Access 2000 apunteak

22
- 1 - ACCESS 2000 ACCESS 2000, datu-base elektronikoak kudeatzeko programa bat da. Programa horren bitartez, oinarrizko eragiketa hauek egin daitezke, besteak beste: Datu-base elektronikoak sortu eta mantendu. Zenbait kontzepturen arabera, informazioa ordenatu. Datu–basean zehar informazioa bilatu, ikusi eta inprimatu. Datu-base batek, hainbat objetu izan ditzake: 1. Taulak : Hemen gordetzen da datu basearen informazioa. Taula: Bezeroak IZENA HELBIDEA FAXA Derivados, S.A. Gran Vía, 45 3456789 Carbones López Sagunto, 8 4378781 JJ Ingenieros Plaza Nueva s/n 6086344 Taularen errrendaka bakoitza ERREGISTRO bat da. Taularen zutabe bakoitza “kontzeptu” edo EREMU bat da. 2. Formularioak: Datuak sartzeko prestatutako elementuak dira, tauletan datuak zuzenean sartzea ez baita erosoa. 3. Kontsultak : Datu-baseari informazio jakin bat eskuratzeko egindako galdeketaren informazioa gordetzen da hemen. (Adibidez: Zeintzuk dute 18 urtetik gora?) 4. Txostenak : Inprimatzeko eran prestatutako datuak dira hauek. (Adibidez, ikasleen noten orria) Elementu-mota bakoitzak bere orria du datu-basearen lehioan. Access 2000 programa martxan jartzen denean, honelako lehioa agertuko zaigu: Hemen datu base berri bat hasi edo eginiko bat ireki dezakegu. Datu-basea hautatu ondoren, edozein datu-basek duen lehioa ikusiko dugu, elementu guztiekin. ERREGISTROA

Transcript of Access 2000 apunteak

Page 1: Access 2000   apunteak

- 1 -

ACCESS 2000

ACCESS 2000, datu-base elektronikoak kudeatzeko programa bat da. Programa horren bitartez, oinarrizko eragiketa hauek egin daitezke, besteak beste:

• Datu-base elektronikoak sortu eta mantendu.

• Zenbait kontzepturen arabera, informazioa ordenatu.

• Datu–basean zehar informazioa bilatu, ikusi eta inprimatu.

Datu-base batek, hainbat objetu izan ditzake:

1. Taulak: Hemen gordetzen da datu basearen informazioa.

Taula: Bezeroak

IZENA HELBIDEA FAXA

Derivados, S.A. Gran Vía, 45 3456789

Carbones López Sagunto, 8 4378781

JJ Ingenieros Plaza Nueva s/n 6086344

Taularen errrendaka bakoitza ERREGISTRO bat da.

Taularen zutabe bakoitza “kontzeptu” edo EREMU bat da.

2. Formularioak: Datuak sartzeko prestatutako elementuak dira, tauletan datuak zuzenean sartzea ez baita erosoa.

3. Kontsultak: Datu-baseari informazio jakin bat eskuratzeko egindako galdeketaren informazioa gordetzen da hemen. (Adibidez: Zeintzuk dute 18 urtetik gora?)

4. Txostenak: Inprimatzeko eran prestatutako datuak dira hauek. (Adibidez, ikasleen noten orria)

Elementu-mota bakoitzak bere orria du datu-basearen lehioan.

Access 2000 programa martxan jartzen denean, honelako lehioa agertuko zaigu:

Hemen datu base berri bat hasi edo eginiko bat ireki dezakegu. Datu-basea hautatu ondoren, edozein datu-basek duen lehioa ikusiko dugu, elementu guztiekin.

ERREGISTROA

Page 2: Access 2000   apunteak

- 2 -

Datu-base bateko elementuak orrietan daude banaturik. Honela, taulen orria daukagu taula guztiak bilduz, kontsulten orria kontsulta guztiak bilduz eta abar.

Orri batetik bestera pasatzeko nahikoa da dagokion aukeran klik egitea.

