Apunteak eta ariketak

21

Click here to load reader

description

Publisher

Transcript of Apunteak eta ariketak

Page 1: Apunteak eta ariketak

Argitalpen Programa

Microsoft Publisher 2000

(Apunteak eta Ariketak)

Egilea: Mikel Huerta Web: www.inforbh.com Posta: [email protected] [email protected]

Page 2: Apunteak eta ariketak

Dokumentu honek Publisher 2000 argitalpen programa erabiltzen irakasten du.

Horretarako tutoretza-sistema erabiltzen da.

Ikasleak egin behar duena zera da: dokumentua arretaz joan irakurtzen eta, irakurritakoa

ordenagailuan gauzatu. Gainera, hainbat ariketa agertzen dira ikasleak egiteko. Ariketa bakoitza bukatzen denean irakasleari erakutsi beronek

ondo dagoen ala ez ikusteko.

Dokumentu honetan agertzen diren azalpenak Publisher 2000 programarako dira,

gaztelaniazko bertsioetarako (euskarazko bertsioa ez dago eta). Kontuan hartu daukagun

sistema eragilea Windows XP dela, hau euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan.

Page 3: Apunteak eta ariketak

Aurkibidea: 00.- Publisher programaren helburua 01.- Publisher programa martxan jarri 02.- Argitalpen berri bat sortu 03.- Argitalpen-mota aukeratu 04.- Argitalpena konfiguratu 05.- Argitalpenaren edukia aldatu 06.- Argitalpena gorde 07.- Publisher programatik irten 08.- Daukagun argitalpen bat ireki 09.- Osagaien formatua aldatu 10.- Osagaiak kendu 11.- Osagai berriak txertatu 12.- Osagaien kokalekua edota tamaina aldatu 13.- Orrialde bat baino gehiagoko argitalpenak 14.- Zooma erabili 15.- Ortografia-hutsegiteak zuzendu 16.- Argitalpena inprimatu

Page 4: Apunteak eta ariketak

Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak)

Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) ([email protected]) ([email protected]) 4

00.- Publisher programaren helburua

Publisher programaren helburua argitalpenak egitea da. Baina, zer esan nahi du argitalpena hitzak? Ikus ditzagun adibide batzuk:

- Eman dezagun informatika denda batean egiten dugula lan eta argitaratu nahi

dugula katalogoren bat gure dendan saltzen diren produktuak ezagutzera emateko. Bada, katologo hori egiteko Argitalpen Programak erabiltzen dira (adibidez Publisher programa).

- Eman dezagun kartelen bat egin nahi dugula zerbait adierazteko. Bada, Argitalpen

Programa baten bidez egin dezakegu.

- Eman dezagun CD baten karatula egin nahi dugula. Argitalpen Programa erabiliz erraz egin dezakegu.

01.- Publisher programa martxan jarri

Publisher programa martxan jartzeko hasi [Inicio] botoia sakatu, Programa guztiak [Todos los programas] aukeraren gainean sagua jarri eta Microsoft Publisher aukeran klik egin.

Page 5: Apunteak eta ariketak

Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak)

Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) ([email protected]) ([email protected]) 5

02.- Argitalpen berri bat sortu

Behin programa martxan jarrita ondoko leihoa agertuko da Catálogo de Microsoft Publisher izenburua daukana:

Argitalpen berri bat sortzeko 3 aukera dauzkagu:

- Publicaciones por asistente. - Publicaciones por diseño. - Publicaciones en blanco.

Lehenengo biak, Publicaciones por asistente eta Publicaciones por diseño,

laguntzaileak dira argitalpena egiteko. Azkena, Publicaciones en blanco, argitalpena hutsetik hasteko erabiltzen da.

Page 6: Apunteak eta ariketak

Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak)

Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) ([email protected]) ([email protected]) 6

Guk Publicaciones por asistente erabiliko dugu. Izan ere, hau erabiliz beste biak oso errazak dira erabiltzen.

03.- Argitalpen-mota aukeratu Publicaciones por asistente aukeraren barruan, ezkerraldean, zerrenda bat daukagu

argitalpen-mota aukeratzeko. Hauen artean liburuxkak (Folletos), katalogoak (Catálogos), idazkunak (Letreros), zorion-txartelak (Tarjetas de felicitación), pankartak (Pancartas), egutegiak (Calendarios), iragarkiak (Anuncios), etiketak (Etiquetas), menuak (Menús), eta abar dauzkagu.

