexionatuak. Hankak sorbalden parera bananduak. Gorputzaren pisua, hanken aurrealdean ezarrita.

SAKEAJokoa hasten duen kolpeari deituko diogu; Sakea. Sakea egiteko oinarrizko posizioa; eskuineko eskua (ezkertiarrak alderantziz), atzerantz luzatuko dugu, kontrako hanka aurreratua daukagularik, eta bolantea ezkerreko eskuarekin lumetatik hartua, eta besoa aurrerantz luzatuta. Erraketa heltzen duen eskua aurrera mugitzen hasten den unean bolantea erortzen uzten da eta kolpaketa emango da.

Araudiak dio; bolantea kolpatzeko momentuan, erraketaren buruak ezin duela gerritik gora egon.

Badmintoneko partiduetan, tenisekoetan bezala, sakeak gurutzatuak izango dira (hau da norbere zelaiko eskuinetik, beste aldeko ezkerrera edo eta alderantziz). Eskuinetik aterako dugu gure puntuaketa bikoitia bada eta ezkerretik bakoitia bada.

Banakako partiduetan, sake baten ondoren bolantea marrazkian azaltzen den eremuan sartu beharko da.

Bibitako partiduetan, berriz, beste marrazki honetan azaltzen den eremuan sartu beharko da.

OHINARRIZKO KOLPEAKBolantea kolpatzeko forma ezberdinak daude: Azpiko kolpaketak: Erraketak bolantea behealdean kolpatuko du (sakearen antzekoa). Goiko kolpaketa: Bolantea buru gainetik kolpatzen da. Alboko kolpea: Sorbaldaren altueran kolpatzen da. Hiru kolpe hauek bai zuzen edo eta errebes moduan jolastu daitezke. OHINARRIZKO IBILBIDEAK Bolantea kolpatzen dugunean lau ibilbide ezberdin egin ditzazke:Lob

Dejada Drive Errematea

JOKALARIAREN KOKAPENA ZELAIAN Banakako jokoan: o Jokalariak beti bilatu behar du zelai erdian kokatzea; sake marratik 15 metrotara edo. Posizio honetatik pauso bakarra emanez errez iritsiko bai da kolpaketa gehienetara. Binakako Jokoan: o Hemen hiru aukera ezberdin erabili ditzazkegu: Aurrean eta atzean: Jokalari bat saretik gertu eta bestea atzean. Normalean eraso jokalditan erabiltzen da. Paraleloan: Bi jokalariak parean kokatzen dira. Kokapen hau defentsa jokalditan erabiltzen da. Sistema mistoa: Aurreko bien konbinaketa bat da. Jokoan zehar kokapena aldatu egiten dute erasoan edo defentsan egotearen arabera. Aurrean kokatutako jokalaria markatzen ditu aldaketak eta atzelaria egokitu egiten da.

ERRAKETA KONPONTZENBadmintoneko erraketako sokak maiz puskatzen dira. Sokaren bat puskatzen bada jakin konponketa ez dela oso zaila. Puntu batean puskatu bada ez dugu zertan erraketa osoko soka aldatuko. Saiatuko gera ahalik eta soka gehien errekuperatzen. Horretarako puskatu den soka berriz tenkatuko dugu. Eta geratu zaigun hutsunean soka zati berri bat jarri beharko da.

Soka tenkatzeko egur zilindro bat erabiliko dugu. Soka bertan kateatuz eskuekin tira egingo dugu. Soka lotu aurretik askatu ez dadin puntzoia erabiliko dugu soka ateratzen de