Elementu hauei lotuta hiru botoi garrantzitsu agertzen dira:

• Abrir: Hautaturik dagoen elementu bat irekitzeko. Adibidez, taula bat aktibatuta badago, Abrir botoiak taula ireki eta bere edukina erakutsiko digu.

• Diseño: Hautatutako elementuaren diseinua aldatzeko erabiltzen da.

• Nuevo: Elementu berria sortzeko.

Page 3: Access 2000   apunteak

- 3 -

1. TAULAK SORTZEN.

Taula bat sortu orduko datu-base berri bat (hutsik, elementu gabe) sortuko dugu Accesseko lehenengo lehioan Base de datos de Access en blanco aukeratuz edo Archivo menua + Nueva...+ Base de datos aukeratuz. Honela, datu-basearen izena eta kokapena adierazi ondoen, taulak sortu ditzakegu datu-basearen barruan.

Taula bat sortzeko hurrengo pausuak eman behar dira:

1. Crear una tabla en vista diseño + Abrir botoia sakatu

2. Ateratzen den lehioan, taulako eremu edo kontzeptu bakoitzari buruz, honako informazio hau sartuko da:

• Nombre del campo: Eremuak izango duen identifikazio izena.

• Beste ezaugarri batzuk General karpetan: Tamaño, formato, valor predeterminado, regla de validación...

• Tipo de datos: Hemen eremu horretan sartuko den datu mota zehaztu behar da. Accessek eskeintzen dituen datu mota ezberdinak hurrengoak dira:

Page 4: Access 2000   apunteak

- 4 -

Datu mota Zertarako erabiltzen den

Texto Letraz eta zenbakiz osatutako kateak dira. Gehienez 255 karaktere izango dituzte.

Memo 255 karaktere baino gehiago izango dituzten testuentzako.

Numérico Aragiketak egiteko erabiliko diren zenbakiak. Hurrengo motak daude: • Byte: 0tik 255ra • Entero: -32.768tik 32.767ra • Entero largo: Entero baino txikiago edo handiago diren

balioentzak. • Simple y doble hamartarrak dituzten zenbakientzat.

Fecha/hora Formatu ezberdinetan data eta ordua gordetzeko.

Monetario Diru kantitateak adierazteko.

Autonumérico Accessek automatikoki eta elkarren jarraian sortzen dituen zenbaki arruntak dira. Klabeak sortzeko erabiltzen dira.

Si/No Bai/Ez

Objeto OLE Beste aplikazio batzutan sortutako objetuak(Grafikoak, dokumentuak, irudiak, soinuak...) txertatzeko Accesseko taula baten.

EREMU KLABEA

Taula batek izango dituen eremuen artean komeni da eremuren batek beti izatea balio ezberdina taulako erregistro guztietan. Eremu honek errregistro guztian elkarrengandik bereizteko balio du eta klabea deritzo.

Adibidea: Zenbakiaº Izena Abizena Tfnoa.

KLABEA

Page 5: Access 2000   apunteak

- 5 -

ARIKETA 1

IKASTOLA izeneko datu-base bat sortu, eta bere barruan IKASLEAK izena duen taula bat diseinatu ikastolako ikasleen informazioa gordetzeko. Taularen diseinuak hurrengo eremuak ditu:

EREMUAREN IZENA DATU MOTA TAMAINUA

ZENBAKIA AUTONUMÉRICO 3

IZENA TEXTO 15

ABIZENAK TEXTO 30

ARGAZKIA OBJETO OLE

ERREPIKATZAILEA SI/NO

TELEFONOA TEXTO 9

JAIOTZE DATA FECHA/HORA

BATAZBESTEKO NOTA NUMÉRICO(SIMPLE)

TALDEA TEXTO 2

ARIKETA 2

TALDEAK izenako taula bat diseinatu, ikastolan dauden ikasle talde ezberdinen informazioa gordetzeko. Taulak hurrengo eremuak izango ditu:

EREMUAREN IZENA DATU MOTA TAMAINUA

TALDEA TEXTO 2

IKASLE ZENBAKIA. NUMÉRICO(BYTE) 2

TUTOREA TEXTO 30

GELA ZENBAKIA. TEXTO 3

Page 6: Access 2000   apunteak

- 6 -

DATUEN EGIAZTAPENA.