Guk idazkunak (Letreros) aukera hautatuto dugu. Behin Letreros hautatuta

eskuinaldean hainbat idazkun-mota agertuko zaizkigu.

Page 7: Apunteak eta ariketak

Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak)

Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) ([email protected]) ([email protected]) 7

Guk Letrero - Prohibido fumar izeneko idazkuna aukeratuko dugu (desplazamendu--barra erabili behealdean dago eta). Behin hautatuta Iniciar el asistente izeneko botoia sakatu laguntzailea irekitzeko eta, horrela, gure argitalpena konfiguratzeko.

Programa hau lehenengo aldiz erabiltzen ari bagara gerta liteke ondoko mezua

agertzea:

Aceptar botoia sakatu eta ondoko leihotxoa agertuko da:

Aurreko leihoaren bidez gure hainbat datu zehaztu ditzakegu argitalpen batzuetan datu

horiek behar dira eta. Guk, aldiz, ez dugu daturik zehaztuko eta Actualizar botoia sakatuko dugu.

04.- Argitalpena konfiguratu

Behin argitalpen-mota aukeratuta, emaitza pantailan ikusiko dugu ezkerraldean laguntzailea agertzen dela, kasu honetan Asistente para letreros izenekoa. Laguntzailean, behealdean, Finalizar botoia sakatuko dugu. Laguntzaile honen bidez gure argitalpenaren hainbat gauza konfiguratuko ditugu.

Page 8: Apunteak eta ariketak

Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak)

Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) ([email protected]) ([email protected]) 8

Kasu honetan, laguntzailearen barruan hiru aukera daude: Introducción, Diseño eta Combinación de colores. Orain, banan-banan, hiru gauza horiek hautatu behar ditugu eta konfiguratzeko dauden gauzak konfiguratu, hurrengo urratsetan azaltzen den moduan.

05.- Argitalpenaren edukia aldatu Orain argitalpenaren edukia egokitu behar dugu, hau da, agertzen diren testuak,

irudiak, eta abar aldatu guk nahi duguna agertzeko.

Testua aldatzeko egin klik testua dagoen laukian eta hasi idazten. Guk Prohibido fumar agertzen den laukian klik egingo dugu eta Erretzea debekatuta dago jarriko dugu.

Introducción aukera hautatzen bada, behealdean ez da ezer agertzen konfiguratzeko.

Diseño aukera hautatuz gero, aukera daukagu idazkun-mota aldatzeko.

Combinación de colores hautatzen badugu, argitalpenean agertzen diren koloreak aldatu ditzakegu (guk Rojo hautatuko dugu).

Page 9: Apunteak eta ariketak

Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak)

Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) ([email protected]) ([email protected]) 9

Agertzen den irudi bat aldatzeko klik egin irudiaren gainean eta Insertar menuko Imagen erabili nondik txertatu nahi dugun irudi berria zehaztuz: Imágenes prediseñadas, Desde archivo, Desde escáner o cámara,... 06.- Argitalpena gorde

Orain gorde egingo dugu orain arte egindakoa. Horretarako, egin Archivo / Guardar

edo sakatu tresna barrako Guardar ( ) ikonoa.

Orduan, ondokoa agertuko zaigu. Leiho horretan aukeratu zuen karpeta pertsonala Guardar en laukian, jarri Erretzea debekatuta Nombre de archivo laukian eta Guardar botoia sakatu:

Luzaroan egon bagara gorde barik liteke ondoko mezua agertzea aukera emanez gordetzeko.

07.- Publisher programatik irten

Orain Publisher programatik irtengo gara. Hori egiteko Archivo menuko Salir aukeratu edo Cerrar botoia sakatu.

Page 10: Apunteak eta ariketak

Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak)

Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) ([email protected]) ([email protected]) 10

Ariketa01

• Beste irakasgai batean egin behar duzuen lan bat aukeratu eta egin azal bat Publicaciones rápidas erabiliz.

• Gorde egindakoa Ariketa01 izena erabiliz.

Ariketa02

• “Zorionak eta Urte Berri On” dioen pankarta bat egin Pancartas erabiliz.

• Asistente para pancartas aukeraren barrukoak erabili eskumako irudia eta ertza kentzeko.

• Gorde egindakoa Ariketa02 izena erabiliz.

08.- Daukagun argitalpen bat ireki

Daukagun argitalpen bat irekitzeko (aldaketak egiteko edo), Publisher programa martxan jarri eta ondoko leihoan Salir del catálogo botoia sakatu. Hori egin ostean Archivo menuko Abrir edo tresna-barrako botoia sakatu eta zehaztu ireki nahi dugun fitxategia.