Tularen diseinua hobe daiteke datuak sartzeko garaian zenbait konfigurazio ezarriz.

Hori egiteko, taula diseinatzeko orduan, eremuen ezaugarriak alda ditzakegu. Eremu bat hautatu eta bere General karpetan agertzen dira ezaugarri hauek:

Hona hemen alda daitekeen zenbait ezaugarri:

• Hasierako balioa (Valor Predeterminado)

Eremu baten askotan emango den balio bat esar dezakegu hemen eta horrela hemendik aurrera sortuko diren erregistro berrietan balio hori agertuko da. Adibidez, ikastola Durangon badago, bere ikasleen taulan, Herria eremuan Durango jarri dezakegu hasierako balio gisa, ikasle gahienak Durangokoak izango bait dira.

• Egiaztapen arauak (Reglas de validación)

Egiaztapen arau batek zenbait baldintza jarriko dizkio eremuan sartu nahi den balioari eta horrela, erroreak detektatu eta zuzentzeko balio du.

Adibidez, Ikasleen taulan, Batazbesteko Nota eremuan idazten den zenbakia 0 eta 10 artean egon behar da, orduan Regla de validación ezaugarrian klik eginez, hiru puntu dituen botoia agertuko da eskuinean. Botoi horretan klik eginez, arauak ezartzeko lagunduko digun lehioa agertuko da:

Page 7: Access 2000   apunteak

- 7 -

Hemen ipiniko ditugu baldintzak eta Aceptar botoia sakatuko dugu.

• Egiaztapen testua (Texto de validación)

Hor ipintzen dugun testua ohar bezala agertuko zaigu lehen ezarritako baldintzak betetzen ez direnean.

Lehengo adibidea jarraituz, Batazbesteko Nota eremuan egiaztapen testu bezala jarri dezakegu “Nota 0 eta 10 artean egon behar da”, eta honela araua betetzen ez duen zenbaki bat sartzerakoan hurrengo lehioa agertuko zaigu:

• Bete beharreko eremua (Requerido)

Eremu bat bete beharrekoa izan dadila agin dezakegu. Horretarako Requerido eremuan baiezkoa ipini bahar dugu. Agindu hori errespetatu gabe, eremu hori hutsik mantentzen saiatzen bagara, errrore-mezua agertuko zaigu.

Page 8: Access 2000   apunteak

- 8 -

2. FORMULARIOAK SORTZEN

Formularioen bitartez, datuak sartzeko, taula sinple baten ordez beste diseinu eroso eta egokiagoa erabil daiteke. Formularioak, normalean, erregistroak banan-banan agertzen ditu.

Formualrio horiek sortzeko, Access 2000 programak morroia dauka.

Formulario bat egiteko formularioen orria aukeratu eta Asistente para formularios aukera hartuko dugu. Hemen, formularioa zein taulatan oinarrituko den adieraziko da, agertu behar diren eremuak hautatuko dira eta eremu hauek nola kokatuko diren adieraziko da eta azkenez izena jarriko diogu formulario berriari.

Emandako informazioa kontutan harturik morroiak formularioa eraiki eta ireki egingo du. Orain formularioa beteaz erregistroak taulan sartzen hasi ahal gara.

ARIKETA 3

IKASLEAK eta TALDEAK taulentzako egin formulario bana morroia erabiliz. Formularioen izenak IKASLEAKF eta TALDEAKF izango dira.

Formularioak egin ondoren sartu tauletan hurrengo datuok:

IKASLEAK

Z IZENA ABIZENAK ARG ERREPIK TELEFONOA J.

DATA

BATAZB.

NOTA TALDEA

1 IRENE LÓPEZ AMADOR N 943171515 12/4/85 5,76 4A

2 ANDONI ORTEGA AGIRRE N 943131300 10/10/86 7,20 3B

3 MAIDER MATEO ARRIOLA S 948010120 19/2/84 4,2 4A

4 JONE GARITANO ARGOITIA S 943170055 26/1/83 3,8 4B

5 MANUEL SÁNCHEZ LARA N 943176061 20/7/85 8,4 4B

6 JULEN MOLINA SÁNCHEZ N 943159532 13/5/86 6,56 3B

7 IÑAKI LOIRA TOMÁS S 943170982 11/4/85 2,60 3A

8 INMA BEITIA GARCÍA N 943172532 1/2/86 8,45 3B

9 JON ANDER VITERI PUMAR S 947560115 5/12/83 1,25 4B

10 NAIARA MARTÍNEZ COLINA S 943179514 9/8/85 3,9 3A

11 ANDRÉS ZUBIAUR LERTXUNDI N 947604110 24/10/85 9,30 4B

12 MARTÍN ALEGRIA BENGOETXEA N 943170106 15/3/85 4,50 3A

13 ANGELES ARRIZABALAGA BILBAO S 943170991 8/9/84 3,9 4A

14 MAITE CARRERO CAMACHO N 941744026 17/10/85 7,35 4B

15 MACARENA RODRIGO VILLAR N 943170943 1/11/86 5,02 3A

Page 9: Access 2000   apunteak

- 9 -

TALDEAK

TALDEA IKASLE KOP. TUTOREA GELA ZENB.

3A 20 ANDRÉS SANZ 215

3B 13 IÑAKI RAMOS 306

4A 14 MARTA FERNANDEZ 408

4B 16 ZURIÑE REDONDO 302

FORMULARIOEN DISEINUA ALDATU

Morroiaren bidez egindako formularioen diseinua aldatu dezakegu. Horretarako aldatu nahi den formularioa hautatu eta Diseño botoia sakatzen da. Orduan, formularioa agertzen da, baina kontrolak erakutziz.

Formularioan dauden elementuei Kontrolak deitzen zaie eta bi eratakoak daude nagusiki:

• Etiketa-kontrolak: Eremuen etiketa edo izena dira,

• “Cuadro de texto” kontrolak. Eremuen edukiak agertuko dira kutxa edo kontrol hauetan.

� Kontrolen kokalekuak.

Kontrol baten gainean klik eginez etiketa eta eremuaren kontrola hautatuta geratzen dira. Biak batera mugi daitezke zabaldutako eskuaren itxura agertzen denean edo elementu bat soilik eskua itxita agertzen denean.

� Kontrolen ezaugarriak

Elementu bat uukeratzen denean, bere ezaugarriak alda daitezke (koloreak, justifikazioa...) eskuineko botoiaz klik egin eta Propiedades hautatuz.

� Formularioen Goiburua eta orri oina.

Word dokumentuetan bezala, formularioei ere goiburukoa eta orri oina ipin dakieke, erregistroen informazio orokorra emateko, adibidez.

Horretarako, Encabezado del formulario edo Pie del formulario zabaldu egin behar da

eta tresna-barratik etiketa tresna hartu eta izen bat eman.

Page 10: Access 2000   apunteak

- 10 -

DATU-BASEA “OLE” EREMUEKIN

Taula baten OLE objetuak (irudiak, grafikoak, soinuak...)sartu ahal dira. Horretarako:

1. Taula diseinatzen da eta Objeto OLE datu mota izango duen eremu bat sortzen da. 2. Taula diseinatu ondoren formularioa eraikiko da taulako datuak sartzeko. 3. Formularioan, eremuak betetzen hasterakoan eta Objeto OLE den eremura iristen

garenean, saguaren eskuineko botoiari klik eta Insertar objeto aukeratu. Orduan agertzen den elkarrizketa kuadroan, fitxategi berria sortu edo fitxategia non dagoen adierazi behar da.

4. Ondoren objetua formularioan agertuko da.

ARIKETA 4

Sartu IKASLE taularen lehen 3 erregistroetan irudiak ARGAZKI eremuan.

Egin formulario bakoitzean (IKASLEKF eta TALDEAKF) goiburu bat.

Aldatu formularioen kontrolen kokapena zure gustora jartzeko.