Page 11: Apunteak eta ariketak

Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak)

Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) ([email protected]) ([email protected]) 11

Beste aukera bat, zuzenagoa, Archivos existentes botoia sakatzea da. Ariketa03

• Ireki Ariketa02 izeneko argitalpena.

• Aldatu argitalpena ertza jarriz.

• Gorde egindakoa Ariketa03 izena erabiliz (Archivo menuko Guardar como erabili; izan ere, Archivo menuko Guardar eginez gero, Ariketa02 izenarekin gordeko da).

09.- Osagaien formatua aldatu

Argitalpen batean osagai asko egoten dira: testuak, irudiak,... Osagai hauen formatua aldatzeko aukera ematen digu Publisher programak.

Hori egiteko osagaia hautatu eta eskumako botoiaz klik egin eta menu bat agertuko

zaigu gehien erabiltzen diren aukerak dauzkala (osagaiaren arabera, ez baita berdina testua edo irudia aukeratzea).

Adibidez, testua daukan osagaia hautatuz gero, letra-mota, tamaina, eta abar aldatu

ditzakegu Formato menua erabiliz. Gainera, Formato menuak aukera ezberdinak eduki ditzake zein osagai-mota aukeratu dugunaren arabera.

Page 12: Apunteak eta ariketak

Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak)

Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) ([email protected]) ([email protected]) 12

Eskumako botoiaz erabiliz gero, Cambiar texto eta Cambiar marco aukeren bidez aldatu dezakegu formatua.

Beste era bat gauza bera egiteko baina azkarrago tresna barra erabiltzea da. Gertatzen

da tresna barran ez daudela aukera guztiak, baizik eta gehien erabiltzen direnak.

Aurreko barran badaude bi botoi ( ) osagaiak biratzeko.

Ariketa04

• Egin eguneko menu bat Menús erabiliz eta horren barruan Menú del día - Festón.

• Aldatu osagaien formatuak (letra-motak, marren koloreak, atzeko planoko koloreak, eta abar).

• Gorde egindakoa Ariketa04 izena erabiliz.

Page 13: Apunteak eta ariketak

Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak)

Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) ([email protected]) ([email protected]) 13

10.- Osagaiak kendu

Argitalpen batean osagai asko egoten dira: testuak, irudiak,... Batzuetan, osagai batzuk kendu nahi izaten ditugu.

Hori egiteko klik egin eskumako botoiaz osagaiaren gainean eta Eliminar objeto

hautatu. Ariketa05

• Ireki Ariketa04 izeneko argitalpena.

• Behealdean agertzen den irudia kendu.

• Gorde egindakoa Ariketa05 izena erabiliz. 11.- Osagai berriak txertatu

Batzuetan osagai berriak txertatu nahi ditugu (testuak, irudiak,..). Horretarako ezkerraldean dagoen barra daukagu. Jakiteko zer den botoi bakoitza sagua

jarri botoiaren gainean eta apur bat itxaron azalpentxoa agertu arte.

Behin hautatu txertatu nahi dugun osagaia, klik egin osagaia agertzea nahi dugun lekuan eta sagua askatu barik arrastatu zabaltzeko eremu bat.

Page 14: Apunteak eta ariketak

Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak)

Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) ([email protected]) ([email protected]) 14

Ariketa06

• Ireki Ariketa05 izeneko argitalpena.

• Plater bakoitzeko irudi bat txertatu.

• Gorde egindakoa Ariketa06 izena erabiliz.

12- Osagaien kokalekua edota tamaina aldatu

Batzuetan osagaien kokalekuak edota tamainak aldatu nahi ditugu. Kokalekua aldatzeko osagaia hautatu eta ertz baten gainean sagua jarriz klik egin eta

arrastatu nahi dugun kokaleku berriraino. Tamaina aldatzeko osagaia hautatu eta ertzen inguruko laukitxo beltzen bidez egin

dezakegu.

Ariketa07

• Ireki Ariketa06 izeneko argitalpena.

• Aldatu osagai batzuen tamaina eta kokalekua.

• Gorde egindakoa Ariketa07 izena erabiliz.

13- Orrialde bat baino gehiagoko argitalpenak Argitalpen-mota askok orrialde bakarra daukate; hala ere, beste argitalpen-mota

batzuek orrialde bat baino gehiago dauzkate. Orrialde bakarrekoen artean Publicaciones ráidas, Letreros, Tarjetas de saludo dauzkagu. Orrialde bat baino gehiagokoen artean Boletines, Folletos, Postales, Catálogos, Tarjetas de invitación dauzkagu.