3. KONTSULTAK

Askotan taulan agertzen diren datu guztiak ikusi beharrean, baldintzaren bat betetzen dutenak soilik ikusi nahi ditugu. Adibidez, 4. Mailako ikasleak, 18 urte baino gehiago duten ikasleak...

Kontsulta bat sortu ondoren gorde egiten da, taulak gordetzen diren bezala;horrela kontsulta hori nahi denean ipin daiteke martxan.

Tresna barra

Page 11: Access 2000   apunteak

- 11 -

Demagun eginiko kontsulta bat astertu nahi dela. Kontsulta hori aukeratu eta Abrir edo Diseño botoia saka dezakegu:

• Abrir botoia sakatuz, kontsultaren emaitza ikusiko da.

• Diseño botoia sakatuz kontsulta horren egitura ikusiko dugu nolakoa den ezagutzeko edo aldaketak egiteko.

KONTSULTA BAT SORTZEN

1. Klik Consulta orrian eta Crear una consulta en vista diseño sakatu.

2. Mostrar tabla lehioan, galdeketa zein taulatan egin behar den adierazteko elkarrizketa kuadroa agertuko da. Hemen taula aukeratu eta Agregar botoiari eman ondoren lehioa itxi.

Taula bat baino gehiago aukeratu behar badira kontsultarako(Kontsulta erlazionatuak), taulen arteko erlazioa adierazi behar da taula guztietan erdina den eremu baten bitartez. Horretarako taula bateko eremu komuna beste taulan berdintsu den beste eremuraino arrastatuz eramaten da, eta horrela erlazioa sortzen da bien artean.

Page 12: Access 2000   apunteak

- 12 -

3. Hurrengo urratsa, agertu behar duten edo baldintzaren bat bete behar duten eremuak aukeratzea da. Eremuak, taularen kouadrotik arrastatuz eraman daitezke edo eremuen laukietan klik egin eta zerrendatik hautatuz. Gainera hurrengo eremuak agertzen dira lehio honetan:

• Orden eremuak guk nahi dugun eremuaren arabera kontsulta ordenatzeko haukera ematen digu.

• Mostrar : eremu bat erakutsi edo ez erakusteko da. • Criterios de selección: hemen baldintzak jartzen dira.

4. Azkenez kontsulta itxi eta izen batekin gorde behar da.

BALDINTZAK JARTZEN.

Kontsulta baten jar daitezken baldintza arruntenak honelakoak dira:

� Eremu batek balio kontretu bat dauka

Balio hori Criterios gelaxkan jarri behar da, dagokion eremuaren azpian. Adibideak:

• 4B taldeko ikasle guztiak ikusteko. TALDEA 4B

• 4B ezezik beste talde guztietako ikasleak ikusteko. TALDEA Negado 4B

• Ortega Agirre abizenak dituen ikaslearen datuak ikusteko.. ABIZENAK “ORTEGA AGIRRE”

• 5/12/83an jaiotako ikaslearen erregistroak ikusteko. JAIOTZE DATA =#5/12/83#

� Eremu baten balioa balio batzuen artean dago

<, >, >= y <= operadoreak eta ENTRE balioa Y balioa espresioa erabiltzen dira.

• 15 ikasle baino gehiago dituzten taldeak agertzeko.

Page 13: Access 2000   apunteak

- 13 -

IKASLE KOP. >15

• Batazbesteko nota 5 eta 7 artean duten ikasleak ikusteko. BATAZBEST. NOTA Entre 5 y 7

• 1985ean jaiotako ikasle guztiak agertzeko. J. DATA Entre #1/1/85# y #31/12/85#

� Eremu bat modu konkretu baten hasten da.

* karaketera erabili ahal da, “edozein karaktere segida” adierazteko.

• A letrarekin hasten den abizena duten ikasleak ikusi. APELLIDOS A*

ERREGISTROAK ORDENATU.

Kontsulta baten emaitza gorantz edo berantz ordenatu ahal da kontsultan agertzen den edozein eremuren arabera. Horretarako, kontsultaren diseinuan Orden gelexkan eta dagokion eremuaren azpian ascendente edo descendente aukeratu behar dugu.

Adibidea: Errepikatzen ari diren ikasleen erregistroak aukeratu, abizenagatik ordenatuta.

Page 14: Access 2000   apunteak

- 14 -

KONTSULTAK PARAMETROEKIN

Kontsultak, parametro edo aldagaiekin egiten direnean, askoz erabilgarriagoak izaten dira, erabiltzaileak berak erabakitzen baitu zein balioren arabera egin behar den kontsulta hori. Baldintzaren balioa kontsultan bertan erabaki beharrean, elkarrizketa-koadroaren bitartez erabakiko du erabiltzaileak kontsulta irekutzen duen bakoitean.

Kontsulta normal eraikitzen da, baina Criterio gelaxkan, elkarriketa kuadroan erabiltzaileari agertuko zaion testua idatzi behar da kortxete ([]) artean.

Adibidea: Erabiltzaileak adierazitako batazbestekoa baino nota altuagoa duten ikasleak ikusi.

Adibidea: Talde bateko ikasle guztiak erakutsi.

ARIKETAK

1. 1/1/85 baino arinago jaiotako ikasleen ZENB. , IZENA, ABIZENAK eta J.DATA erakutsi.

2. Gipuzkoan bizi diren (hau da, beraien telefonoa 943 zenbakiekin hasten da) ikasleen IZENA, ABIZENAK, TELEFONOA eta TUTOREA erakutsi.

3. Bataztestekoa 6 baino altuagoa eta errepikatzen ez duten ikasleen IZENA, ABIZENAK, eta TALDEA erakutsi. TALDEA eremuaren arabera ordenatu erregistroak.

4. 13 ikasle baino gehiago dituzten taldeen TALDEA eta TUTOREA eremuak erakutsi. IKASLE KOP. eremuaren arabera antolatu errregistroak.

5. 1985ean jaioak eta 3. mailan dauden ikasleen IZENA, ABIZENAK, TUTOREA eta TALDEA erakutsi. Taldearen arabera ordenatu erregistroak.

6. Ikasle baten ABIZENAK ezagututa, egin kontsulta bat bere beste datu guztiak ikasteko.

7. Edozein talderen tutorea erakusteko balio duen kontsulta egin.

8. Edozein talde emanda bere gela zenbakia erakusten duen kontsulta bat egin.

Page 15: Access 2000   apunteak

- 15 -

BESTE KONTSULTA MOTAK

Normalean erabiltzen den kontsulta, Hautapen kontsulta edo Consulta de selección izaten da, baldintza batzuen arabera taula bateko erregistro batzuk hautatzen dituena.

Baina badaude beste contsulta mota batzuk ere, hauen artean:

• Eguneratze kontsulta( Consulta de actualización)tauletako datuak aldatzeko.

Galdeketa zein taulatan oinarrituko den adierazi ondoren, Consulta de actualización hartzen da, kontsulta motak adierazteko botoian.

Hautapen hori egin bezain laster, kontsultan beste lerro bat agertuko da: Actualizar a, eta lerro honetan dagokion eremuaren azpian jartzen da taulan eguneratu nahi dugun datua.

Kontsulta exekutatzeko agindua eman bezain laster, taularen balioak aldatzeko prozesua burutzen da.

Adibidea: 4 zenbakia duen ikasleari gehitu puntu 1 bere batazbesteko notan.

Page 16: Access 2000   apunteak

- 16 -

• Ezabatze kontsulta(Consulta de eliminación): Baldintzaren bat betetzen duten erregistroak ezabatzeko balio du kontsulta mota honek.

Adibidea: Alegria Bengoetxea abizenak dituen ikaslea, eskolaz aldatu da eta bere erregistroa ezabatu behar da taulan.

4. TXOSTENAK.

Txostenak, datuak paperean aurkezteko elementu egokiak dira. Txosten baten informazioa era egokian bildurik, nahi diren eremuak soilik inprimatzeko aukera ematen da.