Dena den, Publisher programak aukera ematen digu orrialde gehiago txertatzeko edo

ezabatzeko. Jakiteko argitalpen batek orrialde bakarra daukan ala ez behealdean begiratu behar

dugu. Adibidez, ondoko irudian lau orrialdeko argitalpena ikusi dezakegu.

Page 15: Apunteak eta ariketak

Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak)

Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) ([email protected]) ([email protected]) 15

Igarotzeko orrialde batetik bestera behealde horretan hautatu behar dugu klik eginez nahi dugun orrialdea.

Orrialde gehiago txertatzeko Insertar menuko Página erabili. Orrialde bat

ezabatzeko, lehenengo hautatu behar dugu nahi dugun orrialdea (batzuetan bi orrialde batera hautatzen dira elkarrekin doaz eta) eta Edición menuko Eliminar Página erabili.

Ariketa08

• Egin argitalpen berri bat Boletines erabiliz eta horren barruan Boletín - Verano, baina ezabatu bigarren eta hirugarren orrialdea.

• Gorde egindakoa Ariketa08 izena erabiliz.

14.- Zooma erabili Askotan, argitalpenaren edukia aldatzen ari garenean, ezin dugu ondo ikusi aipatutako

edukia. Horren konponbidea zooma erabiltzea da. Zooma erabiltzeko erarik errazena tresna-barraren bidez da.

Page 16: Apunteak eta ariketak

Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak)

Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) ([email protected]) ([email protected]) 16

15.- Ortografia-hutsegiteak zuzendu

Behin argitalpena bukatuta, eta inprimatu baino lehen, komeni da ortografia- -hutsegiteak zuzentzea; izan ere, ez da ondo geratzen jendaurrean akatsak beteriko lana argitaratzea.

Lehenengo aukeratu behar dugu zein hizkuntzatan egingo dugun zuzenketa.

Horretarako testua daukan osagai bat hautatu eta Herramientas menuko Idioma... aukeratu eta ondoko leihotxoa agertuko da:

Aurreko leihotxoan nahi dugun hizkuntza (adibidez, Vasco) aukeratu eta Todo el

texto botoia sakatu hizkuntza horri eutsi nahi badiogu argitalpenaren testu osoan. Orain dena dago prest zuzenketa egiteko. Herramientas menuko Ortografia egin eta

Publisher programa hasiko da gure argitalpena zuzentzen barruko hiztegi bat erabiliz. Akats bat aurkitzen duenean ondoko leihotxoa agertuko da:

Aurreko leihotxoan okerreko hitza agertuko da eta aukera ezberdinak guk zehazteko

zer egin nahi dugun aurkitutako akatsarekin. Gainera, Comprobar todos los articulos aukera aktibatuta baldin badago osagai guzti-guztiak zuzenduko dira. Bestela osagai baten testua bukatu ondoren ondoko leihoa agertuko da zuzentzen jarraitzeko ala ez:

Page 17: Apunteak eta ariketak

Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak)

Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) ([email protected]) ([email protected]) 17

16.- Argitalpena inprimatu

Argitalpena bukatu ondoren inprimatzea da geratzen den gauza bakarra. Batzuetan ale bakarra inprimatu nahi dugu, baina beste batzuetan ale asko behar ditugu eta gainera inprimakia era profesionalean nahi dugu. Azken kasu honetan egindako argitalpena diskete, CD, DVD edo memoria eramagangarri batean gorde eta inprimategi batera eraman behar dugu.

Gure inprimagailuan inprimatzeko Archivo menuko Imprimir hautatu behar dugu,

baina komeni da lehenago Archivo menuko Configuar página erabiltzea.

Aurreko leihoan hainbat aukera dauzkagu orrialdea konfiguratzeko eta gero inprimatzeko. Adibidez, gutunazala edo etiketa egin badugu beraien neurriak zehaztu ditzakegu.

Ariketa09

• Egin argitalpen bat Folletos erabiliz eta Ariketa08 izeneko argitalpenetik atera edukia Copiar eta Pegar erabiliz.

• Zuzendu ortografia-hutsegitak.

• Gorde Ariketa09 izena erabiliz.

• Inprimatu argitalpena.

Page 18: Apunteak eta ariketak

Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak)

Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) ([email protected]) ([email protected]) 18

Ariketa10

• Informatika denda baten katalogoa egin Catálogos erabiliz, baina ezabatu orrialde batzuk.