Txostena sortzeko, Informes orria aurrean eta Asistente para informes aukera hartu behar da. Morroiak galdera batzuk egiten ditu lehio ezberdinen bitartez: zein taulatan oinarrituko den txostena, zeintzuk eremu erabiliko dituen, eremuen ordena, zerrendaren antolaketa eta abar. Galdera hauei erantzunez eta azkenez txostenari izen bat emanez, gordeta geratuko da.

Dena den, beti aldatu dezakegu txostenaren itxura, gure gustora egokitzeko. Horretarako txostena aukeratu eta Diseño sakatzen dugu, hemen nahi ditugun aldaketak egiteko.

PROIEKTUA

Diseinatu eta sortu gutxienez bi taula dituen datu-base bat. Sortu formularioa bana taula bakoitzari. Eta formulario hauen bidez sartu datuak tauletan.

Egin eta gorde gutxienez 10 kontsulta, mota ezberdinetakoak( erlazionatuak, parametroekin, ,eguneratze kontsultak...)

Diseinatu txosten ezberdinak datu-baseko informazioa modu ezberdinetan inprimatzeko.

Page 17: Access 2000   apunteak

- 17 -

IKASKETAK izeneko datu base bat sortu, ondorengo hiru taulekin:

Taula: IKASTOLAK ID IKASTOLA IKASTOLA HERRIA PROBINTZIA

1 ARESKETA AMURRIO ARABA

2 ARMENTIA GASTEIZ ARABA

3 LAUDIO LAUDIO ARABA

4 ASTILEKU PORTUGALETE BIZKAIA

5 BETIKO LEIOA BIZKAIA

6 KIRIKIÑO BILBO BIZKAIA

7 KURUTZIAGA DURANGO BIZKAIA

8 URRETXINDORRA BILBO BIZKAIA

9 ANOETA ANOETA GIPUZKOA

10 AXULAR DONOSTI GIPUZKOA

11 ZURRIOLA DONOSTI GIPUZKOA

12 ORERETA ERRENTERI GIPUZKOA

13 UZTURPE IBARRA GIPUZKOA

14 TXANTXIKU OÑATI GIPUZKOA

15 LASKORAIN TOLOSA GIPUZKOA

Taula: NOTAK ID IKASLEA MATEMATIKA FISIKA KIMIKA NATUR ZIENTZIAK GIZARTE LITERATURA EUSKERA INGELERA

1 5 7 4 9 6 2 6 7

2 5 5 6 5 7 4 7 5

3 9 10 9 7 9 8 6 9

4 8 4 3 7 2 2 3 4

5 8 7 7 6 7 8 8 7

6 6 5 7 6 6 1 7 6

7 8 8 9 7 9 8 8 7

8 4 9 7 10 7 8 8 8

9 5 5 6 5 6 6 5 7

10 7 6 6 7 8 7 7 6

11 6 7 6 7 7 8 8 6

12 8 9 9 9 8 10 9 9

13 7 6 6 6 7 7 7 7

14 5 5 5 5 6 5 5 5

Page 18: Access 2000   apunteak

- 18 -

Taula: IKASLEAK ID IKASLEA IZENA ABIZENAK HELBIDEA HERRIA PROBINTZIA PK TELEFONOA JAIOTZE DATA ID IKASTOLA

1 ANE ARRIAGA CABALLERO COLON, 2 SORIA SORIA 42106 975231256 07/10/1986 12

2 CRISTINA MADARIAGA GOMEZ EL PEZ, 10 TRUJILLO CACERES 10120 927532475 10/07/1979 5

3 EUSEBIO LANDA HONDA LIBERTAD, 44 ZARAGOZA ZARAGOZA 50011 976303030 08/03/1984 9

4 FERNANDO AZPIRI GOIKOETXE LEPANTO, 17 BARCELONA BARCELONA 8077 935550090 27/02/1986 6

5 IÑAKI IMAZ ASTARLOA LAS HUERTAS, 12 MERIDA BADAJOZ 6100 924371221 09/04/1987 2

6 ENDIKA ALONSO LANDA ROMA, 8 MADRID MADRID 28028 914371490 30/01/1987 1

7 KOLDO ARANAZ RODRIGUEZ CANOVAS, 2 CACERES CACERES 10001 927272398 15/11/1983 8

8 JOSU OREGI BERGARETXE BUENOS AIRES, 12 SEVILLA SEVILLA 41001 954456523 17/07/1984 11

9 JOKIN GOMEZ GUENAGA COLON, 10 BADAJOZ BADAJOZ 6005 924232942 23/01/1985 14

10 JON ASTANDOA AMEZUA NARANJO, 76 BURGUILLOS DEL VIENTO VALLADOLID 47035 927278824 19/06/1986 2

11 JAVIER SALINAS OIARBIDE PLAYA, 67 VILLA DEL MAR LUGO 27333 98243220 22/03/1980 9

12 JAIME SANTOS LUZAR LEPANTO, 17 BARCELONA BARCELONA 8077 935550090 28/08/1979 6

13 MIREN GARAITA SAIZAR MONTAÑA, 12 CACERES CACERES 10002 927237418 09/12/1984 6

14 MIREN ALBENIZ FIZ JUAN CARLOS, 10 BADAJOZ BADAJOZ 6001 924231298 05/05/1982 10

Page 19: Access 2000   apunteak

- 19 -

Egin itzazu ondorengo KONTSULTAK:

1.- Trujilloko ikasle guztien Izena eta Abizenak atera. TRUJILLO izenarekin gorde. 2.- Kirikiño ¡kastolan ¡kasten duten ikasleen Izena, Abizenak, Herria eta Helbidea atera. KIRIKIÑO izenarekin gorde.

3.- Lehenengo bost ¡kasleen Izena eta Abizenak atera. 5LEHENAK izenarekin gorde. 4.- Bizkaiko ¡kastola guztien. Izena eta Herria atera. BIZKAIA izenarekin gorde. 5.- Matematika gainditu ez duten ¡kasleen Izena eta Abizenak atera. MATESUSPEN izenarekin gorde. 6.- Kimikako nota guztiak altuenetik bajuenera ordenatuta atera eta nota horiek atera dituzten ¡kasleen Izena eta Abizenak. KIMIKA izenarckin gorde. 7.- Cáceresen bizi eta Euskera gainditu duten ¡kasleen Izena, Abizenak eta Euskerako nota atera. CACERES-EUSKERA izenarekin gorde. 8.- Miren deitzen diren ikasleen lkastola eta ikastolaren Herria atera. MIREN izenarekin gorde. 9.- Badajoz, Soria edo Lugoko ¡kasleen izena eta nota guztiak atera. BSL, izenarekin gorde. 10.- Posta Kodea 10000 eta 20000 artean duten ¡kasleen Izena, Abizenak eta Herria atera. 10-20PK izenarekin gorde. 11.- Hiru hiriburuetan dauden ¡kastolen Izena, Herria eta bertan ¡kasten duten ¡kasleen Izena eta Abizenak eta beraien Gizarteko nota atera. HIRIBURUAK izenarekin gorde. 12.- Bilbo edo Tolosako ¡kastola baten ¡kasi eta bere Posta Kodea 4 zenbakiarekin hasten den ikasleen Izena eta Abizenak atera. BILBO-TOLOSA izenarekin gorde.

Page 20: Access 2000   apunteak

- 20 -

13.- Teklatutik eskatutako edozein herrian dauden ¡kastolen izenak atera. EDOZEIN-HERRI izenarekin gorde. 14.- Ingeleran teklatutik eskatutako edozein nota atera duten ikasleen Izena eta Abizenak atera. INGELERA izenarekin gorde. 15.- Izena J letrarekin hasita duten ¡kasle guztien Izena, Abizenak eta lkastola atera. JIZENA izenarekin gorde. 16.- Bost letretako herrietan dauden lkastolak eta Herria atera. SHERRI izenarekin

gorde.

Page 21: Access 2000   apunteak

- 21 -

Page 22: Access 2000   apunteak

- 22 -