• Gorde Ariketa10 izena erabiliz.

Ariketa11

• Egin postal bat Postales erabiliz.

• Gorde Ariketa11 izena erabiliz.

Ariketa12

• Egin gonbite-txartel bat Tarjetas de invitación erabiliz.

• Gorde Ariketa12 izena erabiliz.

Ariketa13

• Egin gabonak zoriontzeko txartel bat Tarjetas de felicitación erabiliz.

• Gorde Ariketa13 izena erabiliz.

Ariketa14

• Egin txartel bat gure datu pertsonalak dauzkala Tarjetas de presentación erabiliz.

• Gorde Ariketa14 izena erabiliz.

Ariketa15

• Bete gutunazal baten datuak Sobres erabiliz.

• Gorde Ariketa15 izena erabiliz.

Page 19: Apunteak eta ariketak

Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak)

Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) ([email protected]) ([email protected]) 19

Ariketa16

• Egin egutegi bat Calendarios erabiliz.

• Gorde Ariketa16 izena erabiliz. Ariketa17

• Egin musika-kontzertu baten iragarkia Anuncios erabiliz.

• Gorde Ariketa17 izena erabiliz.

Ariketa18

• Egin diploma bat Diplomas erabiliz.

• Gorde Ariketa18 izena erabiliz.

Ariketa19

• Egin opari-txartel bat Vales de regalos erabiliz.

• Gorde Ariketa19 izena erabiliz.

Ariketa20

• Egin CD baten azala Etiquetas erabiliz.

• Gorde Ariketa20 izena erabiliz.

Ariketa21

• Egin agurtzeko txartel bat Tarjetas de saludo erabiliz.

• Gorde Ariketa21 izena erabiliz.

Page 20: Apunteak eta ariketak

Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak)

Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) ([email protected]) ([email protected]) 20

Ariketa22

• Egin musika-kontzertu baten iragarkia Programas erabiliz.

• Gorde Ariketa22 izena erabiliz. Ariketa23

• Egin hegazkin bat Aviones erabiliz.

• Gorde Ariketa23 izena erabiliz.

• Inprimatu egindakoa eta saiatu hegazkina eraikitzen.

Ariketa24

• Egin faktura bat Formularios comerciales erabiliz.

• Gorde Ariketa24 izena erabiliz.

Ariketa25

• Egin orri bat gimnasio batean matrikula egiteko Prospectos erabiliz eta horren

barruko Prospecto informativo - Barras.

• Aldatu diseinua Áreas recortables eta Formulario de inscripción erabiliz.

• Gorde Ariketa25 izena erabiliz. Ariketa26

• Egin orri bat etxe bat saltzeko Prospectos erabiliz eta horren barruko Se vende.

• Gorde Ariketa26 izena erabiliz.

Page 21: Apunteak eta ariketak

Argitalpen Programa (Publisher2000) 2007/2008 ikasturtea (Apunteak eta Ariketak)

Egilea: Mikel Huerta (www.inforbh.com) ([email protected]) ([email protected]) 21

Ariketa27

• Egin argitalpen berri bat zuen zaletasunei buruz Sitios Web erabiliz. Honen bidez, web orrialde arrunt bat egingo dugu argitaratuko ez dugun arren (hori beste une batean ikusiko dugu zelan egin, Web diseinua ikustean).

• Web orrialdeak karpeta batean, eta ez fitxategia batean, gordetzen dira. Horregatik,

lehenago karpeta berri bat sortu Zaletasunak izenekoa (hori egiteko Ordenagailua [Mi PC] erabili).

• Gorde argitalpena, baina Archivo menuko Guardar como página Web erabiliz.

• Itxi Publisher programa eta ea gorde nahi dugun galdetuko digu. Baietz esango dugu

eta Ariketa27 izena erabiliko dugu. Izan ere, Sitios Web erabiltzen dugunean argitalpenaren bi bertsio gordetzen dira:

o Ariketa27 izenekoa:

Hemen argitalpenaren jatorrizko bertsioa gordetzen da argitalpen arrunta izango balitz bezala. Argitalpenaren edukia aldatu nahi izanez gero bertsio honen bidez egingo da eta gero berriro Archivo menuko Guardar como página Web aukera erabiliko da.

o Zaletasunak izenekoa: Hemen web bertsioa gordetzen da. Irekitzen badugu karpeta hori, web orrialdeko osagaiak agertzen dira, bakoitza bere fitxategian.